Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2008
‎Bestetik, boterearen natura gatazkazalearen edo kontsentsuzalearen inguruko hausnarketatik abiatuta, enpoderamendu hori nola garatu behar den ulertzeko ideia garrantzitsuak atera ditzakegu. Alde batetik, gizarte batean dagoen boterearen batura aldakorra dela suposatzen badugu, eta uste badugu berau haz daitekeela baldin gizarteak bere osotasunean helburu komunei jarraitzen badie, orduan, aurretiaz baztertuta dauden pertsonen enpoderamendua gizartearen ordena sozial horren baitan gerta daiteke boteretsuenen boterean inongo kalterik edo murriztapenik suposatu barik (Mayo eta Graig, 1995). Baina beste alde batetik, boterea zero batura terminoan planteatzen badugu, batzuen enpoderamendua gatazkatsu bihurtzen da, horrek beste batzuen botere galera suposatzen baitu.
‎Lehenengo kontzeptuarekin ikusarazi nahi du, bai gizonek eta bai emakumeek, familiaren iraupena segurtatzen dutela, eta horren ondorioz, edozein pertsona izan daitekeela hautagai etorkina izateko eta taldearen beharrak asebetetzeko. Bestaldetik gizarte sareak jatorrizko herrialdean dauden pertsona ezagunek eta jomuga den gizartean daudenek osatzen dituzte, eta etorkinek duten babesa irudikatzen dute. Talde horien laguntza eta ezaugarriak erabakigarriak izaten dira etorkin bihurtzen den gizona edo emakumea aukeratzeko.
‎Osasun mentalaren agerpena azaltzeko egin diren ikerketetan faktore sozialen eta kulturalen eragina demostratu egin da (Montero et al., 2004). Argi dago pertsonen ibilbideak paregabeak direla, eta kultur jatorriak neurri batean bideratzen dituela emakumeek eta gizonek gizarte berrian dituzten ardurak eta eskakizunak (Gregorio eta Ramírez, 2000). Hala eta guztiz ere, oro har, emakumeek estresore gehiago jasaten dituzte (Achotegui, 2002), haien osasun mentala okerragoa da (Elgorriaga, Martínez Taboada, Arnoso eta Otero, 2007; Navarro eta Morales,
2009
‎Elkarrizketak egiteko unean datuak jasotzeko bi prozedura erabili dira. Alde batetik, Gurutze Gorrira jo dugu elkarte horretako zuzendaritza taldearen aurreko onarpenarekin, zerbitzu mota ezberdinen beharrean dauden pertsonekin elkarrizketak egiteko, eta bestetik, autonomoak diren pertsonekin harremanetan jartzeko elurrezko bolaren prozedura erabili izan da, bitartekari kulturalez eta pertsona ezagunez baliatuz. Prozedura horren bidez, ohiko bideak erabiliz lokalizatu ezin diren biztanleengana ailegatu gara, etorkinak diren ezagunen sareak erabiliz.
‎Hiru talde kulturalen artean ezkonduen eta ezkongabeen portzentajea gehiengoa da, nahiz eta Ekialdeko Europako populazioan bananduta dauden pertsonen portzentajea gailentzen den. Familia egoerari dagokionez, bikotea daukaten pertsonen% 75 bere bikotekidearekin batera dago, eta seme alabak dauzkatenen erdiak elkarrekin daude (lehengusuak, lehengusinak eta anai arrebak).
2010
‎Komunikatzailerik trebeena(?) ez da beti haren egiturak erabiltzen onena. Sarritan, bera eta bere entzulea aurkitzen diren egoera osoa prozesatzen, biek ordurako batera duten ezagutza (egoeraren ondorioz edo aurreko elkarrizketaren ondorioz, adibidez) kontuan hartzen eta bere mezua egokiro komunikatuko duten elementuak hautatzen trebatuen dagoen pertsona da (1986: 18 orr.).
2011
‎araudiak «ohiko erresidentzia» kontzeptua «erregulatutako erresidentzia» kontzeptuarekin parekatzen du. Horrez gain, gogoan izan RAI diru-laguntza eskuratzeko halabeharrezkoa dela lan eskatzailea izatea, eta ikusi dugun moduan, irregulartasun egoeran dagoen pertsona ezin da inolaz ere lan eskatzailea izan.
‎Legeak aurreikusitako formazio eta lanean txertatzeko egitarauekin antzeko zerbait gertatu ohi da. Birgizarteratze prozesu normalizatua erraz dezakete, baina urriak dira, gehienak entitate pribatuek kudeatutakoak dira, eta salbuespenak salbuespen, lan baimena duten, eta legezko egoeran dauden pertsonei zuzenduta daude. Horrez gain, kasu batzuetan ezinbestekoa da biktima egoera ziurtatzea epai irmo batez.
‎Ana emakume guztien ordezkaria da (diosa de la vida, madre de los hombres buenos). Ana kontrajarritako indarrez osatua dagoen pertsona da, bi Ana ditugu: ikusgai dena batetik, eta ikusezina edota itxuraz dena eta barrenekoa bestetik.
2012
‎1) hiper orokortzea, hau da, ekintza zehatz batetik ondorio orokorrak ateratzea (adibidez, plater bat hautsi duenak pentsa dezake bere eskuetan duen guztia apurtzen duela); 2) etiketak, hots, hanka sartze batek norbere buruari buruzko egiaztapen negatibo eta irrealak egitera bultza lezake pertsona (adibidez, bizikletatik erortzeagatik «ez dut ezertarako balio» pentsatzea); 3) iragazpena, hau da, munduari iragazki negatibo batetik begiratzea eta gauzen alde negatiboak besterik ez ikustea (adibidez, ikaskideen aurrean lan baten aurkezpena egin ondoren laudorioak jaso badira, baina hurrengo baterako aurkezpena denbora barruan egin behar dela esan bada, laudorio guztiak ahaztu eta etxera joatea pentsatuz aurkezpen luzeegia egin dela); 4) dena edo ezer ez gisako pentsamendua, hots, gauzak guztiz onak edota guztiz txarrak bailiran hautematea, ñabardurak kontuan izan gabe (adibidez, «festa honetan dibertigarria eta alaia ezin banaiz izan, aspergarri hutsa naiz»egunero gauza bera egiten dugu eta aspertua nago» gisako pentsamenduak); 5) pertsonalizazioa, hau da, norbere inguruan gertatzen diren gauza negatibo guztien ardura norbere buruari leporatzea (adibidez, inguruneko norbaitek esaten badu«, pentsatzea besteak hori dioela bere erruagatik, berari plan dibertigarririk bururatzen ez zaiolako); 6) gogamenaren irakurketa, hots, gainerakoek ere banakoak berak bere buruarekiko duen irudi negatiboa dutela uste izatea (adibidez, «zergatik begiratzen ote dit hark? ...iten duena egiten duelarik ere, gauzak izan behar duten modukoak izango direla (adibidez, pertsona batek uste izatea gauza negatiboak gertatzen zaizkiola zorte txarra duelako eta zorte txar hori gainditzeko ezin duela ezertxo ere egin); eta 8) arrazoiketa emozionala, hots, pertsonak argudio logikoetan oinarritutako arrazoiketa erabili ordez, arrazoiketa bere emozioetan oinarritzea (adibidez, pozik dagoen pertsona batek pentsa dezake bere bizitza primerakoa dela, baina, bihar triste badago, bere bizitza desastre hutsa dela pentsatuko du).
‎mendekotasuna, ezerezean galdutako bizi egitasmoak, mina eta bazterketa. Gurpil aulkietan dauden pertsonak, itsuak, garun paralitikoak edo Down sindromedunok kalera irteten gara, lan egiten dugu eta familiak ditugu, baina aldaketa horiek oso poliki ari dira barneratzen kontzientzia kolektiboan, polikiegi. Izan ere, arreta gehiagoz aztertuz gero, esaldiaren konnotazio patetikoa «ezgaitu» hitzean dagoela ikus dezakegu.
‎Haren aburuz, dominazio harreman jakin bat posible izateko boterea pairatzen duenak eta besteengan eragiten dutenek ukitze puntu bat izan behar dute. Menderatze prozesu horrek eragina izan dezan, eta dominazioa gauzatu dadin, jokoan dauden pertsona guztiek zentzu eta jardueren espazio bera partekatu behar dute. Mundu ikuskera horrekin batera, ohitura, aldez aurreko jarrera eta erresistentzia multzo jakin bat osatzen da, zeinekin besteekiko indarkeria eragiten den; pairatzen dutenek berberek ere sistema sinboliko bat osatzen dute taldearen barnean, zeinaren arabera indarkeria naturalizatu egiten den.
2013
‎Lehen balizko honetan fase terminalean ez dauden pertsonak sartzen ditugu, hiltzeko berehalako arriskurik ez dutenak, baina, bizi duten egoeragatik, heriotza aurreratzeko eskatzen dutenak (HE). Pertsona horientzat bizitze hutsa sufrimendua da, hala gaixotasun kroniko degeneratiboak dituztelako nola guztiz mendekoak direlako, edota tetraplegikoak direlako, edota alzheimerrak jo berriak daudelako, besteren artean.
‎«Tira!, uste dut baietz [eskubidea duela eta lagundu egin litzaiokeela], berak erabakitzen badu bai. Niri oso gogorra egiten zait ongi dagoen pertsona batek akabo! esatea[?], oso gogorra ere.
‎esatea[?], oso gogorra ere. [?] Baina tira!, arraroa egiten zait ongi dagoen pertsonak erabaki hori hartzea, baina baliteke hala gertatzea».
‎Gogoeta horrek bizikidetza mota batzuen inguruko onarpena edo ukapena eragiten du, eta, batez ere, egoitza espezializatuetan dauden pertsona mendeko edo adinduen instituzionalizazioarekin zerikusia dutenetan. Egun, aurrerapenik suma badaiteke ere, egoitzetako bizikidetza aurre emergentzia aktiboaren fasean dago oraindik, eta, ondorioz, populazio geruza jakin batzuek, baita familia askok ere, irtenbide edo jokabide desbideratutzat daukate.
‎Baliaturiko bibliografiari dagokionez, protagonismo nagusia eman diet ikerlanak ikuspegi antropologikotik, psikosozialetik, filosofikotik edo juridikotik bideratu dituzten egileen obrei. Ondorioz, proposatzen ditudan eztabaidaren eta hausnarketaren fokua osasun arloko profesionalen arrazoi dominanteetatik aldendu samar dago, nahiz eta zientzia medikoaren tekniken jardunean duten ezinbesteko garrantzia aitortzen diedan gaixotasunedo mendekotasun prozesuetan dauden pertsonen autonomia printzipioaren zerbitzuan, baina ez diet balio espezifikorik eman hiltzeko prozesuaren zein eutanasiaren inguruko printzipio etikoen eta bizitzaren zentzuaren gaineko eztabaidan.
‎«Nire ustez, ez da ezer pasatzen kuleroak janzten edo garbiketa egiten laguntzen badizute, baina, betiere, zerbaiten trukean bada; aurrekoak ez du balio gero zurekin zer egin ez badakite, eguzki printza batekin goza ez badezakezu, irakurtzerik ez baduzu, musikarik entzun edo bestelakorik ezin egin baduzu? Hori horrela balitz, ez luke zentzurik, hobe desagertzea, baina gurpil aulkian dagoen pertsona, garbiketa egiten lagundu arren, ondoren lorategira eramaten badute, loreei erreparatu edo libururen bat irakurtzen badu edo dena delakoa, orduan oraindik ere merezi duela esango nuke».
‎Wallonek (1968) honako sei aro hauek bereizi zituen haurraren garapenean: ...n garatzen da) funtzio fisiologikoak dira jarduera nagusiak; emozioaren aroan (hiru eta bederatzi hilabete artekoa), amaren eta umearen arteko harreman afektiboa sortzen da; aro sentsomotorrean (urtebete eta hiru urte artekoan) ibiltzeko gaitasuna eskuratzen da eta, beraz, ingurunea esploratzea errazten da; nortasunaren aroan (hiru eta sei urte bitartekoa) umea ohartzen da besteengandik bereizirik dagoen pertsona dela, eta horren ondorioz, ingurunetik desberdintzen hasten da; pentsamendu kategorialaren aroan (sei eta hamaika urte artekoan) informazioa antolatzeko gaitasuna du eta, beraz, mundua ordenatua eta logikoa bihurtuko da. Azkenik, nerabezaroaren aroan (hamaika urtetik aurrerakoan) aldaketa fisikoen eraginez, gazteak bere buruari buruzko irudi berria eraiki du.
‎Hala, beren premiekin sentiberak izan eta erne dauden zaintzaileak dituzten haurrek beren burua onartutzat, balioetsitzat eta besteen afektua lortzeko gaitzat hartu ohi dute. Halaber, haurrek eraikitzen duten BEAren arabera, zaintzaileak haien premiei erantzuteko prest dauden pertsona fidagarriak dira eta, hortaz, harremanaren inguruko itxaropen positiboak garatzen dituzte.
‎Maitasunik merezi ez duen eta besteen afektua lortzeko gaitasunik ez duen pertsonatzat hartzen dute beren burua. Eraikitzen duten irudikapenaren arabera, zaintzaileak haien premiei erantzuteko prest ez dauden pertsona fidagaitzak dira, eta, azkenik, harremanaren inguruko itxaropen negatiboak garatzen dituzte (Bowlby, 1969).
2014
‎Rawlinsek (2009) bere artikuluan dio, Edelman Trust Barometer tresnaren bidez eginiko azken neurketen arabera, inkestatuak euren maila berean dauden pertsonez fidatzen direla, hau da, lagun edo lankideez. Aldiz, gero eta gutxiago fidatzen direla erakunde eta gobernuetako bozeramaileez.
‎Erosketa eta Kontratazio Publikoarekin agintari publikoek iraunkortasunaren aldeko jarrera erakusteko aukera gehiago ere jasotzen dira 3/ 2011 Legegintzako Errege dekretuaren xedapen gehigarrietan. Horrela, laugarren xedapen gehigarrian, desgaitasunak dituzten langileak dituzten enpresa eta irabazi asmorik gabeko erakundeekin kontratatuari buruzkoan, erakunde kontratatzaileek administrazio klausula berezien agirian esleipen lehentasunak zehaztu ditzakete plantillan desagaitasunen bat duten langileak% 2tik gora dituzten enpresen alde, gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak sustatu eta laneratzen dituzten enpresen alde edo irabazi asmorik gabeko erakundeek aurkeztutako proposamenen alde. Lehentasunak aplikatzeko, enpresa edo erakunde horiek eta beraien proposamenek legeria horretan lehentasuna aplikatzeko ezarritako baldintzak bete behar dituzte; besteak beste, proposamen horiek esleipenerako oinarri gisa balio duten irizpideen ikuspegitik onuragarrienak direnen parekoak izatea.
‎Proiektu horretan parte hartzeko baldintzetako bat hau zen: hornitzaileek beren eskaintzetan enplegu plan bat aurkeztu behar zuten zeinak derrigorrez luzaroan langabeturik zeuden pertsonei enplegua eskaintzeko zer urrats emango zituzten zehazten zuen, eta proiektua aurrera eramateko enpleguplan hori aplikatzea ezinbestekoa zen. Kontrako kasuan, kontratua bertan behera geratuko litzateke.
2015
‎Bi aukera ikusten ditu: edo komunikabide bakoitzeko kazetariek edo horretaz arduratuko den batek erabakiko lukete zer eduki igo edo ez; edo komunikabide guztien gainetik dagoen pertsona batek erabakiko luke bakoitzetik zein eduki hartu edo ez: «Horiek bi antolakuntza mota ezberdin dira eta nire ustez hautu hori ez dute bakarrik eginen, behar da parte hartu besteekin erabakitzeko nola egin daitekeen.
‎Beraz, esan daiteke autonomia erkidegoek egiten duten lana oso garrantzitsua dela materia honetan, administrazio zentralak gutxieneko batzuk baino ez dituelako ezartzen, eta horiek hobetu ditzakete autonomia erkidegoek, bai Estatuaren aldetik errekonozituta ez dauden pertsonei prestazioak emanez, bai eta prestazio horien kopurua hobetuz ere.
‎Printzipio honek bi esanahi ditu: alde batetik, sistema kontributiboan, lanean dauden pertsonek lan egin ezin duten pertsonen pentsioak finantzatzen dituzte, eta sistema ez kontributiboetan, aldiz, baliabide nahikorik ez duten pertsonen pentsioak zerga orokorren bidez finantzatzen dira. Bestalde, kontuan hartu behar da gaur egun dagoen lurralde dimentsioa, eta, horrela, derrigorrezkoa da autonomia politikoaren eta finantzaketaren gogoeta bateratua egitea.
‎Erregimen ekonomikoa. Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean azaltzen den bezala, ondareari (kuotak, ondasunak, eskubideak edo edozein motatako baliabideak), finantzaketa iturriei (Estatuaren ekarpenak, behartuta dauden pertsonen kotizazioak, errentak eta interesak?), aurrekontuei, finantzaketa sistemari, eta erakunde kudeatzaile eta zerbitzu komunen kontratazio erregimenari egiten die aipamen (Monereo Pérez, 2002: 1.974).
‎3) Orokortasuna: beharrizan egoeran dagoen pertsona oro da onuradun.
‎Prestazio hauen onuradunei dagokienez, De la Villa-ren eta Desdentado Boneteren iritziz, beharrizan egoeran dauden pertsonak dira, kontuan izanik beharrizan egoera hori asetzen duen erakundearen baliabideak5 Alonso Olea eta Tortuero Plaza ren ustez, gainera derrigorrezkoa izango da beharrizan egoera eta baliabide ekonomikorik eza ziurtatzea6 Azken joera horri jarraituz gero, prestazio asistentzial hauen eremu pertsonala bi taldetan sailka daiteke:
‎Espetxeratuta dauden pertsonen osasun arazoak aztertzea ikerketa lerro bat bilakatu da gaur egun (Elger, 2009). Espetxeratua izateak ondorio fisiko, psikiko eta sozial garrantzitsuak ditu (Courtenay et al., 2001; Elger, 2009).
‎9 Salhaketa: 1982an sorturiko mugimendua da, atxilotuta dauden pertsonei eta haien familiei laguntza eskaini eta haien duintasun aldarrikapenaren alde lan egiten duena. Espetxeetako bizi baldintzen egoera ezagutzera eman eta salatzen dute, aholkularitza zerbitzua, zuzenbide eta giza laguntzetan baliabide erabilgarriak bultzatu eta antolatzen egiten dute lan.
‎Espetxean daudela ahaztu eta jolastu baino ez dute egiten, gainontzeko guztia alde batera utzita. Berdin zaie hiltzaile, lapur edo trafikoarengatik kondenaturik dauden pertsonekin aritzea, jokatzea baitute helburu. Kalean egingo lituzketen epaiketa horiek guztiak alboratu eta askotariko harreman sareak sortzen dituzte.
2017
‎Horren guztiaren lekuko da 78 lagunek aukeratu izana Uztaro Historiarekin zuzenean edo zeharka lotutako lanak argitaratzeko. Gauza bakoitzak bere neurria eduki arren, ez dago pertsona horietako bakoitzak Historia euskaraz lantzeko egindako ahalegina eskertzeko modurik. Aitortu litzaioke bere balioa eta gaur egun ebaluazio prozesuetan duena baino balorazio hobea luke.
‎Marem, neska protagonista, Mutrikun jaio eta Bilbon bizi da, eta, Mutrikura oporretan itzultzean, honako hau galdetzen dio bere buruari: «Nongoa izaten da bat, jaio den lekukoa, bizi den herrikoa edo gogoko duen tokikoa?» (9 or.). Marem konturatzen da bere inguruan dagoen pertsona bakoitzak erantzun propioa duela
‎Ez dezagun ahatz, bestalde, liburuak ez direla gelan kulturarteko konpetentziak eraikitzen laguntzeko tresna bakarra eta haien erabilerak ez duela bermatzen konpetentzia horien garapena (Puerta Leisse, 2008b, Díaz Armas, 2011). Díaz Armas ek umearen ondoan dagoen pertsona nagusiaren estrategiei egiten die
‎Buruzagi «disidente»en etorrerak kezkatzen zituen nagusiki. «Bigarren kategoriako buruzagitxo hauexek hemen sakabanatuta eta gidari ideologiko gabe dauden pertsonak elkartu ditzakete»26 Izan ere, falangisten ikuspuntutik, erabat ulertezina baitzen «bigarren kategoriako buruzagitxo disidenteak»? «zinegotziak, kazetariak, idazleak, taldeko nagusiak, etab.»?, behin egotzitako zigorra pairatu ondoren, era normal batean lehengo bizi estilora itzultzea. Horrela, bada, ikerkuntza eta informazio zerbitzuen txostenetan «elementu separatista gorrien» jarrera itxaropentsuen areagotzearen «arazoa» konpontzeko eskakizunak behin eta berriz ageri dira27.
‎Bereziki, adierazgarria izan da, «Talde sozial batean parte har6tzen ez dutelako sentsazioa» altuagoa izan da komunitatea hobetzeko parte hartzen ez dutenen kasuan. Eta era berean, komunitatean parte hartzen dutenek uste dute garrantzitsua izango litzatekeela elkarte batean balego pertsona guztiei sartzen uztea. Era berean, «Elkarte batean egongo banintz, garrantzitsua izango litzateke elkartea pertsona bakoitzari egokitzea eta ez aldrebes» baieztapenari dagokionez, zertxobait altuagoa izan da komunitate hobetzeko jardueraren batean parte hartzen dutenen pertsonen iritzia.
2018
‎Gure jendartea jatorri, kultura, ohitura eta abar ezberdinak biltzen dituen nukleo bat da, bertan kokatuta egoteak indar sozial zehatz batzuen elkargunean egotea esan nahi duelarik (Berger, 1998). Nukleo horretan dauden pertsona guztiak jendartearen eraldaketa prozesuaren barne daude, eta horrek dakarren egokitzapena pairatu dute. Egokitzapen prozesu horrek, aldi berean, gertakari berrien sorkuntza bideratuko du, adibidetzat artikulu honen ardatz har dezakeguna, hau da, lonjen fenomenoa.
2019
‎Emaitza hauek sentsibilizazio ekintzek funtzio moral eta normatiboa bete dezaketen sinesmenak indartzen dituzte (Rossano, 2012), solidaritatea indartuz (De Rivera eta Páez, 2007; Rimé, 2009), baita talde arteko jarrera positiboak ere (Morales, 2012). Azpimarratu beharra dago, emozio moral hauek ez daudela pertsona errefuxiatuei zuzenduak, Europak egindako ekintza negatiboei baizik (Doosje et al., 1998; Smith et al., 2002; Branscombe, Slugoski eta Kappen, 2004). Ondorioz, Europarekin identifikazio baxu bat izatea eta gaur egungo krisi humanitarioaren gestio desegoki bat egitea, emozio hauen oinarrian egon daitezke.
‎Ez da samurra esatetik ekitera pasatzeko jauzi hori ematea. Horrelako praktika askatzaileak eramatean, kasu honetan feminismoarenari buruz ari gara, baina guztiontzat askatzailea den beste edozein ere aurrera eramatean, bere baitan dauden pertsonen artean, batzuetan pribilegiatuak daudela onartzea dago. Pribilegiatuak garelako kontzientzia hartzea eta horiei uko egitea ez da erraza izaten, ezta hori gauzatzeko mekanismoak topatzea ere.
‎Gogoratu behar dugu graduazioa tipikotasun printzipioaren elementua dela46, tipikotasunari begira legeak banatu luke jakinarazi ez den manifestazioa deitzea, hori bultzatzea, hori iragartzea, hori zabaltzea... Bestela zer motatako segurtasun juridikoa edukiko du manifestazioa egingo den lekutik milaka kilometrora dagoen pertsona batek bere mugikorraren bidez likeematen badu Facebooken edo WhatsAppean mezua zabaltzen badu. Espainako Zigor Kodeak ere banatu egiten ditu zigorrak, egile, sopikun, laguntzaile eta abarren artean, bakoitzarentzat zigor arau bereziak ezarriz.
2020
‎Jendarte eta garai guztietan badaude pertsona batzuk emakumezkotzat edo gizonezkotzat propioak diren jarrera eta itxura betetzen ez dutenak, esleitu zaien generoarekin bat ez datozela agerian utziz. Beste hainbat ez datoz bat aukeran dituzten bi kategoriekin.
‎Espainiako Estatuan badago hezteko adinean dauden pertsonak zentro ofizialetan eskolatzera behartzen duen Konstituzio Auzitegiaren epai bat (133/ 2010 Epaia, 2010eko abenduaren 2koa). Epai horrek jurisprudentzia sortu du eta oztopo da homologatu gabeko hezkuntza eredu alternatiboen alde edo homescholing aren alde egin duten pertsonentzat (Goiria, 2014).
‎Aldaketei uko egin gabe, hezkuntza eragile guztiei dagokie pertsona orori hezkuntza eskubidea bermatzea. Familiek, eskolek, administrazio publikoak, tokian tokiko gobernuek, elkarteek, gizarteeta kultura erakundeek dute horren erantzukizuna eta elkarlanean aritu beharra, sinergiak batu beharra, kontuan hartzen badugu eskolaz kanpoko jardunak ere berebiziko garrantzia duela heziketaprozesuan.
2021
‎Horrexegatik pentsatzen dut aztergai honek ematen zuela pauso bat haratago joateko aukera, eta bazela lekua tradizioari geroaldian nola heldu proposatzeko edo behintzat planteatzeko. Izan ere, ikerketaren abiapuntu den arazoaz gain, badira etorkizun hurbilerako aurreikustekoak diren eztabaidak, sexu/ genero sistemaren bitartasunetik at dauden pertsonei lotuak, adibidez, eta lanean helmugatzat ezarri ez direnak. Horrez gain, lan hau irakurtzean neure buruari galdetu diot ea emakumeok aske izateko beharrezkoa den gizonen parera jartzea, zeren bata bestearen pare jartzeaz ari garenean, beti egiten baitiogu erreferentzia emakumea gizonaren posiziora hurbiltzeari, eta inoiz ez alderantziz.
2022
‎Berrikuntza taldetik gertu dauden pertsona guztietatik 73 izan ziren berrikuntza zer den galdera irekiari erantzun zioten parte hartzaileak. Horietatik, 45(% 63,01) emakumezkoak izan ziren, eta 28(% 36,09), berriz, gizonezkoak.
‎Datu horiek biztanleriaren txirotzea eta, beraz, proletarizazioa agerian uzten duten arren, argi izan behar dugu proletarizazioa ez dela soilik esfera produktibo edo ekonomikora mugatzen; gure bizitzako esparru guztietan gertatzen ari den prozesu bat da, hainbat adierazpen dituena. Hainbat autorek diote ongizatearen eta bake sozialaren garaiak atzean geratu direla; azken urteetan," gosea, pobrezia, etxerik gabe dauden familiak, lanik gabe dauden pertsonak edo lan merkatuak pertsona horiek integratzeko dituen zailtasunak" ohiko fenomeno bilakatzen ari dira. Gainera, argi izan behar dugu azken urteetako krisia eta haren ondorioz sortutako arazoak ez direla, askok sinetsarazi nahi diguten bezala, gobernu baten edo bestearen" gestio txarra" ren emaitza, kapitalismoaren kontraesanen ondorioa baizik (Maiso, 2016a).
‎Benetako pobrezia sufritzen duten pertsona horiez gain, 446.695 pertsona bazterkeria eta pobrezia errealaren arriskuan zeuden. Datu hori 2008koarekin alderatuz gero, ohartuko gara% 16 hazi dela arriskuan dauden pertsonen kopurua; izan ere, 2008an 385.087 ziren (Eusko Jaurlaritza, 2020). Bestetik, Niño Becerrak zioenarekin lotuz, oso esanguratsua da working poor gisa definitzen den fenomenoaren bilakaera azken urteetan; izan ere, soldatapeko langileen% 13 pobrea da, INEren datuen arabera (Alonso, 2020).
2023
‎Bi unibertsitateetako hainbat diziplinak hartzen dute parte, hala nola zuzenbideak, pedagogiak, kriminologiak, biologiak, komunikazioak, administrazioa eta enpresak, ingeniaritzak eta frantses filologiak. Gehienbat graduetako ikasleak eta irakasleak dauden arren, badira graduondoko ikasleak edo doktorego programan dauden pertsonak ere, nahiz eta horiek gutxiago izan.
‎Hau zuzenean lotuta dago pertsonen arteko harremanetarako konpetentziarekin eta aniztasuna eta diziplinartekotasunaren konpetentziarekin. Izan ere, diziplina anitzeko taldeetan egonik, beren pentsamendua zabaltzeko eta ikuspuntu berriak ezagutzeko gaitasuna ere lantzen dela diote.
‎" Taldean daude pertsona batzuk modu pasiboan lan egiten dutenak, adibidez, testuak egiten edo baimenak eskatzen, edo ez dakit zer, eta emakumeak dira" (Neska, 25).
‎Nahiz eta zahartzaroaren inguruko irudikapen anbibalenteak —ikuspegi positibo zein negatiboak— aipatzen ziren, mendekotasunaren inguruko ikuspegi negatiborako joera gailentzen zen parte hartzaileen diskurtsoetan. Horien barnean leudeke pertsonen narriadura fisikoa eta kognitiboa, laguntzaren beharra, ezintasuna eta inpotentzia nabarmentzen duten ikuspegiak:
‎Hainbat ikerketak erakutsi izan duten moduan, mendekotasun egoerak, zaurgarritasunak eta zaintza beharra izateak zahartzearen alde iluna eta beldurgarria irudikatzen dute (Torres et al., 2015; Wachelke eta Contarello, 2010). Orain aipatutako faktore horiek kontsideratuz, ikerketa honek balio kulturalei, erakundeei eta harremanei dagokienez pertsonek egunerokoan bizi eta kudeatzen dituzten tentsio eta gatazkak azaleratzen ditu.
‎EAO (2006): 39/ 2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateari buruzkoa. 299 zk., 2006ko abenduaren 15ekoa, 44.142 Eskuragarri:
‎Azken hamarkadetan izandako aldaketa demografiko, ekonomiko, teknologiko eta soziokulturalek agerian uzten dituzte zaintzaren inguruan gertatzen ari diren eraldaketak, bai nazioartean zein Euskal Herrian (Deusdad et al., 2016; Spasova et al., 2018). Espainiako Estatuan epe luzeko zaintzei loturiko politika eta laguntzak autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzeari buruzko abenduaren 14ko 39/ 2006 Legeak (Mendekotasunari buruzko Legea) arautzen ditu (EAO, 2006). 2.2 artikuluak honela definitzen du mendekotasuna:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dauden 32 (0,21)
dagoen 13 (0,09)
dago 3 (0,02)
badaude 1 (0,01)
balego 1 (0,01)
dagokie 1 (0,01)
dagokienez 1 (0,01)
daude 1 (0,01)
daudela 1 (0,01)
leudeke 1 (0,01)
zeuden 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia