Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2000
‎Antzerki eskolen egoera hobetzen ari dela ematen du. Egiten duten lanaren errekonozimenduak klandestinitatearen esparrua gainditzen lagundu die eta homologazioa, mailakatzea, bateragarritasuna eta antzerkia unibertsitateko karrera izatea bilatu behar da gaur egun. Talde profesionalak, erakunde publikoak eta ikus entzunezko komunikabideak jabetuta daude beharrak asetzeko adina aktore prestatzeko duten gaitasunaz eta ez litzateke txarra bide honetatik esfortzuak bateratzea eta, era berean, antzerki amateurrari bere esparrua errespetatuta, haien osagarri edo unibertsitate eta antzerki eskolen eremuan zirkuitu propioa izatea.
2004
‎Bertan txirotasun handiena biltzen da. Orain, lan egoera hobetzen ari zenean, ezin dugu Naval ontziola eta eskumendeko enpresak edo bere filialak ixten utzi. Hori da gure arazo politikoa.
2008
‎Hortaz, esan dezakegu gure ibaien egoera hobetzen ari dela. Dena den, oraindik denbora pixka bat itxaron dugu hartuko dituzten neurri guztiak martxan jarri eta orokortu arte... eta gure ibaietan bizia borborka ikusi arte.
‎Irakeko segurtasun egoera hobetzen ari dela erakusteko edo, beste probintzia baten gaineko kontrola eman zioten atzo AEBetako indarrek Irakeko Gobernuari. Al Kadisijarekin hamar dira eskuz aldatu eta Bagdaden esku geratu diren eskualdeak.
2009
‎Antxoaren egoera hobetzen ari dela onartu du; halere, oraindik arriskuan ikusten du
‎Aurreko hiru hilabeteetako espedienteen datuak ikusita, enpleguaren egoera hobetzen ari zela ematen zuen Nafarroan. Ekainak erakutsi du oraindik goiztxo dela hori esateko.
2010
‎Bai EAEko administrazioak bai Nafarroakoak ontzat eman dituzte datu horiek, egoera hobetzen ari dela erakusten dutelako. Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuaren hitzetan, erregulazio eskaera berrien kopurua motelago handitzen ari dela erakusten dute datuok.
‎Krisi ekonomikoari aurre egiteko hartutako neurriei esker egoera hobetzen ari dela azaldu du, eta etorkizunari buruzko aurreikuspenak ere onak direla. Baina aurten Euskadin askoz gauza gehiago aldatu dira, esan du pozarren.
2011
‎Are gehiago, ez dago batzuek sinetsi nahi duten bezain ahul». AEBak azken aldian Iraken egoera hobetzen ari direla esatea «errealitatea ez ezagutzea» da Al Muhammarentzat. «Eta hemendik aurrera okerragoa izango da».
2012
‎Horren arabera, apiriletik ekainera BPGa %1, 2 atzera egin behar zuen, eta jaitsiera apur bat leunagoa izan da. Haatik, horrek ez du esan nahi krisi egoera hobetzen ari denik. Aldiz, zenbait datu kezkagarri agertzen dira ortzian.
2013
‎Umore kolpe horren ondoren, egoera hobetzen ari dela erakusten duen adibide bat jarri du: Poliki bada ere, ari gara aurreratzen, bereziki, alderdi jakin batzuetan.
2014
‎Kontuan izan behar da Nafarroan euskarak zein egoera duen eta horrek bertsolaritzan eragin zuzena duela. Dena den, azken urteetan, herrialdean errimen jokoak duen egoera hobetzen ari delakoan dago Rekondo.
‎Alabaina, neurri horien arrakasta ez da hain agerikoa, beste adierazle batzuei begiratuz gero. Greziarena, akaso, bai, baina ezin esan greziarren egoera hobetzen ari denik: pobrezia tasa %23tik gora dago; lau herritarretik batek ez du osasun sistema publikora jotzeko eskubiderik; gazteen artean %57 da langabezia tasa; eta enpresek sekulako arazoak dituzte finantzabidea lortzeko.
‎Gaur egun, naturako ale kopurua 300 ingurukoa da, eta gatibutasunean, 100 inguru, Doñanako Estazio Biologikoko Haragijaleen Ekologia taldeko Miguel Delibes de Castro. Biologo hori nazioartean ezaguna da felino hori salbatzeko, eta egoera hobetzen ari dela uste du: «Hamarkada batetik hona oso programa garrantzitsuak izan dira, eta populazioa bi edo bi aldiz eta erdi biderkatu da.
2016
‎Familiako transmisioak sortu izan du kezka Ipar Euskal Herrian, hor galera zegoelakoan euskararentzat. Baxokek dio egoera hobetzen ari dela. Ikertu dute 1 urteko umeen gurasoek euskara transmititu ote duten.
‎Edozein kirolarik adina lan egiten dugu eta gure lorpenak ez dira aintzat hartzen. Pauso asko dago emateko oraindik, nahiz eta pixkanaka egoera hobetzen ari den.Maila onean lehiatu ahal izateko, beharrezkoa da entrenamenduak egitea. Nola bideratzen dituzu saioak. Lehendabiziko urteetan, nire kasara aritzen nintzen.
2018
‎• Kiroletan egoera hobetzen ari da, jende gaztea zuzendaritzetan sartu ahala, erreleboarekin, eta oraingo egoerak eta lehengoak ez dauka zerikusirik. Taldean lan egin nahi duenari ez zaio galdetzen euskaraz badakien edo ez, eta denak dira ongi etorriak, hizkuntzari begiratu gabe.
2019
‎Ni, orain, Londresen bizi naiz, baina nire lehengusina duela gutxi ezkondu zen neska batekin Azpeitian, eta hark esan zidan homosexualitatea herrian onartuago dagoela orain. Beti egongo da kobazulotik ateratzen ez den zokormazoren bat, baina esan beharra dago egoera hobetzen ari dela. Herrian erreferente gehiago izateak ere badu eraginik:
2020
‎Suediakoarekin alderatuta, iruditzen zait gogorra izan dela Euskal Herriko egoera. Badirudi egoera hobetzen ari dela; ea orain deseskalatze faseekin asmatzen duten.
‎Andoainen berriro ere kasu gehiago antzeman diren arren, intzidentzia tasa narbamen jaitsi da pasa den asteko datuekin alderatuta. Oro har, beste herrietan egoera hobetzen ari dela dirudi, baina goiz da ondorioak ateratzeko.
‎Andoainen egoera hobetzen ari zela zirudien, baina 20 positibo gehiago antzeman dira, gauzak horrela, intzidentzia tasak 1000ko langa gainditu du. Urnietan, berriz, egoera bestelakoa da, egoera hobetzen ari da bi kasu gehiago zenbatu diren arren.
‎Andoainen egoera hobetzen ari zela zirudien, baina 20 positibo gehiago antzeman dira, gauzak horrela, intzidentzia tasak 1000ko langa gainditu du. Urnietan, berriz, egoera bestelakoa da, egoera hobetzen ari da bi kasu gehiago zenbatu diren arren. Izan ere, intzidentzia tasa jaisten ari da, eta biharko egunean horrela jarraitzen badu, semaforo gorrian egoteari utziko dio.
‎Nekane Murga Osasun sailburuak gaur eskaini duen agerraldian esan du ospitaletako egoera hobetzen ari dela EAEn. Hobekuntza horren adierazle moduan nabarmendu du COVID duten pazienterik gabeko erietxeak daudela une honetan.
‎" Egoera hobetzen ari da, baina ez gaude ondo. Orain arteko neurriak eraginkorrak izaten ari dira.
‎Gotzone Sagardui Osasun sailburuak agerraldia egin du iluntze honetan eta bertan eman ditu erabakiari buruzko azalpenak. " Egoera hobetzen ari da, baina ez gaude ondo. Ardura indibidual eta kolektiboari erreparatu behar diogu, gure osasuna, ingurukoena, eta osasun sistemaren egoera baitago jokoan", esan du.
2021
‎Ospitaleetako egoera hobetzen ari da apurka apurka, apaltzen ari delako koronabirusak erietxeetan duen eragina ere. Atzo 31 ospitaleratze berri egon ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erietxeetan, eta denera 228 lagun daude ospitaleratuta koronabirusagatik hiru lurralde horietan; Zainketa Intentsiboen Unitateari dagokionez, 100 pertsona daude bertan, atzo baino bost gutxiago.
‎Bigarren urtez segidan, osasun egoerak eraginda, Baztandarren Biltzarra elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez, aurten ere ezinezkoa da ohiko Baztandarren Biltzarra besta ospatzea eta," egoera hobetzen ari bada ere, baztandarron besta, euskararen besta ospatzeko, heldu den urtera arte goaitatu dugu".
‎Hala ere, oraingoz, eskualdeko intzidentzia tasa nahiko egonkorra da. UCI ZIUko egoera hobetzen ari da, izan ere, okupazioak beheranzko joera hartu du.
‎Eskualdean egoera hobetzen ari dela dirudi; sei kasu zenbatu dira, baina herri gehienetan intzidentzia jaisten ari da, salbuespenak salbuespen. Amasa Villabona bihar irtengo da eremu gorritik datuek laguntzen badute.
‎Ospitaleetako egoera hobetzen ari da apurka apurka, apaltzen ari delako koronabirusak erietxeetan duen eragina ere. Atzo 31 ospitaleratze berri egon ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erietxeetan, eta denera 228 lagun daude ospitaleratuta koronabirusagatik hiru lurralde horietan; Zainketa Intentsiboen Unitateari dagokionez, 100 pertsona daude bertan, atzo baino bost gutxiago.
‎Birgit Rabech komisariordeak egoera hobetzen ari dela dio.
2022
‎Bestetik, Euskal Herriko lurralde zatiketa administratiboaren ondorioak ikasleek ere pairatzen dituzte. Azkenaldian egoera hobetzen ari bada ere, Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako ikasleek hainbat traba administratibori aurre egin behar izaten diete Hego Euskal Herrian eta euskaraz ikasten jarraitu nahi badute. Eta askok ez dute lortzen sarbiderik, eta Frantziara joan behar izaten dute ikastera.
2023
‎Vincentek ama zaintzen baino denbora gehiago ematen zuen pintatzen. 1884ko otsailaren amaieran (R41) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Rappardi Coppée ren poema batzuk bidali zizkion; esaten zion aurreko egunetan aire librean estudio batzuk egin zituela eta haietako baten zirriborroa bidaltzen ziola; amaren egoera hobetzen ari zela, haustura sendatua zegoela eta igeltsua kendu ziotela; baina, oraindik ere hanka jarrera horizontalean eduki behar zuela, sei bat astetan. Jendeak ezer ez saltzea egozten ziola eta horregatik esan ziola Rappardi haren lanak jendeari erakusteko; denborarekin bere lanak saltzea espero zuela, baina horretarako lanean jarraitu behar zuela; bat batean behintzat ez zuela arrakastarik edukiko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia