2009
|
|
A Coruña, Madril, Malaga, Sevilla, Valentzia eta Valladolideko webguneetan ez
|
dago
eremu pribaturik.
|
2015
|
|
Galdera hauen oinarrian gurasoek familia gunean hizkuntz politika bat ezartzeko duten aukera dago, izan ere beraien erabakiak funtsezkoak suertatzen dira hizkuntzen sustapenean edo desagerpenean. Gurasoen hizkuntz jarreran arreta jartzeak bidea ematen digu ikusteko zein nolako elkarreragina
|
dagoen
eremu pribatu eta publikoen artean; barruko eta kanpoko ikuspegien artean, izan ere CurdtChristiansen ek aipatzen duen moduan (Curdt Christiansen, 2013), hizkuntz politikak bultzatako diskurtsoak eta irudiak (ideologia azken finean) isla du familia eremuan eta bertan hartzen diren hizkuntz erabakietan. Era berean, familia gunean erabakitzen denak eta bertan praktikan jartzen denak bere isla izango du kultur eta hizkuntz eremu zabalean.
|
2018
|
|
Gaur egungo feministek, berriz, maiz esaten dute ustekizun horrek agerian uzten duela iraganeko feminista haiek barru barruraino murgilduta
|
zeudela
eremu pribatuan, ez zirela gai hortik harago begiratzeko, eta besterik gabe onartzen zutela sexu ezberdintasun naturalaren arrazoibide patriarkala. Egiazki, aintzat harturik patriarkatu modernoaren barruan mundu zibil maskulinoan egiten direla herritartasunaren alderditzat eta lantzat jotzen diren jarduera guztiak, feministek gauza bermaezin bat eskatzen dute emakumeen eginkizunak (pribatuak) berraztertzeko eskatzen dutenean.
|
|
1792tik gutxienez, hau da, Mary Wollstonecraft ek A Vindication of the Rights of Woman argitaratu zuenetik, feministek behin eta berriz ohartarazi dute zer nolako interdependentzia konplexua dagoen bi eremu horien artean, baina, idazlan hura atera eta ia bi mende geroago, gizarte zibila, oraindik ere, bere kabuz irauten duen eremutzat hartzen da oro har. Hala, oraindik ere, misterioz lausotuta
|
dago
eremu pribatuaren jatorria. Misterio hori, gainera, gero eta sakonagoa da, kontratu sozialaren teoriaren inguruko debateetan ia beti jauzi egiten delako zuzenean XVIII. mendetik gure garaira eta John Rawls ek orain kontratu (sozialaren) istorioaz egin duen birformulaziora.
|
|
Gutxitan aipatzen da Freud halakoetan, eta, beharbada, badago pisuzko arrazoirik horretarako; izan ere, Freuden istorioetan, esplizituki esaten da ezen askatasuna ez ezik emakumeen gaineko boterea ere bazegoela auzitan jatorrizko hitzarmena egin baino lehen, eta, horrez gainera, argi utzi zuen bi eremu sortu zirela jatorrizko itunaren bitartez. Testu klasikoetan (Hobbesenetan izan ezik), lehen begiratuan, benetan ematen du ez
|
zegoela
eremu pribatua sortu beharrik, zeren gizonen eta emakumeen arteko sexu harremanak, ezkontza eta familia lehendik ere existitzen omen baitziren natur egoeran. Egiatan, ordea, jatorrizko kontratuak sortu du gizarte zibila, eta, beraz, kontratu sexualaren istorioa kontatu beharra dago argitu nahi bada nola ezarri zen (ustez) eremu pribatua eta zergatik den beharrezkoa hura eremu publikotik bereiztea.
|
|
Azpimarratu beharra dago kontratu sexuala ez dagoela lotuta eremu pribatuarekin bakarrik; patriarkatua ez dagokio soilik familiari, eta ez
|
dagokio
eremu pribatuari soilik. Jatorrizko kontratuak gizarte zibil patriarkalaren osotasun sozial modernoa sortu du.
|