2023
|
|
Motibazio naturala zigortzen da, izan ere, saritzen da esfortzurik egin gabe ongizate maila hori lortzea. Bestalde, frustrazioa kudeatzeko gaitasunik eza areagotzen da, inoiz baino errazagoa baita
|
egoera
desatsegin baten aurrean burua, ostruken antzera, sareetan sartu eta porrotei aurre ez egitea. Saria atzeratu litekeela eta ez dela berehalakoa eta horri aurre egiteko gaitasuna da frustrazioaren tolerantzia, zentzu zabalean.
|
|
Espek  tatiba horiek betetzera iritsi ezin denean sortzen zaion ezinegona dela-eta, hau da, berak horrenbeste maite dituen pertsonak harro eta zoriontsu sentiarazteko gai ez izatearen sentimendu mingarria, zeinak autokontzeptua eta autoestimua zigortzen baitu bortizki, batez ere adin horietan. Eta, bestetik, berezko nortasunarekin bat ez datorrena egin beharrak sortzen duen inpotentziaren eta
|
egoera
desatseginaren ondorioz dator beste albo ondorioa.136
|
|
Inpotentzia horri guztiari irtenbideak emateko eta, batez ere, nerabeen osasun psikoemozionala hobetuko duen helduleku sendo bat izateko nahiarekin sortu dugu liburu hau. Mugikorraren auziari behin betiko erantzuna emateko azalpen eta irtenbide erabilgarriak plazaratzea ez ezik, nerabeek bizi dituzten gaixotasun psikoemozional eta
|
egoera
desatsegin ohikoenen ezagutza eta trataera praktikoa lantzen saiatu gara, ahalik eta modu dibulgatiboenean, familiaren eta hezkuntzaren testuingurutik abiatuta, baina baita gizartearen ikuspegitik ere.
|
|
..., liburuan zehar aipatu izan diren beste faktore askorekin batera, gizartetik jasotako presio pesimista eta ez eraikitzaileek155 eta nerabezaroan ohikoak diren egoera desegonkorrak areago  tzeak âhau da, taldean onartua izatea zailtzea, gero eta bakardade sentipen sakonagoa izateaâ, familiaren esparruan bizitako arazoak eta espektatibak, sare sozialetan zein beraien bizitzetan bizitako
|
egoera
desatseginen zein etengabeko konparaketa desitxuratuen bidez ohituak ez dauden frustrazioa sortzen denean eta autoestimua zigortzen denean, urduritasuna kudeatzeko gai izatea eskatzen duten egoeren aurrean, edota beraien identitate eraikieran galduta eta desorientatuta sentitzearen ondorioz, zein bestelako faktoreen ondorioz, nerabeengan pilotu gorria pizten da batzuetan. Bada, pilotu hori da antsietatea.
|
|
Era berean, nerabezaroan are eta ohikoagoak diren sentimendu desegonkorren aurrean inteligentzia emozionala landu ordez, eta, beraz, emozio horiei guztiei aurre egiteko gaitasuna garatu ordez, mugikorraren erabilera goiztiar eta desegokiak emozio horiek anestesiatzea ekarriko du, barruan korapiloa handitzen doan heinean. Azkenik, gogoratu sare sozialen teknikak direla-eta (logika algoritmikoaren erradikalizatzea, burbuila efektua, saritze sistema...), askoz errazagoa dela
|
egoera
desatsegin baten ondorioz sortutako zurrunbilo ilun eta arriskutsu batean sar  tzea. Kontuan hartu behar dugu nerabe batek zer nolako erabilera eta bilaketak egingo dituen naturalki.
|
|
Hori dela eta, gurasoak txikiaren beharrak betetzeko gai dira, ez dute umearengandik urruntzeko arazorik, eta hor egongo dira, babesa eta laguntza emateko, umeak arriskutsutzat jotzen dituen egoeretan. Giro seguru eta babesekoa sortzen du, baina ez dio
|
egoera
desatseginak bizitzeari beldur. Ez dute soilik helduleku emozional bat eskaintzen; modu egokian mugak, arauak eta beharrezko autoritate figura eraikitzailea ezagutaraziz jarduten dute, izan ere, horiek ere funtsezkoak dira umearengan segurtasun sentimendua garatzeko.
|
|
Eta pixka bat hitz egitean, eta barrura egitean, konturatu ginen semeak gauza negatiboak egiten zituenean baino ez zirela elkartzen hirurak. Gazteak inkontzienteki eragiten zituen
|
egoera
desatsegin haiek guztiak, denak elkarrekin egoteko. Poliki poliki, hilabetean behin elkarrekin afaltzeko geratzen hasi ziren, eta nerabeak jarrera haiek edukitzeari utzi zion.
|