Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2000
‎Bestalde, gainerako bidaiariek burua hotelaren afera horretan izango duten bitartean, badakit niri gogoa norengana joango zaidan. Lo egin ezinik, amorrazioa sentituko dut Dabid Loti Ederra baino lokartuago dagoela imajinatzean, izan ere hark egundo ez baitu arazorik izan lo egiteko (nik dakidala, lapurretarena gertatu, eta ondoko egunetan bakarrik ibili zen loezak joa), ezta egiaz tiro egin zidan gauean ere; gau hartan garbi asko iritsi zitzaizkidan gonbidatuen gelatik haren zurrunga hotsak. Baina ez, Gasteizen arra  tsaldeko seiak inguru izango dira eta auskalo hura non dagoen, auskalo norekin.
2005
‎Hortaz, meteoritoak Lurraren adin bera dutela eta prozesu beraren bitartez sortu zirela onartuz gero, mineralen proportzioak batean eta bestean berdinak izan behar dira. Mineralen arteko proportzioak mantentzearren, logikoa da mantuan eta lurrazalean agertzen ez den burdina nukleoan pilatuta dagoela imajinatzea.
‎Eskailera gaineko atea itxi eta iluntasun osoan gelditu zen neska gaztea. Hola hala, erdi itsututa, eskuak hor mari itsatsita, bere ohera iristea lortu zuen eta maindire artean ezkutatu zen, sugeak bezala, bere txokoan isolatu eta mundutik at zegoela imajinatzeko, amets egiteko; baina ezin izan zuen.
2006
‎Ordu arte bizi izan ez nuen irrika bat hasi zitzaidan barru barruan ernaltzen, hasieran leun, gero indartsuago, eta irrika hori zen idazlea izan nahi nuela. Batzuetan, taberna batean nengoela imajinatzen nuen, Rothen kontzentrazio berberaz idazten; bestetzuetan, berriz, Umberto bezalakoa nintzen, liburu zaharren negoziotxo baten jabea, bezerorik gabeko orduetan denda itxi, goiko pisura igo, eta idazten hasten zena. Zergatik ez naiz, haiek bezala, idazle izango?, esaten nion neure buruari, eta barruak atsegin osoz entzuten zuen galdera, eta barruko hotsa hain zen deigarria non irakurtzen nuena imitatzen hasi nintzen idatziz.
2007
‎Baina gizarte ezagutzaren garapenean benetan eragiten duen jolas mota jolassinbolikoa da. ...rtzen dizkien mugakgainditzen dituzte; izan ere, horietan objektu zein jarduera jakin bat beste bat balitzbezala jokatzen dute (van der Voork eta Valkenburg, 1994 in Valkenburg, 2001). Jolas horietan, haurrek errealitatea fantasiarekin uztartzen dute (Stassen Berger etaThompson, 1997), beste pertsona bat direla, objektu bat beste gauza bat dela edojolasten ari direnak beste toki eta denbora batean daudela imajinatuz (James etaMcCain, 1982 in Valkenburg, 2001). Jolas horiei esker, haurrek inguruan ikustendituzten gizarte rolak esploratzeaz eta saiatzeaz gain, kezkatzen dituzten gaiakaztertzen dituzte, minik hartzeko aukerarik gabe.
2008
‎Izan ere, bigarren begirada emanda, ezinezkoa zirudien gorputza postura naturalean zegoela imajinatzea. Lardaska seinale batzuk kenduta, hura jaten aritu ziren txorien lana, beharbada, edo bestela hezurrak astiro astiro bildu zituen igokari mantsoarena?, gizon hura zuzen baino zuzenago zegoen, bere oinek norabide bat seinalatzen zutela, eta eskuek, berriz, uretan murgiltzera doanak bezala batuta buru gainean, juxtu aurkakoa.
‎Hotelen aldizkari bat eta dena ekarri zenuen aurrekoan agentziatik. Eta Greziako hondartza hartan biok geundela imajinatu nuen, hondar zuriko hondartza hartan, biok bakarrik, itsasora begira, itsasertzean eserita, urak hankak bustitzen zizkigula. Bat batean zure irudia desagertzen hasi zen nire irudimenetik, pixkanaka pixkanaka, difuminatuz bezala, eta ni bakarrik gelditu nintzen.
‎Agian ilun dagoenean, dena gorri gorria egongo da berarentzat. Eta nik" zortziak dira eta dagoeneko ilun dago, Yolanda" esatean, berak zerua gorri gorria dagoela imajinatuko du. Eta ni azaltzen saiatuko naizen arren," zerua beltza dago, izarrek argi egiten dute" esango diodan arren, akaso sagar formako izarrak imajinatuko ditu Yolandak, zeruaren gorritasunean.
2009
‎She was, she did, she used to. Iraganean hitz egiten zuen. She, hilda zegoela imajinatu nuen. Bidegurutzean, beharbada?
‎Halaxe egin zuen; hasteko, izarak aldatu eta berri batzuk ipini zituen, ukitu leun leunekoak, zetazkoak; gero, ohea ireki, izarak laztandu, eta barruan sartu zen: segidan, fetu posizioan jarri eta guztia barkatzen ziòn amaren uteroan zegoela imajinatu zuen, esan ere, esan zuen, une batez, irri ezinezkoa ezpainetan: amatxo, amatxo??, sentsazio ozeaniko batean murgiltzen zela, bere buruaren aurkako gorrotoa sentimendu batean urtuz zihoakion bitartean?. Zaude lasai, Regina, zuk ahal duzuna egin duzu-eta?
‎LEO. Nondik atera duzu hori? Ez hasi ez dagoena imajinatzen.
‎Halaxe egin zuen; hasteko, izarak aldatu eta berri batzuk ipini zituen, ukitu leun leunekoak, zetazkoak; gero, ohea ireki, izarak laztandu, eta barruan sartu zen: segidan, fetu posizioan jarri eta guztia barkatzen ziòn amaren uteroan zegoela imajinatu zuen –esan ere, esan zuen, une batez, irri ezinezkoa ezpainetan: amatxo, amatxo... –, sentsazio ozeaniko batean murgiltzen zela, bere buruaren aurkako gorrotoa sentimendu batean urtuz zihoakion bitartean –" Zaude lasai, Regina, zuk ahal duzuna egin duzu-eta" esan zion on Anizeto kalonjeak harekin izan zuèn solasaldian, Benjamin Maria hil zèn egunean–, urtuz eta urtuz, lehen loak hartu zuen arte, haur txiki bat iduri, gorputzaren erorikoetatik harat, erruduntasun eta errugabetasun orotatik harat...
‎Ordutik aurrera ez zuen Petrusen narrazioan kontzentratzerik lortu. Breitner doktorea eta Kronskyren artean zein harreman klase zegoen imajinatuz xahutu zituen hurrengo minutuak. Izan ere, bere buruari aitortu behar izan zion Kronskyk halako goxotasun bat transmititzen ziola, errukiarekin lotzen zuena.
‎Border patrol kotxe anitz gurutzatu dugu. Haietarik batean zeundela imajinatzen nuen.
2010
‎Hitzaldiak, kontzertuak, jolas frikiak, tailerrak, koreografia eta musika lehiaketak, proiekzioak edo Japoniako kirolak, denak balio du japonian zaudela imajinatzen laguntzeko. Horregatik, manga kulturaren maitale eta jarraitzaileez gain, herritarren bisita ere izaten du jaialdiak jende ezberdina etortzen da jaialdira.
‎Eta ene burua indartzearren eta kontsolatzeko diot: Ez naiz ni gaizki zahartuko»), 68 urte zituela («Heriotzaren ideia hori gainditzeko ez dugu hilda gaudela imajinatu behar. Bakarrik zaude zeure patuaren aurrean.
‎Bat batean gela bateko atea irekitzen ikusten du, ALI da. Ezkutatu egiten da, ALI bere ondotik pasako da, baina ez du hor dagoela imajinatu ere egiten.
2011
‎bezala egongo naizela esan dit batek. Segundo laurdenean baino kamerinoan nagoela imajinatu dut, bi beharrean lau neska dauzkat nire buruan tik eta tik. Ez didate ilean metxarik egingo, telazko txanoa jarriko didate.
2012
‎Amodioaren muskila ito zezakeen kiratsak. Egongelatik Lili Rushen ahotsa entzun eta Nolwen telebistaren maldan zegoela imajinatzen nuen. Sekula argitu ez zen Annie Mae Aquashen hilketa zen Cold Case haren ardatza.
2013
‎Erdi mailako adimenekoa, informazio gutxikoa eta jite aldaberakoa zen bera. Nahigabeturik zegoenean urduri zegoela imajinatzen zuen. Alabak ezkonaraztea zuen bizitzako lan bakarra.
‎Baja Californiako armarrian misiolari bat ikus daiteke, lur haietara kristau zibilizazioa eraman zutenen oroitzapenetan. misioak jesuiten eskuetatik frantziskotarren eskuetara pasarazteko aginduarekin. Jesuita haietako batek, Johann Jakob Baegert alsaziarrak, idatzi zuenez, soldaduek, artean ere," Kalifornia zilarrez zolatua zegoela imajinatzen zuten, eta zilarra eta perla mordoak palakadaka bildu ahal izango zituztela han". 75 Ez zuten aurkitu horrelakorik, ez jesuitek beren misioetan ezkutatzen omen zituzten altxorren aztarrenik ere. Soilik fraideen eta indioen kopetako izerdiarekin hazitako ardi eta abelgorri talde handiak.
‎Jaurlaritzaren egoitza bihurtu zen Carlton hotelaren inguruetan ibiltzen ziren. Ezkonberri bizimodua egiten zuten ostatu batean, eta eztegu bidaian zeudela imajinatzen zuen, eurengandik at gertatzen ari zen guztia film gogor bat baino ez bailitzan. Eta zoriontsua izatea lortu zuen.
2014
‎30: 46 ipintzen zuen bertan. Geldituta zegoela imajinatu nuen, baina berehala ohartu nintzen kable batek hormako entxufe batekin lotzen zuela. –Hor daukazu?.
2015
‎Eta. Carmichael jaunarengana eta haren eramanezinera itzuliz? ez zegoen imajinatzerik Ramsay andrea zutik margotzen, etzanda irakurtzen, goiz osoa belardian. Pentsaezina zen.
‎Bera izan zen hildako bakarra. Jainkoak barka nazala, baina ez dago imajinatzerik berarengandik libratzeko irtenbide naturalagorik, ezta etikoki zuzenagorik ere. Sinets iezadazue, zinez egin nuen negar hileta hartan.
2016
‎" Oso oso gaizki pasatu genuen, eta asko sufritu dugu. Ez dago imajinatzerik zer pasatu genituen... Aita hiltzean, ama estraperloan hasi zen, bizirauteko.
‎Konstituzioaren Hiribidean dago Imajinatzen duzu?
2017
‎Leiho aldamenean zutik, kalera begira, munduari begira, ezer egin barik, estilita baten modura, San Atreo Estilita, martiri eta birjin dohatsua. Ohean etzanda egotea neukan, eta leiho aldamenean eserita nagoela imajinatu, bere leiho aldamenean Susana eserita imajinatuz. Eta zertarako neska hauxe imajinatu?
2018
‎Hemen zutik nengoen imajinatzen hemen berriz ez egotea.
2019
‎Goroldio eta garo usaina du, eta jenderik bizi ez den lurralde basatietara eramaten zaitu. Begiak itxi eta denok mundutik oso urrun gaudela imajinatzen dut. Batzuetan, perfume pixka bat osten diot aitari, bestelako bizitza batekin amets egiteko beste asmorik gabe.
‎Ordineren ustez, unibertsitateak oso eragin hondatzailea omen du, besteak beste, italierazko saiakeran. Italieraz hala bada, nagi bai nagi nago imajinatzen hasteko zer gertatzen den euskarazkoan.
2020
‎Orain, pentsa dezagun arrisku potentzial hori duten haziak herrialdean sartzen direla, hain bide eguneroko eta susmagarri ez den baten bidez, hala nola postariaren edo mezulariaren bidez. Banaketa horri esker, hilabete gutxiren buruan fokuak koloniza litzakete mapa osoan. Baina ez dago imajinatu beharrik, gertatzen ari da. Espezie inbaditzaileak:
‎Becken Depresio Inbentarioa esaten dioguna da hau, esaten dio emakumeak. Seguru nago imajinatzen duzula nola funtzionatzen duen; galdera bakoitzari puntuazio bat ematen diogu, zerotik hirura. Hara, ni bezalako baten puntuazioa, demagun, zero eta bost artean egongo litzateke honelako test batean, eta depresio episodio arin bat pasatzen ari den batek hamabost edo hamasei puntu ateratzea esperoko litzateke.
‎Lagunekin nengoela imajinatu nuen, abiadura handiko tren hartan zihoazela nirekin eztabaidan. Albertok zioen, ez hizkera filosofikoan, baizik arruntean:
‎Hemeretzi egun, hilabete, urte. Batzuetan begiak itxi, zutaz pentsatu, laurak biak bai, laurak urruneko hondartzaren batean gaudela imajinatzen dut. Urruna baina ez urrunegia, Mireia, gure mundu honetako ez beste bateko hondartza behar baitugu.
2021
‎Aurreko egunetan idatzitakoa irakurtzen nuen, baina ez beti, eta ez oso modu sakonean, berridazteko tentazioa ebitatzeko. Helburua ez zen idatzitakoa irakurtzea, han zegoena imajinatzea baino, neure barruan zegoen unibertsoa konbokatzea eta unibertso horretan murgiltzea.
‎Ikusiko genuke pelikula bat paisaiak lukeen lekuan fondo berde bat balego, zuzendariari kroma egitea ahaztu zaiolako edo ez zaiolako garrantzitsua iruditu? Idazleak lagundu egin behar die irakurleei ez idatzita dagoena irakurtzen –hori ez da literatura, hori irakurketa da–, baizik eta idatzita dagoena imajinatzen. Hori da literatura.
2022
‎Gazteluko patioa, harresiak, herria eta inguruko erreka, soroak eta urrutiko mendiak ikusten ahal zituen. Batzuetan karriketara begira al Andaluseko hiri batean zegoela imaginatzen zuen. Pentsamendu haietan zebilela Azenari agertu zen.
‎Banekien giltzak eroriko zitzaizkidala, pelikuletan beti gertatzen da. Ezkaratzeko atera heltzear nengoela imajinatu dut nuela atea lehenengotik zabaldu. Gertatu aurretik ikusi dut neure buruan, eta halaxe izan da, halaxe gertatu da.
‎Kea dario oraindik, eta kosta egin zaio ondo heltzen. Kalea utzi berri duten bere esku hotzentzat are beroago dagoela imajinatzen dut. Pauso kontrolatuegi batekin poliki hurbildu da atera, katiluko olatuen beldurrez, eta azkeneko aldiz biratu da.
‎Izan ere, emearen pasioek gizakien gogoa menderatzen dute. Pasio horien mendean gaudenok imajinatu ere ezin dugu nola ibiliko litzatekeen gure gogoa, baldin eta sexu erreprodukzioaren mendekotasunetik askatuko bagina. Inongo desirak, inongo beldurrak, inongo gezurrak ez luke gogoaren jarduera oztopatuko.
‎Esan, zuzen nago imajinatzen dudanean oraingoan Wittenberg en laguntzailea sartuko duzula ikerketan eta ez Louwes soilik?
2023
‎Loaren paradisu arrotza erantzun nezakeen arren, Eskandinavia aipatu nion eta, zehatzago esanik, Norvegia, baina uda partean bereziki. Bidaia agentzia batean lan egiten dudan arren, aldarte txarrarekin nagoenean, han nagoela imajinatzen dut. Lo egiteko teknika bat ere izan daiteke, baina niri balio ez:
‎Ostiralean bertan Anjeri deitu eta foruzainen polizia etxera laguntzeko eskatu zion, Tuterara. Intuizioak ziotson erasoa Lurribarko uraren aferarekin lotuta egon zitekeela, eta eskualdea Tuterako eskumenen pean zegokeela imajinatu zuen.
‎Ez, baina eskertuko nizuke Han goian tea edaten eta pastela jaten zaudela imajinatu zer egiten dugun hemen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia