Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 126

2000
‎Esan gabe doa, ezen, nortasun kolektiboak bezalaxe, erreferentzia eremuak kontrajarriak izan daitezkeenmodu berean, elkarren integratzaileak ere izan daitezkeela, egitura hierarkiko bateanintegratuak alegia. Bizkaitarra eta euskal herritarra bata bestearen barruan daudennortasunak dira, Bizkaia Euskal Herrian integratuta dagoen bezalaxe. Hemen nortasunbiak eta erreferentzia eremu biak ez dira kontrajarriak.
2001
‎Nik, hala ere, zabalagoa ikusten dut esparrua. Ari gara azken urteotan ekin eta ekin hezkuntza etairakas kuntza ren inguruan, gizartean bestelako alorrik ez balego bezalaxe. Hartara, hezkuntza sistema horren fruituak, gure gazteak, arras bakarturik ibiltzen dira langintza edo mundu profesionalean euren euskarazko trebakuntzak erakutsi nahi dituztenean.
2002
‎Zenbat mailatan sailkatu, maila bakoitzari zenbateko zabaleraeman, maila batetik bestera zenbateko koska ezarri... eztabaidagarri da, noski.Baina Unibertsitateek, darabilten hizkuntzaz eta hizketaz aparte? zaintzen, sortzen eta gizarteratzen duten jakintza mailaren arabera bereiz daitezke, ingelesezari diren Unibertsitateen artean sekulako aldeak daude, euskaraz, gaztelaniaz etafrantsesez ari litezkeenen artean leudekeen bezalaxe?. Unibertsitaterik onenak, nolabait esateko, txarrenak baino unibertsitateago dira, munduan gehien dakitenekaitortzen dietelako aurreratuenak direla gai honetan edo hartan.
2003
‎Ijitoei jartzen zaigun alfer fama gezurra da. Alferrik ere egongo da, baina munduko pertsona guztien artean dauden bezalaxe.
‎Polizia nobelan aditua zen. Hilketa bakoitzaren diseinua interesatzen zitzaion, ez exekuzioa, eta inoiz, bilera osteko txolarteetan, hizketan uzten genionean, gauzatu gabeko krimen handien aipuak egitea gustatzen zitzaion, zeren literaturaren historian libururik gabeko idazleak dauden bezalaxe (Sokrates esate baterako), krimenaren analetan ere ba omen daude, zioenez, odol tantarik isuri gabe (tinta tantaren eta odol tantaren arteko simetria topikoa guztiz atsegin zuen) sekulako hiltzaile gradua lortu dutenak. Nik ez bide nuen askorik ikasi maisu handi horiengandik.
‎Halako gogortze prozedura baten ondoren bakarrik eskatuko zaio razionalismo irrazionalismo, zientzia mito, zientzia erlijio eta abarreko auziei buruzko bere erabakia har dezan. Dena dela, zientzia eta eskolak arreta handiz banatuko dira, gaur egun erlijioa eta eskolak banatuta dauden bezalaxe. Zientzialariak, jakina, gobernuaren erabaki guztietan hartuko du parte, ezen guztiek hartuko baitute parte erabaki horietan.
2004
‎–Lehenik, hizkuntzak gizartean egoera gatazkatsuan daudela, egon. Honekin esan nahi da nazio gatazkak, klase gatazkak, sexu gatazkak, etab. dauden bezalaxe, hizkuntza gatazkak daudela, ez azaleko, behin behineko, edo horrelako zerbait. Noski, esan beharrik ez dago, borrokan daudenak ez direla hizkuntzak, hizkuntz komunitateak baizik.
‎Helsinki" Helsingfors" deitu zuten, Uusapunki" Nystad", Hamina" Friedrikshamn", eta abar; eta Suomi bera, esan dudanez," Finn Land"). Edozertan suomitar ethnia bat ez balego bezelaxe jokatu zuten, zapaldutako nazioa hilla balitz bezelaxe.
‎Hautamenik gabe ezin liteke etikaz ez moralaz hitz egin. Areago, zehatzago mintzatuz, hautamenik gabe ez legoke etikarik ez moralik, giza hizkuntzarik eta giza adimenik ez leudekeen bezalaxe. Hitz batez:
2005
‎Berebiziko garrasia bota nuen; ama gainera etzan zitzaidan, babesteko, piztia baten erasotik gorde nahi banindu bezala. Etxeordean Marro bat batean agertu zeneko erorikoa eta hartan pasatu nuen izu laborria ez ziren ezer, hanka ikustean sentitu nuenarekin alderatuta; kontrako aldera begira neukan orpoa, eta bernak angelu bat egiten zuen, erditik zatituta, adar bat kraskaturik dagoenean bezalaxe.
‎Hala diote ekialdean; hori omen da hain zuzen argitze behinena; horretarako, ordea, bidean bare irauteko eta ezerezaren aurrean tinko egoteko gauza izan behar. Urakanaren begian argizaria pizturik egotea bezalaxe da hori; eta niri argia itzali zait.
‎" Gaixorik dagoenak, preso dagoenak bezalaxe, ihes egiteko balio duen leiho bat behar du derrigorrez, ohean etzanda zoratuko ez bada. Koaderno txiki hau eta bertako lerroak dira niretzako moduko leiho.
2006
‎Bitan gertatu zitzaidan, irakasle irakaskide bik egin zuten gauza berbera: kanpokoei gizonak bakarrik aurkeztu, ni han ez banengo bezalaxe. Mikro aurreko ekitaldian beste kideen abizenak esan ziren," Irakasle" edo" Doktore" titulua erantsita.
‎Gauaren ordurik ilunena sartzen denean ere hementxe egongo litzateke askotan. Zenbat gau emango lituzkeen hementxe oso osorik, oraintxe dagoen bezalaxe, leihoari itsatsita.
2007
‎Beharrizan oro fisiologikoak barne merkatu gai bihurtzen den gizarte batean ordaindu beharreko komunak ere baditugu... zer arazo dagoke, bada, sukaldariak, tabernariak eta abar dauden bezalaxe, sexu grina dugunerako prostitut (o) ak egotearekin?
‎Beste hitzez esateko: gizarteko mintzakerari gagozkiola [eguraldiko fenomenoei edo koloreei gagozkienean bezalaxe], euskararen barne moldea edo «estruktura», eta erderena, ez dira eremu berdinekoak. Ez dago hitzez hitz itzultzerik.
2008
‎Silver herrenka zihoan bere makuluarekin, marmar batean; sudur zuloak zabalduta eta dardarka zeuzkan; eroa bezala madarikazioka hasten zen euliak aurpegi bero, distiratsuan jartzen zitzaizkion bakoitzean; amorru bizian tiratzen zion berarekin lotzen ninduen sokari, eta aldian behin nigana jira eta heriozko begirada bat botatzen zidan. Egia esan, ez zuen bere pentsamenduak gordetzeko batere ahaleginik egiten; eta, egia esan, inprimatuta baleude bezalaxe irakurtzen nituen nik. Urrearen hurbiltasun berehalako hartan, beste guztia ahaztua baitzen; bere promesa eta sendagilearen abisua iraganeko kontuak ziren; eta zalantzarik ez nuen altxorraz jabetzea espero zuela, gero gauaren babesean Hispaniola aurkitu, bertara igo, eta, uharteko gizon zintzo guztiei zintzurra moztu ondoren, itsasora jotzeko hasieratik pentsatu bezala, hilketaz eta aberastasunez zamatuta.
‎Esan eta egin. Geunden bezalaxe, buru hutsik, korrika atera ginen gau gero eta ilunagora eta laino izoztura.
‎eratu behar du. Eta horixe da hiru liburuetako parte hartzaileek egin dutena, akademiko zintzoei dagokien bezalaxe.
‎artikuluak, esperientziak, ikerketak edo bestelako dokumentazioa. Era berean, autonomia erkidegoei buruzko informazio zehatza lortu nahi baduzu, atari honetan behar bezala sailkatuta aurkituko duzu, herrialdeei dagokiena bezalaxe, azken atal honek beste estatu batzuetako hezkuntza sistemak espainiarrarekin alderatzeko, legedia aztertzeko eta bi sistemen arteko baliokidetasunak eta baliozkotzeak kontsultatzeko aukera ematen dio irakasleari. Bestalde, atari honek biltzen dituen kanpoko baliabideez gain, CREADEk hainbat material prestatu ditu sortu zenetik, hezkuntza eta gizarte arloan atzemandako behar zehatzei erantzuteko.
‎Biak bertakoak dira, ni jaiotzerako hemen bizi zirenak, esan digu geroago. Hauek ez dute Arestiren aitaren etxearen berri, baina ez daude euskararen aurka, ni beren bilobek karatea ikas dezatenaren aurka ez nagoen bezalaxe. Izan ere, irekiak gara guztiok ere, demokratak oso eta bestearen munduan sartzea ez dugu maite, ez baldin badoa gure kaltetan behintzat.
‎Berau Parisen egin zuen Merklin&Cie enpresa ospetsuak. Garaiko 28.500 pezetako kostua izan zuen, zenbateko hau Jose Antonio de Uriarte Sustatxa jaunak dohaintzan eman zuen, organoaren ondoan kokaturiko plakan jasota dagoen bezalaxe, eta kontratua sinatu zutenetik (1907ko maiatza) inaugurazioa egin arte urtebete baino gehiago igaro zen. Denbora horretan organoaren piezak diseinatu eta ia artisau moduan egin zituzten (1000 hodi baino gehiago barne).
2009
‎Baina justiziaren, edo askatasunaren kontzeptu asasinoak dauden bezalaxe, Jainkoarenak egon litezke. Jainkoaren kontzeptu terrible askok inplikatzen duen gizakiaren edo munduaren kontzeptua, izan daiteke, ez derrigor faltsua, baina bai inhumanoa eta satanikoa.
‎bera ere apika. Zergatik ez pentsatu, itsu fisikoak dauden bezalaxe, egon litezkeela itsu, metafisikoak?, eta askoz maizago seguruenik. Edo beti, edo bizitzako aldi batzuetan bederen itsuak.
‎Mitoak Naturarekin bakearazten laguntzen digu,, jatorrizko bekatuarekin? ongunde egiten, tragedia existentziala geureganatuz bizitzen, baina mina kendu barik, gauzak bizitzan beti dauden bezalaxe utziz. Marxek arrazoi izango du,, erlijioa bihotzik gabeko mundu baten bihotza da?
‎2 Dena ongi dago, ez dago arazorik: ortodoxian sendo, mitologia hori guztia ondo dago dagoen bezalaxe (alegia, gurea: gurea baita, egiazkoa?).
‎(. Momentum?). Alegia, Euskal Herri inposible bat posible ez bada, izan gaitezen espainol; hots, Euskal Herri inposible bat, amets kultural literario hutsa edo umorezkoa dena, eta politikoa ez dena, politikoki ez bada posible, uko egin diezaiogun politikari eta utz ditzagun gauzak politikan orain dauden bezalaxe. Izan ere, a) euskaldun, katalan, galego, gaztelauen arteko diferentziak gutxiesten dira:
‎Ibilbide horretan ere, argi ilunak eta on gaitzak, giza erakunde orori dagozkion bezalaxe. Gizakien fruitua izanik, horra Euskaltzaindiaren bestelako aberastasuna, urte luzeen ostean ondua eta mamitua.
‎Min estimuluak emateko bide ezberdinak dauden bezalaxe, bereneraginak neurtzeko edo ebaluatzeko ere beste hainbat prozedura daude.
‎Eta, polisari buruzko debatean, era horretako krisi sistemikoek behar lukete unerik aberatsenak. Baita euskal polisari buruzkoan ere, partea (euskal gizartea) osotasunean txertaturik dagoen bezalaxe (mundua), osotasuna partean kondentsatzen baita.
‎Nire lagun artean, behintzat, oso pozik dago, ni pozik nagoen bezalaxe bi urte pasatu ondoren etxera itzulita. Euskadi Irratiaren eta Euskadi Gaztearen artean 21 urte egin nituen.
‎Eszenaratzean, atzerritar aberastuaren pertsonaia bere buruarekin kontraesanean sartzen da. Golder bere alabarengatik dirurik gabe gelditzeko prest dagoen bezalaxe, Asfarrek ere beretarrei jaten emateko baino ez du onartzen arima saltzea, nahiz eta gero ahaztu egiten zaion. Karikaturen gainean modelatua izan arren, Golder eta Asfarrek gainezka dute gizatasuna, sufrimendua eta edertasuna.
‎Izan ere, ondorioa ez baita bakarrik hizkuntza aniztasuna sustatzeko legeriaz baliatzeari uko egiten zaiola, baizik eta legea betetzea eta betearaztea dagokien herri erakunde ugarik legeriak berak ezarritako obligazioak betetzeari sistematikoki bizkarra erakusten diola Espainian. Izan ere, Konstituzioak berak eta autonomia erkidegoetako hizkuntza legeriak ezarritako obligazioak betetzetik urrun jarraitzen baitute Espainiako herri aginte zentralek, nahiz eta autonomia erkidegoetako hizkuntza legeriek euren lurralde barrutietarako ezartzen dituzten obligazioak betetzea herri aginte zentralei ere badagokien, tokian tokiko administrazioei dagokien bezalaxe. Adibide asko dago diogun honen lekuko, zoritxarrez.
‎Greziar mitoan, Nartziso ederra autoliluratuta bizi zen. Errekako urak bueltatzen zion irudiarekin zegoen liluraturik, Habanako Museoko gaztea bitrinako kristalaren ispiluarekin zegoen bezalaxe. Niarekiko adikzio gordinenak harrapaturik bizi zen Nartziso.
‎Geldi geldi dago, hilda balego bezalaxe. Bertaraino lagundu didan erizainak ahapeka esan didanez, mugimendu txikienak, begiak zabaltze hutsak sekulako oinazeak eragiten dizkio.
2010
‎Aizkorri Aratz parke naturalaren sarbide ere badugu urtegia, herri giroak eta mendialdeak bat egiten duten natura gunean. Urtegiaren inguruan zein baino zein ikusgarriagoak diren lau auzo ditugu, hura zaintzen baleude bezalaxe: Larrino, Aozaratza, Areantza eta Goroeta.
‎Finean, hemen behean edo han goian jatea ez da hain ezberdina jada esan du. Astronautek elikadura nutritiboa, osasuntsua eta gustukoa behar dute, Lurrean gaudenok bezalaxe. Kontua da haien menuak ezaugarri zehatz batzuk bete behar dituela, nahitaez, eta hainbat faktorek eragiten dute hau guztia pixka bat berezia izatea.
‎Aljerian soldadu gertatzea preso egotea bezalaxe zitzaidan. Nire basamortua hirukoitza zen, batetik ezin jasanezko bero hura, bestetik bazterrik gabeko denbora, ez baigenekien noiz arte atxikiko gintuzten han, azkenik eta nagusiki ezinegon psikikoa, desertua eta luzamena bezain idorra eta mugagabea.
‎Témoignage chrétien, l' Express, l' Observateur? Beraz, banekien ez gindoazela Frantziako probintzia exotiko batera, han «ordenaren zaintzera», baina sasi gerla zikin batera, eta, hoberenean ere, Aljerian gertatuko ginela Bigarren Mundu Gerlaren denboran aleman soldaduak Atharratzen eta Maulen zeuden bezalaxe. Gainera nire andregaia Baionan utzirik banindoan, eta horrek zidan min gehienik egiten.
‎Ohar bedi molde honetako berbaldiak beti direla berbaldi potentzialak, birtualak, asmatuak, sasi berbaldiak... Zeren manipulazio ibilbide luze honetan, zuzeneko aipuak dauden bezalaxe jasoak izan direla esango zaigu, eta horietatik abiatuz sortu direla birtualak, potentzialak... Hala, esanetatik hasi, eta esatariak berak asmatuetara, inoiz esan ez direnetara, edota, are oraindik, esan beharrekoetara jauzten da.
‎Berak erantzun zidan hori egiten banuen suspenditu egingo nindutela, debekatuta baitzegoen idatzita ez zeuden gauzak esatea. Nik sarreratxo bat egingo nuela eta gero azterketa zegoen bezalaxe irakurriko nuela erantzun nion, argi eta garbi adieraziko nuela zer zegoen idatzita eta zer ez.
2011
‎Atea zabaldu nuenean, ez dakit sinetsiko duzun, madam?, joana zen! Nengoen bezalaxe irten nintzen bidera lasterka, mantala eta txapinekin, eta han geratu nintzen bidearen erdian... begira. Barre onak egingo zituen ikusi ninduenak...
‎Juxtu puntu honetan, hots, irakurle klubak sortzean, ados dago Iban Zaldua idazlea ere, ni neu nagoen bezalaxe: «Nik uste dut gauzarik nabarmenenetako bat, azken urte hauetan, irakurle taldeen eraketa izan dela, gure geografiako puntu oso ezberdinetan; bertara motibazio oso ezberdinek bultzatzen duten jendea dagoela jakinda ere, agian euskal irakurle berri baten etorreraz hitz egiten digute talde horiek, horren militantea ez den irakurle batenaz, edo behintzat ez lehenagokoa bezain militante batez, gehiago irakurtzen duena plazer literario hutsagatik (eta elkartzeko premia sentitzen duena, euskal irakurleriaren ohiko dentsitate txikiaren kariaz?)».
‎Eta, polisari buruzko debatean, halako krisi sistemikoek behar lukete unerik aberatsenak, bai politikaren alorrean nola hedabideenean. Baita euskal polisari buruzkoan ere, partea (euskal gizartea) osotasunean txertaturik dagoen bezalaxe (mundua), osotasuna partean kondentsatzen baita.
‎Berau saihestezina da, baita beharrezkoa ere, aldaketarako sormena eta balentria zangotrabatzen ez baditu, behinik behin. Hemendik aurrera, onartu dugu gogaide izango dugula ziurgabetasun erradikala, edozein abentura erabakigarriri dagokion bezalaxe.
‎Antonio Machadoren kezka biziak izan dira espiritualitatea, fedea, Jainkoa, erlijioa, beti espainoltasunaren gogartearekin loturik. (Loturik dauden bezalaxe berarentzat sozialismo eta internazionalismoa eta" el supremo orgullo de ser españoles"). 98ko belaunaldiaren jarraipenean, herri espainol xehearen materialismo narrasak gogait eragiten dio.
2012
‎Etxeko Ospitalizazio zerbitzuaren barne dagoen zerbait da hori. Gaixoak behar dituen botika eta tratamendu guztiak erietxeak kudeatu eta hornitzen ditu, plantan ingresatuta balego bezalaxe. Milagrosen kasuan, belauneko infekzioa tratatzeko antibiotikoak, gehi lehen bihotzerako hartzen zituenak.
‎Karga hura, baina, ez zegoen botatzerik. Egindakoa desegiterik ez zegoen bezalaxe.
‎–txorakeriak egiten jarraitzea?. . Nahikoa da, Marta, oso ongi zaude horrela, zauden bezalaxe; izatekotan ere, argalegi, aukeran. Beraz, utzi lelokeriak albo batera, eta jan ezazu ogitarteko eder bat, mesedez?.
‎Zuhaitzen arteko barrunbe hertsi horietan, nekez geratuko ziren azpiko gona eta zapia harrien gainean tente, zenbait lagun borrokan eta tiraka zebiltzala. . Lurra zanpatua zegoen, sasiak hautsiak zeuden, eta nonahi ageri ziren borrokaldi gogor baten erakusgarriak?; eta horra hor azpiko gona eta zapia, apaletan ipinita baleude bezalaxe. –Sasiek urratutako soinekoaren puskak hiru bat hatz zabal eta sei hatz luze ziren.
‎Ziur aski, Carteret, Swiften laguna, izango da. 1724an, Walpolek Irlandako Lotinant izendatu zuen Carteret, eta kargu horretan behartua aurkitu zuen bere burua 300 liberako saria eskaintzera The Drapier, s Letters gutun sorta kritikoa nork idatzi zuen aurkitzeko, hemen Reldresal behartua dagoen bezalaxe Gulliver zigortzeko metodo bat proposatzera. Gutun horiek Swiftek idatzi zituen.
‎Lehenengo aldiz nola ikusi ninduen kontatu zien orduan, beste animalia batzuen larru eta ilezko osakin artifizialez guztiz estalia nuelarik gorputza; neure hizkuntza berezian mintzatzen nintzela eta oso ongi ikasi nuela beraiena; hara eraman ninduten gorabeherak azaldu nizkiola; estalkirik gabe ikusi ninduenean, yahoo hutsa nintzela oso osorik, kolore zuriagoa, ile gutxiago eta azazkal motzagoak baldin banituen ere. Gaineratu zuen nola konbentzitu nahi izan nuen, neure sorterrian eta beste batzuetan yahooak zirela animalia arrazional eta nagusiak, eta houyhnhnmak zerbitzariak; niregan yahooen tasun guztiak nabaritzen zituela, adimen izpiren batez pixka bat zibilizatuagoa izan arren, baina halere houyhnhnm arrazakoen azpitik nengoela honetan, beren herriko yahooak nire azpitik zeuden bezalaxe; beste gauza batzuen artean, houyhnhnmak, gazteak ziren bitartean, irentzeko genuen ohitura aipatu nuela, otzanago bihurtzeko egiten omen zena; ebaketa erraza eta arriskugabea zela; ez dela lotsagarria animaliengandik jakinduria ikastea, lan zaletasuna inurriak irakasten baitu eta eraikuntza enarak (horrela itzultzen dut lyhannh hitza, nahiz eta askoz hegazti handiagoa izan).... Asmakizun hau bertako yahoo gazteenekin erabil zitekeela, eta horrela, atsegingarri eta lanerako egokiago bihurtzeaz gain, mende baten buruan espezie osoa desagertuko zela, inor akabatu gabe.
‎–Noski baietz! , jarraitu zuen Homaisek?, badago literatura txarra farmazia txarra dagoen bezalaxe; baina arte ederretarik garrantzitsuena osotoro kondenatzea inozokeria iruditzen zait, ideia gotiko bat, Galileo giltzaperatu zuten garai arbuiagarri haietarako hobea.
‎Hemendik aurrera, berriz, ez espero izan zortzi urteko ibilbidearen kontakizunik; oroimenaren printzak baino ez. Edo, nahiago baduzue, burua urte haietara eraman orduko datozkidan bizipenak, irudiak, uneak, berriro han bazeunde bezalaxe ikusten dituzunak. Lehena, 2001eko otsaileko Kursaaleko adierazpenari dagokio.
‎Eginda zegoen ohea; izara garbiek sitsen bolen eta batanaren usainak nahasita botatzen zituzten. Margaritak ez zeukan taxurik arropak eranzteko ere, gustura asko sartuko zen ohera zegoen bezalaxe. Leiho ateak itxita zeuden eta hala utzi zituen; leihoari, aldiz, alde bat itxi zion.
‎Eta ez zeuden inoiz gobernatzeko ofizioari muzin egiteko prest. Ondasunak edo etxauntza gobernatzeko aukera eta era zegoen bezalaxe, pentsatzen zen beste horrenbeste egin behar zela udalerria edo elizatearen gobernua, eta gorago, herrialde esparrukoa edo komunitatearena. Eta nork hobeto, tokian tokikoak baino!
‎Euskal herrialdeetako eremuetan, Bizkaian, Gipuzkoan, Araba eta Nafarroako lurralde batzuetan, biztanle guztiak aitoren seme edo nobleak bihurtu ziren eta ondorioz ez zuten zerga zuzenik ordaintzen, zaldun bati zegokion bezalaxe. Pribilejioaren jabe ziren eta Espainiako erresuman berezituta zeuden.
‎Zu gabe ezin dut maite zaren mina. Geldi zaitez hortxe, nigan, ama, oi, ez zaitzala elurrak nondik nora engaina; barruan ez nago ni, zerutik amilduan, zugan baino, esku haien irrian, baina bizirik epitafiorik gabe, zu nigan zauden bezalaxe: betiko bizirik heriotzaren mugagabetasunean.
‎Eta, denak, orduan, geziak jaurtikitzen hasi dira goi goitik Omenaldiaren Dorrearen behealdeko lorategi esekien aldera, eta gero, handik elkarrekin, beste saieta sail handi bat jaurtiki dute Talaiaren Dorrera, denetan garaiena baita. Eta gezi bakoitzak soka urrekara bat darama loturik, halatan non, istantean, jauregiaren zerua urrezko unama eta soka eta txirikorda samantaz estalia baitago, ontzi bat itsas zabalera ateratzeko punttuan dagoenean bezalaxe.
‎Algerreko horrek ez du zerikusirik negoziaketa batekin. Alderdi sozialistaren gobernuari dagokio lehen kontaktu batzuen hartzea, egiten du, baina errepresioarekin eta nazionalismo espainolarekin konprometiturik dagoen bezalaxe ez dut uste handik inongo negoziaketa seriorik etorriko zaigunik. Nik ez dut informazio zuzenik horrezaz eta prentsan argitaratzen den guztia pintzaz hartu beharra dago, baina politikoki ez dut uste emango denik.
2013
‎Urruti samar geratzen zen Euskal Herriko bere jaiotetxea, Uhart Mixe herrixkan; eta urruti samar geratzen ziren, baita ere, denboran behintzat, Pariseratu zireneko urteak; izeba Dunixiren Rue des Marroniers eko etxebizitzara eraman zuten eguna urruti samar zegoen bezalaxe.
‎Azkenean, bazirudien Rasputin madarikatua bere atzaparretan erortzear zegoela. Plana ondo zihoan, aldez aurretik dena pentsatuta zegoen bezalaxe. Rasputin nazkagarri hori ekarriko zuen gauean Moikako palaziora eta ez zen bertatik bizirik aterako.
‎Beldur nintzen zer edo zer gertatuko ote zen eta dena atzeratu beharra, eta orduan guztiz aztoratuta geratuko nintzen. Eta hor zegoen izeko, janzten nintzen bitartean predikua egiten eta berba eta berba, sermoia irakurtzen balego bezalaxe. Hala ere, hamar hitzetik nik ez nion batetik gora aditzen, zeren, suposa dezakezunez, nire Wickham maitea bainuen gogoan.
‎poemaren gisakorik. Era berean, emakumeen izenik edo testurik, esate baterako, ez zukeen aipatuko, ezta bakar bat ere, ziurrenik, Ibon Sarasolaren (1973), edota geroagoko Jon Kortazarren (1984) edota Iñaki Aldekoaren (1993) antologietan ez dauden bezalaxe. Onaindiaren antologiaren blow uphorrek agerrarazi egin zituen argazkian.
‎Kaleratzeak eta langileen birkokatze umiliagarriak ezin direla Olaztin beste plantetan gertatzen ari denaren desberdinak izan. Ez dago salbuespenik, errauste egitasmoetan ez dagoen bezalaxe, dena Portland en plan berean txertaturik dagoelako eta enplegu galerak hondakin gehien erretzen duten planteei neurri handiagoan eragiten dielako. Baina, hemen planteatzen duten dikotomiak, hau da," erretzen ez bada ez dago enplegurik", errausten ari diren plantetan, ez die ezertarako balio, kontrakoa gertatzen delako hain zuzen ere.
‎" Akilesek lo hartu zuen, asko nekatu baitzen batailan. Patrokloren arima etorri zitzaion orduan bila, bizirik zegoenean bezalaxe, zituen luzera eta begi ederrekin, eta bere beztidurekin. Jarri zen Akilesen buruan eta hitzok esan zizkion:
‎Heldu berriek ere eskuetan, eskumuturretan eta besoetan dauzkate zauriak, eta guztiek igitaiekin egin dituztela aitortzen dute. Norberaren nozimendua lehenestea giza senakoa izaki nonbait, eta etorri berri bakoitza petrikiloarengana sartzeko beste guztiak aurreratzen saiatzen da, lehendik daudenak bezalaxe.
‎—Eskerrik asko eskertu ziguten keinu handiegiz. Bitartean jende heldua eskaleen ondo ondotik barra barra igarotzen zen, ez baleude bezalaxe ezer esan gabe. Eskaleek begietara begiratzen zieten isil isilik, baina gurekin hitz egiteko gogoa zeukatela iruditu zitzaigun.
‎—Urrumia baserriko den dena dagoen bezalaxe utzi eta etxea ixteko agindua daukat errepikatu du.
‎Izaeraren bilakaera logikari zaio askatasuna fisikako arauei zaiena. Nor banakoaren hitzezko logika estatikoan ez dago bilakaerarik; fisikako arauetan zirrararik, grinarik, zorionik edo zorigaitzik ez dagoen bezalaxe. Logikakoa aldez aurretik iragarri ahalekoa da, horixe baitu berezkoa; baina askatasunekoa, aldiz, ezin da iragarri, horixe baita bere sena.
2014
‎Egun hamabi familia geratzen dira beren etxeetan, baina duten azken berria da ondorengo 6 hilabeteetan hartu dutela erabaki bat edo beste, etxetik botako baitituzte. Zalantza handiak daude, ordea, auzorako prest zuten urbanismo planarekin, Ensanche XXI eraikuntza enpresak hondoa jo baitu eta egun gauzak dauden bezala arriskua baitago etxe guztiak hustu ondoren dagoen bezalaxe uzteko. Kaltea eginda, baina.
‎José Saramagoren hitzetan: «Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, idatzita dagoen bezalaxe, eta koma bat ere aldatu beharrik gabe, munduko alderdi politiko guztien programak ordez litzake soberan, printzipioen zorroztasunari eta helburuen argitasunari dagokienez...». Giza eskubideen funtsezko printzipioak oinarrizko erreferentzia dira adierazpena aplikatzean, hain zuzen:
‎Eskura zezaketen guztia harrapatzen zuten, harrapatze hutsagatik. Indarkeriazko lapurreta hutsa zen, hilketa larriagotua, neurri handietan burutua, eta gizonak hartara itsumustuan joanez, ilunpeei erasotzen dietenei dagokien bezalaxe. Lurraren konkista, azken finean esan nahi duena lurra kentzea guk ez bezalako azal kolorea edo sudur zapalxeagoa dutenei, ez da horren gauza polita ber bertatik ikusten baduzu.
2015
‎«' Gero arte, Alicia', esaten didate, nire izena dakitela erakutsi nahian; jazarria sentitzen naiz», salatu du. «Inoiz ez gara haien gogokoak izan, baina orain zeharo harrotuta dabiltza; legea ez dago, berez, indarrean, baina azken hilabeteotan indarrean balego bezalaxe ari dira jokatzen».Legeak, hain justu, azken aurreko urratsa etzi pasatu zuen Senatuan. Orain, Kongresuan eman behar diote oniritzia.
‎Txaloak eta oihuak mututu egin ziren kolpera, besarkadak izoztu. Jendeak korru bat egin zuen bien inguruan, eskolako jolas-lekuan borroka bat zegoenean bezalaxe, oroitu zen Erre. Beharbada justua eta guzti zen, hausnartu zuen orduan.
‎Ene, baina ez zuen nahi James egun bat gehiago koxkortzerik, ezta Cam ere. Zeuden bezalaxe gustatuko zitzaiokeen haiek biak betiko mantentzea, deabru bihurriak, aingeru jatorrak, inoiz ez bihurtzea munstro hankaluze. Galera haren ordainak ez zuen merezi.
‎poetak dauden bezalaxe,
‎Gaur egun badira marokoar familia gehiago herrian, eta badu haiekin harremana, baina argi dauka ez duela zirkulu itxi bat sortu nahi haiekin. . Laguntzeko gaude, noski baietz, baina bertakoei laguntzeko gauden bezalaxe?. Bertakoak dira bere umeak, aldameneko bizilagunarenak bezalaxe.
‎Piezak ia mekanikoki mugitzen segitu nuen, liburua begien aitzinean izanen banu bezala, Maximilian plazaren partez gure egongela isilean banengo bezalaxe, ia egiten nuenaz ohartu ere gabe: hori zen erosoena, eta astia emanen zidan zer egin pentsatzeko... edo, neure buru barneko txokoren batetik iradoki zitzaidan bezala, astia izanen zuen aitonak partida irabazteko estrategiaren bat asmatzeko.
‎Sar nadin hurrengo mendeko entziklopedia guztietan: inon ere ez banengo bezalaxe izango litzateke. Nor gogoratuko da gutaz bost minutu barru?
‎—Bai, bai; esan dizut zure asmo onez dudarik ez dudala. Baina nire ikuspuntutik, gauzak zeuden bezalaxe utzi behar dira; kontu haiekin zauri zaharrak berriz irekitzeak ez baitu zentzurik. Herri honetara ekarri nauen lan pastorala bateraezina da gerrako kontu horiekin.
2016
‎Hori dela eta, gure borroka da, eta izan behar du, lehentasun politikoak eraldatzea, pertsonak erabaki guztien erdigunean jartzea.Egia da emakumeok eginiko politikak ez duela berariazko molderik. Kontua ez da biologikoa, eta ezer ez dago balio femenino jakin batzuen antzekorik, gizonezkoek politika egiteko berariazko molderik ez dagoen bezalaxe. Baina egia da ezen existitzen ez bagara, kontatzen ez badugu, ordezkatuta ez bagaude, pairatzen ditugun arazoak ere ez direla inon ageriko.
‎Kafetegia erdi iluna, eguzkia mahaitxoan, argia eta epeltasuna aurpegian, begiak itxirik, inor ohartu gabe. Eta oso ondo neritzon sentsazioari, bakardade horri, sekretu horri, eta desiratu nuen lagunak idazten jarraitzea eta beste lagunak leihotik begira jarraitzea eta tabernaria ezer eskaintzera ez etortzea, eta orduan nengoen bezalaxe hamabost minutu igaro ahal izatea. Hamabost baino gehiago eskari irreala zelako.
‎Merezi du, ikusiko duzu. Duela hogeita hamabost urte zegoen bezalaxe topatuko duzu: berdin berdin.
‎Populazioetan eta bestelako hainbat egoeratan hazkunde esponentzialak dauden bezalaxe, txikitzeprozesu
‎ONARTZEA 2012ko apirilaren 8an egingo den Aberri Eguna dela-eta, Orain udal talde politikoak gaiari buruz egin dituen eskariak, goian jasota dauden bezalaxe.
‎Poliziak hotela ixten badu nora joango dira hire lagunak?". Arratoiak hitz egin ahala, Carlosek bere hoteleko kide guztien aurpegiak ikusi zituen, eta hotelaren sarrerako erretratu kolektiboan zeuden bezalaxe, txuri beltzean.
‎Neurriak eta mugak ezartzearen helburu negusienetariko bat aukera berdintasuna bermatzea izan behar da. Monopolioak eragotzi eta berdinen arteko konkurrentzia babesteko legeak eta erakundeak dauden bezalaxe, legeak eta erakunde eraginkorrak behar dira boterea eskuratzeko aukera berdintasuna bermatu eta berdintasun horri iruzur egitea eragotziko dutena. Aukera berdintasuna da indoeuropar botere testuinguru batean lehen ihartzen den lorea.
‎Jentilek euren eredua erakutsi baino ez dute egiten eta gizakiak libre dira gero eredu hori bere egin ala ez erabakitzeko. Kasu honetan gertatzen diren elkarrekintza eta indar erlazioak ere, ez dira aurreko hiru jainkozko moten kasuan ikusitakoenen antzeko, aurreko hiruen kasuan euren arteko antzekotasunik ez zegoen bezalaxe. Halere, bide eta estrategia sinboliko ezberdinak baliatuz, neolitoko jainkozko guztiak zerbaitetan daude kidetuta:
2017
‎Hiltzeko tokiak daude, dauden bezalaxe, eta errepideak ohikoak badira ere, ez ditugu azken hatsa egiteko leku egoki gisa hartzen, nonbait. Ez ditugu loreak ipintzen ohe-buruetan bertan hildakoak gogoratzeko, ezta ospitaletako ebakuntza geletan ere; bai ordea, bazterbideetan eta han ezarritako lore bakoitzak memoria lurpean ehorzteko egindako saiakerari hozkada egiten dio.
‎Guk, hala ere, ez dugu erlazio handirik familia horiekin... K.R.: Ditugun kontaktu apurren arabera, familia horietan andreek, etorri eta gero ere, lehengo rolari eusten diote sarri askotan, sorterrian baleude bezalaxe. Gizonak hornitzen du etxea diruz, eta gizonak erabaki zuen emaztea eta seme alabak nora ekarriko zituen.
‎naturala kontzientzia kolektiboak beragandik ez menpeko uste duen errealitatea da; hots, bere aurretiko datutzat edo berezkotzat daukana, eta kuestionatzeak zentzurik ez duela deritzona. Mendia hor dagoen bezalaxe uste izatea dagoela eta ezin dela ez egon Estatua, Guardia Zibila, zergak, fronterak. Homosexualitatea naturala al da?
‎Aldamenean beloz eta lihoz jantzitako emakumeak zeramatzaten; fuerte helduta zihoazen hauek. Niretzat, New Yorken edo aipatu dizkidaten hiri handi horietako baten egotea bezalaxe zen. Hainbeste gauza ikusteko eta jende guztia lanpeturik eta mugimendu horretara hain ohiturik, ze ez bait zioten ezeri erreparatzen.
‎Ulertzea zertan diren gure gutxiespenaren mekanismoak eta nola bihurrarazi gaituzten geure buruaren zaindaririk finenak, biztanleria guztiaren kontrol mekanismoak ulertzea ere bada. Kapitalismoa erlijio berdinzalea da, denok hartzen gaituelako mendean eta gu guztiok sentiarazten gaituelako sarean preso, emakume guztiak dauden bezalaxe.
‎Berdina litzateke, orduan, nire existentzia propioa zalantzan jartzea, nire gorputzaz ditudan pertzepzioak (nire eskua ikusten dudanean, esaterako) erra daitezkeelako. Beraz, baldin eta izate begiratua ez badago, bere erabateko purutasunean nabarmen, Bestearen goiputzari lotuta, nire kontzientzia izatearen kontzientzia nire gorputzari berari lotuta dagoen bezalaxe cogitoaren gauzatze puruan, orduan, kontsideratu behar da nire esperientzia eremuan hainbat objektu agertzea, bereziki Bestearen begiek nigana egitea, monizio hutsa bezala, alegia, nire begiratua izatea gauzatzeko aukera hutsa bezala, Platonentzat zentzumenen munduko kontradikzioak konbertsio filosofiko bat burutzeko aukera diren bezala. Hitz batean esateko, ziurra dena da ni begiratua naizela eta probablea baino ez dena, ordea, begirada lotuta egotea munduarteko presentzia horri edo hari.
2018
‎Ez da dena egitura, ordea. Badira testuinguru erdaldunetan euskaraz bizitzeko hautua egin duten hiztun berriak, testuinguru euskaldunetan erdaraz bizi direnak dauden bezalaxe (Amorrortu et al., 2017).
‎Enborra lehendik ere mila zigorkadaz leunduta zegoenez, oinaze zaldiak ez zirudien hutsik zegoenik. Gainean inor ez bazegoen ere, norbait balego bezalaxe zen. Soldaduek bekozko ilunez begiratzen zioten oinaze zaldi isilari eta komandantea gorri gorri zegoen zigorra bukatu zenerako, eta sudur zuloak handituta zeuzkan beti bezala.
‎Gertagarria zen hori ere nire baitan, banekien, bestelako gertagarriak bezalaxe; denbora baino lehen gertatu zen, ordea, horra. Desioa ere nire baitan zegoen bezalaxe. Plazeraren aurpegia nuen hamabost urterekin nahiz eta plazera ezagutu ez.
‎Bizitza ia osoa eman dut horretan, eta badakit zertaz ari naizen. Sinets iezadazu, Baronet, argirik gabe ez dago itzalik, Goigoikorik gabe Txerrenik ere ez dagoen bezalaxe.
2019
‎Bernadette du grazia haren haurrak, eta, egunkariko kronikak kontatzen duenez, amaren bularrik gabe hiru egun jarraian negar baten eman omen ditu, eta, gero, apurka apurka, isiltzen ikasi du.Gurean, duela hamabost egun izan zen, eta Ameriketako Estatu Batuetan maiatzeko bigarren igandean ospatu dute Amaren Eguna. Tarte honetan, bada, argazkiak eta esaldi ustez inspiratzaileez zamatu zaizkit sare sozialak, eta ohartu naiz ama izateko modu asko daudela, amets egiteko manera ugari dagoen bezalaxe. Instagramen Hollywood, Netflix eta ospearen Olinpo berrietako jainkosa ama ia guztien seme alaba are ospetsuagoek beren amengandik jasotako dohainak goraipatu dituzte, arrosa, bonboi eta irribarre eztitsuen artean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dagoen 28 (0,18)
dauden 24 (0,16)
zegoen 15 (0,10)
balego 8 (0,05)
zeuden 6 (0,04)
baleude 5 (0,03)
nagoen 5 (0,03)
egotea 4 (0,03)
zauden 4 (0,03)
banengo 3 (0,02)
dagokien 3 (0,02)
dagoenean 2 (0,01)
dagozkion 2 (0,01)
leudekeen 2 (0,01)
zegoenean 2 (0,01)
Geunden 1 (0,01)
Nengoen 1 (0,01)
Zeuden 1 (0,01)
bazeunde 1 (0,01)
dagoenak 1 (0,01)
dagokiena 1 (0,01)
dagokion 1 (0,01)
daudenak 1 (0,01)
gagozkienean 1 (0,01)
gauden 1 (0,01)
gaudenok 1 (0,01)
nengoen 1 (0,01)
zegokion 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia