2000
|
|
Aitona Nikolasek zerbaitekin ihardets ziezaiokeen aitaren ezkutuko mehatxuari, baina nola erdi ahiturik baitzegoen orduko, erreuma hezurrik tipienetan ere jaun eta nagusi, eta nola ohartzen baitzen ezen jauregi hark gure aitaren beharra zuela, zuhaitzak lurrarena bezainbertze, zutik iraunen bazuen, hala, isilik
|
egoitea
deliberatu zuen hartaraz gero.
|
|
Eta hobe gauzatu ez banu. Alabaina, isilik
|
egotera
deliberatu nintzen. Hogeita lau urte lehenago ere isilik egoten nintzen, alegia eta aditzen nuela, bere istorio aspergarriak kontatzeari ekiten zionean.
|
2002
|
|
Baina orduan ere Sarak ez zuen nahi besteko erantzunik jaso," Bihar ere ez, etzi ere ez... eta inoiz ere ez", esan baitziezaiokeen Sergiok, zalantza guztiei atea itxiz: horregatik, apika," Eta etzidamu...?" etorri zitzaion Sarari gogora, baina, hitzak gogotik ezpainetarako bidea egin baino lehen, isilik
|
egotera
deliberatu zen, zuhurtziak halaxe agindurik. Ordea, Sergiorekin izandako hitz haiek beren bidea egin zuten, Sararen baitan zalantzaren hazia ereinez.
|
2004
|
|
Hautesleentzat mesedegarri eta desiragarri diren helburu ekonomiko eta sozialak ez ezik, nahi horiek gauzatzeak epe luzera ekar ditzakeen ondorioez informazioa ere eman behar dute alderdi politikoek eta, horrela, etorkizun hobea nahi baldin badu gizarteak nolako prezioa ordaintzeko prest
|
dagoen
deliberatu behar du.
|
2007
|
|
1957an, Steinbuch alemaniarrak" Informatik" hitza asmatu zuen, sortzen hasiak ziren transistorez betetako konputagailu edo ordenagailu sorgindu haiei zegokienaz mintzatzeko. II. Mundu Gerratik zetorren jakitearen" bahiketa" militarra askatzen hasita
|
zegoela
delibera genezake, geroak ematen duen jakituriarekin.
|
|
Etorri berritan eskatutakoa aipatu behar izan zuen bezeroak, baina Desmayen eso, compañero aholkatu zion berehala, sukaldea egonean zegoen eta ez omen zuten ordu pare bat baino lehenago zabalduko. Gosaritik afarirako zubia eraiki beharra
|
zegoela
deliberaturik, kafe doblea eta añejo luzea eskatu eta, edaria ekarri bitartean, Moskura itzuli ziren, Zhivago doktorearen bila, zeren...
|
|
Urtemugaren asmo hartan ez zegoen deus makurrik, bazekien; eta, egia errateko, zaharraren pentsaerarekin bat zetorren; baina itxurakeriari eskainitako astinduaren ondoren, hutsala iruditu zitzaion txapelaren eskaria egitea, eta ez zuen ergel hutsa gelditu nahi izan. Tenoreko zebilen, eta parada egokiagoa heldu arte
|
egotea
deliberatu zuen.
|
|
Otarrainak harrapatzeko egokia izaten ahal zen, baina ez zekarren deus ere barnean. Esku artean zerabiltena amaitu arte zain
|
egotea
deliberatu zuen barrandariak.
|
|
Arratsalde hartan gertatutako guzia atzendurik berehala, gauzak bertze modu batean egiteko gogoa sortu zitzaion Migeli, baina berant zebilen harrezkero. Alferretan ari zen bere zilkoari hozka, eta goiari eutsi beharra
|
zegoela
deliberatu zuen Aleidaren etxeko atea zeharkatuz.
|
2008
|
|
...i bakarrenetako batean, autoaren kontrola galdu eta amildegira erori ginela, sekulakoa izan zela, sekulakoa, autoa iraulka eta iraulka, eta, hizketan ari nintzela, negarra etorri zitzaidan berriro, baina benetakoa, joateko lehenbailehen nire senar gaixoari ez gertatzekoa gertatu baino lehen, eta burua bi eskuen artean hartu nuen, foralak elkarrekin hitz egiten hasi ziren nik esandako tokia non ote
|
zegoen
deliberatzen, eta zerbait garbia atera zutenean, foral batek ez beste guztiek jatetxetik alde egin zuten, eta autoen gurpil hotsak sentitu nituen berriro, eta gurekin gelditu zen polizia forala, zorrotza eta ezpainestua bera, galderak egiten hasi zitzaidan berriro, etxekoandrea haserretzea lortu zuen arte, ez ahal zuen ikusten zein egoeratan nengoen, ordubete lehenago senarrarekin afaltzen goxo g...
|
2009
|
|
aahhh eta aahhh!?. ...ohartu zen lehenbizi, Domingo ganbararako eskaileretan gora ikusi zuèn egun batean, ia kasualitatez; Domingo arin zihoan, soinurik egin gabe; behin edo bitan, baina, gelditu eta alde batera eta bestera begiratu zuen, gora eta behera, zerbaiten zelatan balego bezala, gero pausoa arintzeko berriro; Maria Bibiana anaiari deitzekotan egon zen, baina ikusi zuenean ezen anaia isilpean zebilela, isilik
|
egotera
deliberatu zen bera ere, hain izan zen handia, antza, bat batean piztu zitzaiòn jakin mina; jarraian, berriz, segitu egin zion, itzalgaizka, ikustekoa ikusi zuen arte, Domingo gela debekatuan sartzen, no tocar, peligro de muerte; pilpira ezin azkarragoetan zebilkion bihotza Maria Bibianari, jakin ez anaiaren atzetik isilpean ibiltzeak sorrarazten ziòn tentsioagatik, edo ikusi zuena ikusteagatik, orduantxe ohartu baitzen ezen Domingok, zeraren?
|
|
Hainbesteraino hunkitu zuten mutilaren hitzek Regina, azken urte hartan Gabinori eta Gabinoren gaixotasunari emana?, non bihotza haustera balihoakio bezala sentitu baitzen; eta, halere, Domingori zerbait esateko gogoa piztu zitzaion, sabel irauliak hitzak ekartzen zizkion mihira, esker onekoak batzuk, baita hitzik zuhurrenak ere: kontuz, seme, ez egin horrelakorik, hil nahi ez banauzu behintzat?, baina ohartu zenean ezen hitzak negarrerako bidea urratuko ziola, ezpainak ere dardarka jarri zitzaizkion une batez?, isilik
|
egotera
deliberatu zen; zorionez, hantxe zegoen izeba Ernestina ere, zeinak esan baitzuen:
|
|
Aiherratik Bastidarainoko bideak urratua utzi zuen Marie erdi berria. Hirian
|
egotera
deliberatu nintzen, emakumeak itzulbidean jartzeko adina indar bildu arte. Ez nintzen nire zaintzapeko gazteluaz kezkatua.
|
|
Iruzurra egon zela frogatzen zuten zantzu argiak
|
zeudela
deliberatu zuen ECCk 210 bozkalekutan, eta horiek zuzenean baliogabetzeko eskatu zion Hauteskunde Batzordeari. Horiez gain, Hauteskunde Batzordeak susmagarritzat jotako 646 bozkalekutatik gehientsuenetan emandako botoak bazterrean mantentzeko eskatu zion.
|
|
aahhh eta aahhh!". ...ohartu zen lehenbizi, Domingo ganbararako eskaileretan gora ikusi zuèn egun batean, ia kasualitatez; Domingo arin zihoan, soinurik egin gabe; behin edo bitan, baina, gelditu eta alde batera eta bestera begiratu zuen, gora eta behera, zerbaiten zelatan balego bezala, gero pausoa arintzeko berriro; Maria Bibiana anaiari deitzekotan egon zen, baina ikusi zuenean ezen anaia isilpean zebilela, isilik
|
egotera
deliberatu zen bera ere, hain izan zen handia, antza, bat batean piztu zitzaiòn jakin mina; jarraian, berriz, segitu egin zion, itzalgaizka... ikustekoa ikusi zuen arte, Domingo gela debekatuan sartzen, no tocar, peligro de muerte; pilpira ezin azkarragoetan zebilkion bihotza Maria Bibianari, jakin ez anaiaren atzetik isilpean ibiltzeak sorrarazten ziòn tentsioagatik, edo ikusi zuena ikusteagat... Maria Bibianak bazekien, bai, beste anai arrebek bezala," zer" hark bazuela bere izena –Benjamin Maria–, baina etxekoek –bai aitak, bai amak:
|
|
Hainbesteraino hunkitu zuten mutilaren hitzek Regina –azken urte hartan Gabinori eta Gabinoren gaixotasunari emana–, non bihotza haustera balihoakio bezala sentitu baitzen; eta, halere, Domingori zerbait esateko gogoa piztu zitzaion –sabel irauliak hitzak ekartzen zizkion mihira, esker onekoak batzuk, baita hitzik zuhurrenak ere: kontuz, seme, ez egin horrelakorik, hil nahi ez banauzu behintzat–, baina ohartu zenean ezen hitzak negarrerako bidea urratuko ziola –ezpainak ere dardarka jarri zitzaizkion une batez–, isilik
|
egotera
deliberatu zen; zorionez, hantxe zegoen izeba Ernestina ere, zeinak esan baitzuen:
|
2012
|
|
Karkara larria askatu genuen. Lehen aldia zen Prezios norbaiten meneko
|
zegoela
deliberatzeko orduan. Marlenek sudurretik eramaten zuen jadanik.
|
|
Azkenik, ETAk su etenaldi iraunkorra bertan behera uzten duela eta 2007ko ekainaren 6ko 00:00etatik aurrera Euskal Herriaren defentsan fronte guztietan aritzeko erabakia hartu duela adierazi nahi du"... Eta gauzen errepikatzea baino hobe isilik
|
egotea
deliberatu nuen. Gaur erran behar dut Batasunaren barnean mugitzen zenaz sobera ezkor nintzela eta aukera armatuaren uzteko posibilitateaz tronpatu nintzela:
|
2013
|
|
–Nik ez dut halakorik esan. Bakarrik
|
nago
deliberatuta nire ustetan zoriona emango didan moduan jokatzera, berori, edo nirekin hain zerikusi ezdeusa duen ezein pertsona, aintzat hartu barik.
|
|
Hilabete batzuk geroago tabernari talde hori osatzen duten batzuek salaketa kriminala aurkeztu zuten prentsa agerraldian txostena aurkeztu zuten bi auzokideen kontra. Hasieran, epaitegiak inongo delitu zantzurik ez
|
zegoela
deliberatu zuen, izan ere, txostenean argitaratutako informazio guztia benetakoa izateaz gain, publikoa ere bazen; baina prozedura bat abiarazi zuen irainengatik. Auzitegiaren ebazpenaren arabera iraingarritzat hartu zitezkeen honelako adierak:
|
2014
|
|
Finitu dutelarik, bortz haurrei bederazka eman die musu Jean Bordagarai aitak, bekokian, usu ez bezala. Helene emazteak isil isil
|
egotea
deliberatu du, pentsatuz eta ez dela oren egokiena senarrari oroitarazteko andarka eta musean diru guziak galdurik jin zela etxerat bezperan.
|
2015
|
|
Hirurogeita zortzigarren atal horrek, konturatu zarenez, irakurleari uzten dio kontatutako eszenaren nondik norakoa berreraikitzea. Literatura adituek sexu eszena bat
|
dagoela
deliberatu dute, suhar eta gordina. Baina kapitulu horretan ez dago sexu expliziturik, esan ohi denez.
|
2016
|
|
Isiltasuna zen nagusi. Nik ere isilik
|
egotea
deliberatu nuen, hango isilera errespeta nezan, nahiz eta, ene baitan, horrek luzerako ez zuela iraunen jakin, aurretik igarritako zerbaitek bake hura laster hautsi zezakeela jakinez.
|
2017
|
|
Nola anitz mintzo denak arrisku baitu, batean ez bada, bestean, bere hitzetan huts egiteko eta errebelatzeko, hala juramentu anitz egiten duenak ere du arrisku zenbait juramentu gaizki egiteko. Hain arrisku, ezen juramentu egiteko ohitura duenak, behatu gabe eta konturik eduki gabe noiz mintzo den egiaz eta noiz gezurrez, eta
|
dagoenean
deliberatua eta prestik egiaren gainean bezala orobat gezurraren gainean ere juramentu egiteko, halakoak, hala juramentu egiten duen guztiaz, bekatu egiten du eta infernuko bidean bere burua ipintzen du.
|
|
Itxurakeriatan ibili gabe ere ez baitugu ahaztuan eduki behar Zesarren emaztearen harako hura ere. Badakit zertaz ari naizen, orain baino lehen sufrikario gorriak pairatu behar izan bainituen eta horrexegatik
|
nago
deliberatuta, aldez aurretik kontu hartu eta arretaz ibiltzera. Marmarra isilaraztea baino errazagoa baita osatzeko biderik ez ematea, eta, era berean, tentaldiak baretu eta erauztea baino samurrago, sugeari, burua habiatik atera orduko moztea.
|
2018
|
|
Ez zuen nahi umea gehiago ikuskizun bihurtzerik. Horregatik, zingiretan, basa zisne bat bezala berpiztea
|
legokiokeela
deliberatu zuen azkenez, uretako landareak janez, ur gazi gozoan biziko zen hegazti moko beltz horixkaduna. Goratzeko lain kemen edukiko zuen eta, behin jasoaz gero, hegaldi ahaltsuak egingo zituen luma zuri eder boteretsuekin.
|
|
–Baltza?, esan bezala, hain da zolia, non bere guardietan ez
|
baitago
deliberatzerik ere tunelaz. Eguna baflean edo inguruan eman behar dut.
|
2019
|
|
karbono isurketen merkatuaren irizpideak finkatzea eta herrialde pobretuei eman behar zaien 100.000 milioi dolarreko funtsa nola osatu erabakitzea.Nolanahi ere, kameren presentzia Greta Thunberg Fridays For Future gazte erakundeko ekintzaile suediarrak erakarri zuen berriz ere. Atzo mundu mailako hainbat zientzialarirekin egin zuen agerraldia, eta, bezperan gertatu bezala, isilik
|
egotea
deliberatu zuen, zientzialarien hitza, indartsuago, entzun dadin.
|
|
leiho atzetik ikusi baitzuen guztia, eta hantxe harrapatu bikotea in fraganti! Baina nola Martxelo arabarra baitzen, alaveszaleagoa athleticzalea edo errealzalea baino, eta pilotazaleagoa futbolzalea baino, eta nola aski baitzuen, gainera, bere gaitz harekin, beste nahaste borraste batzuetan sartzeko, isilik
|
egotera
deliberatu zen.
|
|
Biak elkarrekin abiatuko balira, berriz, enbarazu baino ez lioke eragingo adiskideari. Gauzak horrela, bere lekua kobazuloan
|
dagoela
deliberatzen du, Sabine agertuko balitz edo, zain.
|
2020
|
|
Erabaki intimoa da azkenean. Norberaren esku
|
dago
deliberatzea zein gizarte den bizitzeko modukoa eta bizitzaren zentzua eraikitzea gaian sakontzeko: " Zenbateraino merezi du bizitzea?".
|
|
Erabaki intimoa da azkenean. Norberaren esku
|
dago
deliberatzea zein gizarte den bizitzeko modukoa eta bizitzaren zentzua eraikitzea: " Zentzua ez dator biziak naturalki emanda, ipini egin behar da" (ibid.:
|
2023
|
|
botere instituzionalari eutsi, nahiz eta posizio ahulagoan geratu; edo parlamentutik gobernua babestu, baina eskuak libreago izan bere profila markatzeko. PSN bakarrik agintzen uztea arriskutsua denez, logikaz, gobernuan
|
egotea
deliberatuko du, baina sozialistek oso estu hartuz gero, ezin da baztertu hordagoa botatzea.
|
|
ama Bilboren haragitzea”. Museoari buruz hasieran esanak mantentzen dituela adierazi arren, mirariek itsutzen dutela aitortu, eta “birsortutako hiriaren jainkosa” berriari bestelako begirada bat ere eskaini beharra
|
zegoela
deliberatu zuen Zulaikak.
|