Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Biak zaindu behar dira. Edozein zuzendarik buruan duena izaten da hori, bi lekutan egoteko ahalmena izatea, publikoaren tokian jarri, antzezpenak zaindu eta testuak erritmoari eutsi diezaiola lortzea. Testuarekin zer kontatu nahi duzun zureganatu behar duzu.
2001
‎Sinpletasunetik konplexutasunerako bidean ustekabeko emaitzak sortzeko dagoen ahalmenaren erakusgarri berria informazio eta konputazio kuantikoaren sorkundea dugu.
‎Non oinarritzen da nire ezaguerak objektibotzat onartzea? Nire asmoan ez da egon ahalmen hori sakonean arakatzea —ahalko banu ere— Baina zerbait jorratu dugu tesiaren azpialderdi hau. Zer da, zelakoa da, noraino heltzen da gure ezagumenaren ahalmena?
2003
‎1766an, Ikastetxeko bi fraidek propio eskatu ondoren, Clemente XIII.ak ahalmen horren jabe egin zituen Zarauzko misiolariak. Garaian garaiko gotzainek beren esku zeuden ahalmenak gehitu zizkioten botere handi horri: 40 eguneko induljentzia misioan entzuten zen dotrina bakoitzeko, beste 40 egunekoa Arrosario Santuaren eta Via Crucisaren debozioa bultzatzen zutenentzat, eta abar.
2004
‎Aitzitik, boterearen kontzeptuak ez du molde horretako nahasbiderik eragiten, honen jarduna hegemoniarekin parekatu ezean behintzat. Botereak, hots, gizarte jardunaren zer nolakoa bideratzen duen harreman dinamikaren teoriak, herri kudeaketaren gainetik eta azpitik dagoen ahalmena gogorarazten digu, espazio publikoaren eta pribatuaren bizitza bere luze zabalean eraldatzeko eta zaharberritzeko kemen gisa.700 Alde horretatik, euskal kulturaren garapenaren oinarrian dagoen gizarte dinamika bera izango genuke botere euskaldunaren isla. Nolabait esateko, kultura horren izatea ukatu edo ahalbide dezakeen indar sozial orokorra izango genuke boterea; alegia, ezinbesteko baldintza.
‎Nolanahi ere, gauza hauetan inoren begia zorrotzagoa izaten denez, Kataluniako testuinguruan ondutako gogoeta batzuk aldatuko ditut hona auzigai honetan sakontzeko. Josep Maria Terricabras unibertsitate irakaslearen esanetan, hizkuntza bat edo bestea aukeratzeko askatasuna testuinguru soziolinguistikoaren esku dagoen ahalmena da: –Berez, hizkuntza, gutxitan aukeratzen da.
2005
‎Lagapenok banaketa berdinaren proiektuaren barruan edota norbanako zehatzen eta Administrazioaren artean egiten direnean, ez dago aparteko zailtasunik, hurrengoa salbu: ez da lurren birzatiketarik egin behar, jabe bakarra dagoenean ahalmen oro norbanakoen mesederako onesteagatik, ulertu behar denean plan edota aprobetxamenduaren kokapenari buruzko akordioa dagoenean; zailtasun hori, bada, konpondu da. Haatik, arazoa sortzen da titulu arruntik ez dagoenean, edota aldez aurretik hirigintzagintzaren arabera nahitaez laga beharreko luze zabalak eskualdatu direla.
2006
‎Esku sartzea eta etetea izango diraministrazio zein xedatze ahalmenei buruzkoak, bai eta, hala denean, ezkontza konkurtsoan bildu beharreko ondasun, eskubide eta betebeharren gaineko adsozietate edo erkidegoaren zordunari dagozkion ahalmenei buruzkoak ere.
‎Aurreko artikuluetan ezarritakoak ez du ukituko legearen arabera kontratua alde bakarrez salatzeko dagoen ahalmenaren egikaritza.
‎gizakia izaki natural gisa animaliengandik gertu dago. Hala, Humek, gizakiari dagozkion ahalmenak aztertu orduko, bere buruari galdetzen dio ea gainerako animaliek ere ahalmen horiek dituzten. Ildo horretatik, Humek piztiak pentsamenduz eta arrazoimenez horniturik daudela dio (T 1.3.16.1).
‎Edo, azkenik, animaliek sinpatizatzeko ahalmena ere badutela uste du Humek (T 2.2.12.6). Geroago ikusiko dugun eran, sinpatia (edo grinak komunikatzeko ahalmena) moralaren erdigunean dagoen ahalmena da. Humeren ustean, giza moralerako garrantzitsuak diren zenbait zutaberen aztarnak ikus daitezke animaliengan.
2007
‎Lege organikoaren bidez, estatuak autonomia erkidegoei transferitu edo eskuordetu ahal izango dizkie estatuaren titulartasuneko gaiari dagozkion ahalmenak, baldin eta ahalmenok, beren izaera dela eta, transferitu edo eskuordetzeko modukoak badira. Legeak kasuan kasuan zehaztuko du finantza bitartekoen transferentzia egokia, bai eta estatuak bere buruarentzat erreserbatzen dituen kontrolbideak ere.
‎Diputazio Iraunkorren buru izango da ganbera bakoitzeko lehendakaria, eta diputazio horien eginkizunak izango dira 73 artikuluan ezarritakoa, 86 eta 116 artikuluen arabera ganberei dagozkien ahalmenak bereganatzea, betiere ganberok desegin edo beren agintaldia amaitu ondoren, eta ganberen ahalmenak zaintzea, horiek bildurik ez daudenean.
‎EKren 150.2 artikuluan lege organikoaren kasu berezi bat ezarri da: lege organikoaren bidez, estatuak autonomia erkidegoei transferitu edo eskuordetu ahal izango dizkie estatuaren titulartasuneko gaiari dagozkion ahalmenak, baldin eta ahalmenok, beren izaera dela eta, transferitu edo eskuordetzeko modukoak badira. Eskumenaren titulartasuna estatuarena da, eta ez da eskumen osoaren egikaritza eskualdatzen, ahalmen zehatzak baino ez.
‎Nire ustez lidergoan dago ahalmen nagusia. Hemen suertatu zen lider bat, OnJose Maria Arizmendiarrieta apaiza eta horrek, talde bat sortu zuen, fundatzaileak eta jarraitzaileek izango zirenak eta enpresa ikuspegi jakin bat edukizutenak.
‎1985 aldian %40, 3tik bost urtera igaro zen, eta aldian %55era. Prostatako minbiziaren historia naturala konplexua da, hainbat azpimota baitaude ahalmen oldarkor desberdinekin; sintomarik ematen ez duten forma latenteak, klinika ematen duten forma progresiboak eta eboluzio hilgarriarekin azkar eboluzionatzen duten aurkezpenak (kasuen %10 gainditzen ez dutenak). Ahalmen oldarkor desberdin horren ondorioz, gaur egun gizon batek %16ko probabilitatea du bere bizitzan zehar prostatako minbizia diagnostikatzeko, nahiz eta %3 baino ez duen hil.
2008
‎Zergatik ez zuen Washingtonek Korean Irak edota Afganistanen erabilitako estrategia bera erabili; hau da, erregimen aldaketa? Pyongyangen gaitasun militarra Irak edo Afganistanena baino askoz indartsuago izan arren, argi dago ahalmen hori zaharkitua dagoela eta herrialdeak bizi duen egoera ekonomiko makalarekin baldintzatua. Hori dela eta, hipotesi horrek ez du behar adina indarrik Washingtonen estrategia aldaketa ulertzeko.
‎Komisarioari dagokio ahalmena, obligaziodunen biltzarrak hartutako erabakien edo egindako akten ziurtagiriak luzatzeko.
‎3 Merkataritzako Erregistroan inskripzioa egiteko, erakunde kudeatzailearen administrazio organoari dagokio ahalmena, egintza horiek ziurtatu eta publiko egiteko, erregelamendu honen
‎Egiaztapen mugatuko jarduketak ezin dira Tributu administrazioaren bulegoetatik kanpora gauzatu; salbuespenez, aduanetako arauketak hala ezarri badu, errolda nahiz zentsuetako egiaztapenak badira edo zenbatespen objektiboa aplikatzeko bada, funtzionarioak bulegoetatik kanpora irten daitezke eta, halakoetan, ikuskatzaileei dagozkien ahalmenak izango dituzte. Lurralde Historikoetan, jardun guztia Ogasunaren bulegoetan gauzatu behar da.
‎Edukia alde batera utziz, ohartarazten du autoa alkateei zuzendua izan dela, eta ez udal gobernuei. «Autoak izango balu ANV EAEren udal taldearen jarduera eteteko agindua, udal gobernuei helarazi lieke, haiei baitagokie ahalmen hori». Alkateari zuzendua izaki, gehienez etetea bultzatzeko agintzen lukeela dio abokatuak, eta betiere zalantzari tarterik ez utziz.
2009
‎Justizia sistemaren eraketa Estatu zentralaren esku dagoen ahalmena da, etaEspainiako Gobernuari doakio Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen eskubideen urraketei buruzko ikerketa judizial eta epaiketak eramateko beharrezkoaden legedia proposatzea. Berak bultzatu behar du helburu horretara norabidetutakojustizia sistema baten sorrera, kontuan izanda nazioarteko zuzenbideak Estatuengain jartzen duela urraketa larriak zigortzeko betebeharra, ius cogens aren barnekobezala.
‎Hori izango ote da Zapateroren jokaldia? Instituzio gisa dagokigun ahalmena deuseztea eta gure autoestimua apalaraztea?
‎Progresibotasunaren aplikazioa hiru bidetatik bermatzen da. Batetik, dekretua betetzera behartuta daude ahalmen ekonomiko handi xamarra duten enpresak, zerbitzu estrategiko eta unibertsalak eskaintzen dituztenak eta bezeroei zuzeneko arreta emateko langile kopuru altua dutenak (hamabost langiletik gora, zehatz esanda). Bestetik, establezimenduen kokaguneko euskararen egoera soziolinguistikoak ere mugatu egiten du zenbait kasutan dekretuaren aplikazio barrutia.
‎Ikerketa gehienek diote: gutxieneko materialak eskuratu ostean, norbanakoon ongizate subjektiboa ez dago ahalmen ekonomikoaren, estatusaren edo arrakasta profesionalaren baitan. Ezta osasuntsu egotearen baitan ere.
‎Jokabide hori logikoa da erabat. Zein da botere nahia, hau da, Estatuari dagokion ahalmena, gehien aldarrikatzen duena?
‎David Humek() dioen bezala, badago erlijio sinesmen oinarrizko bat, erlijio guztietan (edo gehienetan) onartzen dena: " badago ahalmen adimentsu eta ikusezinen bat". 2 Gero, erlijioen arabera, sinesmen minimo horri bestelako sinesmenak erants dakizkioke. Esate baterako, ahalmen hori munduaren sortzaile eta gobernatzailetzat jotzen da.
2010
‎Proiektuak ez zion soilik ikastolen errealitateari erantzun nahi, baina, hasieran, ikastoletan erabili zen nagusiki, eta askoz ere maila apalagoan eskola publikoetan. Ikastoletako banaketa, hain zuzen ere, Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen ardura izan zen ia hasieratik, Paulo Agirreren esanetan. Bizkaian ez zegoelako ahalmenik horretarako?. GIEk, horretarako, Jaka anaien sare komertziala erabili zuen.
‎onartu zen, marko autonomikoaren ezarpenari jarraiki. Horrela, Foru Diputazioari zegozkion ahalmenen auzia argituta gelditu zen, nahiz eta Aldundiak ez zituen hezkuntza eskuduntzak jaso urte batzuk pasatu arte. Juan Luis Larrazaren arabera,. Foru Hobekuntzarako Legearen eragin praktikoa izan zen, finean, ikastolen legeztatze prozesu guztia Diputazioaren esku gelditzen zela aurrerantzean, eta ez Madrilen baitan.
‎b. Hortik aurrera, enpresen neurria handitzearen aldeko joera indartu egiten da enpresetan. Gizartearen ikuspegitik ona izan zein ez izan, argi dago ahalmen politikoaren aldetik abantaila handiak dituztela.
2011
‎Erabili eta biztantzeko eskubideen eraketa tituluak arautuko ditu erabiltzaileari eta biztantzeko eskubidearen titularrari dagozkien ahalmenak eta betebeharrak; titulurik izan ezean, hurrengo xedapenek arautuko dituzte halakoak.
‎darion ahalmena da. De facto ezarria dagoen ahalmen sozial eta politikoa, ekonomikoa eta kulturala, militarra ez aipatzeagatik. Ideologiaren izaera hegemonikoa, bortxa sinbolikoa, nazioen arteko botere harremanen ondoriozko emaitza da.
2012
‎Funtzionario publiko edo agintariak, zuzenean edo zeharka, berarentzat edo beste inorentzat onura ekonomikoa ekar dezakeen ebazpena lortzeko, beste funtzionario publiko edo agintari bati eragiten badio, bere karguari dagozkion ahalmenen egikaritzaz baliatuz, edota funtzionario publiko edo agintari horrekin edo beste batekin dituen harreman pertsonal edo hierarkikoek eratortzen dituzten egoeretatik beste edozeinez baliatuz, orduan, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio eta bilatutako edo lortutako onuratik horren bi halako arteko isuna, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza ... Bilatutako onura lortzen badu, zigor hauek goiko erdian ezarriko dira.
2013
‎Energia fisikoa da bizitzeko behar den erregai nagusia. Energia fisikoan dautza bizitasuna, buru bizkortasuna eta erne egoteko ahalmena. Eragin handia dauka sormenean, emozioak kudeatzeko eran, kontzentratuta egoteko gaitasunean, eta konpromisoei eusteko ahalmenean.
2014
‎Adi egoteko ahalmena duzun bitartean istorioak sortzen jarraituko Geldi! Geldi!
2015
‎Ez, ez dakit ezer, maitea. (Egunkaria hartu eta irakurri egiten du). Jaiotza tasaren jaitsiera nabarmena dela-eta, Gobernu hau, dagozkion ahalmenak erabiliz, arazo hau konpontzeko erabaki zorrotzak hartzera deliberatu da; hala, bost urteko ezkontzaren ondoren seme alabarik izan ez duten bikoteak derrigortuta daude, hemendik aurrera, agente berezi baten zerbitzuak onartzera, zeina, baimen guztien jabe izanik, anormaltasun hau sendatzen saiatuko baita?. Joño!
‎Hemen, nire iritziz, ez daude ahalmenak bat eginik, beren baitan bilduak eta hura zer ote den begira harri eta zur baizik.
‎eta, liluramenduan (estasian) geratzea? gauza bera dira; hemen, egoitza hauetan izuak harturik bezala daude ahalmenak, baina ez estasian sarturik geldiaraziak.
‎6 Gogor egin nahi nuenean, iruditzen zitzaidan hain indar handiek altxatzen nindutela oinen azpitik gorantz, non ez baitakit zerekin konparatu, espirituko beste gauza horiek baino askoz ere oldar handiagoz zelako, eta horrela zati zati eginda geratzennintzen; izan ere, borroka latza da eta, azken batean, gutxi balio du Jaunak nahi duenean, haren ahalmenaren aurka ez baitago ahalmenik. Beste batzuetan nahikotzat ematen du mesede egin nahi digula eta Berak ez digula huts egiten guk ikustea, eta apaltasunagatik gogor egiteak, guztiz onartzeak bezalakoxe ondorioak uzten ditu.
‎Ingurumen baldintza egokietan, onddo etabakterio patogenoaskoren bizi zikloak motzak izaten dira; beraz, badago ahalmena populazio bat azkar eratzeko. Nahiz eta epe laburrera gaixotasunek hazkuntza esponentziala izan dezaketen, epe luzera hazkuntza logistikoko eredua erabilgarriagoa da gaixotasun baten garapena deskribatzeko.
2016
‎–Munduko herri argiena garelako aspalditik beste planeten ikerketetan aritu izan gara eta hantxe urrunean gure bizi baldintzak betetzen dituen beste bat jadanik ezagutzen dugu, harat hainbeste bidaia astrologiko egin baititugu jadanik. Planeten arteko ikerketek atmosfera bere inguruan baduela erakutsi digu, hatsa hartzeko gaitasuna eskainiz, baita ere zutik egoteko ahalmena, grabitateak nahiko pisua duelako. Hutsik dagoela frogatu dugu aspalditik eta gure bigarren egoitza izaiten ahal zitekeela pentsatu dugu.
‎Ziminoa dantzaldi izugarri hura bare bare begiratzen ari ziren, indar berezi batez zutik egoteko ahalmena atxikiz. Bakarrak ziren.
‎70 art. Lanaren antolaketa profesionalean funtsezko aldaketak egin baino lehen, Zuzendaritzak erredakzio kontseiluari jakinaraziko dizkio, eta iritzia eskatuko dio. Horrek ez ditu eragotziko Zuzendaritzari legez dagozkion ahalmenak.
‎Imajina dezakezuna baino harago dagoen ahalmen bat.
2017
‎Besteak beste, prozesu mota horrek dakar demokraziaren pribatizazioa deitzen dugun hori. Demokraziaren pribatizazioaren ezaugarri da estatuari zegozkion ahalmenak eta gaitasun publiko politikoak (hala nola erabakiak hartzea, legeak egitea eta ezartzea, horiek ebaluatzea, berriro egokitzea, ondasunak ekoiztea eta banatzea) esku pribatuetara igarotzea (enpresak, adituak, lobbiak, interes taldeak, eragile exekutiboak). Pribatizazioa aipatzen dugunean ez dugu soilik esan nahi zerbait indibidual bilakatzen denik, ez, esan nahi dugu modu kolektiboan sortu eta ekoitzi den zerbait esku pribatuetara joaten dela, inork hautatu ez dituen eta inoren aurrean erantzuten ez duten esku pribatuetara, eta hori gertatzen dela merkantilizazio eta finantzalizazio prozesuen bitartez.
‎Hizkuntza eskubideak oinarrizko giza eskubideak direlako, besteak beste. Eskubide horiek egia bihurtzea ez da funtzio lokal informalen esku dagoen ahalmena; aitzitik, gaurko gizarte garaikideak dituen premia komunikatiboak funtzio esanguratsu nazionalen esku daude, gehienbat. Nazio mailatik beherako funtzioetan oinarritutako euskalduntasunak ez du baldintza duinik eskaintzen euskaldunontzat.
‎Moduetara igaroz, sare sozialetan murgiltzeko sakelako telefonoa erabiltzen dute ia nerabe guztiek eta arratsalde zein gaua dira konektatzeko erabiltzen dituzten denbora tarte ohikoenak. Sakelako telefonoak ahalbidetzen duen mugikortasunak, nerabeei etengabe konektatuta egoteko ahalmena ematen die, imajinatu ezin daitezkeen aukera guztiak bereganatuz. Era honetan kontaktu etengabean egoteko aukera daukate bai gertuko jendearekin eta baita munduko edozein tokian dagoen norbaitekin.
2019
‎Txakurrari begiratu dio. Etenik gabeko keinu urduriei, usna eta usna egoteko ahalmen horri. Hain erraza balitz.
‎Kontzejuei dagozkien ahalmenak udalerri mailakoen azpikoak dira: herriko ondasun eta eskubideak kudeatzen eta babesten dituzte, eta zenbait zerbitzu publiko ematea ere beren gain dute; adibidez, ur hornikuntzarena.
‎Ez dela ageri josi gabeko arropa zirpildun zarratutako zalkor gizagaixorik. Ez dagoela ahalmen urriko lapurren txaluparik. Ez dago kortsarioen bizimoduaren aztarren ttikienik ere.
2020
‎Arte garaikidea ekonomia da, gizartea da, esperientziak dira... Niretzat, harrigarria da kulturaren bitartez esperientziak sortzeko dagoen ahalmena; hau da, pertsona bakoitzak eduki dezakeen esperientzia desberdina eta bakarra izatea. Hori ere gertatzen zaie bisitariei zentro honetara etortzean.
‎Michelingo zuzendaritzak negoziazio mahaian egindako eskaintza" bidegabe eta merezigabearen" ondorioz hartu dute lanuzteak egiteko erabakia.Jakinarazi dute, aldian, 200 milioi euro inguruko etekin konstanteak lortu zituela enpresak, urtero 860 milioi baino gehiago aldi osoan. Horri gehitu diote, 2018an egindako ekoizpena eskuragarri dagoen ahalmen osoaren %90a izan zela, hortaz, instalazioak" okupazio ona duela".
2021
‎«Osasun larrialdiko egoerak irauten duen bitartean, lehendakariak, hargatik eragotzi gabe, kasua bada, alarma egoera deklaratzearen ondorioz agintari eskuordetu gisa dagozkion ahalmenak, bere gain hartuko ditu, halaber, lege honetan jasotzen diren larrialdiko jardueren zuzendaritza bakarra eta koordinazioa, bai eta COVID hedatzearen ondoriozko osasun alertak sortutako egoeraren aurrean Labi Euskadiko Babes Zibileko Planean aurreikusitako jarduerak ere.»
‎Beraz, Estatu espainiarrak Euskal Herriaren subiranotasunari jarri dizkion muga eta oztopo antidemokratiko guztiak altxatzea du helburu ETAk, Euskal Herriaren eraikuntzaren oinarri izan behar duen zinezko prozesu demokratikoa garatzeko gutxieneko baldintzak eskainiz. Egoera berri horretan soilik izango du euskal gizarte osoak bere iritzia eman eta erabakitzeko dagokion ahalmena bideratzeko aukera".
2022
‎Umeak hazi eta gauetan esnatzeari utzi ziotenean ere, ezinezkoa izan zitzaidan, eta senideen loaldi luze axolagabeen inbidia sentitzen hasi nintzen. Alazne nire emazteak zerraldo lo egin du beti, bai umeak izan aurretik, bai ondoren ere, nahiz eta bat batean esnatzeko eta edozertarako –kobazulo paleolitikoa defendatzeko, etxean sartutako lapurra egurtzeko, umeari eroritako txupetea ahoan ipintzeko... – prest egoteko ahalmen txundigarria duen. Hori bai, umoretxartu egiten da halakoetan:
2023
‎Bestela ezin nuen ulertu Piris isildu izana. Ez da isiltzekoa, isiltzeko ezgaitasun fisiko nabarmena du, isilik egoteko ahalmen urria eta borondate urriagoa. Ezin du isilik egon.
‎(a) Enpresaburuari dagozkion ahalmenak.
‎Ildo horretatik, Ekonomia Itunak zehazten du lurralde historiko bakoitzaren toki erakundeen gaineko finantza zaintza, baina oso arauketa zehaztugabean. Ekonomia Itunak finantza zaintzako ahalmenak EAEn barneratzen ditu baina ez du zehazten nori dagozkion ahalmen horiek. Ekonomia Itunaren 48.5 artikuluak erabiltzen duen esamoldea honako hau da:
‎• Estatuaren eta udalen arteko tributu sistema kontrajarria ez izateko, zerga esparruan udalei dagozkie ahalmenak zehaztea.
‎EAEko toki erakundeen mugarteari buruzko arauketak TAOLk ezarritako oinarriei jarraitu behar die, baina EAEko autonomia estatutuaren 10.1 artikuluak udal mugartearen araubidearen gaineko eskumen esklusiboa EAEren esku uzten du. Hori bai, artikuluak berak adierazten duenez, araubidearen eskumen esklusiboa du lurralde historikoei dagozkien ahalmenei kalterik egin gabe Estatutuaren 37 artikuluarekin bat etorriz. Horrez gain, argi utzi behar da EAEko autonomia estatutuaren 37 artikuluak ez duela udal mugartea aipatzen, bai ordea udalez gaineko toki erakundeen gaineko mugarteei dagokiona.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dagoen 11 (0,07)
dagozkion 10 (0,07)
egoteko 9 (0,06)
dagozkien 5 (0,03)
dago 4 (0,03)
daude 3 (0,02)
badago 2 (0,01)
dagokio 2 (0,01)
dagokion 2 (0,01)
zegozkion 2 (0,01)
baitago 1 (0,01)
baitagokie 1 (0,01)
baitaude 1 (0,01)
dagoela 1 (0,01)
dagoenean 1 (0,01)
dagokigun 1 (0,01)
dagozkie 1 (0,01)
egon 1 (0,01)
zegoelako 1 (0,01)
zeuden 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia