Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎, 32 eta, orduan, Urbiaingo karriketan ikusten nuen neure burua, eta imajinatzen nuen ezen halakoa izan zitekeela urbiaindarren komentarioa ere, baldin egun batean harat itzultzen banintzen, eta baldin ziega krudel haietarik iragana nintzela bazekiten: " Horra hor infernuan egon den gizona!" Baina ene ameskeriak ziren haiek, zeren eta, nola itzuliko nintzen ni, bada, Urbiainerat, baldin infernu hartan ez bazen reskat posiblerik ez libramendurik, Heriok presooi eskain ziezagukeena baino, eta baldin ene etorkizuna, halatan, lurrean eginikako zulo bat bazen, ene gorputzaren neurrikoa, norat egotzi eta non ehortziko baininduten berant baino lehen, presondegi hartan guztia jasangaitza zelako: nola gaueko hotza hala eguneko beroa, nola gelen iluna hala sartzen zèn hezetasuna, nola eltxoak, euliak eta mandeuliak hala zorriak eta tximitxak, nola guardien tratua hala alimentazionearen eskasa, nola burdinak hala kateak, loturik eta uzkaldurik nindukatenak...?
2002
‎Zigor, ordea, parrandazale amorratua zen. Maiz, ihes egiteko zuloren bat aurkitu eta bi edo hiru egunez unibertsitatean agertu gabe egoten zen. Beti etortzen zen atzera, ordea; goseak eraginda, seguru asko.
2004
‎Bertako ibai eta mendi ñimiñoak belzturik zeuden, sute koxkor baina indartsu batek kixkalita bezala. Eta Lantzaren puntak egindako zuloak hiri bat harrapatu zuen bete betean. Hiri haren izen bitxia gogoan irarrita gelditu zitzaidan:
2005
‎Ezinezkoa. Alde batetik begiratu, bestetik begiratu, eta balak egindako zuloa ez du topatzerik izan. Orbaindutako zauria dirudien lerrotxo bat aurkitu du, besterik ez.
‎Gure jaioterriko hilerria txikia da, txukuna eta lorez betea urte osoan. Aldapa batean dago eta, oraingo hilobiak horman eginiko zuloak baino ez badira ere, Ander gure familiaren panteoian sartu zuten. Arrebak hilarri bat agindu zuen hilobirako eta aitona amonen ezkerretara jarri zuten.
2006
‎" Ez dakit nola lortu nuen bizirik irautea" dio Rufinek bere memorietan," egunez, elurrez estalitako bide galduetan ibiltzen nintzen, erromes bekatariaren itxurak eginez jatekoaren eskean mortu haietako etxaldeetan, eta gauez elurretan egindako zuloetan egiten nuen lo, negu loan dagoen hartzaren antzera, sekula jakin gabe hurrengo egunera iritsiko nintzen ala izoztuta aurkituko ninduten hurrengo udaberrian".
‎Eliza atari edo zimiterioetako granito gogorrezko aulki horiek hainbat zulotxo omen dituzte, eta aulkiek bezala elizaurreetako edo bidegurutzeetako gurutzeek ere bai. Pentsatzen da, nahiz eta ez jakin ziurtasun osoz, erromesek leku santu haietatik zerbait eraman nahiz harrietatik kendutako hartxintxor edo harea apurrak lortzearren egindako zuloak direla.
‎Maria Odoltsuaren bost urte horiek amaitu aurretik, Roland Dee, aita, miserian hil zen 1555 urtean, eta John, semea, kartzelan zegoen. Egia da Johnek hilabete batzuk besterik ez zituela egin zuloan, eta kargurik gabe askatu zutela, baina bizitza guztirako erresumina uzteko adina izan zen hura.
‎Urdazubiko Salbatore monasterioko bere gelaxkan zeukan abade Bernardo Zabalegik. Eskritura Sainduak nork bere mintzairan irakurri ahal izateak arimari ekartzen ahal dizkion kalteez ari zirela, hara non abadeak delako liburuaren ale bat atera zuen zoruan egindako zulo ezkutu batetik. Agerre gaztearen eskuetan utzi zuen.
‎Hartan ari ginela bigarren krakara entzun genuen, ikusten ari ginenaz harriturik eta beldurtuta. Bata bestearen atzetik, Carvallok egindako zuloak adina krakara entzun ziren, eta harritzarra zatituta geratu zen bide erdian.
2008
‎Ondo ezagutzen zuen Barbosak, bai, auzo hura. Hainbat zerbitzu zeuzkan eginda zulo hartan, bazekien poliziak ez zuela ezer jakin nahi han barruan gertatzen zenaz, eta lisboarrei ez zitzaiela batere ardura hangotarrek elkar akabatzea, kanpokoei arazorik sortzen ez zieten bitartean.
2009
‎Armairuaren ondoan, iltze pare batez hormari eutsita. Hantxe zegoen Perezen bodegatxoa ere, hormaren oinean kurioso kurioso egindako zuloan. Hareharrizko lauza pare bat, ohartu zen, zizelkatuak eta gastatuak zeuden eta haren inguruan zoruko baldosa moztua.
‎Lasterka begirada bat botatzera joango zen, gau hartan bertan seguruena. Ardo botilak kokatzeko Perezek egindako zuloa ikusiko zuen. Botilak kontuz kendu.
‎Bestelako iluntasun bat zen aspaldi bere barruan bizi zuena. Perezek egindako zuloari begira, olatuak mehatxuka altxatzen barruntatu zituen urrutian. Bere emaztearen arropa eta argazkiak ezkutatzen zituen lekutik oso gertu zulatu zuen Perezek.
‎Ni etorri aurretik Miel egon zen izkinara begiratu nuen. Itzal artean ezkutatuta ere, lurrean egindako zuloa ikus nezakeen. Baldosa pare bat altxatuta zeuden, ardo botilak jasotzeko egituratxo bat lurrean kokatzeko.
‎Barre algara handia entzun zen, ondo ezagutzen baitzituzten kukuaren tranpak eta gezurrak. Ondoren, okilak eskaini zion berak arbola baten barruan egindako zuloa, baina nola egongo zen hontza negu guztia etxetik irten gabe?! Gero, txantxangorriak hartu zuen hitza:
‎Domingok, zauriaren neurria egiaztatu nahian edo, bizkar zorroa apur bat baztertu, balak zorroan egindako zuloarekin batera, isurkari jario nola halako bat ere ikus zezakeen, zuloa eta zulo ingurua blai?, eskua zorroaren azpitik sartu?. Eman zidatek, bai, baina ez diat minik nabaritzen, esan zion Chaplinek une hartan?, haztatu ere, haztatu zion bizkarra han eta hemen, eskua garondopetik ere sartuz, harik eta, pixka pixkaka, Chaplin zauritu ez zutelako susmoa nagusitu zitzaion arte; eta orduan, sinets ezin zezakeena hobeto egiaztatzeko, Chaplin eserarazi, zorroa, alkandora eta elastikoa kendu eta, zauririk ez zuela ohartu bezain laster, Chaplin besarkatu, eta honela esan zion, pozaren pozez:
‎Halakoak bururatzeagatik zoratuta nengoela pentsatzera heldu nintzen eta errudun sentitzen nintzen. Baina desilusioak egindako zulo bakoitzak arima urratzen dizu, eta inozentzia galduz zoaz, eta nik, inozentziarik gabe pentsatzen jarrita, mamuak baino ez nituen ikusten han eta hemen. Bereziki, handik urte batzuetara, Ama Birjinaren eguneko dantzaldi madarikatu eta lazgarri batean gertatu zenaren ondotik.
‎Barre algara handia entzun zen, ondo ezagutzen baitzituzten kukuaren tranpak eta gezurrak. Ondoren, okilak eskaini zion berak arbola baten barruan egindako zuloa, baina nola egongo zen hontza negu guztia etxetik irten gabe...! Gero, txantxangorriak hartu zuen hitza:
‎Domingok, zauriaren neurria egiaztatu nahian edo, bizkar zorroa apur bat baztertu –balak zorroan egindako zuloarekin batera, isurkari jario nola halako bat ere ikus zezakeen, zuloa eta zulo ingurua blai–, eskua zorroaren azpitik sartu –" Eman zidatek, bai, baina ez diat minik nabaritzen" esan zion Chaplinek une hartan–, haztatu ere, haztatu zion bizkarra han eta hemen, eskua garondopetik ere sartuz, harik eta, pixka pixkaka, Chaplin zauritu ez zutelako susmoa nagusitu zitzaio...
2010
‎–Baina hori ez da inoiz gertatu! Arkeologoek oso ondo gordetzen dituzte froga guztiak, baita satorrak egindako zuloak ere. Intrusioak egon daitezke, bai, erori daiteke zulo horretatik pieza bat, baina gu ohartzen gara, horretarako garelako arkeologoak.
‎izpa, kariak ondo ikusi dute. Oietako iru izpa, kari, Arbazegi suagatu zutenean, estu ta la, i ibili dira eta bonba batek lu, ean egindako zulo baten ogei miñutuz etzanda egon bear izan zuten.
2011
‎Jing Fu zulo bat pintatzen hasi zen koadroan. Lurrean egindako zuloaz aparte, mihisean landa ikusten zen, ilunabarrez, eta belardiaren erditik oihanerantz sartzen zen bidexka bat. Hilobia margotutakoan, alaba koadroko hilobi hartan ehortziko zuela esan zuen pintatzailearen boz dardaratuak.
‎elurrak egindako zuloa.
2012
‎Bizkarroiak larruazalean egindako zuloa infektatzen erraza da; eta zizarea oraindik barruan dago, kanpora irteteko inolako asmorik gabe.
‎Gero uretatik neukan tartea neurtu nuen, eta ainguraleku edo ubide bat egiteko zuloa egitea erabaki nuen, ura kanoa zegoen lekuraino iritsarazteko, kanoa uretaraino ezin nuela eraman ikusita. Beraz, lan horri ekin nion, baina lanean hasi bezain laster hasi nintzen kontuak ateratzen:
‎Menditik hondartzara jaitsi nintzenean, lehen esan bezala, uhartearen hego mendebalean, nahasia eta harrituta geratu nintzen erabat. Ezinezkoa zait adieraztea nire arimaren izu ikara hondartzan buru-hezur, esku, oin eta giza gorputzen beste hezur batzuk sakabanatuak ikusi nituenean; bereziki, arretaz begiratu nion sua piztua egon zen lekuari, eta, jolastoki bat balitz bezala, haren inguruan egindako zulo biribilari, han eseri eta egingo baitzituzten zoritxarreko basatiek jai anker horiek lagun hurkoen gorputzekin.
2013
‎–Ez dut bertzerik egiten zulo honetan sartu nauzuenetik.
2014
‎Euria egongelan eta gu sofan eserita, funtzionatzeari utzi zion telebistari begira. Balek egindako zuloetatik begiratzean nor agertuko eta gu, gogoratu ezin genitzakeen hildako lagunen aurpegien antz izugarri batekin.
‎19:30ak. Jontxu Butron trapagarandarra, Antxon Jauregizuria leioaztarra, Valentin Saez de Sagastegi eta Abelardo Elgea gasteiztarrak, Mikel Solaun eta Txintxu Legarreta bilbotarrak, Manu Bengoetxea algortarra, Joseba Marina eta Niko Madariaga barakaldarrak eta Josu Bilbao Fullaondo sestaotarra sukaldeko patioan egindako zuloan sartu, eta kartzelako murruaren bestaldean atera ziren. Haiekin, baita bost preso sozial ere.
‎Pixka batean segitu ostean, egindako zuloa tapatu du. Ez du berehala atera nahi, bi egun barru aita datorrelako bisitan, eta ikusteko gogo handia daukalako.
‎Aurretik egindako zuloa destapatuta, lanari ekin dio. Sabai gainean dagoen burdinazko egitura askatu behar du orain.
‎Ezer baino lehen, ganbaratik gela itsura jaisteko egindako zuloa tapatzeko, tranpilla bat egiten dugu. Lonarekin bildutako ohol zati fin bat erabiltzen dugu horretarako.
‎Mujikak, zorionez, posta-etxeko nagusi bat ezagutzen zuen, eta gizon horrek ez zion muzin egingo, haren ustez, zalgurdia edo zaldiak alokatzeari zein saltzeari, ongi ordainduz gero. Hiritik atera behar, ondoren, baina hesian egindako zuloek erraztuko zioten irteera Mikel Strogoffi.
‎Nadiak bere lekua laga behar izan zuen. Mikel Strogoffek, kriseiluetako baten argipean bilaketan aritu eta gero, meatzariren baten pikotxak egindako zuloa aurkitu zuen, eta neska gazteak han hartu zuen babes, bidaian aurrera noiz segituko zain.
‎Ehortzi egin nahi izan zuen orduan, estepan agerian egon ez zedin, eta Nikolas bizirik lurperatzeko egindako zulo hura bera zabaldu eta handitu egin zuen hilik etzanda jartzeko! Eta haren ondoan Serko txakur leiala kokatuko zuen!
‎–Argitu hemen, mesedez, eskatu zion Asiainek, arestiko purrustadaz lotsaturik?. Postek egindako zuloak ikus daitezke. Baita putakume haren odola ere.
‎–Onartzen dut, aita, harria bota dudala, baina bertze norbaitek egindako zuloari bota diot nik?!
2015
‎Isilune bat egin du Hortentsik eta eskuan duen palarekin satorrak aurretiaz eginiko zuloa estaltzen hasi da, gero beste tonu batekin hitz egiten jarraitzeko:
‎Bere inguruan, etxeak bakantzen hasi direla konturatu da. Espaloia ere estutu egin da eta enbor meheko zuhaixkak joan dira azaltzen harlauzetan egindako zuloen artean. Espaloiaren koska jaitsi eta galipotezko errepidearen ertzetik jarraitu du.
‎Bakarrik utzi nindutenean, aurreko aldrebeskeria nolabait konpondu nahian, ditxosozko katua hartu eta Anicak egindako zuloraino eraman nuen. Baina ezin izan nion lurrik eman.
‎bi zirkulu ageri dira, kopetaren alde banatan: egindako zuloen markak. Ongi ikusten dira kopeta hezurra atzera berriz lotzeko erabilitako titaniozko grapak ere.
2016
‎Ertzain gazteak esan didanez, gaur goizean igo dira Gorbeiara lankide bat eta biak. Gurutzearen oinean Kirmenek egindako zuloa aurkitu dute, baina pendriverik ez.
‎Fikzioa da sinesgarria izateko lanak dituena, errealitateak ez du zertan. Adreiluzko etxe laranja koloreko horietariko batean, adibidez, adreilu laranjaz estali dute jabeek garai batean leihoarentzat egindako zuloa, baina, orain dena horma den arren, bertan jarraitzen du leihoa babesten zuen hesiak. Koadernoan apuntatuta geratu da herriak oharkabean arkitektura garaikideari egindako ekarpen kalkulaezina:
‎gizakiak egindako zulorik handiena ez da iristen
2017
‎Ohizko drama moderno itxia balitz hau, psikologikoa esaterako, protagonistak, berak egindako zuloan amildu eta hobiratuta bukatuko luke; alegia, bera izango litzateke, makina itsu baten antzera, bere patu tragikoaren egilea. Gure protagonista ere, bera da patuaren egilea.
2018
‎Tira, berarekin hitz egin dut, diozuena baino luzeago, dirudienez. Gizon jatorra, esan didanez, irakurri, ia besterik ez du egin zuloan sartu zutenetik, baina ez ei da geratu irakurtzea merezi duen ezer ia. Dioenez, ona zen guztia baztertu dute zabor hutsa uzteko.
‎Bigarren Suhiak hilobiaren atea ireki zuen, eta barruan hilkutxa ustela ikusi zuen. Pintura beltza aspaldi eroria zitzaion, eta paulownia egurrak, zizareek egindako zuloez josita, abaraska bat zirudien. Hilobia kobazulo bat zen berez, garaieraz pertsona erdi baten neurrikoa eta azaleraz estera bat eta erdi adinakoa.
‎Ganbararaino igo zen. Han zegoela, kandela amatatu, bazter batean zeutzan lasto metak alboratu, eta horman egindako zuloa agertu zen. Ez zuen ematen zulo hartan kristau baten gorputza sar zitekeenik, hain zen estu eta txikia, baina han ostendu zen deabrua, arratoi baten moduan.
2019
‎Pentsatzen jardun zian denbora batez. Gero, makulua, kapela eta berokia hartu, baita poltsa ere, eta elkarrekin joan gintuan etxetik kanpora, eta, kalez kale, ibaiertzeraino, eta han esan zidaan egiteko zulo bat aztarrika, eta hantxe lurperatu zian poltsa. Esan zian:
‎Beste aldera pasatzerakoan, eskailera ere pasatu eta kanpora begira jarri zuen orain, hormaren kontra, arrapaladan irten beharra izanez gero prest izateko. Bazekien non egin zuloa, gainera lurra iraulita ageri zen, ez zegoen landaretzarik. Hala ere, bereak eta bi kostatu zitzaion zuloa egitea.
‎Herriko andreek jakin minez aztertu dituzte emakume arrotzak. Batzuk lurrean egindako zulo ketsuen aurrean daude, jatekoak prestatzen. Apur bat zorabiatuta sentitu dira hirurak lipar batez, egundo aditu gabeko usainen nahasketa batean murgilduta.
‎Are, errege kastakoa izatera deitua izateagatik zalantzarik gabe, ez dirudi goiko agintariak nekarazi behar izan zirenik, esan nahi baita, Amabirjina eta Jainkoa, ez eta seigarren hierarkiako aingeruak ere, gertaera osasungarria jazo ahal zedin, eta gertaera horri esker, orain badakigu, lortu zuen agian Portugalek bere independentzia. ...nso haurraren haurtzaina, bere ohean zetzala, lo, eta Andredena Maria agertu zela bere aurrean, begitazioan, eta esan zuen, On Egas Moniz, lo al zaude, eta honek, amets egiten ari ote zen edo esna ote zegoen ez zekiela, galdetu zuen, ziur izateko, Andrea, nor zara zu, eta andreak arrapostu, onez, Ni Amabirjina naiz, eta agintzen dizut Resendeko kontzejuan dagoen Carquerera joateko, eta han zaudela egizu zuloa aitzurrarekin, eta behiala nire izenean eraikitzen hasi zen eliza bat topatuko duzu, eta nire irudi bat ere topatuko duzu, eta irudia zaharberrituko duzu, beharrezkoa izango du-eta abandonu tristearen ondoren, eta gero hantxe egingo duzu bijilia, eta haurra aldarean ipiniko duzu, eta jakin ezazu une hartantxe guztiz sendaturik eta osasuntsu geldituko dela, eta gero artoski zaindu ezazu, bai... Pozarren iratzarri zen On Egas Moniz, langile jendea bildu zuen, eta, mando gainean, Carquerera abiatu zen, eta Amabirjinak esaniko tokian aitzurtu zezatela agindu zuen, eta han zegoen eliza, baina benetako ustekabea gurea da, ez haiena, garai bedeinkatu haietan goitik zetozen gaztiguak ez zirelako inoiz engainagarriak, ez eta alferrekoak ere.
‎Orduan ez zuen malko bakar bat ere isuri: pala eta pikatxoiaz berak egindako zuloan gorpua sartu eta, epitafio gisara, Internazionala abestu zion ukabil itxia jasoz. Guillaumeren heriotza gertatu eta pare bat hilabetera hil zuten Frédéric.
2020
‎Itsasuko Atekagaitz edo Pas de Rolandeko pasabide estuak ematen dio izena nobelari. Errobiko arroilaren hasieran dago igarobidea, eta harkaitzean egindako zulo batetik barrena pasa behar da. Kondairak dioenez, Errolan izan zen Durandal ezpataz harkaitzean zuloa egin zuena, berarekin zihoazen gudariak handik pasa zitezen.
‎Goizuetako pilotasoroa, Aralarko glaziarra eta Hargibeleko Harri Kulunka. Mapako marka ugariek lurrean egindako zuloak ziruditen. Iduri luke meatzari kanadar euskaldunak oporretan ere atsedenik gabe diharduela lurrak zulatzen, zain puru baten bila.
‎Dora altxatu da atea irekitzera. Carmen bere logelako ohe azpian eginiko zuloan miatzera joan da. Santik egin zuen ezkutalekua.
‎Almandoztarrak kontatu duenez, inguruan inor ez zebilela ikusita barnera kuxkuxeatzera ausartu, eta, atea irekitakoan, basahuntz bat aurkitu du sabaitik buruz beheiti zintzilik, larrutua eta errairik gabe. Tiro batek egindako zulo garbia ikusten zitzaion lepoan. Aurreko hanketako bat upel txiki baten gainean zegoen aparte, behar bezala gatzatua.
2021
‎Beren gorputz gardenekin politak ere lirudikete, eta inork ez lituzke hartuko benetan diren munstrotzat. Sacculinaren larba emeak hamarratz baten giltzadurak bilatu, han zulo bat eragin, eta barrura sartuko du bere gorputzaren atal bat, halako bare sits edo zizare moduko bat, eta, metamorfosi baten bidez aldatuz, egindako zulo txiki horretan barrena sartu eta karramarroaren apopilo egingo da, haren bizkarroi edo parasito. Karramarro berdea eta kilomarra (hamarratz hegalaria) ditu ostalari gustukoenak.
‎Historia kondaira baino askoz lehorragoa da. Historiak dio itsasoak azaroaren 2an beretzat hartu zituen marinel eta soldaduen 550 gorpuak (200dik gora ingelesak omen ziren) hurrengo egunetan itzuliz joan zela, eta agertzen ziren neurrian hondartza atzeko hare muinoetan egindako zuloetan hobiratu zituztela.
2022
‎Handik hamar minutura, idazkaria lur izoztua urratzen ari zen bere bota handiekin. Etxerantz zihoan, baina hobe luke ibai izoztu batean egindako zulorantz abiatu balitz! Lotsa eta nazka sentitzen zituen.
‎Kolpearen eraginez, eskua kendu eta atzera jauzi egin zuen Eñautek. Trantzetik aterata, xafla urdinxka ikusi zuen Erkudenek egindako zuloan. Oraingo honetan, hitz luzeago bat zuen idatzia alde batean:
‎lurrean egindako txuloari,
2023
‎Dirua bakarrik ez. Unai Zabalak basoan egindako zuloan gordetzen zuen baita kostaldetik ekarritako kokaina zuria ere.
‎Sabotaje ekintzak egiteko ordua iritsi zitzaion. Sua eman zion banketxe bateko zuzendariaren autoari; mendiko telebista antena errepikagailua bertan behera bota zuen baserriko ganbaran prestatutako lehergailua eztandaraziz; armak ekarri zituen mugaz beste aldetik Elgetako basoan egindako zuloan gordetzeko. Eta, konturatu orduko," Iluna" komandoko partaide bihurtu zen.
‎Kalimazko egunetan hondarrean zanga bat ireki, eta barruan sartzen ziren, burua turbantearekin estaliz, elzam arekin. Lo egiteko zuloak egiten zituzten hondarrean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia