Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2008
Egoera gaiztotzen ari zen, baina Barbosa, kikildu beharrean, ozen mintzatzen hasi zen, lokalean zeuden bezero urrien arreta erakarri nahian:
‎Ordua zela erabaki nuen bere hutsegiteaz ohartarazteko, denborak ez zuela egoera gaiztotzea baizik egingo. Pare bat eztul egin nituen.
‎Aurtengoaren aurreko pelikula beldurrezkoa atera zitzaion zuzendari horri. Gidoian bestelako asmoak zeuzkan, baina egoera gaiztotu zitzaionean, ez zuen asmatu gauzak bere onera ekartzen. Esperientzia txar hura gogoan, aurtengorako aktore gehiago batu zituen.
2009
‎Manuel Zelaya Honduraseko presidente ohiak esan du Roberto Micheletti presidente kolpistak etxean bertan etsaiak dituela eta bere gertuko talde bat estatu kolpe bat prestatzen ari dela, Michelletiren tokian hirugarren bat jartzeko. Zelayaren iritziz, aukera horrek egoera gaiztotuko luke.
‎Botere politikoa eta faktikoa beren esku dutenek badituzte hainbat ideologia eta lege mekanismo, gizartea gero eta faxistago bihurrarazteko. Horretan esku hartu dute, halaber, Javier Alarcosek oraindik orain idatzi duenez, egoera gaiztotu izanak, giro itogarria sortu izanak, eta keinu txiki ozta ozta atzemangarriekin hasi eta giza senik gaiztoenak akuilatu izanak samaldaka. Ekonomia krisia dela eta, lotsa gutxiagorekin azaleratu ohi ditugu langile atzerritarrenganako xenofobia jarrerak.
2010
‎Bilakaera finantzarioaren araberakoa izango da immigranteen egoera ere. Hau da, ekonomia suspertzen ez bada, immigranteen egoera gaiztotu egingo da. Langabeziaren arazoa egotziko zaie, eta arrazakeria berehala hedatuko da.
‎Hegaluzearen kanpainan, 10 egunerako ateratzen ziren itsasora, goizeko 6etatik gaueko 10ak arte lanean, egunsentitik ilunabarrera, eta erreflexuak behar bezala mantentzeko nahikoa lan. Gainera, 16 laguneko ontzian gehienek alkohola edo/ eta beste droga batzuk kontsumitzen zituzten, egoera gaiztotuz. Itsaskia eta eguraldi txarra dira arrisku handienetakoa arrantzan:
‎Bistan da Athleticen egoera gaiztotu egin dela. Eta, ligako azken jardunaldi bietan motibatuta egoteko ezinbestekoa da Malaga mendean hartzea.
Egoeraren gaiztotze hau suertatu aurretik, burutik pasatu zitzaidan agian gai izan nintekeela, inoren laguntzarik gabe, honek denak dakarkidan ezinegona gainditzeko. Baina orain ziur nago ezetz.
2011
‎Cowboy pare bat herri txiki batera heltzen dira. Hasierako minutu hauek ikusita komedia baten aurrean gaudela pentsa dezakegu, baina laster egoera gaiztotzen da. Herriko biztanle bat erasotua izan da.
2012
‎eta ematen du azken 30 urtetan ezagutu dugun osasun sistemaren aldaketek egoera larri batera garamatzatela, halabeharrez. Hainbat eragilek dagoeneko ohartzen gaituzte hartzen diren neurriak gure osasun egoera gaiztotzen ari direla eta atzera goazela. Eta zer esan nahi du horrek guztiak osasun arloan gabiltzan langileontzat?
‎TRIP «sui generis» sistemaren ideiari heldu eta estatuak sistema hau definitzea euren jabegoa babestu ahal izateko eskatu dute, baita nazioarteko foroetan, teorian eta praktikan, ganoraz defendatzeko aukera gauzatzea ere. Herri indigenek tokian tokiko gobernuaren laguntzarekin «sui generis» bezalako aitorpenik lortu ezean, Mendebaldeko ikuspegia errealitate hegemonikoa bihur daiteke (Sinngh, 1997) munduko nekazari eta herri indigenen egoera gaiztotuz.
2015
‎36an bezala, askatasun oihuak odolez ito nahi zituzten Madrildik. Arrazoi zuen Jokinek, bai, egoera gaiztotua zegoen zeharo.
‎Gazteen sailekoa zen Luis Haranburu Altuna, eta esangura bitxia eta berezia eman zion h a erabiltzeari. Egoera gaiztotu eta bazterrak nahastu baizik ez zituen egin haren aldarriak (in Euskal Literatura 72 Donostia: Lur, 1972, 10):
‎Paradoxikoki, egoeraren gaiztotzeak Lizarra Garaziko eragileen jarduna suspertu zuen: alderdiek marko politiko berriaren definiziorako lanak azkartu zituzten, sindikatuek agerraldi bateratuak ugaldu, eta Batera plataformak presoen aldeko ekimenak bizkortu; bazirudien alferrik galdutako denbora berreskuratu nahi zutela eta, batez ere, azken urte eta erdian elkarrekin aurreratutakoa asentatu.822
‎Jarraitzen ez badugu, egoera gaiztotu egingo da.
2016
‎Agentzia Juduaren lanaren ondorioz, juduen presentzia gero eta handiagoa zen hogeigarren hamarkada bukaeran, eta tentsioak gora egin zuen. Immigrazioak, eta sionisten politika baztertzaileek egoera gaiztotu zuten. Martin Buber filosofo juduak sionisten politika kritikatu zuen:
‎Gehiago ematen zuen Bibliako andretto bat Leninen alaba baino. Baina beharbada kazetariari begiratu zion zuzenkigai hau ez zaizu interesatuko, Stefano, zeren zuk ez duzu gaurko matrimonioen egoera gaiztotuari buruzko erreportaje bat egin nahi, baizik eta futbolaren eta futbolarien bizimoduari buruzkoa. Eta, pentsatzen jarrita, zergatik ez gara gaian sartzen?
2017
‎Euskararen egoera gaiztotu ahala, baliabide praktikokognitiboa izan zitekeena, maxima morala bilakatu zen: euskalduna ez zen izango euskaraz hitz egiten zuena, euskaraz hitz egin behar zuena baizik. ekarriko du(" euskaldunen artean, euskaraz"); beraz, euskaraz ikasten ari den orok euskaraz jakingo du, eta euskaraz dakienez motibatu dugu. hala gauzak, ikaskuntza eta motibazioa subjektibatzea, are eta psikologizatzea ere, oso erreza izaten da. ondorioz, joera horiekin bat egiten duten politikak eta interbentzio publikoak legitimatzen dira eta hutsal edo bigarren mailakoak bilakatu beste batzuk. kasu honetan gainera, bi iturri mota ezberdin nahasi ziren, batetik inkesta modukoak (zentsua nagusia) eta bestetik aipatu erregistro horiek. inkestetan aplikatzen diren eragiketa estatistikoen bidez eraikitzen diren kategoriak tipo analitikoak direla esan dezakete eta ez dutela pertsona talde bat zehazki izendatzen edo irudikatzen (tipo ideal weberiarrak direla gutxi asko, ez dira egiazko inor, jendarteko praktiken eta posizioen bilduma pertsonifikatuak nonbait). baina, erregistroetan agertzen direnak pertsonak dira, edo nahi izatera, egoera eta testuinguru jakinetan pertsonek egindakoak. esaterako, ikasle horiek guztiak pertsonak dira eta hemen tipoak handitzeko edo ahultzeko erabili dira, ez jardun jakin batera mugaturik (matrikulaziora edo ikastera, adibidez) baizik eta osorik, hiztunak diren aldetik. baina zuzena al da ondorioztatze eta hedatze hura?
‎erabilera sustatzeko neurriaren bila hiztunen kategorien sorreran logika kognitibo bat topatzen dugu, gutxi asko, euskaldun kategoriaren oinarrian dagoena. hasiera batean hitz egiteko era zein den adieraziko zuen euskaldun hitzak, batez ere hizkuntza arteko egoeretan. beraz, komunikaziorako hizkuntza gaitasuna (orokorrean) zehazteko bidea zen, baina kontzeptua irauli dela esan liteke: euskaraz egiten du= euskalduna esatetik euskalduna= euskaraz egiten du uste izatera pasa bagina bezala. euskararen egoera gaiztotu ahala, baliabide praktiko kognitiboa izan zitekeena, maxima morala bilakatu zen: euskalduna ez zen izango euskaraz hitz egiten zuena, euskaraz hitz egin behar zuena baizik. euskaldunen artean euskaraz hitz egitea izango zen gizalegezko araua. gure ustez inbertsio hau hizkuntza biziberritzeko bitarteko garrantzitsua izan da; zeren eta inguruan predeterminazio objektiborik (soziala eta estrukturala) ez duen praktika sozialak disposizio subjektiboetan topatu behar baitu non ainguratu eta non bermatu. alabaina, inbertsioa emanda gero, praktika ez da abiapuntua helburua baizik:
‎Kaka zaharra! esan zuen ahopeka Ramirok, egoeraren gaiztotzea antzemanez. Zakurraren putza!
‎Egunsentian, ibaia puztuago zetorren, eta hiru zatiko nabatak doi doi eusten zion orekari urez gainezka zegoen hondartzan. Egoera gaiztotu egin zen, hobetu beharrean eta Aragoi ibai nagusiarekin bat egin aurretik bizpahiru ordu zituzten, ur lasterren artean.
2020
‎Beste arrisku arin batzuk ere sartu ditu zerrendan Bruselak: Latinoamerikako gizarte egoera gaiztotua, Ekialde Hurbileko tentsio geopolitikoa, Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren arteko harremanaren inguruko zalantzak, eta baita klima aldaketa ere. Bruselak uste du, dena den, enpleguaren eta soldaten hazkundeak, barne kontsumoak eta inbertsioak nahiko indar izango dutela Batasunaren BPGa handitzeko, nahi baino motelago izango den arren.
2021
‎Oroit dezagun aurten abian dela jende multxo bat, bildu, euskal etxe bat sortu eta Eusko Jaurlaritzaren aitzinean ofizialtzeko lanetan. Haatik. lehenago, bertako autoritateen aitzinean behar dute legeztatu, eta horrek bere denbora eta prozedurak galdatzen ditu Ekuatore Ginea bezalako herrialde batean, erran nahi baita emeki ari dela prozesua, egoera gaiztotua pandemiagatik, Afrikako beste anitz herrialdetan bezala txertatze maila baxua baita, eta kutsatzeak eta heriotzak oraino altuak baitira kulturalki bizitza karrikan eta jendeak bata bestearekin kontaktu estuan egiten duen kontinente huntan, etxean geratzea eta konfinatzea batere errexa ez baita, Heren Munduko leku orotan bezala etxetik ateratzen ez bazara ez baituzu lan egiten, eta beraz... Halarik ere eta testuinguru huntan erreposki baina bertako agintarien onarpena hurbilago ikusten du EEko talde sustatzaileak, eta ondorioz bilkura eta" elgarretaratze gastronomiko bat" antolatu du Malabon heldu den ebiakoitzean, urriaren 16an.
‎Mendebaldeko Pakistanek ez zuen onartu bengalar batek eratzea gobernua. Akordiorik ezean, egoera gaiztotu eta garaiko gerrarik gogorrena piztu zen. Richard Nixonen AEBek lagunduta, Pakistango gobernuak ehunka mila zibil hil zituen, harik eta Indiak gerran esku hartu eta Bangladeshen garaipena eta independentzia bideratu zituen arte.
‎Auxtin Ttikik, ordea, begiak betzuloetatik ia kanpoan, ezpainak estu, burumakur, eutsi egiten zion irainik ankerrenari ere. Egoera gaiztotu ahala, txapelokerren buruak gero eta jaramon gutxiago egiten zien apaizaren hitz lasaigarriei. Gure aitaren begi ertzeko dardaran antzematen nuen Auxtinen auzian okerrena gertatzeko zorian zegoela.
‎* Polizi zainketaren aitzakian birgaitze gela bateko atea irekia mantendu izana, garbiketa funtsezkoena den areto batean, har dezakegu Daviden egoeraren gaiztotzearen arrazoi nagusietako bezala+. 153
2022
‎Aire erasoek berehala nabarmendu zuten zenbateraino ari zen egoera gaiztotzen NATOko aliatu historikoaren eta Estatu Batuek Daexen aurka bultzatzen zuten indarraren artean. Ordurako, Mosuleko bataila abian zen Iraken, eta Sirian Raqqa bereganatzeko operazioa ere prestatzen ari ziren –ekainean hasi zen– Testuinguru nahasi hartan, Estatu Islamikoko jihadisten aurka borrokatu behar ziren indar haiei erasotzen zien Turkiak, gauez, eta airez.
‎Dozenaka herri kurdu –eta ez kurdu, asiriar kristauak ere bai baitira desplazatuen artean– hustu behar izan dituzte herritarrek, eta Kandil inguruan geratzen ziren azken artzain nomadetatik ia guztiek alde egin behar izan dute bonbardaketengatik. Egoera gaiztotuz joan da, Turkiako armadak bere aldera ekarri baitu Kurdistaneko Gobernua, gerrillarien eta pexmergen arteko gatazkara iristeraino. Aurretik ere piztu izan da herritarren haserrea:
‎Bakarrik. Egoera gaiztotu egin zait. Ainarak eta Edortak zainduko zaituzte".
2023
‎atzean, iparraldean, huestecarrak zituen erasotzeko prest; aurrean, Panuco ibaiaren hegoaldean, Cortesen soldaduek ixten zizkioten Santistebanherriaren ateak; Grijalvaren agindupeko Garairen itsasontziak, itsaso zabalean, kostaldetik urrun zeuden; eta hori gutxi balitz, bizkaitarraren gizonak nekaturiketa goseturik Cortesen aldera makurtzeko prest, bere buruzagia abandonatunahian. Egoera hura ezin makurragoa zela uste bazuen ere, oker zegoen, luze gabe egoera gaiztotu zitzaion eta. Garaik, beti bezain temati eta burugogor, ez zuen amorerik eman nahi, eta une hartan ezin har zitekeen erabaki bakarra hartu zuen:
‎Iturrigarairen ostetik Felix Calleja izendatu zuten Nueva Españako erregeorde. Calleja delako horrek Mexikoren independentzia gerretan anker eta gupidarik gabe jokatu zuen Morelosen kontra eta hari babesa ematen zion edozein mexikarren kontra, halako moldez non errealistek38 ere Calleja erregeordea Espainiaratzeko eskatu baitzuten, bere sarraskiekin Mexikoren egoera gaiztotu baino ez zuelako egin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia