Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 120

2000
‎—Non dago mutil distiratsu hura, hona iritsi zenean liluraturik utzi ninduena...?
‎Jauregiaren aitzinean bazegoen menditik xuxenean zetorren iturri bat, gure osaba Bernabek egokitu zuena, hartarako pareta bat eraikiz eta paretan lehoi buru bat ipiniz, ahoa zabalik zuena, nondik ateratzen baitzen ura zurrusta hotsandi batean, aska errektangular zabal samar baterat isurtzeko. Iturria ez zen gure etxekoa bezain ederra, baina bai erabilgarriagoa, eta gu anitzetan ibiltzen ginen han jostetan geure zurezko belauntzitxoekin, edo eskuekin plisti plasta, eta, jakina, nola laurak ere ez baikinen geldi egoiteko mutilak, hala hasten ginen elkarri kilika, zirika eta zipriztinka... baita borrokan ere handik gutirat, anaiak anaien kontra beti ere —Markos eta Fabian, Mattin eta bion kontra—, harik eta, mila oihu eta bertze hainbat irriren artean, laurok uretan blai akabatzen genuen arte, jakin genekien arren ezen ez amak eta ez osaba izebek zutela hura laket eta hargatik debekatu zigutela elkar bus... Ordea, borroka haiek, arestian erran bezala, mila oihu eta bertze hainbat irriren artekoak izaiten ziren, eta horrek ederki erakusten dizu ezen gehiago zutela idurizkotik zinezkotik baino.
2001
‎Barkatu, Arantxa hau zurea al da, bota du lehendabiziko taxuan, hitzak erdi janez eta ahots dardaratiz. Zer, oihukatu dio Arantxarekin dagoen mutilak, galdera gaizki ulertuta, harriturik. Morroi garai, beltzaran, armairu tankerako bat da.
‎• Eraztuna; aste bete igaro da dagoenekoz mutil hori lurperatu zutenetik eta nik jarraitzen dut gordetzen hiltzerakoan eskuan eusten zuen eraztuna, itxura guztien arabera berea ez dena gainera. Ez da inor etorri haren bila hala ere.
‎Irekitzean irribarrez ari zen Armendariz atzera. Beti berdin zegoen mutil hura. Ez zuela ezer serio hartzen zirudien.
‎Eta klasearen eskuinaldean zegoen mutil ilehori lotsagorrituari betaurrekoen gainetik so eginez esan zion baloi gutxiago eta liburu gehiago erabili zuela kurtso hau pasatu nahi bazuen. Ikasle berria ere bagenuela esan zuen, Antonio Martinez Anacabe, neu seinalatzen ninduela, Bilbokoa.
‎Eserita dagoen mutil batengana eraman nau. Adierazkortasunik gabeko aurpegia eta begi iheskorrak ditu.
2002
‎–Ile zuridun neska bat ikusi al duk? –galdetu zion kanpoko ate alboan zegoen mutil bati. Berehala konturatu zen hark, gainean zeramanarekin, ez zuela ezer askorik ikusten.
‎–Ezagutzen al dun? –galdetu zion Haritzekin zegoen mutilak, desengainua hartuta bezala. Arantxak irribarre egin zuen.
2004
‎Gurina eguzkipean bezala zegoen mutila, ziurtasun oro urtuta.
‎Ahul, indarrik gabe heltzen dira bertara herriko argiak, eta hauei eta jarri duen jakin minari esker bakarrik asmatu ditzake hondar hezea zapaltzen duen bikotearen gorabeherak. Neskaren aurrean dagoen mutila izango balitz bezala, ezbaian dabilen eskuari aginduak ematen hasi da. Jaitsi ezak bada, gorde poltsikoan, motel.
2005
‎Bihotza gelditzen sentitu dute laurek segundo batez. Ikara gaindituta, ordenagailu aurrean dagoen mutilari begiratu diote laurek. Honek, bere aulkitik, bihurrikerian harrapatu eta zigorra itxaroten duen ikaslearen aurpegia jarrita begiratu die.
‎–Etortzen denean ikusiko dugu zer egin, lasai. Hasteko, psikologoarenera bidaliko dugu, garbi dago mutil honek ganbara matxuratua duela –amak.
2006
‎Nire lehenengo esperientzia sexuala, hala deitzerik baldin badago. Sekula ez nuen senargairik izan, eta muxuetatik harago pasatu gabe nengoen mutilekin. Hortaz, ulertuko duzu, ez nekien oso ondo zer egin behar nuen eskuan neukan tramankulu harekin.
2008
‎Barran eskatzen zegoen mutil bat hitz egiten hasi zait.
2009
‎Zapia lepo inguruan gelditu zaio zintzilik. Alboan, bere defendatzailea behar zuena, tiroak botatzeko prest zeuden mutilei oihu egiten zien bizkor itxurako haurra.
‎Neskak eskua goratu zuen,, kaixo? esan eta mostradorearen ondoan zegoen mutil batengana hurreratu zen. Joseba mahaira itzuli zen.
‎oihukatzen zuen. Orduz kanpoko itxaron gunean zeuden mutilek jauzi egin zuten atakaren gainetik eta pasabiderantz zuzendu ziren. Leihatilako saltzaileak anbulantzia eta polizia deitu zituen.
‎–Girls, girls... coke, coke... marihuana...? murmurikatzen zieten pasealariei hormaren kontra zeuden mutilek, denak beltzak edo hispanoak.
‎Angie kabinatik irten zen eta atea zabalik mantendu zuen zain zegoen mutila sar zedin. –Barka?
‎Hitz egokiak bai haiek, une egokian esanak, Domingo muin muinean hunkitu zutenak!, ikusi besterik ez zegoen mutilak bere oinazearen gainean marraztu zuèn irri zabala; Ada bere arreba zen, baina arreba bat baino gehiago maite zuen, aspaldi nabaritu zuen hura Domingok; orduan, baina, egoera ere halakoa zelako edo, zenbat maite zuen esateko beharra nagusitu zitzaion, ez behar halabeharrezko baten moduan, berez berez zetorkiòn sentimendu baten moduan baizik:
‎Gibelalde doktorearekin ezin izaten zuenean, berriz, Landaluze doktorea izaten zuen Reginak jomuga, ia galdera bera ezpainetan: zer moduz dago mutila eta zer moduz dago mutila?
‎Gibelalde doktorearekin ezin izaten zuenean, berriz, Landaluze doktorea izaten zuen Reginak jomuga, ia galdera bera ezpainetan: zer moduz dago mutila eta zer moduz dago mutila?
‎Gibelalde doktorearekin ezin izaten zuenean, berriz, Landaluze doktorea izaten zuen Reginak jomuga, ia galdera bera ezpainetan: zer moduz dago mutila eta zer moduz dago mutila...
‎Gibelalde doktorearekin ezin izaten zuenean, berriz, Landaluze doktorea izaten zuen Reginak jomuga, ia galdera bera ezpainetan: zer moduz dago mutila eta zer moduz dago mutila...
‎Hitz egokiak bai haiek, une egokian esanak, Domingo muin muinean hunkitu zutenak!, ikusi besterik ez zegoen mutilak bere oinazearen gainean marraztu zuèn irri zabala; Ada bere arreba zen, baina arreba bat baino gehiago maite zuen, aspaldi nabaritu zuen hura Domingok; orduan, baina, egoera ere halakoa zelako edo, zenbat maite zuen esateko beharra nagusitu zitzaion, ez behar halabeharrezko baten moduan, berez berez zetorkiòn sentimendu baten moduan baizik:
2010
‎Amaiak ez zuen zergatia galdetu. Argi zegoen mutil abila zela. Zazpi teklari eragin baina ordenagailuak ez zuen ondo erantzun.
‎Mikelekin hitz egin nuen iluntzean, auzoko kabina publikotik deituta, eta asaldatuta zegoen mutila:
2011
‎Aldamenean zegoen mutila, bi burkoen artean etzanda belartzan. Seko zegoen lo, burua amaren beste aldera.
‎Mutila bere ondoan makurtu eta zerbait esan zion belarrira. Gero, hirurak atera ziren eta, handik bi minutura, mahaian eserita egondako mutila itzuli zen bakar bakarrik. Lehengo tokian eseri eta edalontzian lehendik zuen edari horixka edaten jarraitu zuen, lasaitasun itxuran.
2012
‎–Eta orain ez dago mutilik. Bakarrik zaude?
‎Txunditua nengoen mutila horren pozik ikusita.
2013
‎Zorion festako haurrak ere bai. Irakurtzen zegoen mutilak oraindik han jarraitzen du. Paseatzen zebiltzan adineko bikoteak ere joan dira.
‎Baina nik ez dut ulertzen zergatik ari diren argazkiak ateratzen, zer den hain berezia edo ezberdina kanpin denda hauek daukatena. Nire alboan eserita zegon mutilak esan dit Euskal Herrian bonbak bota zituzten hegazkinen berdinak zirela eta guri jarraitu digutela honaino. –Hil egin nahi gaituzte, hil egin nahi gaituzte?
‎Lurrean eserita gindoazen denok eta, atetik sartzen zen hotzetik babesteko, elkarrengana gerturatzen ginen. Mantak eman zizkiguten, baina denontzat ez ziren iristen eta nire ondoan eserita zegoen mutilarekin partekatu nuen niri eman zidatena. Gure ondoan zihoan neskatila bat negarrez hasi zen, tripako mina zuela esanez.
‎Aireportua jendez beteta zegoen terminalera azaldu garenean, norbaiten zain irrikaz dagoen jendea izango da ziurrenik. Kartel bati eusten ari dira batzuk, segur aski hemengo enpresaren batera datozen negozio gizon eta emakumeen izenak; beste batzuk semea Ingalaterrako egonalditik etortzeko zain dauden guraso urduriak izango direla pentsatu dut; edo neska lagunaren zain dagoen mutila, arrosa gorria eskuan. Hutsune bat nabaritu dut jende guztiaren atzean.
‎Ohitura hutsa zen, ordurako, treneko txartel bila zetorren bidaiariari ahots lehorrez eta irribarrerik gabe kasu egitea. Eta gero, aurreko aulkian eserita zegoen mutil gazteari begiratu zion.
‎Everengana eta aulkian eserita zegoen mutilarengana heldu zenerako, haiek biak hizketan ari ziren. Mutilak irribarre egiten zion hitz egiterakoan Everi, irribarre zoragarri bat; Hélènek inoiz ikusi zuen politena?
‎Eta begiratu zion segundo batean Pankraxiri, eta erantzunik ez; eta begiratu zion beste segundo batean, eta don Zeledonioren alaba berdin; eta, hurrengo segundoan, okerrera egin zuen egoerak, Pankraxik, begiak Dionixioren begietan iltzaturik zituenak? desbideratu ez zuen, bada, harengandik begirada!; eta Dionixio, ezezko baten atarian ote zegoen mutila??, nora ezean; eta orduan, ate hots bat entzun zen, eta Pankraxik irribarre egin eta esan zuen:
‎Dionixiok arnasa hartu zuen, bai, baina estu eta larri zegoen artean ere, bere etorkizuna alda zezakeèn baiezko baten zain baitzegoen... Eta begiratu zion segundo batean Pankraxiri, eta erantzunik ez; eta begiratu zion beste segundo batean, eta don Zeledonioren alaba berdin; eta, hurrengo segundoan, okerrera egin zuen egoerak, Pankraxik –begiak Dionixioren begietan iltzaturik zituenak– desbideratu ez zuen, bada, harengandik begirada!; eta Dionixio –ezezko baten atarian ote zegoen mutila? –, nora ezean; eta orduan, ate hots bat entzun zen, eta Pankraxik irribarre egin eta esan zuen:
2014
‎–Ados zaude mutil erako orrazkerekin? –galdetu zion G. Reecek, oraindik ere ahots apalez.
‎Begiak itxi, zabaldu, eta berriz begiratu zion. Bisitan zegoen mutil batekin zeraman zenbait minutu dantzan, ulertzekoa zenez: bisitan zegoen mutil batek ez zuen deus hoberik ezagutzen.
‎Bisitan zegoen mutil batekin zeraman zenbait minutu dantzan, ulertzekoa zenez: bisitan zegoen mutil batek ez zuen deus hoberik ezagutzen. Baina orain beste norbaitekin ari zen, eta Charley Paulson harengana hurbiltzen ari zen erabakigarritasun kartsua islatzen zuten begiekin.
‎Taldekideen artean, ostera, bazegoen mutil bat Edurnek aldez aurretik ezagutzen ez zuena.
2015
‎Irribarrea atera zitzaion Yonathani. Masailak erabat gorrituta, are ederragoa zegoen mutil hura. Haserre keinu batez, joateko imintzioa egin zuen, baina Yonathanek besotik heldu zion geratzeko.
‎Partidu barik utzi gintuena iaz, finalerdietan gainera!? Ordura arte ostenduta eta isil isilik egondako mutil bat zen, gidariaren atzeko jesarlekuan zihoana, txandalez jantzita eta kirol egunkari bat eskuetan.
‎Batetik, gainditu beharreko zailtasun bat dateke eskailera (West Side Story? 1961? filmaren hasieran, sute eskaileren beheko aldean daude mutilak, eta neskak berriz, eskaileretara igota, bi taldeen arteko distantziak markatuz: botere erlazio bat adierazten du, goian dagoenaren eta behean dagoenaren artekoa, gainditu beharreko traba bat, gero saria, nesken oniritzia?
‎Tanga zuri bat darama barrutik, ez da behintzat leopardozkoa, eta horrek puxka bat lasaitu nau. Ondo egina dago mutila, onartu beharra dago; hain sinistua ez balu. Keinu ugariren ondoren, kendu du azkenik kimonoa, eta bere belztasun gihartsua agertu da bete betean.
2016
‎–Nik lagunduko dizut, esan du beste muturreko aulkian eserita dagoen mutilak.
‎KAFE batean geratuta nengoen hurrengo goizean Petuxkirekin, eta harantz abiatu nintzen trolebusean, bidaiaren ordu erdi hura disfrutatzeko asmoz. Trolebusean hainbat eserleku aurrerago zegoen mutil, gazte, gizon haren boxeolari aurpegi hura askotan ikusi nuen boxeolaritzarekin harremanik ez zuen jendearengan. Batez ere boxeolaritzarekin harremanik ez zuen jendearengan; eta zehatzago hitz eginda, boxeolari batengan ikusi nuen aldi bakarrean harritu eta poztu egin nintzen.
‎Ferraratar on bezala (ferraratarra zen, izan ere, andrea, Santini abizena zuen ezkondu aurretik), berak oso ondo zekien, zioenez, nolakoak ziren hiriko emakumeak, ezkonduak eta ezkongaiak. Haren iritziz, bakarrik dagoen mutil gazte bat, lizentziatua, kanpotarra, sarrera apartekoa duen apartamentua daukana, Ferraran galdua zegoela esan zitekeen: jo eta jo, denbora gutxian emakumeek benetako «oss boeucc» bihurtuta utziko zioten bizkarrezurra.
‎Hurrengo saskibaloi entrenamendu eguna iritsi arte itxaron genuen. Ez zela inor egongo mutilen logelan uste genuen, baina Mateok han jarraitzen zuen, ariketa bat amaitu nahirik, obsesionatuta. Ezin genuen ezer egin hura logelan zegoen bitartean; gure plana atzeratzea ere pentsatu genuen.
‎Minutuek aurrera egin ahala, alaiago zeuden mutilak. Etengabe hitz egiten zuten, eta edozein txorakeriagatik hasten ziren barrez.
2017
‎–Gurekin zaude ala beraiekin? , galdetu zion zuzenean, eserita zegoen mutilaren aurrean zutik jarriz, gogor begira.
‎Telegrafo etxera joan nintzen. Hantxe zeuden mutil bizkor guztiak.
‎«Presa du. Hobe genuke...» orduan beste gizon bat ikusi nuen, gizon zahar samar bat modu baldarrean korrika, bastoi bati helduta, eta gerritik gora biluzik zegoen mutil bat, bere galtzei helduz korri egiten zuena.
‎Gurutzetako geltokira heldu zirenerako negar batean zegoen mutila, jendez inguratuta zegoela ahazturik.
‎Eta lurreko hautsak bildu ondoren altxatu eta arropak eta ileak lisatzen hasten ginenean ohartzen ginen ez zegoela irabazle garbirik. Eta, okerragoa dena, begira zeuden mutilei ere ez zitzaien borroka serioa iruditzen, gehiago zela ikuskizun erotiko bat, eta batzuek pentsatzen zuten zangoak eta bularren bat erakusteko egiten genuela borrokan?, gogora zezaketen.
‎Mikel Zuluetaz oroitu zen Nati, oroitzapen haietan iragana itzaltzeko adinako esperantza aurkitu nahian. Mikel Zulueta, beti berari so egondako mutila. Felixen bila zebilen Iparraldean gajoa, eta Felix hemen Hegoan.
‎Felixen ondoan iragandako uneek ez zuten seguru asko parekorik inoiz izango. Onean onenak izan ziren, baina txarrean txarren bilakatu baino lehen egin behar zuen alde Hegoaldera, eta han, oraindik ere bere nahian zegoen mutilarengana jo, bizimodu epelago, baina agian ziurrago baten esperantzan.
‎Etxera hurbildu ginen. Karea erortzen ari zen hormetatik, eta gerritik gora biluzik zeuden mutil bi zerbait eraikitzen ari ziren etxearen parean, horretarako oholak, iltzeak, mailuak eta oihuak erabiliz. Etxe aurrean zurezko mahai zahar bat.
‎–eskularruak kendu gabe, lurrera erortzen utzi zuen bere gorputza. Eserita, zutik zegoen mutilari begiratu zion?. Baba, boxeoan irakatsiko al zenidake?
‎–Zurea bezalako aurpegi, polita? hondatzeko prest al zaude mutil batengatik?
‎Eskuak dar dar batean zebilzkion. Bideoaren une batean garbi zegoen mutilak oka egiten zuela. Peraltaren biraoak entzuten ziren gizajoaren goragaleen artean.
‎Okerrena da asko eta asko direla tranpa horretan erortzen diren axolagabeak, zulo beltzean jausi eta eskapatzeko aukerarik gabe geratzen direnak. Orain abokatuak badaki parean jesarrita dagoen mutila ardi galdu horietako bat dela, inguruko jendearekiko inolako enpatiarik edota estimurik sentitzen ez duen gazte toxikoa, alegia.
‎Garbi dago mutila bakarrik etorri dela.
2018
‎Lete, Kar, Ane eta Beire jangelan sartu zirenean mundu guztia begira geratu zitzaien. Laukotearekin zegoen mutila ez zuen inork ezagutzen. Zurrumurruak hasi ziren, jendea ahopeka hitz egiten, marmarka.
‎Abdel izena du berez, baina egun osoa ematen du kaskoak jantzita dantzan eta, ondorioz, Beyonce bezala ezagutzen dute denek. Lindaren lagun mina da, beti ondo pasatzeko prest dagoen mutil umoretsua.
‎Haraino, Naomiren itxurazko normaltasuna egiazko bihurtzeko bidean zegoela zirudien, eskua biomugikorrera eraman zuen arte. Biopantaila ukitu, zerbait irakurri eta, ez bat ez bi, burua norbaiten bila altxatu, jesarlekutik zutitu, eta bost lerro aurrerago zegoen mutil batengana iritsita, berbarik esateko aukera eman aurretik, mailukada bat bezala jausi zen neskaren ukabila mutilaren aurpegiaren kontra. Zenbait segundoz argazki finkoa bihurtu zen magneto osoa.
‎Abdel izena du berez, baina egun osoa ematen du kaskoak jantzita dantzan eta, ondorioz, Beyonce bezala ezagutzen dute denek. Lindaren lagun mina da, beti ondo pasatzeko prest dagoen mutil umoretsua.
‎Bera, Iñaki Basabe, neska puska harekin ateratzen? Parkera heldu eta haren ahoa jateko amorratzen zegoen mutila. Ezker eskua orkatila baino gorago amaitzen zitzaizkion Levis urdinen poltsikoan zeraman, lehertzear zuen zakilari helduta, Martak hanka tarteko handitasuna ez nabaritzeko.
‎Martak utzi egin zuen. Aste santuan unibertsitateko lehenengo mailan zegoen mutil bat ezagutu zuen, Sestaoko River futbol taldean jokatzen zuena. Aste santuko oporretatik itzuli eta elkar ikusi zuten lehenengo egunean kontatu zion bere mutil lagunari.
‎Mozkortuegi eta goibelegi zegoen mutila lotsa sentitzeko. Ezer esan gabe zutitu, kaleko atea hartu, eta lagunengana itzuli zen parrandan jarraitzeko.
‎Hilabete eta erdi zeraman zigortuta, etxera mozkor mozkor eginda heldu eta ohean botaka egin zuenetik, hain zuzen. Ateratzeko irrikaz zegoen mutila.
‎Ondoren ohetik altxatu, lurrean botata zegoen arropa jaso, jantzi eta alde egin zuen ezer esan gabe. Atea izugarrizko danbatekoaz itxi zuen eta ohean zegoen mutilaren arreba txikia esnatu zuen. Negarrez hasi zen Iratxe, amari deika.
‎Martak utzi egin zuen. Aste santuan unibertsitateko lehenengo mailan zegoen mutil bat ezagutu zuen, Sestaoko River futbol taldean jokatzen zuena. Aste santuko oporretatik itzuli eta elkar ikusi zuten lehenengo egunean kontatu zion bere mutil lagunari.
‎Mozkortuegi eta goibelegi zegoen mutila lotsa sentitzeko. Ezer esan gabe zutitu, kaleko atea hartu, eta lagunengana itzuli zen parrandan jarraitzeko.
‎Ondoren ohetik altxatu, lurrean botata zegoen arropa jaso, jantzi eta alde egin zuen ezer esan gabe. Atea izugarrizko danbatekoaz itxi zuen eta ohean zegoen mutilaren arreba txikia esnatu zuen. Negarrez hasi zen Iratxe, amari deika.
‎Hilabete eta erdi zeraman zigortuta, etxera mozkor mozkor eginda heldu eta ohean botaka egin zuenetik, hain zuzen. Ateratzeko irrikaz zegoen mutila.
‎Bera, Iñaki Basabe, neska puska harekin ateratzen? Parkera heldu eta haren ahoa jateko amorratzen zegoen mutila. Ezker eskua orkatila baino gorago amaitzen zitzaizkion Levis urdinen poltsikoan zeraman, lehertzear zuen zakilari helduta, Martak hanka tarteko handitasuna ez nabaritzeko.
2019
‎–Zuk uste duzu Maialen gustura dagoela mutil horrekin?
‎Gaizkak listua bota zion lurrean zegoen mutilari, aurpegian bete betean asmatuz.
‎Nola ez zuen bada barre egingo? Momentu hartan ez zuen biluzik zegoen mutil haren beharrik. Momentu hartan ez zitzaion axola nor zen ere, ezta beti bera entzuteko prest zegoela ere.
‎Deigarriena: ortozik, ia arropa barik eta dar dar batean zegoen mutil bat. Robinson Crusoe asfaltozko uhartean.
‎Adler ohartu da munta handikoak direla garai eta apal kontzeptuak, eta nagusitasun espiritualaren seinaletzat hartzen dela goratze espazialaren ideia, heroien mito askotan ikusten den bezala; gailur batera, tontor batera igotzea subjektu subirano gisa goratzea da, munduaren gainetik; elkarri desafio egiteko aitzakia izaten da maiz mutilen artean. Neskatoak galaraziak ditu halako balentriak, eta, zuhaitz baten edo haitz baten oinean eserita dagoelarik mutilak han goian gailen ikusten dituenean, gutxiago sentitzen da, gorputz eta arima. Eta beste hainbeste, atzean uzten badute lasterketa batean edo jauzi lehiaketa batean, lurrera botatzen badute liskar batean, edo, besterik gabe, alde batera uzten badute.
‎–Ezkondu egin nahi dut?. Ez dago mutil gazte bakar bat ere, ordea, proiektu nagusitzat ezkontzea daukanik. Arrakasta ekonomikoak emango dio, hain zuzen, heldu bati dagokion duintasuna:
‎Norberaren gorputzean konfiantzarik ez izatea, hain zuzen, nork bere buruarekiko konfiantza galtzea da. Subjektu guztiek beren espresio objektibotzat daukate nork bere gorputza, eta, hala gertatzen dela ulertzeko, ikusi besterik ez dago mutil gazteentzat nolako garrantzia duten beren giharrek.
‎Batzuetan, lortzen du beste emakumeekin dituen harremanek antz erabatekoa izatea gizon, femenino? batek edo bere gizontasunaz oraindik seguru ez dagoen mutil nerabeak haiekin dituen harremanekin. Halako destinoa duen baten kasurik deigarrienetako bat. Sandorrena?
‎Arraroa baina jatorra. Eskolan lagun gutxi izatera kondenatuta dagoen mutil mota, borobildu zuen irribarre batez amak.
‎Nekanek ez zeukan ezertarako astirik. Anttonekin pasatzen zituen ordu libre guztiak, zeharo itsututa zegoen mutilarekin. Elkarrekin joaten ziren leku guztietara:
‎–Itzela zara, trufatu zitzaion Saioa?. Konbentzituta zaude mutil guztiak beti zuri begira egoten direla.
‎Raimundo Silva berriz agertzen denean, urdinkara eta marrazki eskoziarrekoa den bataren gerrikoa estutuz eta papar hegalak lepoaren inguruan egokituz, Costak eskuetan dauka proben totxoa, hartu du haztatzen ariko bailitzan, are, esan ere egiten du, ulerkor, Lodia da, izan ere, baina ez ditu gainetik ikusi, galdetu baino ez du egiten, kezkatu samar, Asko zuzendu behar izan al duzu, eta Raimundo Silvak erantzuten du, Ez, eta irribarre egiten du, zorionez inork dio galdetu zergatik egiten duen irribarre hori, Costak ez daki halako hitz txiki batek, hain zuzen, engainatzen duela, ahots kolpe berean ezkutatu eta erakutsi egiten duen Ez horrek, Costak galdetu du, Asko zuzendu behar izan al duzu, eta zuzentzaileak erantzun du, Ez, irribarre eginez, orain ernegatu egin da esan duelarik, Ikus ditzakezu, nahi baduzu, borondate onak harritzen du Costa, azkar ke bihurtu zitzaion sentimendu lausoa da, Ez du merezi, zuzenean inprentara eramango ditut, agindu didate probak iritsi bezain pronto liburua makinetan sartuko dutela. ...elditzen zaizun bizitzaren lehen eguna da, egia da zorrotz agertu zuela, jakina, ez da ona gauzei azken unean irtenbidea bilatzea, segurtasun epe luzeagoekin lan egin behar dugu, baina zuzentzaileak hain du itxura errukarria Eskoziako sasi artilezko bata hartan bildurik, bizarra egin gabe, ilea barregarri tindatua, aurpegiko arrasto zuriekin aurkakotasun tristea osatzen duela, ezen Costak, sasoian dagoen mutilak, ontasunaz trufatu zen belaunaldikoa izanik ere, bere kexu ezin justuagoak isiltzen dituela, maitasunez ia, zorrotik zuzentzeko beste liburu baten jatorrizkoa ateratzen du, Hau laburra da, berrehun orri baino askoz gehiago ez, eta ez da oso presazkoa. Raimundo Silvak hartu eta hitzen zein keinuaren esanahia ulertzen du, bere adimenak bokal bati gaineratu edo kendu zaion tonu-erdia irakurtzen badaki, bere belarriak bere begiek bezain ongi irakurtzen du, eta horregatik kontzientzia alatzen zaio apur bat Costaren tolesgabetasuna horrela engainatzen ari delako, honezkero bere erantzukizunekoa ez den errakuntza baten eramaile eta garraiolari, gizon gehienei gertatzen zaien bezala, gehienak bizi eta hiltzen baitira errugabetasunean, baietz edo ezetz besteren kontura esaten, baina kontuak norberarenak bailiran ordainduz, baina Ala jakintsua da, eta gainerakoa arrazoiaren mamua baizik ez da.
‎–Gerra hasi zenean, gure bizimoduari eusteko, erlijio katolikoa defendatzeko eta marxismoaren aurka egiteko aukera paregabea genuela sinestarazi ziguten. Nire herrian, borroka egiteko moduan geunden mutil guztiek izena eman genuen gurutzaldian parte hartzeko. Gure artean giro ederra zegoen, eta benetan sinesten genuen gure kausan, Kristoren Beraren zerbitzariak baikinen.
‎Horrelakoxe bakezko giroan murgilduta dago mutila, lehen oihua entzuten duenean.
‎Behea erabat jotzekotan dagoen mutilak, erabat isilik orain, noizean behin baiezkoa egiten du buruaz, egoeraren nondik norakoaz jabetzen dela adierazi nahian bezala, bere baitan murgildurik betiere.
‎»Haren ohiko saio baten ondoren, Kataluniako burges ustez intelektualentzat egindako festa batera gonbidatu omen zuten. Han, nerabezarotik oso urrun ez zegoen mutil bat ezagutu eta, alkohola bitarteko, Anak itxuraz tentagarri egin zitzaion fruitutik dastatu nahi izan zuen. Hortaz, eta bilera haietan egoten zen giro lizunak hartaraturik, ziur aski, maitasun jolasetan hasi, eta pentsio merke bateko ohe estu batean bukatu zuten biek.
‎–Hara, Sabine, ez naiz ni Inaxio bezalako astapotro bat defendatzen hasiko, eta zuri egin nahi zuenak ez du barkaziorik. Hau argi esanda, bortxaketa saiakerak ez du hil karlista gaztea, aspalditxotik hilzorian baitzegoen mutila, eta gaurko gaua bizirik igarotzea egundoko miraria izango zen.
2020
‎Egun batean lanetik atera eta metroa beteenik zegoenean mutil gazte bat egokitu omen zitzaion atzean, ume bat ia ia, hamazazpi bat urte baitzituen. Zakila ipurdiaren kontra estutzen ziola iruditu omen zitzaion une batez baina, metroa jendez mukuru zihoanez, nahi gabe egingo zuela pentsatuta bakean utzi omen zuen.
‎–A, eta hemen zegoen mutilak dirua eta paper hau utzi dizkizu.
‎Hainbatetan entzun die apaizei senar eta andregaien arteko hartu eman garbiez hitz egiten: andregaiak batez ere hartu behar omen dio neurria senargaiaren haragizko indarrari; litekeena omen da grinaren beroaldian mutila haserretzea baina, une hori igarotakoan, mutilak are gehiago omen du, neska garbien ametsez eta irrikaz baitaude mutilak, askotan kontrakoa adierazten badute ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zegoen 51 (0,34)
dagoen 18 (0,12)
dago 17 (0,11)
zeuden 9 (0,06)
zaude 4 (0,03)
egondako 3 (0,02)
daude 2 (0,01)
geunden 2 (0,01)
nengoen 2 (0,01)
baitaude 1 (0,01)
baitzegoen 1 (0,01)
bazegoen 1 (0,01)
dagoela 1 (0,01)
dagoelarik 1 (0,01)
dagoenekoz 1 (0,01)
egoiteko 1 (0,01)
egongo 1 (0,01)
zaudela 1 (0,01)
zegoela 1 (0,01)
zegoenean 1 (0,01)
zegon 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia