Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2004
‎Aurretik abisatu gabe eraman zuten eta ez zuen ezer deklaratu nahi izan bere abokatua aurrean ez zuelako. Dena dela, esan behar dugu ofiziozko abokatua ondo portatu zela, Endikaren etxera deitu zuen konfidantzazko abokatuaren telefonoa eskuratu eta haren egoeraren berri emateko. Agurtzean eskua ere luzatu zion.
2005
‎Trafikoaren eta errepideen egoeraren berri izateko gidariek EAEko Trafikoa Kudeatzeko Zentroaren etengabeko arreta telefonora() dei dezakete edota Trafiko Zuzendaritzaren webgunea (www.euskadi.net/trafikoa) begiratu. Azkenik, azken orduko informazioa eskainiko du prentsa oharren bidez Herrizaingo Sailak, baita irratietan egiten dituzten ohiko konexioen bidez ere.
‎Getxoko baldintza soziolinguistikoak kontuan hartuta eta euskaraz egiteko aukerak eskasak direla ikusita, Egizuk" euskaraz egiteko beste aukera batzuk" sortzea du xede, euskaldunei zein euskalduntzen ari direnei" euskaraz egin ahal izateko une eta egoera berriak" eskainiz: berbalagun taldeak, diaporamak, mendi irteerak, ikastaroak, tailerrak eta abar luze bat.
2006
‎Euskararen egoeraren berri eman dio EAEko arartekoari Behatokiak
‎Iñigo Lamarca Euskal Autonomi Erkidegoko arartekoarekin bildu da gaur Paul Bilbao Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria hizkuntza eskubideei buruzko urteko txostenaren ondorioak azaltzeko. Aurreko astean, Nafarroako arartekoarekin izan ziren bezala, honetan EAEko egoeraren berri eman dute. Horretarako Euskararen Telefonoan herritarrek egiten dituzten kexen isla den urteko txostenaren ondorioak azaldu dituzte.
‎Halaber, alkohola eta jaki astunak hartzea saihestea eta beharrezkoa denean atseden hartzea gomendatu du, bai eta trafikoaren egoeraren berri izatea komunikabideen bitartez eta istripua edota larrialdiren bat izanez gero laguntza eskatzea 112 telefono zenbakira deituta.
‎Ezin dugu ahaztu, beste hiru lagun ere atxilotzeko agindua eman duela epaileak ekimen berean parte hartzeagatik. Hizkuntza Eskubideen Behatokiari ere egoeraren berri eman zaio, behar den prozedura zabaldu dezan.
2007
‎Atzo hasi ziren mobilizazioak: unibertsitate eskolak goizetik agertu ziren amnistiaren eta autodeterminazioaren aldeko panel, kartel eta pankartez josita eta ikasleei eskuorriak banatu zitzaikien ordu beteko etenaldiaren arrazoien eta Iñaki de Juanaren egoeraren berri emanez. Ondoren, eguerdi aldera, kontzentrazioak egin ziren Casilla (12 lagun), Magisteritza (10 lagun), San Mames zein Deustuako fakultateetan, PATek jakinarazitakoaren arabera.
2008
‎Ikerketa lan honen helburua izan da irakaskuntzan teknologia horiek ezartzeko oinarriak identifikatzea, egungo egoeraren berri ematea, teknologia horiek ezartzeko prozesuaren oztopo nagusiak aurkitzea eta hori guztia hobetzeko ekintzak proposatzea. Une oro praktikaren ikuspuntutik lan egin da.
2009
‎Tokiko iturriek jakinarazi dutenez, oraingoan bakoitza bere aldetik kontratatuko ditu, guztira 330.000 bat euro inbertituz. " Aldaketa hausnarketa prozesu baten eta haurrei eta nerabeei zuzendutako programen ebaluazioaren ondorioa izan da eta baita azken lege aldaketetara, egoera berrietara eta atzemandako gizarte beharretara egokitzeko helburuarekin ere" Getxoko Udal Gobernuak nabarmendu dutenez. Udalak 15 urte baino gehiago daramatza Gizarte Hezkuntza alorrean esku hartze Zerbitzua eskaintzen eta esku hartze Psikosozialeko Zerbitzua orain arte horren barruan zegoen.
2010
‎Gogora ekarri nahi dugu atxilotuak izan diren gazteen izenak urriaren amaiera burutu zen antzeko polizia operazioan atera zirela, orduan atxilotu zituzten gazteei inkomunikazio aldian eta torturapean ateratako deklarazioetan. Gaur atxilotu dituzten gazteak, operazio horren ondoren bai Usurbilen eta bai Donostian burutu ziren agerraldietan atera ziren, beraien egoeraren berri emanez. Gazte hauek jakitun ziren torturaren zerrenda beltzean zeudela.
‎Mundutik Euskal Herrira eta Euskal Herritik mundura. Honela, munduko hamaika txokotan gure herriak bizi duen zapalkuntza eta errepresio egoeraren berri ematen aritu da, besteak beste udan antolatu ohi dituen brigaden bidez, munduko txoko askotan sortu diren Elkartasun komiteak lagunduz e.a. Modu berean munduko hamaika txokotara iritsi da Euskal Herritik elkartasuna askapenaren bidez, besteak beste Irlandara, Venezuelara, Kubara, Boliviara, Argentinara, Uruguaira, Mexikora, Kolonbiara, Ekuadorrera edo Palestinara. Milaka izan dira azken bi hamarkadetan Askapenak antolatu dituen nazioarteko brigadetan parte hartu izan duten euskal herritarrak.
‎Espainiako Gobernuak beti ikusi du begi txarrez berak herri honetan ezarri duen salbuespen egoeraren berri kanpoan ematea. Munduaren aurrean demokraziaren etiketa erakusten saiatzen da Espainia, eta Euskal Herriko bestelako errealitatea erakusten dutenen aurkako jazarpena etengabe erabili du urteotan.
‎Bere sorreratik jendarteari luzatu dion adierazpenean jaso bezala," herritarron jardun ireki eta anitza izan nahi du Adierazi EH! ekimenak (…) gaurko egoerarekin zerikusia duten eragile guztiekin harremanetan jarri eta, modu horretan, gerta zitekeen edozein eskubide bortxaketa aurretik ekidin eta geldiarazteko, eta arazo sozial zein politikoak bide demokratikoetatik bideratzeko moduko egoera berria lortzeko. Euskal Herria aintzat hartu eta berton bizi garen guzti guztion eskubideak bermatuko dituen egoera lortu nahi dugu hainbat arinen, geure etorkizuna geuk askatasun osoz erabaki dezagun".
‎Bihar goizeko lehen orduetan hasi eta arratsaldeko azken orduetara arte mendebaldeko haizea ibiliko da eta. Hori dela eta, SOS Deiakek, 112ren bidez, alerta egoeraren berri eman die dagoeneko, larrialdietarako zerbitzuei eta EAEn zerbitzu publikoan diharduten enpresei. Halaber, aholku batzuk helarazi dizkie, prebentziorako beharrezko neurriak har ditzaten.
‎Aurten, lehen maketa atera du eta abesti berriak konposatzen darrai. " Joera berriak, erritmo berriak eta letrak idazteko egoera berriak" bilatzen ari dela aitortzen du Doncelek, letrak idazten hasi zen garaiko ilusio berarekin.
‎Zikloiaren sakontasunean eta ibilbidean eman daitezkeen aldaketa arinek iragarpenak eta fenomenoaren eragina asko aldatu ditzakete; hortaz, gomendagarria da egoeraren berri izatea, Euskalmetek datozen egunotan igorriko dituen iragarpenen bidez. Herrizaingo Saila larrialdi zerbitzuak koordinatzeko eta indartzeko lehen neurriak hartu ditu dagoeneko. Datozen orduotan, Euskadiko Babes Zibilaren Plana abiatuko du, egoerari dauden baliabide guztiekin aurre egiteko.
2011
‎Azken asteetako hitz eta ekintzei begira jarriz, Madril eta Parisetik ez da egoera berriaren tamainako urratsik eman. Presoen dispertsioak bere horretan jarraitzen du.
2012
‎Segidan Estatu frantseseko kartzela batera eraman eta bakartze moduluan eduki zuten lau hilabetez. Egoera berri eta latz horretan zegoela, bizirik jarraitzeko modu bakarra idazten hastea zela ohartu zen Antza eta halaxe idatzi zituen" Bakarmortuko kronikak" liburuan bildu diren testuak. Testuak 2004 eta 2005 urteen artean idatzi zituen Antzak, koaderno batzuetan.
‎Guretzat ez da egoera berria, emakumeok beti egon izan gara krisian; etxeko langileak, baserritarrak, garbiketako langileak, ekonomia ezkutuan lan egiten dugunak (etxeko lanak edota zaintza lanak egiten ditugunak), gure lan orduek ez dute kotizatzen. Sexuaren araberako lan banaketak indarrean dirau.
‎Estatutu hori Juan Jose Ibarretxe lehendakaria zela onartu zuten pertsona guztiek gaztelaniaz zein euskaraz hitz egiteko zuten eskubidea bermatzeko; bai jendaurreko zerbitzuak bi hizkuntzetan emanda eta bai errotulazioa bi hizkuntzetan eginda. Dena den, testua ez zen denda txikientzat aplikagarria eta hainbat urteko epea eman zien konpainia handiei, tartean egoera berrira egokitzeko Jaurlaritzak hainbat diru-laguntza banatu ziela. Argazkian, Antonio Basagoiti popularra eta Patxi Lopez lehendakaria/ cc by Irekia Eusko Jaurlaritza
2013
‎Ezagutza, mundua eta politikaren ikuspuntu historizista honen arrakasta, nire ustez, daukan indar imaginario handian datza: orainaldi latz eta problematikoan murgilduta dagoen gizakiari (ia beti) sufrimendua arinduko dion eta seguru etorriko den egoera berri baten esperantza transmititzen dio. Esperantza horrek sustrai erlijioso sakonak ditu, eta gizakiak barne barnean duen zoriontasun eta harmonia gosearekin dago lotuta.
2014
‎Azkenik, Sopelan egoitza finkoa izateari buruz, honakoa dio Fernandez de Martikorenak: " guk zuzen jokatu dugu Udalarekin eta dagoen egoeraren berri eman diogu. Elkarteak Etxebarri kalean egoitza izan zuen eta gerora Plaza Beltzara mugitu zen, bertako asanbladak baimenduta.
2016
‎Iragan urtarrilaren 28ko osoko bilkurara hurbildu ziren Kalezulo gaztetxeko hainbat kide, eraikin autogestionatuaren egoeraren berri ematera, eta, bereziki, aurreko egunetan Udalak adierazitakoari erantzuteko. Izan ere, Erandioko Gazte Asanbladak Udal Gobernuari leporatu zion urte hasieran herriko gazte biren aurkako auziaren eta gaztetxea ixteko saiakera baten atzean egotea.
‎Udalbatza areto honetan Kalezulo gaztetxearen aldeko hainbeste pertsona elkartu gara. Gure helburua, gaztetxearen egoeraren berri ematea eta bereziki, Udalak adierazitakoari erantzuna ematea da. Nahiko batu gara, baina askoz gehiago izango ginateke Udalbatzaren osoko bilkura jendartearen parte hartzerako egokiagoa den ordutegi batean ospatuko bazen.
2017
‎Hamar urte igaro dira Bilbo Metropolitarraren Lurralde Zati Plana (LZP) 2006an onetsi zenetik, eta berritu egin behar da; batetik, azken hamarkadan gertatu diren aldaketei erantzuteko eta, bestetik, egungo egoera berrira egokitzeko. Gauzak horrela, Foru Aldundiak haren berrikuspen prozesua sustatu du, eta herritarrek parte hartu ahal izango dute prozesu horretan.
2019
‎Getxoko Udalak haizeari buruzko prebentzio neurriak hartuko ditu (garabiak, dorre instalatuak, aldamioak, etab.), eta alertaren egoeraren berri emango die arduradunei. Halaber, Ereagako igogailuak funtzionamenduan etenaldiak izango ditu haizeak gogor jotzen duen uneetan.
‎Hondakinak biltzeko edukiontzien egonkortasuna ere bermatuko da. Bestalde, aurrekoetan bezala, Udalak Portu Zaharreko auzokideen elkarteari egoeraren berri eman dio, eta mezuak bidaliko dizkie arrisku aldeetako (Kirol Portua, Ereagako hondartza eta Portu Zaharra) merkatariei eta ostalariei. Era berean, Udalak Udal Turismo Bulegoa (alertak irauten duen bitartean itxita egongo dena) babesteko neurriak ere hartuko ditu eta lur zakuak emango dizkie aipatutako guneetako establezimenduei.
2020
Egoera berria ez den arren, Covid pandemiak krisi ekonomiko eta soziala" gordindu" egingo duela deitoratu du Uribe Kostan sortu berri den UKan gazte langile antolatuen taldeak. " Denon artean lortuko dugula dioen lema entzuten egon gara, baina ezin dugu ezkutatu' denok' hitz horretan ez garela denak berdinak, eta, beraz, ez ditugula erantzukizun berdinak".
2021
‎Gizartean bezala, eskoletan ere egoera berrira moldatu behar izan dira eta ikasleek inork neurriak baino hobeto betetzen dituzte, egunak joan egunak etorri. Osasun neurriak zorroztu dira Eusko Jaurlaritzak agindu bezala, gela, xaboia, tenperatura, musukoak… Egoerak hala aginduta osasuna zaintzeko hamaikak eta bi ahalegin egin dituzte eskoletan.
2022
‎Bertan zeuden 10 eta 14 urte arteko 60 umeen gurasoek azaldu dutenez, instalazioak zikin, altzariak apurtuta eta zaharkituta zeuden, besteak beste. Deia egunkariari azaldu diotenez, seme alaben deiengatik izan zuten egoeraren berri, eta, horregatik, horiek bertatik bertara udalekua ikuskatzeko eskatu zuten. Instalazioen egoera txarraz ohartarazten zuen abisua jaso ondoren, Getxoko Udaltzaingoak horien ikuskapena egin eta kautelazko neurriak hartu dituztela azaldu dute udal iturriek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia