Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2001
‎Bakoitza tailer bat da, psikomotrizitatea lantzeko, aroztegi bezala prestatua dagoena, garbiketak egiteko komuna, sukaldea bazkaltzeko... Badago haurra bakarrik egoteko gela bat, irakaslerik gabe, eta irakasleen atsedenerako beste bat.
2005
‎Eta, nola Urkok jakin baitzuen erreminta haiek botatzeko asmoa zutela, eta nola pentsatu baitzuen Venezuelako indigenei primeran etorriko zitzaizkiela erreminta haiek, Tomasekin harremanetan jarri zen, eta Tomas direkzioarekin. Eta direkzioak baietz, erreminta haiek eramateko lasai, zenbat eta lehenago hobe, traban baitzeuden gela batean.
2007
‎Hala ere, bi metrora, lau aldiz gutxiago xurgatzen du, eta hiru metrora, hartzen duen argi kantitatea bederatzi aldiz txikiagoa da. Orientazioak ere badu eraginik Solairu batek ez du argi intentsitate bera hartzen iparraldera begira dagoen gela batean eta hegoaldera begira dagoen gela batean. Puntu kardinalaren arabera, gelaren argi baldintzak hauek dira:
‎Hala ere, bi metrora, lau aldiz gutxiago xurgatzen du, eta hiru metrora, hartzen duen argi kantitatea bederatzi aldiz txikiagoa da. Orientazioak ere badu eraginik Solairu batek ez du argi intentsitate bera hartzen iparraldera begira dagoen gela batean eta hegoaldera begira dagoen gela batean. Puntu kardinalaren arabera, gelaren argi baldintzak hauek dira:
2008
‎Salifek hartu gaitu; ez dakit dagoen lekuak ala alkandora zuriak eragindako inpresioa den, baina dotore eta serioa iruditu zait lehen begiratuan. Badago gela bat libre, baina bertara eroan baino lehen galdetu digu:
‎Saiatu naiz irudikatzen, hutsik dagoen gela bat nola hasten den komiki baten irudiekin betetzen. Nola betetzen diren hormak istorio baten zatiekin.
2009
‎Eta orain, biak zeuden gela batean, aurrez aurre, buruzagia honela mintzatu zenean:
‎Etxeak eraikinaz aparte dagoen gela bat ere badu atzean, baita udalaren izenean inskribatutako beste zati bat ere. Etxea bera du Artzapezpikutzak bere izenean, Gardokik azaldu duenez, baina ez dago hain argi zein den gela horren egoera.
‎Kasurako, Oetziren heriotza eragin zuten gezietako bat nondik sartu zen ikus daiteke argazkietan. Bi egun oso eman zituzten kamerekin argazkilariek, zero azpitik sei gradura zegoen gela batean.
‎Eta orain, biak zeuden gela batean, aurrez aurre, buruzagia honela mintzatu zenean:
2010
‎Gertakizunak igande arratsaldean izan ziren, Irungo okindegi batean. Ustez bikotekide ohia egiten ari zitzaizkion erasoez babesteko, emakume bat okindegira sartu zen, eta salerosketa tokitik kanpo zegoen gela batean ezkutatu zen okinaren laguntzarekin. Ertzainak heldu zirenean, ustezko erasotzailea okina eta bikotekide ohia iraintzen ari zen, eta bien aurkako heriotza mehatxuak egiten.
‎Miguel Angel Alvarezen bi obra zeuzkan: Obanoseko paisaia txundigarri bat salan eta gorputz biluziekin osatutako konposizio indartsua gonbidatuentzako edo prestatuta zegoen gela batean. Bikotearen logelan Jose Ramon Andak egindako altzaria ohearen aurrean, kontsola izan zitekeena, eta ohe buruaren gainean tapiz gris bat, marrazki txiki gorriz betea, Iranera egindako bidaia batetik ekarria, Teresak kontatu zidanez.
2011
‎–Zatoz nirekin, errepikatu du nik galdera ergelen bat egin aurretik, eta azkar mugituz korridorearen amaieran dagoen gela batean sartu da.
‎ez dituzu entzun goizeko albisteak, ezta? Telebista zegoen gela batera eraman zuen gazte horrek. Han, telebistaren aurrean beste aurpegi goibel batzuk topatu zituen.
2012
‎Gainera, jabeen gustu eta zaletasun literarioak ez ezik, dekorazioaren elementu nagusi ere badira. Izan ere, pertsona asko, liburutegia dagoen gela batean sartzen direnean, lehenik eta behin, burua sorbaldetako batera okertu eta okertu egiten dute, hura osatzen duten aleak ikusteko. Liburutegia ordenatuta edukitzea antolatzeko irizpidearen araberakoa da hein handi batean Oro har, liburutegia ordenatuta edukitzea, hein handi batean, antolatzeko irizpidearen araberakoa izaten da.
‎Dozena bat preso eraman zuten, Galo bera ere bai tartean, biharamuneko bazkarirako patatak zuritzera. Ia sabaia ukitzeraino iristen ziren patata metak zeuden gela batera sartu zituzten; haiek ikusita, lankideen trebetasunaren arabera, astebetetik gorako lana agindu zietela iruditu zitzaion Galori.
‎Oso astiro nindoan. Ura distiratsu zegoen eta ingurune guztian halako argitasun lauso bat sumatzen zen, ilunpetan dagoen gela bateko ispiluak islatzen dienaren antzekoa. Gizon bat eta emakume bat ikusi nituen ihien arteko bidezidorrean elkarrengana hurbilduz zihoazenak.
2013
‎Ni, zorionez, aparteko gela batean egon ninduan? aldetxoa baitago gela batean lau egotetik, nor bere koltxoian, hogeita bortz egotera, eta kartzelaldi osoan ez bainuen bertze presoen tratu txarrik pairatu behar izan. Nolanahi ere, kartzela izarrik gabeko hotela duk denendako, hobekien daudenendako ere bai.
‎XABIN AIMAR bisitatzera joan da. Zain dago gela batean. AIMAR atetik sartzen ikusi orduko XABIN zutitu egingo da eta mutilarengana hurbildu.
‎Nola deituko genioke gela hankaz gora duen pertsonari? Zeurea bezala dagoen gela bat partekatu bazenu norbaitekin, eta zure gustukoa ez balitz, adieraziko al zenioke?
‎otorduak, droga, literak... batzuek literetan egiten baitute lo, beren koltxoietan, eta bertzeek lur-zoru gogorraren gainean, guztiak han pilatuta... Ni, zorionez, aparteko gela batean egon ninduan... aldetxoa baitago gela batean lau egotetik, nor bere koltxoian, hogeita bortz egotera, eta kartzelaldi osoan ez bainuen bertze presoen tratu txarrik pairatu behar izan... Nolanahi ere, kartzela izarrik gabeko hotela duk denendako, hobekien daudenendako ere bai.
2014
‎Proba horrek sinesmen faltsua du izena, eta zuzen egin daiteke umea konturatzean posible dela pertsonek benetakoak ez diren sinesmenak izatea soilik. Pertsona batek ikertzaile bat dagoen gela batera darama umea. Hirurek panpina bat ezkutatzen dute tiradera batean, eta, ondoren, umearekin zihoan pertsona irteten da, umea ikertzailearekin utzita.
2015
‎Berak, hain txikia izan eta, harro esaten die ingurukoei iloba luzeak dituela. Jonek eta Amagoiak ere haien burua aurkeztu dute, eta berehala sarrera ondoan dagoen gela batean sartu gara bostok. Amagoiak pastak atera ditu mahai gainera.
‎Uste horrekin altxatu zara behintzat aulkitik, baina goiko solairura zoazela konturatu zarenean, ustekabea hartu duzu. Inprimatzeko materialez beteta dagoen gela batean sartu zarete. Idazteko makinak, zenbait kopiagailu (hilabete batzuk lehenago armak eskuan lapurtutako Gestener elektriko bat, besteak beste), paper metak, liburuak... erakutsi dizkizu lurraren gainean sakabanatuta.
‎Oroitzen naiz Komandanteak azaldu zizkigula hezkuntzan gertatzen ari ziren hainbat aldaketa eta berrikuntza. Orduan jakin zuen, ikasle baten ahotik, 45 ikasle zeudela gela batean. Komandanteak esan zuen hala ezin dela behar bezala ikasi, eta sistema aldatzeko agindu zuen.
‎Han aurkitu nituen printzesa eta Ruy Gómez printzea eta harrera oso ona egin zidaten. Aparte zegoen gela bat utzi ziguten; nik uste nuen baino denbora luzeagoa egin genuen han; izan ere, etxea txikitxoa zen eta printzesak haren zati handi bat botatzeko agindu zuen, berriro eraikitzeko; gauza asko, baina ez hormak.
‎24 Zenbatean, nola eta non erabakitzen hiru astetik gora igaro ziren, eta gu jaiegunetan oso goiz izan ezik mezarik gabe geunden, eta ni sukarraz eta nahiko gaizki. Baina Katalina Tolosak, hain atsegin ematekoa eta borondate finekoa izanik, gu guztion ama balitz bezala jaten eman zigun hilabetean, bakarrik geunden gela batean. Aita probintzialak eta lagunek haren adiskide baten etxean hartu zuten ostatua, elkarrekin ikasten egonak baitziren; Manso doktorea deitzen zen, katedraleko kalonje predikaria zen, eta samin handiz zen hark luze jotzen zuelako, eta ez zekien nola joan gugandik.
‎Jainkoa gorestekoa da haur honen izaera eta berak duen poza. Egun honetan, beharbada, haurra zegoen gela batetik irtengo zen medikua, handik ez baita ibili ohi. Ikusi zuela ohartu zenean, lasterka joan bazen ere, negarrari eman zion eskumikatua zegoela eta etxetik bidaliko zutela esanez. Biziki jostarazten gaitu, eta maite maite dute guztiek, eta arrazoiz?
‎Marisak eskolako laborategiaren ondoan dagoen gela bateko atea ireki du. Oskarrekin dago; Kimikako lehen ikasturtean ari dira biak.
2016
‎Eta unea heldu zen, beti heltzen zen, gertatzen ari zena disfrutatzeari uko egin barik, gertatzen ari zena kanpotik ikusten hasi nintzena. Jada ez nengoen gela batean gizon horiekin cognaca edaten. Gelaren gainean nengoen, neure burua gizon horiekin ikusten, haien mugimenduak eta nireak aztertzen, margolan edo argazki bat prestatzen egongo banintz bezala.
‎Han ohartu ginen paretak zeharka genitzakeela eta abantaila ugari zituela ahalmen hark. Areto osoan ibiltzen ginen hara eta hona, baina gure txokorik gogokoena proiektoretik gertu zegoen gela bat zen. Film kartelez josita zeuden gela hartako lau paretak.
2017
‎Eraman zuten emaztea, baina ez erditzeko zain daudenen ohiko gela batera. Aparte zegoen gela batean sartu zuten, gela iluna, pertsiana beti jaitsita eta argia itzalita. Oheaz aparte, traste asko eta arraska bat omen zeuden gela hartan.
‎Neskaren jakin mina beldurra baino handiagoa zen: gizonari jarraitu zion, eta ikatz suak epelduta zegoen gela batera sartu zen. Hormetan zeuden kolorezko margolan ugariek distira ematen zioten gelari, eta hango usaina ezohikoa baina atsegina zen.
‎Etxearen atzealdean zegoen gela bat eman zidan zabaldira begira zegoena, eta gazteak liburutegia erabiltzen ere utzi zidan. Haren autore kuttunen edizio merkeez beteta zegoen.
‎Esaten zutenez, Erresuma Batuko itsas armada berria sortu zuen. Nire eserlekutik gertu pasatu zen eta atondoaren atzean zegoen gela batera eraman zuen etxezainak. Atea irekitzean, xuxurlak entzun nituen.
‎«Pasa barrura», esan zuen hark, ukondotik bultzatuz gizon bat eta andre bat eserita zeuden gela bateraino. «Ezagutzen duzu Myrtleren senarra, ezta?
‎Horiez gain 59 urteko gizon bat ospitalean dago gela batean, adin txikiko bat eta bi nagusiri arreta eman ostean alta eman diete eta beste lau pertsonari ezbeharra izan den tokian bertan eskaini diete arreta medikua DYAkoek.
‎Guraso elkartearen ekimenez bultzatutako goizeko zaintza zerbitzuak astelehenean zabalduko ditu ateak, 07:30etik 09:00etara. Eskolako beheko solairuan dagoen gela batean emango dute. Egun berean izango da martxan arratsaldeko zaintza ludoteka udal zerbitzua.
‎Alde bakoitzetan sotoak zeuden. Etxehorik ideki zuen ate bat, atzean zegoen gela bat tresna bereziekin: tortura gela bat zen.
2018
‎Lehendabizi harrera egin ziguten, lorez beterik zegoen gela batean. Ondotik, begiak altxatuz, kanoe bat ikusi genuen sabaitik zintzilik; Kanadako indioena ote?
‎Hondoan dagoen gela batean sartzen dira. Handia da.
‎Ilunetan dagoen gela batean, Añes eta Marta elkarren ondoan etzanda. Añesek isil mandatuak egiten diren tonuan kontatu dio Martari sarri agertzen zaiola Bruno ametsetan, eta ikaratuta esnatzen dela gau erdian.
‎" Errege printzesa eta Maud printzesa zeuden gela batean.
2019
‎Hori bezalako erregua xuxurlatuko zuen, lehen pertsonara pasatu eta gero, Raimundo Silvak, telefonoan zenbakia markatu duenean, baina hain bere kolkorako xuxurlatu du non ahotik kanpo ez baitzaio entzun, ahoak dar dar dagi, gaztetxo bat balitz bezala, orain badu zertan pentsatu gehiagorik, baldin eta pentsatzen badu, baldin eta ez bada, bere osoan, tinpano erraldoi bat, non telefonoaren txirrinak durundi egiten baitu, tira, txirrina ez, seinale elektronikoa baizik, deia bat batean etetearen zain, ahots batek Esan, edo Bai, edo Nor da edo agian Allo esatearen zain, edo beharbada Zein da, ohiko formulak eta aldaera modernoak aintzat harturik ez da aukerarik falta, baina Raimundo Silva zeharo zurturik zegoen, eta ez zuen ulertu esan ziotena, ozta ozta konturatu zen emakume bat zela, eta orduan galdetu zuen, gizabidea eta molde ona gehiegi zaindu gabe, Maria Sara doktorea al zara, ez, ez zen, Noren partez, horixe jakin nahi izan zuen ahotsak, Argitaletxeko Raimundo Silvaren partez, hau ez zen egia eztabaidaezina, baina nor zen laburbiltzeko balio zuen, inork ez zuen normaltzat hartuko esatea, adibidez, Raimundo Benvindo Silva, proba zuzentzailea, nire etxean lan egiten dut, eta normaltzat hartu edo ez ondorengo hitzak berberak izango lirateke, Itxaron momentu bat, mesedez, Maria Sara doktoreak telefonoa har dezakeen ikustera noa, ez da sekula hori bezain momentu laburrik izan, Itxaron, telefonoa pasatuko diot, ondoren isiltasuna. Raimundo Silvak egoera imajinatzen du, emakumea neskamea izango da, noski, telefonoa orain dagoen hartunetik deskonektatzen du, gero badarama bi eskuez atxikirik, bularrean babestua, horrela imajinatzen zuen, zozoki, emakumea argi itzalean dagoen gela batean sartu da, gero makurtu da telefonoa beste hartune batean konektatzeko, Zer moduz, ahotsak ustekabean harrapatu zuen, Raimundo Silvak uste baitzuen neskameak zerbait gaineratuko zuela oraindik, Oraintxe pasatuko zaitut doktore andrearekin, esaterako, horrela hiruzpalau segundotako gerorapena edukiko zuen oraino, baina horrelakorik ez eta galdera zuzena, Zer moduz, egoeraren logika itzu... Bi segundoz, Raimundo Silvak pentsatu zuen mandatua jaso ez zuelako itxurak egitea, baina azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, Bai, Beraz ondorioa da deitu didazula beste erremediorik ez zenuelako, neronek deitu bainizun, Nahi duzun ondorioa atera ezazu, zure eskubidea da, baina ohartu zaitez nik telefonistari eskatu niola zenbakia, eta hala egin banuen ez zen izan telefonoa sakelan gordetzeko ez dakit noiz arte, ez dakit zeren zain, Ez dakit zeren zain horren zain gelditu zinen, Arrazoia beste bat izan da, Zein, Kemen falta, besterik gabe, Zure kemena, nonbait, ahotan hartzea gorrotatzen duzun zuzenketa hartako gertaera hartan ahitu zen, Begira, zer moduz zauden osasunez eta hobe zaitezen opatzeko deitu dizut, bakarrik, Eta ez al duzu uste garaia dela galdetzeko ea zergatik deitu nizun nik, Zergatik deitu zenidan, Ez dakit tonu hori atsegin zaidan, Garrantzia dutenak hitzak dira, ez tonua, Zuzentzaile lanbidean duzun eskarmentuak hitzak tonurik gabe ez direla ezer erakutsiko zizula uste nuen, Idatzita dagoen hitza hitz mutua da, Irakurketak ematen dio tonua, Buruz irakurtzen ez bada behintzat, Baita buruz irakurtzen denean ere, ala uste al du Raimundo Silva jaunak garuna organo isila dela, Ni zuzentzaile bat baizik ez naiz, zapatariak egiten duena egiten dut nik ere, alegia, zapataz baizik ez arduratu, nire garunak jakingo du nitaz, baina nik ez dakit ezer nire garunaz, Hori komentario interesgarria, Oraindik ez duzu nire galdera erantzun, Zer galdera, Zergatik deitu zenidan, Orain ez dakit esateko gogoa ote dudan, Ni ez naiz koldar bakarra, antza, Ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik, Kemen faltaz bai, ordea, Ez da gauza bera, Txanpon bateko aurkia eta ifrentzua ezberdinak dira, baina txanpona beti bat eta bera da, Kemena alde bakarrean da soilik, Ez dut elkarrizketa hau ulertzen, eta uste dut eten behar dugula, gainera ez da oso zuhurra, ez da ahaztu behar gaixo zaudela, Zinismoak ez dizu ongi ematen, Ez naiz zinikoa, Badakit, beraz ez zaitez ibili itxurak egiten, Benetan, uste dut honezkero ez dakigula zer esaten ari garen, Nik ederki asko dakit, Orduan azal iezadazu, Ez duzu azalpen beharrik, Auziari itzuri egiten diozu, Zeu zara auziari itzuri egiten diona, zeure buruaren atzean ezkutatzen zara, jadanik badakizuna nik esatea nahi duzu, Mesedez, Mesedez zer, Hobe dugu gauzak bere horretan uztea, elkarrizketa hau gaizki ulertu bat da, ia, Zuk alde horretara bultzatzen duzulako, Nik, Bai, Oso oker zaude, niri gauzak garbi ulertzea gustatzen zait, Orduan garbi mintza zaitez, esadazu zergatik zaren oldarkorra nirekin hitz egiten duzunean, Ni ez naiz oldarkorra inorekin, ez daukat kualitate moderno hori, Nirekin oldarkorra zara, zergatik, Ez, ez naiz, Oldarkorra zara nirekin elkar ezagutu genuen egunetik, ahaztu baduzu gogoraraziko dizut, Zirkunstantziak, Baina zirkunstantziak gero aldatu egin ziren, eta oldarkortasunak iraun zuen, Barkatu, nire asmoa ez da hori sekula izan, Orain neronek eskatu dizut, mesedez, alferreko hitzik ez erabiltzeko, Isildu egingo naiz, Ba, begira, deitu nizun bakarrik sentitzen nintzelako, lanean ari ote zinen jakin minez nengoelako, zuk niri senda nendin opatzea nahi nuelako, Maria Sara, Ez ezazu nire izena modu horretan esan, Maria Sara, zu nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Kostatu zaizu, bada, esatea, Eta agian ez nizukeen sekula esango, Zergatik, Ezberdinak garelako, mundu ezberdinetakoak garelako, Zuk zer dakizu ezberdintasun horietaz, gure artekoez eta gure munduez, Irudikatu egiten dut, eta ikusi, eta ondorioak ateratzen ditut, Hiru eragiketa horiek egiara eraman dezakete, baina baita okerrera ere, Bai, hala da, eta okerrik handiena, une honetan, nire gustukoa zarela esatea izan da, Zergatik
‎Antzokiko gela batean egiten dituzte entseguak. «Ispilua dagoen gela bat erabiltzen dugu koreografiak eta abar asmatzeko eta erakusteko», esan dute Alberdik eta Barquerok. «Ordu asko ari gara sartzen, baina ziur gaude esfortzuak duela».
2020
‎Hor barruan! erantzun zuten gudariak barru barruan zegoen gela bat seinalatuz.
‎Kartoizko karpetetan gordetzen zituen Antxonek Jurdanek ikertutako kasuen dokumentazio guztia, eta karpeta hauek kartoizko kutxetan gordetzen zituen. Azkenik, agentziako egoitzan hutsik zegoen gela bateko hormetan apalak zintzilikatu eta bertan gordetzen zituen espedientez eta dokumentuez beteriko kutxak, ustez kronologikoki eta alfabetikoki sailkatuta, baina, izatez, berriz sekula bilatu behar izango ez zituelako konfiantzarekin, leku nahikoa ikusten zuen zokoan botatzen zituen kutxak. Ondorioz, Muga Agentziaren ia hamabost urteko ibilbidearen ondoren, gela osoa zorutik sabairaino kartoizko kutxez betetzea lortu zuen Antxonek; eta honek bere kabuz sortutako orden hartan paperen bat, argazkiren bat bilatu beharrekotan, haren oroimenaz fidatu beharra zegoen.
‎Aitak zer gertatzen zitzaion galdetu eta burua mugitzen zuen ezker eskuin, betiere aitaren begirada saihestuz. Bera zegoen gela batean aita sartuz gero, aitzakiaren bat bilatu eta bertatik alde egiten zuen. Hobeto sentitzen zen bakarrik.
‎Marianne pentsatzen jartzen denean zeinen errespetu gutxi dion Jamieri, nazkagarria sentitzen da eta bere burua gorrotatzen hasten da, eta sentimendu horiek, berriz, menderatua izateko eta nolabait ere hautsia izateko desira kontrolaezin bat pizten diote. Eta hori gertatzen denean, garuna hutsik geratzen zaio, argia itzalita dagoen gela bat bezala, eta dardara batean iristen da orgasmora batere atsegin hautemangarririk gabe. Eta gero berriro hasi.
‎eserleku batzuk, adibidez. Zelai loretsu baten erdian dagoen gela bat da eta amets giroa iradokitzen du. Handik eta hemendik hainbat espezietako landareak ikus daitezke, tamaina zein kolore aniztasunez lurrari erabat atxikita.
‎Gero, botereak dituena bestearekin dago gela batean.
2021
‎Handik aste batera hasi ginen eskolara joaten. Etxe handi hartako beheko solairuan zegoen gela batera joateko esan zigun Pedrok. Haren alaba gazteena, Lutxi, gurekin joango zen.
‎Augusto Maeso Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko epaileak aurrerapausotzat hartu du aurrez emandako froga orokortzea: «Epaileak eta aldeek adituen bidez egingo dizkiote galderak adingabeari, haiek bakarrik dauden gela batean. Dena grabatuko da, eta grabazio hori jarriko da ahozko epaiketan, adingabea berriz joan gabe; izan ere, deklarazioa behin eta berriz ematea estresagarria da haientzat, eta saiatu behar da biktimizazioa ez handitzen.
‎Sartu diren momentutik. Haiek zeudeneko gelan baten bat zegoela ikusi dute eta tiroka hasi dira. Gu ikaratu egin gara eta horrela esan digute," hara, irten kanpora, eta zurekin daudenak ere".
‎Aspalditik dago gela bat zuretzat hemen.
2022
‎Egun batean, harrituta geratu zen semearen mezu bat jaso zuenean. Ez ziren inoiz komunikatzen, ez zuten ezer komunean, eta Vashtik zeharka baino ez zuen entzun Kuno bizirik zegoela eta ipar hemisferiotik, non hain gaizki jokatu zuen, hegoaldera lekualdatu zutela, hain zuzen ere bere gelatik hurbil zegoen gela batera.
‎Edward Morgan Forster idazle eta saiakeragile britainiarra izan zen, eta 1879ko urtarrilaren 1ean jaio eta 1970eko ekainaren 7an hil zen. Bere eleberri ezagunenen artean daude Gela bat ikuspegi batekin, Howards End eta Indiarako bidaia txartela, gero film ikusgarrien oinarri izan zirenak.
‎Eta, batez ere: leiho ondoan bazegoen lehen tiroa egitean, zergatik ez da ageri bala zorrorik leiho ondoan, eta bai Urigoitia ez zegoen gela batean?
2023
‎Oses, berriz, kirolaren arloan ari da. " Jendeak Tafallara joan behar izaten zuen kiroldegira; eskola zaharrean zegoen gela bat atondu, eta kiroldegi bat sortu dugu, auzolanean", kontatu du. Lortu dute kirola egin nahi dutenak herrian gelditzea, eta denen artean ari dira espazioa moldatzen jarraitzeko urratsak egiten.
‎Oses, berriz, kirolaren arloan ari da. «Jendeak Tafallara joan behar izaten zuen kiroldegira; eskola zaharrean zegoen gela bat atondu, eta kiroldegi bat sortu dugu, auzolanean», kontatu du. Lortu dute kirola egin nahi dutenak herrian gelditzea, eta denen artean ari dira espazioa moldatzen jarraitzeko urratsak egiten.
‎Disko gogorrez beteta dagoen gela bateko informazio guztia DNAz beteriko arrosa ale batean sartu daiteke. DNAren ezaugarri inportante bat da informazio dentsitatea, izan ere, oso espazio txikian sar daiteke disko gogorretan gordetako edukia baino gehiago.
‎Altzari batzuk tokiz aldatuta daude, beste batzuk desagertu egin dira eta ezagutzen ez duen hainbat dago. Aldaketarik handiena, nolanahi, sukaldean egoteko gela bat asmatu izana da. Garai batean, sukaldea zen egongela bakarra eta han prestatzen zizkion berak kafesneak zaharrari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia