|
edo oiloaren kanta imitatuz, haien ondotik pasatzerakoan: u ge te te te te teeee!; giroa, beraz, gori gori zegoen; bazirudien, gainera, UGTko militanteen artean ez
|
zeudela
kontuak garbi, pozik ez zegoèn jendearen kopurua haziz baitzihoan, itxura batean, denborak aurrera egin ahala: zatiketa bat zegoela, alegia, bi fakzioren artean?
|
|
% 6ko igoera lortu genian, eta goazen pausoz pauso, balizko tranpak saihestuz, azkarregi dabilena tranpan harrapatuta geratzen duk-eta; anarkistak, baina, berotzen hasi ziren –Fanelli eta Luis Morazaren arteko lehia, kontu pertsonaletik asko zuena, baita antzerkitik ere Luis Morazaren kasuan, areagotu egin zen, sindikatukideen aurrean nor muturrekoago agertzeko ahaleginean–, harik eta, suak hartuta, sozialistei zirika hasi zitzaizkien arte, fabrikako hormetan paskinak zabalduz, oilo lumatu bat erakusten zutenak, UGT letrekin... edo oiloaren kanta imitatuz, haien ondotik pasatzerakoan: u ge te te te te teeee!; giroa, beraz, gori gori zegoen; bazirudien, gainera, UGTko militanteen artean ez
|
zeudela
kontuak garbi, pozik ez zegoèn jendearen kopurua haziz baitzihoan, itxura batean, denborak aurrera egin ahala: zatiketa bat zegoela, alegia, bi fakzioren artean... batzuk, anarkistekin bat egitearen alde –Eladio Orbegozo iritzi hartakoa zen–, eta besteak –Venancio Laín, tartean–, aurka, harik eta batzar batean sozialistek ere greba bultzatzea erabaki zuten arte, baldin eta anarkistek eskatzen zutèn igoera –aurrekoan bezala,% 6koa– bi puntutan jaisten bazuten; onartu zuten, bada, anarkistek sozialisten ikuspuntua, joan zen langile batzordea biharamunean proposamenarekin, eman zion zuzendaritzak ezezko biribila –" Fabrika bat ez da Karitatezko Ahizpen komentua, mesedez!" esan zion Pedro Lakandak Fanelliri;" Gu ez gabiltza karitatearen bila, jauna, justiziaren bila baizik", erantzun Fanellik–, eta langileek berriro ekin zioten grebari; anarkistak, oro har, baikor zeuden –" Beste hiru greba egun... eta Zestoako bainuetxeko uraren bitsean biziko gaituk!" esaten zuen Fanellik, ironiaz–, baina pasatu ziren hiru egun, pasatu ziren lau, pasatu ziren bost, pasatu ziren sei... eta grebalari batzuk urduri jartzen hasi ziren; sindikatuek adostutakoa beso gurutzatuko greba bat zen, ekintza partikularrik gabekoa, goizero eta arratsaldero fabrikan batzarrak izaten bazituzten ere, eta gero, herrian, manifestazio baketsua; hamargarren egunean, ordea, langileen arteko lehen kontraesanak eta desadostasunak sortu ziren, anarkistak, sozialistak ez bezala, zuzendaritza estutzearen aldeko azaldu baitziren, biharamunean haiek bulegoetan bahituz, adibidez... nahiz eta, azkenean, puntu hari buruz ez zen ezer erabaki, batasun sindikalaren izenean; huraxe zen, ordea, Teofilo Mariak espero zuèn informazioa, mezu zifratu baten bidez iritsi zitzaiona, jokatzen ari zèn jokoan fitxak mugitzen hasteko:
|