2007
|
|
Azken buruan, legegileak tarte zabala du bi errealitateei tratamendu juridiko desberdina emateko, bi errealitateak juridikoki desberdinak direlako eta hori, printzipioz, ez da EKren 14 artikuluko berdintasun printzipioaren aurkakoa. Baina lege eraketako askatasun hori ez da absolutua; arau arloko desberdintasunek xede nabari eta legitimoa erakutsi behar dute, xede horrekin bateragarria den moduan artikulatu behar dira, eta eskubide, betebehar edo bestelako
|
egoera
juridiko subjektiboak talde eta kategoria desberdinei esleitzerakoan ezin da ageriko desberdintasunik egin (abenduaren 11ko 222/ 1992 KAE eta uztailaren 13ko 155/ 1998 KAE).
|
2008
|
|
Ordezkoak zergaduna harreman juridiko tributarioetatik baztertu eta haren lekua hartzen du, Administrazioarekin lotura duen subjektu bakar bihurtuz. Ordezpena erabatekoa da, alegia, zergadunak Herri Ogasunarekin dituen harremanetako
|
egoera
juridiko subjektibo osoa bereganatzen du ordezkoak. Zergaduna, beraz, harremanetatik desagertu eta ordezkoa agertzen da betebeharpeko bakar gisa.
|
|
Bestela esanda, sortzapenak tributu betebeharraren sorrera dakar, hots, zerga ordaintzeko betebeharra; eginkizun horretaz gain, sortzapenak denbora erreferentzia moduan ere balio du, aplikatu beharreko legea zehazteko, bai eta segurtasun juridikoarekin lotutako beste zeregin batzuetarako ere. Sortzapena gertatu baino lehen, ez dago betebehar izaerako loturarik, ez eta hartzekodun zein zordun moduko
|
egoera
juridiko subjektiborik ere, eta zorra ez da existitzen. Labur zurrean, sortzapena da zerga egitatearen osagaietarik bat; aldi berean, zerga egitatearen amaiera zehatz mehatz adierazten du sortzapenak.
|
2023
|
|
Sortzapenak tributu betebeharraren sorrera dakar, hots, zerga ordaintzeko betebeharra; eginkizun horretaz gain, sortzapenak denbora erreferentzia moduan ere balio du, aplikatu beharreko legea zehazteko, bai eta segurtasun juridikoarekin lotutako beste zeregin batzuetarako ere. Sortzapena gertatu baino lehen, ez dago betebehar izaerako loturarik, ez eta hartzekodun zein zordun moduko
|
egoera
juridiko subjektiborik ere, eta ez dago zorrik ere. Tributuen arloan arauak aldatzeko maiztasuna eta ugaritasuna aintzat hartuta, une jakin hori zehaztea ezinbesteko osagaia da.
|
|
Ordezkoak zergaduna harreman juridiko tributarioetatik baztertu eta haren lekua hartzen du, Administrazioarekin lotura duen subjektu bakar bihurtuz. Ordezpena erabatekoa da, alegia, zergadunak Ogasun publikoarekin dituen harremanetako
|
egoera
juridiko subjektibo osoa bereganatzen du ordezkoak, zergadunaren prestazio material eta formalak bere gain hartuz. Zergaduna, beraz, harremanetatik desagertu eta ordezkoa agertzen da betebeharpeko bakar gisa; hortaz, Ogasunak ezin dio tributu zorra zergadunari eskatu (otsailaren 17ko 523/ 2023 AGE).
|