Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2008
‎Horrenbestez, Ezker Abertzalearentzat ez da herri kontsultaren legezkotasuna eztabaidatzeko unea, Espainiako Konstituzioak ezartzen dituen mugak eztabaidatzekoa baizik. Hala, EAko buru Unai Ziarretari zuzendu zaio bide horretan zer egiteko prest dagoen galdetuz. «Zein bide planteatzen du EAk marko hau gainditzeko?
‎Altxerriko leize zuloaren erreplikarik egiteko asmorik dagoen galdetutakoan, horrelako planteamendurik ez dagoela erantzun zuen Aranburuk, eta legegintzaldi honetan behintzat ez dela halako egitasmorik jarriko abian. «Dena den, Altxerrik ere izango du zabalkunderako zerbaiten premia, eta Aiako alkateak jarri dizkigu dagoeneko ideia batzuk mahai gainean», komentatu zuen.
‎Perezek eta Zabalak jorratzen duten gaia ez da erraza Perezek berak idatzitako antzezlan honetan. Guztiz aske izateko «baldintza pertsonal eta materialik» ba ote dagoen galdetu nahi izan dio bere buruari Perezek. Etxebizitzaren gai «ez oso goxo» honetan sortu dituzten pertsonaiak koloretsuak dira, «komikietatik ateratakoak» dirudite, Zabalak dioen bezala.
‎ETAren indarkeriak «independentziaren aldeko mugimendu atzeraezin bat abiaraztea eragozten du», Rafael Larreinaren esanetan, eta, ondorioz, baita independentzia bera lortzea ere. Hala, «indarkeria baztertuz eta soilik bide baketsu eta demokratikoen bitartez» aritzeko prest ote dagoen galdetu dio Ezker Abertzalea legebiltzar taldeari.
‎Horixe onartu behar izan du Raxoik, ez dagoela hitzarmen hausturarik. Baina hitzarmena bera, hau da, bi alderdien arteko harremana, ze girotan dagoen galdetu zietenean, biek formula ezberdinak erabili zituzten. Eta oso adierazgarri gertatu ziren.
‎Badirudi Nafarroako egunkari salduenari emandako elkarrizketa batean erabili zuela esamoldea, lehen aldiz. Ea PSNrekin adostu nahi dituen aurrekontuen sail guztiekin ados zegoen galdetu zioten. Diru sailen bat ez zuela ondo ikusten erantzun zuen Nafarroako presidenteak.
‎Guggenheim museoaren atzetik, argazki kameren flash gehien jasotzen duena. Bilboko Udaleko Turismo Bulegoaren arabera, baina, oraingoz ez da aipagarria eraikina non dagoen galdetzen duten turisten kopurua. Rafael Moneok Deustuko Unibertsitatearentzako Abandoibarran egiten ari den liburutegiagatik, adibidez, gehiago galdetzen dutela diote.
‎AEBetan, 2007an, 90.000 milioi dolar ostu zituzten sareko lapurrek 15 milioi banku kontutatik, FBIren arabera. Horren atzetik nor ote dagoen galdetuta, Parryk argi dauka: «Bankuetan lapurtzen edo pertsonak bahitzen dituzten berberek egiten dute; aldea bakarra da orain ordenagailuak erabiltzen dituztela».
‎Plazagizandre izateko, baina, lehen plazak behar ditu bertsolariak. Lehen plazak bertsolariaren esku zenbateraino dauden galdetuta, plazetarako lehen pauso horrek kolektibo batetik hasi behar duela irizten dio Agirrek: –Bertso eskolara joaten bazara, bertso eskola antolatu duen elkarteak hartu behar du beregain hasten ari den bertsolariari jendaurrera salto egiteko aukera emateko ardura?.
‎Denbora gutxi barru Ertzaintzak Frantzian jardun ahal izango duela ziurtatu zuen duela gutxi Herrizaingo sailburuak. Eta, horren harira, Ertzaintza Schengen itunean sartzeko Espainiako Gobernuarekin abian dauden negoziazioak «zein fasetan» dauden galdetu zion Urkijok Balzari.
‎Galdera erretorikoa. Okindegian ogia dagoen galdetzea bezalaxe. Baina behin eta berriz entzuten da.
‎EAren kontrako kritikak Patxi Lopez sozialisten idazkari nagusiak egin zituen, atzo, Andoainen (Gipuzkoa) egin zuen agerraldian. Zer nolako aldea dago Inazio Uria eta Isaias Carrascoren artean?, galdetu zuen Lopezek, eta EAri ea bere etika baldintzaturik dagoen, edota lehen eta bigarren mailako biktimak dauden galdetu zion.
‎EAJk Azpeitian bultzatu nahi duen zentsura mozioa babesteko prest agertu zen EA. Lopezek, ostera, Arrasaten PSE EEk aurkeztutako zentsura mozioa onartu ez eta trabak jarri izana salatu zuen, larunbatean. Era berean, lehen eta bigarren mailako biktimak dauden galdetu zion EAri. Ziarretak, berriz, Arrasaten ez zutela inolako trabarik jarri, eta zentsura mozioa aurrera ez ateratzea euren arazoa izan zela azpimarratu zuen.
2009
‎Identifikatu ostean, beste pertsonengandik bakartu egin zuten. Gazteak azaldutakoaren arabera, Poliziak fitxatuta omen zegoen galdetu zioten bi ertzainek, eta berak ezetz erantzun zuenean, zaplaztekoa eman zion ertzain batek. Gero, ertzainak telefono dei bat egin zuela, eta dokumentazioa itzuli zionean aurpegian ukabilkada eta ostiko bana eman zizkiola azaldu zuen.
‎PSE EEko idazkari nagusiak, azkenik, Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiaren erasoak aipatu zituen, erantzutea merezi ez duen arren. Proposamenak non dauden galdetu zion Basagoitiri, eta kontseilaritza eskean ibiltzea leporatu zion. PSE EEk bakar bat ere ez diola emango ziurtatu zuen.
‎Azkenean marketin kontua dela konturatzen zara; dena da promozioa, eta nahiko lan badauka entrenatzeko denbora hartzeko ere. Baina entrenatzeko garaian, bazkaltzean, beti saiatzen da zer moduz zauden galdetzen. Alde horretatik, iritsi errazagoa da Alberto [Contador].
‎Han ez zioten txintik esan, ezta bertan edo non zegoenik ere. Herrizaingo Sailak kaleratutako oharra ikusi eta, berak dioen bezala, familiari emandako paperak non dauden galdetu dio. Haren ustez, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren jarrerak berak erakusten du protokoloa ez dela bete.
‎Jesus Merinok deitu zidan [Eibarreko idazkari teknikoak], hegaleko beste jokalari baten bila zebiltzala esateko eta ea prest nengoen galdetzeko. Harrituta geratu nintzen, noski, eta arratsaldean deituko niola esan nion.
‎NBEren zerrendatik ezabatu beharreko izenen artean Mulla Mahoma Omar talibanen buruzagia dagoen galdetu diotenean, ordea, Karzaik ez du erantzun. Ez dut izenik aipatuko.
‎–Apustuak doblean irtengo dira, edota 100. Zeinen alde den ez dago galdetu beharrik. Egia esan, nik ez dakit ezer pilotaz?.
‎Horretarako, ezker abertzaleko taldeak, ikastolak, parrokoa, gizon zein emakume koadrilak, tabernariak, manifestariak eta abar filmatu zituzten ezkutuan; eta agerian, I, aki Anasagasti, Carlos Garcia, Gorka Landaburu, Garbi, e Biurrun, Joseba Bilbao eta Angeles Escriva, erreportajea borobiltzeko; eta ezkutuan joan ziren Garikoitz Aspiazuren gurasoenera, semea nola zegoen galdetzera, animu faltsuak ematera irudi bat lortzearren; baita askatu berri zuten presoaren ongi etorrira, hari eskua eta zorionak emateraino.
‎Geroztik, norabide guztietan abiatu zen familia, haren bila. Erietxetara jo zuten, han ote zegoen galdetuz. Egunkariak miatu zituzten, ezezagun baten gorpua aipatzen ote zuten.
‎Argazkilariak klik eta klik hasi zirenean,, kamera horiek...?, esan zuen irribarrea galdu gabe. Agerraldia hasi gabe zegoen, baina zer moduz zegoen galdetu zion han bildutako batek. –Poliki poliki doa dena, baina ondo?, erantzun zuen.
‎Txupinazoa bota dutenean ere gu lasai, kokretak atera dituztelako, eta a ze kokretak! Eta ea etxean eginak zeuden galdetu du gonbidatuetako batek, eta noski. Galdetzea ere...
‎Agindu horrek. Eusko Jaurlaritzak berak bete beharreko funtzioak udaletxeei agintzen dizkie?, EAJko legebiltzarkidearen iritziz, horien, baliabide eskasak kontuan hartu gabe?. Horregatik, arau berri hori zein legeren arabera egina dagoen galdetu du EAJk. Legebiltzarrean aurkeztu du galdera, Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresek erantzun diezaion.
‎Abbas horregatik berretsi dugu karguan, eta litekeena da urtarrileko bozetan ere berretsia izatea. Jasser Arafatekin jendea pozago ote zegoen galdetzen ari bazara, ordea, ezin ukatu daitekeen gauza da hori.
‎Aurkezleak bozgorailutik ea prest zeuden galdetu zien. Baietz erantzun zuten.
‎Lagun handia izan dut, bai kantxa barruan eta bai kanpoan. 2006 urtean ea nire botillero izateko prest zegoen galdetu nion, baina ezin izan zuen, eta nire anaiak hartu zuen haren lekua. 2007an, baina, ez zidan hutsik egin, eta geroztik hura izan da nire laguntzailea.
‎Javier Markotegi UPNko parlamentariaren irudiko, beste gutxiengo asko daude Nafarroan, transexualak baino egoera okerragoan. Aintzat hartzen ez diren gutxiengoen eskubideak non dauden galdetu zuen.
‎Egunkaria itxi zutela badira jada ia zazpi urte, kartzelan egonarazi, horietako zenbait torturatu, eta oraindik epaitzeke daude. Dagokionari galdetzen diogu nola litekeen, oraindik muturreko neurri horrekin jarraitu, hori justifikatuko lukeen zentzuzko arrazoi juridikorik aurkeztu gabe.
2010
‎Hau lasaitua! Eta, lotara zoazela, ez zara harritzen George Clooneyk iaz Torontoko zinemaldian emandako erantzunaz, Facebooken ote zegoen galdetu ziotenean: Facebooken egon baino nahiago dut morroi batek oso esku hotzekin nire prostata azterketa egitea eta hori telebistaz zuzenean ematea.
‎Suitzako Poliziak Polanski atxilotu aurretik hitz egin zuten Skolimowskik eta Seignerrek filma egiteari buruz. Gertatutakoaren ondoren oraindik ere filma egiteko prest zegoen galdetu nion leunki, eta erabat erantzun zidan, azaldu zuen Skolimowskik.
‎Izugarrizko gogoa daukat. Taldekideek askotan deitzen didate, zer moduz nagoen galdetzeko, animoak emateko, nire falta sentitzen dutela esateko... Dena egia izatea espero dut!
‎Prozedura akatsak nabarmenak izan direla onartu du prokuradoreak. Maiatzaren 20an Anza han ote zegoen galdetu zion erietxeari. Ekainaren 4an ezezkoa erantzun ziotela azaldu zuen.
‎Izan ere, uzkur eta isil egotetik, harro eta ozen gure eskubideak aldarrikatzera urrats bat aitzina egin behar dugu, eta XXI. mende honetan Iruñean egin den manifestaziorik jendetsuena izatea lortu behar dugu. Ez dugu erabiliko erdaraz hainbeste entzun eta horren matxista den esapide ospetsu hori, arrautzarik dagoen ala ez dagoen galdetuta. Denok saiatuz gero, maiatzaren 15eko manifestazioa baietz izan azken urteotako handiena Nafarroan.
‎Edonork nola nagoen galdetuz gero, txarto, baina gogor izango litzake erantzuna. Zuk beti esaten zenuen bezala, Joxepa!
‎Baina Space Monkey sutsua etorri zen jarraian, eta orduan hasi zen batetik bestera mugitzen, makurtzen jendea agurtzeko... Sasoi onean ote dagoen galdetzen zuenak uxatu egin zituen zalantza guztiak Free Money klasikoa jo zuenerako. Indarrez gainezka eginez eta ukabila gora.
‎Abokatuak gaineratu du Ostendeko Poliziak bazekiela Zengotitabengoa hirian bertan zegoela, eta Poliziari hirian egoteko eragozpenik ba al zegoen galdetu ziola, haren aurkako kargurik zegoen jakiteko. Bekaertek azaldu duenez, Poliziak arazorik ez zegoela erantzun zion, eta baimena eman zioten Ostenden jarraitzeko.
2011
‎Ez dakit zergatik sentitu behar dudan zahar oraindik. Gogotsu nago, eta gauzak egiteko irrikaz.Nekatuta al zaude jendeak zure gaitz psikologikoaz galdetzeaz. Ez, ondo dago galdetzea. Nik erantzuten dut askoz ere hobeto nagoela jada.
‎Haurtzaroraino itzuli da Ardanza, gerra ondorengo garaira; EGIn aritzeagatik klandestinitatean nola ibili zen kontatu du, eta nola bizi izan zuen Arrasateko alkatetza garai gogorretan. «Gogoratzen dut Ardanza, cabrón, irás al paredón pintaketa semeak ikusi, eta paredón non zegoen galdetu zuenekoa».«Bere bizipenen bidez garai hura koadro batean margotuta bezala erakutsi du», laburbildu du Ramon Perello editoreak.
2013
‎Ezkorrak direnak hartzen ditut gogoan sasoi bukaeran hainbat gauza esateko». Hitz horien harira, eta taldearen emaitzak ikusita, baikortasunerako zirrikiturik ba ote dagoen galdetu zioten Alonsori, eta jakina, madrildarrak egon badaudela esan zuen: «Hobetzen ari gara buruko indarrean.
‎PSN baskismora (hori zernahi delarik) hurbildu nahi duela. Beraz, ez gaitezen harritu hemendik aitzinat, Nafarroako zonifikazio linguistikoaren alde ote dagoen galdetuta, «noski baietz» [sic] ihardetsiko balu Jimenezek, euskara jatorrean. UPNko erreginaren eta bilorik gabeko alfilaren arteko lehia ikusita, eta azken hori PSNri begira ari dela kontuan hartuta, miresten ditudan zenbait kazetari kezkaturik dabiltza, ea zer egiten ari diren abertzaleak izenez sozialista eta izanaz mertzenarioa den alderdi hori limurtzeko.
‎Alegia, eta El Pais egunkarian esan duenaren arabera, UPDren barne demokrazia eskasa dela. Arrazoi horrez gain bestelakorik dagoen galdetuta, alderdiko iturriek adierazi dute haren erabakiaren atzean barne hauteskundeak «galdu» izana baino ez dagoela. Emaitzak bere «gustukoak» izan ez direlako utzi duela alderdia.
‎Hortik behera, ahultzen». Erantzun hori eman zion zer moduz zegoen galdetuta. Badaki ondorioak uzten dituztela baraualdi luzeek, eta utziko dizkietela eurei ere.
‎Era berean, euskal instituzio nagusietako ordezkariei hitz egin die Sortukoak, «egun euskal herritar batzuen aurka egiten ari diren eskubide urraketa basatia ezagututa ezin dutelako ez ikusiarena egin». Preso diren herritarren eskubideak errespetatzeko zer egiteko prest dauden galdetu die Iñigo Urkulluri eta Yolanda Barcinari, EAEko eta Nafarroako lehendakariei. Hala, euskal eragile eta instituzioei galdegin die jarrera «argi eta irmoa» hartzeko, Barrenaren iritzian, «Euskal Herriaren aurka egiten ari den eskubide urraketarik gordinena» delako espetxe politika.
2014
‎«Ez nuen uste hedabideek jaramon handia egingo zidatenik, baina orain arteko egun hauetan ez naiz gelditu ere egin», dio. Hori esan bezain laster, telefonora deitu dio kazetari batek zein egoeratan dagoen galdetzeko. Horrez gain, bisita ugari ere jaso du lehen zortzi egun hauetan; besteak beste, Sorkunde Aiarza Zamudioko alkate jeltzalearena.
‎Aldiro errepikatzen den gerra ekonomikoaren parte da hori». Robert Serra PSUVeko diputatuaren hilketa ere gerra horren barruan ote dagoen galdetuta, kopetilun jarri da Rodriguez. Urriaren 2an tirokatu zituzten Serra eta haren bikotekidea; bertsio ofizialaren arabera, ordaindutako hiltzaileek.
‎Aurkezpeneko ekitaldian azaldu dutenez, «Katalunia subjektu politiko eta burujabea» izan dadin nahi du MESek, eta «erabat konprometituta» dago prozesu subiranistarekin. Artur Mas presidenteak proposatutako zerrenda bakarrarekin bat egiteko prest ote leudeken galdetuta, «aukera guztiak aztertzen» ari direla erantzun du Magda Casamitjana NECateko presidenteak: «Lehenbizi Oriol Junqueras ERCko presidentearen proposamena entzun nahi dugu, eta gero ICV EUiArekin, CUPekin eta jende gehiagorekin bilduko gara, gure jarrera erabakitzeko».
2016
‎CNN Turk en Face Time bidez hitz egin eta bizpahiru ordura, Istanbulen lur hartu zuen Erdoganek. Gaueko lehen orduetan, Erdoganez kokoteraino zegoen NATOren eskua ikusten zuen lagun batek honen guztiaren atzean. Bruselan, bilera batean, Errusiako hegazkin bat botatzeko burutik jota ote zegoen galdetu omen zion Europako Defentsa ministro batek Turkiakoari?. Washingtonek lau ordu behar izan zituen, baina kolpearen aurka agertu zen, eta atzetik gainontzeko herrialdeak.
2018
‎Amonarrizek, mago baten antzera, pilota bat atera du zorrotik: «Probatzeko aukera emango diegu».Gero, bisitari taldean Garcia izenekoren bat ote dagoen galdetuko dute, baten bat egoteko aukerak dezentekoak direlakoan. «Gartzia abizen %100 euskalduna dela esanda txundituko ditugu», esan du soziolinguistak.
2020
‎Gilek esan du giroa gaiztotu egin zela Escribanok «txantxa» egin zuenetik Veleia inskripzioarekin pieza bat faltsutuz. Pieza berezi bat agertu ostean, arkeologoak bildu zituen, beste faltsutzerik ba ote zegoen galdetzeko. Horrek areago gaiztotu zuen giroa taldean.
‎Tintearen faltan ile sustraiak zuritu zaizkion emakume lotsatuarekin gogoratu naiz. Itxialdian zehar behingoz ilea buru arras moztera ausartu eta lagunek ondo ote dagoen galdetu diotenarekin. Berriro kalera irtetean lehenago ile motza zena melena izatera iritsi zaiolako «oso guapa» dagoela entzun duenarekin.
‎Grazia egiten dit jendeak libre ote nagoen galdetzen didanean bikoterik dudan edo ez jakin nahi duenean. Grazia handia egiten dit.
2021
‎Bidenabar, hala ere, entzierroaren ibilbidea ikusiko du. Estafeta non dagoen galdetu dio kazetariari.
‎Operazio horretan laguntzeko prest ote zegoen galdetu zioten atzo Azpiazuri, Forum Europa gunean emandako hitzaldiaren amaieran. Gaia aztertzen ari direla onartu zuen, eta horretarako tresna Finkatuz funtsa izan zitekeela, haren zeregina baita enpresen errotzea bermatzea.
‎SPLAk Jongleyko Bor hiria hartu nahi zuen jarraian, hegoaldetik eta iparraldetik ere eraso eginez. Aitzinatze militar azkarrak sakoneko adiskidetzea ez ote zuen atzeratzen pentsatuz, su etena agendan ote zegoen galdetu nion James Mai SPLAko komandante nagusiari, eta honela erantzun zuen hark: «Ez dago.
2022
‎«Eragile ez bortxatzaileak eta ordezkari politikoak bil daitezen iradokitzen dugu, gai politikoak eta gaiarekin zer ikusirik dutenak eztabaidatzeko, herritarrei kontsultatuz, horrek guztiak gatazkarik gabeko aro berria sortzen lagun dezakeelako». Ordezkariek estatus politiko bat hitzartzearekin ados zenbateraino dauden galdetuta, hirutik bat dago ados (%35, 8), eta horien erdiak baino gutxiago kontra (%16, 2). Halere, aldea are handiagoa da galdetzen zaienean ados ote dauden herritarrei kontsulta bat egitearekin ordezkari politikoek akordioa lortuz gero:
‎BERRIAk Alan Petrie AIM mugimenduko kide eta Progress To Yes ekitaldiaren antolatzaileetako batekin hitz egin du Eskoziako bigarren independentzia erreferenduma zertan dagoen galdetzeko. Preseski, Petriek nabarmendu duenez, independentzia noiz egingo den eztabaidatzeko bainoago, independentzia erdiesteko arrazoiez mintzatzeko antolatu dute ekitaldi hori:
‎Hamar puntu baino gehiagoko aldea hauteman dute galdera «gogorretan». Alegia, migrazioa krimenarekin lotuta ote dagoen edo «Espainian kanpotar gehiegi» ote dauden galdetzean ikusi dituzte desberdintasun nabarmenenak.
‎Apaiz baten ekimenez zabaldu zuten Fraternita Massi harrera etxea, eta eliza baten alboan dago; bi eraikinen artean, erizaintzarako bi barraka handi daude, eta haien itzaletara eseri dira Youssef eta Abdelatif. Irribarrez mintzo dira, baina, zelan dauden galdetuta, zintzotasunez erantzun dute: «Ez hain ondo».
‎Juncal Navajas, esaterako, Alba eta Hugo Barrena seme alabekin joan da dendara: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan daude gazteak, lehenengo eta laugarren mailan, eta, ikasturteari heltzeko gogoz ote dauden galdetuta, ezezko borobila eman dute, aspertu aurpegia jarrita.
‎Eusko Legebiltzarrean lau alderdi nagusiek apirilean sinatu zuten hezkuntza akordioa eta berriki Eusko Jaurlaritzak publiko egin duen Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroa. Lehenengoa bigarrenean islatuta ote dagoen galdetuta, Otxandianok erantzun du oraindik ez dela garaia eduki zehatzen balorazioa egiteko, baina aurrerapen bat egin du: «Ez gara hasi oraindik [aurreproiektuaren zirriborroaren] zuzenketak idazten, baina seguru gaude zuzenketa asko egingo dizkiogula».
‎Eusko Legebiltzarrean lau alderdi nagusiek apirilean sinatu zuten hezkuntza akordioa eta berriki Eusko Jaurlaritzak ezagutarazi duen Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroa. Lehenengoa bigarrenean islatuta ote dagoen galdetuta, Otxandianok erantzun du oraindik ez dela garaia eduki zehatzen balorazioa egiteko, baina aurrerapen bat egin du: «Ez gara hasi oraindik [aurreproiektuaren zirriborroaren] zuzenketak idazten, baina seguru gaude zuzenketa asko egingo dizkiogula».
‎Bigarren ebazpen horren ostean Jaurlaritzaren jokabidearen inguruko eztabaida ea itxita dagoen galdetu diote sailburuari, eta adierazi du Europako administrazioak «argi» utzi duela ez dela lege urraketarik egon. Hala ere, prozesu judiziala oraindik ere irekita dagoela gogorarazi du Tapiak, eta luze joko duela gehitu du:
‎Alderdi Sozialistak gai honetan duen jarrera ikusita, erantzuna bera luzatzeko planik ba ote dagoen galdetzen diogu geure buruari. Zer ote dio PSNk?, Nafarroan LGTBI Kontseiluaren lehendakaritza duen eta aurreko legegintzaldian —Nafarroako Gobernuan beste alderdi bat zegoenean— LGTBI Legea bultzatu zuen alderdi horrek zer dio?
2023
‎Eta nago galdetu geniokeela geure buruari bietatik zein den baliagarriagoa zibilizazioa ulertzeko, baten lekukotza ala besteen argazkia.
‎“Kolonia bat eskatu genuen, baina ez zitzaigun gustatu, eta hura utzi, eta bertze bat hartu genuen, erosteko”. Dendako langile batek lehendabiziko kolonia non zegoen galdetu zien, orduan. Utzi zutela erantzun zioten.
‎Duela bi urte diagnostikatu zidaten asbestosi gaixotasuna; amiantoarekin urte askoan lan egin izana dago horren atzean, eta oso jende gutxi konturatzen da horretaz. Adibidez, duela gutxi Bizkaiko lagun batek esan zidan amiantoarekin lan egin zuela; ea Osalaneko zerrendetan zegoen galdetu nion, dena ondo aztertzeko. Zerrendan ez dagoenez, ez diote egin amiantoak sor ditzakeen gaixotasunen inguruko azterketa zehatzik.
‎Abstentzioaren datuak ikusirik, herritarren konfiantza ere azken hatsa ematekotan ez ote dagoen galdetzea zilegi zaigu. Hautua egin dezagun, egin dezaten, etorkizunaren alde, zakur bazka nahikoa eta sobera bada eta, inguruan.
‎Emakumeen eta gizonen futbol partidetan desberdintasunik ote dagoen galdetuta, Bastidak aipatu du «bietan» existitzen dela indarkeria, baina «oso errealitate desberdinak» direla azpimarratu du. «Futbolaz ari garenean, orokorrean, gizonezkoenaz ari gara.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia