2005
|
|
Nik denbora asko igaro zen arte jakin ez nuen arren, kontatzen hasi naizena baino hiru urte lehenago, udaberrian baita ere, Larraitz Azua, hamasei urteko neska gazteak, haurdun
|
zegoela
aitortu behar izan zion bere aitari, eta ekintza larri honek gure bizitzekin lotu zuen betiko.
|
2009
|
|
Indaba baten tamaina zuen Sabinek nire sabelaren barruan ezkondu ginenean. Errota zaharrean Isidrok belarrira esandako hitzek txunditu egin ninduten, ez dut gogoratzen ondo zer egin genuen ere, eta handik gutxira haurdun
|
nengoela
aitortu behar izan nuen etxean. Semearekin haserretu zen batean istripua zela esan zion Isidrok, eta nik horrelakorik ez esateko erregutu nion, arren.
|
2012
|
|
Grildrig berea izango zela aitak eta amak hitz emana ziotela esan zidan, baina aurreko urtean egin zioten gauza bera egin nahi ziotela ohartzen ari zen, alegia, arkume bat ematen baliote bezala egin, eta gero, loditu bezain bizkor, harakinari saldu. Neure aldetik, inudea bezain kezkatua ez
|
nengoela
aitortu behar dut benetan. Itxaropen sendoa nuen, inoiz galdu ez nuena, egunen batean berreskuratuko nuela askatasuna; eta munstroa bezala batetik bestera eramana izatearen lotsagarrikeriari buruz, neure burua zeharo kanpotartzat jotzen nuen herrialde hartan, eta, noizbait Ingalaterrara itzultzen banintzen, halako zoritxar bat zitzaidala sekula aurpegiratu pentsatzen nuen; izan ere, Britainia Handiko Erregeak berak, nire egoeran, jasan egingo baitzukeen irain hura.
|
|
Iruzurkeria lapurreta baino krimen handiagotzat hartzen dute eta, beraz, gutxitan uzten heriotzaz zigortu gabe; zeren eta, arretaz zainduz gero, zentzu pixka batez gizakiaren ondasunak gorde daitezkeela lapurrengandik esaten baitute, baina zuzentasunak ez duela babesik maltzurkeria handiagoaren kontra; eta beharrezkoa denez salerosketa eta tratuak zorretan egitea etengabe, horrelakoetan iruzurkeriari onespena eman edo ezikusiarena egiten bazaio, edo zigortzeko legerik ez baldin badago, tratugile zintzoa izaten dela beti galtzaile, eta lotsabakoak lortzen irabazia. ...itsitako dirutza handi bat hartu eta hanka egin baitzuen; eta, aringarri modura, konfiantza abusua besterik ez zela esan niolarik Maiestateari, ikaragarria iruditu zitzaion Enperadoreari nik, defentsa gisa, krimenaren astungarririk handiena eskaintzea; eta, egia esateko, ezer gutxi erantzun niezaiokeen beti esan ohi denaz gain, alegia, nazio ezberdinek ohitura ezberdinak dituztela, zeharo lotsatua
|
nengoela
aitortu beharrean bainago.
|
2013
|
|
Konturatu egiten zen Pemberleyn ez zuela ezer egiteko, eta itxurak egin behar izan zituen, lekua ikusi nahi ez balu legez. Etxe handiez gogaituta
|
zegoela
aitortu behar zuen; hainbeste ikusi eta gero, alfonbra ederrek edo satinezko gortinek ez zioten inolako atseginik ematen, egia esateko.
|
2017
|
|
Ez dute amarenen edertasun bete hori, baina lore kukuluan bezala, hemen ere, oraingo mehean geroko giharra igar liteke, eta maitatu. Ilerik ere ez du, ez behintzat besoen gainaldean, galtzarbekorik ikusterik ez baitut izan, eta izugarria bada ere ikusteko irrikaz
|
nagoela
aitortu behar, besape iletsua erakargarria izanda, bixarrik gabeko galtzarbe txuria ere ez baita makalagoa, nahiz eta, nik uste, ilegabe baino, gehiago izango duela negu hasierako lehenengo elur bigun legun horren gisako ile lapatx guri batzuk...
|
2021
|
|
Ez dakit zuek baina nik, poesiaren zeremonia intimoan, ezagutu ez nituen bi gizon sentitu egin ditut, apur bat, oihartzun bat beharbada, biak presenteago egin dituena. Poema berdinetik abiatuta, esperientzia poetiko oso desberdinak eskeini dizkigute eta, kalitatearen aldetik alde nabarmena dagoen arren, niri
|
dagokidanez
aitortu behar dizuet konpartitu duten intimitateari esker biek sentiarazi didatela hurbiltasun humano bat.
|