Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 123

2001
‎Zu, bitartean, etxean geratuko zara geldi asko, entzun? Dena behar bezala ateratzen bada, pentsatuko dugu gero nola zure egoera argitu Mantxolaren aurrean.
2002
‎Kode penala edo araudi desberdinak eskuan, adituek aurretik egoera argitzen ez badute, agian egun horretan ikusi ahal izango dugu modu grafikoenean Sozialista Abertzaleak taldeari dagokionez behintzat Legebiltzarrean bada instituzioetan aritzean zer den" jarrera indibiduala" eta zer" kolektiboa"
‎Helburua bikoitza da: egoera argitzea eta erruak leporatzeko prozesua desaktibatzea.
‎Turismoaren Mundu Erakundeko Enpresa Kontseilua azterketa bat egiten ari da “Munduko turismoari eragiten dioten indar eta faktoreei” buruz, turismo merkatuaren egoera argitzeko. OMTk jakinarazi duenez, Enpresa Kontseilua Turismoa Suspertzeko OMTren Batzordearen bileretan zehaztutako ondorioetatik abiatuko da, eta 2002ko bilakaera turistikoan eragina duten alderdi positiboen eta negatiboen azterketa egingo du, bai estatuan, bai eskualdean eta nazioartean.
2003
‎“Horietako askok, beren pikareskarekin, kontsumitzailea abusatu dute eta gehiegikeriaz erabiltzen jarraitzen dute”, dio Madrilgo elkargoko organo goreneko presidenteak. Alde horretatik, higiezinen sektorearen egoera argitzeko lege mailako proiektu bat onartu nahi da, García Notariok azaldu duenez. Iritzi berekoa da Susana Solar, Bizkaiko Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunaren bozeramailea.
‎Biogerontologoak, gainbehera fisikoa geldiarazteko formulak bilatzen dituzten geriatrak, kanpaina honen bidez beren ikerketa eta hormona injekzioetan, ur mineral berezietan eta zahartzaroaren kontrako bestelako produktuetan oinarritutako jarduera eztabaidagarriak bereizten saiatzen dira. Hala ere, egoera argitzeko ahaleginak zalantza gehiago sortu ditu botika horien benetako interesei buruz. The Gerontologist aldizkariaren azken edizioan argitaratutako iritzi artikulu batean, Case Western Reservve University ko zientzialariek zahartzearen aurkako medikazioari buruz sortu den polemikaren arrazoiak interpretatuko dituzte.
‎Espainiako zenbait kontsumitzaile elkartek kezka agertu dute “Nenuco” xaboi likidoaren kasuaz, eta erabiltzaileei produktu hori ez erabiltzeko gomendatu diete, egoera argitu arte behintzat. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundea (OCU) are urrunago joan da atzo xaboi hori azkenaldian erabili duten gurasoei seme alabak bainatzeko gomendatu dielako, haurrak pediatrarengana eramateko, arreta neurri gisa.
‎Gainera, nabarmen murrizten ditu 17 estradiola elikagaiak ekoizteko erabiltzen diren animaliei emateko baldintzak, hazkundea sustatzeko ez diren helburuetarako. Beste bost hormonei dagokienez, aldatutako zuzentarauak behin behineko debekuari eusten dio, eta EB informazio zientifiko osoagoa biltzen saiatzen den bitartean aplikatu da, substantzia horiei buruzko ezagutzen egungo egoera argitzeko. Zuzentarau berria egiteko, EBk arriskuen azterketa osoa egin du, gaur egungo ezagupen zientifikoetan eta nazioarteko betebeharrak betez, David Byrne Osasuna eta Kontsumitzaileen Babesa komisarioak esan zuenez.
2004
‎PSOEk egingo dituen proposamenen zain gaude. Denbora hartu behar da egoera argitzen joan dadin. Zapateroren proposamenaren arabera neurtuko ditugu gure aukerak.
‎Batzuek gustura hondoratuko lukete Ibarretxeren plana transferentzia batzuren eta PSOEren laguntasunaren truke; besteek oraingoan zerbait gehiago behar dela uste dute, baina horretarako indar handiagoa behar dute. Egoera argitu bitartean, alde biek presionatzen dute, baina aparatoa bere bidea egiten ari da. Erabat eten zuen, esate baterako, ezker abertzalearen hautetsien arazoa konpontzeko bidea izan zitekeen Lizartzako eredua, eta behin eta berriro errepikatu du ez duela inolako asmorik ezker abertzalearen sustengua bilatzeko.
2005
‎Hauteskundeetarako kanpaina batek iraun izaten dituen aste biek ustekaberako tarte txikia uzten dute normalean »ez beti, 2004ko Martxoan, kasu». Alde horretatik, interesgarriagoa izaten da kanpainaurrea, denbora horretan alderdiek euren aldera egokitu nahi izaten baitute jokalekua, baina tentuz ibilita, egoera argitzen den bitartean.
‎Hala ere, Etiopiak ez die inolako eragozpenik jartzen adopzioei Nazioarteko Adopziorako Entitate Laguntzaileen (NAE) bidez. Afrikako Adopziorako zuzendariorde nagusiaren arabera, “askatasunez gero eta adopzio gehiago egin dira, eta sistema horrek bideratzaileen eta umezurztegien portaera ez oso etikoak eragiten dituela susmatzen da; horren ondorioz, familia epaileari txosten negatiboak bidaltzea erabaki da, adopzio publikoa denean”. Oraingoz, Ministerioak “espediente berriak (adopziokoak) bide publikotik bidaltzea etetea” erabaki du, egoera argitu arte. Espainiako familiek 12 haur etiopiar hartu zituzten 2002an, 107 haur 2003an eta 220 iaz.
2006
‎Tirabirak ikusitakoan, estatugehienek ekin zioten bide bati edo besteari. Gatazka guztiz judizializatuta dago, etaepai eta helegiteek urteak eman ditzakete egoera argitu arte. Edonola ere, 2003.urtean AEBko presidenteak iragarri zuen agintean dagoen artean aldaketa konstituzionalak indartuko dituela ezkontza homosexualak Estatu Batuen araudiarenbidez debekatzeko asmoz, eta 2004an izan zen horren inguruko saiakera bat, arrakastarik gabe.
2007
‎Bestalde, zerga hori Foru Aldundiek eskatuko dute subjektu pasiboa EAEko egoiliarra denean. Beraz, EAEn bizi diren zergadun gehienak eremu honetan sartzen dira, baina badaude, egon ere, zalantzazko kasuak eta horien egoera argitzeko lotura puntuak daude. Lotura puntu hauek marra baten eginkizuna betetzen dute eta nahiko gardenki geratzen da zein subjektu pasibo kokatzen den EAEren eremuan eta beraz, Foru Arauak aplikatuko zaizkio eta Foru Aldundi bati ordaindu.
‎Gurdikada beteak bide bazterretan geldirik zeuden bezperaz geroztik. Nonbait, inork ez zuen lanera itzuli nahi egoera argitu artean. Ugazabak ere ez zeuden. Candiren koinatuak desagertu ziren goiz hartan bertan?, eta, hau bai zela parte txarrekoa?
2008
‎Horietarik gehienak nekazaritza eremuan bizi ziren, eta ez zuten onartu bigarren seirena ordaintzerik. Hirigunekoek, ordea, bahian zeuden herri lurren egoera argitu nahi zuten, lurroi ahal zenik eta etekin ekonomiko handiena atera nahian.
‎gehigarriak ñabardura garrantzitsua jartzen dio batzorde iraultzailearen izaerari. Haren eginkizun nagusia ez zen egoera aldatzeko aldarrikapenak gauzatzen hastea, egoera argitzen ez zen bitartean herria gobernatzeaz arduratzea baizik. Inguruko herriekin alderatuta Eibarren urrats esanguratsuak egin ziren arren, zuhurrak izan behar gara batzorde horren izaera, iraultzailea?
‎Taldeak arratsaldean jakinarazi zuenez, Tourreko antolatzaileek lasterketan jarraitzeko aukera eman zioten Saunier Duvali, baina, «eskaintza eskertu arren», euren kabuz Tourretik joatea erabaki zuten, «babesleen eta Tourraren irudia gehiago ez kaltetzeko». Egoera argitu arte ez dutela lasterketa bakar batean ere parte hartuko zehaztu zuen Saunier Duvalek.
‎Horren harira, bada, Nafarroako Ezker Batuak mozioa aurkeztu du Foru Parlamentuan, Nafarroako Gobernuari irrati bien lizentziak baliogabetzeko espedientea abia dezan eskatuz. Bultok Nafarroa Baik eskatuta egin zituen adierazpenak, bi irrati horien egoera argitzeko eta etorkizueneko lizentzia banaketen berri emateko eskatu baitzuen haren agerraldia koalizioak.
2009
‎Zehazki, deialdi baten idatzia irakurri dut eta badakit bilera bat egin zutela. Niri iruditzen zait hausnarketa guztiak baliozkoak eta onak direla, ez dut inongo eragozpenik egoerak argitu eta konpontzeko interesarekin eginak badira.
Egoera argitzeko hona azalpen batzuk: gure batzar nagusietan argitaratzen dituzten arauak ez dira legeak, araudiaren maila daukate.
‎Israelgo Poliziak datuok egiaztatu ditu eta emergentzia egoera ezarri du egoera argitu bitartean.
‎Tarragonako partida berehala etorriko zaie eta ondoren, atsedenerako tarte gutxirekin, Tenerifekoa. Bi partida horiek Pousoren egoera argituko dute.
‎Aipaturiko kazetariak Moorekin elkarrizketa bat izateagatik Norvegiako banatzaile batek 2.000 euro eskatu zizkiola aurpegiratu zion. Hasieran zinegileak barre egin zuen eta ironikoki egoera argitzeko Norvegiara hots egingo zuela aipatu zuen. Hala ere, apurka apurka giroa gaiztotzen hasi zen.
‎Gogoratu prozedura judizial guztietan ordainketak abokatuen edo prokuradoreen bidez egin daitezkeela, “eta, kasu honetan, Formumeko kaltetuok beste behin ere arauaren salbuespena gara”. “Esplikaezina den erabaki batean (Konkurtso Administrazioak), hartzekodun bakoitzari gutunak bidaltzea erabaki du, eta hartzekodunak bere egoera argitzeko bizitza bilatu behar du: ezkontideetako bat hil den, banantzerik izan den edo, are gehiago, helbide aldaketa izan den eta gutun hori inoiz ez den bere helmugara iristen”, adierazi du elkarte horrek jakinarazpen batean.
‎Modu berean, “kuriosoa” iruditzen zaio alkatetza eta oposizioaren artean ezadostasun ttikiena dagoenean Aralar ateratzea udalean gehiengoa duten taldeen babesean eta PNVk Onin eta Aralar harremanatzen dituenean “Oninekoak hori gezurtatu eta bere independentzia azaltzea”. Bi taldeek bere egoera argitzeko eskatu du PNVk.
‎–Askotan irakurri dut zure izena prentsan, eta Hannoverren 1914an izan nuen ikaskide bat ote zaren galdetzen diot nire buruari?, idatzi zion. Ikaskidea ez zen Gershom Scholem, haren anaia baizik, eta egoera argitu zion erantzunean. Gainera, haren liburuak (J, ngerrenak) ikertzen zituela esan zion, baita anaia naziek hil zutela Buchenwald kontzentrazio esparruan, 1940ean.
‎Altsasuko udaleko taldeak ostiralean bildu ziren eta erabaki zuten Nitram Pool enpresari egin beharreko ordainketak etetea. Asteartean udala berriro enpresari zuzendu zitzaion eta gaur arteko epea eman zion, batetik, kiroldegiko bainu gunearen itxiera azaltzeko eta egoera argitzeko, eta, bestetik, kiroldegi osoak berriro jarduera normala izan dezan. Jardun hori urte akaberara arte luzatzeko ere eskatu du udalak.
‎horren gogorra duk eta nire sexu erritmoa? ”. Bere egoera argitu du orduan Zelaia triste itxura: “orain latigoz jotzen omen da azken sexu moda/ gauez erabat aztora/ nabilki behera ta gora/ hilabetean pasatu zera usotik otsora”.
‎Kirol arloaz ere mintzatu zen Kerejeta, eta Prigioni eta San Emeterioren egoera argitu zuen. Presidentearen esanetan, taldeak ez du nahi San Emeteriok jarraitzea, eta irteeraren baten bila dabiltza.
‎Edozein kasutan, egoera argitzeko balioko du lasterketa honek, eta segurua da oraindik aukerekin dauden lau gidarietakoren bat kanpoan geratuko dela. Puntu kopuruagatik, momentuz Mark Webberrek du horretarako arrisku gehien, eta, gainera, asteburu honetan ezin izan du Vettelen abiadura berdindu.
‎Eta, orain, lehendakari babo horrek euskaldunez errandakoek egoera argitu didate. Euskal Herria maite dudalako maite ditut Txetxenia, Abkhazia, Hego Osetia eta munduko herri eta kultura zanpatu guztiak, eta guri ukatutako naziotasun sentimenduak munduko zanpatzaile guztiak errefusatzera narama, Georgiako lehendakari nazkante hori barru.
‎Bizitegik Bilboko Txurdinaga auzoan egin nahi duen aterpearen aurka dagoen ekimenaren aurrean tinko, bihotz oneko lagunak interes politiko iruzurraren atzetik ez joateko, egoera argitzeko beharra daukadalakoan nago:
‎Hots, taldean zegoen, baina ez zegoen. Orain, behintzat, egoera argitu da, eta Dourthek ez du jarraituko Baionan. Ez zegoen beste aterabiderik.
‎Braulio Amaro Causa Galiza erakundeko lau bozeramaileetako bat da. Galiziako Sindikatuen Konfederazioko kide ere bada, eta burujabetzaren aldeko mugimenduaren egoera argitu dio BERRIAri.
2010
‎ETA Damoklesen ezpata da". Dena dela, EAk apustu egiten du egoera argitzen doan heinean, baita beste eragileen apustua ere argitzen den neurrian, eta ez bakarrik arlo teorikoan, urrats praktikoak ematen ari diren heinean. Jakin badakigu ahalegina pikutara joan daitekeela eta egoera zailean gera gaitezkeela.
‎Noski, hauteskundeen aitzakian" geratu dezagun prozesu posiblea eta gero gerokoak" pentsatuz gero, hauteskundeak egoera nahasteko izan litezke. Guk hauteskundeak egoera argitzeko gura ditugu, orain zabaltzen den unea garrantzitsua baita denok gure planteamenduak mahai gainean ipintzeko.
‎Pello Urizar Eusko Alkartasunako (EA) idazkari nagusiak ezker abertzalearen postura politiko eta baketsua azpimarratu du, eta pixkanaka pixkanaka egoera argitzen ari dela esan du. Geroz eta gehiago argitzen joatea espero du ere posturak argi utziz.
‎Epaiaren arabera, egun horretan gizona Bartzelonako zahar etxera joan zen sexu nahia asetzeko. Paseatzera joateko aitzakiarekin atera zuen ama, eta zein tokitan eta egoeratan argitu gabe dago baina sexu harremanak izan zituen berarekin. Erasoan ez zuen indarkeriarik edo mehatxurik erabili.
‎Blanca Urgell sailburuak eta Jokin Bildarratz Eudeleko presidenteak akordioaren garrantzia azpimarratu dute, batetik Udal euskaltegien egoera argitu egiten duelako eta, bestetik, datorren ikasturterako iragarri zuten diru murrizketa espero baino txikiagoa izango delako: % 12,5eko murrizketa iragarri zuten, baina azkenean% 1,96koa izango da.
‎Maiatzaren 4an, beraz, akordio zehatzen zerrenda onartu zuen Eskola Itunerako Jarraipen Batzordeak, teorian sare pribatuan geldituko zirenen egoera argituz.
‎OLGA. Bere egoera argitu arte itxarongo dut. Baina, orduan, salatu egingo dut Inaxio Torreluzea, Klaudiaren maitalea.
‎ABEL. Ondo zagok egoera argitzea. Eta gure adiskidetasunaren izenean, eskertuko nikek ni kasu honetatik ez baztertzea.
‎6.Desagertutako pertsonaren egoera argitu arte ikerketarekin jarraitzeko betebeharrari kalterik egin gabe, estatu alderdi bakoitzak xedapen egokiak hartuko ditu, desagertutako pertsonen lege egoerari dagokionez, pertsona horien egoera ez denean argitu, eta horien senideei dagokienez, besteak beste, gizarte babesaren, gai ekonomikoen, familia zuzenbidearen eta jabetza eskubideen esparruetan.
‎7.Estatu alderdi bakoitzak eskubidea bermatuko du, derrigorreko desagertzeen inguruabarrak eta desagertutako pertsonen egoera argitzea, bai eta derrigorreko desagertzeen biktimei laguntzea ere, xedetzat duten erakundeak eta elkarteak askatasunez sortu eta horietan parte hartzeko.
‎4.Komiteak esfortzuak egingo ditu estatu alderdiarekin elkarlanean jarraitzeko, desagertutako pertsonaren egoera argitzen ez den bitartean.Komiteak informatuta edukiko du eskariaren egilea.
‎Organismoaren arabera, milaka adingabe geratu dira egoera horretan, baina “oraindik goiz da ziur jakiteko seniderik gabe geratu diren edo familiako kideak lurrikararen ondorioz bizirik atera diren”. Hori dela eta, egoera argitu arte, UNICEFen lana elikagai, hornidura mediko eta babeslekuak bermatzea da. Aldi berean, babesa ematen die eta neurriak hartzen ditu senideekin edo legezko tutoreekin elkartzeko.
‎ikasketekin jarraituko nuen, aukera izanez gero, baina Josemaren itzalpetik libre ibili nahi nuen, kosta ahala kosta. Egoera argitu edo nik neuk gauzak erabaki bitartean, hantxe gelditzea baneukan; ez zen bizimodu erosoa, baina eramateko modukoa nolanahi ere: estudiante pisu baten antzekoa zen hango antolamendua; pisukideak, bakoitza herrialde batekoa eta denak ere mugimendu iraultzaileetako kideak; batarekin eta bestearekin hizketan, asko ikasi nuen munduaren zabalaz eta injustiziaren hamaika aurpegiez; hala ere, ez genuen gehiegi hitz egiten norbere gauza partikularrez, ez dakit herabetasunagatik ala segurtasun arrazoiengatik; egunean zehar, bakoitza bere zereginetara joan ohi zen, lanera, ikastera edo kausaren aldeko propaganda ekintzetara; nik aldian behin lortzen nuen lantxoren bat, hari edo honi laguntzen, eta neure gastuetarako lain ateratzen nuen.
2011
‎Nafarroako Gobernua eta udalen osaketa mahai gainean izan zituzten. Iruñeko Udalaren osaketari begira, Ezkerra koalizioak eta Bilduk ere bilera bat egin zuten atzo.Atzoko bilerek, dena den, ez dute egoera argitu. PSNk aitortu zuen Ezkerra koalizioarekin programa kontuetan hurbil daudela eta Ezkerraren sostengua eskertu zuen, baina ez zuen argitu nola jokatuko duen.
‎Duela bi hilabete Zaramaga auzoko zenbait bizilagun Martin Olabe kaleko etxabe batean egingo den meskitaren aurkako elkarretaratzeak egiten hasi ziren. Horren harira, Javier Maroto alkateari beren erlijio askatasunerako eskubidea berma dezan eskatu diote, baita Zaramagako meskitaren egoera argitzen laguntzeko ere.Duela bi hilabete inguru hasi zen zalaparta Zaramagan, Martin Olabe kaleko bizilagunek jakin zutenean Gasteizko pakistandarren kultura elkarteak kale horretako etxabe bat egokitu behar zuela meskita bat egiteko. Zenbait auzokidek meskitaren aurkako sinadurak bildu, eta azken hilabetean elkarretaratzeak egin dituzte ostegunero.
‎Frantziako, Alemaniako, Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) eta europar erakundeetako buruak Greziarekin egoera argitzen saiatu dira gaur, herrialde horretako lehen ministroak erreskate planari buruzko erreferenduma deitzea iragarri eta gero.
‎Orain, batzuek mozorroak kendu dituzte, eta egoera argitzen hasi da: zenbait alderdi politikok indarkeria euren estrategia politikoak mantentzeko aitzakiatzat erabiltzen zuten.
‎1C Hiztunen hizkeraren ezaugarriak, hizkuntzen eta hiztunen gizarte­ egoera argitzekoak
2012
‎EAJren presidenteak Jaurlaritzari erantzun dio ez duela atzera egingo eta diru kontuen benetako egoera argitzeko eskatu dio, izan ere, oraindik ez dute azalpenik eman.
‎Kargutik kendu duten Nafarroako presidenteordeak esan du oposizioan ikerketa batzorde bat sortuko dutela Foru Gobernuko finantza egoera argitzeko.
‎Jimenezek esan duenez, oposiziotik proposatuko duten lehenengo gauza ikerketa batzorde sortzea bat izango da, Foru erkidegoko finantza egoera argitzeko.
‎Animalien jabeentzat oso zaila da pentsatzea animalia hil egin dela edo ondorio larriak dituela albaitariaren jokabide desegokiaren ondorioz. Kasu horietan, animaliaren jabeak egoera argitzen saiatuko dira, ez sari ekonomikoa lortzeko, baizik eta animaliaren heriotzak eragindako minaren ordain morala lortzeko. Albaitariaren ustezko utzikeria frogatzea ez da erraza.
‎Dell ek eta IrakasleaZenbait emakumek hartzen dute erabakia, “beraiengandik espero dena” delako, eta, beraz, beharrezkoa da “haur bat bere kontura dagoela ziurtatzea, ez familiaren edo lagunen presioagatik”. Lau aholku eragiten ez uzteko Bikotearekiko egoera argitzea: beharrezkoa da bikoteak amatasunaren gaiari zintzotasun eta argitasun osoz aurre egitea, prestatu gabeko egoerak saihesteko.
‎Por norma general, esta información aparece en el encabezamiento del contrato de alquiler, donde se incluyen los datos de identificación de ambas partes y el carácter con el que actúan en dicho contrato. Errentatzailea hiltzen denean maizter baten alokairu kontratuarekin zer gertatzen den ulertzeko, zenbait egoera argitzea komeni da. Hildako errentatzailea jabe osoa bazen Hildakoaren jabea errentan hartutako higiezinaren jabea bada, alokairu kontratuak indarrean jarraituko du sinatu zen bezala, eta epea amaitzen denean bakarrik iraungiko da.
‎Azkenean Josuren grina nagusitu da eta hurrengo egunetarako zereginak banatu dituzte: lankide eta senideekin egin behar duten bileraren gai ordena ondo landu, ahalik eta jende gehiena gonbidatu, nork bere sindikatuko kideekin bakarka egoera argitu, eta gaixo egon daitezkeen lankide gehiagoren bila jarraitu.
‎Denbora luzea daramagu irtenbideaz eta konponketaz mintzatzen, nahasmendu galant baten erdian. Nire irudiko, egoeraren argitzeko ardatz bat ikertu behar da: gatazka bukatzeko nahiaren eta gatazka modeloa iraunarazteko borondatearen arteko kontradikzioa.
2013
‎Gure esperientzia pertsonalean, nola ikusten eta bizi dugu egungo egoera?, nola egin gutako bakoitzak, artekotasun bidea jarraituz, egoera argitzeko eta hobetzeko ere?
‎Hardouinek uste du itxuraz aldaketa handia dena praktikan labur gelditzen dela. Izan ere, legea indarrean sartu aitzin, Poliziak lau oreneko epea zuen agiririk gabeko pertsonaren egoera argitu eta haren kontrako prozedura abiatzeko. Legea indarrean sarturik, poliziek prozedura abiatzeko denbora gehiago ukanen dute, eta epaileek kanporaketa aginduak emanen dituzte, gobernuak finkatu helburuei jarraikiz.
‎Auskalo. Aurreneko egunean bertan Philippek berak esan zidan klubaren txostena irakurri ostean nik ez nuela tokirik plangintza berrian, baina berak ahal beste lagunduko zidala nire egoera argitu arte, taldekide bat gehiago izango nintzela une oro. Horrela ekin genion entrenatzeari, lehen lagunartekoak jokatzeari, eta halako batean, entrenatzailea hurbildu zitzaidan zera esateko:
‎Hamasentzat haize freskoa ekarri zuen Anaia Musulmanek Egipton boterea lortzeak, baina Mursi agintean egon den urtebetean Israelek ere tentuz zaindu du harremana, adibidez, eremuko bertze gobernu islamista batekin, Turkiarekin, azken urteotan izan dituen liskar diplomatikoak saihestuz. Egungo egoera argitu arte diskrezioa hautatu dute bi aldeek, Kairoko agintearen itzala handia izan baita historikoki. Israelgo Estatuak sortu zenetik (1948) 1979ra arte, gatazka anitz izan zituen Egiptorekin, bi gerra ireki barne (1967an eta 1973an).
‎Euskaltelekin akordioa lortzea edo egoera epaitegietan argitzea. Talde bila hasi aurretik, horiek dira zure egoera argitzeko aukera bakarrak. Ni galdu egiten naiz lege kontuetan.
‎Hamar minutu nituen etxera joan eta liburu bat eskuetan nuela besaulkian eserita itxaroten jartzeko. Ez nuen une hori inondik inora galdu nahi, konbentzituta bainengoen egunen batean atetik sartu eta, diosala egiteko moduan, nire langelako atearen aurretik igarotzeko eran, aurkituko nuela egoera argitzeko behar nuen giltza. Ordularia seinalatu nion, beste batean egongo ginela eta banindoala esan aurretik.
‎Bazen ordubete edaten ari nintzela. Bere Smart berdea kale kantoian desagertu orduko hartu dut egoera argitzeko erabakia, eta adoreak lagun ziezadan edalontzia bete whiski prestatu dut. Gutxitan edaten dut etxean, eta bakarrik gutxiago.
‎Neska horren aurrean eseri eta heriotzari buruz hitz egiteko aukera baztertuxea nuen dagoeneko, baina ez nuen oso garbi ikusten nahasketa argitzeko zer egin behar nuen. Igogailuan sartu eta biok alde banatara, metalezko hormen kontra atseden hartzeko pausatu ginelarik, hasi zitzaidan egoera argitzen. Esku bat luzatu, eta alkandoraren gainetik nire besondoa eta bularraldea haztatu zituen.
‎ALIZIA. Bueno, Bogara itzuli behar dut. Pozik nago zure egoera argitu delako.
‎Gerta daiteke erasotzaileek ihes egitea eta identifikatzeko aukerarik ez ematea. Egoera horretan, lekukoak funtsezkoak dira epaitegietako gertaerak argitzeko; beraz, komeni da datuak (izena eta telefono zenbakia) hartzea, egoera argitzeko. Nolanahi ere, komeni da salaketa txakurraren legezko jabeak jartzea, ez edukitzaileak edo animaliarekin batera doan pertsonak.
‎Los adinekoentzako etxeko tratu txarren kasuak handitu egin dira gure herrialdean. Datu hori kezkagarria da, gutxi direla uste baita salatzaileak. Ez dira ausartzen familiekin bizi duten egoera argitzera, askoz gutxiago beren bikotekideekin bizi direnak, eta abusu fisiko, psikologiko eta ekonomikoak Izan ere, kide batzuek beren onerako aprobetxatzen dituzte senideak zaintzeko jasotzen dituzten laguntzak. Familia Elkarteen Batasuna (NKU) bere ustez:
‎Bukatzeko, Arrasateko Udal Gobernuak egoera argitu nahia erakutsi du" ez baikenuke nahi halako bategatik herriko jaietako giroa gaiztotzea".
2014
‎Gaur bertan bilduko dira kalteak jasan dituzten herrietako alkateak aldundiko eta Jaurlaritzako ordezkariekin, kalteei erantzun bateratua emate aldera. Etzi, berriz, kaltetuekin bilduko da Zarauzko Udala, euren egoera argitu eta hurrengo asteetan eman beharreko pausoak zehazteko. Horiek jasan dituzten txikizioak konpontzeko" hilabeteak" direla ohartarazi zuen Illarramendik, eta gai hori koordinazio mahaian jorratuko dutela.
‎Bertze talderen batek zentsura mozioarekin bat egin nahi badu, hitz eginen dugu», gaineratu zuen. Lehentasuna Nafarroako kontuen «benetako» egoera argitzea dela nabarmendu zuen atzo Roberto Jimenezek. Zentsura mozioaren bitartez osa daitekeen gobernuaren zeregin nagusia horrek luke, hain zuzen ere, PSNko idazkari nagusiaren ustez.
2015
‎Izan ere, gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean hastekoa zen epaiketako ezker abertzaleko 35 epaituen abokatuak dira hiruak. Gaurko saioa bertan behera utzi dute, eta epaiketa eten dute, atxilotutako abokatuen egoera argitu arte. Auzipetuek euren abokatuei eustea erabaki dute.
‎Halaxe, poliki poliki haurra lasaituz zihoan neurrian, egoera argituz joan zen. Psikoanalista austriarraren ustez, Hansek ama beretzat nahi zuen eta aita urrunarazi.
‎ihes egin gabe ere, egun batzuez ezkutatu izan dela jendea, besteek kantatu edo ez kantatu zain. Eta, gero, egoera argitu edo egin denean, berriro azaldu direla kalean eta etxean, ezer gertatu ez balitz bezala.
‎Lantaldeak, esan bezala, literatura eta antologia literario baten balioa aitortzen eta aldezten du. Egoera argituko dela eta literaturaren irakurtze maiztasunak eta kalitate mailak neurri duinari eutsiko diotelako uste ona du. Agian, irakurle kopurua, oraingoaren aldean, murriztu egingo da, baina lantaldeak espero du, zinez, oraindik askok literaturaren irakurketa arras balioetsi eta estimu handitan izango dutela, literaturan, gozatzeko eta bizitzeko baliabide aukerakoa topatuko baitute.
‎2015eko urtarrilaren 1ean hasi zen aplikatzen, eta bertan behera uzten ditu A bisfenola duen edozein elikagai ontzi fabrikatzea, inportatzea, esportatzea eta merkaturatzea. A bisfenolaren gaineko balizko agertokia Ez dago arrazoirik EBn bisfenol A gehiago erabiliko dela pentsatzeko Egoera horretan, eta EFSAren azken azterketa argitaratu ondoren, badirudi egoera argitu egin da hau da, ez dago arrazoirik pentsatzeko elikagaiekin kontaktuan dauden materialei buruzko legedia aldatu egingo dela BPAren erabilera gehiago murrizteko. Bestalde, eta sektorea kezkatzen duen kontu bat da aurreikustea Frantziak atzera egin behar duela 2015eko urtarrilaren 1etik herrialde honetan BPB debekatzen ari diren legezko neurriak hartzeko.
‎Alkateak informazio zuzena azaldu nahi die herritarrei Motondoren erabilpenari buruzko egoera argitzeko
2016
‎pertsonalean edo politikoan. Borondatea argudio eskasa da, ez baitago inon gizarte baldintzak eta posizio aurkariak edo etsaiak suntsituko dituen borondate nahikorik2 Egoerak argitzeko eta azaltzeko gizarte prozesuetara jo behar da; ez testuingururik gabeko borondate erruduntzailera. Gizarte asmoak gizarte testuinguruetan garatzen dira eta hauetan zenbait helburu egingarri da eta beste hainbat ez3 Beraz, baldintzapen soziologikoak arakatzea egokiagoa da, sozialki egin ezin dena ezin da praktikan ekoiztu eta.
‎Hala uste du Egoitz Galartza Garaialdek ere, Gipuzkoako Erlezainen Elkarteko albaitariak. Dena den, bereizi behar da Euskal Herrian bizi dugun egoera, eta AEBko edo Europako zenbait lekuetako erleen egoera argitu nahi izan du ezer baino lehen Galartzak. Leku horietako arazoa nekazaritza industrialarekin oso lotuta dago.
‎dira Euskal Herriarentzat, dio Txillardegik. Asmo horrekintxe segitzen ditu Irlandako, Galesko, Eskoziako, Kortzegako, Armeniako, Aostako... gorabeherak, hemengo egoera argitu nahirik53.
‎Jose Maria Portellen artikuluaren arabera (biharamunean La Gaceta de Norte egunkarian argitaratu zen), Areitiok adierazi zuen egoera argitzeko antolatu zutela bilera, bai baitzekiten kalean zentral nuklearrei buruz zer iritzi zegoen.
‎«Konfiantza ere lor daiteke hortik». Osaren esanetan, egoera argitzea falta da instituzioen eta euskalgintzaren artean: «Bakoitzak baditu bere funtzio eta ardurak, eta, berez, osagarriak dira.
egoera argitu arte.
‎Hala, Ibercajako bezero bati 45 zentimo kenduko dizkio Unicajako kutxazainetik, eta BBVA, Banco Santander edo CaixAbank eko bezero batek bi euro ordaindu ditu malagako erakundearen terminal bera erabiltzeagatik. Egoera argitzeko, HelPmycash.com konparadoreak kutxazain automatikoen doako gida bat prestatu du. Gida horrek aukera ematen du jakiteko zer kutxazain atera daitezkeen dirua kosturik gabe eta zenbat aterako litzatekeen gainerakoetan, bankuaren arabera.
‎Mintzaldiak eman ditut Jerusalemen, HUJI unibertsitatean eta Bezalelgo Arte Akademian, euskal edergintzaren historiaz eta Euskal Herrian sail hortan eraman ditudan ikerketetaz. Uste dut Jerusalemeko istudianteak Euskal Herriaren egoeraz argitzea gauza ona dela, laguntzen baititu beren egoeraz bertzela gogoetatzen. Ez dut han gaindi euskaraz mintzatzeko aukerarik nahiz frangotan, orain, hebreeraz mintzatzera entseatzen naizelarik euskarazko hitzak sartzen ditudan ohargabean!
2017
‎Gutunaren egilea, Obabako erretore Camilo Lizardi, kanpotik heldu zen herrira 1900 urtearen inguruan bailarako arimen kargu hartzera. Pasarteak ahal neurrian errespetatuz transkribatzeari ekin baino lehen, narratzaileak gutuneko komunikazio egoera argitu egiten du, igorlea, hartzailea eta testu motaren gaineko xehetasunak emanez: igorlea, Camilo Lizardi," eskola apartekoa" bide zen, gutunean darabiltzan idazkerak zein erregistroak aditzera eman legez; hartzaileak ere, ezezaguna izan arren," nolabaiteko autoridadez jantzitako elizgizona" izan behar zuen, Camilo Lizardiri" kontseilu [a] edota gupida" eskaintzeko eskumenaz jantzitako norbait, alegia; izan ere, gutunak" aitormen kutsu bat dauka", eginiko okerraren ondoko damuaren eta atsekabearen" zapore betiere mikatza". 57
‎Inoiz ez zuen sinestu izan aldentze hura betirakoa izango zenik. Bere iheslari egoera argitu bitartekoa baizik ez zela izango esana zion bere buruari, ezin zitekeela elkarrekin egindako bide guztia eta elkarri emandako guztia hautsi. Gauzak baretutakoan itzuli egingo zen Nati, edo hobeto, bera itzuliko zen Natirengana, ihesizko egoera hartan handitzeko aukerarik izan ez zuen amodio hura zaindu eta hartaz gozatzera.
‎jartzea egoera argitu arte.
‎Egia bat batean heldu zitzaion, eta argi utzi zuen dena, edo behintzat egoera argitu zuen. Iluntze hartan garaiz etxeratu eta egongelako tximinia txikian sua piztu zuen Mr Brookek.
‎Nazioarteko kontrolpean jartzea Herrialde independente bihurtzea. egoera argitu arte.
‎Autobus geltokiekin zer gertatuko den galdezka udaletxera herritar asko joan zaizkiela azaldu zuen," iritzi desberdinak emanez". Eta horiek plazaratzeko eta egoera argitzeko erabaki zuela udalak, hain zuzen ere, batzar irekia deitzea.
‎Helburua giza Hizkuntzaren (guztien) ikuspegi justu, orekatu eta ekologiazkoagoa izaten laguntzea da. Bertan, partea eta osotasuna elkarri loturik, Euskararen egoera gure egoera argitzen laguntzea da, benetan non gauden ikustea, nora jo jakiteko. Inori ez zaio burutik ere pasatzen fisika kuantikoaz aritzea, adibidez, gaiari buruzko inolako ezagutzarik gabe, iritzi soilak erabiliz.
2018
‎Luis Casado mugimenduotako bozeramaileak azaldu duenez, hil honen 21ean Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin behar dute Energiaren Euskal Erakundeko (EVE) zuzendari Iñigo Ansolak eta SHESAko zuzendari Luis Muñozek, Armentia II putzua burutzeko tramitazioaren inguruan. Batzar horretan egoera argitu daitekeela uste dute herritar plataformako kideek: " Eusko Jaurlaritzari erregai fosilen eta, kasu honetan, gasaren apustua alde batera uzteko premia helarazten diogu, indarrean dauden baimen guztiak bertan behera utziz".
2019
‎Gainera, enpresa publikoa denez, udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek osatzen dute Usoaren kontseilua. Hortaz, egoera argitu nahian, dokumentu bat helarazi zien langile batzordeak alderdi guztiei, konpromisoa har zezaten Usoak baldintza duinetan oinarritutako etorkizun bat izan dezan. Txostenak lehen aipatutako zortzi neurriak azaltzen zituen Usoaren funtzionamendua mantentzeko berme moduan.
‎Izan ere, A. Irigarayk 1949ko urtarrilean eman zion E. Esparzaren dimisio asmoaren berri zuzendaritzari. Akademiaren aginduz, E. Esparzarekin jarri zen harremanetan egoera argitzeko, Donostiako El Diario Vasco egunkariko zuzendari J. Berruezoren bidez. Esan bezala, Lesakako kazetariak uko egin zion euskaltzain izaten jarraitzeari, baina Akademia Nafarroan babesik gabe gera ez zedin, prest zegoen Iruñean Euskaltzaindiaren ordezkaritza bat antolatzeko. Ordezkaritza hori osatzeko, A. Irigarayk kide batzuk iradoki zizkion.
‎Bestalde, batez ere I. M. Echaide jarduneko euskaltzainburuaren ekimenez, Akademiak instituzio gisa bere egoera argitu nahi izan zuen, eta hori nolabait formalizatzeko 1920ko araudia eguneratzea aukeratu zen. 1954ko martxoko batzarrean eztabaidatu zen gaia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egoera 110 (0,72)
Egoera 7 (0,05)
egoerak 2 (0,01)
Egoerak 1 (0,01)
egoeraren 1 (0,01)
egoeratan 1 (0,01)
egoeraz 1 (0,01)
Argitaratzailea
Berria 23 (0,15)
Consumer 16 (0,11)
ELKAR 14 (0,09)
EITB - Sarea 11 (0,07)
Argia 11 (0,07)
UEU 4 (0,03)
Alberdania 4 (0,03)
Euskaltzaindia - Liburuak 3 (0,02)
goiena.eus 3 (0,02)
IVAP 3 (0,02)
Goenkale 3 (0,02)
Maiatz liburuak 3 (0,02)
Euskaltzaindia - EHU 2 (0,01)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 2 (0,01)
Susa 2 (0,01)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 2 (0,01)
Herria - Euskal astekaria 2 (0,01)
Urola kostako GUKA 2 (0,01)
Booktegi 2 (0,01)
Erlea 1 (0,01)
Uztarria 1 (0,01)
Ikaselkar 1 (0,01)
erran.eus 1 (0,01)
alea.eus 1 (0,01)
Guaixe 1 (0,01)
hiruka 1 (0,01)
Karkara 1 (0,01)
Pamiela 1 (0,01)
Labayru 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia