2007
|
|
Modu horretan, jabetza eskubidea ez da adiera bakarrekoa, Kode Zibilean agertzen den moduan, hemeretzigarren mendeko liberalismoaren oinordekoa. Gaur egun jabetza mota desberdinak
|
daudela
esan dezakegu, estatutu juridiko desberdinak dituztenak, ukitzen dituzten ondasunen izaerarekin bat etorriz. Gogoan izan dezagun, esaterako, hirigintzaren esparruan gertatzen ari dena:
|
|
Ildo beretik, tortura edo tratu txarrak erabiliz edo oinarrizko eskubideren bat urratuz lortutako froga guztiak erabat deusezak dira Espainiako antolamendu juridikoan (azaroaren 29ko 114/ 1984 KAE). Amaitzeko, jokabide horiek guztiak, esaterako tortura, tratu apalesgarriak eta osotasun moralaren aurkako delituak, Zigor Kodean esanbidez tipifikatuta
|
daudela
esan behar da (173 art. eta h.).
|
|
Baina, salbuespen moduan, inguruabar jakin batzuetan eta muga oso zorrotzekin, botere publikoek zein partikularrek egintza jakin batzuk ideologia edo sinesmenak ezagutzera baldintzatu ditzakete, berezko konstituzio eskubideen egikaritzak edo Konstituzioan garrantzia duten balio edo interesen babesak horretarako gaitzen dituenean: adibidez, gizabanako batek alderdi politiko batean sartu nahi badu, logikoa da sarrera hori baldintzatu eta alderdi horren ideologiarekin ados
|
dagoela
esan behar izatea. Hala ere, aurreko ikasgaian ikusi dugun bezala, ez litzateke onargarria izango, bereizkeriazkoa da-eta, enpresa pribatu batek gizabanako baten kontratazioa baldintzatu eta horrek ideologia edo sinesmen jakin batekoa izan behar duela esatea.
|
|
EKren 24 artikuluaren eduki zehatzari dagokionez, lehenengo paragrafoan prozesu guztietan aplikatzeko modukoak diren bermeak
|
daudela
esan ohi da, eta bigarrenean berme gehigarriak daudela. Batzuk zein besteak zigor prozesuari bereziki aitortzen zaizkio.
|
|
Zeharkako metodo hori erabiliko ez balitz, partikularrek egindako oinarrizko eskubideen urratzeak zigorrik gabe geratuko lirateke, eta hori Konstituzioak partikularren egintzen aurrean eragingarritasunik ez duela onartzea izango litzateke. Hori ageri ageriko kontraesana izango litzateke EKren 9.1 artikuluan ezarritakoarekin alderatuz, herritarrak eta botere publikoak Konstituzioaren eta antolamendu juridikoaren gainerako arauen mende
|
daudela
esaten duenean.
|
|
batetik, Erromako Hitzarmena, 1950eko azaroaren 4koa, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babestekoa, Espainiak 1979an berretsi zuena, eskubide zibil eta politiko izenekoentzat, eta bestetik, Europako Gizarte Agiria, Turinen 1961eko urriaren 18an sinatu eta Espainiak 1980an berretsi zuena, gizarte eta ekonomia eskubide izenekoentzat. Oinarrizko eskubideen babesaren alderdi hori batez ere partikularrekiko babesaren eragingarritasunaren ikuspegitik azalduko dugunez, Europako Gizarte Agiriaren bermeen mailak oraindik hasierako fasean
|
daudela
esan behar da, Agiria garatzeko protokoloekin norabide egokian pausoak eman diren arren, esaterako: 1995eko azaroaren 9ko Protokoloa, Estrasburgon egindakoa. Espainiak oraindik ez du berretsi?.
|
|
Konstituzio ohituratik bereizten da, konbentzioa betetzeko beharra ohiturari dagokiona baino ahulagoa delako, hau da, ez da ohituran bezain absolutua; organo horiek askatasunez bereganatuko lukete (organoak horiek betetzeko ados dauden bitartean beteko litzateke), eta, edonola ere, ezin da epaileen aurrean exijitu (ezin da Konstituzio Auzitegira jo horiek betetzea eskatzeko). Teorian konstituzio ohituraren eta, konbentzioaren arteko muga gutxi gorabehera non
|
dagoen
esan daitekeen arren, praktikan ez da batere erraza horiek bereiztea.
|
|
Aipatu berri dudanez, Espainiako II. Errepublikako Konstituzioan, Cádizko Konstituzioaren ganbera batasunari heldu zitzaion berriro. Espainiako konstituzio historian ohikoa zen ganbera bitasunaren ordez ganbera batasunaren eredua hartzea justifikatzeko, bigarren ganberak gainbeheran
|
zeudela
esan zen, bigarren ganbera bat egoteak Parlamentua ahultzen zuela (horren eraginez, Parlamentuan botere berearazleak esku sartzeak egin zitzakeen), aurrerakuntzari oztopo egiten ziola, ideal demokratikoaren aurkakoa zela (azken horren oinarria herritarren arteko berdintasuna zen, batasun moduan hartuta; autore batzuen ustez, batasun hori arriskuan jartzen zen goi ganbera bat egonda); horrez gain,... Horren ondorioz, Gorteek ganbera bakarra izan zuten, Diputatuen Kongresu izenekoa.
|
|
Prozeduran mota horretako berezitasunak dituztenez eta autonomia erkidegoko oinarrizko arau instituzionalak direnez, beste edozein lege organikoren gainetik
|
daudela
esan izan da. Izatez, lege organikoaren bidez onesteak ez du esan nahi beste lege organikoen modukoak direnik, hala izango balitz, geroko edozein lege organikok autonomia estatutua aldatu ahal izango luke eta.
|
|
Ez
|
dago
esan beharrik Bravo Murilloren gobernuaren proiektu horiek argia ikustean gaitzespen handia eragin zutela, ez bakarrik aurrerakoien artean, baita gobernua osatzen ez zuten moderatuen artean ere. Alderdi bakoitzak proposatutako eraldaketa erabat gaitzesteko manifestua argitaratu zuen eta, gaitzespen handi horren aurrean, erreginak Bravo Murillori konfiantza kendu zion 1852ko abenduaren erdialdean, eta horren ordez, Federico Roncali jenerala gobernuburu jarri zen.
|
|
Alderdi bakoitzak proposatutako eraldaketa erabat gaitzesteko manifestua argitaratu zuen eta, gaitzespen handi horren aurrean, erreginak Bravo Murillori konfiantza kendu zion 1852ko abenduaren erdialdean, eta horren ordez, Federico Roncali jenerala gobernuburu jarri zen. Ez
|
dago
esan beharrik: Bravo Murillo Gobernutik kentzean bere konstituzio proiektua ere bertan behera etorri zen.
|
|
horregatik ere barkamena eskatu nahi diot irakurleari. Carl Schmittek gure garaian «legeria motorizatua»
|
zegoela
esaten zuen, eta beraz, saihestezina da testuaren atal batzuk ia ia berehala zaharkituta geratzea. Von Kirchmann ek arrazoia zuen hurrengoa zioenean:
|
2008
|
|
Modu horretara, okerra atzemateko arau juridikoa aztertu behar bada, nahiz eta arau horren aplikazioa edo ulerkera ezin errazagoa izan, orduan Zuzenbidezko okerra gertatzen da. Halako okerra
|
dagoela
esan daiteke hurrengo kasuetan: kuotaren kenkari, hobari edo salbuespenak aplikatzen ez direnean; beste ekitaldi bati dagokion zenbatekoa aplikatzen denean; karga tasa okerra aplikatzean etab.
|
2009
|
|
Matxura handiaren gastuak egin eta kalteak eragiteko, kapitainak ontziko pilotuarekin eta gainerako ofizialekin eztabaidatu behar du aldez aurretik, eta zaman interesa izan eta ontzian
|
daudenek
esan beharrekoa ere entzun behar du.
|