2000
|
|
Astean zehar, tarteka egin ditu larunbateko bisitaren aipamenak, nortzuk etorriko zaizkion, zelan izango ote den egoera... Goizetik dabil
|
egon
ezinik, arratsaldeko bisitan darabil gogoa, ez dugu zalantzarik. Koldok ere ordu berean izango duenez, elkarrekin joango dira.
|
|
– Ordu asko izan dira furgoiko kaiola deseroso horietan eserita, zutitu ezinik, mugitu ezinik eta
|
egon
ezinik. Zeharo minberatuta geratu zait gerri aldea.
|
2001
|
|
Lehengo larunbatean bere iloba baten ezteiak izan omen zizkinaten eta gauean juergan zebiltzala, Gorkarekin, Pilarren semearekin, topo egin omen zinaten kubatak edaten ari zela! Gero hala bukatu omen zinan, zutik
|
egon
ezinik! Mutil horrek nire semearengan eragin oso txarrak izan ditzaken, neska!
|
2002
|
|
beharbada, gizakiak sarraskitu eta urratzen zituztela egingo zuten amets. Ilearen ordez zeuzkaten sugeek ere lo ziruditen, eta, hala ere, bat edo beste bihurrika hasten zen noizbehinka,
|
egon
ezinik, edota burua altxatzen zuen eta mizto bikoitza atera hortz pozoitsuen artetik. Zenbaitetan, ziztu mehe eta erdi lotakoa bezala egiten zuten burua altxatuta, eta besterik gabe, nagi, euren ahizpa sugeen artean ezkutatzen ziren berriz ere.
|
|
Emozioak ez zion irriño bat egiteko indarrik ematen. Iñaki, aldiz, geldi
|
egon
ezinik, oihal baten hila joan zen. Harmar urte iragan ziren, bien artean plater bat bakarrik egonik, elkar ikusi zutenetik; beti orbainez estalitako berin zikin hura zehatzten zuen giegrada beste urutzatzeko.
|
|
Horietako baten barruan, dena itxi eta nagusiak alde egiten zuenean, polizi zakur bat gelditzen zen. Aldamenetik ijitoak igarotzen zirenean, zakurra zaunka bizian hasten zen, amorraturik eta barruan
|
egon
ezinik. Ijitoen usaina ez zitzaion gustatzen.
|
2003
|
|
|
Egon
ezinik, zerbait egin behar eta, eserlekutik altxatu  nintzen. Ekipaje tokian utzia nuen berokiko sakelan Herioren kantua nobela hunkigarria eta mendazko txikleak haztatzen ari nintzela, emakumearen orrialdeei erreparatu, eta nola hala lerrokatuak zituen azken hitzak irakurri ahal izan nizkion:
|
|
Xutik
|
egon
ezinik etxea botatzera heldu den pala tzarra nola geldiarazi. Ez da batere erraza asmatzen.
|
2005
|
|
Nirearekin topa egin zuten besteen garagardoek, eta barrura.
|
Egon
ezinik nengoen: akaso hainbeste edateagatik, akaso sartzen ari nintzen asunto ilun harengatik.
|
|
Lurdis isilik geratu zen, lurrari begira, ezpainei hozka, larritasunagatik edo isilik
|
egon
ezinik. Beste hirurok Kixmiri begiratu genion, zer edo zer igarri nahian.
|
2006
|
|
Esan, ezer gutxi esaten zuen; zain zeundela gogorarazteko modua eta aitzakia zen bigarren hura, lehenengoan aldez edo moldez eskatzen zenidan erantzunaren aiduru. ...ela oroitarazten zenidan; zure desirarik minena nire zoriona zenez gero, ezer ez zegoela zure nahitik urrunago niri ezein eragozpen sortzea baino; eta, horrenbestez, zure errekerimendu hori nekagarri bazitzaidan, esatea besterik ez neukala, betiko desagertuko baitzinen nire paretik eta bizitzatik; baina arren, baiezkoa ez bazen ezezkoa, erantzun bat erregutzen zenidan, itxarote horren ur irakinean
|
egon
ezinik, nonbait.
|
2007
|
|
Lehenengo ordu erdia ondo egon naz. Hurrengo hogeta hamar minutuan,
|
egon
ezinik. Eta horren aurreko ordu eta egunekoa eta aste osoan jan dodanak gorputzetik urten gura izan dau, tamalez, ahotik.
|
2008
|
|
KEVINek
|
egon
ezinik begiratzen die. Azkenean, LUKAS eta JOANA beren posizioetara itzultzen dira, irribarretsu.
|
|
KOLDO etxera iritsi, eta sofan etzaten da, luze. LEONOR etxeko lanetan, hara eta hona, urduri, geldi
|
egon
ezinik.
|
|
Adibidez: ni orain hemen nago egia puru purua izango da, baina," munduan", ni hemen ez beste nonahi nago ia(
|
egon
ezinik, kabitu ezinik, non nagoen edo nondik nora nabilen antzeman ezinik). Egia garbia ez da ondo etortzen mundu zikinarekin.
|
|
Eta ez da hala. Lehen oker egondakoak ez dauka orain okerrago
|
egon
ezinik.
|
2009
|
|
Arrain saltzailea atzetik Perugaitik inon diranak eta ez diranak esaten ebazala! Eta han egozan herritarrak guztiaren adi, barre algaraz zutunik
|
egon
ezinik!...
|
|
Urduri. GERMAN eserita dago, UNAI, lehen bezala, zutik, geldi
|
egon
ezinik. GERMANek zeharka UNAIri begiratu eta zutitu egingo da.
|
2010
|
|
Udako oporrak prestatzeko garaia da, eta horrekin batera urteroko buruhaustea familia askorentzat. Haurrekin oporraldi osoa
|
egon
ezinik, nola antola daitezke datozen hilabeteak. Ikastaroak, udalekuak, aitona amonak...
|
2011
|
|
KAR eta LURDES hotelean daude, kafe bat hartzen. KAR oso deseroso ikusten dugu,
|
egon
ezinik; LURDES, berriz, oso lasai ageri da, egoera kontrolatzen duela.
|
|
Ez dut jakingo zergatik atera zaizun txikitatik entzuten ez nizun espresioa. Badakit ez daukazula kabitu ezinik, ez daukazula sentimendurik, pentsamendurik,
|
egon
ezinik lehertzeko zorian. Badakit ez daukazula kabitu ezina esamoldeak adierazten duen abstrakzioa gauzatzeko gaitasunik.
|
|
Lurra oso irristakorra zen eta kantabriarrek ezin zioten gorputzari zutik eutsi, euren abarkek oso erraz egiten baitzuten laban. Argi zegoen erromatarrek propio aukeratua zutela eremu hura kantabriarrak zutik
|
egon
ezinik ibil zitezen, ezen erromatarrak iltze txikiz jositako larruzko abarkak jantzita agertu baitziren. Kantabriarrak berehala ohartu ziren amarruaz, eta, orekari eustearren, ezkerreko hanka ortozik jartzea erabaki zuten.
|
2012
|
|
Urduri geunden guztiok, eta sentsazioa geneukan mila gauza zeudela lotzeko oraindik. Ola erotuta zebilen, geldi
|
egon
ezinik.
|
|
Jantzietatik atera ahal izan nuenez, haren apaiz eta legegizonetariko batzuk ere bertan zeuden, niri hitz egiteko aginduarekin; pixka bat ezagutzen nituen hizkuntza guztietan hitz egin nien nik ere, hots, goi eta behe holanderaz 8, latinez, frantsesez, espainieraz eta lingua frankaz; baina dena alferrik. Bi ordu inguru geroago erretiratu zen Gortea, eta ongi zainduta utzi ninduten, jendailaren lotsagabekeria eta agian maltzurkeriatik ere babesteko,
|
egon
ezinik baitzeuden ausartu bezain hurbil nire inguruan metatzeko; haietako batzuek, etxeko ate ondoan eserita nengoela, geziak botatzeko arinkeria ere egin zuten, eta batek oso gutxirengatik ez ninduen jo ezkerreko begian. Baina txoriburu haietako sei atxilotzeko agindu zuen koronelak, eta ez zitzaion zigor hoberik bururatu, lotu eta nire esku uztea baino, eta horixe egin zuten haren soldaduetariko batzuek, beren pika muturrez bultza eginez nire irispidera utzi arte.
|
|
Maxim Maximitx kanpoan eseri zen, ate ondoko jarlekuan, eta ni gelara joan nintzen. Egia esan, ni ere apur bat
|
egon
ezinik nengoen, Petxorin hori noiz agertuko zain; kapitainordearen kontakizunean oinarrituta hari buruz osatua nuen iritziak ez zion mesede handirik egiten baina, hala ere, haren izaeraren zenbait ezaugarri mirestekoak iruditu zitzaizkidan. Handik ordubetera, elbarrietako batek samovarra irakiten eta teontzia ekarri zituen.
|
|
Alferrik erregutzen zion Azamatek amore eman zezan, negar egiten zuen, eta lausengatu, eta zin egin; azkenean, Kazbitxek,
|
egon
ezinik, jarduna eten zion:
|
2015
|
|
Goiz goizetik zegoen horrela; Gorria hila aurkitu zutenaren albistea zabaldu zenetik. Dardara batean,
|
egon
ezinik. Nahiz eta jakin, berandu zela udazkena izateko.
|
|
eta ba! eta marmarka, brisa baten zain
|
egon
ezinik. Eta eurek bare jarraitzea espero zuten.
|
|
Hara!, dirudienez
|
egon
ezinik daude... Madrilgo lehiakideak eskuetan tu egin eta mailua kulunkatzen ari da.
|
|
TOMAS alde batetik bestera hasten da, geldik
|
egon
ezinik. ANDRES isilik dago, burua besoen artean gordeta, desesperatuta.
|
|
2 Oi ene Jauna!, aitortzen dut zure ahalmen handia. Ahaltsua bazara, eta hala zara, zer
|
dago
ezinik guztia ahal duenarentzat. Nahi izan, Jauna, nahi izan, ezereza banaiz ere, bene benetan sinesten dut ahal duzula nahi duzuna, eta zure miragarri handienak entzunik eta oraindik handiagoak egin ahal dituzula uste izanik, sendoago bihurtzen da nire fedea eta ziurrago sinesten dut egingo duzula Zuk.
|
|
Barruan ezin da kabitu, ur hura lurrean kabitu ez eta lurrak kanpora botatzen duen bezala. Honela dago arima sarri askotan, duen maitasunaren handiaz
|
egon
ezinik eta gainez eginik; bera honezkero aserik dago. Besteek edan dezatela nahi luke, berak ez baitu behar, Jainkoa goresten lagun egin diezaioten.
|
|
Fraide domingotar batek, jakintsu handia zen batek, azaldu zidan ongi. Jainkoak egiten dizkidan mesede hauek jende artean jakingo zirela pentsatzen nuenean, gehiegizko nahigabea izaten nuen, arima
|
egon
ezinik geratzeraino. Hori hainbesteraino zen, non, pentsaturik, nahiago bainuen bizirik lurpera nazaten hori baino.
|
|
1 Igokunde osteko asteartean, Jauna hartu ondoren pixka batean otoitzean nahigabez ari nintzela, gauza batean
|
egon
ezinik gogoa barreiatzen zitzaidalako, kexatzen nintzaion Jaunari gure miseriazko izaeraz. Nire arima sutzen hasi zen eta iruditzen zitzaidan argi argi Hirutasun guztiz Santu osoa nuela aurrean adimenezko ikuskariaz; hor ulertu zuen nire arimak irudikatze modu baten bidez, egiaren irudi gisa, nire buru motelak ulertzeko eran, nola den Jainkoa hirukoitza eta bakarra; eta honela hiru Pertsonek batera hitz egiten zidatela iruditzen zitzaidan, eta nire ariman desberdinki irudikatzen zirela; gaurtik hiru gauzatan hobekuntza nabarituko nuela neugan esan zidaten, Pertsona hauetako bakoitzak egiten zidan mesedea zela:
|
|
3 Hain gaitz kaltegarri hau hasi besterik egin ez den haiengan, hain sendoturik ez badago ere, izatez umore eta sustrai hartakoa da, eta zurtoin hartatik jaio da; eta honela, beste bide batzuk nahiko ez direnean, erremedio bera behar du, eta prioreak balia daitezela Ordenako penitentziez eta saia daitezela haiek estu hartzen, beraiek nahi dutenaren ezertxo ere ez dutela lortuko uler dezaten. Izan ere, deabruak, galdu ahal baditu edo, beraiei eragiten dizkien oihu eta etsi gaiztoak nahiko izan direla batzuetan ikusten badute, galduak dira, eta halako bakarra nahikoa da monasterio oso
|
egon
ezinik jartzeko; izan ere, deabruak ezartzen dizkion gauzetatik babesteko gaixoak bere aldetik baliabiderik ez duenez gero, prioreak arreta handiz jokatu behar du hura gidatzeko, ez kanpotik soilik, baita barrutik ere; gaixoarengan ilundua dagoen arrazoiak argiago egon behar du priorearengan, deabruak bere mende har ez dezan arima hura, gaixotasun honetaz baliatuz. Izan ere gauza arriskutsua da, umore honek arrazoia harrapatzeraino estutzen duenekoak aldian aldian izaten direnez gero (arrazoia hala dagoenean ez dago errurik, zoroengan izaten ez den bezala, handienak egiten badituzte ere; dena dela, zoraturik ez baina adimena gaixo dutenengan, bada nolabaiteko errurik, eta beste une batzuetan ongi daude), gaizki dauden aldian ez dute hasi behar nahi dutena egiten, ongi daudenean beren buruaren jabe ez izateko eran, deabruaren amarru ikaragarria baita.
|
|
2 Gaur Valladolideko paperak ekarri dizkidate; Erromatik baimena etorri dela esaten didate Kasildak profesa egin dezan, eta pozez zoratzen dagoela. Ez dut uste komeni denik berorren aitatasunak beloa emateko baimena atzeratzea, ez baitakigu bizitza honetako gertaeren berri eta ziurrentzat duguna da seguruena; baina, mesedez, bidal biezat berorrek berehala leku batetik baino gehiagotik, aingerutxo hura
|
egon
ezinik izan ez dadin, asko kostatzen baitzaio. Esango zioten berorren aitatasunari, edota informazioa eman zuenari, haietako bat frai Domingo izan zen; hala ere, astirik badut, irakurriko ditut gutunak, eta nirean datorrena haietan ez badator berorren aitatasunari bidaliko diot.
|
|
5 Jainkoak nahi beza, letra hau irakurtzeko modukoa izatea, arin arinka idatzia baita. Nahiko
|
egon
ezinik dago Frantzisko hau, eta urdaileko eta buruko min handiak, eta bihotzeko ahultasuna dituela jakin dut. Nahiko mesede egin zidan Jainkoak, horrek abitua ez hartzeaz.
|
|
—Igandeetan apaizak preso gaixoak makilaz jotzen zituela, baita ibiltzeko gai ere ez zirenekin kolpeka, mezatara joatera behartzeko, niretzat aski da. Eta patioan gaixo horiek, neka eginda, tente
|
egon
ezinik meza entzuten eta lurrera erortzen ikustea; eta apaiza, uhaleria eta pistola jantzita, kaudilloari bibaka entzutea... Horrek egin ninduen komunista, zulo nazkagarri horretan sartu eta gero.
|
2016
|
|
Ez naiz ausartu galdetzen nork lagundu digun gure hatuak antolatzen.
|
Egon
ezinik, bost aldiz altxatu naiz aulkitik (ez dakit zertara); amonak esan dit:
|
|
Etxean
|
egon
ezinik, Asiainek inspektore-ordea premiatu zuen martxan jartzeko. Zazpiak pasata iritsi ziren Zizurrera.
|
2017
|
|
Udaberri batez, baziren bost bat urte, unibertsitateko igerilekuan, Elsa Loevek, barreka
|
egon
ezinik, zapladak ematen zizkion eguzkitan belztutako sorbalda saihetsetan:
|
|
«Eskuak poltsikoetatik ateraz gero, hanka gainean
|
egon
ezinik ez zenuke», esan zuen Vershek. «Ez dizu ateratzeko betarik ematen zeure buruari eusteko, horren gizena zaudela».
|
|
Horra, ba, jauna. Esandako gauean bezala esna nengoelarik, bueltaka, geldi
|
egon
ezinik eta seko erotu beharrean, ezin nuen gehiago agoantatu eta honela esan nion neure buruari; «Nick, esan nion, Nick Corey, ez baduk zerbait azkar pentsatzen arazo horiek trastornatu egingo haute. Hobe duk zerbait erabaki, eta azkar gainera, Nick Corey, bestela damutuko zaik lehenago ez egina».
|
|
– Bai, motel, apustu egingo nikek, esan zuen Kenek zutik
|
egon
ezinik, ez dutela egunero benetako gizon bat ezagutzeko paradarik izaten hau bezalako zoko madarikatuetan.
|
|
Ia zutik
|
egon
ezinik, sudurra lehertuta, aurpegia odolduta, ate ondora hurbildu zuan, joateko prest balego bezala.
|
|
Haurrak ez daki bere elikagaia den amaren esnea nondik jaso.
|
Egon
ezinik dago, amaren bularren galdez. Baina haurrak ez daki amaren petxua angustiak harrapatuta bahituta uzkurtuta dagoela.
|
|
Ezin zuen disimulatu eta ez zuen disimulatzeko beharrik ere sentitzen. Bere lekuan geldi
|
egon
ezinik, eseri eta altxatu egiten zen, azazkalei etengabe egiten zien kosk. Babari grazia egiten zion Lindak, eta neurri handi batean ulertzen zuen hura sentitzen ari zena.
|
|
Jauzi batez, guztien erdian paratu zen Xabier, gerrillarien eta frantsesen artean, zer esan behar zien garbi izan gabe. Isilune luzea iruditu zitzaion, hainbat ideia eta oroitzapen buruan korapilatzen zitzaizkion hitz egin ezinik; baina urrats hori emanda, isilik
|
egon
ezinik, zerbait esan behar zuen.
|
2018
|
|
Denbora asko pasatuko zuen, naski, harekin
|
egon
ezinik, hari fortunaren oinordekoa ematera iritsi gabe. Han egongo zen neskato zuriaren oroitzapena, etzanda, gorputz hura, han, ohean trebeska jarria.
|
|
Hanburgesa bat edo pizza bat, osasunerako ona ez den zerbait. Azkenean, goserik ez eta, geldi
|
egon
ezinik, berehala hartu du bueltako bidea. Durangotik Orozketara oinez doa.
|
|
Bost eguneko bonbardaketaren ondoren, guda handiei jarraitu ohi dien euria ari zuen hirian. Gizonak blai eginda zeuden, zutunik
|
egon
ezinik, bai lo faltagatik, bai borrokaren luzeagatik. Iraultzaileek gero eta barrikada gutxiago zeuzkaten euren mende, eta epai sumarioek eta fusilamenduek aurrera segitzen zuten auzo guztietan.
|
2019
|
|
Ez, ez! Lehenbizi abenturak oihukatu zuen Iturriak, geldirik
|
egon
ezinik, esplikazioak denbora gehiegi galdu arazten du.
|
|
Aurrean, beste sei aulki ilara, guztiak, guraso, herriko agintari eta abarrez beteta. Inguruan, mutilak geldi
|
egon
ezinik, neskak guztiz hornituak, bere beso larrutuak bistan zituztela. Apain apainduak, keinu bakoitzean politkeriak egiten, beren amonen amonen bitxiak zintzilika zituztela.
|
|
Urrezko diruak ziren. Eta bi mutilak,
|
egon
ezinik.
|
|
Hura izan zen Tomentzat gudu turuta. Hasi zen korrika, egundoko komeriak egiten, hankaz gora, hankaz behera, geldirik
|
egon
ezinik. Korrika saio bat egin zuen inguruan zeuden mutil batzuk bultza eta lurrera botaz.
|
|
Orduko freskotasunak eta bakeak lasaitasun bat eman didate.
|
Egon
ezinik dagoela haurra iruditzen zait, bere amaren moduan pazientzia gutxi dauka akaso eta gogotsu ibiliko da hemen kanpoan zer dagoen ikusteko. Adostu genuen haurra jaio baino lehenago pausa bat egingo genuela gure eskutitz trukaketa honetan.
|
2020
|
|
Norbait begira duzula sumatzen duzunean bezala, bista erakusleihora zuzenduko zuen eta espaloiaren bestaldean deskubrituko ninduen. Ordaintzeko txandaren zain
|
egon
ezinik, saskian hartutakoak han bertan utzi eta lasterka etorriko zitzaidan, pozarren, jauzika. Eta, nireganaino iritsitakoan, arnasari eutsita besarkatuko ninduen, hantxe, pareko espaloiaren erdian, bere dendako lagunak bistan izanagatik ere.
|
|
Buru belarri ari da, orain haragi gisatuari buelta bat eman, gero zoparen sua pixka bat apaldu, bide batez leihotik baratzeari gainbegiratu bat eman... Patxadaz ari da, estresatu gabe, baina geldirik
|
egon
ezinik, aldi berean. Berriz oihu egin dio salatik, baina, alferrik dela oharturik, sukalderaino sartu da Marie, zapatekin nahita azkarki joz lurreko lauzak.
|
2021
|
|
soladuska egin txintxo, ideologo militaristei obeditu txintxo gero enpresa iraultzailean, eta azkenik, nazkatutakoan, nazka zabaldu munduan eta inguruan punkismo suntsitzailearen bidez. Bai, bai:
|
etzegoen
ezinik. â Eta beste konbinaziorik ez al zegoen?
|
2022
|
|
Sarean sekula ez zuen horrelakorik izan. Ordu gutxi batzuk soilik igaroak ziren arren, egun erdi ere ez, irrikaz
|
egon
ezinik zegoen berriro hitz egiteko. Ezagutzen zituen beste emakumeengan pentsatzeari ekin zion, harreman intimoak izaten zituenengan, azken hilabeteetan harreman sexuala, fisikoa, animalien erakoa, eta ezin zuen ulertu hamaika mila kilometrora zegoen andre batek era horretan erakar zezakeenik; ez zen zentzuzkoa.
|
2023
|
|
Ohean nengoen.
|
Egon
ezinik. Gogoratzen naiz bila nenbilela.
|