2023
|
|
atxikitzea, aitortzea eta atxikipena Ogasunean sartzea. Atxikipen edo konturako sarrerarekin, alabaina, zergaduna ez da tributu harremanetatik aldentzen; azken horren eta Administrazioaren arteko loturak aurrera dirau, zergadunak autolikidazioa egin eta, hala denean, tributu betebeharrari
|
dagokion
kopurua sartu behar duelako. Hartara, zergadunarekiko harremanak ezabatu eta ordeztu beharrean, atxikipen eta konturako sarreren kasuan, zergadunarekin harremanek indarrean diraute eta, horiez gain, beste harreman batzuk sortzen dira ordaintzailearekin.
|
|
BTFAOren 151 eta 158.Quinquies.4 artikuluen arabera, ordaintzeko konpromisoa
|
dago
kopurua gordailuan sartu bada edo bermatu bada kreditu erakunde batek edota elkarrekiko berme sozietate batek emandako abal solidarioaren bitartez edo kreditunahiz kauzio aseguruaren ziurtagiriaren bitartez, zehapen murriztuaren proposamen eta likidazio proposamenaren araberako tributu zorraren zenbatekoraino, geroratzea ala zatikatzea ezin daitekeela eskatu. Gordailuaren edo abalaren ziurtagiria espedientean sartu behar da.
|
|
Bermeak ziurtatu behar duen kopuruari dagokionez, Araban, zorra edo zehapena, errekarguak eta berandutze interesak estali litzateke; Gipuzkoan, zorra edo zehapena, berandutze interesak eta horien guztiaren %25 gehiago estali litzateke borondatezko aldian, eta geroratutako zenbatekoa, interesak, betearazpen aldiko errekargua eta horien guztiaren %5 gehiago, betearazpen aldian; eta Bizkaian, kuota edo zehapena eta horien guztiaren %20 gehiago estali litzateke. Halaber, Bizkaian, premiamendu errekargua (%20koa hau ere) sortu izan bada, eta ordaintzeke
|
dagoen
kopurua handiagoa bada, orduan errekargua eta %5 gehiago estali behar da kostuetarako. Edozein kasutan, bermeak berandutze interesak ere estali behar ditu, geroratzean sortuko diren interesak barne.
|
|
Halakoetan, Ekonomia Itunaren 12 artikuluak ezarri duenez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga likidatzean, lurralde batean zein bestean egin diren konturako ordainketek balioko dute. Baina horrek ez du esan nahi, ordainketa horiek behar ez den Administrazioari eginda ere, beste Administrazio eskudunak berari
|
dagokion
kopurua jasotzeari uko egin behar dionik; alderantziz, azken horrek kopurua emateko eskatu ahal izango dio atxikitzaileari. Beste lurralde batean txarto ordaindu diren atxikipenak eta konturako sarrerak baliozkoak badira ere, atxikitzailea ez da bere erantzukizunetik askatuko.
|
|
Ekonomia Itunak, azkenean, EAEeko toki erakundeen finantza jardueraren inguruan honako eskumenak aitortuko dizkie lurralde historikoei: Lurralde historikoetako erakunde eskudunek arautzen dituzte udalek nahitaez eskatu behar dituzten hiru zergak. ...batzuen zerga araubidea mantendu, ezarri eta arautu ahal izango dute bere lurralde historikoan, Ekonomia Itunaren 42 artikuluan adierazitako irizpideei jarraituz. EAEko toki erakundeek itundu gabeko tributuen diru sarreretan (Estatuaren tributuak) duten partaidetzari dagokionez, foru aldundiek banatuko dituzte, izaera orokorreko banaketa arauen arabera, beraien lurralde historikoko toki erakundeei
|
dagozkien
kopuruak. Gaur egun EAEko toki erakundeek zerga itunduen bilketan duten partaidetza ETELk ezarritako sistemari jarraitu dio. Estatuak toki erakundeen arloan une bakoitzean gauzatzen dituen finantza zaintzako ahalmenak EAEko erakunde eskudunei dagozkie —ez du zehazten zeintzuk diren erakunde horiek—, eta horrek ez du esan nahi, inola ere, EAEko toki erakundeen autonomia maila araubide erkidekoena baino txikiagoa denik. Foru aldundiek 1906ko abenduaren 13ko Errege Dekretuaren 15 artikuluak ekonomiaeta administrazio arloan aitortu dizkien ahalmenak izango dituzte, eta, Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian ezarritako foru araubidearen eguneratze orokorraren prozesuaren ondorioz, iraundakotzat jotzen dira, Konstituzioaren 149.1.18 artikuluan aipatzen diren oinarriei kalterik egin gabe.
|