|
begitan hartua baitzuen Prospero, salatari fama zuela-eta; zer egin zezakeen ere bururatu zitzaion segidan, itxuraz; jolasa aurrera zihoan, eta zintzilik zeudèn hamar eltzeetatik zazpi apurtu zituzten parte hartzaileek; hiru geratzen ziren, beraz, urez beteta zegoena tartean, eltzeen artean beti izaten baitzen bat, urez betetzen zutena, usadioa ere horrelakoa zelako, halako eran, non hausten zuenak bai baitzekien zer sari jasoko zuen: dohaineko ur bainua; Prosperoren aurretik
|
zegoenak
beste eltze bat hautsi berri zuen: esan nahi baita bi eltze geratzen zirela, jolas arduraduna Prosperori begiak bendatzen hasi zitzaionean; ikusleek eta parte hartzaileek bazekiten ordurako zein zen urez betetako eltzea, kanpotik ur hariz josita baitzegoen, partaideek eltzeei eta sokari berari emandako astinaldien ondorioz, bilintzi balantza; Domingok erabakia zuen zer egin, haren begirada bizi tentsioz beteak ez zuen beste interpretazio baterako tarterik uzten?, halako eran, non Jainkoari eta zeruko fantasma guztiei. Benjamin Mariari bereziki?
|
|
ikusi zuena baino gehiago ere ikusi zuen Domingok, ausaz, une hartan... ikusi ez ezik, orduantxe bururatu baitzitzaion, antza, Prosperorekin zerbait egin behar zuela; bururatu ez ezik, sentitu ere bai, agian, arrazoi ezin arrazoitsuago bat bitarteko... begitan hartua baitzuen Prospero, salatari fama zuela-eta; zer egin zezakeen ere bururatu zitzaion segidan, itxuraz; jolasa aurrera zihoan, eta zintzilik zeudèn hamar eltzeetatik zazpi apurtu zituzten parte hartzaileek; hiru geratzen ziren, beraz, urez beteta zegoena tartean, eltzeen artean beti izaten baitzen bat, urez betetzen zutena, usadioa ere horrelakoa zelako, halako eran, non hausten zuenak bai baitzekien zer sari jasoko zuen: dohaineko ur bainua; Prosperoren aurretik
|
zegoenak
beste eltze bat hautsi berri zuen: esan nahi baita bi eltze geratzen zirela, jolas arduraduna Prosperori begiak bendatzen hasi zitzaionean; ikusleek eta parte hartzaileek bazekiten ordurako zein zen urez betetako eltzea, kanpotik ur hariz josita baitzegoen, partaideek eltzeei eta sokari berari emandako astinaldien ondorioz, bilintzi balantza; Domingok erabakia zuen zer egin –haren begirada bizi tentsioz beteak ez zuen beste interpretazio baterako tarterik uzten–, halako eran, non Jainkoari eta zeruko fantasma guztiei –Benjamin Mariari bereziki– eskatu baitzien ezen gauzak gerta zitezela berak buruan zituen bezala; hasteko, berak zintzo zintzo beteko zuen bere partea, tiragoma kolkotik atera eta haren larru puskan harria ipintzen zuela; hala, bada, Prosperok bere lanari ekin zionean, Domingo eta bere lagunak garrasika hasi ziren, Prospero eltze urdunerako bidean jartzeko; adar-jotzaileek ez ezik, beste ikusle guztiek ere –salatariek beti ordaintzen dute, modu batean edo bestean– hara bideratu zuten mutila, batzuk eta besteak ados baleude bezala behingoz, harik eta eltzearen azpian jarri zen arte, jendearen oihu gero eta ozenagoak airean:
|