Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2004
‎Isilune bat egin zen Balantzategiko atarian, haranak une hartan zeukan isiltasun handiagoa sentitzeko aukera eman zuena. Jende guztia lo zegoela ematen zuen: zomorroak lo, amuarrainak lo, azeri, basurde eta otsoak lo.
‎Antiaju Berde ez zen bere tokitik mugitzen, zutik lokartuta zegoela ematen zuen. Baina ez, adi zegoen, aldian behin bastoia altxa eta kolpe bat ematen zion hesiaren harri bati.
2010
‎Gorago, arratseko zeruak laino solteak zeuzkan. Purpurinaz bernizatuta zeudela ematen zuen.
‎Kanadako hegoaldea ikusi nuen orban beltxak ziruditen lakuekin, eta gero Terranova. Leku haiek guztiak lo zeudela ematen zuen. Eta nik ere hartu izango nukeen lo, baina larritasunak ez zidan uzten.
‎Leihoan gelditu naiz. Zeru grisaren azpian, zuhaitzak zerbaiten talaian zeudela ematen zuen, tentsioan. Pentsatu dut lasaiago egongo zela General Sherman zaharra, hiru mila urteren ondoren ez zuela ezerk estutuko, are eta gutxiago euriak.
‎Ez dago osasun edo diru arazo larririk, ezta hirugarren pertsonarik ere nik dakidala. Baina krisialdi batean gaudenez ematen du dena bilakatzen ari zaigula zama. Umeak, lana, aisialdia. beharbada badakizu zertaz ari naizen.
‎1906an, 24 urte zituela, Melillako Telegrama del Rifegunkarian idazten hasi zenean, espainiar sistema kolonialean integraturik zegoela ematen zuen, baina bere izkribuak denboraren argitan irakurririk konprenitzen da bestelako bidetik zihoala ordurako: Marokoko sultana frantziarren marioneta zela salatzen zuen etengabe; Espainiaren menpeko plazak onartzen zituen, baina Espainia bere posizioetatik kanpora Arrif aldera zabaltzea ez.
2011
‎Ez du, hala ere, hain zaharra ematen, edo ez zait niri hala iruditu, behintzat; bizirik dagoela ematen du. Arrapaladan, irrintziaren oihartzuna eta aztalen hotsa entzun litezke, noiz eta non zauden ahaztu eta bere lekuan jarriz gero.
‎Etxetik hurbil, ordea, egurgile batekin egin zuen topo eta, irudia ikusitakoan, horrela esan omen zion: " ez dirudi lotan dagoenik; lotan baino gehiago gaixo dagoela ematen du".
‎Oinutsik, lurretik pare bat zentimetro gorago dagoela ematen du batzuetan. Urrunera begira sor, baina soin adarren ibilia dauka, hala ere, bere ikus-eremuaren barruan beti.
2012
‎Baina hura ere indiferentziaz jaso zuen lehoiak. Gorra zegoela ematen zuen.
2013
‎Gain hartatik ez oso urrun, arrano batek hegoei eragin gabe ere zeharka zezakeen distantzian, Marlette eta Tahoe lakuak zabaltzen ziren, urdin ilun Marlette, urdin argi Tahoe, biak pinu sakabanatuz inguratuta. Bi lakuak erantsita zeudela ematen zuen, eta Marlette, ibai baten moduan, Tahoen husten zela. Baina, Gabrielek jakinarazi zigunez, ilusio optikoa zen.
‎—Sermolari honek ez dik batere balio Madinabeitiarekin konparatuta errepikatu zuen amak. Lozorroan zegoela ematen zuen, eta isilik geratu nintzen. Sala bake bakean zegoen.
‎Horra zergatik zarata, zalaparta eta mehatxuetatik ez diren harantzago igaro, nahiz eta azken aldian tiroketak, kanoikadak eta mezu gero eta beldurgarriagoak jaurtitzen dituzten. Beharbada, Lepaundi ez dago ematen duen bezain zoroa eta asmatu egin du xaxatzeko une egokia bilatzen.
‎Tzurdiok ez zuen ezer esaten, nahiz eta beste guztiak berari so eta adi zeuzkan uneren batean. Tal tal, hotzikarak dardarka bezala zegoela ematen zuen. Aitziti, bere buruan biraka eta jiraka talakan zebilkion obsesioa guztiz bestelako kezka zehatza zen; zera, ea Xaleneren izerdi usainaz guztiz zorabiatu izana eta, are gehiago, zeharo maiteminduta gertatzea normala ote zen ala ez.
‎Erkotz, Uher eta zinegotzi bereterra izan dira lehenak. Erkotz sudurretik eta ahotik odoletan dator eta oraindik erdi zorabiatuta dagoela ematen du, zeren eta soinean daramatzan gorotz, simaur, hosto eta zaborrak kentzeko ezohiko tenkortasun zitala adierazten baitu. Uher gizagaixoak, berriz, eskuineko eskumuturrari eusten dio beste eskuarekin.
‎Sumarretako Ehuntzi da, halere, elbarrituenik eta okerrenik dagoena eroritakoen artean; ez da mugitzen eta utzita bezala dauka soin guztia lepotik behera; hilda baleuka bezala. Arnasa urrastsua egiten duen arren, ez dauka konorte izpirik eta aldizka azkenekoetan dagoela ematen du:
2014
‎Goizean hasi zen, eta esnatu egin ninduen bere kolpeekin. Erotuta zegoela ematen zuen. Buruan odola eta guzti egin zuen.
‎Erretratuak eta aukeratutako paisaiak, paisaietan beti ari da zerbait gertatzen edo paisaia hutsetik haratago doan elementuren bat agertzen da. Sotana beltzaz jantzitako bost apaiz gazte agertzen dira batean, frontoi batean daudela ematen du, denek alde berera begiratzen dute, hormaren kontra bermatuta. Haien ondoan zuriz jantzitako ume bat, beste argitasun batekin.
2015
‎Ni behintzat antimilitarista nintzen. Gure herria militarki okupatuta zegoela ematen zuen: naturala irudituko zitzaien batzuei, beharbada, baina beste batzuei ez.
‎Goñirekin eszenografia erabat aldatzen da, estetika bat dago eta handikeria hain da gehiegizkoa! Banco Santanderren geundela ematen zuen. Diapositibetatik Baluarteko eszenografietara pasa ginen, eta pentsatzen zenuen:
‎Jada ez dago zientzialariengan gehiegi sinisterik, egia ezagutzeko ez gai agertu zaizkigu-eta —edo, behintzat, gogo handirik gabe— Ikerkuntza zientifikoak interes sozialei baino, interes ekonomikoei loturik dagoela ematen du. Askorentzat orakulua izaten jarraitzen duen arren, zientziak bestelako orakulu eta protokolo askorekin lehiatu behar du egiaren monopolioagatik.
2016
‎—Erne zaudetela ematen du.
‎" Espainiako futbolaren akatsak ez dira aurtengoak edo lehengo urtekoak", zioen kirol programako gonbidatu berberak. Autobidean entzun izandakoan baino haserretuago zegoela ematen zuen. " Akatsak estrukturalak dira, eta horregatik ibiltzen gara hain barregarri munduko selekzio onenekin neurtu behar dugun bakoitzean."" Eta gaur ere barregarri ibiliko al gara?", galdetu zion esatariak apur bat aztoratuta.
2017
‎Hain zuzen, hori da aldea XXI. mendean, hori da muga, oinazea, eta horregatik ez zuen hainbeste sufritu bere amaren arnasa gelditu zenean, bazekielako morfinari esker ez zela sufritzen ari. Lo zegoela ematen zuen. Inoiz ez du ulertuko zergatik dagoen sufrimendua goraipatzen duen hainbeste integrista.
‎goroldio/ oroldio, gaztigar/ astigar, giñarra/ iñarra (‘ilarra’), gandura/ andura (‘intxusa belarra’), gabi/ abi (‘ahabia’). Hitz hasierako herskaria berezkoa ala epentesia den galdetzen dio bere buruari, eta berezkoaren alde dagoela ematen du, gero gupel/ upel (‘barrika’) adibidea jartzen baitu, latinezko cuppa tik abiatuta lapurteraz gupel eta gipuzkeraz upel eman ei duelako. 6
2019
‎—Bai, Euskal Herrian gaudela ematen du. Hizkuntza eta tokia aldatuta —Mikelek, abudo asko une batean biltzen ari diren informazio guztia liseritu ezinik.
‎Bada, hau guztia kontuan harturik, nolabaiteko marra zatitzaile baten aurrean gaudela ematen du: alde batean, absolutua, eta, bertze aldean, gainerakoak.
‎Hizkuntza gaien artean beharrezkoenetarikoa dirudi ezbairik gabe; lehenetarikoa, beraz; izan ere, oso gutxi dira hori baino zaharragoak. Nolabait ere, erran dezakegu lehenbiziko erakuslea asmatu zutenetik, giza hizkuntzetan lehenengo pausoak eman ondoren, beren logikan harrapatuta zeudela ematen duela: aspaldiko garai haietan behar beharrezkoa zen holako errekurtso bat edukitzea elkar ulertzeko; lexiko urria eta oinarrizko adizkiak, hain zen eskasa haien hizkuntza gaitasuna ze, behatz erakusleaz lagundurik, aurrean zuten objektura hurbiltzeko ez zuten inolako aukerarik izan.
‎Garaiko hiztunengandik jasotzen zuen ala aurreko dokumentuetatik ezin jakin. Dena den, dokumentu horretan biltzen diren beste toponimo batzuk ere Notarioak moldaturik daudela ematen du.
‎Dokumentuan, nik galdera ikurra jarri lekuan, ongi irakurtzen ez den letra bat dagoela ematen du.
‎Jauregi etxe hau ospitale ondoan zegoela ematen du, Elizaren pareko galtzadan barrena luzatzen den harri landuzko etxe zerrendaren baitan.
‎Gero aztertuko dugun Lezkizok, Lezkizo> El ezquizo bidea egitekotan dagoela ematen du.
‎Bestalde, dokumentuen arabera, Danbolinsorota, Altziturrieta eta Soabil, hirurak ere, basoraino hedatzen zirela eta Soaberrita ez zegoela ematen du.
‎Trumpek sostengu zabala lortu du berriro. Iritzi publikoa banatuta dagoela ematen du. Jende errural zuri eta kontserbadoreak eman dio batez ere botoa.
‎" Kupo" hitza orduantxe ikasi nuela esango nuke: zortzi bat urte nituen eta etxean pozik zeudela ematen zuen, anaia zaharrena soldaduska egitetik salbu gertatua baitzen," exceso de cupo" zelakoarengatik. Gogoan dut ikasi berria nuen espresio hura lau haizetara zabaltzen aritu nintzela txikitako lagunen artean, nahiz eta anaia zehazki zergatik libratua zen ez nekien.
2021
‎Gogoan dut kafea jaitsi nuela, arnasa hartzen ikasi, eta momentuz kontrolatuta dagoela, kontrolatuta dagoela ematen duela.
‎" Uste dut norbait gutaz gogoratuko dela oraindik". Eta posibilitate hura ezinezkoaren muga mugan zegoela ematen bazuen ere, ia hogeita hamar mende geroago emakume ttiki haren ahots ahula entzuten jarraitzen dugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia