Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2001
‎Ezaugarri geografiko eta sozio-ekonomiko komunak dituzte, bai, eta euren harreman estuaren emaitza nagusietako bat Lea Ibarreko Udal Mankomunitatea dugu, Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexa herritxoak biltzen dituena; berez, Leak Lekeitio eta Ipazter ere ukitzen ditu, baina bertako errealitateak ezberdinak direnez ez dira mankomunitatearen partaide. Zonalde hau Bizkaia osoko ezezagunenetakoa izan da orain arte, baita gutxien populatuenetakoa ere, herrialdeko lurraldearen %3, 2an biztanle guztien %1, 7 soilik bizi baitira baina Mankomunitatearen helburuetako bat egoera horri buelta ematea da, eta horretarako zonaldea ezagutarazteko CD ROM bat editatu du. Bertan bost udalerri hauetaz eta ingurukoetaz denetariko hainbat datu zehatz eta interesgarri aurki daitezke, hala nola, kokapena eta ezaugarri geografikoak, populazioa, klima, fauna eta landaredia, historia...; azken finean, Lea ibarrari buruzko datu base ezin zehatzagoa osatu dute, bailara hau gero eta ezagun eta erakargarriagoa bihurtu asmoz.
2002
‎Hizkuntz eskubideen gaia ere azaldu behar da, modulaburrez izan arren. Zoritxarrez, euskararen lurralde guztietan hizkuntz eskubideak urratzen ari dira eta egoera horri buelta emateko beharra gero eta handiagoa da, eta ez Nafarroan bakarrik, sarri askotan uste izaten dugunez, baizik eta Euskal Herri osoan.
2003
‎Beraz, zentzuzkoa dirudi egoera horri buelta emateko nekazaritza sektoreaketa landa garapenak zeregin erabakigarria izan behar dutela eta lehentasuna izanbehar dutela; merkataritza baino barne produkzioa sustatzean dagoela gakoa. Nekazari txikiei eta, batez ere emakumeei, baliabideak (lurra, maileguak, teknologiaaproposak) eskaintzea dela bidea.
‎Bilbon, kultura kontu hauetan, 2003 hau New Yorkera begira hasi dute erakundeek, loa ere kentzen ari baitzaie Guggenheim Bilbao Museoak dituen bisitariak gero eta urriagoak direla ikusita. New Yorkera begira, hango etxe nagusiak erremedio ren bat jarriko duela pentsatuz, baina ikusiz aldi berean han ere gauzak ez doazela garai batean bezain ongi, eta Irailaren 11ko gertaera omnipresenteak gogoratuz, ikusiz gainera kosta egingo zaiela egoera horri buelta ematea. New Yorkeko Guggenheimentzat ere ez da urte ona izan 2002, jendea etxean lehen baino gehiago gelditzen omen da-eta.
2005
‎Ondorioz, indar sozialek alderdi politikoetan eragin beharrean, alderdiek eragiten dute mugimendu sozialetan. Egoera horri buelta ematen ez diogun bitartean ez dut uste benetako prozesurik eta blindaje sozialik izango dugunik.
2006
‎Horren adibide Eroski handiago bat egitea edota azokaren egoera direla adierazi dute. Debagoieneko dendarien proposamenakKezka adierazteaz gain, egoera horri buelta emateko hainbat proposamen ere aurkeztu dituzte ibarreko dendariek. Izan ere, proiektuaren onarpena atzera dadin eskatu dute.
2008
‎Azken hamarkadetan, baina, urrats kualitatibo oso esanguratsuak egin ditugu egoera horri buelta emateko. Berpizkunde moduko hori honako urratsetan nabaritzen da:
‎Gaitasun hori zeharo ahulduta dago ondorengo belaunaldietan eta, zorigaitzez, ez dirudi euskaraz eskolatutako neska mutilen artean errekuperatzen ari denik. Egoera horri buelta ematen hasi nahi badugu ikasleei, etxetik dakienari zein ez dakienari, ahalik eta eredu gehien erakutsi behar zaie, ahalik eta erregistro gehien. Euskara etxetik dakarrenari etxekoa estimatzen, prestigiatzen, onesten, onartzen bultzatzen lagundu behar zaio; eta etxetik ez dakarrenari euskararen eredu familiar bat eman zaio.
2009
‎Depresioa, beheraldia edo lotarako ezina badituzu, edo artega bazaude eta egoera horri buelta eman eta suspertu nahi izanez gero, vetiveraren esentzia erabili (Vetiveria zizanioides). Lasaitzeko, landare horren esentzia olioa aparta da.
‎Kontua da plangintza berriak gauzatu dituztenak banku erraldoiak izan direla, banku zentralak, Altxor Publikoak eta are gobernuak haien onurarako ezarriz eta zabor ekonomia (ikus www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/zabor ekonomia) mundu mailan zabalduz. Demokraziaren kontrako egoera horri buelta eman behar zaio.
‎Gainera, zazpi bilioi euroko zorra dute, BPG barne produktu gordinaren bikoitza. Eta egoera horri buelta emateko, japoniarrek duela hamaika urte liberalen lerroetatik ihes egindako politikariek, sozialistek eta beste hainbestek osatutako alderdia aukeratu dute.
2010
‎Azken urteetan, egoera horri buelta emateko asmoa duten hainbat teoria eta azterketa landu dira. Diru-laguntzetatik aparte, beste mota bateko politika tresnak kontuan hartzen hastea da oraingo helburua, produktu eta zerbitzu berritzaileen eskaera pizteko asmoz.
‎Bestelakoa da delituaren biktimaren egoera. Biktima ez da ageri Zigor Zuzenbide materialean, ezta prozesalean, «Ipuineko Errauskine» papera betez eta bigarren mailako biktimizazioa pairatuz7 Egoera horri buelta eman nahian, biktimologia sortu da zientzia independente gisa, biktima bere ikasketa objektu hartuz, hari dagokion lekua eman eta haren interesak babestu nahian8 Edozelan ere, azken datu hau aintzat hartuz, laburtuz, esan genezake egun indarrean dagoen zigor sistemak ez duela inor asetzen; beste hitz batzuetan, ez du dagokion gizartearen kontrol funtzioa betetzen....
2011
‎Azken finean, gizarte industrialaren ondorioak kudeatu egin behar ziren, bai ekonomikoki baita sozialki ere: «Asko kostatu zaie egoera horri buelta ematea. Industria berrindartu, lursailak berriztatu, enplegu politika aktiboak martxan jarri?
2012
‎Azken urteetan, 1996tik aurrera bereziki, egoera horri buelta eman nahian, herri horietan etxebizitzak eraikitzeari ekin zitzaion, lehen unean bertako seme alabek bertan jarrai zezaten bizitzen, beste herrietara joan behar izan gabe. Gerora, urbanizazio horrek, besteak beste, immigrazioa ekarri du herri horietara.
2013
Egoera horri buelta emateko bai. Beste kontu bat da harreman horretan zeinek agintzen duen, gaztelaniaz egiteko ohitura duenak ala hizkuntza aldatu nahi duenak.
‎«Gazte anitzek herria uzten dute Iruñean ikasteko, eta harreman pertsonalak eta profesionalak hirian gauzatzen dituzte. Eta gero zaila da egoera horri buelta ematea». Bestetik, lan aukerak.
‎Ordura arte, bere urratsak beste norbaitek gidatu balitu bezala jokatu zuen. Bazen sasoia egoera horri buelta emateko: hemendik aurrera, berak hartuko zien aurrea ezkutuko botere horiei guztiei.
‎–Inguratzen gaituen produktu oro automatikoki egiten den garaiotan, zergatik jarraitzen dugu etxebizitzak eskuz eraikitzen? Egoera horri buelta eman nahian dabil Behrokh Khoshnevis USC (University of South California) unibertsitateko irakasle eta CRAFT (Center for Rapid Automated Fabrication Technologies) ikerketa zentroko zuzendaria.
2014
Egoera horri buelta eman guran, LESA enpresa publikoa desegin eta kudeaketa udalak bere gain hartzeko alternatiba aurkeztu dute udalean. Dani Maeztuk azaldu du gestio zuzena ipini gura dutela martxan, Astarloa erakunde autonomotik kudeatuta.
‎Bere tokia galdu duen Zumaiako pertsonaia bat da". Egoera horri buelta eman nahian, ipuin bat idazteko ideia bururatu zitzaion.
‎Etxean, ospitalera iritsi gabe hiltzen dira asko. Egoera horri buelta eman nahian, furgonetaren beharra genuela aipatu nien duela hilabete batzuk, eta martxan jarri ziren. Zuek bideratutako laguntzari esker furgoneta Kamerunen da dagoeneko.
2015
Egoera horri bueltea emon behar jakon, eta barriro alkartu gintzazan Donostian. Han erabagi zan Gasteizen egitea beste batzar nagusi bat, baina ponentzia barik, estatutuak zuzen tzeko.
‎Bestalde, aldi berean, indar nazionalistek 50eko hamarkadatik aurrera izan zuten etapa garrantzitsuena. Ordura arte, mugimendu nazionalista asko «ohitu» egin ziren inperialismora eta Nasser izango da egoera horri buelta emango diona. Panarabismoak bat egingo du inperialismoaren aukako erresistentziarekin, eta gerora Iraken eta Sirian gertatutakoek indar handiagoa emango diote.
‎Ondorioz, lasaitasuna eta ardura gainetik kendutako sentsazioa agertzen du azken bertsoan. Aldiz, Iturriagak egoera horri buelta ematen dio pilula orduan hartu behar zuela eta orain beranduegi dela esanaz. Finaleko bertso saio bat izanik, eta bertsolariek hiruna bertso soilik osatu behar dituztenez, saioak hor bukatu behar zuen, eta, beraz, amaiera irekia izan zuela esan dezakegu.
‎EROSKI CONSUMErek 2013an egindako inkesta baten arabera, etiketa irakurtzea ez da kontsumitzaileen ohituren zati bat, «inkestatutako bi pertsonatik batek bakarrik irakurtzen baitu produktuen etiketa». Egoera horri buelta emateko, azken hilabeteotan etiketatzeari buruzko Europako araudian (1169/ 2011 Araudia) sartu dira, informazioa emateko ez ezik, kontsumitzailea nola jasotzen duen hobetzeko ere. Etiketetarako legedi argiagoa Lege aldaketek elikagaietan etiketatzearen betebeharrak berrantolatzea nahi dute Araudi horren arabera, elikagai industriako enpresek kanpainan nabarmentzen diren alderdiak kontuan hartzen hasi behar dute, kontsumitzaileari iristen zaion informazioa hobetzeko.
2016
Egoera horri buelta eman nahi dio Life Oreka Mendian proiektuak. Abiapuntua larreen erabilera trazionala mantentzea izango da, eta gune horiek eskaintzen duten bazkaren eta abeltzainen beharraren artean oreka lortu nahi dute.
‎% 36 Europako Batasunak mugatu egin nahi du iruzurra eragiten duten gertakari guztiek elikagaietan duten eragin handia, egoerari buelta eman baitiezaiokete. Izan ere, egoera horri buelta ematea erabakigarria da elikagaien sektorerako, ez bakarrik duten eragin ekonomikoagatik, kontsumitzailearen konfiantza berreskuratzeko zailtasun handiagatik baizik. EB ez da bakarrik elikagaigintzako legeria hobetzeaz ari, elikadura iruzurrak errentagarriak izan ez daitezen ekonomiari dagokionez, eta beste egoera batzuk ere kezkatzen ari dira.
‎Gabonetan energia gehiago kontsumitzen da eta jendeak elikadura eredua aldatzen du. Egoera horri buelta emateko erabiltzen dugu faktore hau: ‘Ben Hur’ ikusten dugun bitartean, mahaian ditugun bonboiekin «moderatu» egin beharrean, indarra ariketan aritzeko ohitura dugu.
‎Gobernuak aurkeztu duen lan eskaintza publikoak gainera ez da nahikoa izanen egoera horri buelta emateko. Motzegia da.
Egoera horri buelta emateko lan egin litzatekeela uste dute. “Kirolak edo ariketa fisikoak osasun fisikoa, mentala eta soziala ematen ditu.
2017
‎Ez neukan entrenatzeko gogorik be eta 21 lasterketa oso gitxitan parte hartu neban. Zorionez, egoera horri bueltea emon neutsan eta 1951a urte oso ona izan zan niretzat, lasterketa asko irabazi nebazan.
2018
‎Loteriaren bidez sinestarazi nahi digute kasualitatea dela norbait aberatsa izatea eta oso erraza dela egoera horri buelta ematea. Estratifikazio sozialari buruzko teoriek, ordea, aspaldi erakutsi ziguten aberatsen seme alabak direla aberats hiltzen diren bakarrak.
‎“Orain arte, astean behin bakarrik egoten zen zabalik, asteazkenetan. Oso erabilera gutxi ematen zitzaion baliabide honi eta egoera horri buelta bat eman behar zitzaion. Horrez gain, geroz eta gazte gehiago dugu herrian.
‎Duela lau urte, Debagoieneko Lehen Hezkuntzako haurrekin ikerketa bat egin zuten, eta 6 urte bitarteko haurren artean, heren batek gainpisu arazoak zituztela antzeman zuten. Hori horrela, egoera horri buelta eman nahi diote. " Epe ertain eta luzera begira, aldaketa nabarmenak izaten dira bizitsa osasuntsu bat eramanez, eta hori sustatu beharra dago. Ohiturak txarrera aldatu dira:
2019
‎Kontu horrekin arduratuta zeudela azaldu du Salegik. " Eta guk zer ekarpen egin genezakeen pentsatzen hasi ginen, zer egin genezakeen egoera horri buelta emateko eta herrian noka egiteko joera indartzeko. Beste leku batzuetan mintzodromoak egiten dituzten gisa berean, herrian nokadromoa antola genezakeela bururatu zitzaigun".
Egoera horri buelta eman nahi diozue zuek?
Egoera horri buelta eman nahi diote orain, bi aldeen arteko elkarlanean indarra jarri, eta Itziarrek eta itziartarrek dituzten eskaerei eta beharrei erantzuten saiatu. Egañak eta Garciak aro berri baten hasiera iragartzeko agerraldi publikoa egin zuten joan den astean; eta Itziarren desanexio posible baten inguruko mamuak desaktibatzeko ere bai.
2020
‎Ordura arte, lehenik aukeratu izan nuen zer lan egin nahi nuen, eta horren arabera non bizi, baina bat batean egoera horri buelta eman nion, eta aukeratu nuen non bizi nahi nuen, eta ondoren ea zer aukera ziren nire bizia aitzinerat ateratzeko. Hor ere banituen nire dilemak zeren hemen Baztanen bada lanik, baina bertako lan aukerak ez dira gustukoak orokorrean, eta hortaz gehiengoak kanpora jotzen du, beraz bada bizi nahiko esklaboa:
Egoera horri buelta eman nahian, fakultate horretan hainbat aldiz egin dituzte sinadura bilketak. Joan den otsailean egin zuten azkena eta Jaurenak «balorazio positiboa» egin du:
‎Denbora asko behar zen diagnostikoa egiteko, ez zegoen nahikoa sintomak zituzten denei egiteko, eta gauzatzean Madrilera bidali behar izaten ziren. Egun, zorionez, egoera horri buelta eman zaio. Gaitzari buruzko ezagutzan ere izan dira gabeziak.
‎Irakurtzen hasi nintzen, sinetsi ezinean. Aspalditik langabezian nengoela, eta egoera horri buelta eman nahian atzeraka ibiltzen hasia nintzela protesta moduan. Eta, gauzak nola ziren, atzeraka ibiltzen nintzelako lana aurkitu nuela haur festen animatzaile gisa.
2021
‎" Langileon eta emakumeon bizitzak zapalduz kapitala metatzea beste helbururik ez duen sistema kapitalista heteropatriarkala". Bizitza duina" beharrezkoa" izanik, egoera horri buelta emateko," norabide aldaketa sakon bat" ezinbestekotzat jo dute: " Lan eta pentsio erreformak geratzea, pribatizazioekin amaitzea, zaintza sistema publiko bateranzko urratsak egitea...".
‎egun, Baionako, Angeluko eta Miarritzeko (Lapurdi) hirigunean [BAB] hiru kilometro baino gutxiago dituzten joan etorrien %40 bakarkako motordun ibiligailuz egindakoak dira. Autoak alde batera utzi, eta egoera horri buelta eman nahi dio Bizi mugimenduak. Herritarrak oinez eta bizikletaz ibiltzera bultzatu nahi dituzte, eta kanpaina bat abiatu dute horretarako:
‎Zalantzarik gabe. Pandemiaren ondorioz kaleak hustu egin ziren, giroa goibela zen, eta, hortaz, ikusi dugu badela garaia egoera horri buelta emateko. Bilboren eta bilbotarren alaitasuna berreskuratu nahi ditugu, berriro ere irribarre egitea eta, ahal den neurrian, nolabaiteko normaltasuna berreskuratzea.
‎Orain, hazitxo dagoela, badaki lege batzuk jarri dituztela hondartzaren aurrean etxeak egiten ez uzteko. Eta badaki alkateari eta udalari ez diela batere graziarik egiten horrek, eta urte asko daramatzatela buru belarri lanean egoera horri buelta emateko, orube horretan etxeak egiteko baimena eman diezaieten. Inguru abandonatua dela argudiatzen dute, eta gaur leku mortu eta baliogabea dena, auzo oparoa bilakatuko litzatekeela txaletei esker.
2022
Egoera horri buelta eman nahi diote prestatzen ari diren proiektu berriaren bidez, hain zuzen ere: herriko eta inguruko gazteak abesbatzara erakarri, taldeak aurrera egin dezan.
‎Gasteizen, pixkanaka ari dira egoera horri buelta ematen. Euskararen kaleko erabilerari buruzko azken inkestek azaleratutako datuek «hobekuntza handia» erakutsi dute.
‎Zarautz Trik ek trikitixak herrian galduta zuen tokia berreskuratu duela uste al duzu. Egia esan, hala dela iruditzen zait. Gure proiektuaren helburuetako bat egoera horri buelta ematea zen, eta nik uste dut lortzen ari garela. Gainera, egin ditugun kale ekintzez gainera, orain kontuan hartzen gaituzte eta ekitaldietan edota topaketetan parte hartzeko deitzen digute.
2023
‎" Brankadako hainbat langile ez da euskalduna eta arreta osoa euskaraz eskaintzea ezinezkoa zaigu. Arantza eta egoera horri buelta ematea da gure helburua, laster abian jarriko dugun euskara plan bat garatuz. Helburua datorren udarako arreta zerbitzua euskaraz eskaintzea da", adierazi du zuzendari berriak.
‎CRIC ek eskubideen onarpenean aurrera egin arren, indigenen hizkuntzek galbidean jarraitu zuten, lurraldeetan hiztunak galtzen joan ziren, hizkuntza irakasteari eta transmititzeari utzi zitzaion, gutxi entzuten zen hitz egiten, eta orduan ez ziren aski izan egoera horri buelta emateko egindako ahaleginak.
‎Sortu zenetik, hainbat estrategia ezarri dira hizkuntzak indartzeko, hala nola hezkuntza elebiduna, maisu maistren profesionalizazioa, kultur ekoizpena eta materialen ekoizpena, besteak beste. Hala eta guztiz ere, komunitateek modu sistematiko eta iraunkorrean bizi izan duten sarraski eta zapalkuntza egoera sozialaren esparruan, erakundeak eskubideen onarpenean aurrera egin arren, indigenen hizkuntzek galbidean jarraitu zuten, lurraldeetan hiztunak galtzen joan ziren, hizkuntza irakasteari eta transmititzeari utzi zitzaion, gutxi entzuten zen hitz egiten, eta orduan ez ziren aski izan egoera horri buelta emateko egindako ahaleginak.
‎Hala ere, azken urtean desazkunde arin bat igarri dute. 2024an egoera horri buelta bat ematea espero dute.
‎Presoen ia ia gehiengoa euskal autonomia erkidegoan eta Nafarroan dago. 34 urte luzetako dispertsio egoera horri buelta ematear gaude. 2023an urruntze politikaren amaiera ikustea espero dugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia