2015
|
|
formula hau erabiltzen du Teresak, baita Joan Gurutzekok ere, grazia mistikoak egitean, Jainkoaren doakotasun osoa adierazteko: hauek Jainkoak nahi duenean eta nahi duen bezala ematen dituen dohainak baitira, eta ez
|
daude
denborarekin ezta zerbitzuekin ere loturik (Bizitza 34, 11). Mahastiko langileen parabolarekin lotzen du (Mt 20, 13).
|
|
9 Egia da, Jaunak zazpigarren egoitzan sar dezanak, oso gutxitan, edota ia inoiz ere ez duela ahalegin hau egin beharrik izango, gogoratzen banaiz, han esango dudan arrazoiarengatik; baina aldiro aldirokoa da Kristo gure Jaunarekin era miragarrian ibiltzetik ez aldentzea, eta haren laguntza beti da jainkozkoa eta gizatasunezkoa era batera. Beraz, esanda dagoen sua borondatean pizturik ez dagoenean eta Jainkoaren presentzia ere sentitzen ez denean, bilatu beharra dugu; hauxe da, izan ere, Haren Maiestateak nahi duena, Kantarik Ederreneko Emazteak egiten zuenez, eta galde diezaiegula kreaturei nork egin zituen, san Agustinek, uste dut, bere Meditazioetan edo Aitorkizunetan dioenez?, eta ez gaitezela ergelen antzera
|
egon
denbora galtzen behin eman zitzaigunaren zain egotearren, hasieretan Jaunak urtebetean eta urte askoan ere ez ematea gerta baitateke; Haren Maiestateak daki zergatik; guk ez dugu jakin nahi izan behar, eta ez dago zertan jakinik ere. Bada, Jainkoari nola poza eman aginduen eta aholkuen bidez badakigunez gero, ibil gaitezen honetan arretaz, eta haren bizitza eta heriotza eta zenbat zor diogun gogoan erabiltzean; gainerakoa betor Jaunak nahi dezanean.
|
|
Zugan pentsatzea baino beste jakin beharrekorik ez delakoan gaudenez gero, ez dakigu dakitenei galdetzen ezta zer galdetu behar zaien ere, eta txarra ez dena, ona baizik, hutsegite larria dela uste izaten dugu. ...toz eta osasun galtzeak eta baita guztia bertan behera uztea ere, barne mundurik ez dagoela hemen barruan uste dutelako; eta ortziaren mugimendua geldiarazi ezin dugunez, abiada bizia baitabil, era berean ezin dugu geldiarazi geure pentsamendua ere, eta gero harekin batera sartzen ditugu arimaren ahalmen guztiak ere eta galduak garela uste izaten dugu eta alferrik galtzen dugula Jainkoaren aurrean
|
gauden
denbora; eta, beharbada, arima oso osoan Berarekin egongo da hur hurreko egoitzetan, pentsamendua, berriz, gaztelu inguruan, milaka piztia anker eta pozoitsuekin sufrituz eta sufrimendu horiekin merezimenduak eginez; eta horrela, ez gaitu izutu behar, ezta ez dugu alde batera utzi behar, horixe baita deabruak nahi lukeena. Eta, gehienetan, egonezin eta nekeak geure burua ez ezagutzetik datoz.
|
|
–Ez dakiela? diot, irudimenak ezer irudikatzen ez duelako; eta, nire ustez, horrela
|
dagoen
denborarik gehienean ahalmenek ez dute lanik egiten. Bat egite eta liluramenduan gozotasunak bezala, hemen atsekabeak etenda uzten ditu.
|
|
Haren Maiestateak bere eskutik eduki beza; horrela badoa aurrera (eta Jaunagan itxaro dut hala joango dela, bere buruaren ezagutzan ongi oinarritua baitago), haren zerbitzaririk berezienetakoa izango da eta arimei on handia egingo die; izan ere, espirituzko gauzetan tarte laburrean esperientzia handia du, hauek Jainkoak nahi duenean eta nahi duen bezala ematen dituen dohainak baitira, eta ez
|
daude
denborarekin ezta zerbitzuekin ere loturik. Ez diot horrek asko egiten ez duenik, baina askotan ez du ematen Jaunak hogei urtean beste batzuei urtebetean ematen dien kontenplazioa.
|
|
8 Komunitatearekin edota honen ofizioetan ez
|
dauden
denbora guztian, bakoitza bakarrean egon bedi prioreak seinala diezaion gela edota ermitan; azken batean, norbere baitan bildurik egoteko tokian, zer edo zer eginez jai ez diren egunetan; bakardade honetan Erregelak agintzen duena betez, hau da, bakoitza bakarrean egon bedi.
|