Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2002
‎Ebro ibaia salbatu Ekitaldi hori Zaragozako Pilar plazan egin zen, eta Europako goi bilera egin eta bost egunera gertatu zen. Hori dela eta, 4.000 kazetari inguru daude Kataluniako hiriburuan. Pasqual Maragall-ek adierazi zuenez, gailur horren helburuetako bat da “Ebro ibaia salbatzea, Europako merkatuen hazkunde guztia eta gizarte kohesioari eustea modu iraunkorrean egitea nahi baita.
‎CUCUk ohartarazi du ikasleek beharrezko kudeaketak egiten ari direla, itxigailu baten kasuan, ikasleek jasan ditzaketen arazoei aurre egiteko. Kataluniako Generalitatearen menpe dagoen Kataluniako Kontsumoko Institutuak, bestalde, komunikatu bat zabaldu du. Bertan, arautu gabeko irakaskuntza zentro baten (Opening) itxierak eragindako pertsonek egin beharreko ekintzak zehazten dira.
2003
‎Legezko gutxieneko betebeharrak daude ondorengoekin, aurreko ahaideekin eta ezkontidearekin, kasuan kasu, nahitaezko oinordekotzat jotzen baitira. Araudi hori ez da berdina Espainia osoan, aldeak baitaude Katalunian, Aragoin, Nafarroan, Euskal Herrian eta Balearretan. Estatu gehienetan, nahitaezko oinordekoak hauek dira:
2005
‎Baita fadria ere, tamaina txikiko eta kolorazio oso ikusgarriko labridoa, 1980ko hamarkadaren hasieran Balear Uharteetara eta ekialdeko Mediterraneora mugatzen zena. Orain ugari dago Kataluniako kostaldean, eta, gainera, inguru horretan ugaltzen da. Beste leku batzuetan, Ipar Itsasoan, adibidez, ur hotzetako espezieak, bakailaoa esaterako, iparralderantz gehiago mugitu direla ikusi da.
2007
‎Zistitis Interstizialaren Eraginpean dauden Kataluniako Elkarteak (ACACI) informazio bilera bat egin zuen atzo, Bartzelonan, Neuromodulazioa. Alternatiba bat. Medtronic ek antolatutako hitzaldiaren helburua izan da neuromodulazioaren terapia gaixotasuna duten pertsonei hurbiltzea, jatorri ezezaguneko maskuriaren paretaren hantura kronikoa.
2008
‎Gaztelania/ katalana dikotomia apurtu dela dio Sabaterrek. Orain 200dik gora hizkuntza daude Katalunian eta katalana berrindartu egin omen da egoera berri horretan. Alabaina, Sabaterrek, eta baita orain aipatuko dugun Carme Carbonellek ere, mezu bera eman zuten, hots, hizkuntza ezin dela banandu kulturartekotasunetik eta bazterketa sozialetik.
‎Azken urtean kostaldea gehien tratatu duten eskualdeak Andaluzia, Valentziako Erkidegoa, Murtzia, Kanariak eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoak izan dira. Horien atzean daude Katalunia, Balear Uharteak eta Galizia, “adreiluarekin eta kutsadurarekin beren ingurune naturala jazartzen jarraitzen baitute”, salatu du erakunde ekologistak. Euskal Autonomia Erkidegoak, Kantabriak eta Asturiasek oso gertutik jarraitzen diete, “iparraldean Mediterraneoko eredu suntsitzailea imitatuz”, dio Greenpeacek, azken urteotan bizi izan den “hirigintza zentzugabeari” atea ixteko unea dela uste baitu.
‎Ondorio horretara iritsi da ERC Esquerra Republicana de Catalunyako diputatu ohi Joan Puig. Ez da gutxiagorako; izan ere, giroa gori gori dago Katalunian. Espainiako Gobernuak ez du bete finantzaketa sistema berria indarrean jartzeko Estatutuan jasotzen den epemuga, eta Generalitateari pazientzia agortzen ari zaio.
‎dena delako filosofiak ekintza lerro estrategikoak sor ditzan, ezinbestekoa du Sail baten indar instituzionala. Halakorik gabe, ez da nahikoa baliabide egongo Kataluniaren autogobernuarentzako funtsezkoa den identitate politika gidatzeko. Ez soilik kanpora begira negoziatu ahal izateko (eskumen eta politikak gobernu zentralarekin), baizik eta baita barrura begira ere, sailen arteko sare bat sendotzeko, eta lurralde mailako esparru instituzionala eta etorkinen egokitzearen alde konprometitutako eragile asoziatiboen sarea eraikitzeko beharrezkoa den esparru politikoa taxutuz.
2009
‎" Ados al zaude Katalunia Europan integraturiko estatu independente, sozial eta demokratikoa izatearekin?" galdera hori egin zieten 166 udalerritako herritarrei abenduaren 13an. Pauso ikaragarria Kataluniarentzat autodeterminazioa aldarrikatzen dutenentzat.
‎Bestalde, Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa (MARM), Europan urpean gera daitezkeen espazioak kudeatzeko 60/ 2007 Zuzentaraua betez, “Urpean gera daitezkeen Guneen Kartografiako Sistema Nazionala” garatzen ari da, eta, amaitzen duenean, urte batzuk barru, estatuko arriskuko kartografia ofiziala izango da. Era berean, elur jausien arriskua oso ondo kartografiatuta dago Katalunian, Kataluniako Institutu Kartografikoaren lanei esker. Beste arrisku batzuetarako, UAko adituak dioenez, hurbilketa partzialak daude, mapak egin dituzten ikerketa lanak, baina ez dago kartografia ofizialik.
‎Ezin da bestela gertatu; izan ere, politika kudeatzaileen eraginkortasunik eza ikusirik, gizarte katalanak adarretatik heldu dio zezenari, eta orain berak gidatzen du ibili beharreko errepide mapa, eta berak behartzen ditu indar politikoak esanaraztera Katalunia mendeko baten edo Katalunia libre baten alde dauden. Galtzera kondenatuta dago Katalunia mendekoa, eta Europako estatu bihurtzeko bidean dabil Katalunia librea. Zuzi hori Euskal Herriak har dezan komeni da orain.
‎Euskararen Legetik hasi eta Euskal Funtzio Publikoaren edo Euskal Eskola Publikoaren legeekin jarraituz, euskara babestu eta sustatzeko lege arau nagusien kontsentsuetan alderdi abertzaleekin batera parte hartzaile aktiboak izan badira ere, euskal sozialisten hainbat unetako jarrera politiko orokorraren argitan, salbuespenak salbuespen, esango genuke badutela arrazoirik abertzaleek sozialistei kritikoki eskaera hori egiterakoan. Baina abertzaleek eurak ere ispiluari begiratu liokete, euskal abertzaletasun politikoa urrun xamar baitago Kataluniako abertzaleen hizkuntza jokabideetatik, eta makalagoa baita, oro har, euskararen erabilerarekin erakusten duten konpromiso praktikoa, katalan abertzaleek katalanaren erabilerarekin bistaratzen dutena baino. Badugu ustea horrek, egoera soziolinguistiko ezberdinekin ez ezik, zerikusi zuzena duela euskara soilik norberaren sinbolo politiko bereizle gisa hartzearekin; erabilerari hil edo biziko garrantzia eman beharrean, ia nahikotzat jotzen baitute batzuek euskara ezagutzea eta, abertzale izateagatik, euskara maitatzea.
2010
‎antzerki ikuskizun onena, agertoki zuzendari onena (Andres Lima), gizonezko aktore onena (Roberto Álamo) eta antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Alberto San Juan eta Alfonso Lara). Bestalde, Mort d' un viatjant/ Muerte de un viajante antzezlanak zazpi sari lortzeko lehian arituko da. Lau Max nagusienen finalisten artean dago Kataluniako lana: antzerki ikuskizun onena, agertoki zuzendari onena (Mario Gas), eszenografia onena (Antonio Belart) eta gizonezko aktore onena (Jordi Boixaderes). La casa de Bernarda Alba eta Hamlet lanek hiru sari irabaz ditzakete.
‎antzerki ikuskizun onena, agertoki zuzendari onena (Andres Lima), gizonezko aktore onena (Roberto Álamo) eta antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Alberto San Juan eta Alfonso Lara). Bestalde, Mort d' un viatjant/ Muerte de un viajante antzezlanak zazpi sari lortzeko lehian arituko da. Lau Max nagusienen finalisten artean dago Kataluniako lana: antzerki ikuskizun onena, agertoki zuzendari onena (Mario Gas), eszenografia onena (Antonio Belart) eta gizonezko aktore onena (Jordi Boixaderes). La casa de Bernarda Alba eta Hamlet lanek hiru sari irabaz ditzakete.
‎Lehen orduan atera diren 408 presoetatik, 61 Andaluzian izan dira, Aragoin 34, Asturiasen bat, Balearretan 14, Kanarietan 37, Kantabrian hiru, Gaztela Mantxan bederatzi, Ceutan bat, Galizian 40, Errioxan bat, Madrilen 107, Murtzian sei, Nafarroan bat, Euskadin sei eta Valentziako Erkidegoan 39 Datu hauetan ez daude Kataluniakoak, horrek espetxe eskuduntza propioa baitu.Zigor horien berrikustea ez da modu automatiko batean egin, baizik eta, zuzenbideko iturrien arabera, dagozkion epaile eta fiskalek gainbegiratu dute.
‎Kataluniako herritarrek erreferendumean berretsi egin zuten Madrilen hitzartutako Estatutu berria, baina istorioa ez zen hor bukatu. 2010 urtearen hasieran, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Estatutuari buruz zer erabakiko zuen zain zeuden Katalunian, eta hainbat atal Konstituzioaren kontrakotzat joko dituela aurreratu dute hainbat hedabidek.
‎Ondoren, Ceuta(% 7,42), Gaztela eta Leon(+ 7,03) eta Murtzia(+% 5,07). Beste muturrean zeuden Katalunia, farmazia faktura %4, 5 jaitsi baitzen, eta Galizia, %4, 1 gutxiago gastatu baitzuen. Errezetako batez besteko gastuaren arabera, gasturik handiena Errioxan (14,95 euro pertsonako) eta Galizian (14,88) egin zen; Andaluzian (11,91), Melillan (12,38), Katalunian (12,88) eta Madrilgo Erkidegoan (12,89), berriz, zifrarik apalenak aurkeztu ziren.
‎Bitxia izan zen benetan. Estatutuaren aldaketari buruzko eztabaida hastear zegoen Katalunian. Sei hilabete zeramatzan Pasqual Maragallek Kataluniako Generalitateko buru, eta hango eta hemengo politikariekin bilerak egiten ari zen.
2011
‎Emateko eta hartzeko. Ziur gaude Katalunian haurren gaia lantzen dela eta oso modu interesgarrian gainera. Hasieran gaude, Kataluniatik asko dugu jasotzeko".
‎Aulkia apurtu zuen ni jota! Ni ez nengoen Kataluniaren kontra, torturatzaile haren kontra baizik. Epaiketa prestatu genuenean, defentsa ezberdinak garatzea erabaki genuen, galdera erantzun bidez zapalketaren alderdi ezberdinak bistara ekartzeko asmotan.
2012
‎Eusko Legebiltzarrean lurralde batek ez du besteak baino ordezkaritza gehiago, sistema konfederala da, ez da federala. Hori ez dago Kataluniako Parlamentuan ez Espainiako Gorte nagusietan, gure sistema ezberdina da eta horren eredua izan daiteke.
‎Kostatuko zaigu, baina lortuko dugu. Garai berezi batean daude Katalunia eta Ipar Euskal Herria. Zer dago ikasteko bakoitzetik?
‎Erantzuterakoan, hauteskundeetako emaitzak zenbatzeko eskatu dio presidenteak: CiU, ERC eta CUPen eserlekuak batuta, 135 diputatutik 74 daude Kataluniak estatu propioa izatearen alde, legebiltzarraren %55 ICV EUiAk ere jarrera hori babestuko balu, parlamentuaren %64 lirateke. Galdeketa egitearen aurka dauden alderdiak «erabateko gutxiengoa» direla ekarri du gogora Masek, eta PPkoari oldartu zaio:
2013
‎Balizko estatu independentean, katalanak, gaztelaniak eta beste hizkuntzek izan luketen lege estatusaren inguruko eztabaida puri purian dago Kataluniako gizartean, eta ekainaren 15ekoa, eztabaida horren beste agerpide bat izan zen. Vilak berak bere blogean dioen bezala, paradoxa bat ari da gertatzen:
‎Distrito de Sant Martí). Zerrenda horretan Can Ricart dago Kataluniako Gobernuak eskaintzen duen babes maila altuenarekin BCIN (Bien Cultural de Interés Nacional).
‎Katalunian zenbat herritan dago atez atekoa? 2011ko datuen arabera, 110 bat herritan. Guztira, 750 bat herri daude Katalunian. Urtetik urtera gehiago gara.
2014
‎Hizkuntza harreman asimetrikoak ematen dira kide batek hizkuntza bat erabiltzen duenean (euskara, adibidez) eta besteak beste hizkuntza batez erantzuten dionean (gaztelaniaz); bien arteko komunikazioa ez da eteten, elkar ulertzen dutelako. Hor dago Kataluniako kasua. Jauregiren ustez, Lasarte Orian, egun, gazte eremuan baldintza objektiboak daude harreman asimetrikoen estrategia era zabal eta sistematikoan erabiltzeko.
‎Eraginik izango al du Kataluniako prozesuak Euskal Herrian dugun egoeran? Euskal Autonomia Erkidegoa gobernatzen duen alderdia ez dago Kataluniara begira. Errespetuz baina distantziaz jarraitzen dute.
‎Kataluniako Generalitateko kontseilari Irene Rigauk, esaterako, ez zuen parte hartu bileran. Oso kezkatuta daude Kataluniako Generalitateko eta Eusko Jaurlaritzako hezkuntza arduradunak LOMCEk beren hezkuntza ereduan eragin ditzakeen ondorioekin, gaztelania ezinbestean irakats hizkuntza moduan eskaintzeko agindua ekarriko baitu. Katalunian, bereziki, beren hezkuntzarako hizkuntz hautua, murgiltze eredua du oinarri?
‎«Elkarrizketaren aroa hasi beharra dago Kataluniarekin, eta Mariano Rajoyk irtenbide politiko bat eskaini behar dio arazo politiko bati. Bakarrizketak eta gaitzespenak alde batera utzi, eta hizketan hasi behar da.
‎Baina oinarrian, gorputza dago; libre izan daitekeen libre izateko tresna bakarra. Horrela zegoen Catalunya plaza igandean, gorputzez beteta erabakitzeko lliure izatea helburu. Gertakaria ezin hobeto etorri zitzaion Jordi Evoleri, igandean hasi baitzen Salvados en denboraldi berria, baina azken egunetan gertatutakoak ez adierazteagatik, zaharkituta geratu zen.
‎Erabakitzeko eskubidearen aldeko itun nazionalak, manifestu honen bidez, bat egiten du Kataluniako Legebiltzarrak eskubide horren alde onartutako ebazpenarekin. Itun horren sinatzaileen artean daude Kataluniako Gobernua, alderdi politikoak, eta udal, kultura, hezkuntza, komunikazio, gizarte, kirol, lan eta enpresa alorreko ehunka erakunde eta elkarte, publiko eta pribatu.
‎ez dago kataluniar Elizarik, Katalunian dagoen Eliza baizik. Hau da, ez dago Katalunian, Espainian bezala, kontzientzia nazionala duen Elizarik. Badaude, zer esanik ez, planteamendu ofizialetik at bere iritzia publiko egiten duten norbanakoak.
2015
‎Tokiko komunikabideen eskaintza informatiboaren kalitateaz aritu dira hainbat lan (DiStaso, 2012; Gurun eta Butler, 2012; Olsson eta Jacobsson, 2006; Rennhoff eta Wilbur, 2012), eta badago Kataluniako tokiko irratietako langileen egoerari buruzko ikerketa bat ere (Solà Saña, 2012).
‎6 Non aurkitu lana uda honetan? Uda honetan lan egin nahi bada, aukera gehiago daude Katalunian, Madrilen edo Valentziako Erkidegoan. Hauek dira kontratu gehien egingo dituzten autonomia erkidegoak:
2016
‎Arenys de Muntek (8.000 biztanle) egin zuen Kataluniako lehen kontsulta 2009ko irailaren 13an, Udalak CUPen eskaria onetsiz eta honako galderarekin: " Ados al zaude Katalunia zuzenbide Estatu independente, demokratiko eta sozial bat bilakatzearekin, Europako Batasunaren barruan?". Bartzelonako auzitegi batek Udalbatzak hartutako erabakia bertan behera utzi zuen, halako kontsultarik egiteko eskumenik ez zuela argudiatuta.
‎Nola aitortzen duten hizkuntzan ofizialtasuna gure inguruko herrialdeek. Etorkizuneko Kataluniako errepublikarako ereduak eta Eva Ponsen Hizkuntza ofizialtasuna.Kontsentsua dago Kataluniako Errepublikak hizkuntza eskubideak aitortu dizkiela espainiera zein beste hizkuntzetako hiztunei. Baina horrek ez du zertan espainolaren ofizialtasuna ekarri.
2017
‎Etorkizun politikoari buruz bozkatu behar bada askatasunez egin behar dela esan du Olabarrietak, eta askatasun hori jokoan dagoela Katalunian. Herritarren indarraren garrantzia nabarmendu du.
‎Zapatuan izango da partida, 20:30ean hasita. Jaitsierako postuetatik oso gertu dago Kataluniako taldea, eta partida gogorra izango dela aurreikusten dute ISBko ordezkariek.
‎Jakin gabe ere zer gertatuko den (urriaren 22an ari naiz artikulu hau idazten), hainbat kontu argi daude Kataluniaren aferaren inguruan. Besteak beste, hauek:
‎Katalana ezagutzeko derrigortasun hori ulertu behar da Kataluniako administrazioak hezkuntzako eta administrazio orokorreko bere funtzionarioekin dituen erlazio bereziaren esparruan, langile publiko horiek behartuta daudelako Kataluniako herritarrei zerbitzuhizkuntzaren aukera bermatzeko. auzitegiak, lehenik eta behin, gaztelania ezagutzeko konstituzioak ezarritako derrigortasuna gogorarazten du, eta gaineratzen du konstituzioak ez duela berezko hizkuntzak ezagutzeko derrigortasunik ezartzen, baina ez duela ere ezagutzeko derrigortasun hori debekatzen. auzitegiaren azterketaren helburua da, beraz ebaztea estatutu bate... (14.2 oinarri Juridikoa) epai honetan, auzitegiak ebazten du gaztelania ezagutzeko derrigortasun konstituzionala oinarritzen dela estatuak herritarrekin komunikatzeko duen beharrean eta kataluniako administrazioek ez dutela katalanera hutsez herritarrekin komunikatzeko konstituzio eskubiderik.
‎ordura arteko botere gune nagusiaren ordez, zuk zure botere gunea eraikitzea eta ordura artekoari indarraren hegemonia hori kentzea. Trafiko isunak ezartzetik estatuko zergak jasotzera, eta beharrezko politiketan azken muga zeuk ezarritako arauetan egotea, alegia.Horrantz bideratuta dago Katalunia, 2017 honetan gauzatu behar dutela sinetsita. Ezetz eta ezetz diotson Espainia dauka aurrean.
‎Onddo eta perretxikoen zaletasuna oso hedatuta dago Katalunia osoan, udazkenean, batez ere Lleida aldeko basoetan, Kataluniako beste basoetan baino aniztasun handiagoa dago eta.
‎Kezkaturik gaude Katalunian errepresio politikoaren maila gogor eta bidegabea delako, ezen ez baita halakorik jasan Francoren diktaduratik. Espainiak berehalaxe Katalunian errepresio politikoa geldiaraz dezala eskatzen dugu, eta eman diezaiola Kataluniako herriari askatasunez bere aburu politikoak adierazteko aukera.
2018
‎Atzerakada hori 50 urtekoa izan zen Kataluniarekiko. Hemen lortu zena aspalditik lorturik zegoen Katalunian. Aipatzekoa da 1975eko Iruñean gertatutako ugalkortasunaren gorakada, orduko egoera ekonomikoarekin lotu behar dena:
‎Gipuzkoak, Bizkaiak eta Arabak nahi zuten beren diputazioen autonomia, beti ere" Espainiako eskualde" gisa. Nafarroa Garaitik joandako ordezkariei hori gustatu zitzaien, hots, ez zegoela Katalunian zegoen moduko proiektu" separatistarik". 279 Madrilek ez zuen proposamena onartu; itzalean gelditu zen, 1918ko hauteskundeetara arte.
2019
‎Bartzelonako 13 epaitegiak kontuak blokeatu dizkie U erreferenduma antolatzea egotzita auzipetuta dauden Kataluniako 30 goi kargudunetako hamazazpiri, dirua bidegabe erabiltzea leporatzen dietenei.5, 8 milioi euroko bermea jarri zien auzia ikertzen ari den epaitegiak, eta adierazi du oraindik ere 2,1 milioi ordaintzeke daudela. Defentsek argudiatutakoaren arabera, Auzitegi Gorenean buruzagi subiranisten kontra egiten ari diren epaiketarako erantzukizun zibilarengatik eskatutako diruaren baliokide dira 2,1 milioi horiek.
‎Katalunian," Manifest per la Independencia sense Estat" agirian (2014), galdera hau egiten zen: " Ba al dago Kataluniako independentziaren auziari Estatu nazioaren proposamenak baino hobeto erantzungo dion bide politikorik?".
2020
‎Institutuko bost irakaslek zioten swahilia hitz egiten zuten ikasleak zeudela eskolan. Nik banekien dozena bat hiztun zeudela Katalunian eta ez zeudela han. Beste institutu batzuetan ere esan zidaten swahilia hitz egiten zutela ikasleek.
‎Eztabaida horretan katramilaturik ginela, Espainiako gobernuburua agertu zaigu hedabide guztietan esateko izurriak Espainiako estatuan ez duela autonomien arteko bereizketarik egiten, ez dagoela Kataluniako eta Euskadiko naziorik, eta estatu zentralista bati dagokionez, larrialdiari aurre egiteko aginte bakarra jarriko dela indarrean. Politikak ez du zirrikitu askerik ezagutzen; estatuaren jabe denak agintzen du eta kito.
‎135 eserlekuetatik Junts pel Sík (CDC, ERC, ANC, Omnium Cultural, AMI...) 62, CUPek 10; eta unionistek 63 (Podemosek 11 eta gainerakoek 52); eta botoetan, %48 kasik. Zerrendaburu Artur Mas joan zenez, hari zegokion Kataluniako herria estatu independente izateko bidean gidatzea, baina horretarako CUPen botoak behar zituztenez, eta haiek Masi betoa jarri ziotenez, Masek Puigdemonti proposatu zion lidergoa 2016ko urtarrilaren 9an, eta Puigdemontek onartu.
‎" Katalunia, Europako estatu berria"," independentzia askatasuna da". Dena prest dago Kataluniako Festa Nazionaleko manifestaziorako. Hondartzaren ondoko hotel bateko bozgorailuak ezkontza zibil baten zeharkako lekuko bihurtu ditu udatiarrak.
‎Elkarrizketa eta aldebakarreko bidea. Aldagai horietako bakoitzari zer pisu eman adostu ezinik dago Kataluniako mugimendu independentista, hauteskundeen kanpainaurreko giroan murgilduta. Eduard Pujol (Martorell, Herrialde Katalanak, 1969) JxCren Kataluniako talde parlamentarioko bozeramaileak BERRIAren galderei erantzun die Kataluniako eta Espainiako gobernuen arteko elkarrizketa mahaiaren lehen bilera egin eta Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuak Perpinyako ekitaldian dozenaka mila lagun elkartu eta egun gutxira.
‎Onartu behar izan dute badagoela Katalunian gatazka politikoa, Onartu dute Kataluniako Gobernua parte izatea mahaian; eta hitzartzen denari buruz galdetu egingo diegula herritarrei.
‎Carles Puigdemontek eta Toni Cominek behin behineko eurodiputatu akreditazioak jaso zituzten iragan hilabetean, eta, horri esker, bi politikariek datorren asteleheneko saioan parte hartuko dute; orduan bilakatuko dira ofizialki ganbera horretako diputatu. Europako Parlamentuaren arabera, bilkura horretan Oriol Junqueras izan behar dute alboan, espetxean dagoen Kataluniako presidenteorde kargugabetua.
‎Oso interesgarri dago Kataluniako xake taula, bien arteko xake taula izan beharrean aldibereko partida asko jokatzen ari direlako batera; taula berean barik, taula gurutzatuetan eta interdependenteeetan. Taula batean gertatzen denak ondorioak izango ditu beste tauletan.
2021
‎Pentsatzen genuen gizarte zibila existitzen zela hemen, eta ez da existitzen. Espainiako gizartea bezain babesgabe dago Kataluniakoa.
‎Lledoners espetxetik atera ziren preso dauden Kataluniako buruzagi independentistak atzo —Carme Forcadell ez beste guztiak—, kanpaina hasi zen egun berean.
‎Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrarentzat, indargabetuta daude Kataluniako presidente ohi, Comin eta Ponsatiren aurkako euroaginduak
‎Sanchezek, ordea, erabakiaren inguruko xehetasunetan bainoago, hark has dezakeen prozesuan jarri du arreta, eta independentisten eta unionisten arteko harremanak hobetzeko balio izango duela nabarmendu du: «Erabilera publikoko arrazoiak lotuak daude Kataluniako eta Espainiako gizarteetan bizikidetza eta adiskidetasuna berrezartzeko beharrari». Horregatik, azaldu du erabakiak bat egingo duela «preso daudenei elkartasuna adierazten dieten ehunka milaka katalanen» nahiekin; baita haien ekintzak babestu ez baina «nahikoa zigor» bete dutela uste dutenekin ere.
‎Islandian jarri zuten lehen aldiz martxan lan egiteko eredu hori, eta Europako hainbat tokitan erabiltzen dute egun, baita Ameriketako Estatu Batuetan ere. Martxan jarrita duten herrialdeen artean dago Katalunia. Jaurlaritzak Save The Children erakundearen bidez ezarriko du.
‎" Itunak ezkutatzen duenaren gainetik, politika ezinezkoaren artea baldin bada, esan beharra dago Kataluniaren autodeterminazioaren eta independentziaren aldeko borrokaz fidatzen garela, eta ez herriaren bizkar egindako itunez".
‎" Udalak, bere kabuz, neurketak egiten ditu aldian adian, enpresa batzuetako ke isuriek eta usainek herritarren osasunean eraginik izan ote dezaketen jakiteko", diote udal iturriek. Honi lotuta dago Kataluniako Unibertsitate Politeknikoarekin egindako lana. “Usaina sor dezaketen konposatu organiko bolatilak ikertzeko kontratatu genituen, usainen jatorria zer izan daitekeen aztertzeko eta herritarron osasunean eraginik izan dezaketen jakiteko.
2022
‎Ahalegin guztiak egingo dituzte sona izan dezan ekimenak nazioartean, eta ziur daude Kataluniako eta Euskal Herriko mugimendu soberanistak sinkronizatzen hasi izana iritsiko dela" behar den lekuetara", uste du Amalur Alvarezek. " Pirinioetako ekimenarekin markoa kokatu nahi da:
‎Enpresa bakoitzaren berezitasunak alde batera utzita, Estatuan ofizialak ez diren hizkuntzak dituzten lurraldeetan lan egiteak komunitate bakoitzaren interes eta kezkekiko sentsibilitatea eskatzen du. Hala, merkatu espainiarra dagoen Katalunia bezalako lurraldeetan, hizkuntzak ezaugarri guztiak betetzen ditu alderdi garrantzitsutzat jotzeko.
‎Hausnarketa hori bere barrutik azalera ekarrarazi diona berriki Kataluniako Auzitegi Nagusiak Kataluniako ikastetxeetarako hartu duen erabakia izan da, hots, gogoraraztea eta agintzea irakastorduen %25 gazteleraz ematera derrigortua dagoela Kataluniako Generalitatea, eta halaber kritikatzea oraindainokoan gutxieneko kopuru hori betetzeko neurririk hartu ez izana.
‎Espainiako gobernua kezkaturik bide dago Katalunian gaztelaniaren ezagutza eta erabilera bermatzen ez direla eta. Katalanak ere kezkaturik daude katalanaren erabilera behera doalako ikastetxeetan batxilergoan, esaterako, irakasleen %47 gazteleraz mintzo omen zaizkie ikasleei; politikariak baino gehiago Plataforma per la Llengua eta Omnium Cultural bezalako entitateak.
‎Hori bai, ez da taldearen asmoa mobilizazioetara deitzea, badaudelako Katalunian zeregin hori duten gizarte erakundeak.
‎Zenbait iturriren arabera, bertan ziren diputatuei adierazi zien CNIk, Auzitegi Gorenaren baimenarekin, hemezortzi lagun espiatu zituela, Kataluniako independentisten aurkako ikerketekin lotuta. Horien artean dago Kataluniako presidente Pere Aragones; presidenteordea zen zelatatu zuten garaian. Ez zuen, ordea, gainerako kasuen inguruko informaziorik eman.
‎Azkenik, eskubide nazionalak eta gizarte eskubideak bateragarriak ez ezik osagarriak ere badira; azken batean, erabateko autogobernua eta norberaren baliabideak erabiltzeko askatasuna ezinbestekoak baitira hobekuntza sozioekonomiko gogobetegarriak erdiesteko. Hain zuzen, oraintxe argi dago Katalunian independentismoa ezkertiarra dela nagusiki, eta ezkerra independentista dela nagusiki.
‎" Ekintzailetza sozialaren sustapenerako babes handia dago Katalunian"
2023
‎Gu sartu ginen, eta, noski, asko aldatu da: lehen aldiz dugu gobernu bat, mehatxatu beharrean prest dagoena Katalunia entzuteko, elkarrizketa mahaian esertzeko eta Kataluniako Gobernua maila berean aitortzeko. Uste dut hori arrakasta handia dela.
‎Arnaldo Otegi eta Jon Iñarritu— CNIk aitortu zuen hemezortzi lagun espiatu zituela, Auzitegi Gorenaren baimenarekin, Kataluniako independentisten aurkako ikerketekin lotuta. Horien artean dago Kataluniako presidente Pere Aragones —presidenteordea zen zelatatu zuten garaian— Europarlamentuaren batzordeak gainerako 47 kasuen gaineko ikerketa «justu eta eraginkor bat» eskatu du orain, eta Espainiari galdegin dio informazio gehiago eman diezaiola segurtasun nazionalaren izenean egin zituen entzuketen inguruan.
‎Kataluniako festa nazionala ospatzeko hiru egunen faltan, hango panorama politikoaren inguruan jardun du. Haren arabera, «anomalia demokratiko handia» dago Kataluniako gatazkaren oinarrian.
‎Iaz ez bezala, aurten parte hartu zuen; ez, ordea, ERCko presidente Oriol Junquerasek, COVID. Manifestazioko ekitaldian, Feliuk hitza hartu zuen, eta amnistia egonez gero Kataluniako Parlamentuan independentzia «gauzatzeko» eskatu zien alderdi subiranistei. Ballbonak ez du uste amnistia «lortu» ondoren igo beharreko «hurrengo eskailera» hori denik:
‎EAJko presidente Andoni Ortuzar eta Carles Puigdemont, erbestean dagoen Kataluniako Generalitateko presidente ohia, Waterloon (Belgika) batzartu ziren atzo. EAJren eta Juntsen arteko «harremanak estutzeko eta uztailaren 23ko Hauteskundeek Espainiako Estatuan utzi duten egoera politikoa aztertzeko» bilera izan zen, EAJk jakitera eman duenez.
‎Euskal Herrian gaur gaurkoz ez dago Katalunia dagoen murgiltze eredu orokortua. Haatik, Frantzian eta Espainian XIX. mendean ezarri ziren hezkuntza ereduen oinarriak daude indarrean, hau da, uniformetasuna eta zentraltasuna bideratzen dituen hezkuntza sistema dago oraindik ere sustraiturik; euskara erdigunean jartzen ez duen hezkuntza eta hizkuntza eredua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dago 32 (0,21)
daude 14 (0,09)
dagoen 4 (0,03)
dagoela 3 (0,02)
dauden 3 (0,02)
zegoen 3 (0,02)
gaude 2 (0,01)
zaude 2 (0,01)
zeuden 2 (0,01)
badago 1 (0,01)
badagoela 1 (0,01)
badaudelako 1 (0,01)
baitago 1 (0,01)
baitaude 1 (0,01)
dagoena 1 (0,01)
daudelako 1 (0,01)
egonez gero 1 (0,01)
egongo 1 (0,01)
nengoen 1 (0,01)
zegoela 1 (0,01)
zegokion 1 (0,01)
zeudela 1 (0,01)
Argitaratzailea
Berria 27 (0,18)
Argia 11 (0,07)
Consumer 9 (0,06)
Booktegi 5 (0,03)
Jakin 4 (0,03)
EITB - Sarea 3 (0,02)
Pamiela 3 (0,02)
goiena.eus 2 (0,01)
Alberdania 2 (0,01)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 2 (0,01)
ELKAR 1 (0,01)
LANEKI 1 (0,01)
Aldiri 1 (0,01)
Uztaro 1 (0,01)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 1 (0,01)
alea.eus 1 (0,01)
Noaua 1 (0,01)
Txintxarri 1 (0,01)
Urola kostako GUKA 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
egon Katalunia presidente 3 (0,02)
egon Katalunia egon 2 (0,01)
egon Katalunia gatazka 2 (0,01)
egon Katalunia Generalitat 2 (0,01)
egon Katalunia gobernu 2 (0,01)
egon Katalunia lan 2 (0,01)
egon Katalunia Parlamentua 2 (0,01)
egon Katalunia abertzale 1 (0,01)
egon Katalunia afera 1 (0,01)
egon Katalunia autodeterminazio 1 (0,01)
egon Katalunia autogobernu 1 (0,01)
egon Katalunia begira 1 (0,01)
egon Katalunia bezalako 1 (0,01)
egon Katalunia buruzagi 1 (0,01)
egon Katalunia elkarte 1 (0,01)
egon Katalunia entzun 1 (0,01)
egon Katalunia errepresio 1 (0,01)
egon Katalunia errepublika 1 (0,01)
egon Katalunia estatu 1 (0,01)
egon Katalunia Europa 1 (0,01)
egon Katalunia festa 1 (0,01)
egon Katalunia gaztelania 1 (0,01)
egon Katalunia Generalitate 1 (0,01)
egon Katalunia gizarte 1 (0,01)
egon Katalunia haur 1 (0,01)
egon Katalunia herri 1 (0,01)
egon Katalunia herritar 1 (0,01)
egon Katalunia hiriburu 1 (0,01)
egon Katalunia independentismo 1 (0,01)
egon Katalunia independentzia 1 (0,01)
egon Katalunia kasu 1 (0,01)
egon Katalunia kontsumo 1 (0,01)
egon Katalunia kostalde 1 (0,01)
egon Katalunia mendeko 1 (0,01)
egon Katalunia mugimendu 1 (0,01)
egon Katalunia osoan 1 (0,01)
egon Katalunia plaza 1 (0,01)
egon Katalunia presidenteorde 1 (0,01)
egon Katalunia talde 1 (0,01)
egon Katalunia tokiko 1 (0,01)
egon Katalunia unibertsitate 1 (0,01)
egon Katalunia xake 1 (0,01)
egon Katalunia zeregin 1 (0,01)
egon Katalunia zuzenbide 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia