2015
|
|
6 Gauza honengatik, sekula ere ez zuela Jainkoari zer emanik izan eta ez zuela Harengatik zer utzirik ere izan gogoan zerabilela, gurutze baten aurrean oso samindurik
|
zegoen
pertsona bati esandakoa erantzungo dio, beharbada: Gurutziltzatuak berak esan zion, kontsolatuz, Berak ematen zizkiola bere Pasioan eraman zituen oinaze eta neke guztiak, beretzakotzat har zitzala, Aitari eskaintzeko.
|
|
7 Bada, bat bateko espirituaren harrapatze honetara berriro etorriz, benetan gorputzetik irten egiten dela dirudi eta, bestalde, argi
|
dago
pertsona hau ez dela hilik geratzen; behinik behin, berak ezin du esan, une batzuetan, gorputzean dagoen ala ez. Osorik, baina bizi garen honen aldean oso bestelakoa den beste lurralde batean egon delako irudipena du; hemengo argiaren aldean hain bestelakoa erakusten zaio, non, bizitza osoa, beste gauza batzuekin batera, hura lantzen arituko balitz ere, ezinezkoa izango bailitzaioke lortzea.
|
|
batzuetan desira horiek asko estutu ohi dute, eta ez dago haiei lagundu beharrik, zeuen arreta beste gauza batzuetara barreiatu baizik, ahal baduzue esan nahi dut; izan ere, geroago esango ditudan batzuetan, inola ere ezin da, ikusiko duzuenez. Lehenbiziko hauetan, batzuetan bai ahal izango duzue, arrazoi osoa dagoelako Jainkoaren borondatearekin bat egiteko, eta san Martinek esaten zuena esateko; eta asko estutzen badute, berriro pentsa daiteke; dirudienez, desira hori oso aurrera
|
dauden
pertsonena denez gero, deabruak eragin diezaguke gu ere aurreratuak gaudela pentsatzera; beraz, betiere ona da beldurrez aritzea. Baina nik uste dut, dituela ezarri ariman pena honek ematen dituen baretasuna eta bakea, harekin batera grinaren bat piztuz baizik, munduko gauzengatik penaren bat dugunean gertatzen den bezala.
|
|
Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu behar bada ere, ez da komeni arrazoi batzuengatik: lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe
|
dago
pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako. Izan ere, halako pentsamenduak dituenak nola ez du ulertuko mesede oso handia egiten zaiola infernuan ez edukitzeaz?
|
|
2 Bi pertsona mota hauei ez zaie jaramonik egin behar, nire iritziz, ikusi, entzun eta ulertu egiten dutela badiote ere, ezta ez dira beldurtu behar deabruaren gauzak direla esanez; gaixo
|
dauden
pertsonei bezala entzun behar zaie, ordea, eta ama prioreak nahiz aitor entzuleak, berak kontsulta nori egin dion hark, esango dio ez egiteko jaramonik, ez dela hori ezinbestekoa Jainkoa zerbitzatzeko eta deabruak asko engainatu dituela hortik, beharbada, bera horien artekoa ez bada ere, berak dakarren zaputzaldia nahiko ez eta gehiago ez nahigabetzearren; izan ere, malenkonia dela esaten badiote...
|
|
...ere; dena dela, gerta daiteke, eta ezagutzen ditut hori gertatu zaien pertsona batzuk, hau da, gelditasunezko otoitzean eta espirituzko ametsetan murgilduak egonik, batzuk beren gorpuzkeraz edo irudimenez oso ahulak direlako, edota ez dakit zergatik, bildutasun sakon honetan hain daude beren baitatik irtenak, non ez baitute sentitzen kanpotiko ezer, eta zentzumen guztiak daude lokartuak bezala, lo
|
dagoen
pertsona baten antzera, eta, beharbada, horrela da, lokartuak daudela, eta iruditzen zaie ametsetan bezala hitz egiten zaiela eta are gauzak ikusten dituztela, eta Jainkoaren partekoa dela uste dute, eta, azken batean, amets egindakoaren antzeko ondorioak uzten dituzte. Eta gerta daiteke, gure Jaunari maitasunez gauza bat eskatzea, eta nahi dutena esaten dietela iruditzea, eta hau noizbehinka gertatzen da.
|
|
Izan ere, Jainkoa arima mantentzen ari dela dirudien jainkozko bular haietatik esne izpiak irteten dira, gazteluko jende guztia sendotzen dutenak; dirudienez, arimak hainbeste gozatzen duenetik nolabait goza dezatela haiek nahi du Jaunak, eta iturritxo hau iraungi zen ur handitako ibai hartatik irten daitezela, noizbehinka, gorputzari dagokionez bi ezkondu hauek zerbitzatuko dituztenak mantentzeko ur haren kolpe batzuk. Eta arretarik gabe
|
dagoen
pertsona bat, ur hartan laster batean sartuko balute uraren eragina sentitu gabe gera ezin daitekeenez, era berean, eta oraindik ziurtasun handiagoz, sentitzen dira ahotan darabilzkidan eragiketa hauek. Izan ere, ur kolpe handi bat, esan dudanez?
|
|
6 Neuk diotsuet, ene alabak, ezagutu ditudala goi goian
|
zeuden
pertsonak, eta egonleku honetara iritsi eta deabruak zorrozkeria handiz eta trikimailuz berriro berarentzat irabazi zituenak; izan ere, elkar hartuko du infernu osoak horretarako, askotan esaten dudanez, ez baitute galtzen arima bat soilik, asko eta asko baizik. Honezkero badu berak honen esperientzia; bada, begiratzen badugu zenbat eta zenbat arima ekartzen dituen Jainkoak berarengana arima baten bitartez, benetan Hura gorestekoa da martiriek Jainkoagana bihurtzen zituzten milaka eta milaka ikustea:
|
|
2 Beste behin oso gaixo
|
zegoen
pertsona bat gaitz oso mingarriaz; nolako gaitz mota zen ez dakidalako ez dut hemen seinalatzen. Ezin jasanezko gauza zen bi hilabetean eraman zuena eta zati zati egiten zuen oinaze artean zen.
|
|
Izan behar zuena izango zen, azken batean; Jaunak nahi zuena zen, eta haren nahiaren aurka gutxi zezaketen guztiek ere. Haiek beren arrazoiak agertzen zituzten eta on beharrez ari ziren, eta horrela, Jainkoa iraindu gabe, sufriarazten zidaten niri eta alde
|
zeuden
pertsona guztiei; hauek ezzirengutxiereeta jazarpen latza jasan zuten.
|
|
Bada, esaten badut ez dudala ikusten ez gorputzeko begiez, ez arimakoez, irudizko ikuskaria ez delako, nola ulertzen eta baieztatzen dut nire ondoan dagoela ikusiko banu baino argitasun handiagoaz? Izan ere, ilunetan
|
dagoen
pertsona bat bezala dela, edota itsu dagoena bezala dela eta bere ondoan dagoen beste bat ez duela ikusten irudikatzea, ez dator egoki. Badu antzekotasunik, baina ez handirik; zentzumenez sentitzen duelako, hitz egiten edo mugitzen entzun, edota ukitu egiten diolako.
|
|
11 Hura nire inperfekzio hain handiak ulertuz joan zenean, eta bekatuak ere izango ziren (harekin harremana izan ondoren, zentzatuago egon arren), eta argi egin ziezadan Jainkoak egiten zizkidan mesedeak agertu nizkionean, esan zidan bata ez zela bestearekin uztartzen, grazia haiek oso aurreratu eta hilduratuak
|
zeuden
pertsonentzat zirela, beldur handia izan beharra nuela, gauza batzuetan parte txarreko espiritua zeritzolako, azken ebatzirik hartzen ez bazuen ere, baina ongi pentsa nezala neure otoitzari buruz nik ulertzen nuena eta esateko berari. Eta nik ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak.
|
|
17 Bada, bakarrik nengoela, asaskaldi bat norbaitekin izateko inor ondoan ez nuela, ezin nuen ez errezatu ezta irakurri ere, deabruak engainatuko ote ninduen halako atsekabez eta beldurrez izuturik
|
dagoen
pertsona baten antzera baizik, guztiz asaldaturik eta nekaturik, neure buruaz zer egin ez nekiela. Atsekabe honetan ikusi nuen neure burua batzuetan eta askotan, baina ez dut uste hainbesterainokoan.
|
|
arima bati otoitzean Jainkoak mesede handiak egingo balizkio ere, ez dadila bere buruaz fida, eror daitekeelako, ezta ez dadila arriskutan jar inola ere. Kontu handiz ibili, oso garrantzitsua da-eta; hemen deabruak gero sar dezakeen engainua, mesedea ziur Jainkoagandikoa izan arren, maltzurra halakoa mesedeaz beraz baliatzea da ahal duen adina, eta bertuteetan aurrera ez dauden, mortifikatu eta askatu gabe
|
dauden
pertsonei sartzen die engainua; izan ere, hemen ez dira geratzen erorbide eta arriskuetan jartzeko bezain sendoturik, geroago esango dudanez, desira eta erabaki handiak badituzte ere... Doktrina bikaina da hau, eta ez nirea, Jainkoak irakatsia baizik; eta honela nahiko nuke, pertsona ezjakinek, ni bezalakoek, jakitun egon daitezela.
|
|
Horregatik, Jaunak hau eman diezaiona, ez dadila nahigabetu bere burua ikus dezanean gorputza horrela loturik duela, eta batzuetan adimena eta oroimena barreiaturik. Egia da, gehienetan, Jainkoaren gorespenetan edota berengan gertatu dena barrendu eta ulertu nahirik sartu sartuta egotea dela; baina horretarako ere ez daude guztiz itzarrik, lotan eta ametsetan luzaro egon den eta oraindik guztiz itzarri gabe
|
dagoen
pertsona bat bezala baizik.
|
|
Uste dut nolabaiteko bihotz altxagarria ematen didana eta tratatzean atsedenarazten nautena desira hauek dituzten pertsonak aurkitzea dela; hau da, desirak egintzekin batera, beren iritziz askaturik
|
dauden
pertsonak badirelako, eta hala diote eta hala izan behar zuen, beren giza egoerak eta batzuek perfekzio bidea hasi zutenez geroko urteak asko izateak eskatzen dutelako; baina arima honek ongi ezagutzen du, oso urrunetik ezagutu ere, zein diren hitz hutsezkoak, edota hitzak egintzekin berresten dituztenak; izan ere, jakinean dago batzuek egiten duten probetxu eskasa eta besteek egiten duten probet...
|
|
Neure buruaz hau dakit esaten: Jaunak egia hau agertu ez balit eta otoitzari emanda
|
dauden
pertsonekin sarri sarri harremana izateko bitartekoak eman ez balizkit, erori eta jaiki ibiliz, muturrez aurrera joango nintzela infernura. Izan ere, erortzeko lagun asko nituen; jaikitzeko, ordea, hain bakarrik nengoen, non harritzen bainaiz nola ez nengoen beti eroria, eta Jainkoaren errukia goresten dut, Bera izan baita soilik eskua eman didana.
|
|
8 Egoera horretan
|
dauden
pertsonei kontzientzia garbiagoa komeni zaie adimenaren laguntzaz joka dezaketenei baino. Izan ere, mundua zer den eta Jainkoari zenbat zor dion eta zenbat sufritu zuen eta zein gutxi zerbitzatzen dueneta Jaunak maite duenari ematen diona, gogoeta egiten duenak doktrina ateratzen du pentsamenduetatik eta erorbide eta arriskuetatik babesteko.
|
|
Hau ez da begitazioa, ezta behin bakarrik gertatu zaidana ere, askotan baizik eta arreta handiz begiratu dudana. Bero handiaz eta egarriaz
|
dagoen
pertsona bat bezala da, pitxer bete ur hotz edaten duena; bada, badirudi oso osoan gozaturik sentitu dela. Gogoan darabilt nik zein handia den Elizak ezarria den guztia, eta benetan pozten naiz hitz haiek duten indarraz jabetzean, urari halako indarra emanik, bedeinkatuaren eta bedeinkatua ez denaren artean hain alde handia egon dadin.
|
|
Gu nor garen eta gure bertutea noraino iristen den aditzera ematen zaigulako. Izan ere, beti bildurik
|
dagoen
pertsona batek, bere iritziz santuena bada ere, ez daki pazientziarik eta apaltasunik duen ala ez, ezta ez du jakiteko erarik ere. Esaterako, nola jakingo du gizon batek oso adoretsua dela, guduan bere burua probatu ez badu?
|
|
3 Umore honetaz pixka bat geroago hitz egingo dut; baina halakorik ez balego ere, esan dudana gertatzen da, eta baita penitentziaz janda
|
dauden
pertsonengan ere; hauek, esan dudanez, maitasuna zentzumenean gozotasuna ematen hastean, gozotasun hark hartzen uzten dute beren burua esana dudan heinean.
|
|
Bekatuan dagoen arima nola dagoen ere erakutsi zidan, inolako ahalmenik gabe, guztiz loturik eta nahasirik eta begiak estalirik dituela
|
dagoen
pertsona baten antzera, ikusi nahi izan arren, ezin duela, ez ibiltzerik, ez entzuterik ez duela eta ilunpe itsuan. Hain erruki handia hartu nien horrela dauden arimei, non edozein neke arintzat baitut halako bat askatzearren.
|
|
6 Andre hari dagokionez, ni saiatuko naiz berorren jauntasunak agintzen duena betetzen, horretarako aukera izanez gero; izan ere, esatera etorri zitzaidana ez da etxe honetara sarri etorri ohi dena; eta aditzera eman zenez, ez da ezkontza kontua. Berorren jauntasunaren gutuna irakurri nuenean, pentsatu nuen ez ote zen hori izango eta eragotzi egin nahi zitzaiola; hala ere, ezin dut ulertu kontatu zidanak berari
|
dagokion
pertsonarik izango duenik kasu honetan, errepublikaren eta Jainkoaren zerbitzuagatik ez bada. Haren Maiestateak gida beza bere zerbitzurako egokien den bezala, bada, gauzak dauden bezala, berorren jauntasunak nahi ez badu ere, tarteko egingo dute.
|
|
2 Orain Sorian nago, monasterio bat fundatu den tokian, hemengo gotzainak eskatu baitzidan; oso ongi amaiturik dago, Jainkoari eskerrak. Berorren jauntasun txit argiak mesede hau egin arte ez nuke nahi herri honetatik irteterik, legoa askoko itzulingurua egitea litzatekeelako; eta, berorri esan nionez, toki hartan sartzeko zain
|
daude
pertsona batzuk, eta oso gaizki etortzen zaie atzeratzea. Eta berorren jauntasun txit argiak beti laguntzen die gure Jauna zerbitzatu nahi dutenei, eta, nire iritziz, obra honetan hala izango denez gero eta Ordena honen probetxu handirako, erregu egiten berorren jauntasun txit argiari, ez dezala gehiago luza niri mesede hau egitea, hala nahi izanez gero.
|
|
3 Orain, obeditzera beharturik
|
nagoen
pertsonen iritzia kontuan izanik, idatziko dut zer edo zer, nire arimak gogoko dituen hitzetan den esanahiaz Jaunak aditzera ematen didanetik, otoitz bide honetarako; izan ere, esan dudanez, bide horretatik daramatza monasterio hauetako ahizpa eta nire alaba hauek. Ikus dezazuen bada ere, har ezazue dohaintxo hau, bere buruari bezala Espiritu Santuaren dohain guztiak opa dizkizuenaren partez, beraren izenean hasten bainaiz idazten.
|
|
3 Oheak izan bitez inolako koltxoirik gabeak, lastamarregak baino besterik ez dutenak. Frogaturik
|
dago
pertsona ahul eta osasun gutxikoei ere eramangarri egiten zaizkiela. Ez bedi izan zintzilikariorik; behar izanez gero, espartzuzko oinpeko bat edo marregazko ate aurreko edo antzeko zerbait, baina pobrea izan dadila.
|
|
Hau adierazi nahi dut, izan ere, egia ez den gauzaren batean harrapatzen banauzue, ez duzue ezer sinetsiko, eta arrazoiz, jakinaren gainean esango banu, baina Jainkoak ez diezadala utz halakorik egiten; gehiago ez jakiteagatik, edota ez ulertzeagatik izango da. Esan nahi dut, bada, Jainkoak batzuetan mesede handi hau egoera txarrean
|
dauden
pertsonei egin nahi izango diela, era honetara deabruaren atzaparretatik haiek askatzeko.
|
|
1 Otoitzaren gaian sartuz noala dirudi, eta oraindik falta zait zertxobait azaltzea: apaltasuna da, etxe honetan beharrezkoa dena; izan ere, otoitzeko ariketa nagusia da eta, esan dudanez, oso komenigarri da apaltasunean zeuen burua nola ongi trebatu ulertzen saiatzea, eta hauxe da haren puntu nagusietako bat eta otoitzari emanak
|
dauden
pertsona guztientzat oso beharrezkoa dena: benetan apala denak nola pentsa dezake bera kontenplaziora iristen direnak bezain ona dela?
|
|
11 Azkenean aipatu ditudan ondorio hauek perfekziotik hurbilago
|
dauden
pertsonenak dira, eta Jaunak kontenplazio gorenaren bidez sarri sarri Beragana eramateko mesedeak egin dizkienenak. Baina lehenbiziko gauza, hau da, irainak eramateko erabakia harturik egotea, eta irainak eramatea pena hartzen dela bada ere, diot nik, laster batean izango duela, dagoeneko Jaunaren mesede hau, bat egitezko otoitzera iristerainokoa, duenak.
|
|
–Azkenik, Teresak ontzat emandako Toledoko eskuizkribuan beste aldaera batzuk datoz; 6 zenbakian: Esan nahi dut, Jainkoak, egoera txarrean
|
dauden
pertsona batzuei goi kontenplazioan jartzerainoko mesede handia egitea nahiko duela kasu batzuetan, horrela deabruaren eskuetatik ateratzeko. –Honek guztionek agerian uzten du, hau albait egokien adierazi nahian, Teresak izan zituen duda mudak, atzera aurrerak eta borrokak.
|
|
–bestea ere espirituala da, baina berarekin batera doa gure sentsualitate eta argaltasuna; hau da kasu honetakoa: maitatzeko bi era daude, inolako grinaren eraginik gabeak, eragin hori gertatzen denean harmonia hori erabat hausten baita; eta esana dudan maitasuna neurriz eta zuhurtasunez badaramagu, mesederako izango da guztia, sentsualitatetzat jotzen duguna bertute bihurtzen delako; baina hain nahasian doa, non batzuetan ez baitago ulertzerik, batez ere aitor entzuleren batekin denean; otoitzari emanda
|
dauden
pertsonek, santua dela ikusten badute eta beren jokatzeko era ulertzen duela, maitasun handia hartzen diote. Eta hemen deabruak gerra handia ematen du eskrupuluekin, arima bakea nahiko galtzera ekarriz, horixe baita nahi duena.
|
|
Eta gaitz handiak eginda ikusi arte ez itxaroteko diot, hasieran moztu baizik, ahal duzuen eta kontzientzia onez egin dezakezuela uste duzuen era guztietara, moztu ere. Baina badut ustea Jaunagan, ez duela utziko beti otoitzari emanda
|
dauden
pertsonek bihotza inori ireki diezaioten, Jainkoaren zerbitzari handia denari baizik; hau argi dago, edota bestela ez daukate otoitzik ezta perfekziorik ere, hemen lortu nahi den erakorik behintzat; izan ere, beren hizkuntza ulertzen duela eta Jainkoaz hitz egitea maite duela ikusten ez badute, ezin izango dute maitatu, ez delako beraien kidekoa. Kidekoa balitz, ordea, hemen dituen aukera gutxi gutxirekin, edo oso inozoa da edota ez du nahi izango bere barruko bakea galtzerik ezta Jainkoaren mirabeak asaldatzerik ere.
|
|
6 Orain kontuan izan bedi, pertsonaren bat maite dugunean, beti izaten dela interesen bat edota geure poza lortzeko nahia, eta perfekzioan
|
dauden
pertsona hauek, munduan egin liezazkieketen mesedeak eta opariak oro hankapean dituzte, eta pozak, nahi izan arren ere, Jainkoarekin eta Jainkoari buruz aritzean ez bada, ezin izan dituztela. Bada, zer probetxu etor dakieke maitatuak izatetik?
|
|
Berez dira halakoak, edota Jainkoak baimentzen du hala izatea. Erruki ditut nik, egarriz ito beharrean
|
dauden
pertsonak diruditelako; ura ikusten dute urrutitik eta hara joan nahi dutenean, hasieran, erdian eta amaieran bidea ixten dietenak aurkitzen dituzte. Gertatzen zaiena da, nekearen nekez lehenbiziko etsaiak gainditzen dituztenean, bigarrenen mende erortzen direla eta nahiago dutela egarriaren egarriz itotzea hainbesteko nekea ematen dien ura edatea baino.
|