Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Baina poz axalekoa zen hura, antzematen zitzaion. Hark ez zuen saindu bokaziorik, egoera berri hark ez zion arimako zama astuna arinduko. Argiak behera etorri ziren apurka apurka, eta elizako atetik, oin hots durunditsuz, dramatismo biziko prozesio bat irten zen patio erdirantz.
2001
‎Horixe da, hain justu, hemen dihoakidan auzia. Lizardi ondokoak ahituxe ditugu honezkero eta horiekin batean agortu da Lizardiren garaiko eta aurreraxeagoko egoeraren berria. Hauek bazekiten zerbait, franko ere bai.
‎Mugak atzeraka datoz: Araban, Odon Apraizen ustez, atzerakada hori XVIII. mendean gertatzen da batez ere (garai hartantxe, hain zuzen, ematen digu Kardaberazek bertako hizkuntz egoeraren berri); Nafarroan ostera, hurrengo mendean gertatuko omen da gibeleratze nagusia. Lizarra aldean, esaterako, orduan burutzen da segur aski lehendik zetorren erdalduntzea; eragin horretan axola handikoa da Independentziako Gerratea eta, are gehiago, hogei urte ondotik darraion Lehen Karlistada.
‎Lotura hauek argiro azaltzen dute nolako eragina izan zuten hedabideek estatuko ordezkatze sistema politikoa eta instituzionalizazioa legitimatzerakoan; argitu ere egiten dute Gobernu zentralekiko" eskuduntza gatazkak" edo alderdi nazionalisten eta ez nazionalisten arteko tirabirak instituzionalizazio horren barnekotzat joak izan zitezen izan zuten eragina. Halatan, bat etorri ziren hedabideak sistema politikoaren asmo nagusiekin eta egoera berrian nagusi ziharduten arauak islatu zituzten, aldi berean, gizartearen iruditegian legitimatu eta sendotzeko berealdiko laguntza ematen zutelarik.
‎Bi osagai ditu gobernu zentralak eta PP eta PSOE alderdiek eszenatoki berriaren aurrean erakutsi zuten jarrerak. Lizarra Garazi Akordioa proiektu nazionalistak euskal herritar ez nazionalisten eta gainerako espainiar guztien aurka bideraturiko inposizio estrategia esklusibistatzat hartzea izan da lehena eta funtsezkoena; hau da, ukatu zaio eduki demokratikoa eta" nazionalismoa versus demokrazia" ardatzean kokatu dute egoera berria. Bakearen aldeko distentsioa ekar lezaketen bideak oztopatzea izan da bigarrena, lehenaren mendean neurri handi batean; ETArekiko negoziazioan jarri nahi diren mugetatik hara (presoak eta kito), biziki espero dute Lizarrako Akordioa, emaitzarik gabe, bakearen eremuan behinik behin, bere diskurtsoetan edo bere ekimenetan nahastea eta traba  tzea.
‎Haien ondotik datoz mugimendu sindikalak, aldaketa bat gerta  tzen da gero iritzi publikoan (hirugarren espazioa), eta alderdien estrategiak aldatzen dira azkenean (baina PP eta PSOE oraindik ez dira aldatu). Oraindik ez zaie hedabide nagusiei aldatzeko tenorea iritsi; izan ere, bake prozesua sendotzen ez ahalegintzeaz gainera, oztopatzen ari dira egoera berrira ideologikoki moldatzeko gai ez direlako. Era berean, bi alderdi nagusi horiek bakearen eta demokraziaren erreziklaiari uko egin izana dugu hedabide horien jarrera ulertzeko gakoetako bat.
2002
‎Eliot datorkit burura, esaterako; gure artean Anjel Lertxundik edo Koldo Izagirrek mota honetako lan bikainak eskaini dizkigute, bakarrak ez badira ere). Azkenik," oinezko" kritika, egunkarietan eta aldizkarietan (eta are irratian edo telebistan ere) argitara eman ohi dena alegia, zeinaren helburua informazioa eta unean uneko literaturaren egoeraren berri ematea baita.
2003
‎Juan Antonio Mogel idazle eta apaizak, esaterako, horietako batzuk jaso zituen bere etxean. Pirinioen beste aldeko erlijio egoeraren berri eman nahi izan zuen, gainera, bere Peru Abarcan, Frantziatik ihesi zetorren baigorriar baten kontakizunean.
2006
‎Pentsamendu magikoaren arabera, gauzen eta egoeren eta pertsonen izena ezagutzen duenak gauza, egoera eta pertsona horiengan indarra duela azaltzen zigun behin Gorkak zelten kultura sakontzen hasi zenean. Bolada hartan, egoera berri bat aurkezten zitzaigun bakoitzean berehala galdetzen zigun: " nola deituko genioke horri?".
2007
‎Datuak apuntatzen segitu zuen. Eguna eta data jarri zituenean, burua jaso eta, llabur llabur, agurearen egoeraren berri eman zion:
‎Justino eta Paularen etxera joan zenean bertan aurkitu zuen Jesusek, jada onetik irtenda, lagunari kargu hartzen. Justinok, aldiz, Jesusek espero bezain epel segitzen zuen, ezer erabaki aurretik egoera berriari tamaina hartzen, nonbait.
‎Agureak besaulkian eserita jarraitzen zuen, makilari helduta. Arnasa itoek bere benetako egoeraren berri ematen zuten.
‎Eztulka segitzen zuen, eta zerbait esan nahi eta ezinean ari zen, begirada haren bizkarrean jarririk. Burkoa garondoaren azpian egokitu ondoren, Lisa jiratu egin zen, eta gau mahaiaren gaineko lanparatxoa pizteko keinua egin zuen, argi armiarmatik zetorren argia ahulegia baitzen agurearen benetako egoeraren berri jakiteko. Orduantxe ikusi zuen egunkari zati mordoa, liburu batzuen gainean anabasan.
2008
‎Gurean ez dago distantziarik eta ehun kilometroren bueltan hiri handi edota txikiren bat aurkituko dugu. Eta Euskal Herri txiki honetako biztanleok gero eta kosmopolitagoak gara, gero eta anitzagoak eta gero eta errazago moldatzen gara egoera berrietara. Bai, guretzat errazagoa da.
2009
‎Ez ba, ostia; niri ez zidatek ziri hori sartuko. Arrebak erantzuten zidaan ez nekiela egoera berrira egokitzen; gainera, beraren ustez, bazagok giza duintasuna deritzan hori, bizi eskubidea, hots, inor ez duk beste bat hiltzeko nor; gainera, munduak beste bide bat hartu omen dik orain, eta bortxaren zaleok ez omen zioagu antzeman ere egin, edo ez omen diagu jabetu nahi. Horrela erantzuten zidaan arrebak.
‎Gurean gertatutakoaren alegoria kalkatua zirudik, adiskide. Ipuin horretan, Kafkak, ironia handiz, etengabe erakusten dik zer den anbiguotasun etikoa, absurdua bezain kalkulatua; komandante berriak ez dik baztertzen makina zaharra gizagabea delako, baizik eta egoera berriari ez dagokiolako. Ipuinaren kolpe gogorra, halere, ondoren zetorrek:
‎Zerbaitek erakarrita bezala, han hemenka esertzen gaituk, mahai ertzean, aulki zahar batean, ohe ertzean, lurrean..., eta hizketari ekiten zioagu, azkenekoak aurrena eta aurrenekoak azkena esanez; nolabait behintzat adierazi zioagu egoeraren berri.
‎Zuk ez duzu Hagintxoren berririk; etxetik azkenengo biderrez alde egin zenuenean neuk ere ez nekien ezer. Ez nuke gura nire egoeraren berri jakin duzulako sar zaitezen programaren batean, hau da, nire egoerak pena ematen dizulako. Ez nigatik, zeugatik hartu zenuke halako erabakia.
‎Legez zure baimenik gabe niri ezer esaterik ez zeukan arren, Irenek egundo ez zidan eragozpenik jarri zure egoeraren berri emateko; hori bai, diskrezio osoz betiere. Eskatzen nion bakoitzean erraztasunak besterik ez zizkidan ipintzen hitzordua egiteko.
‎Seguruenera, paradigma mailan, egin zitekeena da egin dena, eta egin dena da oro har egin behar zena. Baina harako esaldi zahar bezain zuhur hark zioenez," atzeak erakusten digu aurrea nola dantzatu", eta ezinbestekoa da zuzendu eta hobetu beharrekoak zuzendu eta hobetuz egoera berrietara egokitzen asmatzea.
‎Euskarazko kontsumitzaile potentzialak dira beste inor baino gehiago hazten ari direnak, etengabea baita elebidun berrien hazkundea azken bi hamarkadotan. Euskarak eta euskarazko hedabideek egokitu behar dute, nahitaez eta une oro, egoera berriotara, ez baita errealitatea izango euskararen eta euskarazko hedabideen premietara egokituko dena.
‎Soziolinguistikaren aspaldiko galderei erantzun berriak eman beharrean gaude. Nola landu nortasunak babestuko dituen eta gizarte kohesioa sustatuko duen hizkuntza politika bat egoera berri honetan. Patxi Baztarrikak ondo asmatu du erantzuna non bilatu:
‎Izan ere, 1981ean, elebidunak biztanleriaren gutxiengoa izatetik, 2031n, gehiengo zabala izatera pasatuko baita gizartea; eta erdaldun elebakarrak gehiengo zabala izatetik, gutxiengo txikia izatera. Egoera berri hori gizarte berdinkideagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko lagungarri izango da, nahiz eta ikuskizun geratzen den horrek guztiorrek zenbaterainoko eragina izango duen euskararen erabileran.
‎Egun batetik bestera, ordea, elkarrekin pasatzen duten denbora are laburragoa egiten hasten zaio mutikoari. Egoera berri batek ekarri du aldaketa: mutikoak irakurtzen dituen liburuak ezagutu nahi ditu emakumeak.
‎Euskaldunak ginen, euskaldunak ginela esateko premiarik gabe. Nerabe nintzela, ordea, nire euskalduntasuna errebindikatu beharraz jabetu nintzen, eta horra non egoera berriak estura berri bat ekarri zidan, bizi nuen itolarriari itomen gehiago erantsiz: munduan nor izateko, euskaldun fededun behar omen nuen izan.
‎Aurreko astean adeitsu agurtu zintuenak, gaur ez zaitu ezagutu. Egoera fisikoa eta psikologikoa gero eta abailduagoa dute, tristura eragiten du ikusten duzunak, egunetik egunera ezgauzagoak dira, baina berek tinko eusten diote esperantzaren hari gero eta meheagoari, sinesgaitza ere gertatzen den tema batez lotzen dira egoera berrietara. Muga mugan daude, eta hala ere egokitzen segitzen dute aukera gero eta ahulagoen trantzeetara.
2010
‎Bizitza berriaren hasiera baino ez zen. Biharamunean eramango zituen Xoxotek Montefloridora, egoeraren berri eman eta jasotzeko zeukatena prestatzeaz gainera, hango lagunak agurtzera.
‎Urtebeteko kontratua ziurtatu zioten. Gurasoei eta ahizpari deitu zien bere egoera berriaz jakinaren gainean jartzeko. Ahizpak jakinarazi zion Nicolasek hiru edo lau aldiz berarekin hitz egin nahian deitu zuela.
‎Nolanahi ere, biok sinetsi eta onartu genuen Juana Mariren azalpena eta ez genion gurekin jarraitzeko eskatu. Agurtzeko orduan, bidean zegoen alabaren egoeran berririk baldin bazegoen, segituan jakinarazteko erregutu nion, eta hala egingo zuela esan zidan. Edozein momentutan iritsiko omen zitzaion Laurari haurraren bila joateko gonbitea eta berak ere dena prestatuta utzi zuen udalean denboralditxo batean desagertu ahal izateko.
‎Irribarretxo eta bizkar kolpetxoak, kopa eta patata frijituak, zorion eta laudorioak eta prezioei buruzko galdera diskretuak. Hasieran arraroa izan bazitzaion, berehala egokitu zen Nicolas ere egoera berrira, festa hartara bikotekideaz lagunduta doan artistarenera. Patriciak ez zuen denbora asko behar izan ezerezetik sortu zen neska hura nor zen asmatzeko, berarekin hasteagatik Nicolasek utzitako bikotekidea alegia.
‎Danielak berak nahi zuen guztia egiteko prest etorri zela erantzun zion eta bere pausoari jarraitu zion, inolako eragozpenik jarri gabe. Bidean hamar aldiz esan zion Nicolasek maite zuela bere errairik sakonenetatik, esperantza inoiz galdu ez bazuen ere, inauguraziora etorri eta izan zuen jokaera espero zuen azkena izango zela eta, hasierako aztorapena bortitz samarra egin baldin bazitzaion ere, berehala egokitu zela sortu zion egoera berrira baina hauxe zela gogoak eskatzen zion bakarra, atso eta agure ustel koadrilaz aldendu eta berarekin bakarrik egon, galdutako denbora irabazi, berarekin bat egin ahalik eta azkarren eta gehien.
‎Bi alorretan, PPk eta PSOEk blokeoaren estrategiaren alde egin dute. Ukatu eta blokeatu egin dituzte Espainiarekin bizikidetza eta harreman egoera berria edukitzeari erakunde mailako konponbide demokratikoa emateko aukera guztiak.
2011
‎Élianeren etxeko atarian, atezainak egoeraren berri eman dio Anneri:
‎Ez zuzenean, ez zeharka. Ez zinela esaten zenuenaren jabe, eta zure osasun egoeraren berri eman nion. Aipatu nion medikuarenera egin berri genuen azken bisita ere.
‎sentitzen nituen gorputza eta gorputz atalak, sentitzen nuen burua, sentitzen nuen ahoko gustu lakarra, baina beste batenak iruditzen zitzaizkidan. Ihes egiteko premia izanez gero, iruditzen zitzaidan nuela gorputza kontrolatu, ez nintzela korrika hasteko gauza izango, gorputz atalek ez zidatela obedituko eta ez nintzela gai izango sortuko zitzaizkidan egoera berriei erantzuteko ere.
‎Ez dakit Basokoen kasta zer dela eta galdu behar den. Hori bai, egoera berrira moldatzen jakin behar dugu. dugu, ziurrenera, orain arte moduan bizi.
‎bizimoduak berak erakutsiko zidala nola jokatu. Goitik behera aldaturik zegoen ene bizimodua eta, egoera berrian, ez nuen ikusten Teresarentzat lekurik. Hura atzean utzi beharra neukan, burutik kendu eta betiko ahaztu, eta bizimodu berrira egokitzen asmatu.
‎Kapela apurtuek sinbolizatzen zuten jarrera irekia, bai kulturen arteko elkar ulertzea bultzatzeko, bai ziurgabetasun garaiotan pertsona modura egoera berrietara moldatzeko gaitasuna izan dezagun.
‎nik zer nahi dut? Nik nahi dut politikoek eta kudeatzaileek bila ditzatela jendearen bizitza dezenteagoa, dezentziara eraman dezaketen baliabideak eta egoera berriak. Horixe, eta jendearen duintasun handia eta duintasun apala, denak izan daitezela errespetatuak.
‎...halako tokian gertatu den azken hondamendi" naturala", azken beroaldi hiltzailea, ur faltak eragindako desmasia, baliabideen urritzeagatiko azken migrazio masiboa, ezberdintasunen areagotzeak han hemen sorturiko gatazkak, basamortutzeak eragindako azken gosete tragikoa, muturreko eguraldi gertakarien azken triskantza, edota gurean bertan harrotuko diren gatazka sozialak eta hauskortasun egoera berriak, ongizate sistemaren ahultzearen kausaz. Gurean, ETA osteko aroan bortxa adierazpen latzak ezagutuko ditugu, merkatuaren eta gizarte antolamendu irrazionalaren indarkeriak eraginda.
2012
‎Galoren ilea eta bizarra behar adina hazi arte egun batzuk bazituztela-eta, azken erabakia ez zuten ahalik eta beranduenera arte hartuko. Zain gelditu beharra zeukaten egunetan Margarita saiatuko zen bateko eta besteko egoeren inguruko berriak biltzen, azkenean aukerarik egokiena egin ahal izateko lagungarri gertatuko zitzaizkielakoan.
‎Margarita aztoratu egiten zuen etxetik alde egin beharrak; egoera berria zen berarentzat eta ez zekien zerekin egingo zuen topo. Bestalde, nazka sorrarazten zion etxe hartan segundo bakar bat gehiago emateak.
‎Gainera, pintorea ez da emakumeari buruzko deus esateko gauza. Poliziak pintoreari buruzko ikerketa diskretu batzuk egin ditu eta laster jakingo du haren egoeraren berri. Frakasatu alkoholizatu bat da, emakumea ez da existitzen haren buruan baino.
‎Hortxe ditugu adibidez, Espainia, Italia, Alemania eta Suediaren kasuak. Erresuma eta herrialde horietan, xix. mendean zehar igarobide erreformista edo pixkanakako transformazio prozesuaren bidez, eten puntual baina jarraituen bidez, atzera egin ezineko fenomenoak gihartu ahala, egoera berrian sartzen ziren.
‎Horregatik, foruzale porrokatuak eta zintzoak egoera berriaren aurka zeuden eta Foru Konstituzioaren alde. Fidel Sagarminaga edo Pedro Egaña, Cánovasen eta ahaldun probintzial berrien politikaren aurka aurrez aurre jarri ziren buruzagi politiko eta foruzale bi izan ziren.
‎1903an argitaratu zuen bere lana Costumbres administrativas de la autonomia vascongada izenburupean, Madrilen. Foruak desegin ondorengo egoera juridiko politikoa aztertu zuen eta egoera berriari autonomÃa vascongada deitu zion. Beraz, egoera berria definitzeko unean autonomia kategoria erabili zuen.
‎Foruak desegin ondorengo egoera juridiko politikoa aztertu zuen eta egoera berriari autonomÃa vascongada deitu zion. Beraz, egoera berria definitzeko unean autonomia kategoria erabili zuen. Urte batzuk lehenago, Bizkaiko Aldundiko idazkaria izan zen J.M. Estechak 1900ean argitaratu zuen liburuaren izenburuak egoera berria beste era batera definitu zuen:
‎Beraz, egoera berria definitzeko unean autonomia kategoria erabili zuen. Urte batzuk lehenago, Bizkaiko Aldundiko idazkaria izan zen J.M. Estechak 1900ean argitaratu zuen liburuaren izenburuak egoera berria beste era batera definitu zuen: Régimen PolÃtico y Administrativo de las Provincias Vasco Navarras.
‎Laburbilduz, 1877tik, Diputazio probintzial berrien ekimenez, adiskide politikoen bidez, karlismoaren mamua erakutsiz eta abar, Espainiako gobernuak salbuespenezko egoera legala sorrarazi zuen, adiskide liberal berrien eskariz. Eta ikuspegi juridikotik egoera berriari oinarri politiko sendoa aurkitu nahian hasi zen xx. mendea. Baina beti ere erregimen politiko berria, Espainiako Legebiltzarrak eta Gobernuak sortu zuen legetik asmatua zegoen eta ez beste legitimitate juridiko politiko batean oinarrituta.
‎Are gehiago oraindik. Pablo Alzola, Bilboko alkate ohia eta Aldundiko presidente izana, saiatu zen frogatzen egoera berriak aginte eta askatasun gehiago eransten ziola Aldundi bakoitzari. Eskumenen esparrua zabaldu egin zen, ez dago zalantzarik, baina nortasun politikoa murriztu egin zen.
‎Horra derechos históricos kategoria agintarien artean ere agertu zen, eta indarra hartu zuen, 1890ean, foruzale trantsijente baten diskurtsoan egoera berriaren izatea azaltzeko. Eskubide historikoak Foru Konstituzioaren ondorio ziren.
‎Erakunde publikoetan buruzagi zirenak, adibidez, Pablo Alzolak, 1890ean, bereiztu egin zituen: Kontzertu ekonomiko administratiboaren egoera berria eta" eskubide historikoak", Foru Konstituzioaren bidezkoa adierazteko alegia. 1917an, Bilbo inguruan lehendabizi eta ondoren Bizkaian, euskal autonomia politikoaren egitasmoak Aldundirako hauteskundeak irabazi egin zituen.
‎Esparteroren dekretu agindua ontzat emanez, foru sistema erabat aldatuz, Aldundi probintzialaren antolaketa eta kudeaketa sistema errotik aldatu zuten. Horrezaz gain egoera berria egonkortzeko, proiektu artikulatu zehatzak asmatu eta idatzi zituzten.
‎Desamortizazioaren eraginez Estatuak salmentan jarritako lurren erosle edota aberats berriak ziren. Beraz, egoera berria nola edo hala egonkortzeko ahalegina eta helburua zuten buruan. Eta bestalde, Nafarroako erresumak bere gain zuen zor publikoa kudeatzeko nahia zuten, tartean beraien kapitalak jokoan baitzeuden.
‎3 Merkataritza askatasuna: aduanak kostaldean onartzen zituzten, baina egoera berriaren aurrean egindako ahalegina gogoratzen zuten.
2018
‎Aurreko garaietatik zetorren politika irekiago bati esker, akaso, edo gobernuen arteko kromo trukaketaren batean horrela adostu zelako... Ez dut ondo gogoratzen nola iritsi ziren egoera hartara, egia esan, garaitsu hartan ia erabat inkomunikatuta baikeunden itunari atxikitakoak, eta gure egoera berrira egokitzen nahiko lan genuen... Kontua da, urteak aurrera, egoera jasangaitza bihurtzen ari zela eskualde horretan.
‎Hasieran protesta handiak izan ziren: ghetto moduko haietan lan baldintza gogorrak ezartzen zizkietela salatzen zuten eta esklabotza antzeko egoeren berri ematen zuten. Baina protestagileak ere berehala izendatzen zituzten" kolektibo ahul", eta protesta ekintzatik egun gutxira, ezinezkoa izaten zen haien aztarrenik inon aurkitzea.
‎Eskertzen du Loreak Heleneren ahalegina. Egoeraren berri xehea emateko ahalegina. Gutunaren lehen atala irakurritakoan, aurrera jarraitu baino lehen berriz irakurtzeari ekin dio.
‎Leok eta Fabianek berehala erabaki zuten ikerketa polizialarekin jarraitzeak ez zuelako inolako zentzurik egoera hartan; bertan behera utzi behar zuten dena, eta Parisen defentsan parte hartu, bihotzeko su guztiarekin. Fabianek bere burua eskaini zuen ospitalera joateko eta Sophieri egoeraren berri emateko. Gainera, neska konbentzitu nahi zuen hiltzailearekin ahaztu, eta ospitalean gera zedin borrokak iraun bitartean.
2019
‎Hura gabe, ahul zaude, ezer axola ez izateraino. Bizirauteko zailtasunari gehitu zaio oraingo egoera berria. Seguru dago bere bloketik irten eta kolpatutako gizonen ohatzeen ondotik igarotzean, baten batek" kolaboratzaile" hitza esan duela ahopean, marmarka.
‎–Pauso bat atzera egin, mugikorra bizkor hartu eta larrialdietarako zenbakia markatu zuen. Egoeraren berri eman zion telefonoz bestaldeko emakumezkoari. Egin zizkion galderei erantzun, eseki eta beste pauso bat egin zuen atzera.
‎Pierren boza, ahula, izutua. Benta erraldoi horietatik bat irekiko zen laster eta handik deituko zioten Barbaloti, egoeraren berri emateko. Ez ziren hain harro ere.
‎adoleszentziaren kontu hau misterio galanta da. Ematen du Iris (artean ez zuen nire izena esan; Iris izena dut, eta segituan jakingo duzue zergatik izena dudan horrela!) naturaltasunez ari dela onartzen bere egoera berria. Ai, ama, zer zaren tuntun padera!
‎Badakit ikaragarri maite nauzuela biok, baina tutik ere ez dakizue. Nola arraio onartuko dut nire egoera berria! Naturaltasunez!?
‎Ez dakite zipitzik ere. Koitadu horiek pentsatzen dute eskolako kuadrillarekin gauez irteten naizelako, ba, hori, gaztetxo zoriontsua naizela eta, amak esaten duen bezala, egoera berrira berehala egokitu naizela, eta tralara tralari. Ba, ez!
2020
‎Esan nahiko ziokeen haien falta sentituko zuela. Eta egoera berriak, beste guztiaren gainetik, beldurra ematen ziola. Gelditzeko berarekin.
‎Frankismoa bizi izan zuen euskal subjektuak egoera berri batera egokitu behar izan zuen trantsizioan, ahal izan zuen bezala. Etsai handia hila zen, eta frankismoa goizetik gauera desagertu ez bazen ere, gero eta anakronikoagoa zen askatasun egunez oihuka aritzea.
2021
‎Edo amets horren zaputzarekin... ‣ Eta ze beste amets zegoen... edo zeneukan egoera berri hontan. Xinpletasunarena beharbada?
‎✳ Neregatik ere bai. ‣ Egoera berriek izaten dute bere zera... bere axkura, ezta. Kalean egoteko era berri bat ari gara bizitzen...
‎■Egokitu beharra zegon; jarri beharra zegon. Egoera berria dun, birusa berria dun... ‣ Hori etzegok batere garbi.
‎Ramonek aholkatu bezala, hartu ninduten bi gizonei gezurretan ibili nintzaien; Parisen nuen arreba bat bisitatzera nindoala esan nien, eta arrebak berak niretzako moduko lan bat aurkitua zidala. Ramonek hala aholkatua zidan; hobe nuela inorekin gehiegi ez fidatzea eta nire benetako egoeraren berri ez ematea.
2022
‎Baina denborak aurrera egin zuen, urtea amaitua zen eta alemanek han jarraitzen zuten; gainera, bizkondea herriko alkate izendatu zuten eta pertsonaia ofizial bihurtu zen, gobernuaren aginduak betetzera behartua, zeina, egunetik egunera, gero eta gehiago hurbilduz zihoan" kolaborazio politika" zeritzon horretara. Beraz, azkenaldiko gertaerez hitz egin beharra izaten zuen bakoitzean, bizkondesa andereak lanik asko izaten zuen bere jarrera egoera berriarekin ezkontzeko.
‎Agur, beraz, askatasunari; agur, lasaitasunari; agur, loari; agur, zeure buruaz arduratzeko denborari; agur, orain arte izandakoari. Horrela ikusita, badirudi haurdunaldiaren bederatzi hilabeteak aurreko bizimodu alaia utzi eta datorkizun egoera berri eta ezegonkorrari kaixo esateko bizi beharreko ohiko luto aldia direla. Emakume izatetik ama izatera igarotzeko behar den trantsizio garaia.
‎Hasierako euforia pasata, iritsi dira egokitzapena, errutina, aspermena. Kartzelan egon direnek diote, lehen astean luze idatziko luketela egoera berriaz, adibidez nobela bat; bigarren astean idatziko luketela zer edo zer, jada ez hain luze, akaso ipuin bat, eta ez dut inolaz ere hierarkizazio literario bat ezarri nahi, genero baten eta bestearen ohiko luzerari soilik egiten diot erreferentzia?; hirugarren astetik aurrera lerro batzuk baino ez lituzkete idatziko, hitz gutxi batzuk, zergatik ez aforismo bat, eta hemen bai aforismoen kontra ... Preso omen gauzkaten honetan ere, prozesu bera ez ote dugun bizi:
2023
‎Eta nik ez nekien nor zen delako Manzanas hura, baina, bide batez Garbiñeren aitari esan nion, zeharka nire egoeraren berri ematearren, ba sotoaren aipamenak amesgaizto bat bezala dakarkit gogora nire herriko mutil gazte bat. Hari gertatutakoa akuilu izan nuen Portugalgo infernutik ihes egiteko.
‎Udaletxearen aitzinean gelditu dira. Lekorean, Xamar garraldarra, euskaltzale, kultur ekintzaile eta aezkeraren suspertzailea, eta Iñaki Kamino, Aezkoako euskarari buruzko tesiaren egilea dituzte aiduru bidelagunek, Aezkoako euskararen egoeraren berri eman dezaketenak.
‎Bigarren legeak dio ezen norbanako batzuk zenbait karaktere transmititzeko gai direla, nahiz eta haiengan ageri ez; hori ideiekin ere gertatzen da: belaunaldi batek borroka latz egin ondoren erauzitako ideia faxistak hurrengo belaunaldian berriro ernaltzen dira, lozorroan geratu balira bezala; gertaera epigenetiko batek gene bat aktibatzen duen bezala, egoera berri batek ere aktibatzen ditu ezabaturik ziruditen ideia ankerrak, harri eta zur uzteko moduan. Hirugarren legeak dio karaktereak elkarrengandik modu independentean transmititzen direla; eta, hara, ideiekin ere harrigarriro gertatzen da halakorik:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia