Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Jendea han zebilen batera eta bestera, ahal zuen moduan. Rekalde etortzen zitzaidan tarteka, ea zer moduz nengoen galdetzen. Txarto pasatu nuen nik, eta besteak ere halatsu ibiliko ziren.
‎Nire ziegako atearen alde banatan makurtuta, hura kanpotik eta ni barrutik, leihatilatxotik elkarri begira, berriketari ekin dio: ia hamabost egun daramatza bidaian; Picasentetik dator, Langraiztik bueltan; zer moduz gauden galdetu dit, nola dauden hemengo gorabeherak...
2002
‎Ez zuen deus berezirik nabaritu Fernandoren galeria apokaliptikotik erori zenean; argazkia non egina zegoen galdetzera eramango zuen detaile ttipienik; herria salatuko zuen aurpegi janzkera paisaiarik. Eta hala ere, Waterlooko geltokian trenera sartu zenean, gogora etorri zitzaion lehendik ikusita zeukala.
‎Birritan deitu diozu etxera, baina ez dagoela informatu dizu pisukide batek. Ez zara ausartu non dagoen galdetzera. Gura duenean azalduko da, ohi duen moduan.
2004
‎Etxeko portalean sartu zirenean, Miren eta Harakin elkarrekin ote zeuden galdetu zion bere buruari Jexus Marik.
2005
‎Ezin du botagura ahaztu. Esan dionean, ez ote den haurdun egongo galdetu dio Eusebiok. Ez ote den berriro egongo.
‎Musu eman zidan, ongi nengoen galdetu zidan.
‎Inork ez zuen ukatuko Huck eta Tom arraunlari trebeak zirela, alabaina askok zalantza egin zuten ahapetik gauza izan zitezkeenetz haiek biak hilabetean Liverpooleraino iritsi ez ezik itzultzeko, milioi eta erdi milia barru Liverpool, hor nonbait, pentsatuko zuten gure herriko marinel motzok. Entzun nuen baten batek portu hura non zegoen galdetzen zuela, berak ez zuela ezagutzen han egondako inor. Elkarri behatu zioten nire lagunek, eta barretxo bana egin ote zuten.
2006
‎– Bai, jauna, balkoi itzela da gure auzoa... Non dagoen galdetu dizut jendeak ez dakielako hau existitzen denik ere. Gran Via, Guggenheim eta Euskalduna jauregia Bilboko leku bakarrak direla uste dute gehienek...
‎Ez zegoen galdetu beharrik. Poema gogoko zuenentz.
2007
‎Emaztea sukaldera sartu denean, seme alabak non dauden galdetu dio senarrak.
‎Alkoholak eta tabakoak betetzen diote sabela. Eta gaur ere, egun bat gehiago balitz bezala, zer moduz nagoen galdetu gabe, ni iritsi eta berehala jaitsi da tabernara. Tabako bila noa, esan du.
‎– Ez dakit konturatu zaren aspaldi ez didazula zer moduz nagoen galdetu. Ez zaizu interesatzen?
‎Habana Zaharretik hurbil gelditu zuen automobila Alberto Josek, eta Migelek barraren bat zabalik ba ote zegoen galdetu zion Arseniori. Bakarren bat harrapatuko omen zuten, baina leher eginik zegoen terminologoa orduko, eta ezezkoa egin zuen, automobiletik plazara jalgitzeko asmorik azaldu gabe.
‎Mahai gainean, iragan bizitza bateko seme alaben erretratuak. Bera ordezkatzera etorriko den mutikoarekin mahai azpian olgetan ibiltzeko gogorik ote duen galdetu nahi izan dio Mirenek, baina semeak zer moduz dauden galdetu dio," Zer moduz daramate aita atzelaria izatea?" aditzera ematea lortuz.
2009
‎Ni sartuko nintzen gero, keinu egingo nien buruarekin Potxolo, Gorritxo eta besteei, Ramirori gabon esan, Frantsesa bizkarrean zaplatu, aulkiari eskua pasa eta berandu nentorrela esango zidan adiskideak. Bitartean nik sudur luze hau sartuko nuen eltzean, afaltzeko zer zegoen galdetuz. Lepoan bilduta ibili ohi zuen zapi gorriarekin kopeta lehortuko zuen Frantsesak, kopeta izugarri hura, nik zigarroa itzaliko nuen hanka puntarekin eta afaltzen hasiko ginen.
‎Haserre ote zegoen galdetu nion.
‎Hori non zegoen galdetu nion, Paristik hurbil ote zegoen. Ezetz, sortzez Tolosakoa zela bera, eta ea Tolosa non zegoen ba al nekien.
2010
‎Bere ordez beste norbait hurbilduko zait zinemaz edo literaturaz mintzatzera, beste gizaki bat, beste gizon bat, gizatxar bat ziurrenera, aurkezpen diosal gisa kartzelan zergatik nagoen galdetuko didana.
‎Ospitalea ez zela beretzat lantoki egokiena pentsatu nuen. Pentsamendu horretan arrazakeria zantzurik ba ote zegoen galdetu nion nire buruari. Ezetz ebatzi nuen.
‎Kontua da nire biziko lotsa pasatu nuela errezepzioraino iritsi gabe eskaileretan gora abiatu eta errezepzionista asiarrarekin talka egitekotan egon nintzenean. Ez bide ninduen ezagutu eta zein gelatan nengoen galdetu zidan emakumeak. Ez neukan gela zenbakirik, jakina, eta ezagutzen ninduela esan nahi izan nion, Antso eta Brigitte Shoendorfer neronek ekarri nituela hotelera bi egun lehenago.
‎– Bart, etxeratu nintzenean, zain nuen atarian. Ondo zauden galdetu ostean, gutuna eman zidan zuretzat.
‎Non zaudeten galdetuko balizute
2011
‎Kontua honela hasi zen. Ea etxean nengoen galdetu zuen, eta ni neu nintzela baieztatu zuenean, ehorzlea zela esan zidan, nirekin hitz egin beharra zuela, lehenbailehen elkartzea gustatuko litzaiokeela. A, esan nuen.
2012
‎Tomate, tipulin eta letxuga entsalada jaten hasi direnean, lanerako buelta zer moduzkoa izan den galdetu dio amak Josuri. Semeak ia aitortu dio, gehiago hitz egin diotela aitari buruz bera zer moduz dagoen galdetu baino. Ez dela hain zaila izan erantzun dio ordea.
‎Zer moduz dagoen galdetuko lioke, baina ez da ausartu. Horren ordez, orain elkartzea oso garrantzitsua dela esan du, eta lan orduetatik kanpo edozein momentutan eta lekutan bil daitezkeela.
‎Atzo iritsi zen Parisera eta, bihar duenez hegaldia, bi gauetarako ostatu hartu zuen segurtasun arrazoiengatik non dagoen galdetu ez diodan hotel xume batean. Artega aurkitu dut gizona.
2013
‎" Martin!", erran zidan gorren mintzo zakarrarekin. Zer moduz zegoen galdetu nion. " Gaizki, gaizki!".
‎Telefonoa joka hasi zen eta neronek hartu nuen. Ama zen, zer moduz ote nengoen galdetu zidan, baina batez ere kontatu nahi zidan Agustin Iruñeko psikiatrikora ekarri zutela, Lizaso gaztearekin mutur joka aritu zelako. Eta eroetxera sartu!
2014
‎Futbolinean jokatzeko pilotarik ba ote zegoen galdetu zuen Xabik, zer esan eta nora begiratu ez zekielako, eta une horretan bertan Ainarak aho ertzetik zerion lerdea sikatu zuen mahukarekin.
‎Berehala hurbildu zitzaizkion lagunak, Itziar Gereka, Imanol Sarasua, gogoratzen ez zuen beste norbait, Joana Biurrun apur bat geroago. Ondo zegoen galdetu zioten, arduratuta, igartzen zitzaien. Aurpegi txarra zuela, zurbila ere bai, zerbait behar al zuen, ura, jateko zerbait.
‎Hutsik zegoen Torrene, gainerako kaleak bezala, asteguna, goizeko hirurak. Umearengana hurbildu zen, bakarrik zegoen galdetu zion, euskaraz, gurasoak non zeuden. Zurbil zurbila umea, begiak marroiak, ez zuen ezer erantzun.
2015
‎Eri artean zeukan zigarroa katiluaren putzuan jausi da, denek ikusi dute. Musu frantsesik eman gabe, nolatan hemen, ongi ote dagoen galdetu dio Antontxuk agurreko.
‎– Marmokarik ba ote zegoen galdetzen zuen etengabe, eta guk ezetz esanagatik ere, hura konformatzen ez...
‎Harritu egin nau horrek apur bat, argazki guztietan bizarrik gabe eta ilea beltz agertzen baita Bidarte, baina jakina, aspaldiko kontua da hori. Bere bizilekua non dagoen galdetutakoan ez dit inork garbi erantzun nahi izan. Hatzarekin soilik seinalatzen didate bidea, puntu kardinal lausoa, inoiz helbide zehatzik eman gabe.
2016
‎Prentsako beste albiste batek{ 38} Baztan lurralde literario bihurtua zela gaztigatu zigun, ekainaren 1ean hasten baitzen nobelaren toki esanguratsuenen bisita programa bat garatzen, Interneten jende askok interesa agertu baitzuen, eta horrek bi elizondoar irteera turistikoak antolatzera animatu zituelako: “liburua argitaratu eta berehala hasi zen jendea etortzen, eta toki hau edo bestea non zegoen galdetzen, Aste Santuan, batez ere”.
‎Lehenago, Manchetteri buruz hitz egin dugunean ikusi dugun kezka, eredu amerikarra europartzearena alegia, berriz ageri da Montalbani Espainian nobela beltzaren eskola bat ote dagoen galdetzen diotenean. Erantzuna ezetz da, baina hala ere “espainiarrak direla nabaritzen dela, erreferentearen aurrean hartzen duten jarrerarengatik, bertakoa nobelan txertatzeko moduarengatik, erreferentea egokitzeko ahaleginengatik, sinesgarria egiteko.
2017
‎Muñoz Eugik, bukatzean, galderarik ba ote zegoen galdetu zuen argitaratzaileak tonu abegitsuegiaren abegitsuegiz ia faltsu. Eskuinean zuen gizonkote lodiak eztul egin ondoren zera galdetu zuen:
‎diosalaren ondoren berarekin hizketan hasi. Ahapeka, lekuaren isiltasuna ez urratzearren, zer moduz geunden galdetu eta erantzun genion elkarri, eta liburutegira zertara joanak ginen.
‎Gustu txarrekoa iruditu zitzaionez zer moduz zegoen galdetzea, zakurra eramatera etorri zirela esan zion zuzenean.
‎Bostekoa luzatu zizun, dena ongi zegoen galdetzeaz batera. Galderak bigarren zentzurik ote zuen ezin asmatuz erantzun zenuen baietz, eta ilea motots garai batean bildu zenuen ahalik eta txukunen.
‎Kontatu nien. Non zegoen galdetu zidaten. Eta nik ez nekien.
‎Bigarren pisuan ni, lehendabizikoan bera. Enkargutara nindoan batean, haren etxeko atea zabalduta ikusi, harritu, eta burua sartu nuen ondo ote zegoen galdetzeko. Bizilagunagatik hainbeste egiten irakatsi ziguten guri.
2018
‎Eta lehen pausoa ematera doanean azaldu da Chiara bere atzean. Zer moduz dagoen galdetu dio, urduri, kezkatuta. Oraindik bere begietan iltzatuta du duela astebete ikusitako irudia.
‎Francesca kafetegira joan da dena ongi dagoela ikusitakoan, mesfidati halere, ez du inoiz Sara horrela ikusi eta. Giuliak bere gauzak hartu ditu, eta klasera abiatu da behin eta berriz ongi dagoen galdetu ostean. Sarak behin eta berriz baietz.
‎Mutil gazte bat, hasiberria seguruenik. Ondo dagoen galdetu dio, izen abizenak, adina, nondik datorren, zer egiten zebilen ospitalera eraman aurretik. Memoriaren funtzioak ondo dauden jakin nahi du.
‎Ez dio Telmori esan: “Ez zidatek ezkaratzean pintadarik egiten, ez zidatek oraindik bizirik ote nagoen galdetzen, ez zidatek buzoian pospolo pizturik sartzen, ez zizkidatek autoaren gurpilak zulatzen, ez zidatek gaur bezperetako ogia ematen, ez zidatek erantzungailuan mehatxurik uzten Torreviejan”.
2019
‎Bakarrik ote nagoen galdetzen diozu
‎Edurnek baietz esan dio buruarekin. Eskua belarrira eraman du berak gero, eta telefonoz deitzea ba ote dagoen galdetu dio. Aitzakia ederra zen barre pixka bat egiteko baina, tira, ezin izan diogu negarrari eutsi.
‎Ikusmolde honek, Wei Fulong maisuaren ustez, begiak zabaldu zizkion germaniarrari. Elkarrekin egokitu ziren behin afari batean, eta Aristotelesen Ars Poetica txineraz ba ote zegoen galdetu omen zion.
2020
‎Zurrutada luze bat hartu nuen, belar uraren eragin baltsamikoarekin batera eguzkiaren indarraren premia banu bezala. Erretzerik ba al zegoen galdetu zidan, eta egongelatik hautsontzia ekarri nuenerako piztuta zeukan zigarroa. Zupada azkarrak egiten zizkion, ezpainak pixka bat barru aldera estututa, antsietate puntu batekin, eta kea ugari banatzen zuen, betiere gora aldera, nigandik ahalik eta urrutien bota nahian.
‎Horrekin ez dut esan nahi beragatik bizitza emango zenukeenik, Gabonak berarekin ospatuko zenituzkeenik, edo eskatzen dizunean nahiz eta gogorik ez izan bere bila aireportura joango zinatekeenik. Horrekin esan nahi dudana zera da, zure bizitzan maite duzun inor ote dagoen galdetzen dudanean, zuri galdetzen dizudanean, haren bizitza sexuala ezagutzeko kuriositaterik ba ote duzun ari naiz galdetzen. Eta horrekin esan nahi dudana zera da, maite duzun jendearen bizitza sexuala ezagutzeko gogoa baldin badaukazu, agian lerro hauek amaiera arte irakurtzen jarraitu zenukeela.
2021
‎‘Zer egingo didate niri ba! ’ Emazteren gurasoen etxean zegoela, Etxeberriarenean, leihotik salto egin eta alde egin behar izan zuen. Ez zidan sinetsi gau hartan bertan komandantziatik amaginarrebari deitu eta non zegoen galdetu zioten arte. ‘Ez dakit non dagoen; etxean, seguru’ ‘Eta hori nola gelditu da hemen?
‎Aitaren urteak. Zoriontzeko hots egin diot, eskerrak eman dizkit, haurrak ongi ote dauden galdetu dit, “bai” erantzun diot, “zer ari dira alproja horiek? ” galdetu dit, “alferkerian” erantzun diot, “a”, esan dit, “ongi egiten dute”, eta segidan “disfrutatu eguna” esan diot, “bai, agur”, “agur”. Hogeita hamar segundo.
‎Joan denean, ongi ote nagoen galdetu didate guraso batzuek, babestu egin nahi naute moxkortxio horrengandik.
‎Agian ez zekien, agian gordean izan behar zuen. Nire laguna mugidan sartuta ote zegoen galdetu nionean, hauxe esan zidan:
2023
‎Joseba Zelesen etxetik itzuli denean ez dago jada bezerorik. Inesek burdin kakoak non dauden galdetu dio eta hiruzpalau kako eskuetan atera da harategiostetik. “Deskuiduz norbait zintzilikatu nahiko banu”, esan dio kakoak mostradore azpiko apalean utzita.
‎Berriz deitu zuen telefonoz zuzendaritzara, ea trajea garbitzen ahal zioten eta laranja zuku bat ekarriko zioten. Zuzendaria bera joan zitzaion, zer moduz zegoen galdetu eta trajea ordu gutxitan listo edukiko zuela esan zion.
‎ Ez zinen honaino etorriko Bego zer moduz dagoen galdetzera, ezta?
‎Talde bat datorrenean, jada kaletik entzuten da euren azantza, euren gogoa antzerkian aritzeko, euren poza. Hasteko, ikasle guztiei nola dauden galdetu, zertan ari naizen edota ari diren aipatu eta oholtza gainera igotzeko eskatzen diet. Gorputz beroketarekin hasten gara: masajea, luzaketak, erlaxazioa, arnasketa eta gorputzaren kontzientziazioa lantzen da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia