Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 7

2004
‎Beraz, bide horretatik sartu zen aita Estatu Batuetan. Baina aurretik ezkondu egin zen, ez baitzegoen prest bere Leena maitea barik Palestinatik irteteko. Oso gazteak ziren, hamazortzi urte amak eta hogei aitak, baina hori ez zen izan oztopo euren nahia aurrera ateratzeko.
2009
‎175 bat hitzetan, espaloietako baldosa lokei buruz ziharduen. Ez zuen Pulitzer saria irabaziko, baina Oskar ez zegoen prest bere lana alferrik galtzeko. Gainera, susmo iluna zuen nor zen, beste kazetari?
2012
‎Vulitx tenientearen itxura guztiz bat zetorren beraren izaerarekin. garaia eta aurpegiko kolore beltzarana, ile beltza, begi beltz zorrotzak, sudur handi baina bikaina, beraren jatorrikoen berezitasuna?, ezpainetatik sekula ezabatzen ez zitzaion irribarre triste eta hotza... bazirudien ezaugarri horiek guztiak berariaz moldaturik zeudela izaki berezi baten itxura emateko gizon hari, zeina ez baitzegoen prest bere iritziak eta grinak partekatzeko halabeharrak aldamenean jartzen zizkion kideekin.
2017
‎Bahituta geunden nerabeak ginen guztiok, baina bazen haraino bere borondatez heldu zenik ere. Antonek, adibidez, ikasketen gure jenioak, halako gogoa zuen seminarioan sartzeko, ezen hiru urte eman baitzituen bere amaren erresistentziari kontra egiten, hura ez baitzegoen prest bere seme bakarra galtzeko fraideen eskutan utzita. Antonek ere, gainontzeko guztiok bezala, seminarioan sartzea zuen Bigarren Hezkuntza jasotzeko aukera bakarra.
2018
‎–Lasai, erabaki egokia hartu duzu. Irati, egia esan, lastima sentitzen zuelako zegoen prest berarekin egoteko, zuri oztopo hori kentzearren, zelanbait esateko. Ondo daki halako lanak egiten, kar, kar, kar.
‎Exploited en elastiko urratua eta larruzko minigona zeramatzan neska ilegorri bat agertokira igo zen eta mikrofonoari oratzen saiatu zen, baina artista ez zegoen prest bere protagonismoa inorekin partekatzeko eta bultzada batez bota zuen handik. Seinale bati kasu eginez bezala, beste batzuek jarraitu zioten neskari eta banan banan agertokira igo ziren, baina, goian zeudenean, handik salto egiten zuten igerileku batean baleude bezala eta lehenengo lerroetako ikusleen gainean erortzen ziren.
2019
‎Hurrengo egunetan, Aizek, Hodeik eta Izarrek burua estutu dute, alde batetik, ulertu baitute egia begien aurrean jarri ezean Leixuriri diotela ezer esan Otsoari buruz; bestetik, sentiberatasun guztia atera behar izan dutelako jaurerriaren errealitateaz neskatila mindu gabe mintzatzeko. Badirudi urrun ibili diren bitartean, arriskuei elkarrekin aurre egitera behartuta, irekiago zeukala burua Leixurik bera hazitako munduaren ajeei buruz entzuteko, baina Ustirira iritsita, etxe sentitutako jauregitik eta, batez ere, haurdun utzi duen eta jaurerriaren ikur ere baden gizonarengandik hur, horma haien barruan ezagututako oparotasunaren lilura bereganatu dela berriz Leixuriz eta ez dagoela prest bere ametsa desitxura diezaiokeen zipitzik ere entzuteko. Burua, ordea, ez dute sekula gelditu hiru emakumeek eta, pixkanaka, Leixuriri ezer esan gabe bada ere, plan bat izan daitekeen zerbaiten zirriborroa hasi dira harilkatzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia