Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2001
‎Foruen kaleak eta plazak loratzen zaizkigu nonahi. CÃ ¡ novasekin egon nahi ez duenik ez da falta (eta CÃ ¡ novas zen orduko jainko txikia, baita kultur gauzetan ere), eta ez da eskas beste era bertsuko seinalerik.
2005
‎Baina, normalean, 1,5 metro baino gehiago izaten dira. Non gorde, bainugelan beti agerian egotea nahi ez baduzu. Konponbidea armairu altu eta estua da, leku gehiegi har ez dezan, apainduraren osotasunean arreta erakar ez dezan eta garbiketako elementu guztiak ordenatuta eta leku berean eduki ahal izan ditzan.
2008
‎Gaur egun, spam ak sortutako trafikoa askoz handiagoa da zabor mezuak ez direnek sortutakoa baino. Egunero jasotzen diren mezuen artean, portzentaje erraldoia dagokie nahi ez diren iragarki mezu horiei. Hala bada, posta elektronikoaren zerbitzariak behartuta daude spam en kontrako baliabideak instalatzera, erabiltzaileak nahi ez dituen mezu gutxiago jasotzeko.
‎Hitzak, idatzia, oihuak baino indar gehiago izaten du maiz. Hitza, idatzia, indartsuagoa izaten da maiz isilik egon nahi ez duen senidearen eskuetan. Hitza, idatzia izanda ere, oihu bilaka daiteke kalean.
‎Ostegun arratsaldean deitu zidan, lanean berandu arte gelditu behar zuela, eta nire etxeko afariarena beste baterako uztea hobea izango zela. Ez zela aitzakia bat errepikatu zidan behin baino gehiagotan, ez zela bere estiloa, eta, azpimarratu zidan, nirekin egon nahi ez balu, aurpegira esango lidakeela. Gainera, esaten ari zen hura guztia frogatzeko sorpresa bat zuela niretzat hurrengo egunerako.
‎Mendira igo, garrasi eta negar egin nahi dut, bakarrik egon eta barruko korapilo hau dena askatu. Bakarrik egon nahi ez dudan momentu bakarrean. Paradoxa.
2009
‎Batetik, jendeak haurrak dituenean nahikoa lan izaten duelako bere egoerari erantzuteko, eta denbora gutxi duelako aldarrikapenetarako. Eta bestetik, badagoelako gizarte presio bat, haurrarekin egon nahi ez duena ama txartzat hartzeko.
‎Bidaiatu: Bertan egon nahi ez duzula oraindik ez dakizun toki batera (komunzki, nekatuta) iritsi.
‎Hori da, Retolazaren ustez, egungo ekonomian banku etikoek duten eginkizun nagusia: euren dirua, euren ideologiaren aurka lanean egotea nahi ez duten pertsonei erantzuna ematea. Horrez gainera, ekonomia orokorrari dagokionez, gauzak beste era batera egin daitezkeela erakusten dute banku etikoek.
‎Hori da, Retolazaren ustez, egungo ekonomian banku etikoek duten eginkizun nagusia: euren dirua, euren ideologiaren aurka lanean egotea nahi ez duten pertsonei erantzuna ematea. Horrez gainera, ekonomia orokorrari dagokionez, gauzak beste era batera egin daitezkeela erakusten dute banku etikoek.
‎Baina orain onartuta dauka pisu honen txikitasuna, sofan lo egin beharra, futbolean ibiltzeko ezintasuna, eta ez dio inguruari beharrezkoa ez den begiradarik dedikatzen. Arin mugitzen da pasillotik, bere presentzia antzemanezina bihurtu nahian, hemen egon nahi ez duelako seguruenik, etorkizuneko arkeologoentzat bere presentziaren aztarnaren bat edo beste uzteak gogaitu egiten duelako. Saloiko apalategian txoko bat erreserbatua diogu.
‎Aitortu behar dizut, nire ustekabea ustekabe erdia baizik ez dela izan. Itsu egon nahi ez duenari bisaiak ematen dio zure etorkiaren berri. Zu ere Antonio Borboikoaren semea zarela jakitea susmo baten egiaztapena izan da niretako.
‎ALIZIA. Zu oso ondo portatu zara beti nirekin eta... eta ulertuko nuke nirekin egon nahi ez izatea...
‎Aurrezki sistematikorako banakako planak (PIAS). Produktu berri samarra da, finantza gorabeherei adi egon nahi ez duten aurreztaileentzat. Dirua eskura duelako da erakargarria, edozein unetan erreskatatu baitaiteke.
‎haragia biguntzeko gehigarri gisa eta osagarri dietetiko gisa. Azken kasu horretan, komeni da gogoratzea ezen, produktu naturala izan arren, ez dagoela nahi ez diren kontraindikazio eta efektuetatik salbuetsita. Hanturaren kontrako potentziala Bromelina anatik lortzen den estraktu gordina da, eta, besteak beste, zenbait proteina entzima ditu.
‎29 urte geroago Yolanda Gonzalezek ere gaurko gazteekin bat egingo zukeen Bolognako planen aurkako borrokan tinko, baldin eta UCDko barne ministro Rosonek, estatuaren aparatuko bi poliziek, Fuerza Nueva erakunde armatuak (Martinez Loza zen antolaketa arduraduna), eta haren bi jarraitzaile hiltzaile Hellinek eta Abadek, erail ez balute. Irtenbiderik gabe, gizarte bazterketara, eten gabeko prekarietatera, familiaren mende egotera eta lelotu eta hustu baino ez dituzten merkataritza kontsumora kondenaturik egon nahi ez duten eta kalera ateratzen diren ezkerreko gazte antikapitalisten ondo ondoan eta elkar hartuta egongo litzateke Yolanda. Gaur ere, buru belarri ekingo lioke iraultzari gaurko gazteen ondoan.
2010
‎Hala ere, hainbat adituk azpimarratu duten moduan, lehia babesteko politika, etengabeko subjektibismoan murgilduta egon nahi ez badu, ezin daiteke izan jokabide zintzo edo gaiztoei buruzko baieztapen «moral» hutsa. Ekonomi askatasuna eta ekonomi egitura lehiakorren aldeko baieztapen argia izan behar da batez ere.
‎Gaur egun ugariak dira gure inguruan turismo aktiboa eskaintzen duten enpresak. Hondartzan egonean egon nahi ez dutenek, mendi ibilaldi gidatuak, ur aktibitateak, zaldi ibilaldiak, paintball, mendi bizikleta, espeleo­logia edo azken aldian furi furian dagoen segway­ean ibiltzeko aukera daukate, gure ingurutik mugitu gabe. Baina eskain­tza hori ez da hain aspaldikoa.
‎Mikelek begiratu arraro bat zuzendu zidan, bizitzan lehenengo aldiz neure larrupean egon nahiko ez balu bezala, eta hori ere egundoko liberazioa izan zen niretzat.
‎Ideiak ordenatzeko balio izan zion gauak: alde batetik, Nicolasekikoan ezin zuen mugitu gabe egon, erantzunda edo erantzun gabe Bedaiopera azal zitekeelako, lokalizatuta zeukanez, beraz, zerbait egin beharra zeukan berarekin egon nahi ez bazuen; bestetik, Mariori zerbait esatea ere beharrezkoa iruditu zitzaion, hasia zuten jokoaren abiapuntuko arau edo baldintzak zein ziren garbi gera zedin, artean erabat itxi gabeko zauri baten zantzuak oraindik hor zirautela alegia.
2011
‎Lagun Arora etortzen den jokalaria berak nahi duelako etortzen da, taldeak erakunde moduan errespetua merezi duelako. Hemen ez dago egon nahi ez duen inor.Filosofia hori baliagarria da Peter Loranten kasuan ere, ezta. Jakina. Lau urte egin ditu Urrezko LEB ligako talde berean, Burgosen, eta horrek ondo egokitu dela esan nahi du.
‎Kendu burutik, halaber, frontoian pilotan ibiltzea, apezak meza nagusia ematen duenean bederen, debekatuta baitago hori, ez hiretako bakarrik, herritar guztiendako ere bai. Ordu sakratu horretan, beraz, etxean egotea izanen duk onena, hemen egon nahi ez baduk bederen, kalabozoan atxilotuta: aditu al duk?
2012
‎Alde horretatik, Manuel Lázarok, Madrilgo Mirasierra klinikako albaitariak, zera uste du: “gaur egun, lekuz kanpo dago ugalketaren kontrola beharrezkoa den ala ez planteatzea, frogatuta baitago nahi ez diren animalien oheek aukera asko dituztela abandonatuak biharkoa”. Beste herrialde batzuk Espainian ez dugu tradiziorik animaliak antzutzeko, kultura latindarrarekin lotutako aurreiritziengatik, hala nola:
‎Adierazi behar da bigarren mailako aplikazioek bateria gehiago kontsumitzen dute tabletarako. Etengabe egon nahi ez baduzu, hobe da programa eskuz edo jarduera denboraren muga bigarren mailan aurreikustea, zerbait aztertutako aplikazio guztiek ez dutela onartzen. Gehigarri gisa, erabilera proba honetan erabiltzen diren hiru aplikaziok, gainera, “push” jakinarazpenak, hau da, erabiltzaileek jasotzen dituzte kontaktuak berehala eguneratzea.
‎Amodioak, beti arriskuz inguraturik dagoelako hain zuzen, trinkotasuna eta esanahia ematen dizkio bizitzari. Amodioan segurtasuna nahi izatea gerran hilketarik egoterik nahi ez izatearekin alderagarria da (amodioa zero= hilketa zero). Ez dago horrelakorik.
2013
‎Gizonaren arreba biei begiratu zien, eta andereñoak elkarri trufazko keinuak egiten zeudela ikusi zuen; Bingleyren lagunari ere ari zitzaizkion imintzioka, baina Darcy jaunak bere zulatu ezinezko seriotasunari eusten zion. Elizabethek aitari begiratu zion otoi tartean sar zedin, Mary gau osoan kantatzen egotea nahi ez bazuten. Bennet jaunak zeharkako mezua harrapatu zuen, eta Maryk bere bigarren abestia burutu zuenean hala esan zion ozenki:
‎(Oihane Lakar Iraizozek Zientzia.net aldizkari digitalean idatzitako Bakarrik egon nahi ez izatearen ondorioak artikulutik jasotakoa eta moldatutakoa)
‎Familiakoei edo lagunei egindako deiak eta Interneteko edukietarako sarbidea nabarmen handitu daitezke nazioarteko helmugatik eta, beraz, fakturazioa handiagoa izango da. Bi aukera tradizional daude nahi ez diren ondorio horiek saihesteko: datu trafikoaren maiztasuna murriztea, edo zenbait trikimailu erabiltzea, fakturak neurriz kanpo hazi ez daitezen.
‎marrubiak, ahabiak, mugurdiak… Guztiak oso errazak dira, eta ez dago labea piztu beharrik, moussea bezala (masustak zein mugurdiak), postre erraz bat, oso ikusgarria eta oso aberatsa. Denbora pixka bat gehiago izanez gero edo postrearen mende egon nahi ez badugu postrea kontsumitu arte, fruitu gorrien bizkotxoa prestatzeko aukera dago, masusta bizkotxoa bezala.
2014
‎Ai, zer arrisku dakarren pertsona bat bere une bateko bisajera eta behin esandako esaldi biribil batera laburbiltzeak... Garaitsu hartan ikusiko nuen lehen aldiz Gabriel Arestiren argazkia ere eskolako liburu batean, teknika berbera, zuri beltzezko trokelean, gizon serio bat ez bazen, gizon bat serio bai, behintzat, pastazko betaurreko lodiak soinean, begirada apur bat kizkurtua, bertan egon nahi ez edo bertan egotearekin batera handik urrun ere egotea desio lukeena. Geroztik sarritan ikusi dut marrazki hark oinarri zuen argazkia, baina ez zait tinta bakarrez osatutako irudi
‎2 Haiekin egotea. Oso haurtxoak direnean, ezin zaie bakarrik utzi, arrisku asko baitakartza horrek: edozer gauza egitea ahora eramatea, kolpatzea, etab. Baina geroago, beste gela batean gera zitezkeenean, beraiek dira, munduan zehar, konpainiarik gabe egotea nahi ez dutenak. Hobe da konpainia egonkor batera ez ohitzea, eta bizikidetza eta interakzio ahalik eta harmonikoena lortzen saiatzea.
‎frantsesez eman du play back moldean (gure tekniken berri badakite!) rap, ska edo nik dakita zer moldetako kantua, lehenagoko gitarraren partez, kitara eletronikoa lagun, balafonaren partez, burdinezko" xilo"(?) fonoa, dantza guziak ritmatzen dituen lawle haren orde harturik hemengo orkestrentzat egina duten joare horren erzatz hitsa. Bainan mundialisaziotik kanpo egon nahi ez bada
‎Nik Amyren ondoan egon nahi ez izateak ez du esan nahi beragatik axola ez zaidanik.
2015
‎Eta presio egiteko bildu ziren horregatik Bilbon Euskal Herri osoko herritarrak. Datorren urtean bertan egon nahi ez dutelako. Ez, behintzat, berriz ere sakabanaketa salatu behar izateko.Pena ere adierazi dute herritar batzuek.
‎beti? dago nahi ez dugun gorputza dugula esaten duen atzealderen bat publizitateko irudi horietan. Hamarretik bederatzi dentista ari dira errepikatzen aspalditik nahi ez ditugun hortzak ditugula.
‎eskuak dar dar batean zebilzkidala. Zutik egon nahi ez zuen alfil setati batek lanak eman zizkidan. Hasierako jokaldiak zer egiten nuen ez nekiela egin nituen ia.
‎Tristea litzateke toki baztertuetan soilik otoitzari eman ahal izatea. Konturatzen naiz ezin izango dela ordu asko eman horretan; baina, oi ene Jauna!, zein indar handia duen zure aurrean bihotzetik irtendako intziri batek, nahigabezkoak, erbeste honetan egotea nahiko ez dela, Zutaz gozatzen bakarrean egon gaitezkeen horretarako aukerarik ez baitigute ematen!
‎Eta ez beza pentsa berorren agurgarritasunak aita Oleari axola dionik, berak idatzi baitik ez duela harekin kalean doan edozeinekin baino interes handiagorik; kontua da, nire bekatuengatik, hainbesteko karitatea jarri duela egin ezin daitekeen eta nik lagundu ezin diodan gauza batean; horregatik erruki handia eman dit. Eta, egiaz, ahal izanez gero ere, berari ez dagokio nahi ez dutenekin geratzea.
‎Berak orain bake handia du eta etxe oso ona eta poz betean dago. Berorrek maite badu, poztu egin luke horretaz eta ez berorrekin egon nahi ez duena nahi izan. Jainkoak barka biezaio, nik berori kontentatzeko hain gogo bizia izanik, guztian kontentatu ahal izatea nahiko nuke.
‎Gogora ezazue arima gutxi direla lagun egiten diotenak eta nekeetan jarraitzen diotenak; neke pixka bat eraman dezagun Beragatik, Haren Maiestateak ordainduko baitigu. Eta gogora ezazue era berean, zenbat pertsona izango diren ez Berarekin egoterik nahi ez dutenak soilik, baita ezjakintasunez beren ondotik botako dutenak ere. Bada, pixka bat sufritu behar dugu, Bera ikusteko gogoa dugula jakin dezan.
‎Baina nik ez dut eskatzen horregatik; hau da, ez dezatela uste izan hori denik nik eskatzeko arrazoia, baizik eta, hain gaizki bizi izan naizenez gero, beldurra ematen dit luzaroago, eta nekatu egiten naute hainbeste lanek. Jainkoaren gozotasunetatik hartzen dutenek, ez da harritzekoa, haiek zurrupaka soilik hartzen diren lekuan eta halako ondasun handiaz gozatzeko hainbeste eragozpen diren lekuan egon nahi ez izatea eta zuzentasun eguzkia sekula ere ezkutatuko ez den lekuan egon nahi izatea. Hemen ikusten duten guztia oso iluna irudiko zaie, eta harriturik geratzen naiz nola bizi diren ikusita.
‎Irudia: Rav Power Smartphone edo tabletaren karga estra ziurtatzeko entxufeen menpe egon nahi ez duenarentzat, bateria horiek beti gainean eramateko eta egunean zehar eguzkitan uzteko pentsatuta daude. Prezioak nahiko merkeak dira, eta beso formako prototipoak ere badaude, kirola egiten denean eraman ahal izateko, adibidez.
‎Hori guztia, eragiketa burtsa merkatuetan balioa handitzeko aukera izan gabe eta gainbalioak areagotuko lituzketelarik. 2 Inbertsio funtsekin egindako burtsa Balio bakar baten bilakaeraren menpe egon nahi ez bada, egokiena errenta aldakorreko funts bat sinatzea izango da, baita mistoa ere, merkatuen gorabeheretatik edo aukera penagarrietatik babesteko. Estrategiari zabaltasun handiagoa emango dio, errenta aldakorreko merkatu guztietako burtsa balioetan, indizeetan eta sektoreetan inbertituz, bai globalki, bai Europako plazetara mugatuta, horien bilakaeraren arabera.
‎Nirekin egon nahi ez duten semeak, eta zoritxarreko emaztea.
2016
‎SESB, Korea, Kuba eta Venezuela: inork joan eta egon nahi ez dituen lekuak. Baina, bego, dena dela, oso neurritsu ikusi dut berori berorren mintzaldian.
‎Linterna. Pilen zain egon nahi ez bada, dinamodun dinamoak daude. Metxero edo pospolo batek muturreko kasuetan sua egiteko balio dezake, ez sua egiteko debekaturiko guneetan.
‎Mozal Legea onartu eta astebetera idatzi nituen lerro haiek. Isilik egon nahi ez nuela esan nuen orduan.
‎Okindegia edo bere apartamentuko gela bezalaxe, La Banyera leku babestua iruditzen zitzaion, mundutik at geratutakoa. Berarentzat, aukera hura ezinbestekoa zen okindegiaz aspertu, gelaz aspertu eta halere inorekin egon nahi ez zuenean; edo bizimodua monotonoegia egiten zitzaionean eta emozio apur bat nahi izaten zuenean, zeren halakoetan ur dardarati haietan sartu eta pitzaduraren inguruetan ibiltzen baitzen igeri, zulorantz bultzatzen zuen uraren indarra gorputz osoan sentituz; eta bere barruko ahots txarrak baretzeko orduan ere ondo etortzen zitzaion, zeren uraren hotsa bere belarrietan jarri orduko Arratoiar... Eta batzuetan bera eta Guiomar zakurrekin paseatzera ateratzen zirenean, kasuLa Banyera ibileraren erreferentzia izaten zen, Guiomarrek zigarro bat erretzeko aprobetxatzen zuena.
2017
‎Ad magnam iustitiam iudicantis pertinet, ut numquam careant supplicio, qui numquam voluerunt carere peccato. Arrazoi da, justiziaren arauaz da ez daitezen behin ere penarik eta gaztigurik gabe egon behin ere bekaturik gabe egon nahi ez zutenak.
‎Ura edaten zuen boxeolariak, Babari begirada zorrotza eskaintzen zion bitartean. Beste aldean, Baba burumakur zegoen, bertan egon nahiko ez balu bezala. Bufalo masaje bat ematen ari zitzaion bizkarrean, lasaitzeko eskatzen eta lehenaldia ahazteko aholkatzen.
‎Ez haiz izango heure jabea gaitzerazten duen lehenengoa, eta azkena ere ez. Baina bizitza osoan zehar lurrari begira makurturik egon nahi ez baduk, onar ezak nire proposamena. Eta hire jabearena, utzi nire eskuetan.
‎Hori da nire egoera. Agerikoa da, diru gutxi geratzen zait bizitzeko, eta goseak egon nahi ez badut, hona etorri beharra daukat. Elikagaien bankuan ematen didatenarekin ez dut guztia egiten, baina bakarrik bizi naizenez, asko bai, ez dut gauza gehiegi erosi beharrik izaten.
2018
‎Auzoetan elkarbizitza arazoak egotea ez da arraroa, arraroa ez den bezala soldata dumpinga dagoenean edo diru laguntzengatik lehiakortasuna egotean ezinikusiak sortzea. Adibidez, zergatik progresismo hegemonikoarentzat lehentasuna da Hungariako Gobernuak duen jarrera, herrialde horretan egon nahi ez duten etorkin eta errefuxiatuekin, eta ez berriz, herrialde horretan bertan urtero beraien etxeetan hotzez hiltzen diren 150 pertsonak. Arazo sozial horietan atentzioa jartzen du eskuin muturrak, errezeta erraz bat eskainiz etorkinak estigmatizatuz eta jazarriz.
‎Eta nirekin egon nahi ez baduzu, ulertuko dut.
2019
‎Lan elkarrizketak oso bortitzak dira. Gertatu zait ateratzea zerbait kendu didaten sentsazioarekin, konturatu gabe jarri nautela egon nahi ez nuen egoera batean. Ipuin bat ia karikaturazkoa da, bestea, etengabe errepikatzen den amesgaiztoa.
‎" Emakumezkoen saskibaloi ligako taldeak biltzen garenean, bi presidente egoten gara gizon mordo batean artean. Hor egoteko jarrera berezi bat behar da, gogorrak diren gauzak entzun behar dira, eta ulertzen dut emakume batzuek hor egon nahi ez izatea. Batzuetan sentitzen duzu zure ahotsak ez duela gizonenak bezainbesteko pisua.
‎Ez zuen berriz ere Graçako kanpamentutik errondan ibili, polizia militarreko taldea azalduko zen arriskuan, eta galdetuko, Zer ari zara zu hemen, zure kanpamentutik urrun, orain mendia Moisesengana etorri da, ez Moisesek ez zuelako mendira joan nahi, denok baitakigu zer nolako ahaleginak egin zituen, baizik eta, dakigunez, Moisesen gainetik sarjentu laguntzailea baitago, eta alferiza, eta kapitaina, eta honako hau gerra garaia denez, baimenak aukerak baino gutxiago dira, norberaren asmamena laguntzen badu ere. Iristen ari den Ouroana honek ez du denbora guztia kanpadendan itxirik pasatuko, Henrique zalduna bere zurgin lana eten eta bere ezinegonak berarekin hustera noiz etorriko zain, Jainkoarekin mistikoa nahi duen izpiritutik haragiarekin baizik egon nahi ez duen haragi mistikora hain erraz pasatzen diren ezinegon horiek, Ouroana hau, operazioen lekuaren txikia kontuan hartuz, askoz ere gehiagotan eta askoz ere errazkiago egongo da ikusmenaren barruan, kanpamentutik zehar edo ibai ertzera, hegalaburrak jauzika ikustera, egingo dituen ibilaldi eta norabiderik gabeko paseoetan, soseguzko orduetan, gehienetan arratsaldekoak izaten direnak, solda... Guztiarekin ere, uste izatekoa da jendearen ahaleginak, orain, dorrearen eraikuntzan metatuko direla, zeren, soldadu aleak hain gutxi izanik, suizida bailitzateke arrakasta izateko aukerarik ez duten ekintzetan barreiatzea, denbora irabazteko egiten diren horiek alde batera utzirik, hauek beharrezkoak baitira etsaia apur bat xaxatzeko, zurginek beren lan arriskutsua onez bukatzeko behar duten lasaitasuna ziurtatu ahal izateko.
‎Gavinek eta zuk asteburuan bakarrik egon nahi ez baduzue.
2020
‎Dena den, zer egiten duzu hemengo zure jabeak ostiralean esaten dizunean" komenigarria" dela larunbatean lantokira joatea enkargu batzuk bukatzeko? Zer sentitzen duzu ezetz esateko kemenik ez duzunean, datorren hilean Lanbideko ilaran egon nahi ez duzulako, eta biharamunean txurriarekin egoteari uko egin behar diozunean. Behin zeure burua prostituitzen hasita, hobe marmolezko jauregietako urrezko ohantzetan, herdoildutako eraikinetako koltxoi lohietan baino.
‎Boterearekiko ostrazismo batean egon nahi ez badugu, gizonezkoek bezala funtzionatu behar dugula dirudi. Horretaz gain, azkenaldian fenomeno berri bat dago, nik, feminaziaren beldurra?
‎Gainera, gailu elektronikoekin ordaintzea gomendatzen da, hala nola mugikorrarekin edo kreditu txartelarekin. Taberna batean egon nahi ez badugu, parke, plaza eta lorategietan egin dezakegu, dagokion udalak dagoeneko irekita baditu (udal bakoitzak bere garaiak erabiltzen ditu). Kalean edo iragaitea arina ez den tokietan elkartzea ez da gomendagarria, pertsonen tapoia sortuko bailitzateke, eta horrek kutsatzeko arriskua ekarriko luke.
‎Etxean egon nahi behar genuke! Eta zigortu behar genuke etxean egon nahi ez duena! Beldurra bere uniformea jantzita, bera baita poliziarik eraginkorrena.
‎Kanpoan bero egiten du, blusa eta gona fin batzuk daramatza, eta produktu izoztuen guneko hozkirriak oilakiak ateratzen dizkio besoetan. Ez du supermerkatuan egoteko arrazoirik, familiaren etxean egon nahi ez izatea besterik, eta Carricklean ez dago pertsona bakarti bat oharkabean pasa daitekeen leku asko. Ezin da bakarrik joan zerbait edatera, edo Kale Nagusian kafe bat hartzera.
‎Eta ni ezin egon nintzela, lotsaz. Han egon nahi ez banu bezala, nire hogeita hamahiru urteak gainean, amarekin haragi pikatua erosten. Eta gustatu ere egin zitzaidan nolabait, lotsa sentitzea.
‎Bederatzigarren gudu zelaira eraman behar ditugu inork egon nahi ez duen gudu zelai hilgarria.
2021
‎Aterpetxe horretara joan nahi duenak frogatu behar du gutxienez hiru hilabete daramatzala Bilbon. Baina guk ezagutzen dugu Bilbon hiru hilabete baino gehiago daraman jendea, arazorik sortu ez duena, kalean egon nahi ez duena eta aterpetxean lekurik ez duena».
‎Gauzen ordena aldatzearena. Amari min egin nahi izan dio berarekin egon nahi ez duela eta, are okerragoa dena, aitarekin egotea nahiago duela pentsaraziz. Aitari min egin nahi izan dio lagunak etxera afaltzera gonbidatu dituen gau honetan ardura bat gehiago bilakatuz.
2022
‎Barka iezadazu. Lagun berriarekin ibiltzeagatik nirekin egon nahi ez izateak nire onetik atera ninduen. Barkatu.
‎Ea Nereak zer dioen, baina ez nuke nahi. Adin bat daukat eta asmorik ez egon nahi ez dudanekin egoteko, Enara. Ahizpa izan arren, zure ama toxikoa da niretzat, gaur esaten duzuen modura.
‎Edwardek pipa zupatzen segitu zuen. Gero, elizan geldirik egon nahi ez duen umeari begiratuko litzaiokeen maneran begiratu zion Ujunwari eta esan zuen ez zela hizketan ari afrikanista Oxford kume baten gisara, baizik eta egiazko Afrikaren zalea zen aldetik, eta ez zuela nahi mendebaldeko ideiak Afrikako bazterretan inposatzerik. Zimbabwetarra, tanzaniarra eta hegoafrikar zuria buruari eragiten hasi ziren Edward mintzatu bitartean.
‎. YouTube tik ordainketa bat egiten denean, Ordainketa automatikoa esteka agertuko da, eta bertan klik eginez gero, ordainagiria ikusiko da. AdSenseaz gain dirua irabazteko aukerak Google AdSenseren mende bakarrik egon nahi ez baduzu, beste publizitate eredu batzuk erabil ditzakezu on line. Hori bai, oso kontuan izan behar duzu beti:
‎Feminismoak birplanteatu behar du hori. Badauzkat gizonekin egon nahi ez duten lagun feministak, emakume zirkuluetan mugitzen dira, eta bikotekide gizonezkoarekin agertzen bazara deserosotasuna sortzen da. Nire hurbileko pertsonak dira, eta nola egingo dugu?
‎Baina ez zegoen hainbertzeko tarterik Lideren eta ondoko mahaietako gizonen artean: denak zeuden han bertze leku batean egon nahi ez zutelako. Eta bertze leku hartara itzuli nahi ez zutelako luzatzen zuten arratsaldea ahalik eta gehien.
‎Berak ere hemen egon nahi ez duelako da Marco horrelakoa, baina berak ez daki ezer ezertaz. Zeren Marcok nik baino lehenago utzi zuen eskola eta berak ez daki ezer ezertaz.
‎Askotan esan didate amorragarria dela emakumeekiko dudan fobia, beti lelo berarekin omen nabil, zertan ez diet, besterik gabe, atseginez irribarre egiten eta txaloak jotzen hainbat gizoni zakila zutiaraztea lortzen duten aldiro, alegia, ni neu ere ez ote naiz emakumea, puta bat, gainera, zergatik ez diet aukera bat ematen? Egia da, neu naiz froga, misoginia ez da bakarrik gizonezkoen kontua eta nik emakumeei larba, pottoki, puta izena ematen badiet, da oroz gain ikaratu egiten nautelako, nire sexua ez zaielako interesatzen eta, aldiz, haiei eskaintzeko besterik ez daukat, zeren emakume horiek inoiz ez datoz niri mehatxu egin gabe, merezi dudan tokian jarriko nautela, diote, ilararen erdian, nik egon nahi ez dudan tokian hain justu ere, eta emakumeek idazten dutena gustatzen ez bazait, da haien lanak irakurtzen ditudanean iruditzen zaidalako neure burua aditzen ari naizela, ez dutelako lortzen ni neure baitatik distraitzea, beharbada haiengandik behar baino hurreago nago, beharbada horregatik dut ezintasun hori, berezkoa dutena eta hasiera hasieratik gorrotatuko ez dudana aitortzeko, hasierat... Eta gero inbidia ere badiet beren buruari idazle esan ahal diotelako, denak berdinak direla pentsatu nahiko nuke, nigan pentsatzen dudan bezala pentsatu haiengan, pottokiak direla, putak direla.
‎Ez da nire errua zurekin egon nahi ez badu.
2023
‎Zure Pan eztia, min eta penatik kanpo Bere omena negarretan egotea nahi ez duena.
‎Hemendik alde egitea, bale, Attuna, poliziaren beldur egon nahi ez izatea ulertzen dut, baina, hemendik kanpo ere bai?
‎Ez dute uzten maitatzen gauean/ ez agurrik, ez negarrik gauean/ ez zergatik ez norarik gabe/ sirenotsa garraixi bakarra gauean/ sirena garraixi bakarra gauean... ...Orduan, direlako barraka politikoetara gindoazela, sirena hotsak gugandik gero eta hurrago zeudela, jendea guganantz lasterka zein oihuka zetorrela ikusita, hainbat txakur uniformedun ere porra eta pilota jaurtigailua eskuetan gugandik ez oso urrun dagoeneko oinez topatuta berria, betiko txosnetara, hango betiko jendearekin zein betiko musika zein solasaldiei adi eta beharbada entzungor ere, joan/ egon nahi ez nuela jabetu nintzen.
‎«Nor engainatu nahi duzue? Edo nik egon nahi ez dudan beste nonbait egon nahi duzue politikan?». Horretaz ere hitz egin liteke, zer eskatzen diegun alderdiei.
‎«Nor engainatu nahi duzue? Edo nik egon nahi ez dudan beste nonbait egon nahi duzue politikan?». Horretaz ere hitz egin liteke, zer eskatzen diegun alderdiei.
‎PERITZ: Plazandreak deituriko zerbait sortu izanak erakusten du plazagizon horren atzean bazegoela berez figura horrek beste figura batzuk ezkutatzen zituelako ideia, alegia, badirudi garai batean plazagizona izatea zela plazan egoteko zegoen modu bakarra, plazagizona zegoela soilik plazan eta besterik ezin zela egon; eta hori dela beste inork egon nahi ez duelako. Baina, aldi berean, horrek agerian uzten du beste figura batzuen ezkutukotasuna eta ezkutatze esplizitua.
‎Inor ez da akordatzen Gabonetan etxean egon nahi ez duen jendearekin. Hala nahi izan gabe Gabonetan bakarrik dagoen jendearekin.
‎Garai batean izan zuten baliokidetza terminologikoa aitortze aldera, testuan zehar tartekatu egingo ditut “lesbiana” eta “bollera” hitzak, nahiz eta egungo euskal testuinguruari buruz aritzean “bollera” hitza hobetsiko dudan, subjektu politikoaren esanahia zabaltzen duelako eta neoliberalismo etnozentrismo heteroarau hiruko aliantzaren aurrean (Altamira, 2020) posizio argia erakusten duelako. Geroago ikusiko denez, homosexual guztiak ez daude normaren bazterretan, normalitatea aspirazionala eta meritokratikoa baita, hesiaren mugetatik at egon nahi ez izatearen desiraren produktu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia