2008
|
|
Jendea erruz genuen inguruan eta nekez antzemango zigun Garibaldik. Dagoeneko maleta bakan batzuk agertzen hasiak ziren gomazko zinta garraiatzailearen gainean, Garibaldi
|
zegoen
aldera begiratu eta Nadia ikusi nuenean. Biolinaren estutxe beltza lurrean utzi, bizkarrera jauzi egin eta begiak estali zizkion bere bi eskuekin, belarriko gingil bat musukatzen zion bitartean.
|
|
Bizpahiru itzuli eman nituen ur ertzean, lasaitzen nintzen bitartean. Tarteka nire aulkia
|
zegoen
aldera begiratzen nuen eta neskak han jarraitzen zuen. Batean bekainak konpontzen ikusi nuen ispilu txiki baten laguntzarekin eta hurrengoan oinetako atzazalak apaintzen ari ote zen iruditu zitzaidan eta arraroa egin zitzaidan, dagoeneko ez baita hondartza batean emakumerik ikusten egiteko horretan, atzazalak moztu, limatu edo esmaltearekin margotzen.
|
2015
|
|
Xk lepoan zomorro bat balu bezala erreakzionatu du eta Men begiak iltzatuta
|
dauden
aldera begiratu du kolpera.
|
2016
|
|
Idazlearen adiskide gisa aurkeztu du bere burua arrantzale itxurako gizon txiki, bizi eta egoskor batek, bere jardunean zehar bai idazleak eta bai haren abokatuak isiltzeko aginduak ematen bazizkioten ere, ez baitzien jaramonik egiten eta jarraitu egiten baitzuen esanez berak ez duela sinesten korearren mafiaren teorian, benetako mafia Euskal Herrian bertan dagoela, badagoela jende bat, bigarren mailako idazleak gehienak, Kirmeni arrakasta barkatzen ez diotenak eta Interneteko foroetan haren kontra konspiratzen denbora ematen dutenak. Horiek direla, esan du, lapurreta burutu dutenak, eta hori esatean gu
|
geunden
aldera begiratu eta eskuarekin seinalatu gaitu. Tarteka, esan nahi zuena kontatzeko arazoak zituenean, euskarara pasatzen zen eta, abiadura bizian ondarrutarrez hitz egiten bazuen ere, gehiago ulertzen zitzaion gazteleraz ari zenean baino.
|
|
Malguki batek eraginda agondu zuen gerritik gorako gorputz erdia. Ziztu bizian dendatik atera eta mahaitxoa eta bi aulkiak
|
zeuden
alderantz begiratu zuen, baina hutsik zeuden haiek ere. Eskuturreko erlojuari so egin zion, hamarrak laurden gutxi ziren.
|
2017
|
|
Beirek, besteak?
|
zeuden
alderantz begiratu zuen. Egia zen Babak, Lindak eta Beyoncek txapa bana zutela bularraldean, baina distantzia hartatik ezin zuen irakurri bertan jartzen zuena.
|
|
Haizeak ozeanoaren zipriztinak zekartzan. Nire talaiatik jendea bilduta
|
zegoen
aldera begiratu eta berehala ezagutu nituen nire neska ohia eta irakaslea. Nire maitale ohiak esatera nindoan, baina ez dakit hitzik egokiena den bigarrenaren kasuan behintzat, gure harremana mirespenezkoa izan zelako gehienbat, berak nire ez dakit zer miresten baitzuen eta nik bere hainbat gauza, horietako batzuk definitzen hain zailak.
|
|
Alaba
|
zegoen
aldera begiratu zuen Manuk: kuzkurtuta zihoan, hortzak estututa, aurreko leihotik errepideko marra etenei begira.
|
2019
|
|
Arratsalde on esan zuen logelako atetik, bi aldiz gehiago atera zuen bere arnasots hori, Raimundo Silva kontura zedin berak, neskame apal bat izanagatik, ez zuela falta lurrin batek airean utzi duen azken hondarra atzemateko kalitate oneko usaimenik. Raimundo Silvak diosala erantzun zuen eta idazten segitu, neskamea
|
zegoen
aldera begiratu azkarra botaz, gertatzen ari zenaz ez jabetzeko prest, Maria andreak oheari erreparatu zion, harriturik lehen, eta gero Banengoen ba esan nahi zuen aurpegiko keinu berezi horrekin, zeren ohea emakume baten eskuek baizik ezin atondu dezaketen moduan ikusten baitzen, eta ez Raimundo Silvak, ohea eskale baten etzaleku edo kamainarekin nahas ez dadin, eman ohi zion tirakada sumarioak ... Eztula egin zuen arreta bereganatzeko, baina Raimundo Silvak ez entzuna egin zuen, bere bihotzean halako poz ergel bat bazegoen ere, Ez diot inori nire bizitzari buruzko konturik eman beharrik, pentsatu zuen, eta gero bere buruarekin sumindu zen justifikazio koldarrak bilatzeagatik, nork eta berak, orduantxe halako maitasun bat, osoa, hasi zuenak, orduan burua altxatu eta galdetu zuen, Zerbait nahi al duzu, lehor, erasokor, eta tonuak emakumearen ozarkeria desagerrarazi zuen, Ez jauna, ez dut ezer nahi, begira nengoen, besterik ez.
|
2023
|
|
Tin tin moduko bat izan da hasieran, eta laster sarrailan bueltaka dabilen giltzaren hotsa bereizi du. Beste manta
|
dagoen
aldera begiratu du azkar, baina haren ordez Sayen ikusi du, koltxoian agonduta, bare, lasai, bakea darien begiekin berari begira.
|