Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2008
‎Azkenik, eta testu honen lan esparrua den garapen lankidetzarako kasuari dagokionez, Parfitt ek (2004) dioenez, parte hartzea bitarteko moduan ikusten den heinean, objektu diren komunitateen eta agentzia emaileen arteko botere harremanak ez dira aldatzen. Parte hartzea helburutzat hartzeak, ordea, emaileen eta hartzaileen arteko botere harremanen aldaketa dagoela esan nahi du, zeren bigarrenek lehenengoekin dituzten bezerokeria harremanak aldatzen baitira.
‎12 Oso eztabaidagarria da herri batean sistema bat edo gehiago daudela esatea, oraindik zehazteke daudelako non dauden sistema baten mugak, hau da, non amaitzen den bata eta noiz hasten den bestea (ikus Aurrekoetxea, 2008: 23).
2009
‎Hasteko, azpimarratu beharra dago ez dela oso aztertua izan historiografiaren aldetik, adibide gisa esan genuke El Péndulo patriótico liburuan, esaterako, ez dugula honi buruzko aipamenik aurkituko; egia da Buenos Aireseko euskal etxean gertatutakoari buruz aipamen txiki bat egiten dutela, baina Uruguaiko euskal etxeetan gertatutakoari buruz ez dugu ezer aurkituko (De Pablo, Mees eta Rodriguez, 2001: 179), beraz, arlo honetan hutsune handia dagoela esan dezakegu.
‎sarrera, gorputza eta ondorioak, 5) hizkuntza argi eta adierazgarri bat erabili, 6) ahotsaren modulazio egokia kontrolatu audientziaren interesa mantentzeko, 7) ahoskera, gramatika eta hitzaldiaren artikulazioa zaindu; eta, 8) gorputz lengoaiak eman dezakeen informazioa kontuan izan. Ez dago esan beharrik, zortzi puntuko proposamen hau baliagarria izan daitekeela jendaurreko trebaketa programak antolatzerakoan.
2010
‎Zenbaitetan faltan bota al duzue oporretara ez joatea edota lagunekin jatetxe batera joan ezin izatea (galdera)? Bada bai, gauza horiek faltan botatzen dituzu eta joño, zure aiton amonak bezala gaudela esaten duzu. Aspirazio handiegirik ez dugu izan gure bizitzan, baina nola ez dituzu faltan botako gauza horiek?
2012
‎14 Zernahi gisaz, ez dago esaterik sei lider mota horietako zein den onena edo eraginkorrena. Egoeraren arabera, bat edo beste izango da aproposagoa.
‎Irizpide desberdinak kontuan hartuz gero, adibidez, depresioaren ibilbidea, larritasuna, kausak, agerpen modua eta maiztasuna edota sintoma nagusiak, depresio mota anitz daudela esan daiteke. Ondorengo lerroetan depresioak sailkatzeko zenbait modu aztertuko dira.
‎Polavieja k (2003) bi fenomeno horiek sustapen efektu eta eta amortiguazio efektu izendatu ditu, hurrenez hurren. Edonola ere, hirugarren efektu bat ere badagoela esango genuke: amortiguazio efektuaz baliatzen diren enplegatuen paradoxa da gainerakoen baldintzak okertzen dituztenean, testuinguru orokorra ere eraldatzen dutela, prekarizazioari zentraltasuna emanez, eta, ondorioz, zeharka beren buruak kaltetzeko arriskua nabarmen handituz.
‎Beste alde batetik, badirela magnitude guztiekin agertzen diren zenbait aditz, eta, hain zuzen ere, izaera berezitukoak direla aditz horiek, magnitudeekin egin daitezkeen eragiketak adierazten baitituzte. Kolokazio bati izaera berezitua onartzeko nahikotzat jo ohi da osagaietako batek (izenak normalean) balio berezitua (edo terminologikoa) edukitzea, baina aipatu ditugun bikote horien kasuan bi osagai berezituz osaturiko kolokazioen aurrean gaudela esan daiteke. Hurrengo lan baterako uzten dugu kolokazio horiek diskurtsoan duten sarritasuna eta rola sakonago aztertzea.
2013
‎Polifonia gertakariaren barruan, esataria norentzakoak izan dezakeen iritzi edo ikuspegiaren enuntziatzaile bihurtzen denean, diafonia gertakariaren aurrean gaudela esan ohi da (Miche, 1995). Gertakari honekin, esatariak norentzakoaren ahotsak ekarriko ditu diskurtsora, baina helburu jakin batekin, bere argudiatze prozesu horretan aurrera egiteko helburuarekin; izan ere, norentzakoak izan ditzakeen balizko «kontra argudioak» bere diskurtsoan bertan adierazi eta hauek alde batera utziz, bere argudiatzeak indar handiagoa izatea lortuko du.
2014
‎Hala ere, azpimarratzen dute ez dagoela zertan publiko egin erakunde batean ezagutzen den guztia. Eta ondorioz, hainbat sekretu justifikatuta daudela diote. Bokek (1989) horren aurrean dio justifikazio horiek publiko egin behar direla.
‎Kide batek honakoa aipatu du: «Garrantzitsua da, lasai eta askatasunez nola gauden esatea, nola sentitzen garen eta horretarako beharrezkoa da adimen emozionala lantzea. Koope ratiba bat garen neurrian, ezinbestekoa da alderdi hau lantzea.
‎Kontuak garden emateak agerian utziko ditu erakundearen ahulguneak edo hobetu beharreko esparruak. Erakundeak dituen ahulguneak ezkuta daitezke, baina estaltzeak ez ditu desagerrarazten; guztia ongi dagoela esateak ahultasuna eragin duten faktoreei eustea besterik ez dakar. Eta hori, erakundearentzat kaltegarria da.
2015
‎Ez dago esan beharrik egia aurresuposizioak ez daudela bakar bakarrik lokailuen eta antzerako osagai «periferikoen» mende. Hain zuzen ere, lan honen ekarpen nagusi modura ondorioztatuko dugu gure beheranzko irakurketa hori estuki lotuta doala hainbat predikatu motarekin ere.
‎«Baina Lapurdi gure auzoaren lurralde bat da azken finean», dio Josetxo Apezetxeak. Halaber, Iruñerriarekin ere harremanak daudela dio. Beste langile baten aburuz, Pirinioetako eremua «geologikoa» da, ez dauka oinarri historikorik, eta ez dago harremanik alde batekoen eta bestekoen artean.
‎Are gehiago, gai hau oso gutxitan agertu da modu espontaneoan elkarrizketetan. Zuzenean galdetu zaienean, aldiz, negoziaziorik ez dagoela diote askok, erabaki zehatzak baizik: arazo, ideia, praktika edota desadostasunen bat sortzen denean erabakitzen dute zer eta nola egin.
‎Uxue Alberdik azaldu bezala, emakume bertsolariek bi estrategia subkontziente dituzte, gizona bezalakoa izaten saiatzea, edo patriarkatuan molestatzen ez duenarena. Akaso ez da oso zuzena transformismo fenomeno hori bertsolaritzaren arloan soilik dagoela esatea, aipaturiko garaietako jendarteari erreparatuta, antzeko zerbait gertatzen dela ikusiko dugu, hau da, emakumeek onartuak izateko estrategia horiek erabili izan dituztela.
‎Bertsolarien rolei erreparatzen hasita, Iturriagaren pertsonaia nahiko definitua da, haurdun dagoen eta bikotea duen 16 urteko neska baten papera ezartzen dio gaiak. Aldiz, ez du zehazten Sarriegiren pertsonaiaren generoa, bikote hitza erabiltzen baitu, bai ordea Iturriagarena, haurdun dagoela esatean hain justu. Kasu honetan posible izango zatekeen Sarriegik neskaren paperetik jardutea, eta oso apurtzailea izango zen hala eginez gero, ziurrenik publikoko asko deseroso sentitzeraino.
‎Umoreari dagokionez, ariketa zehatz batzuetan soilik agertzen da orokorrean, zortziko txikian eta puntukakoan. Hemen, talo postuko ariketa erreferentziatzat hartuta, umore maskulinorako joera dagoela esan dezakegu. Kasu horretan, umorea egiteko ohiko kodea erabiltzen du bertsolariak, publikoak barneratua duena eta horren aurrean nola erantzun badakiena.
‎Eztabaida handia sortu zen autonomiaren eta berdintasunaren artean. Horrela, berdintasunari dagokionez, minimo batzuetan eta ez era absolutu batean bateragarritasuna egotea esan nahi du. Auzitegi Konstituzionalak, 239/ 2002 epaian ondorengoa esan zuen:
‎Valdés dal Ré k, bere aldetik, askotariko sistema baten aurrean gaudela dio eta ez sistema misto baten aurrean. Horregatik, Konstituzioaren 41 artikulua modalitate kontritutiboan zein ez kontributiboan koka daiteke.
‎«Beraiek ez dine zainduko, heuk zaindu behar den» (Ekhiñe). Nork bere burua aurrera ateratzea norberaren esku dagoela zioen Ekhiñek, espetxe politikak zein funtzionarioak presoen osasunaz kezkatzen ez zirela ziurtatuz. Arazo anitzei irtenbidea emateko gako gisa aurkeztu da kirola elkarrizketetan.
2016
‎Alceste softwareak klase lexikalen eta aldagai askeen arteko erlazioa neurtzen du independentzia testen bidez. Klase batekoak diren hitz multzo esanguratsuki gehiago baldin badaude aldagai askeko maila batekin lotuta beste maila konbinatuekin baino, klasea lehenengo maila horri lotua dagoela esateko bermea egongo da. Programak analisi bera burutzen du beste aldagai aske maila eta klase guztiekin ere.
‎Hark adierazita utzi zuenez, garaian garaiko gizarteak erabakitzen du zer den medikatu beharrekoa eta zer ez. Hara nola, gizarte bizitzaren problematizazioaren ondorioz, jatorri sozialeko arazoak banakoaren eremura iragaten direnean eta arazoaren jatorri biologikora murrizten denean bere konponbidea, medikalizazioaren prozesuaren aurrean gaudela esan dezakegu.
‎Zaila da bakoitzaren ezaugarriak zehaztea. Errege aginduetan ere ez da haien artean bereizketarik egiten, besterik gabe guztiei zuzenduak daudela esaten baita. Gure eremura hurbilduz, Araban udal bihitegiak arcas de misericordia bezala izendatu zituzten, kasu batean izan ezik, Aguraingoari «pósito y arca de misericordia» esaten baitzioten.
‎Derridarentzat filosofiako doktorego batek ezin zuen inolaz ere onartu idazmenaz jaurtikiriko pentsamendu oinarrizko batek nola idatzia zegoen islatu behar ez izatea (metahizkuntzaren barnean buru belarri murgildua). Testutik kanpo ezer ez dagoela esateak ez du adierazi nahi kanpoko mundurik ez dela existitzen, baizik eta kanpo mundu horiek bere horretan testualak direla (testuz interpretagarriak). Ez da hainbestean testua dena dela, dena testua dela baino.
2017
‎Azkenik, neuromarketinaren erabilerak eragiten duen eztabaida etikoari dagokionez, ibilbidea egiteko dagoela esan beharra dago. Aurretik aipatutako NMSBA elkarteko kide diren enpresek elkarte horrek ezarritako kode etikoari jarraitu behar diote.
‎Lanbide bat maskulinizatua dela esateko zenbait irizpide eta definiziotara jo daiteke. Gaia jorratzen hastean zabaldu zen lehen teoria organizazio guziak genero aldetik markatuak daudela esatean oinarritu zen, generoa organizazioen logikaren elementu osagarri bezala ulertuaz eta «genero neutralitate arrazional»aren pean kontrol egiturak ezkutatzen direla erakutsiaz (Acker, 1990; Britton, 2000).
‎Lanbidearen genero izaera nolakoa den azaltzeko, lanbidean sortzen diren genero interakzio motak aintzat hartzen dituzten korronte teorikoak garatzen joan dira berriki. Ikuspegi interakzionistaren aburuz, orain arte eginiko ekarpen teorikoak alde batera utzi gabe, organizazioak genero aldetik aldez aurretik markatuta daudela esatetik haratago eta langileari genero performantzia bat eskatzen zaiolako baieztapenetik haratago joan behar dela azaltzen da. Gizabanakoari eskatzen zaizkion genero performantziak pertsonak nola erreproduzitzen dituen, aldatzen dituen edota kolokan jartzen dituen lantzean zentratzen da ikuspegi hori (Haldford, 2007).
2018
‎Gure jendartea jatorri, kultura, ohitura eta abar ezberdinak biltzen dituen nukleo bat da, bertan kokatuta egoteak indar sozial zehatz batzuen elkargunean egotea esan nahi duelarik (Berger, 1998). Nukleo horretan dauden pertsona guztiak jendartearen eraldaketa prozesuaren barne daude, eta horrek dakarren egokitzapena pairatu dute.
‎Hori horrela, Corcuera eta besteek (Corcuera et al., 2013) egindako ikerketan jasotzen diren emaitzekin bateragarritasuna dagoela esan dezakegu; izan ere, Bermeoko gazteek lagunekin egoteko gune bezala zein esparru pribatu bezala baloratzen dute beren lokala.
‎Lokalaren barneko zein kanpoko parte hartzean zentratzerakoan, esan dezakegu horren beharra egon daitekeela; izan ere, elkarrizketatu ditugun agenteen artean ez da parte hartze hori islatu, eta horrek aktibazio eta inplikazio falta dagoela esatera garamatza (baina ez soilik gazteen aldetik, baita komunitateko gainontzeko eragileen aldetik ere).
2019
‎Gorago ikusi dugun Frenken 2 adibideari erreparatzen badiogu, adibidez, iruditzen zaigu egileak ez duela argitzen zein izan zen lehenago, errefraua ala kanta: bi aldaerak daudela dio, esateko testua eta kantatzekoa, baina, gure ustez, ez da frogatzen bata bestea baino lehenago izan ote zen, eta iruditzen zaigu Mal Larak berak ere ez duela espresuki adierazten (1 adibidean bai, adierazten du, baina 2.ean ez).
‎Bere ikerketako esperientzian, Mujeres del Mundo Babelek (MMB) 9EMMn parte hartzeko eman behar izan zuen saltoari buruz mintzo da. MMB kolektiboa eroso aurkitzen zen bere esparruan, baina hor zaudela esateko eta Euskal Herriko emakume talde ezberdinekin batera beren esparrua okupatzeko, EMM bezalako plataforma batean parte hartzea ezinbestekoa zela pentsatu zuten, bertara, haien aldarrikapenak eramateko era bakarra baitzen. Horrela deskribatzen du Gandariasek:
2020
‎Beraz, artea betiere helburu den publiko batera bideraturik dagoela esan daiteke, merkatu osora ez bada ere, bai behintzat segmentu zehatz batera. Artistek beste artistengana jotzen dute, kritikoengana edo talde txiki batengana.
2021
‎Emanaldi objektiboenean ere[...], emozioen eragina presente dagola esango nuke, artearen kutsua azken finean. Hori lortzeko, barne giro edo mundu kolektibo bat sortzea izan daiteke gakoa.
‎Anautek (2012) hioide hezurra ere hizkuntzarekin lotuta dagoela dio eta aurkitutako horrek neandertala hizkuntzarako anatomikoki prestatuta egon zela erakutsiko lukeela. Baina horren gainean ñabardura hau erakusten du:
‎Mito ugari ipuin bihurtuz joan dira eguneroko kontaketan, edota ipuin bezala kontsidera daitezkeenetan elementu mitikoak txertatu dira. Horrezaz gainera, 2 Dena den, folklorean orokorrean zein herri ipuingintzan tipologikoki bi horiek baino kasu gehiago daudela dio Natalia Zaikak (2011). Veronika Gorog Karady folkloristak emandako kasuistika aipatzen du Zaikak:
2022
‎LAIA BAI koek esan zuten sozialismoa garatzeko baldintza objektiboak bazeudela baina subjektiboak ez, horrela joera moderatuago batera lerratuz. LAIA EZ ekoek objektiboak eta subjektiboak zeudela esan zuten eta erradikalago jokatu zuten. Horrela gauzak, LAIA BAI k KASen jarraitu zuen, LAIA EZ, ordea, atera egin zen eta jatorri anitzeko militante batzuekin batera LAIAK (LAIA komunista) sortu eta autonomiaren mundu zabalean, Komando Autonomo Antikapitalisten sorreran parte hartu zuten.
‎Baina sozialisten taldeko senatariaren parte hartzea gordinagoa izan zen; Joaqum Navarroren iritziz," hain hurbil diren aldi baterako lege berezi horien ondorioz, demokraziaren oinarrien eta babesen aurka egin genezake jakin gabe". Horrez gain," terrorismoaren aurka borrokatzeko" legeak" jardunbide terroristengandik oso hurbil" zeudela esan zuen (DSS, 1978b: 2.853).
‎Hala ere, autorearen xedea ez da Senekaren filosofia euskaldunei helaraztea, euskararen dohain formalak erdaldunei agertzea baizik. Hartara, itzulpengintza apologetikoaren azpigenero baten aitzinean gaudela esan daiteke. Azpigenero horren ezaugarri nagusia hartzaileak xede hizkuntza ez ulertzea da eta, horren ondorioz, itzulpenaren edukiari edo mezuari baino gehiago, formari erreparatzea.
‎Abiadura modu digitalean eta Handspy bidez aztertzeak berretsi egin du modu analogikoan ikusitakoa. Gainera, idazteko motibazioa neurtu ez badugu ere, bai berak, bai bere amak idazkerarekin pozik zegoela esaten zigun (esku hartzearen aurretik ez zuen idatzi nahi izaten).
‎Disgrafiaren diagnosiaren adostasunik ez dagoen arren, disgrafia dagoela esan daiteke letrak ulergaitzak direnean, idazkera geldia denean edota ortografia ez datorrenean bat ikaslearen adimen mailarekin (Chung et al., 2020). Garrantzitsua izaten da, orobat, ebaluatzea beste zenbait trebezia, hala nola kontzientzia ortografikoa, atzamarren funtzioa, Rapid Automatized Naming (Ran) delakoa eta
‎Baina benetan argitu beharrekoa da ba ote dagoen esaterik funtzio adberbiala betetzen duten hitz horiek ISak direla. Hurbilagotik begiratuta, ez du ematen hori mantentzerik dagoenik; izan ere, IS itxurako hauek ezin dira inolaz ere modifikatu adjektiboak edo determinatzaileak ezarriz, benetako ISak ez bezala (17b).
‎• PS itxurakoak: Lexikalizatutako egituretan dute jatorria eta askotan ez dago esaterik PStzat edo adberbiotzat jo liratekeen. Ez daukagu irizpiderik zehazteko non dagoen muga, eta hala, egokiena izan daiteke guztiak PStzat jotzea.
2023
‎Hego Euskal Herriko ongizate eta zaintza erregimenak eredu familiarista eta mediterraneotik edaten du, eta gaur gaurkoz, eredu hori trantsizioan dagoela esaten bada ere, horren gailentasuna agerian uzten da literaturan (Emagin, 2020; Rodriguez Cabrero eta Marban Gallego, 2013; Ranci eta Pavolini, 2015). Ekonomia feministak bere aldetik, agerian utzi du bereziki Mendebaldeko gizarteek bizi duten zaintza krisi eta eskasia (Perez Orozco, 2006).
‎" Paradigma politiko berri" baten aurrean gaudela diote hainbat autorek. Hamar urte igaro dira jada plazen okupazioetatik, eta argi dago ordutik" krisi kapitalista, COVID pandemiak orain sakondu duena, areagotu baino ez dela egin".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia