Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 246

2000
‎Arrastiria nobelaren koadroa da. Nobela koadro batean bezala idatzia dago, sei ataletan banatua, eta bakoitzaren sarreran egoera bat dago.
‎Azkenengo biolentzia psikologiko hau, zeharka ematen denean, orduan biolentzia kulturala edota sinbolikoa dela esaten da (Galtung, 1976). Gutxiengo kulturalen sinboloak debekaturik daudenean edo, maila orokorrago batean, gehiengo kulturalak gutxiengo kulturalaren bereizgarriak gutxiesten dituenean, orduan umiliagarritzat jo daitekeen egoera baten aurrean gaude. Umiliazioa, gizaki baten jokabideak edo gizakiek eragindako egoerak beste gizaki baten autoerrespetua mintzen duenean gertatzen da.
2002
‎«Baina orain jendea konturatzen hasi da egoera horretan ezin daitekeela inor ondo bizi», erantzuten du Rodolfok. «Zuk nahi ez baduzu ere konfrontazio egoera batean zaude. Zuk 500 milioi dolar dituzu; bada, alferrik dauzkazu, ezin duzu kalera lasai irten, lapurtu edo beste edozer egingo baitizute zure Mercedesarekin pasatzen ikusten zaituztenean».
‎Bizi itxaropena sekula baino handiagoa da (80 urte emakumezkoentzateta 74 gizonezkoentzat), eta, bestalde, emakume bakoitzeko haur kopurua sekulabaino baxuagoa da (1,5 haur inguru emakumeko). Beraz, historian zehar gertatu ezden egoera baten aurrean gaude: gazteen eta adinekoen proportzioa irauli egin da, batik bat Europar Batasunerako (15 herrialdeak) azken proiekzioen arabera:
‎16 metroko sakonerako eta 10 zentimetroko diametroko zulaketa hori bi astez egin zuten ikertzaileek, eta 35 gradu zentigradu baino gutxiagoko tenperaturak jasan zituzten. Sedimentu sakonenetan izotz laginak lortu ziren, non bakterioak eta algak atzeman baitzituzten, duela milaka urte hibernazio egoera batean zeudenak. Ikertzaile horien arabera, lurpeko aintzira antartiko horien izotz estalkia bizi oasi bat da, baina duela gutxi, erabat babesgabeak ziren ingurumen nitxoak.
2003
‎Babesik gabeko egoera batean gaude. Gurea ez den zorra leporatu zaigu eta horri aurre egiteko bitarteko gutxi daukagu.
‎Haurrentzako Aspirina, Mejora 125, Haurrentzako Eucalyptopirine 250 (supositorioak), Okal 125, Haurrentzako Calmante Bitaminatua, Sedergine 325, Aspro 324, Haurrentzako Eucalyptopirina 389, Haurrentzako Dolofarma, Sasyprocidrina 200, Haurrentzako Balastarra Osasun Ministerioaren datuen arabera, urtero hiru milioi farmako kaxa baino gehiago saltzen dira Espainian, haurren aurkezpenean, zenbait laborategitako azido azetilsalizilikoarekin. Sedanok azpimarratu zuen neurri hori arreta irizpide gisa hartu dela, eta ez alerta egoera baten aurrean dagoelako.
‎–Den mendreeneko euskaldun usaina dakarren guztiaren aurka ari dira, herrialde oso bat kriminalizatzen darraite; denak preso sartuko ote gaituzte? Ezin onartuzko egoera batean gaude gaur egun Iparraldean eta nik goraki salatzen dut hori!
‎Sarekadaren gaueko atentatuan hiru zauritu zenbatu ziren. Ezin onartuzko egoera batean gaude, erantsi zuen, gaur egun, Iparraldean. Kalkulu antzuetan galtzen zen gero:
2004
‎Garai hura joan zen, orain beste egoera batean gaude. Ajuria Eneko Itunaren moduko bat lortuko ez balitz ere, gutxienez, terrorismoaren aurka borrokatzeko politika egokiena zein den diagnostikatu genuke alderdi demokratiko guztien artean.
‎Zigor Kodearen azken aldaketan delitu gisa jaso dira haien bizitzari edo osotasun fisikoari buruzko jokabide larrienak. Ezin da ukatu hori aurrerapauso garrantzitsua izan dela zenbait jokabide errotik kentzeko, eta adierazi du gai horri buruzko arau aldaketaren egoera baten aurrean gaudela. Egoera hori duela zenbait autonomia erkidegotan hasi zen, animaliak babesteko administrazio legeak onartu ondoren.
2005
‎(...) aipaturiko modulazioak, berdinen artean bereizirik bideraturiko egintzak 14.artikuluaren arabera ez baztertzailetzat joaz gainera, bereziki eskatzen die jatorriahistorian dagoen desberdintasun egoera baten aurrean dauden herri aginteei okerrarenzuzenketaren aldeko jarrera positiboa eta arduratsua erakuts dezatela.
‎Produkzioak behera egin du, baina ez prezioek, eta %5eko igoera izango dute (kontsumoko kafe aleak). Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) artoaren ekoizpen globalaren antzeko egoera bat dagoela ohartarazten du (uztak gutxitzea eta prezioa igotzea), eta kritikatu egiten du Ipar hemisferioko zati txiki batean hartutako erabakiek ez dutela inoiz kontuan hartzen planetaren gainerako egoera, ezta bertako biztanleek oinarrizko elikagaiak eskuratzeko aukera ere. FAOren arabera, artoak eta kafeak prezioak igotzea aurreikusten den bitartean, arrozak, gariak eta esneak oraingo prezioak mantendu edo merkeago izan litezke.
‎Bila bai, baina nondik, non dagoen ere ez badaki? Eta hura ere halako egoera batean balego. Bere etsipenean laguntzarik ezin espero dezakeela aitortu dio bere buruari.
‎Bada, Kundera Pragan zegoen eta zaila da horrelako egoera batean zegoen pertsona bati buruz ganorazko ezer esatea. Esan dezagun bakarrik zazpi urte geroago, 75ean, erbestera doala, Frantziara, eta beste sei urte geroago, 81ean, frantses nazionalitatea hartzen duela.
2006
‎Frantziak hizkuntza gutxituak garatzeko politika bati uko egin dio, frantsesa eta euskararen arteko harreman desorekatua garatzen utziz. Hala ere, 1990 hamarakadatik landa hizkuntza gutxituen aldeko neurriak hartzen hasi dira ohartu baitira antzeko egoera batean zegoela frantsesa ingelesarekiko.
‎– Hizkuntza bere ibilmolde soziokulturaletan zehaz dezake, bere estatusa, lurraldea edota erabilera finkatuz, batez ere lehia eta menderatze egoera baten aurrean bagaude.
‎Beraz, Frantziak hizkuntza gutxituak garatzeko politika bati uko egin dio, frantsesa eta euskararen arteko harreman desorekatua garatzen utziz. Hala ere, 1990 hamarakadatik landa hizkuntza gutxituen aldeko neurriak hartzen hasi dira ohartu baitira antzeko egoera batean zegoela frantsesa ingelesarekiko.
‎Frantziaren kasua aztertzerakoan, ohartzen gara 1960 hamarkadaren amaierarik landa hizkuntza politikak bi itxura hartu dituela, batetik, frantsesaren erabilerari loturikoa (1975 eta 1994ko legeak) eta, bestetik, erakunde ezberdinen sorrera. Duela denbora gutxi sortu diren legeek ingelesaren eragin geroz eta handiagoari aurre egin nahi diote, batik bat hiztegigintzan. da, hizkuntza politikaren tresnak baitira zailtasun egoera batean dagoen hizkuntza sustatu eta aintzinarazteko.
‎Egarriak gaudenean, edo minez edo gaixo, zerbait sumatzen dugu (gogo egoera batean gaude), baina sumatzen dugun horrek ez dio beste ezeri so egiten, ez du beste ezer errepresentatzen. Badirudi gogo egoera hori ez dela intentzionala.
‎Badirudi gogo egoera hori ez dela intentzionala. Aitzitik, uste bat dudanean (Jon etorriko delako ustea, kasu) gogo egoera batean nago; eta gogo egoera horrek eduki bat dauka, Jon etorriko dela errepresentatzen duen edukia, hain zuzen ere. Beraz, grinek izaera ez errepresentatzailea dute, eta ondorioz, grinak ez dira ez egiazkoak ez faltsuak eta grinek ez diote kontra egiten arrazoimenari edo adimenari, beste izaera bat baitute (T 2.3.3.6).
‎Sokhna, gogora ezazue izena, entzuleok, Sokhna. Biharko egunkarietan lazgarri iritziko diote gaur gertatu denari... eta hainbat dolu adierazpen zabalduko dira bazter guztietan... baina bihar bertan antzeko egoera batean egoterik ez du inork saihestuko. Malko merkeak Europa honenak.
‎Atxilotutako etorkinak komisaldegira eramanak izan dira Sea Eagleko kapitainarekin eta besteren batekin batera. Latza izan behar du halako egoera batean egotea, are latzagoa emakume haurdun horren bizia arriskuan egonda. Hauxe duzue gure Europaren politika, hirugarren mundu delako horretako gizon emakumeekiko elkartasuna.
2007
‎J.L. URIZ. Zuk ez al duzu uste hitz egiten ari garen balizko gobernu hori, beste egoera batean bageunde, hiru hankez baino lau hankez beraz zuek barne osatua egotea litzatekeela egokiena?
‎Arrisku egoera batean gaudenean, ezinbestekoa da lasai egotea eta lehenengo segundoetan zuhurtziaz jokatzea.
‎Halaber, aurretiaz egoki den informazioa egiaztatu da, eta, aparteko arrazoiak izateaz gain, arrazoi horiek egiaztatu dira beti; arrazoi horiek izan daitezke humanitarioak, interes publikoa edo Espainiak hartutako konpromisoak betetzea. Hala ere, eskatutako agiriak ukatu egingo dira, eskatzailea 26 artikuluko egoeretako batean badago, edo beraren kontra kanporatze agindua eman bada.
‎1 Alta izateko administrazio egintzaren bidez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak jarduera bat hasi duen pertsonari edo antzeko egoera batean dagoen pertsonari aitortzen dio, jarduera edo egoera horren izaeraren arabera, Gizarte Segurantzaren bidezko araubidearen aplikazio esparruan izatea, kasuan kasuko eskubide eta betebeharrekin.
‎Kanpotik ikusita bederen. Ni ez naiz sekula antzeko egoera batean egon. Desesperaziotik urrun mantendu naiz gehienetan.
‎Osasun Ministerioak nabarmendu duenez, Espainiako agerraldiaren jatorria inportatutako kasuak dira, eta bat etorri da Europako beste herrialde batzuetako gorakadekin. Katalunian alerta egoera bat dago orain, irailaren amaieran hasi zen gaixotasunaren agerraldia dela eta. Ordutik abenduaren 31 arte, guztira 89 kasu egiaztatu dira, eta beste 22 ikerketa prozesuan.
‎Beraz, nahikoa ondare duten kredituak bakarrik ordainduko dira, eta gainerakoak ez dira kontuan hartuko. Egoera komunak Normalena da kaudimengabezia adierazpen baten atzean kaleratzea (lana galdu baina beste bat aurkitzeko aukera duen norbait), langabezia egoera bat egotea ordainketa etendura aurkeztu ondoren itxi zen enpresa batean lan kontratua amaitu ondoren, gaixotasun bat (adibidez, profesional liberal bat, edozein arrazoirengatik, istripu edo gaixotasun batengatik, diru sarrerak sortzeko aldi baterako ezintasuna duena), dibortzioa edo muturreko beste edozein egoera pertsonal, Estibaliz-ek dioenez. Beste ohiko egoera bat da hipoteka merkatuan zorpetze handia izatea azkenean zorrei aurre egiterik ez izateko arrazoi nagusia, bai hipoteka zorrari, bai aldi berean hartzen diren gainerakoei, gehienak mailegu pertsonalak eta kontsumo maileguak izaten baitira, ondasun edo zerbitzu ugari finantzatzeko.
2008
‎4) Sozietateak, horietan administratzailea, zuzenean edo tarteko pertsona baten bitartez, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/ 1988 Legearen 4 artikuluak aipatu egoeraren batean badago.
‎1) Bazkideak, horiek Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/ 1988 Legearen 4 artikuluak aipatu egoeraren batean badaude, pertsona juridikoa den administratzaileari begira.
‎Tresnok askoz errazago garbitzen dira, eta errazago iristen dira osasun eta garbitasun baldintzak betetzera. Bada, orain, antzeko egoera baten aurrean daudela uste du Otaegik.
‎Demagun irakasleak ataza bat jarri duela gelan, talde txikitan burutzeko eta gero azalpenak emateko jendaurrean; ikasleek ataza edo arazo horri irtenbide bat emateko euren artean nahitaez hitz egin, eztabaidatu edo ados jarri dute; geroxeago ahoz bateratu diren iritzi horiek paperera eraman dituzte, eta azkenik, jendaurrean, gainerako ikaskideen eta irakaslearen aurrean azaldu dute lan taldean erabaki dutena. Taldean burutu beharreko lan hori, hizkera eredu ez formal batean egitea da zentzuzkoena, geroxeago paperean jartzean kodez aldatuko dira eta, azkenik, euren erabakiak aurkezteko garaian, berriz, hizkera eredu formal bat erabili beharreko egoera batean geundeke, izan ere, ahoz esateko prestatutako testu idatzia da, kode mistokoa hain zuzen.
‎Zerga Agentziak argitu du zergadunentzako arreta “normaltasun osoz” garatzen ari dela. “Zerga Agentziak gezurra esan du bulegoetan kolapso egoera bat dagoela, eta berriz ere ohartarazi du errenta kanpainaren garapenari buruzko informazio egiazkoak ez diren informazioak iritzi publikoari helarazteak duen arduragabekeria larria”, adierazi du Fiskaltzak ohar batean. Hitzorduaren bidezko asistentzia maiatzaren hasieratik normaltasunez garatu dela ziurtatzen du.
‎Kasu honetan, aurrezkiak ez daude arriskuan, Espainiako erakundeak kaudimendunak baitira. Aitzitik, oso bestelako egoera batean daude Lehman Brothers ek jaulkitako bonu edo ohar egituratuak dituzten aurreztaileak. Kasu honetan (bonuak eta ohar egituratuak), oro har, igorlea eta bermatzailea entitate bera izaten dira.
‎Galdera, batez ere, zer egin da. Herrialdea eskulan ugariko eta lanpostu gutxiko egoera batean badago, non eta nola bilatu behar da okupazioa. Zein kanal eta metodo dira eraginkorrenak?
‎Boliviako Gobernua eta oposizioaren arteko elkarrizketak eten ez badira ere, ez aurrera ez atzerako egoera batean daude. Evo Morales presidente indigenistak, bost eguneko bileren ostean, hainbat auzitan adosteko garaia badela uste du, baina oposizio autonomistak denbora gehiago eskatzen du.
‎«Antolakuntza arazoak zirela medio, zer garen eta zertarako gauden aztertzeko, beharrezkoa ikusi genuen emanaldiak gelditzea. Berrantolatu beharreko egoera batean geundela konturatu ginen».
‎Lizarra Garazikoa «ahalegin zintzoa» izan zela dio Ortuzarrek, baina ETAk ukitzen duen guztia «usteldu edo apurtu» egiten duela. «Orain, antzeko egoera batean gaude, eta, nire ustez, polo subiranista bat osatzeko oztopo handiena ETA da. ETA hor dagoen bitartean ez da ezer egingo».
‎Aurrera begirako aurreikuspenek ere ez dirudite hobeagoak. Katsuaki Watanabe Toyotako presidenteak berak onartu du larrialdi egoera batean daudela. Hala, hasi dira dagoeneko lantegietako ekoizpena jaisten eta lanpostuak kentzen; oraingoz behin behineko 450 kenduko ditu.
‎Hala ere, 1990eko hamarkadatik landa, hizkuntza gutxituen aldeko neurriak hartzen hasi dira, ohartu baitira frantsesa ingelesarekiko antzeko egoera batean zegoela. Zentzu horretan, frantses gobernuaren ekimena izateak, Frantziako Legebiltzarrean onartua izateak, Frantses Akademiak eta Senatuak ezezkoa eman arren berriz Konstituzioan sartu izanak, agerian uzten dute pentsamoldeak pixkanaka aldatuz doazela eta duela hogei urte ezinezkotzat jotzen zena gerta daitekeela.
2009
‎filmak alferrik galtzeko obligazioa du. Obligazioa… Bestelako egoera batean egon izan balitz, ez zen ezer gertatuko. Baina horrelakoak gara gu!
‎Mahai gainean ukabilkada jotzeko garaia iristen den bakoitzean huts egiten dute eta igoera postuetan kokatzeko aukerei muzin egin. Azken aurreneko irteeran, antzerako egoera baten aurrean zeudenean, sekulako joko astindua eman zioten Albaceteri, baina luzapenean gola jaso eta esku hutsik bueltatu ziren. Atzo, Sierra Morena mendikatearen magalean gidoia errepikatu egin zen eta hanka sartzea ezin zaio, inondik inora, halabeharrari, zorte txarrari edo epaile negargarria leporatu.
‎Betidanik gustatu izan zaizkigu maldizioak dio Ivan Raimik. Hori dela eta, Edozeini maldizio bat bota eta bat batean aparteko egoera batean egonez gero zer gertatuko litzatekeen imajinatzea gustatu zitzaigun. 
‎Lehenengoek, nahiz eta prestakuntza altua duten eta beren herrialdean lan egiten zuten, gaur egun, erdia langabezian dago. Egoera juridikoa ez da egokiena askorentzat eta batzukmarginalizazio egoera batean daude.
‎ondasunen banaketa berdintasunezkoa ez denean, fiskoak bere tributazioa eska dezake dohaintza gisa, oinordetza edo dohaintzen gaineko zergaren bidez. Gauza bera gertatuko litzateke ezkontideek ondasun baten zatia prezio jakin batean saltzea erabakiko balute, transakzioa hirugarren bati egin ez eta ondare hori eskudirutan zatitzeko: kasu horretan, zerga ondare eskualdaketengatik ordainduko da, nahiz eta eskualdaketa dibortzio egoera bati dagokion. Etxebizitza Hipoteka ordaintzea dibortzioaren kasuan zerga kenketa ekar dezakeen gastuetako bat da.
‎Kontua da inork ez dakiela. Une honetan, batezbestekotik at dagoen egoera batean gaude. Sakoneraren sakonera ez dakigu:
‎Zuzeneko bereizkeria. Pertsona bat antzeko egoera batean dagoen beste pertsona bat baino egoera txarragoan dagoenean, erlijio, ezgaitasun, adin, sexu orientazio edo arraza edo jatorri etnikoagatik. Adibidez, lan eskaintza batean “Abstenitu pertsona ezinduak” adieraziko balitz.
‎Aipatutako oinarri horiek egun ordenamendu juridikoak dauzkan hutsuneak betetzera bideratuta daude. Hutsune horiek, jakina, gizartean alarma handia eragiten dute, babes handiena behar duen taldeak, hau da, gure ume eta adingabeak, orain arte behintzat, babes gabeko egoera batean egon baitira. Egoera horri amaiera jarri behar zaio.
‎Epaile batek bidezkotzat jo zuen umea artatzen zuten medikuek azaldutako iritzia. Haiek azaldu zuten sendaezineko egoera batean zegoela eta, gainerat, modu artifizialean bizirik atxikitzeak eta tratamendua emateak sufrimendu handia eragiten ziola.
‎Hori egin nahi izan du Gobernuan jarraituta eta Ibarretxeren burua eskainiz. Baina orain beste egoera batean egongo da, eta askoz korapilatsuagoa izango da.
‎Ikastolari bideratutako dirua 15.000 eurotan handitzea PSNrendako aurrekontuetako" trabetako bat" izan da. Sozialistek esan zutenez" krisi egoera batean bagaude eta diru sail guztiak jaisten baditugu, ezin dugu onartu beste bat %40 igotzea". UPNrendako" beste ikastetxeekin alderatuta pribilegioekin tratatua da" ikastola eta" dirua modu bidezkoago batean banatzea" eskatu zuen.
‎Zeharo bestelako egoera batean geundeke, eta horren iragarle da Usurbilgo ekimena, informazio manipulatuen bidez ezkutatu nahi duten horixe bera.
‎456.000 euroko aurrekontua pasa ziguten Etxeluzea konpondu eta prest jartzeko lanengatik eta guk 200.000 euroraino jaistea lortu genuen, herriko gremioetara joz.Berriz ere gaztetxea eskura geneukala zirudienean arren, luzamenduak beste behin ere, gaur egun Udalak oraindik ez baitu gai honekin lotutako aurrera pauso bakar bat ere eman. Beraz, jendaurrean aitor dezakegu blokeo egoera batean dagoela gaztetxearen gaia.Horregatik, OKK gazte asanbladakoek herriari babesa eskatzea erabaki genuen, apirilean, sinadura kanpaina bati hasiera emanez. Herrian gaztetxearen sorrerak duen babesa neurtzea eta adin eta pentsakera guztietako jendearen atxikimendua lortzea ziren egitasmo horren helburuak.Eta lortu dugu, gaur 1.115 sinadura baititugu esku artean.
‎–Amaz hitz egiten badugu, film osoaz hitz egiten dugu?, dio zuzendariak filmeko pertsonaia nagusiaz mintzatzean. . Muturreko egoera batean egonik, muturreko erabakiak hartzera derrigortuta ikusten du bere burua?. Amak bidean aurkituko dituen oztopo guztiak gaindituko ditu semea babesteko, eta borroka horretan, moralaren eta etikaren gainetik ere jauzi egin du, Bong Joon horen arabera:
‎Bederatzi espainiarrek, zazpi italiarrek. Baina orain, beste egoera batean daude. Real Madrilek onenen parera itzuli nahi du, eta dirutza xahutu du.
‎Garaipena argi ikusiz gero edota porrotak atzera bueltarik ez badauka izan dezake berriz jokatzeko aukera. Neurketa bestelako egoera batean badago, nekez jokatuko du.
2010
‎ETAren agiria BBCra iritsi izanak nazioarteko testuinguruan kokatu du auzia, eta gustatu edo ez, edota modu batean edo bestean adjektibatu, zerbait gertatu dela adierazten du agiriak berak. Gizarte gertakari bat eman da, eta beste egoera batean gaude orain, eta hori aintzat hartuta jokatu da aurrerantzean.Igande gauean ETBren bidez jakin nuen ETAk BBCra bidalitako agiriaren berria. Agiritik Euskal Herriari borrokan jarraitzeko deia egiten zitzaiola nabarmendu zuten albistegian, eta batek pentsa zezakeen ETAren betiko agiri baten aurrean geundekeela.
‎Ingelesez (edo frantsesez) irakasten diren ikasgaiak hautazkoak dira, eta, ikasgaien kopurua asko igo den arren, horien portzentajea oso txikia da, euskaraz eta erdaraz irakasten diren derrigorrezko ikasgai eta hautazko gaiekin konparatuta. Gradu ondoko ikasketetan, zenbait Masterretan, Atzerriko hizkuntzaz irakasteko egiaztatzeproba gainditu behar dute irakasleek, edo bestela frogatu dute hauetako egoeraren batean daudela.
‎Atzerriko hizkuntzaz irakasteko egiaztatze proba gainditu behar dute irakasleek, edo bestela frogatu dute hauetako egoeraren batean daudela (Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetza, 2009):
‎Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundia pozik azaldu da arrisku agentziak emandako datuekin, krisi ekonomikoko egoera batean gaudelako. Era berean, nota hori inguruko tokietan ematen ez dela goraipatu du.
‎Datozen eztabaidetan Gobernuari nork lagunduko ote dion ez dakiela esan du Rajoyk. PPko buruzagiaren ahotan, Exekutiboa behin behinekotasun egoera batean dago, Lan ministrorik ez dago eta Osasun ministroa nola dagoen ez dakigu.
‎Laguntzak arautzen dituen Aginduari jarraituz, lehentasunezko esku hartzea behar duten auzo eta/ edo hiri eremutzat hartu dira hiri eremu homogeneoak, batez ere bizitegietarakoak eta ohiko bizileku legez erabilitakoak eta ondoren adierazitako egoeraren batean daudenak:
‎Elefanteek heriotzaren kontzientzia nabarmena dute. Larritasun handiko egoera batean daudenean, esaterako, lehorte gogor batek jo eta beste norabait doazela taldeko bat hiltzen bada, gainerakoek itxaron egiten diote, eta egun batzuk ematen dituzte hura zaintzen. Hildakoa utzi baino lehen, hostoz eta lurrez estaltzen dute.
‎orduantxe eutsi zion, gainera, heriotzako orduan?, inoiz baino gehiago bereari; izan ere, tuberkulosia harrapatu zuenean, aitor dut xehetasun horrek Simonerekin batago egitera bultzatzen ninduela elkartasun hutsez?, Simonek ez zuen jaten, baina jan beharrik ere ez, itxuraz, Jainkoaren gose zelako, eta ez janari baten edo forma eder baten; lurreko bizitzak ez zion, ez digu? ez funtsik ez oinarririk eskaintzen, ez sendotasunik ez trinkotasunik, eta bizitza sendoago baten bila abiatu zen, modurik azkarrenean; amets bat zuen, eta ametsak lehenbailehen eraman zezan ahalegindu zen, Simone Weil beste egoera batean baitzegoen, beste apustu batean, gu ez bezala, egunerokotasunari eta eguneroko otorduei hain lotuak; zorabio batean bizi zen, eta zorabioak igoera ezin azkarragoan eraman zuen, menturaz, heriotzako orduan, ez leku hartara, non bere gosea ase baitzuen, agian, ez egun baterako, ez birako, baizik eta betiko, betiren betiko; mediku erizainek Simone Weil suizidatu egin zela zioten ez jateagatik... guztien gainetik, harri eta zur gelditzen naiz, ez Simoneren jarraitzaile, baina bai haren miresle.
‎Beste egoera batean banengo, argudioaren ahulguneak ikertzeari ekingo nion, baina hain hunkitua nengoen, bestalde, non jangelako sabaiari so egin bainion badaezpada, ea odol zipriztinak eta haragi puskak itsatsita ote zeuden, aita kontatzen ari zitzaigùn leherketaren ondorioz, alferrik?
‎More indartsua, bizia. Beste egoera batean egotera etxeko saloirako aukeratuko zukeen Mertxek. Gustuko zuen masusta helduaren kolorea.
‎Burubiko egoera bat zegoen, bai, eta egoera horrek kontraesanak sortzen zituen, eta une batzuetan baita eztabaida gogorrak ere. Ikastolak bietan ziren bazkide, baina bazirudien erakunde bakoitza bere bidetik zihoala.
‎Orain arte esandako sentimenduak eta emozioak gaixotasunaren prozesuanagertzea gerta liteke. Hala ere, antzeko egoera batean dauden pertsonekin sentimenduak konpartituz egoera onartzea lor daiteke.
‎Ohikoa da formula hori emakumeen esklusibotzat hartzea, baina arauak onartzen du langileen eskubide indibiduala dela, sexua kontuan hartu gabe. Lanaldia murrizteko baldintza bakarra aurreko egoeraren batean egotea da. Lanaldia borondatez murriztea Langileen Estatutuan jasotako eskubidea da.
‎Besterik esaten ez zidanez, zera esan diot. Min handia egin didala ni horrelako egoera batean egon eta nigatik ez arduratzeak. Isil isilik eta lurrera begira geratu da.
‎Imajinatzen nuen oso gaizki egongo zela, baina kemen tsu nabari zen. Nik uste dut gure aurrean zegoelako egin zuela, baina ez nago seguru, ama ez baita horrelakoa, normalean ez ditu gauza garrantzitsuak beretzat bakarrik gordetzen, baina inoiz ez da horrelako egoera batean egon eta, beharbada, horregatik izango da. Goizaldea da (3:15), orain dela hamar minutu alde egin du Ainarak nire gelatik.
‎–Oso ondo –esan du Julenek, eta, katarsi egoera batean balego bezala, bat batean bere barrenak askatu beharra sentitu, eta Aitziber eta Ixoneren historia kontatu dio emakumeari, ahalik eta laburren.
‎" Jaunak, hau ez da literatura, zeren mistikoen idazki ilunek, gehienez ere, aho korapilo baten balioa duten"; baina Simonek bereari eutsi zion, zorionez, hil arte: ...2014, Simonek ez zuen jaten, baina jan beharrik ere ez, itxuraz, Jainkoaren gose zelako, eta ez janari baten edo forma eder baten; lurreko bizitzak ez zion —ez digu— ez funtsik ez oinarririk eskaintzen, ez sendotasunik ez trinkotasunik, eta bizitza sendoago baten bila abiatu zen, modurik azkarrenean; amets bat zuen, eta ametsak lehenbailehen eraman zezan ahalegindu zen, Simone Weil beste egoera batean baitzegoen, beste apustu batean, gu ez bezala, egunerokotasunari eta eguneroko otorduei hain lotuak; zorabio batean bizi zen, eta zorabioak igoera ezin azkarragoan eraman zuen, menturaz, heriotzako orduan, ez leku hartara, non bere gosea ase baitzuen, agian, ez egun baterako, ez birako, baizik eta betiko, betiren betiko; mediku erizainek Simone Weil suizidatu egin zela zioten ez jateagatik...
‎Beste egoera batean banengo, argudioaren ahulguneak ikertzeari ekingo nion... baina hain hunkitua nengoen, bestalde, non jangelako sabaiari so egin bainion badaezpada, ea odol zipriztinak eta haragi puskak itsatsita ote zeuden, aita kontatzen ari zitzaigùn leherketaren ondorioz, alferrik... nahiz eta argi-indarraren kordoi batzuk, bai, haiek ederki ikusi nituen, tranbiaren kableetara eraman nindutenak, baita... " A zer suertea izan zuen erregeak!".
‎Hasieran gorputzak baino gehiago ohiturak eskatzen zidan tabakoa, kafeak, bazkalondoak, zinetik ateratzeak... eta banan banan egoera guztietako asoziazioa ahaztuta edo gaindituta neukala uste nuen. Atzo, ordea, oraindik erretzeko sortzen zitzaidan egoera bat bazegoela konturatu nintzen.
‎Baina zintzoki aitortu nahi dut zer uste dudan: EAJ PNV eta EA elkarrekin joan izan bagina hauteskundeetara, koalizioa osatu bagenu, beste egoera batean egongo ginateke gaur. Izugarrizko garaipena lortu zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak, baina koalizioa egin bagenu, garaipenaz gain, PSOE PP baturak aritmetikoki ere porrot egitea lortuko genuen.
‎Bai, zure kasuan halaxe izango da, Aiastui. Beste egoera batean dago, ordea, Aldasoro jauna.
2011
‎Afrika iparraldeko erreboltak direla-eta, etorkin askok Europara jo dute, eta horren aurka egiteko, Schengen Ituna moldatu dute. Frantzia eta Italiaren ekimenez jaiotako dokumentu berriak ituna bertan behera uztea baimentzen die estatu kideei, ez ohiko egoera batean daudenean: mugak kontrolatu ezinean edo immigrazio masibo baten aurrean.Danimarkako erabakiaren zilegitasuna zalantzan jarri du EBk.
‎Alde horretatik, izorratzen nau bodyboard a hain onartuta ez egoteak. Hala ere, pixkanaka goraka doan kirola dela uste dut, eta hemendik urte batzuetara beste egoera batean egongo da. Iritsiko zaio, berriz ere, bere momentua, 80 hamarkadan gertatu zen moduan.
‎Gaur egun beste soinu batekin ari naizela uste dut, dena den: kanta gehienek garapen laburragoa dute eta garai hartan entzuten nuen musika ez dut entzuten, beste sormen egoera batean nago.
‎Beraz, haurrenganako tratu txarren balizko egoera baten aurrean gaudela susmatuz gero, eskolako zuzendariari ohartarazi diogu, eta hark emango du egoeraren berri. Handik aurrera, biktima babestera zuzendutako protokolo segida bat aktibatuko da.
‎Identifika itzazue adierazleak, eta egin ezazue haien larritasunaren balorazio bat. Tratu txarren egoera baten aurrean gaudela uste duzue?
‎Presioaren erreguladorean matxuraren bat badago, edo gasa bat batean eta ohikoa ez den moduan ateratzea eragiten duen egoeraren bat badago, automatikoki eteten da gasaren igarobidea.
‎Larrialdien koordinazio zentroa kontrol zentroa izango da. Eraikinaren sarreratik gertu egongo da, eta kanpora deitzeko telefono linea zuzena izan du.Larrialdi egoeraren bat dagoenean:. Larrialdietako deiak egin.. Larrialdietako abisuak eman zehaztutako prozeduraren bidez.. Larrialdietako buruaren jarraibideei jarraitu.
‎–Estresa.. Lan karga langilearen gaitasuna baino handiagoa denean, edo gehiegizkoa, eta behin eta berriz errepikatzen den arazoa denean; horrek ezintasuna, antsietatea, agresibitatea eta frustrazioa sor ditzake. Estres egoera baten aurrean gaude.
‎3(?) Gutxiengo terminoa baino, soziologiak, gutxiengoa duen taldea? darabil honelako egoera batean dagoen taldea izendatzeko: zenbait aukera edo abantailetatik kanpo dagoela uste du, eta gehienetan gehiengoaren aurka erresistentzia edo tentsio egoeran (Akoun eta Ansard, 1999:
‎Bastidaren salaketa bat, aipatu bezala, obrei buruzkoa izan da. Apirilean eta maiatzean Sanagustineko proiektua atal teknikoan impasse egoera batean egon zen udaletxean, eta Udalak gaiari berriro heldu zion ekainaren hasieran. Kultur Mahaiaren asmoa ostalaritzadun Sanagustin uztail bukaera aldera irekitzea zen.
2012
‎Lehia estua izan ostean, etxetik kanpo sartutako golen balioak eman zien garaipena italiarrei. Amaiera hobea izango duen antzeko egoera baten aurrean egon ahal izateko, Sporting utzi du bidean Athleticek bihar. Joanekoan ikusitakoaren arabera, ez da erraza izango.
‎Bi helburu nagusi ditugu: alde batetik, halako egoera batean dagoen pertsonari laguntzea, eta bertze aldetik, sentsibilizazio mezuak zabaltzea jendeari ikusarazteko dolua lantzen ahal dela, ez dela zergatik bakarka bizitu beharra. Bada jendea laguntzarik gabe gainditzen duena eta badira bertze batzuk laguntza behar dutenak.
‎Erreakzio horiek ikusita, Abu Xagurrek berak bertan behera utzi zuen aurkeztutako zerrenda, eta parlamentuak hiru eguneko epea eman zion balizko gobernu berri bat osatzeko. Hori horrela, «larrialdi kabinetea» deitutako beste gobernu bat aurkeztu zuen igandean parlamentuan, «salbuespenezko egoera batean dagoen herrialde baterako salbuespenezko gobernua». Hamar ministrok osatutako talde bat aurkeztu zuen, hain zuzen ere.
‎Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak aitortu duenez, inoiz eman ez den egoera baten aurrean gaude, ondorioz, ez dakit zein izan daiteke ebazpena. Autonomia erkidegoen eta Gobernu zentralaren arteko gatazkak konpontzeko bidea dugula da funtsezkoena, azaldu du Ibarrak, Auzitegi Konstituzionalaren esku dagoen formula demokratikoa dena, alegia.
‎Burutik oinetaraino dardarka, haztamuka egin nuen atzera hormarainoko bidea, deliberaturik nahiago nuela han hil putzuetako izugarrikerien arriskupean jarri baino, putzu bat baino gehiago marrazten baitzuen nire irudimenak, presondegiaren leku desberdinetan jarriak. Bestelako gogo egoera batean egonez gero izango nuen kemenik haietako leize batean murgilduz nire miseriak behingoan bukarazteko; baina koldarretan koldarrena nintzen ni une hartan. Era berean, ezin ahaztu nuen putzu haiei buruz irakurri nuena, alegia, bizitzaren bat bateko iraungitzea ez zela haien helburu ikaragarrietan sartzen zen gauza.
‎Horrek bihotza poztu zidan pixka bat, batez ere ordu erdi geroago itsasoko haize kirria haizete leun samar bihurtu zenean. Ordurako uhartetik tarte ikaragarrira nengoen, eta, eguraldi hodeitsua edo lainotsua izan balitz, beste egoera batean egongo nintzateke, ez bainuen txalupan iparrorratzik, eta ez nuen inoiz asmatuko nora jo, uhartea ikusmenetik galdu izan banu. Baina eguraldiak argi iraun zuen, eta masta jaso eta haize oihala zabaltzen ahalegindu nintzen, ahal nuen gehiena iparralderantz gidatzen, ur lasterretik irteteko.
‎Bat batean nagusi bihurtu nintzen, dirutan 5.000 libratik gora nuen eta urtean mila libratik gora ematen zuen etxalde bat Brasilen, horrela esan nezake, eta hori Ingalaterran etxalde bat izatea bezain segurua zen. Hitz batean, ia ulertzen ez nuen egoera batean nengoen, eta hartaz gozatzeko nola jokatu ez nekien.
‎Zehaztuko da drogak kontsumitzeko gogoa noiz duen; adibidez: asteburuan edo gaualdean, lanegun gogor baten ondoren, urduri dagoenean, bakarrik dagoenean, edo heavy musika entzuten ari denean, etab. Izan ere, horrek guztiak lagundu egiten du subjektua drogak kontsumitzera aurretiaz bultzatzen duen egoera batean egotea. Jarraian, arazo jokabidea zehaztu eta xehatzen da:
‎Hortik, zenbatekoak familia babestuetara iristen dira, eta horiek oso osorik jasotzen dituzte aitabitxiek ematen dituzten funtsak. Hala, gizarte larrialdiko egoera batean daudenean, “egoera puntualei edo aldi batekoei erantzuteko” diru sarrerak lortzen dituzte. Zenbatekoei dagokienez, ordainketa txikietarako eta garrantzi handiagoko beste batzuetarako erabiltzen dira.
‎Numerosos expertos señalan que el precio de la vivienda aún no ha tocado fondo y que en los meses venideros seguirá a la baja. Por otra parte, las deducciones se acaban, el IVA de los pisos nuevos sube y quedan poco más de dos meses para tomar una decisión. Urtean 1.356 euroko kenkaria egiteko eskubidea ematen duen zerga desgrabazio fiskala desagertu egiten da 2013tik aurrera erositako etxeentzat Antzeko egoera batean zegoen etxebizitzaren merkatua 2009an, ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik egindako desgrabazioen muga zorrotza iragarri zenean. Asko izan ziren etxea 2010 baino lehen erostera joan zirenak, eta gaur ikusi dute beren balioa gutxitu egin dela.
‎Lotan zegoela ematen zuen bere hilkutxan, baina loa baino areagoko egoera batean zegoen aita. Inork esnatzeko beldurrik gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia