Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2000
‎Oraina eta geroa, etorkizuna eta egungoa, horra hor, urri nahiz oparo, berezko eta betiko harremanak. Horiei adi egon behar du legegileak, berak ezarritako erakundeak lur gaineko euskarrietatik bakartuta ikusi nahi ez baditu. Berezko harreman horiek ahalbideratzen dute herri baten nortasuna eta eitea ez galtzea, herri hori azkendua edo hori baino makurragoa dena, beheratze maila espantagarrian amildua izan ez bada.
‎Baina hau patata zomorroari ere gerta dakioke. Russellek uste zuenaren aurka, Schlicken aburuz ‘ezagutza zuzenari’ buruz mintzatzea kontraesanean erortzea da, bitartekari kontzeptual batek egon behar baitu beti ezagutzan. Beraz, ezagutza paradigmaren adibide bat ez litzateke Russellen sentimen datuen judizioarena izango, Maxwellen ekuazioena baizik.
‎Honen bitartez, indukzioak kasu partikularrei esker eratzen duen orokorpen unibertsala onartu beharrean, gertatzen den zerbaiten berrespenaren maila erakusten zaigu; hau da, probabilitate bat esleitzen dio gertakariari. Beraz, orokortu eta aurresan egiten du, baina zenbaki baten esleipenaren bidez. Zenbakiak 0 eta 1 bitartean egon behar badu, 1 ateratzen bada —edo letik hurbil—, orduan berrespena osoa ala ia osoa da —oso probablea— Carnap, era honetan, Humeren indukzioaren arazoa ere gainditzen ahalegindu zen:
‎termino bat esanahi ezaguturiko beste termino batzuen bitartez definitzen da. Baina, gurpil definizionalean edo infiniturako erregresioan erori nahi ez bada, terminoek, bere oinarrian, beste termino batzuk ez diren zer edo zerrekin egon behar dute loturik. Hala, oinarri horretan, termino primitiboak edo definigaitzak daude; hauen esanahia beren erreferentziak seinalatuz aurkitzen ditugu, terminoei dagokien zerbait hori seinalatuz.
2001
‎Espazioa bera koloreen behaketarako eta beste edozein behaketarako halabeharrezko aurrebaldintza delako. Edozer gauzak beti espazio batean egon behar du, kokapen bat izan behar du; baina espazioak berak ez du kokapenik. Beraz, ezberdintasun nabarmena dago espazioan kokatzen diren gauzen eta espazioaren artean, maila ezberdinetan daude.
‎Arrazoimenak kritikaren mende egon behar du bere ekimen orotan, askatasun horretan oinarritzen da bere izatea bera.
‎Arkitektonika sistemen artea da. Arkitektonikak ezagutza solteak sistema bat bihurtzen ditu eta, horrenbestez, gure ezagutzan zientifikoa denarekin du zerikusia; ondorioz, metodoaren irakaspenean egon behar du nahitaez.
‎Beraz, halabeharrez existitzen den zerbait behar dugu. Gainera, beharrezko lehen kausa hau munduaren zati bat da, espazioan eta denboran egon behar baitu (esperientziaren osagaia delako).
‎Ez adimena, kontzientzia baizik. Kontzientziaren esanera egon behar dugula esatea, egia honen aitormen argia da: gure barrengo barrenean gogoko zaiguna —bazaigu— egia, ona, ederra dela, onaren maitale garela, onaren bila dihardugula.
‎1) Argi egon behar du beti egiaren ezaguera subjektiboa dela, ezaguera hori gizakiaren eta gizakiagan dagoen
2002
‎Bentham ingelesa jurista da formazioz, eta bere bizitzan egingo dituen proposamen legegile guztiak legeak gizartearen zoriontasunera bideratuta egon behar duelako teoriak eragingo ditu, panoptikoa tartean. Garaiko ideia liberalekin, kartzelen erreformarako bere nahiak industria iraultzarekin eta Frantziakoarekin bat egingo du.
2003
‎Feyerabenden aburuz, ez dago sinetsi beharrik, are gutxiago zientzi adituek gure agintari eta gidari izan behar dutenik. Adituen erabakiek, demokrazien beste arlo gehienetan gertatu lez, kontrol demokratikoaren menpe egon behar dute; herriak gainbegiratu behar du zientzi jarduera, bere emaitzak, aplikazioak, diru laguntzak eta guzti. Izan ere, tamalez, zientzia ideologia da azken buruan, berak sortutako mitoaren gainean eratutakoa; eta estatutik banatuta ez dagoen arren, egon luke, erlijioa dagoen bezala.
‎Uste hori faltsua dela azalduko da: estatuak prest egon behar du zientzian interferitzeko, mugaz gaindi joaten diren bestelako erakundetan interferitzeko ere prest egon behar duen bezalaxe. Eta estatu eta elizaren (hezkuntza eta elizaren) arteko banaketa estatu eta zientziaren (hezkuntza eta zientziaren) artekoak osatu behar du.
‎Uste hori faltsua dela azalduko da: estatuak prest egon behar du zientzian interferitzeko, mugaz gaindi joaten diren bestelako erakundetan interferitzeko ere prest egon behar duen bezalaxe. Eta estatu eta elizaren (hezkuntza eta elizaren) arteko banaketa estatu eta zientziaren (hezkuntza eta zientziaren) artekoak osatu behar du.
‎Oinarri hori, beraz, kontzeptu fisikoek eta horietatik eratorritakoek osatuko lukete Carnapen aburuz (fisikalismoaren tesia). Harrezkero, zientzia guztiek bateratuta egon behar zutela baieztatzen zuen tesiak diziplina desberdinen hizkuntza guztiak hizkuntza fisikalistara murriztu behar zirela ikusaraziko zien filosofoei. Ildo horretatik, fisikaren kontzeptuak ezagutzaren oinarri bilakatu ziren, zuhaitzaren (Zientzia Bateratuaren) enbor, eta adarrak fisika ez ziren beste diziplinak lirateke:
2004
‎Dena dela, nekeza, edo ezina hobe esanda, izango da Jainkoari buruzko adiera hau planteamendu naturalista batekin homologatzea, berak argi eta garbi adierazten duelako Jainko honen existentzia naturaz gaindikoa dela. Jainkoa kanpoan geratzen da, naturatik urrun samar, eta honela arrazoimenaren azken funtsa naturaz gaindikoa bihurtuko du, ez dagoen arren benetako arrazoirik onartzeko arrazoimenak gai materialetatik kanpo egon behar duenik. Zer egiten du hor, gainera, munduaren sortzailearen ideiak?
‎" ezin dut nik hau ukatu", esango du. Ezin ukatu natura perfektuan izaki akastunak txertatuta egon behar duela eta horrek naturaren perfekzioa bermatuko duela eta, neurri honetan, izaki akastun hori perfektua dela. Egia esan, berarentzat frogatu beharra ez duen onespen baten aurrean geundeke hemen, baina horrelako baieztapen baten inplikazioak zabalak izango dira, naturaren perfekzioa eta Jainkoa bera ere neurri handi batean ezagutezinak bihurtzen direlako.
‎" Gertakariak, irudi izatekotan, zerbait behar du amankomunean ukan berak irudikatutakoarekin" (2.16), hau da, zehaztuko digu filosofoak: " Zerbait identiko egon behar du irudian eta honek irudikatutakoan hau haren irudi zinez ahal izateko" (2.161).
‎Baina etikak munduaren zentzuari ere egiten dio erreferentzia; zentzu honetan esan liteke, etika transzendente ere badela. Horrexegatik, munduaren zentzuak mundutik kanpo egon behar du (6.41). Horrexegatik ere ezin adieraz daiteke eta hartaz isildu beharra dago.
2005
‎2 Okerretera ari dira, bestalde, judegu batzuk, Trifon bera ere barne, Justinorekin eztabaidan diharduela, arrotzak euren burua salbatu nahi izanez gero, lege hebertarraren mendean egon behar dutela sinesten dutenean. Legeak ezin ditu behartu menpeko ez dituenak, horientzat ezarri ez bada.
‎Ideien asoziazio horretan, egiaz, baldin eta zoriak, arbitrariotasun itsuak edota hiztun bakoitzaren singularitate propioak eragin itzela eduki izan balu, orduan, alferrikakoa izango litzateke benetan era horretako eginkizun baten ahalegina. Hizkuntza giza espezie osoaren beharra eta emaitza zelako, hain zuzen honengatik, beraren oinarrian nolabaiteko orokortasunak eta argitasunak egon behar du.
2007
‎Kontua ez da atzera egitea eta etsipenez elkarrizketari uko egitea, baizik eta —kontraeraso guztien gainetik— behin eta berriz elkarrizketa gauzatzen saiatzea. Batek, alegia, egon behar du prest egiazko hitza —posizio ziurretik harantz doan hitza— erabiltzeko eta bere burua estali gabe bestearen aurrean jartzeko. Ez da nahikoa, beraz, norbait aurreiritzirik gabe elkarrizketarako prest egotea; aldiz, ezinbestekoa da ere" aurkariari" behin eta berriro elkarrizketara etor dadin exijitzea, horrela bakarrik ikusiko baita ze punturaino den posible elkar ulertzera iristea.
‎" Hezkuntzaren zereginen artean", honela gure autorea, bada bat" erabakigarria" eta" arras garrantzitsua" dena, hala nola," gizakia hitz egitera eramatea" edo" elkarrizketara gidatzea" 181 Hezitzaileak, baldin eta egiaz gizakiaren garapen integrala bultzatu nahi badu —hona hemen bere erantzukizun etikoa— ezinbestean lagundu behar dio gizabanakoari bere" elkarrizketarako jarrera eta gaitasuna" 182 areagotzen. Esan dezakegu ere, beste modu batez, elkarrizketan parte hartzen dutenek ikasi egin eta prest egon behar dutela euren posizioa erlatibizatzeko eta bestearen ikuspuntua onartzeko, ze hitz egite hutsak ez dakarkio automatikoki arrakasta zehatzik elkarrizketari. Bollnowek zera idazten du:
‎Baina exijentziak aurrera egiten du. Horren arabera elkarrizketan sartu behar dugu, elkarrizketarako prest egon behar dugu, baita kontrako iritziak —lehen unean guztiz lekuz kanpo eta deitoragarriak iruditzen zaizkigun iritziak— etortzen zaizkigunean ere. Ze, orokorrean, ez dago zentzuzko elkarrizketa batera eraman ezin daitekeen giza oposiziorik.
2008
‎Osotasunak zatien aurrekaria izan behar du. Osotasunak bateratzailea den printzipio batetik eraikita egon behar du. Kantengan elementuak baditugu, baina osotasuna batzen duen printzipioa falta zaio Kanten filosofiari.
2009
‎geldirik dagoena mugimenduan jartzea, jarraraztea. Kontzeptuak ez dira geldirik dagoen zerbait, nahiz eta geldirik egon behar duten erabilgarri suerta dakizkigun. Kategoria kantiarrak eta ideia platonikoak gizakiari egiten dioten mesedean oinarritzen dira, bere praktikotasunean.
2010
‎" Immertsioaren antolatutako eta ebaluatutako lehen esperientzia", honela Arnau," 1965ean Montrealgo ‘Saint Lambert’ eskolan hasitakoa da" 291, non ingeles hizkuntzako familiek euren haurrei frantsesa irakatsi nahi dieten, baina berori instrukzio hizkuntza bezala erabiliz292 Immertsioa, bestela, ez da programa itxi bat —instrukzio hizkuntza" noiz erabiltzen hasi" eta" zenbat erabili" galderak tokian tokian erantzun behar dira—, eta, beraz, immertsioak" hainbat errealitate soziopolitiko, kultural eta linguistikoren ondorio diren" forma ezberdinak ditu293 Esan dezagun ere, Cumminsi jarraituz, immertsioaren ikerketek —bi hizkuntzetan lortutako gaitasuna, errendimendu akademikoa eta ikasleen jarrerak neurtzen dituztenak— garbi erakusten dutela" elebitasuna" linguistikoki, kognitiboki eta sozialki" aberasgarria" izan daitekeela294 Kontua da, baina, immertsio programak ez direla automatikoki arrakastatsuak, baizik eta beroriek horretarako gutxienez bi baldintza bete behar dituztela. Bata" borondatezko parte hartzea" da, zeinen arabera —honela Sierra— gurasoek bi gauzez" konbentzituta" egon behar duten, hala nola," komenigarria dela euren haurrek bigarren hizkuntza hori ikastea" eta" hizkuntza horretan ikastea dela hori lortzeko modurik onena" 295 Konbentzimendu hori, finean, funtsezkoa da ikasleak —hizkuntza berria dela eta— jarrera positiboa eduki eta jorra dezan. Bigarren baldintza, bestela, aipatutako" planteamendu komunikatiboarekin" lotuta dago, ze —Ruiz Bikandik adierazi bezala—" ahalegin didaktikoa" hor" hizkuntzaren alde ulergarrietan zentratu behar da", hain zuzen," beraren erabilerarako testuinguruak sortuz" 296 Hizkuntzak berezkoa du intentzio komunikatiboa, eta, horrexegatik, bat egin dezakete xede hizkuntzak eta instrukzio hizkuntzak.
2011
‎Platon oso kristaua da; edo, nahiago baduzue, kristautasuna oso platonikoa da. Azkenean dena Jainkoan edo Ongian fundamentatzen da, eta, goitik behera denak Hastapen goren hari subordinatua egon behar du txukun txukun balioen hierarkia estuan: poesiak garbia izan behar du, nobelak morala, moralak ez erlatibista, eta bai Egian eta Jainkoan errotua.
‎Maribel Sanchezen aburuz, Letek ez du beharrezkotzat jotzen inondik ere poeta iraultzaren aitzindari eta mezulari izatea, baina ezin du begiak errealitatearen aurrean itxi, hots, ez dago poeta ez poesia inuxenterik, ez dago zikintasunik gabeko poesia. [...] Poetak, gizonaren sozial izatearen kontzientziaz osaturik eta azpimarraturik egon behar du. Sozialtasun horren adierazpen nagusia herri baten izan nahi eta ezin izate minberakor eta argi ilun adieraztean legoke, guzti hori herri urratu eta bortxatu baten kontestuan.
2012
‎Badiouk ere ezer gutxi edo ezer ez du esaten ekonomiari buruz: ekonomiak borondate politikoaren guztiz menpe egon behar duela baino ez du aitatzen. Hain zuzen ere, gaur egungo ekonomia neoliberalean gertatzen denaren aurkakoa.
‎Filosofiak," estilo funtsatzaile bat, estilo ziur bat, Descartesenaren gisako estilo bat berriz aurkitu" behar du (Badiou 2005, 48). Filosofiak" gertatzen denaren singulartasun suntsiezinaren aurrean irekita" egon behar du;" espero ez denaren ezusteak elikatzen (sustatzen) eta hornitzen duen filosofia bat. Gisa horretako filosofia da gertaeraren filosofia bat" (Badiou 2005, 56).
‎Posible da beste objektuetatik ezberdintzen duen hori atzematea, bere identitatea eta ezberdintasunak identifikatzea. Baina gauza bat ez da oraindik objektua; ezen gauza batek, objektu izatera iristeko, mundu batean egon behar du. Lehenbizi, eta bere objektutasuna mundu zehatz batean pentsatu aurretik, gauza bera pentsatu behar dugu.
2014
‎Antzoki berrion arkitekturak antzinako antzokien moduko estiloa izan behar zuen, espiritua ere berreskuratu behar zuten. Antzokiek hotsanditasuna eta salbuespena izan behar zuten eta antzezte zeremoniatsuetarako egon behar zuten gordeta: horrela jaio zen Bayreuth eta bere jaialdia.
‎Era berean, antzerki lirikoa menperatzen zuten abeslari vedetteen tiraniarekin amaitu nahi zuen Wagnerrek; antolatzen zituen antzezpenetan, orkestrako musikarien diziplina zorrotz beraren menpe egon behar zuten abeslariek. Eta eszenaratzeak ez zuen doako apaingarririk izango, bereziki musikak adierazten zuen ekintza dramatikoaren esanahia nabarmendu nahi zuen.
‎Ordea, ‘naturala’ denaren inguruko eztabaida hori absurdoa da operari buruz ari garenean. Argi dago abestuz hitz egiten den genero batean, naturaltasun orok, benetako errealismo orok egon behar duela absente. Filosofoen baieztapenak baieztapen, opera bufoak ere bere konbentzioak sortu zituen, baina lortu zuen opera handitik bereiztea, eta publiko berri baten gurariak asebete zituen.
2016
‎Eta, hala ere, nire egoismoaren eta Albert Schweitzer baten egoismoaren artean egon behar du diferentziaren bat...
2022
‎Filosofiak, kontzeptuak sortzeko jardunari ekin diezaion, jakintza zientifikoen arteko mugan mugitu behar du, teoriaren eta praktikaren arteko banalerroan, pertsonalaren eta kolektiboaren arteko ertzean, identitate kulturalen eta dagoena eta egon behar lukeena etikoki eta politikoki bereizten dituen distantziaren arteko pasabideetan. Beraz, filosofia bera ere bada filosofikoa eta ez filosofikoa, berea eta berea ez dena biltzen dituena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia