2015
|
|
2 Nahiko miseria da, atean etsaiak dituztenen antzera bizitzan beti bizi beharra, ez dute armarik gabe ez lorik egiterik ez jaterik, eta beti izu ikaraz alderen batetik gotorleku hau zulatuko ote duten. Oi ene Jaun eta ene ona!, nola nahi duzu hain bizitza dohakabea desiratzea, desiratu gabe
|
egoterik
eta bertatik atera gaitzazula eskatzerik ez baitago, Zugatik galtzeko itxaropenez edota egi egiaz zure zerbitzuan gastatzeko ez bada, eta batez ere zure borondatea den kontuan hartuz. Hala bada, ene Jainko, hil gaitezen Zurekin, san Tomasek esan zuen bezala, Zu gabe bizi izatea eta Zu betiko galtzea gerta daitekeelako beldur hauekin, sarri sarri hiltzea baita.
|
|
Noiz arte izango zarete. Esan zidan aztertzeko ongi neugan gauza bat: oso osoan berari emana nengoen alaez; hala
|
banengoen
eta berea banintzen, sinets nezala ez ninduela galtzen utziko.
|
|
Hain gorentasun handia Ostia bat bezalako gauza txikian ezkutaturik ikusten dudanean, miretsi egiten nau hain jakinduria handiak, eta ez dakit Jaunak nola ematen dizkidan adorea eta indarra Beragana iristeko; Berak, hain mesede handiak egin eta egiten dizkidanak, adorea eta indarra emango ez balizkit, litzateke disimulatu ezta hain gauza miragarriak oihuka aldarrikatu gabe utzi ere. Bada, zer sentituko du ni bezalako errukarri batek, gauza higuingarriez beterik
|
dagoenak
eta bere bizitza Jainkoaren beldur gutxi gutxirekin igaro duenak, hain gorentasun handiko Jaun honengana iristean Hark nire arimak ikustea nahi duenean. Nola bat egin Jaunaren aurka hainbeste hitz esandako ahoa gorputz aintzatsu harekin, garbitasunez eta errukiz betea den harekin?
|
|
Izan ere, uste dute obra hau guztia espirituala denez gero, gorputzezkoa den edozein gauza oztopo edo eragozpen izan dakiokeela; eta bere burua era egokian irudikatzen, eta Jainkoa alde guztietan
|
dagoela
eta bere burua Harengan murgildua ikusten, horretan saiatu behar duela.
|
|
4 Gaur pentsatzen ari nintzen Jainkoak berak nahi dituen eran banatzen dituela ondasunak; izan ere, horrelako gizon bat, hainbeste urtetan Jainkoa bihotzez zerbitzatzen
|
dagoena
eta bere ondasunak beretzat baino gehiago pobreentzat dituena, eta duen hori galtzeak hainbeste nahigabetzen zuela ikusteak harritu ninduen; niri horrek ardura handirik ez zidala sortuko iruditzen zitzaidan, eta horretan gogoratu nintzen nola barru barruan sentitzen nuen berorrek zekarrena Sevillan arriskuan ikusi genuenean. Hori geure burua inoiz ez dugulako ezagutzen da.
|
|
Gauzak disimulu handiaz egiten saiatu naiz eta argi eta garbi hitz egin dut berarekin; eta, egiaz, Jainkoaren arima dela konturatu naiz eta harengan ez zela inolako asmo txarrik ezertan. Urruti
|
gaudenez
eta berak zereginak dituenez, ezertan nabarmendu gabe egin da, eta ni saiatu naiz predikuak egin diezazkigun eta noizbehinka ikusten dut. Guztia dago lauturik, Jainkoari eskerrak.
|
|
4 Beraz, ene aita, Angela poz pozik
|
dago
eta berarekin aitortu da; eta pozik handiena da, Paulorekin izan zenez gero, inorekin ez zuela haren arimak bihotz altxagarririk ez pozik. Orain, harekin zuena bezainbestekoa ez bada ere, soseguz eta pozik dago, eta arima haren esana egitera jarria dago, hori harentzat bihotz altxagarri handi handia baita; izan ere, bizi osoan horretara ohitua izanik, Paulo ondoan izan gabe, egiten duen ezerk ez du kontentu uzten, ez zuen uste ezertan asmatzen zuenik, eta nahi bazuen ere ezin zuen beste inoren mende jarri.
|
|
Gizon gaixo hau beraren neba da, Pedro Ahumada; malenkoniak jota
|
dago
eta bere anaia Lorentzorekin ezin konpondurik, Sernako honen etxaldea utzi eta nora ezean doa, baina jakin du norengana jo: Teresagana.
|
|
Pedro Ahumada: Teresaren neba, malenkoniak jota
|
dagoena
eta bere iloba Frantzisko eta Teresatxoren gauzetan muturra sartu nahi duena.
|
|
Hain agudo hori agertzen duenak hobe luke batere ez izatea. Berorren agurgarritasunak ez dezala uste izan, gobernuaren gakoa beti norbere hutsak aitortzean dagoenik; izan ere, askotan norbere buruaz ahaztu beharra
|
dago
eta bere ofizioa betetzean Jainkoaren ordez dagoela gogoratu beharra, Hark emango baitio falta zaiona, guztiekin egin ohi duenez (ez baitago inor guztiz perfektua denik), eta ez beza berorren burua beldurti egin ezta ez utzi zer iritzi duen gure aitari idatzi gabe ere.
|
|
Liburu hau idaztean, Teresa gogotsuago
|
dago
eta bere burua gai ikusten duela dirudi, bere alaba moja karmeldar oinutsei, batez ere Ávilako San Josereneko mojei, otoitzaz eta perfekzio bideaz irakaspen probetxugarriak emateko. Alde batetik, esperientzia eta jakintza praktiko handia bildu du otoitz bideetan; bestetik, monasterioko bere alabek maite dute eta maitasunak zoztor guztiak kentzen ditu.
|