2015
|
|
8 Konparazio bat jartzen asmatzeko desira biziz nago, esaten ari naizenetako zer edo zer aditzera eman ahal izateko, eta uste dut ez dagoela ongi datorrenik, baina esan dezagun hau: errege baten edo jaun handi baten gelan sartzen zarete, uste dut ganberatxoa deritzola; beirazko eta zeramikazko ezin konta ahala mota eta beste gauza asko
|
daude
han, halako ordenan jarrita, non sartzean ia guztiak ikusten baitira. Behin honelako gela batera eraman ninduten Albako Dukesaren etxean (nagusien aginduz joan nintzen, bidez nindoala, andre honek ekin eta ekin egiten zielako), eta sartuaz batera harriturik geratu nintzen, eta gogoan nerabilen zertarako balio izan zezakeen halako gauza multzoak eta ohartu nintzen Jainkoa gorestekoa zela era bateko eta besteko hainbeste gauza ikustea, eta orain grazia egiten dit zein ongi etorri zaidan honetarako; eta zati batean han izan banintzen ere, hainbeste gauza ikusteko egonik, berehala ahaztu zitzaidan guztia eta guztiz joan zitzaizkidan gauza haiek oroimenetik, sekula ikusi ez banitu bezala; ez nuke jakingo haiek zuten itxura esaten ere.
|
|
Animalia batzuk eusten ziotela iruditu zitzaidan; uste dut entzun dudala animalia hauek duten irudia; ebanjelariak ez ote ziren izango pentsatu nuen. Baina tronua nola zegoen, edota zer
|
zegoen
han, ez nuen ikusi, aingeru talde handi handia baizik. Zeruan ikusi ditudanak baino alde handiz ederragoak iruditu zitzaizkidan.
|
|
Ni neu izan nintzen abitua ematen, eta kanpoan gertatu ziren gure etxe bereko beste bi moja. Monasterioa egin zen etxe hau nire koinatua egon zena izanik (esan dudanez, berak erosi zuen arazo hau hobeki ezkutatu ahal izateko), ni behar zen baimenaz
|
nengoen
han, eta adituen iritziaz izan ezik ez nuen ezer egiten, puntu batean ere obedientziaren aurka ez joatearren. Eta haiek arrazoi askogatik Ordena osorako guztiz onuragarri ikusten zutenez gero, ezkutuan eta nire prelatuek jakin ez zezaten kontuz ari banintzen ere, egin nezakeela esaten zidaten.
|
|
Nik ez diot hau hala denik, nik hala ikusten dudala baizik; baina arima horrela dagoela deritzot: ez datorkiola pozbiderik zerutik, eta ez
|
dagoela
han, ezta ez duela nahi lurrekorik ere, eta ez dagoela han, baizik eta gurutziltzatua bezala dagoela zeruaren eta lurraren artean; atsekabez, alde batetik ez bestetik laguntzarik ez datorkiola. Izan ere, zerutik datorkiona (esan dudanez, Jainkoaren albiste hain miresgarria dena, guk desira dezakeguna baino askoz gorago dagoena), oinaze handiagorako da; izan ere, hainbesteraino biziarazten du desira, non, nire iritziz, min handiak zentzua kentzen baitu, baina aldi laburra izaten da zentzurik gabe denekoa.
|
|
Nik ez diot hau hala denik, nik hala ikusten dudala baizik; baina arima horrela dagoela deritzot: ez datorkiola pozbiderik zerutik, eta ez dagoela han, ezta ez duela nahi lurrekorik ere, eta ez
|
dagoela
han, baizik eta gurutziltzatua bezala dagoela zeruaren eta lurraren artean; atsekabez, alde batetik ez bestetik laguntzarik ez datorkiola. Izan ere, zerutik datorkiona (esan dudanez, Jainkoaren albiste hain miresgarria dena, guk desira dezakeguna baino askoz gorago dagoena), oinaze handiagorako da; izan ere, hainbesteraino biziarazten du desira, non, nire iritziz, min handiak zentzua kentzen baitu, baina aldi laburra izaten da zentzurik gabe denekoa.
|
|
7 Korua ganbara izan zen, erdialdean altuago zena; han orduen otoitza erreza zezaketen; baina sartzeko eta meza entzuteko asko makurtu beharra zuten. Bi bazterretan bi ermitatxo zituzten elizara begira, aldarerantz bi leihotxorekin eta burukotzat bi harrirekin, eta han ere gurutze eta burezurrak; ez
|
zegoen
han egoterik etzanda edo eserita izan ezik; belar onduaz beterik zeuden (lekua oso hotza zelako eta teilatua ia buruen gainean zutelako). Matutiak amaitu ondoren, primaren otoitzera arte ez zirela berriro hara itzultzen jakin nuen; han geratzen zirela otoitzean, eta hain handia izanik, primaren otoitzera zihoazenean, abituak elurrez zurituak izaten zituztela eta ez zirela konturatzen.
|
|
Gotzainak nahi zuela jakiteak asko lagundu zuen, han oso maite dutelako. Baina jende guztia da nik ezagutu dudanik eta izaerarik onenetakoa eta jatortasunik handienetakoa, eta horrela, egunean baino egunean pozago
|
nago
han fundazioa egin dudalako.
|
|
Gotzain jaunak eta guztiek uste zuten ongi izango ginela gu eliza haren ondoan. Elizak ez zeukan berea zen etxerik, baina bi
|
zeuden
han bata bestearen ondoan, eta haiek erosiz gero, elizarekin batera, guretzat nahikoa ziren. Eliza kapituluak eta elizako kofradiakoek emango ziguten, eta horrela hasi ziren lortzeko ahaleginetan.
|
|
38 Luze hitz egin dizuet Andre Mariaren abituari egin zioten omenaren kontu emanez, gure Jauna gorets dezazuen eta eska diezaiozuen fundazio hau bere zerbitzurako izan dadila; izan ere, pozago egoten naiz jazarpen eta neke artean izaten denean eta gogotsuago kontatzen dizuet. Egia da, hemen zeuden ahizpa hauek ia sei urteren buruan gorriak ikusi dituztela; gutxienez bost urte eta erdi dira santa Ana aintzatsuaren etxe honetan sartu zirela, kontuan hartu gabe pobretasun handia eta zer jana lortzeko igaro behar zuten nekea, egundo ez baitzuten limosnarik eskatu nahi (janaria eman diezaieten
|
zeudela
han inork pentsa ez dezan zen hori), eta egiten zuten penitentzia handia, barau eta gutxi janez, ohe txarrak eta etxe oso eskasa, beti bizi ziren bezala hain itxitura handian bizitzeko, oso nekagarria zena.
|
|
Gure Jauna goresten nuen hainbeste bertute goi mailako ikustean, batez ere orotan zuten ardurarik eza Jauna zerbitzatzeko izan ezik. Ni nagusi
|
nengoen
han eta ez naiz gogoratzen egundo pentsamendua horretan izan nuenik; sinetsirik nengoen, Jaunak ez ziela hutsik egingo Berari nola poz eman baino beste ardurarik ez zutenei. Eta noizbait guztientzat nahiko ez bazegoen, nik gehien behar zutenentzat izan dadila esanik, bakoitzak uste zuen ez zela bera gehien behar zuena, eta horrela geratzen zen Jainkoak guztientzat bidaltzen zuen arte.
|
|
Behin, ariman etengabe dudan konpainia honekin, neure baitan bildua nengoela, Jainkoa
|
zegoela
han iruditu zitzaidan, san Pedrok zioenaz oroitzeraino: –Zu Kristo zara, Jainko biziaren Semea?; izan ere, horrela zegoen Jainkoa nire ariman.
|
|
3 Andre bat
|
zegoen
han, oinordeko baten emaztea, Ana Jimena izenekoa. Hau behin bisitatzera etorri zitzaidan Ávilara eta Jainkoaren mirabe zintzoa zen, eta moja izateko bokazioa izan zuen beti.
|
|
2 Ez nuen asko merezi izango poz hau, bada, honetan nengoela, Eboliko printzesaren, Ruy Gómez Silvaren emaztearen, morroi bat
|
zegoela
han esatera etorri zitzaizkidan. Joan nintzen hara, eta nire bila zetorren, orain dela hainbat denbora bion artean Pastranan monasterio bat fundatzeko asmotan ari ginelako.
|
|
6 Andre honek esan zidan pozik zegoela une hartan joan nintzelako, ni ezagutzeko gogo biziaz zen eremutar bat
|
baitzegoen
han, eta hark eta haren lagunek zeramaten biziera gure Erregelari asko hurbiltzen zaiona zela iruditzen zitzaiola. Nik bi fraide soilik nituenez gero, gogora etorri zitzaidan, hau izatea lortuko banu, gauza handia litzatekeela.
|
|
Eliza igeltsuztatzea ia amaiturik zen. Saldu zigun jaun hura ez
|
zegoen
han. Maite gintuzten pertsona batzuek esaten ziguten, gaizki egingo genuela handik hain laster irteteaz; baina premialdian ez dira ongi hartzen aholkuak, konponbiderik ez badakarte.
|
|
Erdiarekin ere berori kontentatzen zela esan nion eta, han premian zeudela jakinez gero, berori pasatuko zela eskatu gabe. Ez dakit ez ote
|
zegoen
han hobeki, esan eta esan egiten baitzuen berorrek kaperarako nahi zuela, eta ez du egingo dena gastatu baino besterik. Jainkoak bidera dezala, Berarentzat nahi baitu berorrek, ganadu horrekin irabaz dezala.
|
|
7 Aita frai Gregorio Naziantzoko han geratzen bada, berorren agurgarritasunari idatzi diodanez, ama priorea aski da, besterik ez
|
baitago
han; eta aski dela badiot ere, uste dut gezurra diodala, barrurako inor ez izatea adina baita. Berorren agurgarritasunak ikusiko du zer den hoberena; izan ere, etxe hartaz dudan ardura kontuan izanik, sufrimendu hartatik irten dadin hartzen den edozein neke gutxi da, eta Jainkoak Madrilekoa atontzen duen bitartean han izatea, ez da probetxu gabea izango; dena dela, berezko izaerari gogor egingo zaio toki hartan bizitzea adiskideak eta neba falta direla, eta okerrena da geratzen direnak geratu izana.
|
|
8 Nire paperei buruz albiste onak daude. Inkisidore nagusiak berak irakurtzen ditu, eta hori gauza berria da (antza denez, ongi hitz egin diote haietaz); eta Luisa andereari esan zion ez
|
zegoela
han beraiek esku sartzekorik ezer; ez zuela txarrik, ona baizik; eta esan zion ea zergatik ez nuen monasterioa egin nik Madrilen. Oinutsen oso alde dago; orain Toledoko artzapezpiku egin dutena da.
|
|
begira zer den bizitza! Ezin zen
|
egon
han hotzaz eta beroaz; oso egoki geratuko da. Begira beza Maria andereak hara sartzeko baimenik ekarri ahal duen, guztia nahasia badago ere; horrela, ederrago begitanduko zaio bere etxea.
|
|
Aita Jeneralaren aginduz
|
zegoen
han, Andaluzian. –
|
|
Samin handia eman zidan, eta zerbait egin nezakeelakoan edota zerbait banintzelakoan, negar eta negar egiten nuen Jaunarekin eta arren bai arren eskatzen nion senda zezala hainbesteko gaitza. Neure baitan uste nuen, mila bizi emateko prest
|
nengokeela
han galtzen ziren hainbeste arimetako bakar bat oneratzearren. Eta neure burua emakume eta kaskar eta Jaunaren zerbitzuan nik nahi nukeen onura lortzeko ezindua ikusirik, hala ere, nire irrika guztia izan zen, eta orain ere hala da, Jaunak hainbeste etsai eta hain adiskide gutxi dituenez gero, hauek onak izan daitezela.
|
|
Samin handia eman zidan, eta zerbait egin nezakeelakoan edota zerbait banintzelakoan, negar eta negar egiten nuen Jaunarekin eta arren bai arren eskatzen nion senda zezala hainbesteko gaitza. Neure baitan uste nuen, mila bizi emateko prest
|
nengokeela
han galtzen ziren hainbeste arimetako bakar bat oneratzearren. Eta neure burua emakume eta kaskar eta Jaunaren zerbitzuan nik nahi nukeen onura lortzeko ezindua ikusirik, hala ere, nire irrika guztia izan zen, eta orain ere hala da, Jaunak hainbeste etsai eta hain adiskide gutxi dituenez gero, hauek onak izan daitezela.
|