2015
|
|
Baina hurrengo urtean Barne Gaztelua berriro argitaratu zuenean, ohar garrantzitsu honekin egin zuen: . Hitz hauen bidez erakusten du argi eta garbi Ama Teresak, graziaren ziurtasunari buruzko bere doktrinaren egia eta garbitasuna; izan ere, goi graduan eta egoitza honetan
|
daudenak
bezalako perfekzio handi handiko eta Jainkoaren presentzia hain berezia duten arimei buruz dio, ez dakiela ziur bekatu astunen batzuk izango dituzten ala ez, beraiek jakin gabe, eta ez diela horrek samin txikia ematen?.
|
|
Jaunak, bera denagatik, aditzera eman diezagula zein txarra den ziurtasuna, jendearen harian ibiltzean
|
dauden
bezalako ageri ageriko arriskuetan, eta nola dagoen egiazko ziurtasuna Jainkoaren bidean oso aurrera joaten saiatzean. Begiak Berarengan jarrita, ez izan Zuzentasun Eguzki hau sartuko den beldurrik, ezta gal gaitezen gauez ibiltzen utziko digunik ere, lehenik guk Bera uzten ez badugu.
|
|
8 Ez dut esaten konparazioa denik, hauek sekula ez baitira izaten bete betekoak, egia dela baizik; biziaren eta pintatuaren artean den aldea dagoela batetik bestera, ez gehiago eta ez gutxiago. Izan ere, irudia bada, irudi bizia da; ez gizon hila, Kristo bizia baizik; eta gizona eta Jainkoa dela aditzera ematen du; ez hilobian
|
zegoen
bezalakoa, handik pizturik irten zen bezalakoa baizik; eta batzuetan halako handitasunez dator, non ez baita inor Jauna bera dela zalantzan jar dezakeenik, batez ere Jauna hartu ondoren; badakigu han dagoela, fedeak esaten digulako. Egonleku haren jaun jaun agertzen delarik, guztiz ezerezturik dirudi arimak eta bere burua Kristogan urtuz doala ikusten du.
|
|
3 Harira datorrelakoan nago orain bururatu zaidan konparazio hau: otoitzeko atsegin hauek zeruan
|
daudenenak
bezalakoak direla: haiek, dituzten merezimenduen arabera, Jaunak nahi duena baino gehiago ikusi ez dutenez gero, bakoitza pozik dago dagoen lekuan, gozatzetik gozatzera hain alde handia badago ere, hemengo atsegin espiritual batzuetatik besteetara dagoena oso handia izan arren, hori baino askoz handiagoa.
|
|
5 Gero biderako prestatzeari ekin genion, bero handia sartzen zelako, eta aita komisario apostolikoa, Gracián, nuntzioak deitzen zion bilerara joan zen, gu, berriz, Sevillara neure lagun onekin, aita Julian Ávilako eta Antonio Gaitán eta fraide oinuts batekin. Karro ongi estalietan gindoazen, horrela joaten baikinen beti geure bidaietan; eta ostatuan sarturik, lekua hartzen genuen, ona nahiz txarra,
|
zegoen
bezalakoa, eta atean ahizpa batek hartzen zuen behar genuena, eta gurekin zihoazenak ere ez ziren sartzen hara.
|
|
– Ez, ez ezazue barrerik egin horretaz, aparra bezala handitzen baita, eta ez dago gauza txikirik, ohore puntu hauek eta irain egin ote diguten adi
|
egotea
bezalako arrisku larrietan. Badakizue zergatik, beste gauza asko kontuan hartu gabe?
|
|
9 Hortaz, egin dezagun gure barruan aberastasun handi handiko jauregi bat dela, eraikin osoa urrez eta harribitxiz jantzia, hau da, halako Jaunari
|
dagokion
bezalakoa; eta zuek baduzuela zerikusia eraikin hori halakoa izatearekin; izan ere, halaxe da, arima garbi eta bertutez betea baino eraikin ederragorik ez baitago, eta zenbat eta bertute handiagoak, are eta distiratsuago agertzen dira harriak; eta egin dezagun jauregi honetan dagoela Errege handi hau, zuen Aita izatea nahi izan duena; eta guztiz preziatua den tronuan, hau da, zuen bihotzean, dago...
|