Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 297

2000
‎Oso gaixo egon behar zuen amonak horren geldirik egoteko. Gurutze handi bat zuen eskuetan, eta bi kandela piztu jarri zituzten gelako albo batean zegoen kutxa baten gainean.
‎Dabid dela eta, jakizu niretzat kolpe handia izan dela bera hemen ikustea. Bere onetik irtenda egon behar du egin duena egiteko. Atzokoa ere patetikoa izan zen, baina Patxirekin izandako frufrua amaitu, eta, azkenean, sorbaldatik helduta, rancherak kanta  tzen hasi ziren.
‎Danek telefonoaz nazka nazka egina egon behar du. Kaliforniako bidaia agentzikoekin hitz egitea lortzen duenean, Madrilekoekin harremanetan daudela erantzuten diote eta, beraz, oraingoz ez dakitela Chicagon non ostatatuko garen.
‎Billeteak erosi aurretik, ordea, denok denon aurrean pisatu behar izan dugu abionetetarako talde orekatuak lortze aldera, eta begien bistan geratu da azken asteotan argaldu egin naizela: 46,5 kilo; oso oker ez banago, Bostonen baino bi kilo gutxiago (nire gorputz masaren indizeak honezkero oso behean egon behar du). Denborak eta eguraldiak Gran Canyon nola, badirudi halatsu ari direla bidaia eta kezkak nire gorputza eta arima higatzen; ez txarrerako halabeharrez, zeren abionetatik agertu zaigun ikusmiran higaduraren forma gutiziatsuak infinitoak zinez ikusgarriak baitziren (gogorra bada ere, gaur onartu beharra daukat higadura ederra ere izan daitekeela, eta beharrezkoa agian.
‎Futxo eta errefutxo! Azkenean" Mila esker" baldarki esan," ez da ezer, pasatu zait", eta hurrengo egunerako indartsu egon behar genuela esanez agurturik, dendara sartu nintzen. A ze estualdia!
‎Guk ez ditugu fardelak hemen jai  tsiko. Gure hotelak hirian egon behar zuen...
‎Bidailagunek inkontzienteki zoruan utzi dituzte beren fardelak, telegramak zioena beraientzat ere balitz bezala, edo, begirunez, nire erreakzioaren esperoan egon behar balute bezala. Baina ni, doi bat bakartu, papera zabar askatu, eta gainetik ikusmiratu ondotik, nire aldarteak eta tonuak nabarmentzen ez zuten berria eman diet:
2001
‎E (une batez atseden hartuz): Hemen egon behar du. Seguru nago.
‎Lotsagarri eta penagarri eta halaz guztiz nahitaezko. Hizkuntzarekiko auziak ez baitaude oraindik egon behar luketen egoeran, nahaspilarik larrienean baizik.
‎Bestela badirudi ere, inoiz baino begirago egon behar genuke orain aldi igaroari, etorkizunaz atzendu gabe noski eta etorkizunaren zain gaudelako, hain justu. Besteak beste, lehen egin izan dena egina dago, nahiz gaizki egina iruditu guri; lehen esana esana dago, oker esana dagoela baderitzagu ere.
‎Zerbait esan daiteke horratik: bi gauza, berezirik egon behar luketenak, elkarrekin nahasten dituela, dena eta behar litzatekeena. Gaiak bi liburutan edo bi lan berezitan, bakoitza bere aldetik, bildu izan balitu, eta lehenengoan bere tesiaren aldekoak ez ezik, kontrakoak ere jaso, ugariagoak bilduko zituzkeen, bai, baina baita nahasiagoak ere.
‎maite dugun herrian. Eta irekirik egon behar du elkarren arteko mintzabideak, nahiz mokoka ari, nahiz errietan ekin.
‎Ez da galdetu ere behar zein dagoen zabalduago, zeinek egon behar lukeen baizik. Hondar hondarreraino bagatoz, ez du hemen zer ikusirik ez gramatikak ez estetikak.
2002
‎Txarrimuturrek, besoak zabalik, puntu bat seinalatzen zion  atzamarraz Txinori, eta beste bat, Valdési.  Polizia-buruak adierazi nahi ziena beste nonbait egon behar zuen inondik ere, kale batzuk harantzago agian, zeren poliziek ez baitzuten toki jakin batera begiratzen, nagusiaren aurpegira baizik. Josu R urduri jarri zen.
‎Estazioaz aski harantzago, altura eta tamaina askotako eraikuntzen gainetik, Banco de Vizcayaren goialdea, hiriaren begirale eta zaindaria. Berari begira, Economicaseko adiskideren batek inoiz esandakoa gogoratuko genuen, hots, kontraesana dirudien arren, dirua beldurtia dela berez, erne egon behar duela beti. Honekin batera Psikologiako besteren bati inoiz entzundakoa ere gogoratuko genuen, hots, kontraesana dirudien arren, beldurra ausarta dela.
‎Paraje hau gehiago zapalduko ez dudan errezeloa zaukaat. Izan ere, zoratuta egon behar du batek hona propio etortzeko.
‎Halako batean, di da egin eta atzera begiratzen nuen, aitona ikusiko nuelakoan nire atzean ezkutaturik; edo etxetik hurbil zegoen tabernako atean. Niri begira egon behar zuela pentsatzen nuen; horregatik egiten nuen di da eta begiratzen nuen ate atzeetan edo armairuetan.
‎Egia da administrazio publikora joanez gero behin baino gehiagotan ez direla euskaldunak aurkitzen egon behar luketen tokietan. Baina egia da, horrekin batera, lehenago baino askoz ere euskaldun gehiago kausituko duzula, duda gabe, mahai ofizial horietan eserita.
‎Komeni da hau gogoraraztea, zeren ez baita egia, esan dizudan gisa, gauzak ez direla aldatu. Itsu eta atzenkor egon behar du batek, edo bi begiak lausoturik izan gutxienez, hizkuntza kontuetan oraingo egoera eta orain dela hogeita hamar bat urtekoa berdintsuak direla pentsatzeko. Itsu, betiko gau lazgarria begietan, edo, lehen esan dudan gisa, beste planeta batean bizi, hori ere gerta daiteke, eta ez nintzateke harrituko batere hau izango balitz kasua, hemen bizi den jende anitz aldi berean beste planeta batean ere bizi delako.
‎Eta ingelesez irakurtzeko orduan, bai ikasleek bai irakasleek ere, aski lan! Kasu honetan, eta egoera hau ez dut uste salbuespena denik inola ere, irakasleak borrokan egon behar du bere jarduera akademikoarekin (doktoregoa, titularitatea, ikerketa,...), emeki bada emeki eta nekez bada nekez. Gainera, edukiz nahiko diferenteak diren eskolak prestatu behar izaten ditu.
‎Honekin ez dut esan nahi Korapikoak liburuari buruz argitaratutako kritika guztiek  bereziki zorrotzak edo negatiboak izan behar zutenik: denetarik egon behar du. Esaten ari naizena da gutxienez harrigarria dela zortzi kritiketatik bat ere ez izatea halakoa, lerro hauek idaztean argitara eman den gaztelaniazko bakarra nolakoa izan den kontuan hartuta behintzat (eta" halakoa" diodanean,  kritikaren jiteaz ari naiz, baina baita sakontasunaz ere:
2003
‎Guztiok Jainkoaren seme alabatzat agertzeak dakarren haurridetasuna ez da, ordea, inondik inora ere, horizontala. Beti egon behar du mailaketa jakin bat maitasun horretan (Umerezi jarrai diezaiogun, Osaba: 369): aurrena, Jainkoa maitatu behar da gauza guztien gainetik; hurrena, norbera; gero, gurasoak; ezkonduak bere ezkontidea; seme alabak; hurbileko senideak eta ahaideak; hortik aurrera, azken ahaidetik hasi eta lagun hurko maltzurrenerai  noko guztiak.
‎Izan ere, sexu bakoitzak bere lekuan egon behar du, bestearengandik ahalik eta bananduena. Ez dago, horregatik, gizonen artean ibili eta, are, gizonaren planta hartu nahi duen emakumea baino gauza deitoragarriagorik.
2005
‎3 Pertsona guztiek bazterketa mota orotatik libre egon behar dute Ingurumenari eragiten dioten ekintza eta erabakiei dagokienez.
‎Honen barnean dago Ingurumenari eragin diezaioketen ekintzei edo jokabideei buruzko informazioa, hori lortu den bidea dena dela, eta baita ingurumenari buruzko erabakiak hartzeko uneko partaidetza publiko eraginkorra posible izateko beharrezko informazioa ere. Informazioak garaiz iritsi behar du, argia eta ulergarria izan, eta eskuragarri egon behar du, eskatzailearentzat inolako zama finantzariorik eragiteke.
‎Bi kapital mota horien arteko osagarritasuna onarturik, garapen iraunkorrerako irizpideak kapital naturalaren kontserbazioaren printzipioan egon behar du oinarriturik, ezinbestean. Ekonomia konbentzionalak defendatutako iraunkortasun nozioa, produzitutako kapitala baliabideen ordez jar daitekeela jotzen duen hori, zalantzan jartzen da horrela, garapena iraunkor egitea bada, behintzat, helburua.
‎Konstituzio modernoek babesten duten adierazpen askatasuna, hedabide independenteetan islaturik egon behar lukeena, ahul eta murrizturik ageri zaigu, beste interes mota batzuen mendean. Estatu demokratikoen Konstituzioan deskribatutakoaren arabera, herriaren subiranotasunak herritarren arteko eztabaida aske eta irekiak behar ditu.
2006
‎Zer da edateko prestatu dudana? Etzi Udaletxean egon behar dute txostenek. Horretarako da, ba, biharko bilera, etziko txostenak prestatzeko.
‎Sei eta erdietan bulegoan egon behar badut, horrek esan nahi du ezin izango naizela bidaia txartelen bila joan, ezta gero gimnasiora ere. Ederki!
‎Inor ez. Desesperatuak egon behar zuten nire gurasoek halako zerbait onartzeko. Ez ninduten ikusten, ezagutzen ez nuen hiri bateko portu aldera nindoala, pentsamendu ilunak baztertu ezinik eta gero eta hotzikara sarriagoak sentituz!
‎Zergatik hartu ninduen Angelok etxean, zergatik zaindu ninduen gaixo nengoen bitartean, zergatik zegoen prest nire kargu egiteko, ez nekien. Nik ezagutzen ez nuen zerbaitek egon behar zuen Angelok eta amona Erikak itundutakoaren atzean. Seguru asko, pentsatzen nuen nik, amona Erikak dirua eskainiko zion nire kargu egin zedin.
‎Liburua ixten nuen eta esaten nion neure buruari: gertu egon behar duk hor kontatzen diren antzeko egoerak, eta are latzagoak, gainditu nahi badituk.
‎Umbertok egiten zizkidan bisitetako batean ohi baino aurpegi ilunagoz agertu zen. Pentsatu nuen nire bizimoduak eragiten zion akiduragatik izango zela, honezkero damututa egon behar baitzuen endredoak eta buruhausteak besterik ekartzen ez zizkion mutil arrotz baten ardura hartu izanaz.
‎Amonak ez zuen ezer esaten. Beldurrez egon behar zuen hark ere. Otoitz egiten, baina.
‎platertxo bat egon behar du
2007
‎Egon lasai! Ez dizut errepikatuko bertan egon behar zenuela!
‎Eta orduan semea betikoarekin hasten zitzaion, haserre antzean: Pena ematen ziola, sindikatu batean egon behar zuela, antolatu eta borrokatu behar zela bere eskubideengatik eta abar eta abar. Inoiz ere pentsatzera iritsi zen zoriontsuago eta lasaiago bizi zela, semea gutxiago ikusten hasi zenetik.
‎Eramazu bai ene aberea establera, baina lehenik emaiozu edatera eta garbi ezazu arrendatua baita, bidaia luzea izan baita hona. Eta erakuts iezadazu non den zapelatz ederra, haren ondoan iratzarririk egon behar baitut zazpi egunez segidan, lo kulux  karik egin gabe.
2008
‎Ordulariari begiratu eta goizeko bostak ziren. Oinez hasi nintzen, pauso bizkorrean, norantz nindoan ziur jakin gabe; geltokiren bat egon behar zuen handik gertu edo hogeita lau orduz irekita dauden off license horietako bat. Baina ez nuen ezer ikusten.
‎Taxiak hartu dituzte, bi solairutako autobusen lehen lerroan ibili dira gauez, Trafalgar Squear eko iturrietan bainatu dira, Harrods-eko goxokien eta jostailuen atalean egon dira... " Eta saltxitxak hain dira luzeak, eskuekin erakusten dute neurria, batak besteak baino are luzeagoa erakutsiz?, bi ogi ematen dizkizute saltxitxa bakoitzarekin!" Leher eginda egon behar dute, baina ez dira isiltzen. Harresitik geratzen den kilometro bakarraren paretik pasatzen direnenean, Lottak bere kontakizuna eten du esateko:
‎Job Centerrean egon behar du astean behin, goizeko zazpietan, dirua jasotzeko ilara egiten. Sagran.
‎Eta istripua gertatu zenetik, bere inguruan zegoen edonor jasan ezina egiten zitzaion. Pisu kide berriek ez diote ezer galdetzen, ez dira urduri jartzen bere begietan ikusten duten tristuragatik, ez diote esaten pozik egon behar duela, hustu arte hitz egin behar duela. Eta ez da etxean bizi den neska berriari zer gertatzen zaion inporta ez zaielako.
‎Belgikako lekuren batean dago Lou, Berlinera eramango duen autobus baten zain. Berlinen egon behar du hurrengo eguneko eguerdiko hamabietan. Nahitaez joan behar izan du Parisera hiru egunetarako.
‎Ara Berlinera zetorrela bai. Baina ezin zuen sinistu berak Parisen nahitaez egon behar zuen egunetan egongo zela Ara Berlinen. Hain nahitaezko gauza gutxi dagoenean.
‎Non dago autobusa? Lou ez da ausartzen autobus geltokitik mugitzen; autobusa heltzen denean, berak han egon behar du. Orduak pasatu dira eta Lou ez da bere lekutik mugitu.
‎Orduak pasatu dira eta Lou ez da bere lekutik mugitu. Ara Danimarkara bueltatu aurretik ikusi nahi badu, hurrengo egunean Berlinen egon behar du hamabietarako. Autobusa ez dator.
‎–Kontatuko dizut gero. Hamar minutu barru Gorkin egon behar duzu eta Arari esan behar diozu Berlinerako bidean nagoela. Bost eta erdietan helduko naiz Ostbahnhofera.
‎Goizean goiz deitu zion ahizpak, eta gero lehengusuak. Bilborako gaueko autobusa hartu besterik ez du izan, hurrengo egunean egon behar duen lekuan egoteko.
‎–Barrutia... banoa, bota diot mehatxu gisa, Barrutiari bainoago nire buruari, ze han egon behar bainuke, aitarekin, eta amarekin eta Ibonekin.
‎Ez dut azalpenik. Eta, hala ere, pentsatu dut poltsaren uhalari heldurik hemen egon beharra dudala, niretako garrantzitsua izanen den zerbait aurkitzera noala.
‎Hatz brausteko batez itzali dut. Ama ez dago inoiz egon behar duen tokian.
‎Lainoturik dago eta, han hemenka, eguzki orbanak ia koadratuak ageri dira; arestian botatako euri txikiaren arrasto, jardineretako landare erkinen hostoetan, errainuek distira egiten dute. Deserosoago egoerarekiko, Ibonekiko, baina hemen egon beharra nuen. Batzarra bainoago, txangoa egiteko autobusaren zain dauden ikasleak ematen dugu; behin behinekoan, aita bezala, Ibonekikoak bezala.
‎Aitaz akordatu naiz, horrelakoetan ez dudala zertan kuzkurtu gaztigatzen didanean. Harro egon behar dudala, ni Teresa Lasa naizela, norbait mundu honetan; zurruntasun osoarekin esaten dit.
‎Norbait paseatzen ari da ate ondoan, fluoreszenteen lurreko distiretako itzalen bitartez antzeman dut. Eta korridoretik harantz karrikak eta gero errepideak eta azkenean Donostia, aita; egon behar nukeen lekua.
‎Iruñera motoan joan eta Iruñetik motoan itzuli, denbora dezente aurreratzen genuen, eta Tomasen amari egiten nizkion bisitak gero eta laburragoak zirenez, probetxu hori ere erantsi behar zaio asteleheneroko irabaziari: ...atzen nintzen ni, eta lasaitzen zenean, burua pausatzen zuen nire bularren artean eta sabaira begira egoten ginen biok planak egiten eta zer egin behar ote genuen asmatzen, horixe izaten genuen solas nagusia, zer egin, baina nik Inaziori esaten niona, nireak ez du erremediorik, laztana, hobe dugu bakoitzak bere bidetik, baina bera setatu egiten zen eta esaten zidan, etzazula horrelakorik pentsatu, egon behar du irtenbideren bat, hori esaten zidan beti, aurkituko genuela irtenbideren bat eta nik galdetzen nion, bai, baina zein?, eta Inazio isilik gelditzen zen, sabaira begira berriro, eta nik pentsatzen nuen sabaiari begiratzea eta ezintasuna gauza bera direla, eta ohetik jaikitzen nintzen negarrari eutsi ezinik, eta oso triste egiten genuen itzulerako bidaia, abiada bizi bizian, eta barrua huts...
‎Nik ez dut uste, ez dut sentitzen? muin bihotzetan izaterik daukadanik, edo neure ixatea muin bihotzetarainokoa denik, baina baiezkoan dagoenak behar luke pentsatu arima ezgauzaki tuntuna dela, denik eta tuntunena eta engaina errexena dela. (Lehen" esazu hitz bat eta sendatuko naiz" genioen mezetan, eta gaur arima engainatzeko terapia merke hitz bakarrekoz beteta daude bazterrak).
‎Kritikoa izateko desengainatua egon behar du: des engainatua.
‎" neri jarraitu nahi didanak uka beza bere burua". Esan nahi du bihotzaren esanera ibili nahi duenak (bere) buruaren kontra egon behar duela eta egin behar duela. Ni aurreneko fasean nago:
‎" Zerbait egon behar du", diote fededunek, deus sentitu gabe. Zerbait badagoela sentitzen dugu guk, dena eta ezereza ezinezko idealak direla dakigunok; zerbait badagoela, bai:
‎Nola ba! Zerbait egon behar du, umetan, gustatzen ez zaiguna edo, gerora?
‎(Arrazoia norbaitena bihurtzeko, norbait horren barrunbean luzaz egondakoa behar du izan; hitzezko izerdi likin baten eran atera ohi da kanpora eskuarki).
‎Irakaspena: arrazoiaren jabetasunaren oso gainetik daude ile apaindu on bat, orrazkera egoki bat... eta kasik edozer; edo ez daude, baina egon behar lukete.
‎bizia ez konplikatzeko egin behar dena dela onartu eta irentsi (eta pakea!), baina, bestalde, badakigu, belarriz? bizia errazteko zaildua egon behar duela batek, eta zaildua dagoenak nekez duela ezer hola ta hola onartzen eta irensten.
‎Adibidez: edozein joaten da kanpora edo urrutira bere bizimodua aztertzera eta erabakiren bat hartzera; batek bere burua behar bezala gobernatzeko bere buruarekin etenda bezala egon behar du: kanporatua eta urrutiratua.
‎Nik askotan pentsatzen nuen; bo, noiznahi pentsatzen nuen: hau ezin litekeen gauza da, hemen martingalaren bat dago, ez da posible bestela, eta orduan pentsatu nuen nonbait kamera ezkuturen bat egon behar zuela, inork egundo ikusi ez duena, edo aukeratu batzuek bakarrik ikusi dutena... Bo, ba horixe da Jainkoa neretzat.
‎Ez, jendeak ez zaitu zoriontzen haur bat adoptatzekotan zabiltzala esaten diozunean, eta horretarako prest egon behar duzu. Batzuetan ondo eramango duzu eta beste batzuetan ez hain ondo.
‎Niri bi proposamen haiek ez zidaten ezer berezirik eragiten, ez bero eta ez hotz, baina Kolonbiak hizkun  tzaren arazoa konpontzen zuen. Horrelako bidaia luze bat egin behar baduzu –hausnartzen nuen–, atzerrian denboraldi luze batez egon behar baduzu, aukeran hobe da bertako hizkuntza ezagutzea. Berriro ere, nire beldur txatxu eta logikarik gabea...
‎Erosketa batzuk eginez pasatu genuen goiza, eta, goiz bazkaldu ostean, ordu bi eta erdietan jaitsi ginen harrerara. Haurrak arratsaldeko hiru eta erdietan iritsiko ziren erregistrora eta guk ordu erdi lehenago egon behar genuen han, hartara, han bete beharreko paperak lasaiago, eufemismo bat baino ez da, beteko genituen.
2009
‎–Bai, gogoratzean, Wardesek dardara egin zuen berriro, eta bularraren gainean gurutzatu zituen eskuak segituan?. Ezer baino lehen, jakizu, doktore, biharko errekuperatuta egon behar dudala.
‎–Etzi zer gertatuko zaidan ez zait axola, ez dut pentsatu nahi. Bihar, gaua heldu aurretik, zutik egon behar dut, hogeita lau orduz.
‎desagertu egiten da, Suitzako edo beste nonbaiteko klinikaren batean sartzen da, harik eta, halako batean, hona itzuli, negozioak atzera bere gain hartu eta dena arriskuan jartzen duen arte. Jabearaziko al zenuke, zure tratamenduaren bidez, bere enpresetatik aparte egon behar duela?
‎Armak ez genizkioan hartu. Zaharra, ordea, tematurik zegoan; armak erabiltzeko une egokia zela esaten zian, herria bero bero zegoela, prest egon behar genuela; une batetik bestera gertatuko zela altxamendua. Mendebaldeko demokraziak seinale baten zain zeudela parte hartzeko.
‎Atzo bertan galdetu nizun, eztabaida garratzaren erdian, Auñamendi tontorrean, eta negarrez erantzun zenidan, ezin dugu honela jarraitu, Ananda, urdanga bati bezala begiratzen didazu, ez dizut ezer ezkutatzen, beldurra ematen didazu; eta nik eskua jaso zure kontra, neure onetik aterata, eta gero barkamena eskatu, barka, barkaidazu, eta zu amona xahar bat bezala uzkurtu, eskuaz aurpegia babestuz, maite zaitut, Sara, ez al duzu ulertzen, eta ez zenidan hitzik egin jaitsiera osoan, Lescun arte; esaten nizun, giroa hozten ari du, gaur gauean elurra botako du agian, Hiru Erregeen Mahaia beste baterako uztea izango dugu onena, eta zu isilik, bizkor bizkor Lescun aldera, ia ezin nizun jarraitu; eta ni hizketan, tira, erantzuten ez baduzu igo egingo gara, leku okerragoetatik igaro izan gara, tira, elur pixka batengatik ez gara kikilduko, kranpoiak ere baditugu, izotza balego ere, zuk bazenekien ni barru barrutik ez nengoela prest igoera bertan behera uzteko; eta zu isilik, eta ni damututa, ez zaitut jo, ez dizut ezer egin, nire bizitzako emakume bakarra zara, inoiz ez dut besterik ukitu, esan al dezakezu beste hainbeste?, zure mututasunak salatu egiten zaitu, eta zu isilik, eta azkenean lehertu egin zinen, gaixorik zaude, Ananda, esaten dudana esaten dudala beti susmagarri izango naiz zuretzat, esaten dudana esaten dudala aurrera egingo duzu zure asmoarekin, egiten dudana egiten dudala okerrena pentsatuko duzu nitaz, eta beste batekin ibili banaiz zer?, hil egingo al nauzu?, hil nazazu ba, utzi egin behar al nauzu?, utz nazazu ba, horixe esan zenidan, Sara, Lescuneko teilatua begien bistan genuen, eta nik, neure onetik aterata, berriro jaso nuen eskua, eta zu zimurtu egin zinen papera ukabil amorratuan bezala, izutu egin zintudan, niri bakarrik didazu beldurra, beste inori ez, ez zakurrei, ez sugegorriei, ez gailur arriskutsuei, zer egin dizut ba, gazte gaztetandik maitatu, horixe besterik ez, mundu zabalera eraman, ikuspegi berriak eskaini; nitaz fidatuko bazina, beldurrik ez bazenit, elurraren lurraldera eramango zintuzket, Jesusek bere dizipuluak Tabor mendira bezala, eta biok antzaldaturik itzuliko ginateke, baditut giltzak, baditut metodoak, zure babesa baino ez zait falta, zure bultzada, arnesei tinko eustea, oraingo honetan neu beti aurretik, uler ezazu, Sara, neu naiz gidari; zuk, ordea, beldurra didazu, gaixo nagoela uste duzu, burutik egina nagoela, ez duzu ezer ulertzen, Sara, ez dakizu zer den barne argitzea, eta, okerrena, zeure baitan ixten zara, ez duzu nahi nik bidea erakusterik, hain garbi ikusten dut, eta zuk ez, baina zeureari eusten diozu, egoskor, hori harrokeria da, Sara, ego hutsa, ez zara nitaz fio, beldur didazu, zergatik, zergatik, ez duzu ulertzen, nik inoiz ez zaitut jo nahi izan, itzarri baino ez, argia ikusi behar duzu, ulertu egin behar duzu, bestela dena galduko dugu, zu gabe ezin dut bete izarrek jarri didaten eginbeharra, hau guztia paranoia baino ez zaizu iruditzen, baina ez da halakorik, ezjakin bizi izan zara eta ez didazu uzten bidea erakusten, goialdeko izakiek gorenetik agindu didatena betetzen lagundu behar didazu, familia bat osatu behar dugu, hiru kristal ume ekarri mundura, Sirio izarretik etorritako espirituak izango dira gugan haragiztaturik, eta ez begiratu burutik jota banengo bezala, gauzak argi eta garbi ikusten ditut zuzeneko jakintzaz; gure hiru umeak Brahmaren hiru aldeen irudi, Jainkoa deitu Brahmari nahi baduzu, zure amak bezala, zure neba Kandido astakirten ateo horrek ez bezala; uler ezazu, Lurretik haragoko izaki haragituak izango ditugu oinordeko, gizaki berriaren hazia zabalduko dute munduaren hiru norabideetan, Sem, Cam eta Jafet senideek bezala, haiek ere estralurtar haragituak ziren, Egia hain da argia begi garbiez begiratzen dionarentzat, eta hain iluna argiari ...zia zabalduko dute munduaren hiru norabideetan, Sem, Cam eta Jafet senideek bezala, haiek ere estralurtar haragituak ziren, Egia hain da argia begi garbiez begiratzen dionarentzat, eta hain iluna argiari uko egiten dionarentzat, halakoak nahiago du bere ezintasunean murgiltzea, zergatik ez zara nitaz fio, beste inork ez dizu gehiago eskainiko, zergatik egin diozu uko umeak ekartzeari, besteren bat egon behar du tartean, haragi lardaskaren bat, zer ezkutatzen didazu.
‎Jakatxoa amaitutakoan erabaki dut arratsaldean hasi behar nuela hil baino lehen bete gura dudan hurrengo asmoa bideratzen. Pelukarenak antzina egon behar zuen beteta; zer egingo dugu, ba?, hala gertatu dira gauzak. Eginda dauzkadanak biloba berriarentzako opariak dira eta baita jakatxo bat ere.
‎Gogoratzen zara, Almike, nolakoak diren potorroak, portu ingurutik ibiltzen diren itsas txori beltzak? Goizekoak ematen zuen neurtuta zeukala zenbat denbora egon behar zuen azalean eta zenbat iraun behar zuen uraren azpian, eta hori, egundo nekatu gabe, itxura denez: segundo batzuk azalean eman eta gero, luzaroan murgiltzen zen uretan, distantzia handi batera agertzen zen artean.
‎Gaur egun ere, ez pentsa. Ganbaran egon behar du Arantzitak oraindik. Begira, jaitsi egingo dut halako batean.
‎Fruta-ontziko madaria bilakatu naizela ematen du. Behin baino gehiagotan entzungo zenidan kontatzen Mila maistrak zer erantzuten zion Isabelen sentiberatasunaz kexatzen zen sareginari, denetarik egon behar zuela fruta-ontzian; zenbat eta barietate handiagoa, orduan eta aberatsagoa izango zela. Fruta-ontziko sagar berdea izango nintzen ni sasoi hartan; gaur egun, ikusten duzu, madari biguna, sagar berde usteldua ez banaiz.
‎Beraz, diglosia eredu zehatzak beharbada desberdina izan behar du kokapen bi horietan. (...) Nire ustez espainierak hor egon behar du J mailako zenbait funtzio betetzeko. Arazoa ez da espainierarik gabe moldatzea, mugak jartzea baizik.
‎Azkenik, kontuan hartzekoa da, halaber, kontsumitzaileari hizkuntza aukeratzeko bermatzen zaion eskubideak sortarazten dituen hizkuntza betebeharraren subjektuak ez direla establezimenduetako langileak, establezimenduak edo enpresak berak baizik. Establezimenduak dira" prestasun printzipioa" bete behar dutenak, hots," prest" egon behar dutenak kontsumitzailea artatzeko, edozein delarik ere honek erabilitako hizkuntza ofiziala.
‎ez dela inondik ere hezkuntza elebidunaren ondorio. Jakina kritikaren mende egon behar dutela Katalunian edo Euskadin edo Galizian aurrera eramaten diren hizkuntza politikek, baina bizikidetza baldin badugu egiazki xede, ez dirudi zilegi denik ikerketa guztiek diotenaren kontrakoa egia bailitzan lau haizeetara zabaltzea. Badugu ustea gaztelania eta espainiar Estatua bizikidetzarako eremutzat indartu nahi dituenak justu kontrako efektua lortzen duela Hizkuntza Komunaren aldeko Manifestua bezalako ekimenekin eta ekimen horien kariaz aireratzen diren diskurtso hegemoniazale eta uniformatzaileekin.
‎Aipatu berri dugun Donostiako hitzaldian arazo berari lotu zitzaionean, modu labur bezain argi batean adierazi zuen arazoaren muina: " Euskara Interneten sartu behar dugu, baina hori egiterakoan prest egon behar dugu. Izan ere, hizkuntza aldatu egingo da eta baita modu negargarrian aldatu ere.
‎berarekin dakar gainerako pentsamoldeetakoak euskaratik urruntzea. Euskarak politika behar du, erruz gainera, ezbairik gabe; baina politikak egon behar du euskararen zerbitzura, ez euskarak politikaren zerbitzura.
‎Gaur ez dago modan oso osokoa izatea, baserritarrak estimatzen zuen nortasunekoa, alegia. Biziera, jokaera eta ego era ezberdinetarako prest egon behar dugu gaur. Gure barruek ate zaharraren karrankaren doinua aterako dute bestela.
‎" Poesiak ez omen dik ezer konpontzeko balio, baina ukendu diat, gutxienez; argi egiten didan kriseilu xumea. Ez zidak mundua konpontzen lagunduko, baina non nagoen seinalatzen zidak, non egon behar nukeen iradoki, atezuan egoten lagundu".
‎" Zer kristotan ari ote da memelo hori!" esan eta ikusleak katea aldatzen badu, nire proposamen komunikatzaileari erantzun diolako da. Taberna bateko zerbitzariari" mertxika ur bi, arras zukutuak!" eskatzen dionak prest egon behar luke zerbitzariaren purrustada (edo, onenean, adar jotzea) xera onez eramateko.
‎Esperantza handia jarri genuen unibertsitatean (modu zabal batean ulertutako kultura baten suspertzearekin zerikusirik lukeen itxaropen batez ari naiz zuzen zuzenean). Konbentzituta geunden unibertsitateak ekarriko zizkigun onura kulturalak sekulakoak izango zirela; memoria kolektiboa suspertzeaz gainera, memoria hori aberastuko zuela ikerketarekin, garai joanen irakurketa berriekin; formazio benetan humanistiko batek egon behar zuela ezein klasetako ikasketen oinarrian; formazio humanistikoak behar zuela izan alor guztietako lanaren hazi eta ongarri.
‎Generoen arteko joan etorria ere ez da legerik gabea. Zati bakoitzaren barne koherentzia dago (zati bakoitzak bere forma du), eta zatien artean ere egon behar du lotura emango dien hari bat, ezkutua edo ez hain ezkutua.
‎Erresistentzia egongo bada, transmisioa egon behar du, iragan hurbilera lotua eta zorrotza hura motibatu zuten iraganeko testuinguruak antolatzeko eta berriro orainean kokatzeko orduan. Handik, nolabait, kulturaren kontzeptu bat biziberritzen da, hizkuntza finkatua dagoen lurraldearen azpitik borborka dagoen eta izakiaren beraren zorigaiztoak eta bertuteak bideratzen dituen magma bat bezala. Lévi Strauss bezalako antropologoengandik hurbil dagoen antzeko ikusmolde kulturala [66]?.
‎Bi kilometrora dagoen hemengo harrobiko tirotzar batek, niri oin zuztarretan susto dardarizoa eman orduko, nire koartoan hormaren kontra zutik neukan koadroa bota zidan lurrera ziplo...! Arantzazuko harkaitzok, arrakala gutxi, ondo lotuak egon behar dute, bi kilometroan sustoa bere zarata baino askoz lehenago transmititu zidatenerako. Praileaitzeko margoak koadrotan koadratzea hobe, badaezpadan... harkaitz euskalduna transmisore fidelegia denez, ziplo botako ote dituen nago...
2010
‎Ez dakit zergatik, baina askok ikusi nahi izan duten haragizko musa niri ez zait hain haragizkoa iruditzen. Hemen saltsa gehiago eta askoz konplexuagoa egon behar du. Gaur egun badakigu depresioak suizidioa eragin dezakeela, tratatzen den gaixotasuna dela.
‎lantzen zuten sinbolismo ondorengo poemagintza babestu zuen arren, gerora elitistatzat eta ulergaiztzat definitzen amaitu zuela. Aitzolen beraren garapenaren azken unean herri moldeetatik hurbilago egon behar zuen olerkigintza aldarrikatu zuen, estetikaren balioetatik urrundutako poesia. Aitzolek poemagintzarekiko izan zuen aldaketa horrek eragina izan bide zuen Lauaxetak eta Lizardik zituzten asmo abangoardistagoetan.
‎Ez dut nahi inork esatea ez diodala arretarik eskaini, gai hau alkatearenganaino iristen bada. Gaia hurrengo kultur batzordean pasatuko dugu eta ordurako txostenak bukatua egon behar du. Patxintxi!!!
‎–Nolanahi jantzita joaten direla. Zuk uste duzu normala dela publikoaren aurrean egon behar duen gizaseme batek aste osoa pasatzea Euskalteleko elastiko bat jantzita. Hori ez da publikoaren aurrean lan egin behar duen batek erakutsi lukeen piura.
‎Honek joxe joxepa izateko posibilitateak gutxitu egiten zituen, estatistika hutsagatik besterik ez bazen ere: Izan ere, seme alabak zeuzkatenen artean emakume gay gutxiago egon behar zuen seme alabarik ez zeukatenen artean baino. Izan daiteke seme alabak izan eta gero deklaratzea batek bere joera sexuala; izan daiteke bisexuala izatea, baina joxe joxepa gehienek ez zuten gizonezko batekin harremanik izan eta, beraz, ezinezkoa zaie seme alabarik izatea.
‎Hitz zuzenik erabili gabe, gustatzen zitzaiola aitortu zion eta prest zegoela zain egoteko, esperantzarik izan zezakeela agintzen bazion. Danielak erantzun logikoa eman zion, bihotz kontuekin ezer ez dagoela agintzerik alegia, baina esan ziezaiokeela beretzako ez zela bat gehiago eta pertsona batekin gustura egoteko behar dituen baldintzetako asko betetzen zituela. Ez zen Mariok entzun nahi zuen erantzuna izan, baina amore ez emateko, behintzat, balio izan zion.
‎Ez dut autorik gidatu behar, trenez etorri naizelako, baina ez nago hainbeste edaten ohituta. Seietarako Donostian egon behar dut Sara Xianen bila joateko.
‎Itsasoak preso hartua duen izotza hausten duenean, hemendik alde egingo dugu. Eta indartsu egon behar duzu berriro ere niregandik tira egiteko.
‎Itsasoaren bazter batean egon behar zuen amak naufragoak zaintzen. Hori zen hark nereida gisa zuen eginbeharra.
‎Ez dago munduan, hainbat martiri izan dituen beste erlijio talde, elkarte edo mugimendurik. Kristaurik zintzoenak badakite prest egon behar dutela baita bizia emateko ere, beren sinismenari uko egin gabe.
‎Vaticano Irratiak baditu beste zeregin asko ere, Vatikano barruan, agintarien agindura egon behar baitu beste hainbat ekintzetan. Baina, Irratiak esperientzia handia lortu du gertaerarik zailenetan, bertako ospakizunik handienak zuzenean emititzen adibidez, edo Aita Santua Erromatik kanpo munduan zehar joaten denean batik bat, bere bidaietan gertatzen direnak edozein lekutatik zuzenean ematen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia