2003
|
|
Tarteka, eskale horietako batek klasikoren baten mendeurrena zela gogoratzen zuenean, pozarren hartzen omen zuen parte Romainek zubi baten itzalean edo plazaren bateko arkupetan eratzen ziren literatura eztabaida horietan, betiere aldian behin botilak altxatu eta idazle horren alde topak eginez. Hor
|
zeudela
esan ohi zuen, eroritako gizaki horiengan, bizitzaren metaforarik ederrenak, eta banekien autobiografiaren bat idaztekotan hor zituela kontakizun iturririk onenak. Urruneko hotelen batetik deitu ohi zuen astebete edo biren buruan eta banekien orduan paper konbentzionalagoren bat antzezten arituko zela, Romain Garyren itxurak eginez, esate baterako, horixe baitzen behin eta berriz irakurtzen zuen idazlea, Emile Ajar asmatu aurretik eta ondoren.
|
2009
|
|
Beraz, errealitate hagitz diferenteak berdintzen ditugu, denak diferentziagabeki izanarazi egiten ditugunean. Kasuotan euskaraz izan baino gehiago
|
egon
esan ohi badugu ere, izanek adiera absolutu bat ukan lezake, existentziarena, agertzearena, honek baiespena edo ezespena soilik ametitzen baitu(, zedozer baten hor paratua egote hutsa?, esango zukeen Kantek). Gehienetan horretaz ari gara, izateaz ari garenean (existentziaz).
|
|
L EHEN aldiz eta betiko banatu ziren arte, bikiak ez ziren behin ere banatu eta Rosak siamdarrak izan zituela esan ohi zuen. Lotuta
|
zaudete
esan ohi zien, baina inork ikusi ezin duen leku inbisibleren batetik. Biei aukeratu zien izena baina Sarak Kokolo deitu zion beti hara eta hona eramaten zuen neba isilari, eta Rosari ez zitzaion inoiz iraina zuzentzea burutik pasa, ez baitzegoen irain arrastorik Sarak Kokolo esateko zuen modu hartan. Jaio zirenean jakin zuen gauza on batzuk eta txar zenbait pasa zituztela bikiek, halakoa baita bizitza, baina ez zuen pentsatu bata bestearentzat izango zirela bizitzako onena eta txarrena.
|
2012
|
|
Pijaman igarotzen dut egunaren parterik handiena, baina hala ere medikuak esan dit ez didala baja gehiago luzatuko. Taylorri egonaldia amaitu zaio eta laster itzuliko da; ni ikusteko irrikaz
|
dagoela
esan ohi dit, postaz zein telefonoz, baina ez nago horren seguru hala den. Egunak, batzuetan asteak pasatzen ditut internetera azaldu gabe edo egunkaria erosi gabe; MTVko reality ergelak ikusten ematen dut ohean pasatzen ez dudan denbora gehiena, eta baita ohean pasatzen dudanaren zati bat ere.
|
2014
|
|
Benetan maite ninduen gizon bat izan nuen behin... Pertsona hobea bihurtzen zaituen jendea
|
dagoela
esan ohi da, baina, noiz arte. Une jakin batean, ez zarela behar adina aldatuko hauteman eta alde egiten dute, zorte hobearen bila.
|
2017
|
|
Denon aberria haurtzaroan
|
dagoela
esan ohi da; han gorde ohi dugu gure izate sakonenaren sekretua eta hara itzuli ohi gara behin eta berriz, bidaiaria bere sorterrira bezala. Oroipenen gordailua ireki nahi izan du Xabier Mendiguren Elizegik, oroimenetik adina irudimenetik daukan nobela labur honetan.
|
2020
|
|
" Francisco, zuk egin nahi duzuna, baina Gazteluko Plazan une honetan milaka gizon daude borrokatzeko prest, ‘Aurrera! ’ esaten ari zaizkit". Eta Patxik, Benitak umoreko
|
dagoenean
esan ohi duen eran, ziur aski ez zuen gutxiago izan nahi. " Gureak egin du!", pentsatu zuen bere artean Benitak, hoteleko leihoetatik altxatuen aldeko oihal zintzilikariak jartzen laguntzen ari zela.
|
2021
|
|
Jendarte likidotik airezko jendartera pasa gara? Interneteko datuak ere hodeian
|
daudela
esan ohi da.
|