Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2000
‎Antza denez, zenbait ipuinetan denboraren zatiketa bat egiten du, iraganak zoriona adieraziz, eta orainak, berriz, aurrerapena eta kaltea. Honela, denboraren iragaitearen garrantzia azpimarratzen da narrazio askotan horretarako iraganekoak kontatuz, batzuetan horiek orainaldiko egoerara ekarriz.
‎Fuhrerprinzip delakora, alegia. Baina hau guztia euskaldun arazoa dela-eta gertatzen denez, salbuespen egoera argi batean oinarritutik hain zuzen, demokrazian funtsezkoa dugun berdintasunaren hastapena urratzeaz gain, nabarmen dago berriro ere eskubideei dagokienez kolonizazio egoerak dakarren ondoriozko asimetria (berez bi motatakoherritarrak daude Espainian, hau da, euskaldunak eta besteak...); eta, gainera, espainiar erregimen politikoaren ezaugarriak behar bezala antzemateko argigarria suertatzen zaigu. Horregatik, Espainian euskaldunontzat demokraziarik ez dagoela esandezakegu.
‎Ni pentsakor egon naiz (neurri batean erraza iruditu zait hain orokorki hitz egitea, teoria horiek norberaren egoerara ekarri gabe, eta, ezin ukatuko dut Karmelo eta Ruben hain hurbil ikusirik, sekulako sentitu dudala Adela eta Estherren turismo sexuala zertan den ezagutzeko; eta gehienbat Karmeloren gogoetarekin bat egin dut:
2001
‎Garai gogorrak bizitzen ari dira UPN eta PSNko zinegotziak eta beren ohiko bizitzak ere jauzi handia eman die bizkar tzainaren itzalak egunerokotasunari so egin eta intimitatea irensten dienean. Atarrabiara jo dugu, bertan abuztu bukaeran Juan Francisco Eransus UPNko zinegotziak bere kargua utzi zuen, egoerak zekarkion presioa jasan ezinez; abuztu hasieran, «etxean egindako lehergailu» batek eztanda egin zuen familiaren negozio batean. Guk Atarrabiako PSNko zinegotzi batengana jo dugu, Jose Luis Uriz, eta harekin topo egin bezain laster bere begiez gain, beste bi begik ere gure urratsak gertutik jarraitu dituzte.
‎Botika batzuek hanturak eta minak arintzen dituzten arren, lesioak hasierako egoerara ekarriko lituzkeen konponbiderik ez da asmatu oraindik.
2002
‎BATASUNA REN jarduera eteteak bitxia den egoera ekarri du berriz ere Nafarroako Legebiltzarrera: hauteskundeetan gehiengo osoa izan gabe, UPNk gehiengo osoa lortzen du Legebiltzarrean.
‎Eguneroko bizitzak eramateko eta gainditzeko zailak diren egoerak ekartzen dizkigu sarri.
‎Iparraldean hizkuntz eskubiderik, ez objektiboki ez eta subjektiboki ere, ez da; objektiboki, legearen arabera, frantses hiztunak baizik ez dira, banaka zein herri gisa, hizkuntz eskubideen jabe. Subjektiboki, mendeetako minorizazio egoerak ekarri du Iparraldeko herritar gehienak euren burua tokiko hizkuntzarekiko eskubideez gabetuta sentitzea.
2003
‎Eta edozein herriko auzo arrunt batean biziko balitz XX. mende amaieran?". Gogo biziz hartu zuen erronka eta, hala, klasiko ezagunaren pertsonaia nagusiak egungo egoerara ekartzeari ekin zion. Danimarkako printzearen alde ilunenaz baliatu zen horretarako, eta hortaz, aitaren heriotza jasan ezin duela eta, inguruko guztiak zanpatzen dituen pertsonaia bihurtu zuen obraren protagonista.
‎Halaber, adierazi du “kalitate txarreko osasun informazioa, partziala, desegokia, zehaztugabea, eguneratu gabea eta desegokia” dagoela. “Horrek guztiak arrisku egoerak ekarri ditu, baita iruzurrak ere”, erantsi du. Osasun informazioak Interneten duen beste arrisku bat, SEren arabera, pazienteei beldurra sortzea da, “teknologia berriek kontsultak eta aurrez aurreko arreta ordezka ditzaten”, eta “teknologia berriak eskuratzeko orduan desberdintasunak sortzen dituzten aukera berriak” sor daitezen.
2004
‎Era horretan, ezbeharra gertatzekotan, segurtasun kopia horrek balioko du, galdutako artxibo guztiak berreskuratzeko ez ezik, aparatua istripua gertatu aurreko egoerara ekartzeko ere: Interneterako konexioa behar bezala instalaturik, inpresora eta gainerako kontrolatzaileak bere tokian, etc.
‎Norbaitek prozesuko arau hauste astuna gertatu delako uste osoa badu, eta, arau hauste horren ondorioz, jarduna ekarri behar bada arau hauste hori noiz gertatu eta horren aurreko egoerara, orduan ezin daiteke esan araua zentzugabekoa dela, horrek baztertzen duenean aldi berean beste epai bat eskatzea, jarduna aurreko egoerara ekarri ordez. Prozesuko arau haustearen ondoriozko errekurtsoari on iritziz gero, beste epai bat eman behar da.
‎Artikulu honen aurreko paragrafoan ezarritakoa ezin bada aplikatu, eta prozesuko arau haustea bada jardun osoaren edo horren zati baten erabateko deuseztasuna sortzen duten horietakoa, auzitegiak hori adieraziko du probidentzia bidez, eta arau haustea noiz sortu eta orduko egoerara ekarriko da jarduna.
‎Zorigaitzerako ote? Joritasunak gauden egoerara ekarri bagaitu, nahiago dut Mario Zubiagaren bakartasuna. Bakartasunak, guk dakigula, ez du adierazi nahi bakardaderik, bidenabar esanda.
‎Nolabait herri kolonizatuekin identifikaturik sentitzen zen. Izan ere, euskal gizarteak urte haietan bizi zuen gatazkak maila batean herrialde menperatu haiekin antzik bazuelakoan zegoen, eta, beraz, teoria haiek Euskal Herriaren egoerara ekarri zituen.
2008
‎Espainiako agintariek salbuespen egoera ekarri dute Euskal Herrira eta indarrean jarri dute ENAMeko ezker abertzalearen aurka: legez kanporatzeak, makro auzi eta neurriz kanpoko zigorrak, espetxe luzapen erabat arbitrarioak, ideien kriminalizazioa, tortura...
‎Ildo zuzen horretatik desbideratzen dena, desbideratzen da historiak hobeki bete dezan bere helburua (bertzenaz, kondairatik at geldituko da). Eta horrela, poliki poliki, bihurgune batzuk gaindituta, historiak gaurko egoerara ekarri gaitu. Baina bere lerroak hain ongi marraztu dituen historiaren lana ez da hor bukatzen.
‎Zinemaldira zihoan jendearen arreta erakartzen saiatu dira. Gaixotasun larriak pairatzen dituzten 14 euskal presoen egoerak ekarri dituzte gogora eritasun zerrenda luzea emanez: maskuriko minbizia, barrabiletakoa, bularrekoa, giltzurrunekoa, diabetesa, ultzeradun kolitisa eta bertze hainbat gaitz, tratamendu berezia behar dutenak.
2009
‎bai/ ez, gogoko/ ez gogoko, alde/ aurka. Homeostasiak bai egoera dakarkio organismoari, besteak beste sistemaren funtzionamendu egokia, erosotasuna, erraztasuna eta emankortasuna.
‎Langabezia maskulinoaren kasuan (ikus 4 taula) aztertutako hitzen maiztasunminimoa 5ekoa izan da, eta mozketa puntuak 11ko erdibideko maiztasunean eta2, 8ko heinaren batez bestekoan ezarri dira. Ezker gaineko koadrantean daudenhitzen arabera, langabezia maskulinoa lanarekiko harremanean («enplegu» «eza», «enplegu» «gabe», «lana» «bilatu», «lana» «aurkitu»), langabezia egoerak dakartzan zailtasunetan («zailtasunak», «arazoak») eta dimentsio familiarraren inguruan («arazoak» «familian») antolatzen da. Gizon langabetua, lanik ez duen eta enplegua bilatzen duen gizona da.
‎Era berean, gogora ekartzeko galderetan langabezia orokorrean, maskulinoan eta femeninoanelementu partekatuak nabarmendu dira. Langabezia lanarekiko duen harremanaren (enplegu eza eta enpleguaren bilaketa) eta egoerak dakartzan zailtasunen inguruanantolatzen da. Bi dimentsio horiek harreman zuzena dute errefusatze galdesortetankonfirmatutako bi elementu zentralekin, arazo ekonomikoekin eta lanaren bilaketarekin, hain zuen.
‎Patrick Swayze aktorearen heriotzak pankreako minbizia duten gaixoen egoera ekarri du. Gaixotasun honen ondorio terapeutikoak gutxi dira eta pronostiko txarra dute.
‎Bahiketez mintzatzen hastean, Jon Anzaren egoera ekarri du gogora. –Zer gertatu da Jonekin?
2010
‎Landetxeko ate nagusitik aterata, eskuinaldean bildu zituen ETAren ordezkariak nazioarteko begiraleak eta Batasunekoak. Ondoren, ezkerretara jo zuen, Espainiako Gobernuaren eta PSE EEren ordezkariak zeuden lekura, beste farol baten azpian haiei ere azken hitzak esateko, mahai politikoan ados jarri ez izanak zer egoera ekarriko zuen ohartarazteko.
‎bada salbazio plan bat, eta berau ahalik eta gehien hedatu beharrekoa da. Munduaren egungo egoera ekartzen da.
‎salatutako urraketa eman den edo ez adieraziko du. Lehenengo kasuan, guztiz deusez deklaratuko du enpresaburuaren egintza, eta jarduera urratzailea berehala gelditzeko eta gauzak lehengo egoerara ekartzeko aginduko du. Era berean, egintzak ekarri dituen ondorioak konpontzeko aginduko du, dagozkion kalte ordainak aintzatetsi ondoren (LPLren 180.1 art.).
‎Hezkuntza eta sentsibilizazio programak bideratuz, ekimen asko bultzatzen ari dira: hezitzaile soziala irudi modura duen aspektuaz eta estrategiaz erreflexionatzeko, gain hartu behar dituzten egoerek dakartzaten exijentziak aztertzeko, eta entitate publiko eta pribatuek eskaintzen dizkieten aukerak ikusteko. Hau guztia prestakuntzarako alderdi beharrezkotzat dute ondorengo egoeraren aurrean jarduteko.
‎Batzuetan, kostu handiko tresnak edo makinak edo ikasleen eskura ez dauden teknologiak erabili behar izaten dira. Beste batzuetan, praktikak ikaslearen edo kanpoko pertsonen segurtasuna arriskuan jar dezaketen egoerak dakartza. Ezagutza praktikoak eskuratzea errazten du, birsorkuntza birtualaren bidez Eta ingurune erreal batean praktikatu beharrean birtual batean egingo balitz?
‎Lehen aldiz onartzen ari nintzen supergizona zegoela Irantzu eta bion artean eta berez zen albiste txarra, barrenetik zabaldu egin zitzaidana pozoia bezala. Baina aurkitzen nintzen irtenbiderik gabeko egoeran bazekarkidan hala moduzko itxaropentxo bat ere, supergizonaren bila eginez Irantzu eta bion arteko medium baten bila nindoalako.
2011
‎" bilinguismo diglósico" delakoa (Fishman-en (b) kasua eta Ferguson-en kasuistika nagusia118 funtsean) ez da, eta ezin da izan, inolako" proceso sustitutivo" rik. era berean," bilingüismo sustitutivo" delakoa ez da, eta ezin da izan, diglosiazkoa. Sustituzio ordezkapena diglosia galerak eta, bereziki, diglosiarik gabeko egoerak dakar, diglosiaren definizio klasikoan. hizkuntza gatazkaren definizioarekin bezalatsu gertatzen da hizkuntza normalkuntzaren kontzeptuarekin ere. Aldea dago, aski alde nabarmena, gorago ikusi dugun Vallverdú ren azalpenetik Ninyoles en beste honetara:
‎Gure narratiba nagusia Nafarroaren konkista da. Ez berriro erreinu bihurtu nahi dugulako, ezta iragan hura loriotsua izan zela uste dugulako ere, baizik eta orduan ezarri, aktibatu eta abiatu zirelako gaurko egoera ekarri duten ildoak. Lurralde zatiketa, hizkuntza inperialistaren inposaketa, eta amnesia sozial orokorra.
‎Kalkulua kondizio estandarretan adierazteko, gasometroak neurtutako aire laginaren bolumena laginketako egoerara ekarri behar da:
‎EITBko gaurkotasun taldeen arteko elkarlan egoera zail horrek konbergentziariburuzko teorian coopetition deritzon egoera ekartzen du gogora (Dailey et al. 2003: 5 eta hurrengoak). Kontzeptu horren arabera, bananduta dauden erredakzioetakokideek lantzen ari diren zenbait informazio sustatzen eta partekatzen dituzte, etapartnerarentzako edukiren bat ekoiztera irits daitezke, baina, maila horretan, urteaskotako lehiak eta kulturen arteko aldeek bat egiten dute laguntza eta elkarlanmaila mugatzen duen elkarrekiko errezeloa sortzeko.
2012
‎Egungo estatu aniztasuna prozesu zeharo desberdinenemaitza da, konstituzio egokitzapena zein apurketa konstituzionala barne hartzendituena. Nazioarteko zuzenbideari dagokionez, ez du axolarik sezesio prozesuakaurreko egoerarekiko dakarren aldaketa, gure aburuz XXI. mendean axola duenazera da: prozesuaren legitimazio demokratikoa.
‎Gazteen ilusioa ez da segurtasunarekin bat etorri behar. Hori dela eta, erabiltzaileek edukiera gainditu dutela antzematen badute, eta horrek arrisku egoerak ekar baditzake, kontsumizioak ez badira nahi den kalitatekoak edo lokalak higiene baldintza minimoak ez baditu, berehala jakinarazi behar diete beren herriko kontsumo agintariei.
2013
‎Horren harira, azpimarratu zuen emakumeen alorrari indar berezia ematen ahalegindu direla. Azkenik, presoen egoera ekarri zuen gogora. preso kurduena eta euskal presoena. «Gatazkak ezin dira konpondu sektore ezberdinetako politikariak kartzelan sartuz», azpimarratu zuen.
‎Azkenik, Madril eta Zaragozan unibertsitate ikasketak egiten ari ziren ikasle talde batentzat Gabiriako pasiotarren ikastetxe ohian antolatutako lehen euskal barnetegia ere aipatu beharra dut Juan San Martin eta biok orduan Gipuzkoan gobernadore zibila zen Oltra Moltó jaunari bisita egin eta baimena eskatuta. Manzanas polizia-burua erailtzeak salbuespen egoera ekarri zuen eta horrek eten zuen gure lehen ahalegin hura.
‎3 Autoz egiten diren bidaiek zakurra estresa dezakete Irudia: ActiveSteve Ibilbideak autoa txakurrarekin, hegazkina, trena Bidaiako estres egoerak ekartzen dituzte zakur batzuek. Izan ere, askotan, zakurrak esperientzia negatiboekin lotzen du autoko bidaia, hala nola albaitariarengana joatearekin edo zorabiatzearekin.
‎Hormonetatik haratago, badira depresio mota horren agerpenean modu esanguratsuan esku hartzen duten beste faktore batzuk. Zehazki, bikotearen egoera (haurra iritsi ondoren oso hondatuta egon daiteke), erantzukizun berrien aurrean presioa, egoerak ekar ditzakeen segurtasun ekonomiko ezak eta errutinak etetea, bai jarduera, bai lo eta atseden jarduerak. Depresioa erditzean, gizonezkoetan:
‎Helburua hiru kontzeptu horien inguruko hausnarketa bat egitea izango da. " Gaur egungo egoeraraino ekarri gaituen bidearen azterketa batekin hasi eta dagoeneko “ukaezina” den aldaketa baten inguruko alternatiba posibleetaz arituko gara", esan dute antolatzaileek.
2014
‎Eta hortik iritsi zaizkio Munduko Medikuak elkarteari kexa gehienak. Batetik, bizilagunak sinadura bilketa egiten hasi dira Internet bidez, kontsumo gelaren itxierak" iraganeko egoerak ekarriko dituelako berriz kalera". Alegia, droga mendekoek kontsumoa kalean egiten zuten garaira.
‎Sakabanaketak muturreko egoerak ekarri ditu, ez bakarrik presoentzat, baita senideentzat ere. " Gure maitasunarekin jolasten ari dira" esan zion Maritxu Pagola GALek hildako Inaxio Asteasuinzarraren amak Argiari duela 25 urte.
‎UPDk ere Donostia aukeratu du kanpaina egiteko. Haizearen Orrazira joan zen atzo, «Espainiako zein Europako politikek airea berritzea» behar dutela irudikatzeko eta «egungo egoeraraino ekarri gaituen bipartidismo ustela» amaitu behar dela esateko. «Beharrezkoa da leihoak zabaltzea, etorkizunarekiko esperantza irekitzea eta bipartidismoa desegitea», adierazi du Gorka Maneirok.
2015
‎Euskararena hiztunon auzia da, herritar guztion auzia da, publikoa eta kolektiboa.Hartara, Anaitasunan Agirrek hain ederki jasotakoa praktikara eramango dugu. Bertan bilduko garenoi ilusioa piztuko zaigu beste behin, guztion bultzadak egungo egoerara ekarri gaituela ondorioztatu ahal izango dugu, eta noski, zabal daitezkeen aukera berriak alferrik gal ez daitezen aldarrikatuko dugu. Herritarrok dugu horretarako giltza, geuk dugu eraldatzeko gaitasunik handiena, geu gara gizartearen beste esparruak baldintza ditzaketenak.Halere, apirilaren 25ean Anaitasunan beteko dugun botila horri ez diogu tapoirik jarriko.
‎Ez du pertsonen artean bereizkeriarik egiten; guztiak maite ditu. Inork ez du aitzakiarik, izan daitekeenik kaskarrena bada ere, horrela jokatzen baitu nirekin, halako egoerara ekarriz. Kontuan izan, esaten dudan hau ez dela lipar bat ere esan litekeenarekin konparatuz; ikuste era hau eta Jainkoak arimari egiten dion mesedea aditzera emateko beharrezkoa dena bakarrik dago esana; baina ezin esan dezaket Jaunak bere sekretu eta handitasunak aditzera ematen dituenean sentitzen dena, hemen atsegintzat hartzen direnen hain gainetik den atsegina, non arrazoiz gorrotarazten baitizkio bizitzako atseginak, guztiak batera simaurra besterik ez direnak.
‎Amodioa ezarri zuen nigan. Emazteak maitatzen badu behintzat, ez daki nola maitatzen duen, ezta ez du ulertzen zer maitatzen duen ere; hain goiko egoerara ekarri duen Erregeak dion maitasun handi handiak arima honen maitasuna bat egin behar du Berarekin, adimenak ulertzerik merezi ez duela, eta bi maitasun hauek maitasun bakar bihurtzen dira. Egiaz Jainkoaren maitasunarekin hain bat eginda egonik, nola atzeman dezake adimenak?
‎– Hildako ezkontide baten ordezkapenak, haren anaia edo ahizparen bidez (jendarte patriarkalen lebiratuaren edo Jacob en aurkako sistema), lau egoera dakartza: 1 Andere alargun premua berrezkondu da bere koinatuarekin eta hark ordezkatu du hildako anaia.
‎Tamalez, hori egin beharrean, modu itsuan errepikatu ditu Zalbidek Fishmanen esanak, eta haren akatsak areagotu: " Sustituzio ordezkapena diglosia galerak eta, bereziki, diglosiarik gabeko egoerak dakar, diglosiaren definizio klasikoan"; 39" [b] ere horretan eusten zaion artean, iraupen indar nabarmena du" [diglosiak]; 40" diglosiaren galerak (ez diglosiak) probokatzen du, hemen eta nonahi, aurrez aurreko hizkuntza (edo aldaera) bietako baten galera"; 41 eta abar. Zalbideren esakune borobilak irakurrita, arestian planteatutako galderez gain, hauexek ere badatozkit burura:
2016
‎BIE zerbitzu horrek larrialdi egoeran ekar dezake laguntza behar gorrian den emazte bati, nahiz eta ahalik ez aski izan horretarako. Aldi berean, solas talde bat badu, bortizkeriak jasan dituzten emazteentzat, parte hartze librekoa eta anonimoa.
‎ikertzen bada, senideei duintasuna eskuratzeko aukera eman zaie, eta argi utzi da nortzuk izan ziren erantzuleak».Soriako auzibidea itxita dago, baina Ibargutxik gaineratu du bertan egindako lana aurrera begira baliagarria izan daitekeela, krimen haiengatik erantzukizunik eskatu balitz, «direla politikoak, direla subsidiarioak». Alemaniako egoera ekarri du gogora, hausnarketaren neurria emateko: Alemaniako estatuak Hitlerrekin eta nazismoarekin zerikusirik ez duen arren, gertatutakoagatik «gaur egun ere» barkamena eskatzen jarraitzen duela azaldu du.
‎Hurrengoa hil honen 19rako dago deituta.Hedabideei dagokienez, irrati eta egunkari batzuetan mapudungunen aldeko mezua zabaltzen ei da,, nahiz eta, oraingoz, gaztelania izan hedabide horietako hizkuntza nagusia. Gainera, maputxeen irrati telebista proiektua ere ari dira garatzen?. Hezkuntzaren alorrean emandako urrats batzuek, gainera, Euskal Herriko egoera ekarri diote gogora Irazabali: –Eskola batzuetan, ikasgai gisa sartu dute mapuzunguna, beraz, astero ordu gutxi batzuk erabiltzen dituzte hizkuntza irakasteko.
2017
‎Batetik, Hiztun berri hezkuntza formal bidez ikasi duen edo ikasten ari den horri deitzen zaio, zeina hizkuntza era baikor batean ikasteko prest dagoen. Batzuetan, hiztun berri hau ez da ethno linguistikoki talde hartakoa, eta honek, hiztun tradizionalen eta hiztun berrien arteko gatazkak edo tentsio egoerak dakartza (Hornsby, 2015). Hiztun berri terminoak, gainera, ez du zertan hizkuntza gutxituei loturik egon, subjektuak ikasi berri duen hizkuntzari baizik (O’Rourke eta beste, 2015).
‎Hauxe izango da Protokoloaren baliagarritasunik handiena, hain zuzen ere, hizkuntza bakoitzaren egoerara ekartzea eta, horren arabera, Protokoloak biltzen dituen neurriekin eta adierazleekin hizkuntza eskubideak bermatzeko urratsak eta horien hurrenkera nahiz tempusak zehaztea.
‎Argentinako hainbat probintziatan payadore belaunaldi berriak agertu ziren, nahiz eta Buenos Airesekoak nabarmentzen diren normalean. “Egungo egoerara ekarri gaitu horrek, oso etapa interesgarri batera: eremu berriak irabazi dira, Mercosurrek ondare izendatu du eta eskolak antolatu dira”.
‎9 J. Z. Titowek hau idatzi zuen Ingalaterran lan zerbitzuari lotutako nekazariez: . Ez da zaila ikustea nekazarien buruetan bilautzaren alderdi pertsonala zergatik eklipsa dezakeen lan zerbitzuen arazoak[?] Askatasunik gabeko egoerak dakartzan ezinak aldian behin soilik azaleratuko lirateke[?] Ez ordea lan zerbitzuak, eta asteko lana bereziki, gizon bat astero hainbeste egunez lur jabearentzat lan egitera beharturik baitzegoen zerbitzu horien ondorioz, baita aldian behin beste zerbitzu batzuk ematera ere? (Titow 1969:
‎Lehenik eta behin, sare informaletara jo ohi da laguntza eske, batik bat familiarengana. . Sare informalak ezinbestekoak dira langabezia egoerak dakarren ziurgabetasun sentimendu horri aurre egiteko, ematen duten babes material eta emozionalagatik. Hala ere, kasu askotan, familiek duten babeserako ahalmena ere mugatua da, batez ere ekonomikoki laguntzeko orduan?.
‎Atal honetan, lehenik, ahalegina egingo dut azterketa global labur bat egiteko gaur egungo egoeraren eta XXI. mendean etor daitezkeen jokalekuen inguruan, eta esplikatzen saiatuko naiz zergatik gauden orain gauden lekuan, azpimarratuz, bereziki, zer egoeratara ekarri gaituen 2015ean klimari buruz Parisen eginiko itunak. Testuinguru hori kontuan hartzea nahitaezkoa da zehazteko zertan datzan aipagai dugun fenomenoa, bai eta azaltzeko ere nolatan hartu zuten AEBetako herritarrek 2016ko azaroan erabaki, esan dezagun argi eta garbi?
2018
‎Lehen atalean, Pantxoa Gandarias gernikarrak espetxeari lotutako gogoetak egin ditu. Preso dagoen herritar baten senidea da Gandarias, eta egoerak dakarzkion ardura eta buruhausteak plazaratzen ditu, off eko ahotsa erabilita; Josu Kamara aktoreak jarri die ahotsa pentsamenduei. Bigarren atalean, preso daudenen haurrei buruzko erradiografia egin du 32 urtean pediatra izandako Txabi Txakartegi medikuak.
‎Libre dinamikaren izenean hitz egin du Amenabarrek, eta Orkatz kultur elkartearen egoera ekarri du gogora: " Libre dinamikako kideoi ondo etortzen zaigu plazan presentzia izatea.
‎Berrikitan Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazia du Yemenen 13 milioi pertsona daudela goseak eta gerra laster ez baretzekotan egoerak ekar dezakeela" munduak 100 urteotan ezagutu duen goseterik larriena". Aldi berean, NBE bera ez da gai hasieran Yemeneko barne gatazka zen eta Saudi Arabiak nazioartekotu duen gerrari irtenbide diplomatikorik aurkitzeko, saudiei bezala Emirerri Arabiarrei armak saltzen dizkiegun europar eta iparramerikarren negozioen zorionik urratu gabe.
‎Orain liburu hau berridatzi banu gaurko egoerara ekarriz, transgeneroari eta intersexualitateari buruzko hausnarketa bat gehituko nioke, eta azalduko nuke bi diskurtso motetan genero dimorfismo ideala nola gauzatzen den eta zeintzuk diren gai horiek kirurgia ebakuntzarekin dituzten lotura anitzak. Arrazazko bihurturiko sexualitatearen inguruko eztabaida bat ere gehituko nioke, eta, zehazki, azalduko nuke mestizajearen (eta arrazen arteko sexu harremanen erromantizazioaren) aurkako tabuak funtsezkoak direla generoak hartzen dituen molde naturalizatu eta desnaturalizatuentzat.
‎Jarrera adierazten denean, ez dauden tokien berri ere ematen da (adibidez, seme alabek familia oporretan dagoela erakusten duten argazkiak eta bideoak partekatzen badituzte, etxean lapurreta gertaerak izateko aztarnak eman ditzakete). Nolanahi ere, berehalako mezularitzaren teknologia gaizki erabiltzeak bestelako arriskuak edo egoerak ekar ditzake, birusak edo malwareak kutsatzeko arriskuak plataforma honetan (adibidez, esteka edo fitxategi erantsietan klik egitean, aurrez egiaztatu gabe), arriskuak teknologien neurriz kanpoko erabilera baita kontsumitzen dituzten edukiak (…) bulos eta iruzurrak WhatsApp-en dabiltzanak) eta adingabeek ezarritako harremanak Interneten, eragin kaltegarria izan dezaketenak (adibidez:... sexting ziberbullying a edo eskolako ziberjazarpena, grooming edo sextorsioa).
2019
‎Kontrara gertatzen da: oraingo egoerak dakarkio emakumeari halako arrisku handia. Abortugileen gaitasun faltak eta lanerako baldintzek ezbehar asko eragiten dituzte, batzuetan hilgarriak.
‎Ez da desegoki egoera formaletan hiztuna letrari lotzea. Beste egoeretan ekar litzakeen kalteak begiratzea litzateke gure lana: ez ditzala hots letra lotura horrek galarazi ez aldagarritasun dialektologikoa ez estilistikoa.
2020
‎Pandemiaren eraginez ezarri den herritarren itxialdi egoerak ekarri du, beste hainbat erabakiren artean, kultur programazio guztiak bertan behera uztea. Lehendik kulturgileen, sortzaileen zein artisten egoera nahiko prekarioa bazen, jazoera berri honek larrialdia areagotzea ekarri du.
‎Azken egunetan sarri aipatzen ari gara elkar zaindu behar dugunaren ideia, ongizate kolektiboa interes indibidualen gainetik jartzeko momentua dela. Etxean sartuta pasa ditugu egun edo asteak eta alarma egoerak dakartzan albo kalteak ere kontutan izan behar ditugu. Egoera zaurgarrian daudenak, bakarrik bizi direnak, gaixorik daudenak, ondoez psikologikoa dutenak, lanpostua kolokan dutenak, lanik egin ezin eta diru sarrerarrik izango ez dutenak… momentu zailak biziko ditugu herri bezala.
‎Esan beharrik ez dago ezen nire zerbitzu publikorako bokazio eta etengabeko buru belarri aritzeak emaniko entzutea direla gaur nagoen egoerara ekarri nauten kausa. Nire bizitzaren hamarkada bat eman dut nafar herritarren ongizatearen alde lan eginez, betiere gure instituzio demokratikoenganako nire leialtasun oso osoa gordeta.
2021
‎Joandako urtea" itxialdiek baldintzatutakoa" izan da. COVID eragindako salbuespen egoerak ekarritako mugimendu eta harreman sozialetarako mugak nolabait gerturatu die herritarrei kartzelan daudenek modu" are gordinagoan" bizi dituztenak.
‎Krisi egoerak ekarritako elkartasun beharrak, bada, proiektua argiago ikustera eraman zituen, eta, ondorioz, proiektua indartzera: " Azken batean, Bertsolaritzaren Gizarte Mugimenduaren nortasuna indartzeari eman zioten lehentasuna, hedapenaren kaltetan baina etorkizunera begira sendoago zabalduko zelakoan.
‎Eta ez naiz fidatzen gobernu autonomikoekin ere. Segun eta nor dagoen agintzen, administrazio publikoen politikengatik etorkizun batean sor daitekeen egoerak ekar lezake Francoren garaietara itzuli beharra (ez zaie aldeko irakaslerik faltako), eta irakaskuntzako euskararen presentzia osoa bermatzeko ikastolak pribatutasun osora itzultzea. Ez du balio esateak «orduan berriro sortuko ditugu».
‎Horiei eutsi behar zaie». Amilibiak, berriz, egoera ekarri du gogora: «Koronabirusak argi utzi digu gauza askoz garrantzitsuagoak daudela bizitzan.
‎Louis Hariztoi Baionako unibertsitateko ikaslea da, eta Ikasle Abertzaleetako kidea. Ikasleak jasaten ari diren egoera ekarri zuen gogora: «Estudianteok egoera latza pairatzen dugu.
‎Errege, jauntxo, soldadu eta enperadoreak gurera hurbildu zirelarik, menpean hartu nahi izan zituzten zelai, ibai, erreka, errotak, portu eta basoak. Leku estrategiko tentagarria izanik, Donostiak patu gaizto bat pairatu zuen mendetan, gotorleku izaera, alegia.Gotorleku izateak menpeko egoera ekarri zion Donostiari eta gerra guztien jopuntu bilakatu zen. Triskantzarik ezagunena balizko aliatuek sortutako 1813ko sutea izan zen, hiria birrindu eta behin betiko mapatik ezabatuta geratzeko zorian utzi zuena.
‎Trantsizio energetikoa egiteko erritmoa ez da horren azkarra. Zer egoera ekar dezake horrek?
‎PSE EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak Vox alderdia izan zuen gogoan, aipatu ez bazuen ere, eta esan zuen Gernikako bonbardaketak «askatasunen kontra altxatutako faxismoaren alderik makurrena» erakusten duela. Egungo egoerara ekarrita, deitoratu zuen oraindik ere «ideologia horretatik enfrentamendua» bultzatu nahi dutela, eta horri «demokrazia, elkarrizketa eta akordioak» kontrajarri zizkion.
‎Alde horretatik, Olabek adierazi du gizonezkoen taldean «hiru dimentsioko begirada» batekin ari direla lanean, eta Realaren bigarren eta hirugarren taldeei egin zien erreferentzia: «Gure helburua ez da dauden maila horietan egotea; egoerak ekarri du hori, baina gustura gaude. Lan egiteko modu baten ondorioa da».
‎Lasarte Oriako anbulatorioaren parean elkartu ziren eta tokia ez zuten ausaz aukeratu. Larriki gaixo dauden euskal presoen egoera ekarri zuten gogora, Ibon Fernandez Iradi lasarte oriatarrarena eta Garikoitz Arruarte hernaniarrarena bereziki: esklerosi anizkoitza, eta aldebiko ubeitis akutua eta espondiolartropatia dituzte, hurrenez hurren, duela bederatzi eta hamasei urtetik.
‎Askatasun gabetze egoerak dakarrenari aurre egiteko ezinbestekoak zaizkigun topaketak dira aurrez aurrekoak, itolarrian dagoenarentzat arnastea bezainbeste.
‎Edonon egonda ere, gatibutzak herritik eta gertukoengandik bereizita eta urrunduta egotea dakar. Beraz, askatasun gabetze egoerak dakarrenari aurre egiteko ezinbestekoak zaizkigun topaketak dira aurrez aurrekoak, itolarrian dagoenarentzat arnastea bezainbeste. Horrexegatik, presoon eta gure gertukoen eskubideez eta osasunaz ari gara, baita ere, bizi dugun egoera bidegabe hau eta jasaten ari garen neurri arbitrarioak salatzean pandemiaren aurreko epe batzuen inertziaz eta espetxearen berezko izaerak eramanak jokatzen ari direla deritzogu.
‎Oro har, “NBEk, OMEk eta Europako Kontseiluak gomendatu bezala” Sarek uste du egoera asko hobetuko litzatekeela “preso asko, osasunerako eta bizitzarako duten eskubideagatik, libre utziko balira”. Hainbaten egoera ekarri du gogora:
‎■Zeba? " Larrialdi" egoera ekarri omen dutelako. Egoera larria delako?
2022
‎(…) Joe Bidenek Europari eskatzen dio suizidatu dadin, AEBko industria babesteko. (…) Neurri horiekin eta AEBk eta EBk Errusiari ezarritako zigorrek Europan bertan eragindako hondamendiekin, beren ekonomien egoerak ekarriko ditu erregimen aldaketak Europako zenbait herrialdetan".
‎Jendea gela itxietan bizi da eta ezin dira kanpora atera baimenik eta maskararik gabe, konputagailuak erabiltzen dituzte elkarrekin hitz egiteko eta hitzaldiak ikusteko... Hori guztia ezaguna egiten zaigu, 2020ko pandemia, konfinamendua eta orduko egoerak ekartzen dizkigu gogora. Hari horretatik tiraka, 2020ko ekainean, Ipar Irlandako Big Telly Theatre Company antzerki taldeak istorio honen bertsio bat egin zuen eta Zoom plataformaren bidez antzeztu zuen.
‎Unanuek salatu du apaldu egin dela hiesak aspaldi zuen ikusgarritasuna. Bereziki, Bermeo bere herriko egoera ekarri du gogora, «anonimotasunera» pasatu direla azalduta.
‎Txinan, goi klaseko familia asko beren ondasunak saltzen ari dira. Izan ere, kutsaturik gabeko estrategia mantentzen dela, horrek Shanghain bizi behar izan duten egoera ekar dezakeela ikusita, ez dute gehiago Txinan bizi nahi. Aurretik ere, higiezinen sektorea ez zegoen garairik onenean hemen.
‎Ez ditzakegu begiak itxi, ezta txikira jokatu ere. Gobernuaren aurrekontuek, «historiako sozialenak» diren horiek, parametro sozial liberaletan kokaturik segitzen dute, beren hutsaltasuna erakutsi baitute eta gauden egoerara ekarri baikaituzte. Horiek ez dute eraginik ekonomia eta jendartea mugiarazten dituzten hondoko korronteetan, zeren eta, finean, krisi orokor honi aurre egiteko parafetamola eta tiritak baino zerbait gehiago behar baita.
‎Saenz del Castillok Abetxuko eta Errekaleorrek egoerak ekarri ditu akordura: " Haurren pobrezia latza zegoen auzo haietan, eta haren arrazoiak ezkutatu, eta zuzen zuzenean errua egotzi zieten emakumeei, lanera joan eta umeak kale gorrian uzten zituztela.
‎Barne ministroaren iritziz, salbuespen egoera mantentzeak adore ematen zion oposizioari bi arrazoi nagusirengatik: batetik, salbuespen egoerak agindu izanak" terrorismoaren tokiko fenomenoa benetako iraultza armatua izango balitz bezala ulertzera eraman zuelako"; bestetik, salbuespen egoerak ekarri zuelako neurri koertzitiboak" guztiz edo orokorki ezartzea" —hau da, jendarteari bereizi gabe ezartzea (DSC, 1978b: 4.687) —.
2023
‎Protestara deitu duten eragileen esanetan," Enkarterrin gertatzen ari dena prozesu zabalago baten parte da": " Ustezko trantsizio energetikoaren izenean, espekulazioan oinarritutako burbuila bat sortzen ari dira; gaur egungo egoerara ekarri gaituen eredu ekonomiko eta industrialaren garbiketa berdea egin nahi dute". Salatu dutenez," herritarrei burujabetza energetikoa ukatuko dien kolonizazio bat egiten ari dira energia sektoreko enpresak".
‎Pandemia heldu zen 2020an, jardunbide ia denak guztiz zedarritu eta mugatu zituen hainbat hilabetez, eta, testuinguru horretan, zaintza sistema trinko baten falta inoiz baino agerikoago geratu da iragan legealdi honetan. Zaharren egoitzetako egoerak ekarri zituen, besteak beste, goiburu ugari: COVID bereziki erasokorra izan zen adinekoekin, eta gaitzaren ondorioak ezin izan zituzten hesitu egoitzetan:
‎Onura hauek hainbat alorretan eragina dutela azpimarratuko da: egoera fisikoan, egoera psikologikoan, egoera sozialean, bizi kalitatean eta kognizio egoeran dakartzala onurak esanaz. Egoera bakoitzean izan ditzaketen onura nagusiak aipatuko dira, adibide batzuk jarriz.
‎Onura hauek hainbat alorretan eragina dutela azpimarratuko da: egoera fisikoan, egoera psikologikoan, egoera sozialean, bizi kalitatean eta kognizio egoeran dakartzala onurak esanaz. Egoera bakoitzean izan ditzaketen onura nagusiak aipatuko dira, adibide batzuk jarriz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egoerak 36 (0,24)
egoera 24 (0,16)
egoerara 22 (0,14)
egoeran 4 (0,03)
egoeraraino 2 (0,01)
egoerarekiko 1 (0,01)
egoeratara 1 (0,01)
egoerek 1 (0,01)
egoeretan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia