Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 90

2000
‎Hil zen mutil hura, bada, eta gero, udan, Urbiainerat itzuli nintzen, non giro ezin gaixtoagoa ediren bainuen, mundu guztiak osaba Joanikoti hortzak eta haginak erakusteko asmotan. Eta nik ez dakit giroa halakoa zelako edo neure etorkizuna beltz ikusten nuelako, kontua da ezen, zelai batean etzanik nengoen egun batean, ikaskidearen gorputza imajinatu nuela, harrek jana eta desegina, lurraren barrenean usteltzen. Eta, supituki eta deblauki, nigarrez hasi nintzen.
‎Izan ere, indiarrak eta gu bildurik geunden egun batean, ez dakit zeren janean, tigre hura hurbildu zitzaigun, bere larruko ñabardurekin eta kolore pikardatuekin, eta bere begi izugarri haiekin, zeinak izan baitzitezkeen basilisko batenak, edo Heriorenak berarenak.
‎—Abisatuko diat —boza, haren hatzak bezain ezti—, Josu ez dagoen egunen batean konpainia egin diezadaan.
2001
‎Ika mika isil hori inoiz gutxitan ailegatu da hedabideetara, etasekula ez erdarazkoetara. Hala ere, nago egun batez izanen dela gure artean ikertuko duenik, euskal idazle horietariko batzuek beren literatur lanetara eraman dituzten planteamenduek zer pisu izan duten azken urte honetako gertakarietarako lurraongarritzerakoan. Eta ez naiz inoren paparretan, are gutxiago nirean, dominarikezartzen ari, niretako begi bistan dagoen zerbaitez ohartarazten baizik.
2003
‎egin zion dei gogoangarri hura? Gogoetan nengoelarik egun batez, zer perpaus hautatuko nuen gure gazteriari aipatzeko, gogora zitzaitan, haiei gehienik agrada ahal dakioketen gauza dela Gerla; zeren jende gazteak eta bereziki eskualdunak bere baitarik emanak baitira gudura eta gatazkara. Eta nola gaztei eman behar baitzaie hekien disposizinoari dagokan enplegua; hargatik hautatu dut nik ere hemen aiphatzeko, gerla?.
‎Orain ernaldutako obulua aprobetxatu behar da, enbrioi artifizial bihurtuta, era guztietako organo eta ehunak sortzeko gai diren zelula amekin. Adituak ziur daude egunen batean zelula bat atera eta" programatu" ahal izango dutela bihotz edo gibel bihurtzeko, adibidez. Printzipioz, organoak ez luke errefusik sortu behar, pazientearen DNA bera baitu.
‎Eta horietaz probetxu egiten ikusten zaitut, lotsarik gabe. Greban zauden egun batez gainera. Langileriarengana zeneukan errespetu sakona galdu duzula ondoriozta nezake segidan, ausartzen banintza.
‎noizbait, oso urrun ez legokeen egun batean
2006
‎Uraren kataklismoak. Historikoki frogatua dago egun batean Tihuanacora sekulako ekaitza sartu zela, segur aski gauean gertatuko zen gainera, arkeologoek lur emanak izan diren pertsonak atseden posizioan deskubritu dituztelako. Gehienak hil egin ziren.
‎Baina bertan amaitutakoan etxera itzultzen uztea espero dut. Zurekin egon gabe egun bat gehiago pasa behar dudala pentsatzea jasanezina da. Ezin duzu pentsatu ere egin zenbat maite zaitudan.
‎Gaizka ere saiatu zen noizbait onez onean konbentzitzen, hirurok bakarrik geunden egun batean:
2007
‎Ez zen asko mugituko, laukitxo bat ezker eskubi asko jota, baina esango zuen Sven ume bakartia da, eta Sven ume bakarti bilakatuko zen. Horrela ikasi zuen egun batean Svenek boterea zer zen; lainoak normala baino pixka bat beherago zeuden egun batean, aitak pipa erretzen zuen bitartean. Eta egun hartan ere zuriek irabazi zuten, aitaren piparen kea pieza beltzen gerrietan kiribiltzen zen bitartean.
2008
‎–Zuk jar ezazu borondatea, eta Jainkoak egingo dizu gainerakoa, ez daukazu gaztelania ongi ikasteko beste biderik? ziur bainago egunen batean santa Teresak berak bezain ongi egingo duzula, bide horri eusten badiozu?. Lekutan santa Teresa!
‎Posible egiten du, 21 mendean, betiko historia nazionala betiko moduan izkiriatzen segitzea. Estatua trebe da bere genealogia asmatzen, ahaideak bilatzen urrunduriko denboretan; badaki sinestarazten bere sorrera nahitaezkoa zela, hasieratik bertatik dena prestatua zegoela egun batean jaio zedin; eta badu bere historiaren egiazkoasun, arrazoizkotasun eta objektibotasuna ziurtatuko duenik.
‎" Ez etsi, neska adoretsua zara eta ziur nago aurrera egingo duzula" 1; edo esaten zion: " Zuk jar ezazu borondatea, eta Jainkoak egingo dizu gainerakoa, ez daukazu gaztelania ongi ikasteko beste biderik... ziur bainago egunen batean santa Teresak berak bezain ongi egingo duzula, bide horri eusten badiozu". Lekutan santa Teresa!
2009
‎Honela diote: " Guk ingelesez dagoena egun batean ulertzen duguna, urtebete behar dugu katalanez ulertzeko." Zera esan nahi du: bcn ikusten dudanean —arraroak dira, gero, katalan hauek—, Bartzelona esan nahi duela.
‎Goizeko bederatzietan plenoak jartzearekin nahikoa ez, eta gainera ertzainez eta kameraz betetzen dute udaletxea. Ertzaintzaren presentzia gero eta ohikoagoa da plazan, udaletxean plenoa dagoen egunetan batez ere. Eta zer esan kamerez?
2010
‎Prudenek eta Ezkilak Florentino zelatatzea erabakiko dute. Ireneren etxean dauden egun batean, Florentinoren arropa batzuk aurkituko dituzte. Beraz, etxe hura zaintzea erabakiko dute.
‎Hemen beti dago norbait gora eta behera. Udan, hamabi lagun inguru geunden egun batean, atea zabalik zegoen etaemakume bi ikusi nituen begira. Denda bisitatzerik badago?, galdetuzidaten eta sartzeko esan nien.
‎" Nire lagunak jaten dituen aho handi bat da jendea". Hainbeste inpresionatu ninduen ezen izena gorde bainuen buruan, ziur nengoelako egunen batean idazle ezaguna izango zela. Urte asko pasatu ziren baina halako batean zinemagilea zela jakin nuen, eta ez nolanahikoa, bere film laburrekin sari asko lortutakoa baizik.
2011
‎Gainera, goizean esnatu eta minutu bat edo beste igarotzen ziren batzuetan nire neskarekin gogoratu gabe, eta horrek sendatzen ari nintzela adierazten zidan. Seguru nago egunen batean beste emakumeren bat ezagutuko dudala eta ilunabarreko tristurak bihotza estutzen didanean berarekin gogoratuko naizela. Bien bitartean, etxea atontzen jarraitu nahi dut.
‎Erresuma Batuan, Team Green Britain elkarteak garraio hori erabiltzea bultzatzen du bizikletaren astearen barruan. Espainian ez dago egun bat edo astebete bizikletan lan egiteko, baina bi gurpilen aldekoek kontuan hartzen dute horrekin lotutako ekitaldiren bat egiten denean. Bartzelonako Bizikletaren Asteko jardueretako bat izan zen 2009an gosaltzera gonbidatzea eta bizikletaz lan egitera joaten ziren guztiei opariak ematea.
‎Eta, probabilitateaz ari zela, herrikide baten aipu xelebrea etorri zitzaion gogora, honela zioena: " Tximino kopuru infinitu bat idazmakina (sendo) batzuen aurrean jarri, eta teklak jotzen utziz gero, ziurtasun osoa dago egunen batean haietako batek Iliada ren bertsio doi doia idatziko duela".
2012
‎Genitalen mozketa eguna iritsi baino hilabete lehenago, zer den esplikatzen dio amak, eta duen garrantziaz hitz egiten dio. Etxean gizonezkorik ez dagoen egun batean, egun argiz, daiak neskatoaren etxera joaten dira. Emakumeetako bat haurrari ahoa estaltzeaz arduratzen da garrasirik egin ez dezan eta gainontzekoek eskuak eta hankak eusten dizkiote kontra egin ez dezan eta mozketa ez oztopatzeko.
‎Ondo zaudela esan didazu eta ni lasaiago geratu naiz, hiztunago zauden egun batean deitu diezadakezu.
‎George Kelly Lehenik, komunikazio itsutasunaren sentsazioa Horrelako gela konpultsiboetarako deskribatutako sindrome klinikoa egon edo ez izan, ona da teknologiaren aurrean distantzia pixka bat mantentzea gorputza eta burmuina deskonexio aldiak bizitzeko, bai informatiboak, bai kontaktuak. Ohiturak telefono mugikorrari eragiten dion mendekotasunaz jabetzeko, telefonoa itzalita dagoela egun bat pasatzea ez da gauza hoberik, eta laneguna bada, hobe. Hasieran, mugikorrik gabe, bertigoa eta desorientazioa sentitzen dira, senideekin komunikatzeko gogoa ezin dugulako jarraitu.
2013
‎Hamaika egun eta hamar gau, Euskal Herri osoan barrena, euskara elkarri emateko mezua lau haizeetara zabalduz. Alerta ezarrita zegoen egun batean abiatu zen, Andoainen (Gipuzkoa), eta, elur eta izotz, bero eta izerdi, aurrera jo du. Aterarazi ditu kalera zaharrak eta gazteak, euskaldunak eta erdaldunak, euskal herritarrak eta atzerritarrak.
‎Hala ere, neurri horiek guztiak ezartzeko denbora dutela ohartarazi du SNPko buruzagiak: «Ez dago egun batetik besterako irtenbiderik, eta edozein neurri aplikatzeko denbora dugu, baina garbi izan behar dugu independentziaren eskutik bakarrik etorriko direla konponbideak». Hamar hilabete falta dira Eskoziako independentziari buruzko erreferendumerako, eta atzo aurkeztutako txostenak bi egoera aztertzen ditu, plebiszituaren emaitzaren arabera:
‎Hamar minutu nituen etxera joan eta liburu bat eskuetan nuela besaulkian eserita itxaroten jartzeko. Ez nuen une hori inondik inora galdu nahi, konbentzituta bainengoen egunen batean atetik sartu eta, diosala egiteko moduan, nire langelako atearen aurretik igarotzeko eran, aurkituko nuela egoera argitzeko behar nuen giltza. Ordularia seinalatu nion, beste batean egongo ginela eta banindoala esan aurretik.
‎Exekutibo baten egunerokotasunak estresa, tentsioa eta kezka ditu ezaugarri. Ez dago egun bat bestea bezalakoa, ez dago ordutegi finkorik, ez sarrera ordua, ez irteerarik ez egunero errepikatzen den errutina edo prozesurik. Exekutiboak ardurak eta helburuak ditu.
2014
‎Horretarako Etxarri Aranazko Udalaren eta Xapatero, Larraza, Lekuona, Iratxo, Derry eta Iturri Eder tabernen laguntza izan du Gazte Asanbladak. Urtetik urtera arrakasta gehiago du festak, eta Etxarri Aranatzen gorriz markatuta dagoen egunetako bat bilakatu da. Etxarriar asko baserritarrez jantzita aterako dira festa ospatzera eta goizetik aurrera egonen da zertaz gozatu:
‎Ekainaren 24an, bandak publiko orokorrarentzako lehenengo kontzertua emango du, Eibarren, eta uztailaren 4an, beste emanaldi bat egingo du, San Prudentzio egoitzan, Gasteizen. Hil bereko 22an, Plentzian joko du; abuztuaren 1ean, berriz ere Gasteizen; eta zikloa Tolosan bukatuko du, Uzturre egoitzan, oraindik zehazteke dagoen egun batean.
‎—Pintzelkada hau — dio lehenengo adituak maisuarena da; goibel zegoen egun batekoa.
‎Aurtikitzen ari zelarik behi kaka batean lerratu eta han bide erdi Buluntzan sartu zitzaion harria. Eni Iturranburun geunden egun batez Jean Pierre Kurutxarrik, Panpe Baxko k zidan kontatu.
2015
‎Biek komunean duten Christian Barreira durangarrak du errua: “Orain bost hilabete, elkarrekin geunden egun batean, bien arteko borrokaldi bat ikustea itzela izango litzatekeela esan nien, eta, ustekabean, ‘zergatik ez? ’, esan zuten”. Harrezkero buru belarri ibili da antolaketa lanetan Barreira.
‎Lovainan lehen be egonda nengoan egun batez hiru urte aurrerago; gustau egin jatan lekua eta hara joan nintzan. Obispoari eskatu neutsan baimena.
‎Haren portalean nengoen egun batean, gurutzatu egin nuen. Aizu, esan nion.
‎Emakume honen gurasoek ere ez zuten izan heriotza normalik. Aita, galarrena zegoen egun baten, itsasora jausi zen eta, aurkitzeko ahaleginak egin arren, ez zuten lortu. Hilabete beranduago haitzetan aurkitu zuten haren gorpua, baina begirik gabe zegoen.
‎...da, bere eskumenez balia daitekeen ala ez, uste dut nolabaiteko malenkoniaz zegoela gutun hura idatzi zuenean edota eskrupuluak zituenean, berak ematen dituen arrazoietan argi ikusten delako; eta horregatik, ez diot galdetu nahi izan berriro eta, Ardapillak dioenez, zalantza horiek gutxi iraungo dutelako ere bai; izan ere, berak dio aingeru nagusiak erabakia hartua duela Gilbertori buruz, eta zain daudela egun batetik bestera.
‎Hizkera ez ahozkoa Aurpegian, fakzioen muskulu zurruntasunean, gorputzaren jarreran islatzen da tentsio emozionala. Irudi batek pertsona bakoitzari buruz asko esaten du, eta, beraz, sinesteko prest dagoen egun bat aukeratu behar da. Ezinbestekoa da gorputzaren hizkuntza zaintzea, eskuak poltsikoetan izatea edo besoak modu batera edo bestera gurutzatzea ez baita berdin:
‎Noizbehinka, lokalean geundenetan, musika egiten genuen, bioi gustatzen baitzaigu musika. Lokalean geunden egun batean, zerbait" serioa" egin nahi genuela ohartu ginen.
‎Berriro beroa, berez nekez maite dezake derrigorrez desterrura urruntzen duten pertsonak lurralde berria eta zer esanik ez lurralde hauetan egiten duen bero itogarria, bai lo egiterakoan, kirola egiterakoan... Argi dago egun batean jaiotzen ikusi gintuen lurra goian dagoela eta behekoaren arteko diferentzia handia dela, badirudi (gaur egun behintzat) urrun ikusten dela gora igotzea eta han edo hemen aurrera egin behar, ez dago hemen besterik! Astebururo etxekoak zein lagunak kilometro pila ederra egiten dituzte gurekin egoteko eta argi dago preso dagoenarentzat kaleko haizea ederra dela.
‎Ireki nuen egongelako ate beltz eta distiratsua, agian abeslariak halako bat irudikatzen zuen beretzat itxita. Jainkoa gaixorik zegoen egun batean jaiotako hainbeste gizakirentzat bezain itxita.
‎Arruntzan karrika berri bat'' Jenperitzeneako bidea'' izendatzea; Harrixkalde oinordekotzari bi lur zatiren erostea; Baionarako bidean bazterren garbitze eta argien mantentzerako hitzarmen bat izenpetzea departamenduarekin; eraikuntza publikoen erabil errextasunarentzat agenda bat xutik emaitea; euskararen garapenerako EEP, Errobi herri elkargo eta herriaren artean harremanak segitzea izenpetzeari buruz; San Josep lizeoaren eta herriaren arteko partaidetza; komertsio eta enpresen laguntzeko parte hartzearen araudiak onartzea; Herriko Etxeko zerbitzuetan lanpostu batzuren berritzea eta azkenik Uztaritzeren inguratzeko bide berri proiektuarentzat lur eremuak mugatzea eta erresalbatzea. Bide berri hau aspaldian aipu da eta gaude egun batez egina ikusteko esperantzan, seguritate aldetik eta egunero oraiko bidean pasatzen den auto kopuruaren gatik beharrezkoa gertatzen baita. Bi mintzagai korapilatsuago agertu dira, biltzarrean luzaz eztabaidatuak.
2016
‎Norbaitek sinesten jarraitzen al du edozein idazle denik, idazle izateagatik soilik, irakurle trebe eta aritua??. Baina, tira, idazle laguna, halakoak aldatzea oso zaila denez, argi dago egunen batean edo bestean hildako idazle baten hilberria egitea egokituko zaizula, edo agian bat baino gehiago. Izan ere, gaur eguneko literatur genero gorenetako bat da hilberriena, ez alferrik gero eta idazle gehiago daude munduan eta, ondorioz, maizago hiltzen dira?, eta tentu handiz egin behar zaio aurre, zoriari edo inprobisazioari lekurik utzi gabe.
‎Istripu arrisku handia dagoen egun batean, albistegiko azken agurra egitean, aurkezleak zuhur eta adi gidatu behar dela edo segurtasun neurriak bete behar direla gogoraraz dezake.
‎Ziur nago egunen batean zu ere zoriontsu izango zarela.
2017
‎" Hemen gaude egun batez Euskal Herriaren independentzia eta gizarte justuago bat helburu, borrokan hasi ginen emakumeak".
‎Baina hitzez esaten hasten banaiz pikutara botako diat. Hara, aldartean nagoen egunen batean dantzatuko diat.
‎d) Zenbatekoa da errai bat itxita dagoen egun batean eguraldi txarra egiteko dagoen probabilitatea,
‎Hostoek krisk egiten dute, paperezko zapitxoak zoruan zehar zabaltzen dira, eraikin handietako horma eta kantoiak haizearen pare tente daude, haizea nire ilean, nire aurpegian, nire arropan sentitzen dut. Bero sanoa dagoen egun bat ederra litzateke agian, baina trumoiak ederrago lezake egun bera, lekune eta urruntasunaren zentzua guregana erakarriz. Ostotsak teilatu bat ipintzen du nire buruaren gainean, oso sabai altua soinu arrastagarriz betea.
2018
‎Ez zizuten buruko ilea mozten, zopa gozo zegoen Egun batean, batek oihukatu zuen:
2019
‎Maitagarrien ahalmen miragarriaz jantzia ageri da ama. Mutil askorentzat, pena da halako pribilegiorik ez izatea; mutil horiek arrautzak kendu, landare gazteak zapaldu, nolabaiteko amorruz inguruko bizia suntsitzen badute gero, mendekua hartzeko modu bat da, ez direlako gai bizia sorrarazteko; neskatoa, berriz, pozik dago egunen batean bizia sortuko duelako.
‎...odukzioa denez, izugarri maite du inprimategira joatea eta, nolabait esan, abiatzeko agindua ematea, eta abiatzeko agindua emateko dagoela atean Raimundo Silva agertu da, oihuka, Geldi, geldi zaitezte, azken segundoan heriotzara kondenatuari erregearen barkamena ekartzen dion mezulari hatsantuaren nobelako pertsonaia dirudi, hura lasaitua, baina lasaitu hau ere badaezpadakoa, hala ere amildegi bat dago egunen batean hilko garela jakitearen eta begi aurrean guztiaren amaiera ikustearen artean, pelotoia armak destatuz, beste inork baino hobeki adieraziko du diferentzia, lehen aldiz mirakuluz bezala itzuri eta gero, orain behin betiko tenorearen aurrean dagoenak, erremediorik gabe, Dostoievski lehen aldiz libre gelditu zen, baina bigarrenean ez. Karrikaren argi arin eta hotzean, badirudi Raimundo Silva neurtzen ari dela azkenean zer egingo ote duen, baina neurtzen ari delakoa itxura baizik ez da, planta hutsa, zuzentzailea aurrez ezagutzen duen ondorioa duen eztabaida proposatzen ari zaio bere buruari, honetan ahotsa du xake jokalari intrantsigenteen esaerak, peza ukitua, peza jokatua, Alekhin maitea, idatzi dena idatzita dago.
‎Sakamantekasek berak egin omen zizkion, baina gu ziur gaude berak bere buruari egindako zauriak direla. Txomin Guruzeta drogazalea izan zen; erraz ondoriozta daiteke, beraz, eldarnio betean zegoen egun batean egingo zizkiola bere buruari.
‎Tamalez ez zinaten, nonbait, astirik iraultzaren garaipena gurekin ospatzeko, eta jantzitako arropa besterik ez zutela, ziztu bizian alde egin zinaten. Hala eta guztiz ere, guk ez dinagu esperantza galtzen eta ziur gauden egunen batean, berandu baino lehen, zuek bezalaxe, gurekin bazkaltzera hurbilduko direla. Azken batez, non aurkituko ote dute gu bezain iraultzaile jatorrik?
‎eztitasuna, ternezia agian? Lokartu ezinik, esna ametsetan pentsatu nuen, besterik ezean, ongi legokeela egunen batean euskarazko libururen bat itzultzea, Vinson jaunaren bidaia bera itzultzen hasten ahal nintzela.
2020
‎Nerabe garaiko irakurketa ia erabat ahaztuta, Irungo karrika nagusiko 16.enean eskuratu nuen Irene Aldasororen itzulpen bikaina den Gailur ekaiztsuak. Bereziki inspiratuta ez nengoen egun batean izan zen, zerbait nahi baina zehazki zer nahi duzun ez dakizun egun horietako batean. Irribarre egin zidan Yleniak," liburu hori erosten bukatzeko behar izan duzu ordubete?" esan nahi izan balit bezala," zergatik uste duzu jarri diodala izen hau nire liburu dendari?"; baina esan, egiaz," aukeraketa ona egin duzu" esan zidan, egonarririk galdu gabe.
‎Desfaseak. Eta ziur zegoen egunen batean osatu ahal izango zituela. Baina ez oraindik.
‎Hall txalupan Honolulura joan ziren, handik San Franziskora" Umatilla" n, haole askorekin batera. San Franziskotik Papeeteruntz atera ziren, Ozeaniako frantses irletako hiri garrantzitsuenera, ipar sortaldeko haizea zegoen egun batean. Uhinek hausten duten arrezifea ikusten zuten; Montuitiko palmondoak, goleta txikiak, hondartzako etxetxoak, eta Tahitiko mendiak eta hodeiak goian.
‎Bizkaik erran zuen 2013ko maiatzean Getaferi 450.000 euro eman zizkiotela Osasunaren aurka galtzeagatik, eta Betisi eta Valladolidi 150.000 euro, Deportivo eta Celta aurkari zuzenen aurka irabazteko; 2014ko udaberrian, berriz, Espanyoli 250.000 euro pagatu zitzaizkion, azken aurreko partidan Osasunarekin berdintzeagatik, eta Betisi 650.000 euro ordaindu zizkioten, Valladoliden aurka irabazi eta Osasunaren aurka galtzeagatik. Poliziako ikerlariak erran duenez, 2013ko maiatzean 680.000 euro atera zituzten Osasunaren kontu korrontetik, Getaferen aurkako partidatik" hurbil zegoen egun batean". 2014ko udaberrian, berriz," Espanyolen aurkako partidaren bezperan 230.000 euro atera zituzten; Betis Valladolid partidaren hurrengo astean, 400.000 euro; eta liga bukatzean, 250.000" —870.000 euro, guztira— Ikerlariaren arabera, diru mugimendu horiek" berretsi" egiten dituzte Bizkaik aitortutako ordainketak.
‎Ez dut uste inoiz ulertuko duzunik zer den benetan norbait maite izatea, hain zara zeurekoia... Nik ez diot inortxori ere kontatuko, nire alabek ez dute merezi, baina ziur egon egunen batean damutu egingo zaizula, egunen batean mendekua hartuko dudala nola edo hala, ezin izango duzula lasai lo egin, hortxe egongo bainaiz, zure zain. Karmeleri mezu bat bidaliko diot bihar goizean, zuk kontatzeko astia izan dezazun.
‎Eta ez da egon egun bat, une bat Inoiz ez diot zugan pentsatzeari utzi.
2021
‎Hain zuzen, azken adibide honek erakusten duen bezala, sarritan egidun adjektiboak tzeko formako osagai bat eraman ohi du: Garestiegia da erosteko; Urrutiegi dago egun batean joateko eta abar. egidun adjektiboa predikatu osagarria denean, batzuetan artikulua agertu beharrik ez dela dirudi: Berritsuegi da langile ona izateko.
‎Errekan geunden egun batean, niri hurbildu zitzaidan, eta konturatzerako haren esku zikinak nire titietan nituen. Begiak gorriak jarri zitzaizkion.
‎Bada, senarraren sehi batek hain desesperatuki maite zuen emakumea aspaldidanik, non egun batez ezin izan baitzuen eragotzi hari horretaz mintzatzea; hark, ordea, egiaz emakume zintzoa izaki, hain garrazki egin zion agiraka, senarrak jo eta kanporatu eginen zuela mehatxatuz, non ordutik ez baitzion berriz deus aipatu ez aditzera eman. Handik harat bere bihotzean estalirik gorde zuen su hura, harik eta nagusi jauna kanpoan eta anderea etxetik urrun, Saint Florentin en, gazteluko elizan bezperetan zegoen egun batera arte. Bakarrik gelditu zelarik, irudipena izan zuen ezen erdiesten ahal zuela indarrez, ez erreguz ez mesede bitartez nehoiz erdietsi ez zuena.
‎Ez nintzen ohartu Estibalitz nire parean zela ondo ondoan eduki nuen arte. Pagadi ingurua zeharkatzen ari ginen, adar garaiek eguzkia estaltzen ziguten eta freskura pixka bat oparitzen ziguten lurra, baita neure burua ere, sutan zeuden egun batean.
‎Balkoian zegoen egun batean, begira,
‎Aprobetxatu”. Duela gutxi hori esan zidaten, oso urduri nengoen egun batean. Eta egia esan, esaldi horrek asko transmititu zidan.
2022
‎Horrenbestez, Lavrovek mundu gerraren mamua haizatu zuen duela bi egun, baina atzo nabarmendu zuen «inolako zalantzarik» gabe uste duela irtenbide bat emango diotela Ukrainako «krisiari». Podoliaken arabera, bi aldeak berriz biltzekoak dira oraindik zehazteko dagoen egun batean.
‎Demagun badela hotel bat zenbaki naturalak adina gela dituena. Hoteleko gela guztiak beteta dauden egun batean iristen da bezero berri bat gela eske. Hotela beteta egonik, pentsatzekoa da harrerakoak sentitzen duela esango diola, ez dagoela gelarik libre.
‎Zer ematen dizu mendiak? Deskonektatzen laguntzen dit, askatasuna da, kirol aldetik asko gustatzen zait, baina batez ere paisaiak maite dituen mendizalea naiz. Niretzat arraroa da lainotuta dagoen egun batean mendira joatea; garai horietan nik idatzin egiten dut. Paisaiak gustatzen zaizkit, mendien bolumenak eta profilak, karedun haitza den edo ez jakitea.
‎Horretan ari dira azken urteotan, Errigorarekin bat egin duten milaka herritarren ekarpenak ekimenaren asmoak betetzera bideratuz, hala nola lur eremu berriak jarri dituzte bestelako ereduen esku; kanpotik ekartzen zituzten produktuen ekoizpena bertan, Nafarroan, berreskuratzen lagundu dute; hainbat ekoizleri ekologikora trantsizioa egiteko bultzada eta babesa eman diote; eta euskarari olio errota eta kontserba etxeetako ateak zabaldu dizkiote. " Bistan da hori guztia ez dagoela egun batetik bestera egiterik, eta oraindik bide luzea dugu elikadura burujabetzara, baina, sarri esan dugun bezala, ekoizteko erak aldatzeko bide eraginkorra izan daiteke kontsumitzeko modua aldatzea", adierazi dute Errigorako kideek.
‎Meditatzen nengoen egun batean izan zen. Esan beharra dago, gidarik gabe, nahiko gaizki moldatzen naizela meditazioarekin.
‎Desfaseak. Eta ziur zegoen egunen batean osatu ahal izango zituela. Baina ez oraindik.
‎Nekazariek ez zioten inolako kasurik egin eta horrek areagotu egin zuen Bonnetek frantsesei zien gorrotoa," basatiak eta axolagabeak" zirelako, eta frantsesak, beren aldetik, sumindurik zeuden bando hori, hain zuzen, sabotaje ekintza baten errepresalia gisa, zortzi gizonen exekuzioa iragartzen zuen beste bando baten ondoan kokatua zegoelako. Igorria egon zen iparreko hirian, Bonnetek txera handia hartu zion ostatuz zegoen etxeko emakumeari zer eta gripeak jota zegoen egun batean gosaria ohera eraman ziolako. Bonneti bere ama eta haurtzaroa ekarri zizkion horrek gogora eta, begiak malkotan, eskerrak eman zizkion Lili andreari, putetxe bateko madame izana bera.
‎Nerabe garaiko irakurketa ia erabat ahaztuta, Irungo karrika nagusiko 16.enean eskuratu nuen Irene Aldasororen itzulpen bikaina den Gailur ekaiztsuak. Bereziki inspiratuta ez nengoen egun batean izan zen, zerbait nahi baina zehazki zer nahi duzun ez dakizun egun horietako bat. Irribarre egin zidan Yleniak," liburu hori erosten bukatzeko behar izan duzu ordu bete?" esan nahi izan balit bezala," zergatik uste duzu jarri diodala izen hau nire liburu dendari?"; baina esan, egiaz," aukeraketa ona egin duzu" esan zidan, egonarririk galdu gabe.
‎Hurrengo hamarkadetan, akadiarrak, quebectarrak eta, orain dela ez hainbeste, inguru minoritarioetan bizi ziren komunitate frankofonoak etsituak agertu ziren maiz, eta Kanadako proiektu politikoarekin lotzen zituen itunaren nondik norakoak berrikusi nahia adierazi zuten behin baino gehiagotan. Era berean, lehenago aipatu dudan bezala, 1982an proiektu politiko bat inposatu zen, negoziazio konstituzionalen hainbat saiakeraren ondoren (Gagnon eta Montcalm, 1992), eta proiektu horrek ordena konstituzional berri baten ezarpena ekarri zuen.63 Hala eta guztiz ere, dena ez zen konpondu, eta ziur nago egunen batean marrazketa mahaira itzuli dugula, irudimena eta erresilientzia baditugula erakutsi, eta horrela duintasunez erantzun diegula bai jatorrizko herrien, bai nazio akadiarraren eta nazio quebectarraren aldarrikapen legitimoei.
‎hirugarren mahai ingurua arnasgailuak, botikak, etab., gauza asko eta asko dira kontutan hartu behar direnak eta bat batean aldatu behar direnak. Aldaketa egiteko haur gutxi zeuden egun bat aukeratu genuen.
‎hirugarren mahai ingurua arnasgailuak, botikak, etab., gauza asko eta asko dira kontutan hartu behar direnak eta bat batean aldatu behar direnak. Aldaketa egiteko haur gutxi zeuden egun bat aukeratu genuen.
2023
‎Alferkerian zegoen egun batean, zuhaitz baten gerizpean lasai etzanda, arduradunak ustekabeko bisita egin zuen eta Felix luze luze aurkitu zuen. Bere egoera zuritu nahian, honela mintzo zen Felix:
‎Proposamen bat egin nahi ziola: ...suneak bazituztela, baina ez zitzaiola txorakeria iruditzen haiek jendeari erakustea; martxora ezkero, batera eta bestera lanak bidaltzen hasiko zela; ez sentitzeko behartua nahi ez zuen koadroa hartzera; martxora ezkero dirurik ez zuela Theorengandik hartuko, trukean lanen bat eman gabe; berak Theorekiko libre sentitu nahi zuela eta gainera nahi zuela Theo ere berarekiko libre sentitzea; Nuenenen zegoenetik egun bat ez zuela eman goizean goizetik gauera arte lanik egin gabe.
‎Amodioa irrikaz beteta dago. Bestea ez dagoen egun bat izugarria da. «Nik, berriz, baditut urtean behin edo bitan baino ikusten ez ditudan hiruzpalau adiskide.
‎Bizipen hura" oparia" izan zen bikotearentzat; izan ere, eskalatzeko horma guztiak beraientzat izateaz gain, Saidekin nahiz haren etxekoekin beste egonaldi batzuetan baino harreman estuagoa egiteko aukera izan zuten. Herrixkan zeuden egun batean, Casablanca hiritik bidalitako elikagaien sorta bana iritsi zen herrixkako etxe bakoitzera, eta une hark zer pentsatua eman zien bi bidaiariei. " Halako irteeretan, eskalatzetik at, denbora asko egoten da hausnartzeko eta pentsatzeko".
‎Edmundok harro begiratu dio alabari, gosaria jaten duten bitartean. Bera ere sinetsita dago egunen batean iraultza etorriko dela; ez dago hain seguru oraingoan izango ote den, ordea.
‎horretarako aski zuen eserlekua urrats gutxi batzuk mugitzea. Benetan triste zegoen egun batean, berrogeita hiru aldiz ikusi zuen eguzki sarrera. Ongi gogoan dut horixe zelako Luisen adina.
‎Behin lilura itzalitakoan, bere sehaskatxoan uzten dut atzera, eta jolasten gara. Seguru nago egunen batean miraria gertatuko dela, hurrengo panpina bai dudala, eta arropatxoak josiko dizkiodala eta ez dudala atarian nahita ahaztuko. Nolako poza panpina berri bat opari jasotzean, zenbat zalantza izen aproposa aukeratzeko, zeinen antolakuntza xehea bataio egunerako.
‎Eta beharbada bereiztea da ezin duzula atzera egin onartzea. Eta damutzea, norbait aukeratu zenuenean ez zenuelako inoiz pentsatu ez zela zurekin egongo egunen batean. Mutil kaskagorri hura ez zela zure bila aterako Alaskako parkingera bizikletatik jaitsi zinenean euria hasi zuelako.
‎" Audi bat du" eta" zaharberriturik du etxea" izan ziren Alexandrak mutil hartaz esan zizkion lehendabiziko bi gauzak. Eta Bernadetak oraindik ongi xamar zegoen egun batean, larrainean eseri ziren hiru emakumeak, eta udaleko brigada gaztean lanean ari zen garaian nola ezagutu zuten elkar kontatu zien neska gazteak. " Ezin aspergarriagoa" zen lana eta brusa laranja" hagitz itsusiak" jantzarazten zizkieten, baina, mozteko baimenik ba ote zuen galdetu gabe, moztu egin zuen berak berea, horren itsusia izan ez zedin, ez zioten-eta bestela egiten utziko, eta halatan, moztu ezin zela esan ziotelarik, beranduegi zen orduan eta sabela gelditzen zitzaion agerian.
‎Agian Inaxio bera ere ikusezin bihurtzen ikasten ari da. Ziurrenik oraindik falta zaio, baina Rosa ziur dago egunen batean lortuko duela, izeba Joakina edo bere lagun Svetlana bezala. Poeta ikusezinen armada.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia