Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2000
‎Gasteizen guztira 971 aparkaleku daude lur gainean, lur azpian berriz, 3.079 ibilgailuentzat dago lekua. Iaz 105.366 ibilgailu zeuden hirian, orain bi urte berriz, 97.886 Pertsonako 0,48 ibilgailu dago bertan eta 1,37 familia bakoitzeko. Iazko ibilgailuen kopuru osotik, 84.456 ziren autoak, 11.265 kamioiak eta 326 autobusak.
‎Iruñean azkenik 100.000 ibilgailu daude, 0,52 biztanleko. Ez dago bertan trafiko arazo handiegirik, auto ilarek ez baitute 20 minutu baino gehiago irauten, bertako Udalaren arabera. Urtero ordea, 60.000 bat isun jartzen dira.
‎GASTEIZKO Jazzaldiak 25 urte betetzen dituela-eta, Amarica aretoan munduko jazzaldietako kartelen erakusketa dago ikusgai jaialdiak iraun bitartean. Besteak beste, Montreux, Monterey, Newport edo New Orleans eko jazzaldietako kartelak daude bertan. Gainera, Gasteizko Jazzaldia sortu zenetik izandako kartel guztiak daude erakusgai.
2001
‎CD ROM batean bildu dute Koldo Larrañagak eta Enrique Calvok euskal zinearen inguruko informazio osoena. Euskal Herriko, bai Iparraldeko bai Hegoaldeko, zinearekin harremana duten aktoreen, zuzendarien, filmen, jaialdien eta historiaren inguruko informazio zehatza dago bertan. Guztira, 2.500 orrialde eta 1.500 argazkien baliokidea den informazioa bildu dute multimedia formatoan" Lo vasco en el cine" izenburupean.
‎Nik uste dut ere, idazlan hau sentimendu askoren isla dela. Sentsibilitatea, maitasuna, gorrotoa, obsesioak, paranoiak, zeloak, sexua... denetik dago bertan. Azken batean, bizitzaren soka korapiloz korapilo sortzen saiatu naiz.
‎Eta horregatik diot hiztun adina liburu dagoela liburuan. Azken batean uste dut hitzen bitartez historiaren eta orainaren jabetza batera iritsi nahia dagoela bertan.
‎Makiltxo magikotik paper bat atera eta zabaltzen dut: untxi bat dago bertan marraztuta eta erdian zulo bat du. Zuloa Pelloren aurpegi aurrean jartzen dut, untxi bihurtuz.
‎IRUÑEKO Ziudadelako Mistoen Aretoan daude ikusgai Artista Gazteak lehiaketako irabazleen eta lehiaketan parte hartu zutenen obrak. Nafarroako arte gaztearen erakusgai, Gonzalo Nicuesa irabazlearen «Pequeña abstraccion geometrica» eta Luis Ramosen bigarren saria eskuratu zuen «Dejame en paz» obra daude bertan, besteak beste.
2002
‎Joxe Mari Iriondok Auspoa argitaletxerako osatu duen liburu honen mamia, Joxe Lizasoren bizitzan zehar gertaturiko bizipoz eta ezbeharren kronika bat da. Joxe Lizasoren ehunka bertso biltzeaz gainera, bere etxean behin ere bertsorik kantatzen ez omen duen bertsolari honen gaztetako kontuak, nola kalean aurkitu zituen propaganda paper batzuengatik Donostiako Ondarretako gartzelan denboralditxo bat giltzaperatua pasa behar izan zuen, eta abar jasorik daude bertan. Hala nola, Txapel, Basarri, Uztapide, Zepai, Xalbador, Mattin, Arozamena, Lazkao Txiki, Lazkano, Gorrotxategi, Lopategi eta beste ezagutu zituen moduak, eta beraiekin bizi izan zituen gorabeherak.
‎Mari Jose Arana Jesusen Bihotzeko ordenako kidea Algortan bizi da. Komunitate handia dago bertan, egungo handi guztiak bezala, adineko erlijiosoez osatua. Eta erretirotik bizi dira.
‎Gorbeian oso ugari ziren ikazkinak, burdinola asko baitzegoen bertan. IX. mendetik ezagutzen dugun lehena Zigoitiakoa da, gure ibilbidearen alboko herrikoa, eta gerora gehienak Bizkaia aldean garatu ziren.
‎Aitzina, gaur Parketxea dena, arbitrioen etxea zen. Mikeleteen postua zegoen bertan, Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan aduana zaintzeko.
‎Beste minutu batzuk gehiago, eta gailurrean gara (698 metro), Lizarrietatik ordu erdi pasatxoan. Postontzi bat dago bertan, arroka bloke batzuen artean. Larrun oso gertu ikusten dugu gure aurrean, iparraldean.
‎Errepidetik ibili ditugu Lizuniaga leporainoko hurrengo hamar minutuak. Jatetxe eta ostatu modernoa dago bertan (225 m). Ibilaldia luzatzeko aukera polita dago lepo honetatik:
2003
‎PR BI bidezidorrari jarraiki, Garaurre auzo ingurutik Masti baserrira helduko gara, eta Ilunzar mendiaren magaletik Narea auzoraino. San Bizente baseliza dago bertan. 1980an Narea auzoko kofradiak berritu zuen.
‎Goazen orain Murlara, Ibarrola auzora. San Juan Burumoztuaren baseliza dago bertan; lehenengo parrokia izandakoa. Lo egin ezinean egoten ziren umeak eroaten zituzten bertara.
2004
‎Egia da gure herria asko aldatu dela artikulu hauek sortu zirenetik. Orduz geroztik handia izan da gure populazioaren hazkundea eta izugarria, bestalde, gizarteak ezagutu dituen aldakuntzak, hizkuntzaren estandarizazioa barne, baina lan honetan garbi azaltzen denez, Pasaiako herriak euskara eta euskaltzaletasunarenganako izan duen maitasuna eta ardura jasorik daude bertan.
‎Termometroa han sartuko bagenu, konturatuko ginake, kanpuan baino giro obeagoa egiten dula zoko hartan. Barruratutako zomorroak beraz, pozean igerika daudeke bertan. Ala da; gela sarreran dauden ille gogorrak zomorroei atea itxi diete.
‎Argumentu aldetik oso nobela sinplea delako, ez da ezer gertatzen, baina era berean jendeak elkarri istorio asko kontatzen dizkio, eta horrek sortu zuen erregistro diferente asko egotea bertan. Saiatu nintzen nobelan agertzen Gernikako bonbardeoa ezagutu zuen zahar batek nola kontatzen duen gertaera hori, edo junkie batek psikologoaren aurrean nola hitz egiten duen, edo gazte nerabe batek maitasunaz nola hitz egin nahi dion bere neskari...
‎Espainiatik kanpoko etorkinak eta euskararen normalizazioa Hego Euskal Herrian hartu dute aztergai nagusitzat Bat soziolinguistika aldizkarikoek beren azken zenbakian. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren zein Nafarroako Gobernuaren ardurapean dauden lurraldeetan etorkin horiek euskaldun bihurtzeko orain arte egin diren ahaleginak, nolakoa den beren integrazioa eskoletan, eta hizkuntza eskoletan parte har dezaten abian jarri nahi den egitasmoa hizpide dituzten lanak daude bertan.
2005
‎Garai batean soldaduek basetxetzat zuten Pitikarretik, Lasarte eta Hernani arteko merkatal mugimendua zaintzen zuten. Diotenez, gutxienez hogei zaindari zeuden bertan. Karlistek honen berri jakinda lortu zuten liskar odoltsuen ondoren, baserriaren jabe egitea.
‎Erraz aurkituko dugu: Gurutzbideko VII. gurutzea dago bertan, eta eskuineko aldean dagoen geziak ere markatzen du" Hernani". Bidezidorrak Agerre baserri aurrera garamatza, eta seinaleek dioten bezala, ezkerrera joko dugu.
‎Orduan inork ez zekien zer aurkituko zen Ilargian, esaterako. Nork jakin ondasun baliotsuak ez ote zeuden bertan. Badaezpada, hobe etsaia baino lehenago iristea.
‎Parisen adibid... Pi pi pi T' erdiak erdiz erdi! Barka ezazu, polizia bala eta harrien erdi erditik, albistearen gunetik ari zaren «bidali berezia», zaude bertan, segituan jarraituko dugu. Orain Trafikoa:
‎Arroilako landaretza lerroek ohartarazten gaituzte ibaiaren nondik norakoaz: pagoak, urkiak, elorri zuriak, haltzak... daude bertan. Berehala hasiko gara maldan gora igotzen.
‎Gaur egun Petronor enpresaren petrolio birfindegiak hartzen du Muskizeko lur zati handi bat. Turismotik ez da bizi herria, baina Bilboko itsasadarraren ezker aldeko industri herrien birika omen den Arena hondartza dago bertan. Ondoan, oraindik ere Kobaroneko zamaketa tokia dago.
‎Meatzaldeko arrastoez gain, Arenatzako kobazuloak ere badaude bertan. Magdaleniense garaiko margoak gordetzen dituzte, besteak beste.
‎Tximistak erre zuen dorre zaharra eta bere gainean eraiki zuten berria. Gaur egun Rolls Royce erakusketa dago bertan. Munduko kolekzio pribatu garrantzitsuenetakoa omen da.
2006
‎Hor, eskuin aldeko bidea hartu eta Lizar iturri deitutako parajera iritsiko zarete (750 m). Iturria, mahai eta eserlekuak, borda eta aterpe bana daude bertan.
‎Mendibil eta Atxuri gailurren arteko lepoa da Ibaineta eta historiaz eta historiaurreaz betea dago. Trikuharria eta zenbait aztarna arkeologiko daude bertan. Lurrera begiratzen badugu, Ibainetako zelaietako lurzorua heze eta iluna dela ikusiko dugu, zohikaztegia baita.
‎hurritza, lizarra, gorostia, urkia... Faunari dagokionez saiak, miruak, galeperrak, kukuak, enarak, azeriak, oreinak, erbiak, azkonarrak... dibertsitate izugarria dago bertan. Eta paisaia honen erdi erdian, baserri dotore batekin topo egingo dugu.
‎Atrezzoa prestatu eta lehenengo plano motzak eta ondoren orokorrak grabatu dituzte. Aktoreez gain, dozena erdi langile daude bertan, bakoitza zeregin konkretu batekin eta zuzendariak barruko gela batetik ematen ditu aginduak, monitoreari begira dagoela. Kanpoaldean, gainera, arazoak handitu egiten dira.
‎Eskuinaldera jo eta Goiko kalera iritsiko gara. Torrekua eta Morrontxo dorretxeak daude bertan. Erdi Aroan Nafarroako atetik sartzen zen hirigunera, eta bi dorretxe hauek ate hori zaintzen zuten.
‎Sallent de Gallego Tena bailarako hiriburua da, herri turistikoa nolanahi ere, taberna eta jatetxe ugari daude bertan. Festak dira eta jendez gainezka aurkitu dugu Sallent.
‎Aterpetxean goizean goizetik mugimendu handia somatzen da, Kataluniatik etorritako talde handi bat dago bertan, eta gu bezala, GR a egiten ari diren hainbat lagun ere badaude. Goizeko 6etan jaiki eta motxilak prestatu ondoren bapo gosaldu dugu.
‎Balaitouseko tontorra oso berezia da, laua eta zabala. Metalezko tripode handi bat eta Georges Ledormeur alpinista frantziarrari eskainitako harrizko plaka bat guk lurrean aurkitu genuen daude bertan. Ikuspegi zoragarria du.
‎Izen bereko tunel ezaguna azpitik igarotzen da, eta ez da oso garaia (392 metro). Hala ere, inguruaren ikuspegi politak daude bertan. Bilbon bagaude, Abusu auzotik abiatu gaitezke Malmasinera.
2007
‎Federazio berrian hainbat herritako zazpi merkatari elkarte bildu dira oraingoz, eta guztira 1.000 denda txiki ordezkatzen ditu. Federazio berri honetaz gain, Bilbon Ezkerraldenda izenekoa dago, 14 elkarte eta 1.500 dendari daude bertan bilduta. Gipuzkoan, aldiz, aspaldi sortu zen Dendartean izeneko elkartea eta herrialde horretako 15 gremiok parte hartzen dute bertan.
‎Bueltan, kaiberrin sartu gara eta arrantzaleen itsasontzi koloretsuak ikusi ditugu. Olaziregi Ontziola da Hondarribian barkuak egiten dituena, baina Bilbo eta Santanderren egindako batzuk ere daude bertan amarratuta. Pittar, Aita Ramon, Gure Ama Martina, Kukuarri… Txiki ikusten dugu gure burua halako ontzitzarren artean.
‎Areatzarantz zuzentzen den errepidea kilometro batez jarraituz, Karpoko zubia gurutzatu eta Asterriko kofradian sartuko gara; lau errota daude bertan, oso distantzia txikian, eta laurak, tamalez, bertan behera utzita edo hondatuta: Uribiarte, Akauri, Landaburu eta Ibarre.
2008
‎Gau giroaz den bezainbatean, Gorteetako kaleak Espainiako II. Errepublikan bizi izan zituen garai loriatsuenak. 36ko Gerra aurretik bost kabaret handi zeuden bertan, eta hamaika areto txiki. Gerrak eraman zituen gehienak.
‎Iturri bat ere badago, San Kristobaletik hartu eta ezkerrerantz doan bidean. Ur fresko freskoa dago bertan. Ingurunea aspalditik izan da alboko herri txikien topagune, eta oraindik ere, uztailaren 10ean, San Kristobal egunean, jaia izaten da Oizen, erromeria eta guzti.
‎Eta oraingoan ere Bertsozale Elkarteak aurrea hartu digu. Ikustera joan garenerako jakin dugu uztailetik daudela bertan. Azken urteetan, kultur kudeaketan, nire arlotik, lanean jardun eta konturatu naiz ez dela hau hori gertatzen den lehen aldia.
‎Ondorioz, Saturrarango emakumeentzako espetxea gero eta garrantzitsuago bilakatu zen presondegietako egituran. 1940an 1.500 presotik gora zegoen bertan eta hiru urte beranduago, nahiz eta kopuru hori heren batean jaitsi, Saturrarangoa zen emakume gehien biltzen zuen kartzela 1.050 atxilorekin Madrilgo kartzelak 400 preso eta Malagakoak 200 zituzten, hurrenez hurren.
2009
‎Arrue jesuitaren hitzetan ere, kartzela sistema pobreentzako dago egina, aberats eta erdiko klase gutxi dago bertan, eta ez da gizarteratzeko eredu egokia," gehienez eutsi egin dezake, baina pertsonen egoerari buelta emateko kanpoan egindako alternatibak dira bidea; gurea bezalako zenbat eta alternatiba gehiago eraiki, orduan eta konponbide gehiago lortuko ditugu".
‎Ongi markatutako lau bat kilometro daude, Portillo de Eneriz delakora ailegatu arte. Ederki kontserbatutako dolmena dago bertan, eta pixka bat harago, mendian sartuta, beste bat, Minako Dolmena.
‎Nafarroako hiriburutik 15 kilometrora dago, eta hango biztanle gehienak Iruñerriko beste herrietara eta Iruñera joaten dira lan egitera. Etxauri, bailarako udalerri nagusia bada ere, ez da inguruko merkataritza eta zerbitzu gunea, denda bakarra eta bizpahiru taberna baitaude bertan.
‎Hiri zaharrean jende kontserbadoreak bizi dira, desertu ertzeko bizimoduan ohituak. Base militar garrantzitsuak zeuden bertan; II. Mundu Gerratik zegoen handi bat duela hamar urte itxi zuten, baina Marineen kaserna handiak martxan dirau. Orain dela hamar urte, kreditu merkeek berotuta milaka kanpotar iritsi aurretik, Victorvilleko gizonezkoen artean seitatik bat armadako beteranoa zen.
‎New Yorkek aspirina batek baino eferbeszentzia handiagoa dauka. Ez dago bertan luze iraungo duenik, baina bertaratzen den oro arrastoa uztera doa. San Ferminetan bezala.
‎" Bazkalondoan, eguzkiak gogor jotzen duenean, kalean inor ez dagoela, plazara irteten naiz txangoan jolastera". esaldiarekin hasten da kontakizuna, eta espazio horretan, plazan, bazkalostean jazotzen denaren berri emango digu Zangozikinek. Izan ere, badirudi inor ez dagoela bertan," eguzkiak gogor jotzen duenean", baina" ordu horretan, kaleak hutsik daudenean, etorkinak azaltzen dira plazara bazter urrunetara dei egin eta han utzi zituztenekin hitz egiteko" eta, hain zuzen, gertakizun horren inguruan dago eraikita liburua.
2010
‎Ez dute armarik; han daude, besterik ez. Kontuan izan behar da hau izan dela Israelgo bonben jomuga, Hizbullahren egoitzak ez ezik mugimendu islamistaren Al Manar telebistaren platoak daudelako bertan. " Nor zara?" eta" zer egiten duzu hemen?" dira auzo hauetan atzerritar bati berehala egingo dioten galdera, guri kasu.
‎Erosi hegazkin txartela eta zatoz zeure begiz ikustera. Noski, akats ugari ditu Txinak, eta ez naiz ni izango bere defendatzaile sutsua, baina aitortu behar dut oso gustura nagoela bertan. Jakina pribazioak, debekuak eta mugak daudela, eta herrialde guztietan bezala sekulako astakeriak gertatzen direla.
‎Gune lasaia ez ezik, aire librean jarduteko lekua ere bada. 6,5 kilometroko luzera duen bidegorriak inguratzen du urtegia, eta kirola egiteko hainbat gune daude bertan, ariketak nola egin azaltzen duten argibide taula eta guzti. Ibilbide horretan, bidearen erdia, gutxi gorabehera, landa guneen ondotik egingo dugu, eta beste erdia basoen albotik.
‎Hamarkada horren amaieran, Maria Katherine le Jumel de Baneville, Aulnoyko kondesak beste erabilera bat proposatu zuen inguru horrentzat: " Harkaitz eta amildegiak bakarrik daude bertan, maitale itxaropen gabe batek bizia galtzeko leku aproposak, hartarako beharrik izanez gero".
‎Sandinistak oraindik gobernuan zeuden arren, mugimenduaren azken hatsa izan zen. Euskal Herriko eta Europako jende asko geunden bertan, eta Europan" Nikaragua sandinista" esatea jendearekin konektatzeko modua zen orduan. Tamalez, ni han nengoela, hauteskundeak galdu zituzten, eta nahiko etsita egin nuen etxerakoa.
2011
‎Irimoko gurutzea herritik modu nabarmenenean ikusteko dago bertan kokaturik, baina ez da hori mendiko gailurrik altuena. Aterpea eta gurutzea, auzolanean eraiki zituzten, hilabete eskaseko epean, 1955 urtean.
2012
‎Guztiz debekatuta zegoenez, nik ez nuen kartelik jarri ezta inongo iragarpenik egin ere, ingurukoei abisatu nien soilik, pelikula debekatuta zegoelako eta poliziak jakinez gero kartzelara bidaliko ninduelako zuzenean. Proiekzioaren eguna iritsi zenean, egoitzara heldu eta ehunka gazte zeuden bertan, ilara aterainokoa zen. Harrituta geratu nintzen, eta pelikula osoa oso urduri ikusi nuen arren, ez zen ezertxo ere gertatu, polizia ez zen bertaratu eta filma osorik ikusi ahal izan zen.
‎Artzabal XVIII. mendeko eraikina da, bere garaikoen artean aipagarrienetakoa. Egun, Gure Pakea jubilatuen egoitza dago bertan.
‎Kalezaharreranzko bideari jarraituz, mendian gora artaldetik artaldera jauzi eginez, Ibarrola Haundi baserrira iritsiko gara. Donostiako kostaldeko bista ederrez gozatzeko parada dago bertan. Baserria bakar bakarrik zegoen lehen, baina egun Ibarrola Txiki nekazaritza turismo gunea dauka aldamenean.
‎Inpresioa daukat hemendik urte batzuetara gehiena hortik etorriko dela, prentsa, telebista eta irratia adibidez. Hemengo hedabideak adi daude, ez daude bertan goxo.
2013
‎Beran egin dugu hamaiketakoa, herriko frontoitik igarotzen da bidea eta iturria dago bertan. Esertzeko zelai atsegina du, gainera.
2014
‎Arazorik gabe joko dugu aurrera, Peña del Cinco harkaitzaren pean, oraindik ere abside erromanikoa mantentzen duen Soledad ermita txikia bisitatuz, harik eta Atauri herritik gertu bidea baso trinko eta freskagarri batean murgiltzen den (6 km). Eremu paregabea da hau, Atauriko tunela, zubia eta presa txikia baitaude bertan. Gutxi barru, Atauriko geltoki zaharrera helduko gara.
‎Errepidea saihestuz, Soila menditik Izki natur parkearen barruan gailurreriaren magalean dagoen bidexka bati segituko diogu orain, gero atzera berriz jatorrizko bidearekin bat egiteko, Antoñana herritik gertu informazio gune bat dago bertan. Aipagarria da kale estuek eta Erdi Aroko itxura lerdenak Antoñanari ematen dioten edertasuna (9 km).
‎Goikobaluko muinoa (Goiko Obalutik eratorritako izena) Deba eta Aramaio errekek inguratzen dute. Antzina, gaztelu bat zegoen bertan, oso leku estrategikoa baitzen inguruko bailarak kontrolatzeko, eta horrexegatik historian zehar zenbaitetan okupatua izan da (Napoleonen tropek edota 1936ko gerran, kasu). " Hala ere, iristeko leku zaila denez, azken hamarkadetan oso baztertua eta hutsa egon da muinoa.
2016
‎Katalan hauen lana hil ala bizikoa da, etorkinen heriotza kopurua asko murriztu da. Urritik daude bertan, ontzien etorrera masiboa hasi zenetik. Proactivako bi kide etorri ziren lehenik, eta 15 egun eman zituzten bertan, harik eta dirua agortu zitzaien arte.
‎Hasieratik, lursaileko lanak auzolanean atera dituzte aurrera Lekitto Bedarrakoek. Izenak dioen bezala, garai batean uso tokia zen parkea, eta hegaztiak egoten ziren dorrea dago bertan. " Dorrea erabat zahartuta zegoen, erortzen hasia.
‎Erritmo horretan, eltzeitsua 2017 amaieran hutsik egongo da. 2011n 67.000 milioi euro zeuden bertan. Zer gertatu da egoera horretara iristeko?
‎Kuakero komunitate erlijioso protestantea, hierarkiei bezala gerrari uko egiten diona familia batean sortua, erdi txerokia jatorriz, oso gazterik meatzari hasita sartu zen IWW Industriako Munduko Langileak sindikatuan. Sozialistak, anarkistak eta marxistak elkarrekin zeuden bertan. IWWko buru eta intelektual gehienak Boston inguruetan egon arren, AEBetako ekialdean, Little mendebaldeko herri, hiri eta estatuetan hasi zen langileak errekrutatzen.
2017
‎Mikelen hitzak dira, telefonoz jardun dut harekin eta, tarterik izanez gero, arratsaldean agian argazkiak egitera hurbilduko nintzela azaldu diot. Hartu dut tartea eta herri baratzera heldu naizenean familia bat zegoen bertan eserita eta solasean. " Zuetako bat da Mikel akaso edo baratzekoak zarete?", galdetu dut.
‎150 sagarrondo aldaera edo mota baino gehiago omen daude bertan. Eta berriak landatzeari ekin diote, baita lehendik badiren sagar makatz edo sagarmin asko ere.
2018
‎Animalia gehiagoren arrastoak ere topatu izan dituzte Arrikrutzen: errinozeronte iletsua (Coleodonta antiquitatis), leizeetako hiena (Crocuta crocuta spelaea), orein erraldoia (Megaloceros giganteus) … Leizeetako hartzen (Ursus spelaeus)" hilerri" bat ere badago bertan; zantzu guztien arabera, aztarnategi horretako hartzak batera hil ziren, hibernatzen ari zirela, urak harrapatuta eta itota.
2019
‎Ferrarako gortea prestigiodun musika gunea zen ordurako, hainbat gortesau musikazalek beste noble batzuentzat jotzeko ohitura errotuta baitzegoen bertan, musica riservata izenekoaren testuinguruan. Taldeak Concerto Delle Donne (emakumeen kontzertua) zuen izena, Livia d' Arco, Anna Guarini, Laura Peverara eta Tarquinia Molzak osatu zuten eta 1597 urtea bitartean jardun zuten.
‎Gernika da ziur asko aurreko mendean arma gehien ekoitzi zituen Euskal Herriko herria: Astra, Alkartasuna eta Talleres de Guernica enpresak zeuden bertan, eta azken hau zen Espainiako Estatu osoan arma gehien ekoizten zuena. Gerrako morteroak eta hauen munizioak, nabigaziorako lehergailuak eta mota askotariko granadak fabrikatzen zituzten, besteak beste.
2020
‎Bertan, dozena erdi bat zulakarik dihardute lanean, gau eta egun. Honaino iristen den giza isuriari nekez eutsi ahal zaio. Kanpalekuaren sarreran, etxe prefabrikatu baten barruan, Ilargi Erdi Gorri Kurduaren arduradun batek dio 4.000 pertsona daudela bertan. " Egunero beste familia bat datorkigu", gaineratu du.
‎Ia 4.000 haurrak Eastleighera eraman zituzten, boluntarioek bi astetan, presaka eta ahalegin handia eginez, prestatu zuten esparrura. Haur gehienak ez ziren luze egon bertan. Udan zehar, pixkanaka, Erresuma Batu osoko" kolonia" eta etxeetan banatu zituzten.
‎Alde Zaharrean euskara sartu eta gaztelania mantendu; eta San Jorgen gauza bera. Euskarazko eskaria agertu zen, jakina, eta Mendillorrin eta Buztintxurin ere agertuko litzateke eskainiko balitz, ereduko ikastetxeak baitaude bertan. Egia erran, auzo guztietan euskarazko eskaintza balego, guztietan agertuko litzateke euskarazko eskaria.
2021
‎Gaur egun 18 mila harpidedun baino gehiago ditudan arren nahiko geldirik dago kanala. Edozein modutan, urte hauetako guztietako edukiak ikusgai daude bertan, 300 bideo baino gehiago, guztira.
2023
‎Itsaso Gorrian 372 kilometro kosta dituen estatu ttipi horretan egotea ezinbestekotzat daukate estatu handi horiek, hain justu Itsaso Gorriarengatik: " Pasabide erabakigarria dago bertan, eta merkantzia trukeetatik etekinak ateratzen dituzten herriek ezinbestekotzat dute sarbide horren segurtasuna", L´apostrophe komunikabideko Djibouti: la ou convergent les puissances militaires (Djibuti:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia