Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 8

2015
‎Horregatik diot ez uste izateko gela gutxi direnik, milioika baizik; izan ere, arimak era askotara sartzen dira hemen, guztiak asmo onaz. Baina, deabruak beti asmo txar txarra duenez gero, haietako bakoitzean demonio samalda bat izan behar du gela batzuetatik besteetara igarotzea oztopatzeko eta, arima gaixoa horretaz ohartzen ez denez gero, era askotara egiten dizkigu iruzurrak; erregea dagoen lekutik hurbilago daudenei ezin die egin hainbeste; hemen, ordea, oraindik munduko gauzetan sarturik eta atseginetan murgildurik eta hango ohore eta gurarietan barreiaturik daudenez gero, arimaren zerbitzariek (zentzumen eta ahalmenak) ez dute Jainkoak berezko izaeran eman zien indarrik, eta arima hauek erraz izaten dira mende hartuak, Jainkoa ez iraintzeko gogoaz jardun eta egintza onak egin arren. Beren buruak egoera honetan ikus ditzatenek, ahal duten eran, Haren Maiestatearengana sarri sarri jo beharra dute, haren Ama bedeinkatua hartu bitarteko, eta haren Santuak, hauek haien ordez borroka egin dezaten, haien zerbitzariek indar gutxi baitute beren burua babesteko.
‎9 Gogoan dut erlijioso batek kontatu zidala, nagusiak agintzen zion ezeri ezetzik ez esateko erabaki eta jarrera irmoa hartu zuela, neke handia emango balio ere; eta behin lanaren lanez leherturik, eta berandu, zutik egon ezin, eta atseden hartzera zihoan pixka batean eseriz, eta nagusiak aurkitu zuen eta esan aitzur handia hartu eta joateko aitzurrean egitera baratzera. Ez zuen ahorik ireki, barrua nahigabe handiz bazuen ere, gehiago ezin baitzuen; hartu zuen bere aitzur handia, eta pasabide batetik baratzean sartzera zihoala (hark kontatu zidanetik urte askora ikusi nuen nik, toki hartan etxe bat fundatzea egokitu baitzitzaidan), gure Jauna agertu zitzaion gurutzea zeramala, hain nekatua eta akitua, non argi eta garbi aditzera eman baitzion haren ondoan ezereza zela berak zuen lana.
‎Behin, ariman izan ohi dudan hiru Pertsonen presentziaz nengoela, hain argi biziaz zen, non Jainko bizi eta egiazkoa han zegoenik ezin baitzen zalantzan jarri, eta aditzera ematen zitzaizkidan han, gero esaten jakingo ez ditudan gauzak. Gauza haien artean, nola giza haragia hartu zuen Semearen Pertsonak eta ez besteek.
‎Une honetatik baimena ekarri zuten arte bi ordu baino gehiago igaro ziren, ohetik jaiki gabe zeudelako, eta jende ugari batu zen, handik nortzuk zebiltzan jakin nahirik. Axola handirik ez guri horregatik, karroak ongi estalirik zeudenez gero ezin baikintuzten ikusi. Baimena etorri zenean, karroak ez ziren kabitzen zubiko atean; zerratu beharra izan zen, edo ez dakit nik zer, kontua da beste tarte handi bat igaro zela.
‎Gure monasterioek ematen didate ardura pixka bat; dena dela, hona obedientziak agindurik etorri nintzenez gero, gure Jaunagan ustea dut ez zaiela ezer faltako eta Berak hartuko duela haien ardura. Badirudi nire arima ez dagoela ezin egonik nahas mahas handi honetan, bare dudala Jaunaren laguntzaz. Berezko izaera bai nekatu egiten da; baina guztia da gutxi, nik Jaunari egin dizkiodan irainen ondoan.
‎Haren Maiestateak nahi beza, bai Semearenak bai Amarenak, izan gaitezela soldadu adoretsuak gure Erregearen bandera non doan soilik begiratzen dugunak, haren borondatea egiteko. Egiaz hau egiten badugu karmeldarrok, argi dago ezin direla bereizi Jesusen izenekoak, hainbat aldiz mehatxu egin baitidate. Jainkoak gorde beza berorren aitatasuna urte askoan.
‎izan dezakedan eta izan dudan beldurra. Sancta Santorum? honen aurka eraso egingo ote duten, honetan dudana tentaldi gaitza baita, eta gerta ez dadin, zaparrada guztia neure gain hartzeko prest nengoke, eta dagoeneko bada zaparradarik nahikoa, sentitu dudanez, eta guztia bihurtzen zait atsekabe, azken batean arimak sentitzen baitu gidatuko duen eta bihotz altxagarri izango zaionarekin egon ezina. Jainkoa balia dadila guztiaz eta dena delakoaz; ez dago zertan kexaturik, mingarri gertatzen bada ere.
‎29 Jakitun egon behar du, prioreek behartuak dauden baino areago gehitzen ote duten, bai errezoetan, bai penitentzietan; izan ere, gerta daiteke bakoitzak bere gogara gauza apartekoak gehitzea eta horretan hain nekagarriak izanik, mojek zama astunegiekin osasuna galdu eta behartuak daudenak ezin egin izatea. Honek ez du esan nahi egunen batean premiaren bat denean, baina batzuk hain zentzu gutxikoak izanik, ohituratzat har dezakete, gertatu ohi denez, eta mojak ez dira ausartzen hitz egiten, beren buruak debozio gutxikotzat joz, eta ez da komeni hitz egitea ere, prelatuarekin izan ezik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia