Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 117

2000
‎Hala ere, harrigarria iruditu zait, 2000 urteko martxoaren 10ean jakin dugunez, Madrilgo Epaitegi Gorenak Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari (UEMA) hizkuntzaren bizi iraupenerako zituen asmoak bazterrerazi nahi dizkiola, legez kanpo daudela esanez. Formaren aldetik zerbait zuzen ez badago, hori ez da aski debekua jartzeko; bere egitekoa kontseilu ematea behar luke, nola bideratu behar den esanaz.
‎Eskubide zibil eta politikoen aldarrikapeneanoinarriturik, eta nazioarteko dokumentu esanguratsuak lekuko harturik (NBErenaipatutako 15 artikulua kasu). Euskal Herritartasunaren Nazio Agiria? sortzeko, ekimen honek sinadura bilketa erraldoia bultzatu du aurtengo uda partean, nortasun agiri horren kudeaketa eta jaulkipena Euskal Herri osoaren mailako erakundenazionala den Udalbiltzari dagokiola esanez, eta, euskal herritar gisa agertu nahidugunon errolda osatzea, ere aldarrikatuz.
‎Horrek egoera jakinbatzuetan ekintzak geldiarazteko gaitasuna berdina dakar halaber. Mailapsikologikoan, hori Niaren osotasunaren baieztapena dela esanez interpretadaiteke, hau da, Ni kontzientearen eta Superni inkontzientearen artean ebaketarikez dagoela esanez. Nia ez da banandua suertatuko bere instintu osagaiendesaktibazio partzial edo osoarengatik.
2001
‎Gure unibertsitateko ikasleek liburuarekin eta literaturarekin dituzten harremanak ez baitira hain pasiozkoak gaur egun. Irakurketa indizeen gainbeherari, kultura ulertzeko eta bizitzeko modu berriak jarraitu dio. Gazte gutxi animatuko duzu gaur egun liburu bat irakurtzera" ezinbesteko" testua dela baieztatuz, edo obra moderno kanoniko baten aurrean daudela esanez. Are gehiago, lan bati" klasiko" adjetiboa jarriz gero, zureak egin du, Chesterton, Twain eta bestek iradoki bezala, liburu klasikoak, definizioz, ez baitira irakurtzen.
‎Kontuak kontu, aitzakia merke bat jarriz dei liezaioke Tasiok Axkueri. Gaixo dagoela esanez, edo Gurutze Gorrikoen aldaezineko zaintza bat suertatu zaiola adibidez. Baina hori eginez gero bere inguruan susmoak sor ditzakeela iruditu zaio, zerbait ezkutatzen ari dela pentsa lezakeela norbaitek.
‎Eta hor dator, filosofiazko ibilaldi luzea eta sakona egin eta gero, zer eta nolan ikusten duen adieraziz; ispilu on bat aurkitu eta berak bere begiez ikusi baititu bere begiak, eta bere begiez neurtu bere ikusmenaren ahalmena. Horrela, ikusmenaren ahalmena neurtuta edo justifikatuta —edo zehatz mehatz mugatuta— dagoela esanez dator. Hortik aurrera etorriko omen da gizakiari buruz hitz egitea.
2002
‎LABek eskubide osoz, noski 94an indarrak biltzeko izan zen deialdiaren aipamena oraingoan batzuk eta besteak bereizteko eta bere esparrua finkatzeko baliatu nahi du, hots, egun «ezker abertzalean» modan dagoen leloaren arabera, «mugitzen ez direnak» agerian uzteko. Bide batez, aipagarria da LABek azken egunotan ELA ahotan zein sarri hartu duen, mugitu egin behar duela eta urratsak ematea dagokiola esanez.
‎Kontzertu fresko eta dibertigarria egin zuten, apur bat laburra baina zaleak guztiz asebeterik utzi zituena. Lehenengo taldea jotzen ari zenean (Legal Weapon, Kaliforniako beste klasiko txiki batzuk, 1980an hasi baitziren) argazkiren bat egiten saiatu nintzen, eta nik halako bi pisatzen zuen beltz mardula gerturatu zitzaidan, argazkiak egitea galarazita zegoela esanez. Nik ingelesik ez dakien turista despistatuarena egin nuen eta horrela argazki filma behintzat salbatzea lortu nuen, baina Dickies" Gigantor" jotzen ari zirenean ezin izan nion tentazioari eutsi eta beste argazki pare bat egin nuen.
2003
‎Bizi artean ziurtatua zuten pentsio ekonomikoari esker eman dituzte ordudanik beste 32 urte, baina joan zen apirilaren 14an Masha bat batean hil egin zen, bihotzeko infartu batek jota. Medikuak gertatuaren berri ezkutatzen saiatu ziren Dashari, koman zegoela esanez, baina 17 orduren barruan, bere ahizparen gorputzaren" deskonposizioak" bihotza pozoitu zion eta bera ere hil egin zen.
2004
‎Lehenengo aldia arazgailua apurtu egin zelako izan zen, eta ur zikin guztiak itsasora zihozelako. Uztaila zen eta hiru egunetan zehar itxi zuten, berriz ireki zutenean garbi zegoela esanez, pertsona batzuk negalak izan zituzten. Teorian ez zeukan loturarik uraren egoerarekin, baina nork daki!
2005
‎Laugarrena.. Eskatzailearen adierazpena, Hipoteka Legearen 280 artikuluko bateraezintasun kasuetan ez dagoela esanez.
2007
‎100.000 kide dituen ELA bezalako sindikatu batek pauso hori eman izanak enpresaburuei, alderdiei eta gobernuei balio lieke, gutxienez, hausnar dezaten euren proiektu handiak inposatzeko duten moduaz. Eusko Jaurlaritzak haserre bizian ELA deskalifikatzea, auzia eztabaidatua dagoela esanez, gezurra da. Madrilek erabakia hartu eta Gasteizek onartu besterik ez baitzuen egin.
‎(OFF) Le Corbusierrek gorroto zituen altzariak. (ON) Izugarri aztoratu zen Savoye andreak gutun bat idatzi zionean sofa bat eta pare bat besaulki erostekotan zegoela esanez. Honela erantzun zion:
‎Gizarte onuren bermea: lortu diren lan eta gizarte onurak arriskuan ez daudela esanez, eta inmigrazioak ez dituela gaur egungo zerbitzuak mugatzen (lana, etxebizitza, osasuna…), ezta baldintzatu edo gaizkitzen ere..
2008
‎Smollett kapitainak kontra egingo dio Silverri, autorea bere alde dagoela esanez, antzeman egiten dela hori haren lumaren isurian. XXXIII. kapituluaren atarian daude oraindik, eta irakurleak nobelaren bukaeraraino jarraitu du, egileak pertsonaia bakoitzarentzat hautatzen duen azkena ikusita, haren sinpatiak ezagutzeko.
‎Urtezaharrean, hamabiak jotzean, euskal preso politikoek ziegako ateak kolpatzen dituztela kontatzen du Naiara Mallabia bilbotarrak Ataramiñe kultur elkarteak argitara eman duen literatur lanen bilduma berrian. Zarataka egiten diote ongietorria urte berriari, hemen gaudela esanez.
‎Agamenonek erantzuten dio bera jabetzen ez den bitartean har dezakeela. Polimestor ailegatuko da eta, Hekubaren semearekiko galderen aurrean, itxurak eginen ditu ongi dagoela esanez. Hekubak emakume troiarrak gatibu dauden dendetara eramanen du, haren semeekin batera familiaren urrea gordetako tokiaren kokapena aitortzeko aitzakiarekin, eta han, emakume guztien artean, semeak hil eta Polismestorri orratzez sastatuko dizkiote begiak.
2009
‎Bertan azaltzen da txerriak kanpora atera eta Txiboko Landara ihes egin ziotela, eta handik etxera bueltatu ezin zituen gizonaren pasadizoa. Txerriak Txibotik atera guran zebilela, bataren bat etorri zitzaion txerriak etxean zeudela esanez. Lehengoek esaten ei zuten Txiboko Landan gauza arraroak pasatzen zirela.
‎Haren alboan Miren dago, geldi, arnasari eusten dagoela ematen du. Handik gutxira, etxera alde egingo du Mirenek, nekatua dagoela esanez. Don Rikardok etxeraino lagunduko du emaztea, baina berriz bueltatuko da dantzaldira.
‎–Haurdun dago. Aroztegira etorri zait gaur anaiari ezer ez esateko erregutzera, negar batean, damututa dagoela esanez. Zer egin behar dut, jauna?
‎Duela 10/ 20 minutu hots egin didate parketik, Homer momortuta dagoela esanez; mugitu ezinik topatu dute okela zati baten aurrean, konorterik gabe eta begiak erdi itxita dituela. Albaitariarengana eraman dute, eta bertara noa.
‎Kartzelekin harremandurik dauden hobiak. Preso zeuden pertsonakateratzen zituzten, aske zeudela esanez, eta talde armatuek hartu etafusilatzen zituzten era klandestinoan. Burgos eta Lermako kartzeletatikatera zituzten La Andayan eta Villamayor de los Montesen (Burgos) hilobiratu zituztenak (85 eta 46 pertsona).
‎Iazko urte bukaeran, NASAk berak oharra argitaratu zuen, kezkatzeko arrazoirik ez zegoela esanez; ez zela Maunderren minimorik errepikatuko. Izotzaldi Txikia ere deitzen zaio Maunderren minimoari.
‎Positiboa. . UCIren ikuskatzaile baten deia jaso nuen 10:00etan, nire gernu analisi batekin arazoren bat zegoela esanez?. Txantxa zela pentsatu zuen pasaitarrak orduan.
‎Horren ostean, Estiballesek berehala ekin dio bertso laguna zirikatzeari, katxondo dagoela esanez, eta ikusleek ere algaraka erantzun dute, txantxa giroan betiere.
‎Naturan dena harremanetan dago eta inor ez da bestea baino gehiago, askori kontrakoa pentsatzea gustatzen bazaie ere. Kreazionista tematiek hortxe diraute, AEBetan indartsu oso esaterako, Darwin oker zegoela esanez. Haien esanetan Darwinen liburua ateoen Biblia da, baina Biblia bakarra dago eta hau erlijio judeokristauen arlokoa baino ez da.
2010
‎Buesak gidaturiko Hezkuntza Sailak, aldiz, uko egin zion hitzartutakoa betetzeari 1994ko hasieran, aurrekontuak murriztu egin zirela eta dirurik ez zegoela esanez. Baina aitzakia baino ez zen.
‎2000 urte arte, PZL onartu arte, LPL modernitatearen isla, prozesuaren egungo beharrizanen egokitzapenaren adibide ezin hobea izan bazen ere, egun lehenengoa lan prozesuaren eredu bihurtu da. Testuinguru horretan, ahots asko entzuten dira lan prozesua arautzen duen legea aldatu beharra dagoela esanez, eta berriro egun batean izan zen lege moderno eta aurreratu bihurtu behar dela aldarrikatzen da508 Hurrengo lerroetan gai horri ekingo zaio, eta lege horri egiten zaizkon laudorioak eta kritikak mahaigaineratuko dira. Horrela, LPL aldatzea horren ezinbestekoa den ala ez argi geratuko da.
‎Lagunen algarek bero bero jarri zuten eta hor bota zidan orduan ez al nuen mojen abitupekoa nahiago aperitiboa baino. Orduantxe hartu nuen ahal nuen moduan alde egiteko erabakia baina zure aitak geldiarazi ninduen, ni handik mugituko ninduenik ez zegoela esanez. Tabernako zalaparta labanak mozteko moduko isila bihurtu zen bat batean.
2011
‎Prebentzio gisa ere balioko digu horrek, gerta baitaiteke norbaitek produktua erosi eta iruzur egin nahi izatea, hondatuta edo egoera txarrean dagoela esanez, ea merkatzen dioten.
‎Oso erraza da. Nikiforos Karamanis garatzaileari mezua bidali, laguntzeko prest zaudela esanez, hona: nikiforos abildua touchtype online.com.
‎Patxi Lopezen hitzetan, ez diogu kanpaina egin behar merezi ez duenari. Ezker abertzaleak erantzun egin du lehendakaria Euskal Herriko errealitatetik oso urruti dagoela esanez.
‎A. Lino Markinako nagusi zen, guardia zibilek komentua miatu eta liburu, paper, multikopiagailu eta abar eraman zituztenean. A. Linok protesta bizia egin zuen miaketagatik, egiteko eragatik eta eraman zituzten aldizkari eta liburuengatik, hauek edozein liburu dendatan salgai zeudela adieraziz eta liburu subertsiboak ziren ala ez erabakitzea epaileari zegokiola esanez. Orduan goardia zibilak barre egin zuen destainaz, esanez:
‎Bi lagun jarri nituen kaleko bi izkinetan zelatan kamioia hirurehun metrora aparkatu behar izan baitzuten haraino sartzen ez zelako. Orduan beste guztiak ahalik eta lasterren hasi ginen zakuak eramaten eta bukatzen ari ginenean zaintzaileetako bat lasterka etorri zen jendarmeak iristeko zorian zeudela esanez. Airean atera ginen eta nik pareta batean ahaztu nuen kamioia kargatzeko kendu nuen gabardina.
‎Hirugarren mezu bat utzi zion erantzungailuan, auzoko pentsio batean zegoela esanez. Hurrengo goizean, gosaldu ostean Gloriaren deirik jaso ez zuela ikusi eta interfonoari ere erantzuten ez zionez, Gloriaren aitari deitzea bururatu zitzaion.
2012
‎Egindako aurkezpen laburra Obama kritikatzeko baliatu zuen Priebusek, Administrazioan, inoiz ikusi ez den moduko arduragabekeria fiskala? dagoela esanez, eta zorra nola handitzen ari den erakusten duten bi neurgailu aurkeztu zizkien bertan bildutakoei. Obamaren Administrazioari egindako kritikak ekonomia arloan oinarritu ziren, eta kritika horiei John Sununu, New Hampshireko gobernadore ohia, eta Francisco. Quico?
‎Hamaika eta erdiak ziren eta, altxatu nintzenerako, Ama lanera joana zen. Ohar bat utzi zidan sukaldean, gosaltzeko zer zegoen esanez; laranja zukua, gailetak, atzoko ogia, marmelada eta gurina. Ama detailezalea zen egun argiz, apika, iluntzean nekatuegi egoten zelako halako txikikerietan erreparatzeko.
‎Euroa sarrerako potean sartu eta mahaian eseri zen, ezezagun baten ondoan. Sukaldetik emakume baten ahotsa entzun zen, janaria prest zegoela esanez. Orduan jendea ilaran jartzen hasi zen, eskuan plater bana zutela.
‎Ni bide inguruko herri guztietan erakusteko asmoa zuen ugazabak, errepidetik berrogeita hamar edo ehun miliaraino ere desbideratuz, bere ustez bezeroak aurki zitzakeen edozein herri edo handiki etxetara joateko. Bidaialdi erosoak egin genituen, ez ehun eta berrogei edo hirurogei milia baino gehiago egunero; zeren eta, ni zaindu nahian, Glumdalclitch kexatu egiten baitzen, zaldiaren trostaz nekatua zegoela esanez. Neure desioz, sarritan ateratzen ninduen kaxatik haizea hartzeko eta paisaia erakusteko, baina beti ongi helduta uhalez.
‎aukeraren bat badagoela esanez. Oso lo gutxi eginda,
‎Mezuari, egutegi berria? izeneko artxiboa erantsi dio. b) Mariak erantzun du ados dagoela esanez, baina okerren bat gertatuko zela, egutegi berrian martxoaren 4a errepikatuta dagoelako. c) Nagorek erantzun dio erantsitako dokumentuan dagokion zuzenketa egin duela eta Mariak arrazoi duela eta bigarren data martxoaren 14a dela, ez martxoaren 4a. d) Mariak beste mezu bat idatzi dio beste bilera bat egitea proposatzeko, Ekialdeko merkatuen erronkari aurre egiteko ahalegina bateratzearren.... Idatz itzazu lau mezuak, unitate didaktiko honetan adierazitako arauei jarraiki.
‎Jakinen aldetik erantzunik ez eta, ostera idatzi zuen irailaren 9an azken erabakiaren berri jakin nahian, Eguberrietarako argitaratzeko ametsa adieraziz gainera. Jakinek berehala (1975eko irailaren 11ko gutunean) erantzun zion liburua argitaratzeko prest zegoela esanez, eta ordainketa formulaz ere galdetuz. Urriaren 9ko gutunean liburua hasia zeukala idatzi zuen Txillardegik:
‎Alderdi gehienek ezer berririk ez dagoela diote, zenbait mediok Ezker Abertzaleko hainbat politikarik —zeinek esana baitzuten presoek pauso azkarragoak eman lituzketela gaur egungo egoerara egokitzeko— jasotako muzina azpimarratzen dute eta soilik gutxi batzuek nabarmentzen dute Kolektiboak barneko batasuna ez apurtze aldera tentu handiz ibili behar duela eta horrek zapuztu dituela puztutako espektatibak. Eta Ezker Abertzalea bera bakarrik gelditu da jadanik bake prozesua abiarazteko aitzakiarik ez dagoela esanez.
‎Horrela, elizkizunetan bandera espainola erabiltzearen kontrako salaketak ondorioak izan zituen lehenengo kasua, herrian zabal ezagutu zena bera, 1966an gertatu zen. Patxi Bilbaok, Gamizko parrokian, bandera espainola elizan sartzea salatu zuen sermoian, zatiketa sortzen duten ikurrak elizan sobera daudela esanez. Horren ostean, Pablo Gurpide gotzainak, Bizkaiko gobernadore zibilak presionatuta, hilabetez predikua egitea debekatu zion.
‎Eta hona etorri zarete zaharkitua nagoela esanez.
2013
‎EH Bildu, urduri Bestelako iritzia du EAJk. Foru Gobernuaren prentsaurrekoa amaitu eta bi ordura prentsa ohar bat igorri zuen komunikabideetara, urduri EH Bildu dagoela esanez. Beraz, «lasaitu, gainerakoak errespetatu eta lanean hasteko» deia egin dio Markel Olano bozeramaileak koalizio abertzaleari.
‎Milango galeria handi batean egin zuten margolan faltsutuen lehen erakusketa, eta sekulako arrakasta izan zuen. Beste hainbat faltsutzaile gerturatu zitzaizkion Gio Salzanori, haiek ere prest zeudela esanez. Horrela jaio zen Italiako faltsutzaileak biltzen dituen lehen enpresa legalizatua.
‎Duela oso gutxi arte, hemen inguruan izan da jendea, Falangekoaesaterako, esku hartze zuzena izan zuena errepresioan, eta ez dute txintik esan. Eta badakigu 36ko uztailean eta abuztuan gazteak eguerdian Gazteluko Plazara aperitifa hartzera joaneta harro agertzen zirela nesken aurrean, nekatuta zeudela esanez, gau osoa «harat honat» ibili zirela eta.
‎Amodioaren borroketan ezinbestean askotan lurreratua izan denaren disimulu narrasti eta erretraktil erabiliz Veneziako geltokira heltzean zein hotel hartua zuen galdetzera aitzindu nintzaion; baita gezur galanta sartu ere nirea berearen parean zegoela esanez; lotsagorritu, izerditu, sutu, trabatu eta ardi irritsu baten itxura hartu nuen abagunerako. Bidaiakideak zerutik inoiz jaitsi den irri xaloenarekin onetsi zituen nire dantzalekuko pauso traketsak.
‎Gutxi gorabehera iluntzeko otoitzaren orduan bi soldaduak itzuli ziren pasabidea bazegoela esanez. Hura jakinda, rancherien ingurutik alde egitea erabaki nuen, horrenbeste probokatu ninduten indioak utzita, eta, aurrerago nire zain zeudelako abisua ahaztu gabe, norabidea aldatu nuen ilundu eta laster, badaezpada, atzetik etortzen bazitzaizkidan ere.
2014
‎Jorge Oteizaren Quosque Tandem (1963) liburuan aurkitutako pasarte batetik eta bere esperientzia pertsonaletik sortu zen dokumentala. " Euskararen transmisioan emakumeek historian izan duten rola goraipatzen zuen Oteizak, Historiaurrea hona 80 amama biloben belaunaldiak zeudela esanez. Kalkuluak egin eta amamarena eta biona 81.a izango litzatekeela ondorioztatu nuen", dio Ieregik.
‎Eta azkenean ezer egin barik deitu zidaten dena antolatuta zegoela esanez.
‎Aske zara nahi bezala gozatzeko! Etika demokratiko kapitalistak birtualtasunez eta itxuraz baliatzen dira funtsik ez duten eta berehala hartu eta bota daitezkeen etikak gure zain daudela esanez, norberak bere estiloa eta bizimodua antola dezan nahi bezala. Edozer bilakatu omen daiteke gizaki hipermoderno malgua, gehiegi bereizten ez den bitartean, arriskutsua bilakatzen ez den bitartean, noski:
2015
‎Egun hartan, Orio estropada baino ordubete lehenago uretaratu zen berotzeko. Ikusleak barrez aritu ziren, estropada aurretik nekatuko zirela eta erotuta zeudela esanez. Estropadan, ordea, Oriok minutu bateko aldea atera zion bigarrenari.
‎–Inork ez daki, bere amak ere ez. Gaur goizaldean etorri zaigu Mikela aldarrika, bere alaba hiltzen dagoela esanez. Tripetako min handiak dauzkala eta zerbait gogorra gertatzen zaiola adierazi digu.
‎Oso atsegin agertu zitzaion eta oso ongi bideratuko zuela esan zion, eta horrela idatzi zion andere hari. Lehengo astean gutun bat bidali zidan hona, ez dakit zeren zain dagoela esanez. Oso pozik dago gure aita; gauzak oso ongi egingo direla dio.
‎7 Hemengoaz ez beza berorren agurgarritasunak penarik izan, fraidearena ez baitzen izan zirudien bezain larria eta Jainkoak oso ongi sendatu baitzuen; ez zen ezer jakin. Ama prioreak idazten dio berorri oso gaizki daudela esanez, eta horregatik ez diola ematen patentea frai Joan Jesusenari, hala uztea gizatasunaren aurkakoa izango litzatekeelako, bera baita sano dagoena eta dena daramana. Etxe hartatik etorri nintzen eta oso ongi zeudela iruditu zitzaidan eta ospe ona dute hemen.
‎Ondoren, 1936ko bukaeran eta 1937ko hasieran, artikuluek emakumeari dei zuzena egiten zioten erretagoardiako hainbat lanetan parte hartzera joateko, iraultzaren garaipena eta faxismoaren porrota beraien eskuetan ere bazegoela esanez. Horren adibide ditugu 1936ko abenduaren 31n, CNT del Norten emakume libertario argentinar batek idatzitako artikulua; 1937ko urtarrilaren 30ean Euzkadi Rojan Pilar Hernandorena FUEko (Federación Universitaria Escolar) kideak argitaratutakoa, 1937ko otsailaren 27an El Liberalen« ¡ No se haga usted de rogar!» izenburua zuena edota Juventudes Libertariasek 1937ko martxoaren 23an CNT del Norten idatzitakoa.
‎Esana dago. Diziplina metodo modernoak bazterturik, etika demokratikoak birtualtasunaz eta itxuraz baliatzen dira, funtsik ez duten eta berehala hartu eta bota daitezkeen etikak gure zain daudela esanez, bakoitzak nahi dituen elementu eta ezaugarri ezberdinak nahastatuz, beti ere, bidegabekeria zein gaiztakeriaren bidetik ez doazen bitartean, gehiegi bereizten ez diren bitartean. " Egin nahi duzuna, gozatu, izua zabaltzen ez duzun bitartean, benetan bereizten ez zaren bitartean!
‎Aitak liburua idatzi zuen han zegoela esanez.
2016
‎Indemnizazio txiki bat jaso zuten arren, lanpostua galdu zuten. " Ez zuten guk hor lan egiterik nahi; denbora asko zebiltzan kexuka, lanegun murriztu eta epe luzeko baja asko zegoela esanez. Horregatik kendu gaituzte paretik", diote emakume kaltetuek.
‎Diputazioak, berriz, lasai egoteko, ez dagoela arriskurik, kontrolpean dagoela dena. (Nik berez ez dakit ezer gai hauetaz, baina halakoak entzuten ditudanetan Spielbergen Jaws filmaz oroitzen naiz beti, nola lehen hildakoak agertzean alkateak lasaitu nahi dituen herritar eta turistak, ezer arrarorik ez dagoela esanez).
‎Adan eta Ebaren begiradak zorrozki gurutzatu izan ziren, gogoan baitzituzten istorio guzian zehar agertu ziren anagramak eta dudarik gabe zer ziren bazekitela, Sapek Ebari Baionakoa zehazki kontatu ziolako. Baiezkoa erantzun zioten, baietz, haiek zetozen munduan halakoak ere bazeudela esanez.
‎Bospasei urte aurrerago Düsseldorfen ibaiari begira dauden eskaileretan, garagardoa edaten ezagututako hegoafrikar hark ere harriduraz begiratu zizkidan, bere aberrian ere bazeudela esanez, baina mendiko, baserrietako, herri txikietako jendeak baino ez zituela erabiltzen. Eta nola deitzen ziren ere esan zidan, inolako aplikaziorik ez zeukan datu soziokultural etnografiko bezala:
‎Energia Zuzendaritza Nagusiak ematen zuen, sustatzaileak lurraldeko Industria Ordezkaritzan aurkeztutako aurretiazko proiektua kontuan hartuta. Aldizkari ofizialean iragarki bat argitaratzen zen, alegazioak aurkezteko 30 laneguneko epea zegoela esanez. Gero, proiektuak eragingo zien udalei txostenak eskatzen zitzaizkien, baita Administrazioko beste erakunde batzuei ere.
‎Orain dela bi egun emakume batekin joan ginen ospitalera. Medikuak, hasteko, gure traduktorea gelatik bota zuen, bere beharrik ez zegoela esanez. Pazienteari ez zion galderarik egiten.
2017
‎Esan duzu norbaitek lasaitzen gaituela, inoiz baino hobeto gaudela esanez. Nor da" norbait" hori?
‎Putakume halakoak! Eguraldi zerri honekin biharamunean nora joanik ez zegoela esanez, faltsu zuri horiek... Eta bitartean nire lepotik barrezka...
‎Agrupacion Ultzamak ere haren irakurketa egin du: Comptos Ganberak esandakoarekin" bat ere ados" ez dagoela esanez. Haren hitzetan, udalean zeudela ez zuten" inongo deliturik" egin.
‎Aurrerapen errotaz beldur zen Errezilgoa, baina hala ere ez zituen aurrerapen guztiak kondenatu. Etxanizek hauspotutako euskal abeslari gazteak txalotu egin zituen, horien eta gehiagoren premia zegoela esanez.
2018
‎Horregatik ez naiz publikatzen saiatu, aurrerago erabakiko dut. Hala ere, lagun ikertzaile batek idatzi zidan nazioarteko konferentzia bat zegoela esanez, Fifth International Conference on Analytical Approaches to World Musix (AAWM 2018) izenekoa. Hor, herri musika ikuspuntu analitikotik landuko da, lana aurkez nezakeen eta bertan azaltzeko aukera lortu.
‎hark esaten zuen indar demokratiko guztiek itun bat egin behar genuela; nik erantzuten nion: eta zer egin behar dugu, denok besotik helduta agertu, batuta gaudela esanez, eta kito. Ajuriaeneko Itunaren sortzeak Ubarmin klinikan harrapatu ninduen ni, belaunean izandako lesio larri bategatik; kanpoan izan banintz, ez nuen sinatuko. Inaxio Oliverik ahal zuena egin zuen, eta errespetatzen dut haren erabakia?.
‎Geldiaraziko dut, zigortuta dagoela esanez.
2019
‎Barrenak erretzen zituen, baina garagardoa ez bezala, gozo gozo zegoen eta laranja gogorarazten zuen usaina zerion. Hark, nire hautuari jarraitu ala ez jarraitu duda mudatan aritu arren, garagardoaren alde egin zuen azkenean, epeltzen utziz gero edaterik ez dagoela esanez. Konturatzerako, halako ausardia haize batek hauspotuta sumatu nuen nire burua.
‎(Ondoan eseriz) Lasai, bidaliko diot mezua Larraitzi ondo zaudela esanez?
‎Zein da zure pertsonaia Puntu Koma web seriean. Ni Puntu koma web seriean Arrate naiz, seme baten ama. Ospitaletik dei bat jaso dut, nire semea koman dagoela esanez, eta hor hasten da istorioa. Bertara agertzen naizenean, ohartzen naiz ez dakidala ezertxo ere nire semearen bizitzaz.
‎Ez du Birkenaukora joateko astirik, ezta beharrik ere, eta, hortaz, ez du Gita ikusteko aukerarik. Mezua helarazi nahi dio, ondo dagoela esanez.
2020
‎–Ondoezik? zegoela esanez... Inozoa ni, gero!
‎ibuprofenoa kaltegarria zela pentsatzen hasi zen, eta alarma eta nahasketa handia sortu zuen. Ordu batzuk geroago, Osasun Ministerioak eta Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) komunikatuak egin zituzten, baieztapen horiek egiteko ebidentziarik ez dagoela esanez. Erakunde horiek ere gure erreferentzia izan behar dute aurki ditzakegun informazio kontraesankorrak kontrastatzeko.
‎Sua piztu eta hurrengo egunean, larunbatean, Ingurumen Sailak unitate ibiltari bat jarri zuen zabortegiaren inguruan, airearen kalitatea neurtzeko. Harrezkero, egunero ohar bat kaleratu du sailak, airea parametro normaletan zegoela esanez. Aditu askok ohartarazi dute ezin dela esan airearen kalitatea ona denik, ez baldin bada ezagutzen zer zakar ari diren erretzen:
‎Turkiaren aurka ere egin dute iheslariek. Haien esanetan, Anakarak autobusean eramaten ditu mugara, eta han uzten ditu, pasabideak zabalik daudela esanez. Iritsitakoan, ordea, ez atzera ez aurrera geratzen dira, Greziak ez dielako sartzen uzten, eta Turkiak ez dielako atzera egiten uzten.
‎2014an, Andrew Haigh epaileak familiari arrazoia eman zion, eta ebatzi zuen Astleren heriotza lan istripua izan zela, jokalariaren heriotza futbolari ogibidearekin lotuta zegoela esanez. Gertakariak oihartzuna izan zuen AEBetan.
‎Laguardia kapitainetako batek Garitanoren alde egin du, entrenatzailea" guztien gainetik" dagoela esanez.
‎Era berean, udal agintariek azpimarratu gura izan dute" beti" egongo direla prest kolektibo hori osatzen duten pertsonakaz berba egiteko," edozein entitate, elkarte edo pertsonarekin bezala, batez ere auzoentzat eraikitzailea den guztiari buruz, beti ere oinarrizko arauak errespetatzen direnean". Gaztetxeko kideek, berriz, salatu dute" benetako elkarrizketarik" ez dela egon gaur Udalagaz egindako bileran, eta haiek oso jarrera trinkoa agertu dutela hasieratik, gazteak eraikinean legez kanpo daudela esanez.
‎Informazio hauek lehen eskukoak direla ez daukat batere zalantzarik. Lehen ere oin ohar batean aipatu dudan bezala (42.ean), Rafa Cid lokalizatu eta telefonoz hots egin nion, artean La trama verde oso osorik irakurri gabe neukala (eta, beraz, Rafa pertsonaiaren lerroaldeak ezagutzen ez nituela); Rafa Cidek ez zidan ezer berezirik esan nahi izan, denbora luzea joan dela ordutik eta idatzita dagoena idatzita dagoela esanez... eta, telefonoa eskegi baino lehen azpimarratu zidan bezala, bere garaian hitz egin zuen honetaz guztiaz Pepe Reirekin. Beraz, niretzat ez dago dudarik Reik argitaratu zuela Cidek argitaratzeko arriskutsuegitzat jo zuen materiala.
‎Mozkorrak gaitzetsi ditu. Segundok desenkusatu egin ditu, jaietan daudela esanez.
‎–Ohar bat utzi omen die, ondo dagoela esanez.
‎Hurrengo goizean zehaztu genuen plana. Futboleko boten lokarriak oso luzeak izaten ziren gure sasoian eta material arduradunari kordel berriak eskatzea bururatu zitzaigun, lehengoak zahartuta zeudela esanez. Zelairatu aurretxoan, komunera sartu ginen eta batak besteari lotu genion kordela besoan.
‎Esa  te baterako, Iribar eta Villar, behar genuen guztian laguntzeko prest agertu ziren. Bien bitartean, abokatu bat ere etorri zitzaigun gure defentsa egiteko gertu zegoela esanez. Pozik hartu genuen eskaintza, inor ez geneukan horretarako eta.
2021
‎Modu orokorrean, ikastoletan bereziki ikusten dudalako (bere akats eta guzti) bermatua euskararen erabilera eta ikasleen euskararekiko jabetasuna. Eskola publikoan euskararen presentzia bermaturik dagoela esanez, ikastoletan matrikula daitezkeen haurrak fitxatzeko ahaleginak beti izan dira; areagotua, orain, haurrak gutxitzen ari diren garai hauetan. Ikastetxe erlijiosoetatik ezin ikasleak bildu («gu zuek bezain erlijiosoak gara» esanez), nonbait, eta, haiei egurra eman ordez (gobernu laiko batek laikotasuna bermatzen ez duenari laguntzak ematen dizkiolako), laikotasuna eta euskalduntzea bermatzen dituenari eman behar egurra.
‎Hari gertatutakoa kontatu du iruzur horren adibide gisa: mezu bat jaso zuen berak eskatutako produktu bat aduanan geldi zegoela esanez; esteka batean sartu eta bederatzi euro ordainduta konponduko omen zen arazoa. Garai horretan Internet bidezko erosketa bat egin zuenez, pentsa zezakeen hori zela aduanan geldirik zegoen produktua.
‎Gainera, Gipuzkoako Aldundiak uko egiten dio negoziazioari, eta erresidentzietako errealitatea onartu ordez, egungo eredua defendatzen jarraitzen du medioetan. Hala nola, errealak ez diren ratioak daudela defendatzen ditu, bi egoliarreko langile bat dagoela esanez, datu zuzena honakoa denean: hamairu egoliar daude langileko.
‎Gizarte zibilak indar handia dauka, baina hala ere jendea asaldatuta ikusi dut. Egoerari buruz, Paul Auster mailako idazleek idatzi dute oso larrituta daudela esanez. Eta jendea nahiko aktibo dago gerta litekeen horren kontra.
‎Gure hautu literario guztiak kuestionatu dira, interesatzen zaizkigun gauzak interesik gabekoak zirela esan zaigu, profesionaltasunez egin nahi izan ditugun ariketak ez zirela profesionalak. Lehenago ere kontatu dizuet gutxienez birritan egin direla kritika publikoak nire liburu bat" literatura" bezala kalifikatuz –eta" kleenex" zapiekin konparatuz– eta liburu hori literarioki apaindua zegoela esanez. Gutxiespen ortotipografikoen bidez adierazi didate ez naizela literaturaren parte, eta tristea da esatea baina inolako zalantzarik gabe eta edonoren aurrean frogatzeko moduan dakit pertsona horiek nire liburua irakurri gabe zeukatela.
‎Baina horretarako ahalmena galtzen ari naiz. Pinpilinpauxa ere konturatu zait; lehengoan, bulegora sartu ez da ba, ezer gertatu ez balitz bezala; atea itxi, eta zirri batzuk egin zizkidan, gero eta goxoago nengoela esanez, orain gustua ematen nuela eta halako tentelkeriak; baina ez nintzen sutu, ez gotortu; aitzitik, samur iraun nuen, eta gero apartamentura joan ginen biok, operazioa berritzera. Giltza berreskuratu zuen atzera.
‎Sendagilearen emazte Emilia, inguruko algarak urdurituta, ez zen isiltzen, goregi ere ari zen, urte hartan perretxikoak Azoka plazan zinez garesti zeudela esanez. Gustura, haatik, bizitzan lehen aldiz erosteko modua izan zuelako.
‎Bide erdian zegoenean, harkaitz garaienetan, gelditu egin zen bi gauza egiteko: arnasa hartzeko (aitak adarra jotzen zion, bera baino sasoi hobeagoan zegoela esanez), eta gain hartatik herri osoari patxadaz begiratzeko. Aitortu beharra zeukan O Con da SaÃnza ikaragarri polita zegoela; ikustekoa zen itsasadarra lehorrean gozo gozo nola barruratzen zen.
‎Cariñenara arte gelditu gabe joango ginela adostu duten arren, aitak errepide bazterreko taberna baten aurrean gelditu du kotxea pixalarriak dagoela esanez. Ama eta biok barruan gelditu gara.
2022
‎Atzo arratsaldez, 21: 13pm zirenean, komisaldegian herritar baten deia jaso zen, gure Mexiko hiriko Wisconsin kaleko 37 zenbakian dagoen Harizpe janari dendan andrazko bat hilik zegoela esanez. Segurtasun bikote bat bertaratu zenean hilketaren ingurua babesteko hesitu egin zuten.
‎Atzo arratsaldez, 21: 13pm zirenean, polizia komisaldegi honetan herritar baten deia jaso zen, gure cdmx hiriko Wisconsin kaleko 37 zenbakian dagoen Harizpe janari dendan andrazko bat hilik zegoela esanez. Segurtasun bikote bat bertaratu zenean hilketaren ingurua babesteko hesitu egin zuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia