2015
|
|
Hitz hauek hainbesteko indarra izanik, ezin zuen zalantzarik izan orduan behintzat, eta hain lagun onarekin sendoturik eta alai geratzen zen; argi ikusten zuen laguntza handia zitzaiola eskuarki Jainkoa gogoan erabiltzeko eta kontu handia izateko Hura nahigabetzeko gauzarik ez egiteko, beti begira zeukala iruditzen baitzitzaion. Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil
|
zegoela
zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean. Bere eskuinaldean zebilela sentitzen zuen, baina ez zentzumen hauen bidez pertsona bat geure ondoan dugula senti dezakegunez; esaten asmatu ezin dugun bestelako bide finago batetik delako; baina ziur ziurra da, bestea bezain ziurra eta askoz ere ziurragoa ere bai; izan ere, hemen irudipena izan daiteke, baina beste honetan ez, irabazi handiekin eta barruko ondorioekin baitator; malenkonia balitz, ez litzateke halakorik izango; ezta deabruak ere ez luke hainbesteko onik ekarriko, eta arima ere ez litzateke ibiliko hain bake handiaz eta Jainkoa pozteko hain desira etengabeaz eta Harengana ez daraman guztia arbuiatzeko gogoaz.
|
|
Izan ere, hark bide onetik noala baleritzo, oso pozik geratuko nintzateke, honezkero ez baitzait geratzen neure aldetik besterik egiteko. Egin beza berorrek uste duen bezala eta bere arima horrela berorren zainpean uzten duenarekin beharturik
|
dagoela
deritzon bezala.
|
|
Beste batzuetan San Paulok dioenaz gogoratzen nintzen, munduarentzat gurutziltzatua dagoela. Nik ez diot hau hala denik, nik hala ikusten dudala baizik; baina arima horrela
|
dagoela
deritzot: ez datorkiola pozbiderik zerutik, eta ez dagoela han, ezta ez duela nahi lurrekorik ere, eta ez dagoela han, baizik eta gurutziltzatua bezala dagoela zeruaren eta lurraren artean; atsekabez, alde batetik ez bestetik laguntzarik ez datorkiola.
|
|
11 Egia da, hain harriturik
|
nagoela
deritzat hona iritsi eta dirudienez Jaunak nola piztu nauen ikusita, non neure baitan ia dardarka bainago. Uste dut on litzatekeela, oi ene arima, erreparatzea Jaunak zer arriskutatik atera zaituen eta, maitasun hutsagatik hura iraintzeari utziko ez bazenio ere, beldurragatik behintzat utz diezaiozula, mila aldiz egoera arriskutsuagoan zuri bizia kentzeko ahala baitu.
|
|
1 Paroxismoko lau egun hauen ondoren, Jaunak soilik jakin dezakeen ezin sufrituzko oinazeak sentitzen nituela geratu nintzen: mihia hozka eta hozka txikiturik; eztarria ura ere ezin harturik, ezer irentsi gabe egoteagatik eta ito larria eragiten zidan ahultasun handiagatik; guztiz lokaturik
|
nengoela
neritzon; buruan nahasmen handi handia nuen; guztiz uzkur, haril bat egina, honetan geratu baitzen egun haietako oinazea: ezin mugitu gorputza, ez beso, ez oin, ez esku eta ez buru, hilda bezala, beste norbaitek mugitu ezean; uste dut eskuineko hatz bat mugitu ahal nuela soilik.
|
|
16 Beste batzuetan, Jainkoaz gauza zehatzik eta beste on batzuetaz ganorazko gauzarik pentsatzeko gai ez naizela egoten naiz, eta otoitzik ere ez daukadala, bakardadean egon arren; baina Jainkoa ezagutzen dudala sumatzen dut. Nik uste dut adimena eta irudimena direla kalterik handiena egiten didatenak; borondatea, berriz, ongi
|
dagoela
deritzot eta edozein gauza on egiteko prest. Baina adimena hain galdua dagoelarik, inork lotu ezin duen zoro amorratu bat dirudi, eta ni ez naiz gauza kredo baten tartean ere hura geldi edukitzeko.
|
|
Apala den mojari ez zaio asko axola profesaduna ez izatea; badaki ona bada, ez dutela botako; bestela zergatik egin nahi dio kalte Kristoren elkarte honi? Eta ez deritzot ona ez izatea banitatezko gauzari, Jainkoaren laguntzaz etxe honetatik urrun egongo dela uste baitut; ona ez izatea hilduraturik ez
|
egoteari
deritzot, munduko gauzei eta esan ditudan gauzetan bere buruari loturik egoteari. Eta benetan hori bere baitan ikusten duenak sinets diezadala eta ez dezala profesarik egin, hemen infernu bat izatea nahi ez badu eta Jainkoak nahi dezala beste bat han ez izatea, horretarako motibo ugari direlako beragan; eta, beharbada, ez etxekoek eta ez berak ez dituzte horiek ulertuko nik ulertuak ditudan bezain ongi.
|