Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 5

2021
‎Zenbaitetan perpausa anbiguoa izan badaiteke ere, badira ezaugarri batzuk adiera biak bereizten dituztenak. Horrela, esate baterako, egoera iraunkorra adierazten duten perpausak, ezin direnez denborazkoak izan, kausazkoak dira (Europarra denez gero, pasaporterik gabe ibil daiteke Europa guztian). ‘Noizdanikoaren’ egiturari jarraitzen ez zaizkion perpausak ere azalpenezkoak dira; hala gertatzen da mendekoa ezezkoa denean, uneko gertakaria adierazten ez duen neurrian (Entzulerik etorri ez denez gero, bertan behera utzi dugu hitzaldia), edo uneko irakurketa nekez duen egoera adierazten duena (Jakintsua denez gero, harengana jotzen dugu aholku eske); gauza bera gertatzen da nagusia iraupenekoa ez denean (Eguna argitu duenez gero, lanera joan da —ikus, aldiz, iraupenekoa izanik denborazkoa ere izan daitekeen Eguna argitu duenez gero, lanean ari da perpausa—).
‎Oraindik eskolara joaten da perpausean, berriz, gertakariaren errepikatzeak ematen dio aditzari, ohi bezala, iraupen adiera. Gerora aldaketa gertakizun dela ere iradokitzen du adberbioak, esan den bezala, eta, hortaz, ez da egoera iraunkorra adierazten duten aditzekin erabiltzen (larru zuriko pertsona bati buruz ez du zentzurik oraindik zuria da esatea). Aldaketaren gertakizunak eragiten du, hain zuzen ere, gorago aipatu dugun parafrasia guztizkoa ez izatea:
‎Badirudi mundua mundu deno bezalako esapideak ez datozela bat kapituluaren sarreran esan denarekin, egoera iraunkorra adierazten duten predikatuek ez dutela, alegia, denborazko perpausak eratzeko balio, denborazko erreferentzia emateko gai ez direnez (§ 36.2.3a). Ez dago, hala ere, hor kontraesanik, esapide horiek ez baitute denbora mugatzen; adibidekoa, esate baterako, ‘beti’ esateko modu enfatiko bat da, eta horixe da, hain zuzen ere, egoera iraunkorreko predikatuen ezaugarria, ‘betiko propietateak’ adieraztea18.
‎Perpausak modu batera edo bestera ulertzeko testuinguruak duen eragina mota desberdinetakoa izan daiteke. Dirua lortuz gero, autoa erosiko nuke perpausean, esate baterako, aditz nagusiaren moduak argitzen du mendekoak baldintza adierazten duela, ez denbora; Atzerritarrak ere pertsona direnez gero, pertsonaren eskubide ororen jabe dira perpausean, mendeko predikatuaren aspektu lexikoak argitzen digu perpaus horrek azalpena adierazten duela —pertsona dira predikatuak ezin baitu, egoera iraunkorra adierazten duenez, denborazko perpausik eratu—; Hain ahul ikusi genuenean, medikuarenera eraman genuen perpauseko hain maila hitzak neurrian jartzen du perpausaren indarra eta ‘noiz’ eraman zuten baino areago ‘zer dela eta’ eraman zuten adierazten dela esaten digu.
‎Beste batzuetan, ordea, kausazko adiera nagusitzen da. Hala, egoera iraunkorra adierazten duten perpausak azalpenezkoak dira, ezin baitira denborazkoak izan (Europarra denez gero, pasaporterik gabe ibil daiteke Europa guztian); berdin uneko irakurketa nekez duen egoera adierazten dutenak (Jakintsua denez gero, harengana jotzen dugu aholku eske), edo ezezkoak (Entzulerik etorri ez denez gero, bertan behera utzi dugu hitzaldia); orobat, perpaus nagusia iraupenekoa ...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia