Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2002
‎Gutunak saileko goi arduradun baten sinadura darama. Lau euskaltzain izan ginen gauzak hola egitea salatzen ibili ginenak, Frantziako Iraultza gertatu zenetik batzuek uste baitugu hiritarrak berdintsuak garela, edo izan behar genukeela, botere publikoen aitzinean, nahiz bistakoa den ezetz. Gero, ez gara hemen gauzak harrotzen eta bazterrak nahasten ibiliko, nahiz diodan gisa dokumentazio zehatza dagoen, historiak aurrera segitu zuen eta hiztegi hau, aleka aleka, diru publikoa hartzen zuen egunkari batek eskaintzen zien erosleei.
2003
‎Arraroagoa da, ordea, bankari handi horietakoren bat giltzapean sartzen ikustea. Gaur egun, bada baten bat, Mario Conde adibidez, eta baita haren kolaboratzaileren bat ere, hala nola Enrique Lasarte, garai batean Gasteizko Bankuko lehendakaria izandakoa, Arturo Romany eta beste zenbait, Banesto kasuan iruzurra, bidegabeko jabetzea eta beste zenbait delitu egiteaz salatuak. Oraingo honetan, Santander Central Hispano (SCH) eta Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA) banketxeei iritsi zaie txanda.
2005
‎Are gehiago, askotan konponbide egokiagoak aukeratzeko neurriak izan arren, tartean interes estrategikoak daudelako gobernuek ez dutela aproposena egiten salatu du Roderok. Merkataritza, armagintza, ekonomia eta politikarekin lotuta dauden interesengatik, askotan ez dira behar gehien duten herrialdeak laguntzen.
‎Behatokiko zuzendariak, Paul Bilbaok adierazi duenez, Frantziako Estatua hizkuntz minorizatuekiko tolerantea dela esan izana da, azken hamar urteetan egin duen politika gero eta murriztaileagoa eta jakobinoagoa izan baita. Frantziako Estatuak politika egokia ez duela egiten salatu du Behatokiak eta hori ere hizkuntz politika aurrera eramateko modu bat dela. Herritarrek Behatokiari bidalitako salaketen artean daude Hiru Saretak (Seaska, Euskal Haziak, Biga Bai) egindakoa eta SNCF Frantziako tren konpainiari, Postari eta Justizia alorrari egindakoak.
2007
‎«Je connais la race des gens de ce pays ci» (Ib., 175). Péguy rentzat, beti zentzu izpiritual horretan, kontzientzia koldarrari traizio egina salatzen dion «oilar arraza» jendea ere badago: «La race de coqs n, est pas perdue» (Ib., 196).
2008
‎Egun hartan, proba batzuk egin zizkieten bateriei, eta beren kapazitatea behar baino baxuagoa zeukatela ikus omen zitekeen. Momentuan ez zutela ezertxo ere egin salatu dute ekologistek.
‎Euskal Herrian dagoen «salbuespen egoera eta demokraziarik eza duela 30 urteko diktaduraren parekoak» dela uste du Agudok. Euskal herritarren gehiengoaren onespena jaso ez zuen Espainiako Konstituzioa «demokrazia itxura eman eta inposizioa bermatu besterik» ez duela egiten salatu du, eta «Konstituzioaren aterkipean errepresio aro gordinak, biolentzia poliziala, tortura basatia eta jazarpena ezartzeko» baldintzak sortzen direla adierazi du.
‎Ukan sariak banatzeko ekitaldiaren aurretik, EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak elkarretaratzea egin zuen Lehendakaritzaren aurrean. Euskararen egoera larria dela nabarmendu zuen taldeak, eta administrazioek egoeraren gordintasunean sakondu besterik ez dutela egiten salatu zuen. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak duela gutxi egin zuen eskola ereduen inguruko proposamena testuinguru horretan sartu zuen, besteak beste neurri eskasak eta baliogabeak proposatzeagatik.
‎Lau urtez egongo dira Euskal Herriko arrantzaleak antxoa harrapatu ezinik, eta atzoko erabakia dela-eta atsekabetuta daudela azaldu du Miren Garmendia Gipuzkoako Kofradien Federazioko idazkariak. 7.000 tona harrapatzea proposatu zuten, eta modu oso kontrolatuan, baina Europan beren proposamena entzun ere ez dutela egin salatu du.
2009
‎Nolanahi ere, kaltetuek eta haien familiek neurriak hartuko dituztela iragarri dute, abandonatuta sentitu direlako. Espainiak Londresen duen enbaxadak ere ez duela ezer egin salatu dute.
‎NEKANE. (gogor) Andoni, niri garbi berba egin: Abeli beharrean jazarpena egiteagatik salatu naute?
‎Administrazioek eta alderdiek proiektua erakartzeko deus ez dutela egin salatu dute Aernnovako langileek
‎Halaber, alderdi politikoak Anzaren desagerpenaren gainean agertu duten jarrera gogor kritikatu du Galardik. Hauteskundeen kanpainan, adibidez, ez dutela desagerpena aipatu ere egin salatu du. –Bestaldera begiratzeak erakusten du hainbestetan aipatzen dituzten giza eskubideen inguruan zer nolako jarrera duten.
‎Madrilen zortzi gazteen aurkako epaiketa egiten ari zen bitartean, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iru, eko epaitegien aurrean elkarretaratzeak eginda salatu zuten auzia Gurasoak elkartekoek.
‎Frantziak hizkuntza gutxituen legerik ez duela egingo salatu du Hiru Saretak
‎Herritarrek ez dute aukerarik izan atzeraezineko ingurumen eraginak izango dituzten lan hauei buruzko erabakietan parte hartzeko. Proiektu horren aurka daudenen arrazoiei ez zaiela jaramonik egiten salatu du, eta gizarte osoarentzat onuragarriak izango diren alternatibak aztertzeko eskatu die, eta ez gutxi batzuei interesatzen zaizkien proiektuak soilik.
‎Udal araubidearen 26 eta 27 artikuluek ere argazkiak ez dituztela sinbologia terrorista gisa jasotzen azaldu du. Beraz, Bilboko alkatetzak araubidearen interpretazio interesatua besterik ez duela egin salatu du.
‎Sadam Husseinen gobernuak kartzelatu eta torturatu zuen Haifa Zangana, eta Londresera erbesteratu zen 1970eko hamarkadan. Erresuma Batuko Gobernuak Irakeko inbasioarekin eginikoa salatzen du etengabe bere liburu eta artikuluekin. Euskal Herrian da, eta Irakeko emakumeen egoeraz mintzatuko da gaur Bilboko San Frantziskoko Auzotegian, Gite Ipes elkarteak antolatuta.
‎Ondo neurtu genuke egoera honen esanahi guztiz kezkagarria. Antzina, euskararen alde ezer ez zutela egiten salatuta ziren egitura publiko horietatik batek euskararen bultzatzeko ekimen bat planteatzen du eta herritarrei doako proposamen baten baliatzeko aukera ematen. Eta herritarren aldetik ez da baiezko erantzun bakar bat ere bueltatzen!
2010
‎Eusko Jaurlaritzak Zapateroren politika jarraitu besterik ez duela egiten salatu dute zenbait alderdi politikok, bada Egigurenek argi adierazi du ezetz. Nahikoa da Euskadin gertatzen dena ikustea, Espainian oasia den herrialdea da.
‎Azken kale erasoen aurrean ezker abertzaleak ez duela argi hitz egin salatu du Barne ministroak. Era berean, kosta egiten omen zaio ekintza horiek kale borrokarekin zerikusirik ez dutela sinistea.
‎Lehenik eta behin, hainbat iragazki ezarri behar dira erabaki irmoa hartu aurretik, eta elkarte zientifikoetako zirujau plastikoei buruzko izenak eta datuak kontsultatu behar dira, hala nola Kirurgia Plastikoaren, Konpontzailearen eta Estetikoaren Espainiako Elkartea (SECPRE). Erakunde honek bazkide gisa onartzen ditu zirujau plastikoaren titulu ofiziala dutenak eta etika hutsegiteak egiteagatik salatutako beste batzuk kanporatzen ditu. Ebakuntza gelatik igaro aurretik SECPRE kontsultatzeak erabiltzaileari “profesional batek eta baldintza egokiak betetzen dituen zentro batean esku hartzeko berme osoa ematen dio; izan ere, istripuak eta konplikazioak ez dira zentro garrantzitsuetan gertatzen, baizik eta txikietan, gutxi ezagutzen direnetan eta antzutasun gutxikoetan”, jakinarazi du Bassas.
‎Honek erakusten du, diru faltsua egiteagatik salatua, Iruñeko kartzelan sartu aurretik, nekazari lanetik bizi zela gure Berdabio jauna, eta que no le comprenden las demas generales de la ley, ez zuela, alegia, inolako deliturik eginik aldez aurretik. Hori paperak diona.
‎Honek erakusten du diru faltsua egiteagatik salatua Iruñeko kartzelan sartu aurretik, nekazari lanetik bizi zela gure Berdabio jauna, eta que no le comprenden las demas generales de la ley; ez zela, alegia, inolako delitugatik zigortua izan. Hori da behintzat paper ofizialak dioena, baina, auskalo nola ziren gauzak zinetan.
‎Pentsa nolako giroa biziko zen Goizuetako herrian. Diru faltsua egiteagatik salatuak, Iruñeko kartzelan larrialdi hartan zeudenekiko errukiagatik ez ezik, herrian ibiliko zen marmarragatik ere, nor hasi enkante publikoan eztia erosten?, jakinik delitu ikaragarri bategatik giltzapetutako gizon errukarri batenak zirela?... Hortan sinale zer mauka ariko zuten alkate eta gainera eskribau zenak eta bere aldekoek.
‎Nahiz eta irakurketa desberdinak garatzen diren, gailentzen den diskurtsoa egungo etorkinengandik urrun mantentzearena da. Esaterako, gaurko migratzaileek harrera gizartean txertatzeko ahaleginik ez dutela egiten salatzen da, gizarte laguntzez aprobetxatzen direla, etab. Oro har, eta arrazoitzen ez badute ere, egungo etorkinek integratzeko errazago dutela nabarmentzen dute.
2011
‎Ez du justizian sinesten. Zaruma Cabrera familiari indarra eta «zorte ona» opa zion, baina zinpekoen epaimahaia egonik «ezer ezin dela» egin salatu zuen. Laffage 2007ko sanferminetan hil zuten.
‎«Adibidez, Bilboko alkateak esan berri du bere esku dagoen guztia egingo duela meskita ez eraikitzeko, erlijio askatasuna bermatu ordez».Erakundeen aldetik gizarte eskubideen murrizketa bultzatu dela iruditzen zaie. Iaz EAEn III. Immigrazio Plana martxan jarri behar izan zela gogoratu dute, baina urtea bukatu arte plana egituratzen hasi ere ez zirela egin salatu dute. «Goizenera urte honen bukaerarako egongo da prest».
‎Iñaki Azkuna Bilboko alkateak eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak osatutako tandemak asteazken honetan gerraren aldeko apustua egitea salatu du Tasio Erkizia ezker abertzaleko bozeramaileak, Ertzaintza bidali dutelako Kukutza Gaztetxea husteko.
‎Nahiz eta diruaren kontrabandoa izugarria izan, egiten zen beste kontrabandorik ere. Hondarribiko Artxiboan dagoen 1599 urteko dokumentu batean bi hondarribiar ageri dira, Tomas de Alverrok Juan Martinez de Oyarzabal Ingalaterratik ekarritako aratxe edo txahal larruen kontrabandoa egiteaz salatzen du. Oyarzabal jaunak bere defentsarako zera dio:
2012
‎Abiadura handiko trena gelditzeko eskatu zuten. Azpiegitura horrek dirua xahutu bertzerik ez duela egiten salatu zuen Elizaldek, eta, aldiz, gizarte gaietarako dirurik ez dagoela erraten duela Nafarroako Gobernuak. Boterea enpresen esku uzten duen sistemaren adibidetzat jo zuen AHTaren proiektua Elizaldek, eta sistema bereko proiektu gisa aipatu zituen goi tentsioko linea, Castejongo zentral termikoa, Itoizko urtegia eta haustura hidraulikoaren bidez gasa ustiatzeko martxan jarri nahi dituzten egitasmoak.
‎Hala izanik, arduradunen kontrako neurri penalak hartzea aztertzen ari direla argitu zuten, osasunaren kontrako delituagatik. Europari muzin eginez Salatu zutenez, urtegia zabalik zenean ere Europako Batasuneko araudia urratu zuen. Hala, Europan kexa jarriko dutela jakinarazi zuten ekologistek, ur politiken zuzentarau bat urratzeagatik, urtegia zabalik zenean araudian ezartzen diren kutsadura neurriak gainditu zirelako.
‎–Ez dezagun egin salatzen dugun gauza bera, idatzi du Semperek Twitterren daukan kontuan.
‎KARLOS: (jaso eta) Hurrengoan Justiziari traba egiteagatik salatuko nauela esan dit Nekanek?
‎Haserre dago urritasuna duten pertsonen komunitatea, administrazioarekin batik bat, baina baita enpresariekin eta gizarteko hainbat eragilerekin ere. Oinarrizko eskubideak oraindik orain bermatu gabe dituela eta krisi ekonomikoak beren kideen egoera prekarioa okertu baino ez duela egin salatzen du.Hogei urte bete ditu Euskadiko Elbarrien Elkarteak, Bidaideak elkarteak, eta haserre daude bertako kideak, oso. Deustun duten egoitza nagusian hartu gaitu elkarteko koordinatzaile den Txema Alonsok, Agirre lehendakariaren kalean.
2013
‎ELA, LAB, ESK, STEE EILAS, EHNE, HIRU eta CNT sindikatuek eta 60 bat gizarte taldek bihar greba orokorra egitera deitu dituzte herritarrak. Ustez krisiari aurre egiteko gobernuek abian jarritako politikek hura" areagotu" baina ez duela egin salatu dute. " Egungo egoera ez da krisi ekonomikoaren ondorioa, krisiaren aitzakian martxan jartzen ari diren politiken ondorioa baizik.
‎Antolatzaileek biktimak aitortzea eta memoriaren balioa azpimarratzea eskatu dute. Halaber, erakundeek ez dutela ezer egiten salatu dute.
‎Eta kexak hasi ziren. Bizilagunek egunkarietako zuzendariei gutunak bidaltzen zizkieten lorik ezin zutela egin esanez; tren geltokiko langileak segurtasun faltaz kexatzen ziren eta euren lana efizientziaz ezin zutela egin salatzen zuten; agintariek hura estatuaren kontrako gerra zikina zela zioten eta ahaleginak egiten ari zirela gaizkilea identifikatzeko,, lasai egon daitezke Ljubjlanako hiritarrak?. –Tren geltokiko erasotzailearen?
2014
‎«Negoziazio mahai horretan erabakiko den gauza bakarrenetariko bat Lakuako alfonbraren kolorea izango da». Izan ere, elkarrizketa sozialean sindikatuek enplegu, lan osasun eta prestakuntza gaiak kudeatu besterik ez luketela egingo salatu du. «Jaurlaritzak esparru horietan erabakitzen dituen politikaren lagungarri hutsa litzateke elkarrizketa soziala».
2015
‎«Baimenik gabe erabiltzea agintarien edo segurtasunerako erakunde eta indarretako agenteen segurtasun pertsonala edo familiarena arriskuan jar dezaketen irudi edo datu pertsonal edo profesionalak, edo babestutako instalazioen segurtasuna eta operazio baten arrakasta arriskuan jar dezaketenak, informatzeko oinarrizko eskubidea urratu gabe». Azken hitzak legearen lehen bertsioetan agertu ere ez zirela egiten salatu dute hainbat kazetarik, eta protesten eraginez hartu zutela aintzat, azkenean, informazio eskubideak merezi duen babesa. Nekez ezkon daiteke, ordea, informatzeko eskubidea arau hauste horrekin, eta protestak ez dira baretu.Euskal Herrian, esaterako, egunotan Kazetaritza ez da delitua kanpainak atxikimendu ugari jaso ditu Iraitz Salegi kazetaria Auzitegi Nazionalean auzipetuta dagoela salatzeko, eta lege berriarekin egoera okertuko dela kritikatzeko.
‎PSE EEk azken aldi honetan bezala, goitik behera kritikatu zituen jeltzaleen proposamenak. Eurek bere garaian Udal hauteskunde programatik hartutako 60 neurri proposatu zituztela adierazi zuten, eta jaramonik ez zaiela egin salatu. Hori dela eta, aurkako bozka iragarri zuten.
‎Gobernuan zen PP alderdiak eraikinaren bi zati handi eraitsi eta etxebizitzak egiteko asmoa erakutsi zuenean sortu zen plataforma. Ondare arkitektonikoarekin negozioa egitea salatu eta Tabacalera zaharraren erabilera auzoak adostea nahi izan zuten. 2009an eraitsi zituzten eraikinaren bi alboak eta etxebizitza berriak egin.
‎Irantzu Lekue artista gasteiztarrak joan den irailean instalazio bat eginez salatu nahi izan zuen instituzioen utzikeria. Instalazioa (koloretako ranguli bat marraztea lurrean) KREA eraikinaren barruan burutu zuen eta udaltzainek atera behar izan zuten ekintza burutzen ari zela.
‎Ez gintuen ba auzitara eraman zakur beltz halakoak!, ohoreari kalte egiteaz salatuta.
‎Kongresuari men ez egiteaz salatuko zaizu.
‎MEN EZ EGITEAZ SALATU DITUZTE
2016
‎Pederastia kasu zenbait gertatu dira herrian, eta horrek ondorio nabarmenak izango ditu protagonista gaztearen familian. Susmagarri nagusiaren laguna da aita, eta jakinaren gainean ez ikusiarena egiteaz salatuko dute; errugabetzat jotzen duten arren, goitik behera aldatuko da etxekoen bizimodua: aitak atzerrian lan egiteko eskaintza bat onartu eta ospa egiten du; ama guztiz abailduta dabil, psikologo eta pilulen laguntza beharrean; gainera, biktima baten ingurukoek, mendekua hartzeko, anaia txikia harrapatuko dute kotxez, nahita.
‎Udal aurrekontutik kanpo dauden lau milioi euroko soberakina zertan inbertitu erabakitzeko parte hartze prozesua zabalduko dutela ere iragarri zuen.Nagusiki, horiexek izan ziren argudio nagusienak.SOZIALISTEN ARGUDIOAK AURKAKO BOTOA IRAGARTZEKOPSE EEk azken aldi honetan ohi duen bezala, goitik behera kritikatu zituen jeltzaleen proposamenak. Eurek bere garaian Udal hauteskunde programatik hartutako 60 neurri proposatu zituztela adierazi zuten, eta jaramonik ez zaiela egin salatu. Hori dela eta, aurkako bozka iragarri zuten.
2017
‎Bakoitza bere eremuan. Bada arrisku bat zama guzia hiztunaren gain ematea, baina bada ere beste arrisku bat, instituzioek ez dutela aski egiten salatzea bakarrik. Azken sei urteetako Mintzalasairen mezua hori izan da:
‎izenburuarekin. Horrez gainera, sexu abusuak egiteagatik salatutako apaiz batzuen defentsa ere eraman izan du auzitegi kanonikoetan.
‎Mendeko Ekarpen Finantzarioen inguruan eztabaida handia sortu zen, haiek erosi zituzten hainbat norbanakok salmenta ez zela modu zuzenean egin salatu zutelako, informazio ez nahikoarekin, eta dirua berreskuratzeko eskatu zutelako. Kontsumobideren bitartekaritzarekin, 2014an Eroskik inbertitutakoaren %70 berreskuratzeko proposamena egin zien ekarpenen jabeei:
2018
‎Gaizki egin nuen, hori onartzen dut, konforme? Baina bullyng egiteaz salatu nauzue, eta hori ez da egia.
‎Justizia egiteko garaia iritsi da. Argentinan eta Bergarako epaitegian bi kereila ditugu irekita, Elgetan faxismoak egindakoak salatzeko. Biktima eta talde memorialistekin elkarlanean, behin betiko frankismoaren inpunitatea buka dadin, egia eta benetako justizia exijitzeko"
‎EAJk bigarren eskaera horren aurka egin zuen eta idatziaren aurka bozkatu zuen. PSEk, aldiz, bere argudiaketan pentsiodunen aurka gogor egin eta demagogia egiteaz salatu zituen arren, mozioaren alde egin zuen azkenean, nahiz eta Gasteizko legebiltzarrean eta Euskal Herri osoko udaletxetan kontra bozkatzen ari den".
2019
‎Lehen bide hura joan zen urtarrilean iritsi zen bukaerara; izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen baliogabea izan zela erraustegiaren kontratua bertan behera uzteko erabakia. Kontu Auzitegian, berriz, botere desbideraketa larria egiteagatik salatu zituen GHK k Bilduko bi agintari ohiak, baina kasu horretan, auzitegiak Errazkini eta Intxaurrandietari eman die arrazoia.
‎Hik eman dion txartela, orain, hoa berarekin erantzun zidaten aho batez. Gizonaren ondoan eseri eta kortesiazko solas batzuk egin orduko salatu gintuen geure mintzoak. Elkarri beha gelditu ginen.
‎Nola antzeman aipamen faltsuak Interneten (eta zer egin salatzeko)
‎Greba eginda salatu nahi dute, krisi ekonomikoa aitzakiatzat hartuta osasun zerbitzuan egindako murrizketek lehen mailako arreta astindu dutela. Ildo horretan, nabarmendu dute zailtasun handiak dituztela eguneroko martxan:
‎Lehen bide hura joan zen urtarrilean iritsi zen bukaerara; izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen baliogabea izan zela erraustegiaren kontratua bertan behera uzteko erabakia. Kontu Auzitegian, berriz, botere desbideraketa larria egiteagatik salatu zituenBilduko bi agintari ohiak GHK k, baina kasu horretan, auzitegiak Errazkini eta Intxaurrandietari eman die arrazoia bigarrenez. Izan ere, joan zen urriaren 10ean ere haien aldeko ebazpena eman zuen auzitegi horrek.
2020
‎Mende pasa daramate horrela. Espainia hondoratzen ari dela, pikutara doala eta munduak ez duela ezer egiten salatuz eta, okerragoa dena, espainiarrak ez direla kezkatzen. Ikuskizun gogorra da benetan, baina egin ezazu proba.
‎Beste batzuetan, berriz, «eskuduntzarik» ez zutela erantzun diete. Sindikatuak uste du langile eskasia handia dagoela Lan Ikuskaritzan eta Osalanen, eta ez dituztela bisitak egiten salatutako enpresetara.
‎Krisi honek une honetan ingurune digitala kontrolatzen duten multinazional teknologiko eta plataforma gutxi batzuen indartzea ekarri du, zeinak gure datuak euren balio propioa handitzeko erabiltzen dituzten. Esnaola Arribillagak datuen jabetzaren eta burujabetzaren gaineko kontzientzia garatzeko beharraz hausnartu du, euskal hezkuntza sistemen digitalizazioa multinazional estatubatuarren eskutik egitea salatu du eta, oro har, estrategia digital oso baten beharra azpimarratu du, datuen eta teknologiaren burujabetza oinarri izango dituena.
‎Historialarietasoziologoetatikpoetabatenganagatoz, BitorianoGandiagarengana. Hiru gizon bakarka poemaeta kantu liburua 1974an argitaratu zuen Bilboko Gero argitaletxeak5, eta norbaitek politika egiteagatik salatu zuen liburuaren banaketa egin baino lehen eta justizia frankistak auzitegira eraman zuen, eta hona haren mintzaldia epaimahaiaren aurrean:
‎5 Osasuna: Amiantoa zegoela jakin arren, hondakinak kentzen zebiltzan langileen osasunagtik ezer ez egitea salatu dute sindikatuek.
2021
‎" Momenturen batean familia batu eta euren artean elkarrizketa bat eduki irakurtzen ari zirenaz, zeri buruz zen istorioa, zer gustatzen zitzaien, zer ez...". Nahikoa ez izanik ere, hitzezko testuen kasuan horretarako joera handiagoa dagoen arren, arestian aipatzen zen alfabetizazio eta kontsumo digitalarekin hain lotuta dagoen irudiaren lanketa gertatu ere ez dela egiten salatzen du:
‎270 lagun hil ditu, horien %80 kanakak edo Pazifikoko herrietakoak. Giro horretan ez dagoela galdeketarik egiterik salatu dute independentistek, besteak beste melanesiar kulturan doluari ematen zaion garrantziagatik. Nagusikeria kolonialistaz erantzun du Parisek, artxipelagoko herri indigenari entzungor.
‎Bi oreneko eztabaidaren ondotik, 141 boz bildu ditu alde. Bilera hautetsien erdiekin egitea salatu dute
‎«Jaurlaritza Corrugados auzia kanpaina politiko gisa erabiltzen ari da bere industria eta ingurumen politika zorigaiztokoa ezkutatzeko». Aernnova, ITP, Alestis, H&M edo Tubacexen kaleratzeak direla-eta Tapiak ez duela«ezer» egin salatu du.
‎Bigarren hezkuntzan, berriz, eragin apalagoa izan zuen. Sukaldarien artean %55eko eragina izan zuen, eta garbitzaileek ezin izan zutela greba egin salatu zuten Jaurlaritzak jarritako gutxieneko zerbitzuengatik. Datu horiek ez datoz bat Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak emandakoekin.
‎Barre egiteko baina hausnartuz. Burla egiteko salatuz. Beraiek, gurekin, “gu”ak sortzeko.
‎Poliziak egindakoak salatzeko, alta, garaiko demokrata askok bazuen nahiko motiboa.
‎Euzko Abertzale Ekintzak poliziaren egitekoak salatu zituen eta ikerketa eskatu:
‎Gauza larria zen, eta, ihardespen anitzen artean, Iruñeko Udalak poliziaren egiteak salatu zituen. Udalaren erabakiak dio:
‎EAJk ere Guardia Zibilaren egiteak salatu zituen," gehiegizkoak eta irrazionalak" zirelako.
‎Ezin dut lan egin salatu behar ditugun instituzioekin harremanak dituen pertsona batekin.
‎Bestalde, 2016az geroztik Zaldibarko zabortegia" arrisku larrian zegoela" eta ez direla" beharrezko neurketa eta kontrolak" egin salatu dute. " Eta horretan ardura politiko zuzena dute Eusko Jaurlaritzak eta Iñaki Arriola sailburuak", nabarmendu dute.
2022
‎152). Oihartzungo Basajaunak, zerra nola egin salatu ondoan amorraturik, hortzak okertu zizkion, eta nahi gabe tresna hobetu zuen: " Así se propagó el uso de la sierra en el mundo" (Barandiaran 1984a:
‎Ez dela artea, Gasteiz zikintzen duen zerrikeria baizik, hori ere zehaztu du, jakinki pareta hondatzaileen defentsoreek marrazkiok artea direla aldarrikatuz egingo diotela eraso, artearen aurka egiteaz salatuko dutela, denok bai baitakigu kulturaren aurka jardutearena baino salaketa okerragorik ez dagoela agintari batentzat, areago historikoki kultura sustatzen lan eskerga egina duen udal tradizio batekoa izanki.
‎Foro Sozialaren arabera, egia partekatzea, bilatzea eta aitortzea «urrats bat izan daiteke biktimen bizitzak berreraikitzeko». Estatuaren biktimen urraketa horiek «posible dira erakundeen isiltasunagatik», dio txostenak; «izan ere, salaketen preskripzioak eta egindakoa aitortzeari uko egiteak salatuak babesten ditu, eta zigorgabetasuna ematen die».
‎Euskotrenek geltokiko Hallean jarri nahi duen Burdinbidearen Euskal Museoaren aurka egin du elkarteak Bilbo osoko herritarrei espazio publiko bat ixtea justifikatzeko burutapen hutsa dela leporatuta. Bestalde Euskotrenek eta Udalak espazio hori publiko eta irekia izateko ez dutela ezer egin salatu du Lokomotorak.
2023
‎EH Bildurentzat, zerga sistemaren erreformari buruzko eztabaida «beharrezkoa» da; are gehiago, ohartarazi du munduko gobernu gehienetan ireki dutela eztabaida hori; besteak beste, azken urteetako gertakari sozialek eta ekonomikoek desberdintasun sozialak «areagotu» egin dituztelako. Hori ikusirik Eusko Jaurlaritzak ez duela ezer egin salatu du Urruzunok: «Hemen ez da ezer entzun; hemen kilkerra entzun da.
‎EBk «lantalde» bat sortu zuen, Greziaren aurkako ekintza legalak abiatu edo salaketak ikertu beharrean. Joan den hilean idatzitako txostenaren amaieran, eskubideen arduradunak adierazi zuen ez zela «inolako aldaketarik egin salatutako praktikan». Jarduteko uzkur egoteak agerian uzten du tentsio handia dagoela Europako migrazio politikan:
‎Kirio Gastearena Ojo Justizia plataformako kideak bide beretik egin zuen epaiaren balorazioa. Hala ere, justiziarik ez dela egin salatu zuen: «Katua sakatu zuenak badaki zein diren eragindako zauriak.
‎Justiziarik ez dela egin salatu zuen Kirio Gastearena Ojo Justizia plataformako kideak: «Katua sakatu zuenak badaki zein diren eragindako zauriak.
‎EH Bilduk, Elkarrekin Podemos IUk eta PPk Osasun Publikoaren Legearen kontra bozkatu dute, eta zuzenketa gehienak aintzat ez hartzea egotzi diote gobernuari. Osasuna politika publiko guztietan txertatu beharrean, lege berriak zerbitzu eta prestazio batzuk arautu baino ez duela egingo salatu du Rebeka Uberak, EH Bilduren izenean: «Lege honen bidez, aukera geneukan pandemiaren aurkako legean egindako okerra zuzentzeko, osasunaren ikuspegia politika publiko guztietan txertatzeko, baina zerbitzu batzuen prestazioa arautu baino ez du egingo».
‎Dumèk begi okerrez begiratzen zion hasieran, eta keinu bidezko agur mesfidati bat baizik ez zion luzatzen kontinental burges hari. ...lau, larrua beltz, ilea nasai baina zuri zuri, Lacoste markako atorra hori argi fin eta ederki lisatua eta izokin koloreko galtzak soinean, mokasinak oinetan, beti ahalegintzen zen plazan gurutzatzen zituen guztiekin bi solas egiten, merkatuko postuetan barazkiak, fruituak, brocciu gasna, gaztaina irina eta abar erosten, baina saltzaile bakoitzari ekoizpenei eta lekuko ekonomiari buruzko galderak egiterakoan salatzen zuen bere burua, galderen formulazioan berean erakustera eman nahi zuenean saltzaileek berek baino gehiago zekiela, irakurria zela, jantzia zela...
‎Inauteriak horretarako baitira, dena hankaz gora jartzeko; baita bertsio garaikide eta urbanoak ere. 2019ko Iruinkokoan, adibidez, koko beltzek antzezleek apropiazio kulturala egiteaz salatu zuten dantzak diseinatzeaz arduratu zen Aritz Ibañez, Baxenabarreko kultura profanatzeaz, alegia. Greta Thunbergez jantzita ere agertu zen gazte bat handik gutxira, eta Osasunako bufandarekin oihuka ateratako batek ere izan zuen kabidarik ikuskizunean, besteak beste.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia