Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2008
‎Bai. Geroztik egin dugun txostena Euskal Herriaren egoeraren berri emateko tresna izanen da, baina argi daukagu oso lan zaila izanen dela, atzerrian onartuta baitago ezker abertzalea ETAren zati bat dela. Ni neu nire alderdi barnean hasi naiz ikusi dudana azaltzen, eta bertze begiraleekin batera Europako Batasunean Euskal Herriko gatazkari buruzko batzordea osatzea proposatuko dugu.
‎Kazetarientzako bisitaldia antolatu zuten atzo Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak, Zestoa, Deba eta Aiako udalekin batera, obren egoeraren berri emateko eta, bide batez, Unescok labar pinturak dituzten Kantaurikoko Itsasertzeko leize-zuloak-Ekain, Altxerri eta Santimamiñe horien artean-gizateriaren ondare izendatu izana ospatzeko.
‎idazteak ez baitu ezkutatzen euskal preso eta errefuxiatuen senideek bizi duten egoeraren tamaina; haien hitzetan, «krudela». Eta ezkutatu nahi ez dutelako, izango dira uda garaian pertsona gehien biltzen den tokietan, haien eta beren senideen egoeraren berri emateko, gertutik urrun, «urrutiegi», dituzten hurkoen hitza herritarrei helarazteko, bihar, Euskal Herriko hondartzetan, eta errepide ertzean asteazkenean. Atzo, berriz, Eibarren (25), Aramaion (17) eta Sondikan (11) egin ziren elkarretaratzeak.
‎Musika alorreko artistek manifestu orokorra babesteaz gain, manifestu propioa landu, eta publiko egin zuten. Epaituek egindako lana goratu zuten, eta egoeraren berri eman zein presoen eskubideak zabaltzeko konpromisoa hartu zuten. Horixe izan da ekimen berriaren hazia.
‎Sindikatuekin batzartu dira presoen egoeraren berri emateko, eta eragile gehiagorekin ere batzartuko dira
‎Hori da astelehenaz geroztik atxilotuei buruz senideek jaso duten informazio bakarra. Atzo Iruñean prentsaurrekoa eskaini zuten egunotan bizi duten egoeraren berri emateko. Lurdes Larreak, Irati Mujikaren amak, hitz egin zuen senideen izenean.
‎Hedabideetako kideen arabera, haien egoera ulertu egin zuten alderdi politikoetako ordezkariek atzoko agerraldian. Egoeraren berri eman izana ere eskertu zieten. Hala ere, ez zuten konpromiso zehatzik iragarri.
‎Hain zuzen ere, atzo izan ziren Danako langileak Parlamentuan legebiltzarkideei egoeraren berri ematen, eta oro har, bilerari buruz nahiko irakurketa ona egin dute. Parlamentariak kezkatuta ikusi dituzte, eta UPN harrituta agertu da Danako zuzendaritzak jarrera itxia duelako.
2009
‎Topagunearen webgunean, www.topagunea.org, egoeraren berri eman eta Foru Aldundiaren erabakia salatzeko adierazpen bat dago jarririk. Euskara elkarte, sortzaile eta norbanakoen babesa lortzea du xede.
‎Eskua eskuaren gainean, banan-banan aztertu gaitu bagoian goazenok, ondoan ditudan gaztetxoak batez ere. Errumaniar bikotea sartu da; emakumeak egoeraren berri eman eta dirua zertarako behar duten azaldu digu, gizonak bagoia akordeoia jotzen-edo pasatzen duen bitartean. Eskua luzatzen digu denoi emakumeak; nik ezetz.
‎Añarbeko urtegiko kanalaren egoera kezkagarriak ur gabe utz ditzake Gipuzkoako hamar herri. Enrique Noain Añarbeko Urak Mankomunitateko arduradunak azpiegiturak duen egoeraren berri eman dio Gipuzkoako Batzar Nagusietako Garapen Iraunkorraren batzordeari. Urtegia 12 kilometro luze den ubide bati lotuta dago, eta hori da hain justu hondatuta dagoena.
‎17:30ean, 20:00etan eta 22:30ean. 20:00etako saioa bereziki interesgarria da, filmez gain, emakume indigenek euren egoeraren berri ematen dutelako. Bolivia, Guatemala, Kolonbia eta Txiletik etorri dira ordezkariok.
‎Babesgabetasunari aurre egiteko, hitzetatik ekintzetara igarotzeko unea dela azpimarratu du Errazkinek. Senideak ez gaude hemen erruki bila; duintasun osoz gaude hemen, presoen egoeraren berri emateko eta konpromisoa bilatzeko. Mezua igorri die alderdi politikoei:
‎Anzak minbizia du, eta hitzordua zeukan Baionako erietxean. Bezperan agertzen ez zela ikusirik, bizilagunak egoeraren berri eman zion Jon Anzaren familiari, eta, geroztik, kezkaz dira.
‎Euskal Herriaren egoeraren berri emanez, hitzaldia egin zuen Audrey Hocek, eta, Sarasuaren arabera, ikusmin handia sortu zuen hitzaldiak. Gutxitan sortzen den bezalako, isiltasun berezia?
‎Egungo egoeraz ere aritu da, eta,, nahiz eta langabeen kopuruaren hazkundea eten egin den?, egoera larria da Sordoren iritziz,, ez dagoelako baikortasunerako zantzu handirik?. Hala, langileen tentsioa goian mantentzea eta ordezkariei egoeraren berri ematea-eta beraien bitartez langileei-, horiek dira sindikatu horren bi helburu nagusiak.
‎sukarra, nekea, eztarriko mina eta eztula. Hori dela eta, ikastolako arduradunek Osakidetzari egoeraren berri eman zioten, eta hark martxan jarri zuen egoera horietarako protokoloa.
‎Euskal Herrian ez dagoela jaialdi horren baliokidea izan litekeen ezer azaldu du. . Europan zehar hizkuntza gutxituak dauden herrialdeetara joan gara, bertan ikastolen mugimendua zer den azaltzeko, eta gure ikastolaren egoeraren berri emateko?, adierazi du Santxok. Egitasmo horren bitartez, Europa osoan dauden hainbat hizkuntza gutxituren ordezkarien artean sare bat sortu dute, Txikiak handi proiektuaren bitartez.
‎DGT Espainiako Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak EAEko errepideen berri emango du bere webgunean, eta Eusko Jaurlaritzako webgunen Espainiako, Galiziako eta Kataluniako errepideen egoeraren berri emateko aukera izango du Eusko Jaurlaritzak. Hori ahalbidetzeko hitzarmena sinatu dute bi aldeek, Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak atzo jakinarazi zuenez.
‎Gobernuz kanpoko erakundeei ez bezala, NBE Nazio Batuen Erakundeko ordezkariei kanpalekuetara sartzen lagatzen die Sri Lankako Gobernuak. Haietakoen egoeraren berri eman dio BERRIAri Gordon Weissek, UNOCHA Giza Kontuen Koordinaziorako Nazio Batuen Bulegoko bozemaileak, telefonoz, Kolonbotik (Sri Lanka).
‎Pakistango Gobernuko bozeramaile Zafar Jababek eman du Islamabaden herenegun hartutako erabakiaren berri. Bilera horretan, Ashfaq Pervez Kiyani armadaburuak segurtasunaren egoeraren berri eman zien gobernuko kide eta alderdi politikoei; eta haren azalpenak entzunda erabaki zuen Yusuf Raza Gilaniren gobernuak operazioa hastea. –Herrialdean sufritutako atentatuen ondotik, Hego Waziristanen zerbait egin behar zela erabaki zuten bilerako parte-hartzaileek.
‎Eskualdearen zein Funveraren egoeraren berri eman eta erregulazio hori ez sinatzeko mezua helarazi zioten atzo zuzenean Jose Maria Roig Nafarroako Lan kontseilariari. Funverako langileekin batera Nafarroako Lan Departamendura joan ziren atzo Patxiku Irisarri Etxalarko alkatea, Josu Irazoki Berako alkatea, Pako Errandonea Sunbillako alkatea eta Ricardo Sagaseta Donamariako alkatea.
‎Langile batek duen egoera salatu ostean, udaletxe aldera jo zuten, eta handik Diputaziora. Nekazari batek sektorearen egoeraren berri eman zuen, eta zergatik eskatzen duten aldaketa azaldu. Azken geltokia, Legebiltzarra izan zen.
‎Gaspar Llamazares IUko parlamentariak bazuen abisuaren berri asteleheneko agerraldiaren aurretik. Rubalcabak IU eta beste talde politiko batzuei egoeraren berri eman ziela azaldu du. Eta Rubalcabaren jarrera babestu du.
2010
‎Ohorezko aurreskua egin zieten dantzariek, eta gero Bilbok erakustazokan jarria duen stand-a ikusi zuten. Hiriburuaren historiaren eta egungo egoeraren berri ematen du, besteak beste, Nazioarteko Erakustazokako erakuslekuak.
‎Herrialde gonbidatua Kurdistan izango da, eta hango kulturaren, hizkuntzaren eta kazetaritzaren egoeraren berri emango dute handik iritsitako Ronayi Onen kurduera irakasleak eta Eser Uyansiz kazetariak. Turkiaren mendeko Kurdistanen, kurduera hutsez argitaratzen den kazeta bakarreko zuzendaria da Uyansiz, alegia, Azadiya Welat deritzon egunkarikoa.
‎Espainiako kontsulatuak, hala ere, ez zuen ezer egin. Ni atxilotu eta biharamunean jaso zuen nire egoeraren berri ematen zuen faxa, eta tutik ere ez zuen egin. Astebeteren ondoren eskaini zidaten medikuarenera joatea, hori baino ez...
‎Lekukoen testigantzarik ez dagoenez, ez dago argi atxiloketak nola izan ziren. Nolanahi ere, Espainiak Erroman duen enbaxadako iturriak aipatuz Efe berri agentziak zabaldu duenez, merkataritza gune batean atxilotu zituzten, beren egoeraren berri ematen zuten eskuorriak banatzen ari zirela. Iturri horien arabera, pankarta bat zabaltzen hasi ziren, eta orduan atxilotu zituen Poliziak; polizia etxera eraman zituzten, identifikatu, eta Espainiari jakinarazi zioten bila zebiltzan hiru gazte atxilotu zituztela.
2011
‎Egoera konpondu asmoz, ekimen bat jarriko du martxan sindikatuak, «besteekin batera edo bakarrik». Datozen egunetan batzarrak antolatuko ditu eraikuntza enpresetan, langileei egoeraren berri emateko. «Lan hitzarmenean araututako zortzi edo bederatzi orduak betetakoan, lana uzteko eskatuko diegu», azaldu du Merinok.
‎«1.500 eurora igo zitzaizkidan kuotak. Lehenik eta behin, bankura joan nintzen nire egoeraren berri ematera. Negoziatzen saiatu nintzen, ea hipoteka luzatzen zidaten edo.
2012
‎70 kilometro egin behar dituzte Bortzirietako herritarrek Iruñeko erietxera joateko; aldiz, hamabost edo 35 kilometro, Irunera edo Donostiara joateko. Egoeraren berri emateko, agerraldia egin zuten atzo Jon Abril Berako jarduneko alkateak, Lurdes Ibarluzea Igantziko alkateak, Peio Etxabide Lesakakoak eta Migel Mari Irigoien Etxalarkoak. Alkateek ohartarazi dute eskualdeko biztanleak «betidanik» artatu dituztela Irunen edo Donostian, baina, azalpenik gabe, Iruñera bideratzen ari direla gero eta gaixo gehiago.
‎UPNren eta PPren besaulkiak hutsik egon arren, atzo, lehen aldiz Etxerat-ek gaixotasun larriko presoen egoeraren berri eman ahal izan zuen Nafarroako Parlamentuko osasun batzordean. Horregatik, Gloria Rekarte Etxerat-eko ordezkariak eta Jon Garai Herrira mugimenduko eledunak eskertu egin zieten gainontzeko taldeetako parlamentariei euren azalpenak entzuteagatik.
‎Nazioartetik ere kritika ugari eragin du hauteskunde deialdiak. AEBek irrigarritzat jo dute prozesua, eta Frantziak, berriz, «zorigaiztoko» fartsa bat dela nabarmendu du, eta Kofi Annan NBEren eta Arabiar Ligaren mandatari bereziari egoeraren berri emateko eskatu dio. Txinak, aldiz, «urrats positibotzat» jo du.
‎Arrasatetik (Gipuzkoa) Leongo espetxeraino (Espainia) eraman zuten gaixo dauden presoak askatzeko aldarrikapena. Bilduko, Aralarreko eta EAJko hamasei zinegotzien babesarekin, sei zinegotzi eta alkatea espetxe zuzendaritzarekin biltzen saiatu ziren, Josu Uribetxeberria presoaren egoeraren berri emateko. Zuzendariak ez zituen hartu, debekatuta zeukala argudiatuta.
‎Eta horrela, guztien laguntzarekin, gure aita/ aitona poliki-poliki zendu da, inolako sufrimendurik jasan gabe eta konturatu gabe. Aipamen berezi bat egin nahi diogu Urtasun medikuari, bera izan baita prozesu hau zuzendu duen neurologoa, bera izan baita egunero guregana hurbildu dena egoeraren berri emateko, bere erabakiak azaltzeko eta gertatzera zihoana gu guztioi onartzen laguntzeko. Donostia Ospitaleari gure eskerrik beroena.
‎Lehenbiziko biekin gaur bertan bilduko da, EH BIlduko Laura Mintegirekin eta Equoko Aitor Urrestirekin. «Gure senideen eta gure egoeraren berri ematetik haratago joango gara, eskaera zuzenak egingo baitizkiegu», esan du Etxerat-ek.
‎Izan ere, haren ustez, herritarrek kalera aterata «presio» egitea da halako auziak amaitzeko modu bakarra. Bestalde, espetxeratzeko arriskuan dauden gazteek jakinarazi dutenez, datozen asteetan hainbat gizarte eragilerekin bilduko dira, beren egoeraren berri eman, babesa jaso eta mobilizazio bateratuak adosteko.
2013
‎«Onartezina den zerbaitekin egin dugu topo; ekintza horiek zigorrik gabe jarraitzen dute gaur egun ere, eta nazioarteko laguntza bilatzea da alternatiba bakarra», azaldu du Carlos Slepoy abokatuak. Deklarazioak hamar egunetan Ana Messuti eta Carlos Slepoy abokatuek Frankismoaren krimenen aurkako kereila Argentinako epaitegietan jarri duten auziaren egoeraren berri eman zuten atzo, Madrilen. Agerraldia Kereilaren Aldeko Hiritar Sarearen ordezkariekin batera egin zuten, eta horien artean Andoni Txasko eta Josu Ibargutxi Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformako kideak egon ziren.
‎Incoesa enpresaren egoera «larria» dela salatu du bertako langile batzordeak, 53 langilek beren lanpostua kolokan dutelako. Egoeraren berri emango dute gaur goizean langile batzordeak eta bertako langileek, Bediako lantegiaren aurrean, Bizkaian. Ohar batean salatu dutenez, maiatzaren 27az geroztik greba mugagabean daude langileak, zuzendaritzak Extremadurara eta Soriara (Espainia) eraman nahi duelako produkzioa eta, ondorioz, baita langileak ere.
‎Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak egitasmo bat hasi du hilabete honetan krisi ekonomikoaren atzean eta munduko desoreken atzean gertatzen diren egoeren berri emateko asmoarekin. «Desberdintasun egoerak salatzea ez da nahikoa; desoreka horiek eragiten dituztenen izenak zehaztea beharrezkoa da».
2014
‎Zertara eta zergatik? Euskal Herrira itzuliko dira egoeraren berri emateko eta zertan lagun dezaketen azaltzeko. Urtarrilaren amaieran edo otsailean izango dira hemen.
‎Espainiako Auzitegi Nazionalak Bilboko Zazpikaleetako bost gazte epaitu zituen atzo, 2012ko abuztuan BERRIA eta Gara egunkarietan argitaratu zen iritzi artikulu batean «terrorismoa goratu» izana egotzita. 25 urte lehenago lehergailu batek eztanda eginda hil zen Maite Perez auzokideari idatzitako gutuna zen Aste Nagusiaren atarian argitaratutakoa, eta Zazpikaleetako hainbat pertsonaren egoeraren berri ematen zuen. Besteak beste, 26 urte preso zeramatzan Joseba Artolaren egoera salatzen zuen gutunak.
‎Ibon Iparragirre gaixotasun larria duen presoaren egoeraren berri eman dio Behatokiak Europako Giza Eskubideetarako Goi Komisionatuari. Horrez gain, beste instituzio eta gobernuz kanpoko erakunde batzuk informatu ditu.
‎Halaxe egiten jarraituko dutela ziurtatu dute, gainera; ikusten dituzten eskubide urraketa guztiak salatzen segituko dutela. Aldi berean, euren egoeraren berri eman eta babesa eskatzeko, abokatuen elkargoetara joko dute.
2016
‎Mesut Uyarrek adierazi zuen kurdu guztiak «anai-arrebak» direla eta prest daudela bizia emateko: «Ocalan askatu arte ez dugu gure borrokan etsiko».Kaleetan hainbat gorpu daude, setio egoera dagoela aintzat hartuta, senideek ezin baitituzte jaso, eta, hori dela eta, hainbat hildakoren senideak greba egiten ari dira urte hasieratik gorpuak eskatuz, tartean haurren gorpuak.Faysal Sariyildiz HDPko parlamentariak egoeraren berri eman du eskutitz baten bidez: «Taybet Inan 55 urteko emakumea eta 11 seme-alaben ama kalearen erdian hil zuten, eta haren gorpua zazpi egunez egon zen hantxe, gorputegira eraman ahal izan zuten arte».Sariyildizek mutiko baten kontakizuna ere jasotzen du.
2017
‎Ez zeukaten giltzarik, eta irteera eta sarrera guztiak kontrolatzen zizkieten».Espainiako Poliziak Bilbon hasi zuen ikerketa. «Giza salerosketaren balizko biktimak aurkitzeko dispositibo bat» ezarri zuen «ohiko prostituzio guneetan», eta Nigeriako emakume batek bere egoeraren berri eman zien. Poliziak dioenez, esplotazio sarea Nigerian bertan paratu zen harremanetan emakumeekin, eta Europan lanpostu bat izateko aukera eskaini zien.Sarearekin zorretanEuropara etortzeko, Saharako basamortuko eta Mediterraneoko zeharkaldia egitera behartu zituzten emakumeak; hau da, Saharaz hegoaldeko errefuxiatuek Europara ailegatzeko egin ohi duten bide berbera.
‎Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoak aske uzteko eskatzeko, giza katea egin zuten atzo Iruñean, Marcelo Zelaieta eta Atarrabia hiribideak lotuz. Preso erien egoeraren berri eman zuten, soinean zituzten kartelen bidez. Sarek antolatu zuen mobilizazioa. Martxa amaitu ondoren, ekitaldia egin zuten Antsoainen.
2019
‎Hain gauden irudi horietara ohituta; hain gabiltzan gure zilborrari so; zer eta hondamendia parean suertatzen zaigun arte.Niri pare-parean ez, baina zeharka egokitu zait, lagun batek enkargua eginda. Greziako Samos uhartean pasatu du hilabete, han diren errefuxiatuei ahal bezala laguntzen; eurei entzun eta testigantzak jasotzen; eta, esku abila izanik, hango egoeraren berri emateko ilustrazio liburu bat egitea bururatu zaio; testuak idazteko proposatu dit niri.Udako errefuxiatuen krisi izeneko olatua pasatuta, guretzako baitzen krisi haientzako bidaia eta biziraupen iraunkor bilakatu dena?, bazirudien ahantzia zitzaidala berriro Afrika, Mediterraneoa eta Europa ekialdea gurutzatzen dutenen zoria; gaiztokoa, usu. Baina hor daude, diraute, dabiltza, dautza; eta bitartean, Samosen berri ez du inork, ezta arratoien artean bizitzeko baimen eske dabiltzan taupada guzti horienik ere.Lagunak ekarritako istorio eta informazio parrastarekin euretako bat banintz bezala idatzi ditut poemak, euren azalean jartzea ia ezinezkoa dela jakitun, eta ez preseski koloreagatik?.
‎Alforjaren filma Mochila 21 taldearen bira baten road movie bat da, aniztasunean, errespetuan eta laguntasunean oinarritzen dena. Etxeberriaren lanak Mikele Grande Uharteko gazte transexualaren egunerokoaren berri ematen du, eta De la Fuenterena, berriz, Boliviako meategietan lanean diharduten hiru emakumek jasaten duten egoeraren berri ematen du.Sail Ofizialeko filmez gain, Workshop Contest atalaren barruan lehiatuko dira Asghar Farhadi zinemagile irandarrak Meliton estudioetan gidatu zuen sorkuntza tailerrean ondutako hamasei lan. Farhadik maiatza eta ekaina bitartean eman zuen ikastaroa, eta berrogei ikasleetako hamaseiren lanak hautatu dituzte lehiaketarako.
2020
‎Iruñean, saltoki handi ugari biltzen dituen Karlos III.a etorbidean egingo dute beste protesta bat. Etorbidea goitik behera zeharkatuko dute, ateak irekita saltokietan egoeraren berri emateko, eta 12:00etan, Eguberritako zuhaitzaren parean, sektoreko langileek 2020ra begirako nahiak utziko dituzte. Azkenik, 12:30ean elkarretaratzea egingo dute Gurutzeko plazan.
‎Euren egoeraren berri eman dute hiru senidek: Ana Igarrizek istripua izan zuen 2017ko abenduan bere amarekin eta izebarekin Castelloko espetxera zihoala (Herrialde Katalanak), eta salatu du oraindik badituztela istripuaren ondorio «fisiko eta psikikoak».
‎Azkenik, krisiaren hasieran pandemiaren epizentro izan zen Txagorritxuko ospitaleko egoeraren berri eman du sailburuak: «Azken egunetan gehiago dira bestelako arrazoiengatik ospitaleratutakoak, COVID-19arekin ospitaleratutakoak baino».
‎Geroztik, Udalak egoeraren berri eman dio Nafarroako Ingurumen Sailari, eta arropa eramateko eskatu diote enpresari.
‎Bizkaiko zahar etxeen egoeraren berri eman dute: 157 hil dira, eta 824 kutsatu daude
‎Iraskunde, Gobernamentu Onerako eta Gardentasunerako Batzordean eman ditu datuok Rementeriak. Azken egunetan kritika ugari egin zaizkio Rementeriari zahar etxeetako egoeraren berri eman ez duelako. Araban eta Gipuzkoan, ia egunero eman dituzte zahar etxeetako hildakoen eta kutsatuen kopuruak; Bizkaian, aldiz, hilabetean behin bakarrik zabaltzen dituzte datuak
‎Egin genuen lehen gauza talde guztiari egoeraren berri ematea izan zen. Gertatzen ari denaz kontziente izan behar dugu.
2021
‎Exekuzioak ere egon dira», Amnesty Internationalek salatu duenez. Erakundeak jakin duenaren arabera, Cabo Delgadoko egoeraren berri eman duten hainbat kazetari jazarri, atxilotu eta espetxeratu dituzte.
‎Alemanian zegoen orduan Navalni, baldintzapean aske, eta uko egin zion deklaratzera joateari. Ez zen hala egiten zuen lehen aldia, aurrez ere entzungor egina baitzion Moskuren aurrean bere egoeraren berri emateari; SDFren arabera, sei aldiz egin zion izkin lege prozesu horri iazko abuztu amaieran koman sartu zen arte —pozoitu egin zutela jakinarazi zuten Alemaniako medikuek, eta Navalnik Kremlini egotzi zion bera hiltzen saiatu izana—.
‎Egun dokumentaziorik gabeko 150.000 migratzailetik gora bizi dira Belgikan, lege estatusik eta eskubiderik gabe. Dodou Cham haietako bat da, eta egoeraren berri eman dio BERRIAri
2022
‎1991n antolatu zuten lehen aldiz Bertsoaroa Iruñean, hirian bertsolaritza eta euskara sustatzeko, kalitaterik handienarekin eta modurik pluralenean, eta iruindarrei bertsolaritzaren oraingo egoeraren berri emateko. Urtez urte egokituz doa, eta aurten, sei emanaldirekin osatuko dute eskaintza:
‎Sorzabalen eta haren ama Nieves Diazen egoeraren berri emateko, Muara kultur elkartea Bi arnas dokumentala egiten ari da. Dokumental horretan jaso dituzten elementuen artean, orain arte argitaratu gabeko bideo bat dago:
‎Mezuan adierazi duenez, gainera, Gonzalezek otsailaren 27an bidali zuen azken artikulua, eta, ondoren, atseden hartzera zihoala esan zuen. Polonian zegoen kazetaria, Ukrainatik ihes egindako errefuxiatuen egoeraren berri ematen, eta «espioitza delitua» egotzita atxilotu zuten. Otsailaren 28tik, inkomunikatuta eduki dute Gonzalez zenbait egunez.
‎Antoni Traviera prentsa askatasunaren saria jaso zuen iaz, Katalunian. Atzo Euskal Herrian egon zen, eta datozen egunetan beste herrialde batzuetan ibiliko da, El Salvadorko kazetarien egoeraren berri ematen.
‎Atzo arratsaldean, batzar ireki bat egin zuten Arizgoiti plazan, hamazortzi herritar horien egoeraren berri eman, eta kanpaldiaren antolaketari buruzko azken kontuak lotzeko, eta, gero, elkarretaratze bat eta prentsa agerraldi bat egin zuten. Elkarrekin afaldu eta gaua plazan eman ondoren, asmoa zen gaur goizean «gosari solidario» baten bidez kanpaldia bukatutzat ematea.
‎Elkartu elkartean ibiltzen zara zu, Juncal, zuen egoeraren berri ematen, eta aldarrikapenak egiten. Garrantzitsua iruditzen zaizu aktibismo hori?
2023
‎Duela hilabete batzuk, azaroan, Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak etxegabetze arriskuan zen familia baten egoeraren berri eman zuen. Denborak aurrera egin ahala, egoerak berdin jarraitzen du:
‎hasieran, ez zuen nahi bere kasua ezagutzerik, «ondorio errepresiboen beldur». Kale gorrian amaitzeko eguna hurbildu ahala, gizarte zerbitzuetara jotzea erabaki zuen, Etxebizitza Sindikatuarekin batera, bere egoeraren berri emateko eta irtenbidea bilatzeko.
‎Euskal Herrian euskarak duen egoeraren berri eman dute inkesta soziolinguistikoek: euskararen ezagutzaren, erabileraren, transmisioaren eta jarreren diagnostikoak dira.
‎1.071 kasu zenbatu ditu Hizkuntza Eskubideen Behatokiak urtero hizkuntza eskubideen egoeraren berri ematen duen txostenean. Horietatik %91 kexak dira.
‎Damoklesen ezpata buru gainean dute Maurizia proiektuko kideek, eta edonoiz kanporatu ditzakete. Agerraldia egin dute egoeraren berri eman eta azken asteetan izan dituzten gorabeherak esplikatzeko. Hainbat auzokide eta LAB eta FSU sindikatuetako kideak agertu dira haiekin, baina eragile politiko eta sozial andanaren babesa eskuratu dute azken asteetan, hala nola Elkartasunak Eraiki elkarte sarearena.
‎Damoklesen ezpata buru gainean dute Maurizia proiektuko kideek, eta edonoiz kanporatu ditzakete. Agerraldia egin zuten atzo, egoeraren berri eman eta azken asteetan izan dituzten gorabeherak esplikatzeko. Hainbat auzokide eta LAB eta FSU sindikatuetako kideak agertu ziren haiekin, baina eragile politiko eta sozial andanaren babesa eskuratu dute azken asteetan, hala nola Elkartasunak Eraiki elkarte sarearena.
‎Prentsari ekintzaren nondik norakoak jakinarazi ondotik, etxebizitzaren jabea deitu dute egoeraren berri emateko, baina, elkarrizketa luzatzen utzi gabe, deia moztu du. Hortik gutxira, Aldakoak dauden egoitzara agertu da, oldarkor, negar gasa eskuetan zuela.
‎Ona. Gotzon Enbilekin hitz egin dut egoeraren berri emateko. Baina Espainiako Federazioko kideekin ere hitz egin dut prozesu osoan zehar.
‎Labirinto begetalak eta bertan jarriko dituzten tirolinek egungo parkeko aisialdiaren amaiera ekarriko dutela salatu dute idazki baten bidez. Olarizuko parkea herritar askok erabiltzen dute eguzkitan egoteko, txakurrak paseatzeko, ospakizunetarako eta beste hainbat jardueratarako, eta horien bukaera ekarriko duela ohartarazi dute. Olarizuko bizilaguna da Karla Fernandez de Labastida, eta egoeraren berri eman du: «Gu izango gara gehien kaltetuak, baina zelaia erabiltzen duten beste gasteiztar askori ere eragingo die».
‎Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak bere «irudia garbitu» nahi duela salatu dute, eta gogoratu dute Osalani egoeraren berri eman zitzaionean ez zuela neurri berezirik hartu. «Agian ez dira konturatu, baina sekzio honetako langile guztien osasuna arriskuan jarri da jada».
‎Adierazpen bateratua irakurtzeaz gain, galizieraren egoeraren berri eman du Maceirak: «Euskal Herrian gertatzen ari dena hizkuntza propioa duten beste lurraldetan ere gertatzen ari da».
‎Ez zuten kontatzen langabezian zeuden pertsona gehienak beltzak zirela, eta, ondorioz, bizi baldintza eta osasun egoera kaskarragoak zituztela». Beltzen eta zurien arteko klase ezberdintasunak iraganetik zetozen arren, ez zuten egoeraren berri eman nahi izan. «Ez zuten horretarako interes politikorik».
‎Migranteen egoeraren berri ematen jarraituko duzue, beraz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia