Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 226

2000
‎—Ez nuke bertze egun hartako eztabaidarat itzuli nahi, noiz eta mintzatu baikinen Eskrituretako hitzaz eta hitzaren spirituaz... Dena den, zu sinestun sutsua zaitugu, aita Bartolome, eta, baldin Mendaitzeko Harkaitza mugitzeko gai bazina, esperimentuaren egiteko paradan egon gintezke, ez dakit...
‎Batarendako ala bertzearendako izan, duda guti atxilotua askatzeko erabakiak Potzolorengan sorrarazi sentipenez. Hain eskura izan eta, zintzoegi jokatzea zen zauri gainean piko egiteko paradaz ez baliatzea. Eta ni ez naiz hain zintzoa.
‎Irriño hilgarrian ezagutu nion ekialdeko nagusitasun komertzial zein filosofikoa agerian uzteko irrikan zegoela. Erakuspena nire aurpegian egiteko paradarik eman nahi ez, une hartantxe erabaki nuen gure janari moldeak maiteago nituela exotikoak baino. Ez zen, hain segur ere, jarrerarik aproposena xarmatu nahi duzun neskaren aitzinean.
‎Potzolorekin nirekin baino luzeago joan zitzaion kafe gozatzea, ez baitzuen xera pare bat egiteko parada galdu. Belarrira zerbait xuxurlatu ere zion, eta nire ikaskide ohiak irribarre egin zuen nik horretarainokoan ezagutu gabeko molde goiti eragingarrian.
‎Zenduaren galdea egiteko parada zuten. Haiek, ordea, josirik ezpainak.
‎Gorrotatzen ditut gisako egoerak. Lanbideak jende aunitz eta aunitzekin ezaupideak egiteko parada ematen dit, baina tratuak jarraipenik izan ezean, buruan errausten zaizkit izenak eta aurpegiak, bertze aurpegi eta izen berriek ordezkatuak, elkartu gaituen auzia nire interesen esparrutik desagertu bezain agudo. Denei berdin gertatuko balitzaigu, axola guti luke.
2001
‎Ikasturte amaieran egindako balorazio horietan, irakasleek garrantzia emandiote irakasteko moduaren gainean hausnarketa egiteko parada izateari; etadiseinuan hartutako esperientzia oso baliagarritzat jo dute, lan handia egin beharizan zutela aitortzen bazuten ere.
‎Horretarako, EduardoMendozak 1998ko abuztuan argitara eman zuen artikulu batetik abiatuko naiz, gerora ere zeresan ugari ekarri zuen artikulu batetik, hain zuzen. Mendozarenartikulu horrek nobelaren gaurkotasunaz eta nolakotasunaz hitz egiteko parada eskainiko digu. Nire ustez, nobelagile katalanak egiten dituen gogoetak, zentzuzkoakez ezik, behar beharrezkoak dira.
2002
‎Ia hilabete geroago, urtarrilaren 26an, 2004ko Eurokopan parte hartuko duten 50 selekzioen zerrenda ikusteko eta konparaketa egiteko parada izan dugu.
2003
‎Edozein lan fisiko egiten den bitartean, garai batean laian edo arto zuriketan bezala. Bestela, oso zaila da elkarrekin hitz egiteko parada izatea: bazkaldu eta Simpson ikustera eta harraskakoa egitera haren atsedenean, meriendatu eta Shing Chang, afaldu eta...
‎Alta bada, badu Elizak, alde horretatik, bere historia luzean, zerbait ikusirik: 1789ko Iraultzaren denboran, Frantziako Estatu Nazio subiranoak hartu zituelarik elizaren giderrak, izan zuten elizgizonek zenbait hausnarketaren egiteko parada.
‎Eta orain, urte ilunetako gure historiari behako baten emaiteak argitzen bazuen apur bat gure ostartea, iragan bi mendeetan gure Iparrak eta Hegoak historia bedera harilkatu izanak zenbait ohar egiteko parada eskainiko digu menturaz.
‎Beraz, lehen aldikotz, protestatu gabe onartu zuen Turkiako arropa itsusi baten janztea egun berezi horretako amatxik espres erosi ziona. Besteentzat bestea egiteko parada bat zen egun hori, beretzat dolumen egun bat zen.
2004
‎Argazkigintzako Godó sariaren irabazle honek bere burua lanak liluraturik ikusten du: horri esker portugesez egiteko paradaz gozatzen du tarteka hizkuntza hori erabiltzen den herrialdeetara noizean behin joanaz.
2005
‎Are gehiago barkamen elizkizuna. (Plazerrekin irakurtua dut ez hain aspaldi oraingo teologoek ez dirotela besterik!) 224 Elizkizun horiek gustatzen zitzaizkien jendeei, bi gogoeta serio egiteko parada ematen zietelakotz... bakarka joanez ez zekitelarik zer erran. Gaur egun ez da ez bederazkako kofesiorik, ez elgarrekilakorik, Elizaren erabaki baten gatik.
‎Orduan izan nuen alderaketa egiteko parada.
‎Ospaketak halako balantzea egiteko parada eskainiko zidan.
2006
‎Zorionez, oraindik ez zaio Euskal Herriari basorik falta. Bada, udazkenean gorriz eta urre kolorez janzten diren baso horiei hainbat bisita egiteko parada eskaintzen du Euskal Herria aldizkariak azkenengo zenbakian. Irati, Basajaunberro, Bertiz, Lizarrusti, Murube, Artzubiaga, Izki, Altube, Baranbio, Arratzu, Aizkorri bazterretako basoak, Artikutza, Nekaitz, Amikuze, Ehujarre, Arbaila, Sastarri eta beste mendate asko bisitatzeko parada, beraz.
‎Telefonoz hitz egiteko parada ere daukagu, are doan ere (Internet bidez), Skype ren Pocket PC rako bertsioari eta antzeko programei esker.
‎Esan beharrik ere ez dago Maiestate Horren Gobernuak azken hori aukeratu duela, eta hala egiteko parada izan du, legea hautsi gabe. Fidantzaren gaiak, jakina denez, lotura estu estuak ditu aurreneurrizko espetxealdiarekin, eta, fidantzaren gai horretan gertatzen den bezala, hemen ere ahaleginak egin dira justiziaren helburuak auzipetuaren eskubideekin harmonizatzeko.
‎Demagun urteen poderioz eta txiriparen txiripaz, nire liburuaz ekintzailebatekin eta ertzain batekin hitz egiteko parada dudala. Biek irakurri dute.
‎Normala da zuk, hona lehen aldiko etorri eta justu Nanyren heriotzaren karietara, galderak pausatzea. Zinez domaia da zuk ez duzula Nanyren ezagutza egiteko paradarik ukan. Zinez, emazte harrigarria zen.
‎Izturitzen, bere etxea eskaini zion Ramon Itsuskok. Han izan zuen gogoeta egiteko parada. Iruñera itzul zitekeen beharbada, enperadorearen barkamena eskatzera.
‎Baina bistan da horrela gertatu izanak ondorio positiboa ekarri zuela. Hizkera asko galdu den arren, beste askok bizirik eutsi diote erasoari, eta, historiako beste garai batean, berriz bildu eta bat egiteko parada ere egokitu da; euskara batuaren sorreraz ari gara, noski. Indar sakabanatuak berriz bildu eta, desagertu gabe, bat egin.
‎Atarian aipatu dudan bezala, Ikastolen Konfederazioaren mintegia elkargune eta lan-talde bat izan da, eta ikastola bakoitzean ikasle etorkinekin bizi izaten ari garen esperientzien alderaketa eta azterketa etengabea egiteko parada eskaini digu; izan ere, bertatik sortu ohi dira premiazko antolaketa ildoen proposamenak nahiz lan ildoen jarraipena egiteko prozedura egokiei buruzko planteamendu ezberdinak.
2007
‎euskalariek eta euskaltzaleek, denek, izango dute jendaurreko plazara inguratzeko aukera, euskararen Erakunde ofizial horrek deituta. Hilabete bakar baten buruan (1956ko irail urrietan) Erbesteak bezala Hegoaldeak euskal kulturaren eta hizkuntzaren inguruan beren gogoeta irekia egiteko parada izan zuten: Arantzazun/ 16an eta Parisen astebete geroago38.
‎Oro har, erakusketa honek arrakasta ederra ukan du orain arte, eta ekintza berezien egiteko parada ezin hobea izan da, Baionan eta Donostian, hainbat mintzaldi, kontzertu, bisita gidatu eta elkarrizketa sorrarazi baititu.
2008
‎Astiro zihoan, banuen denbora idazteko, pentsatzeko eta alfer gisa ibiltzeko. Uste dut orduan sortu zitzaidala noizbait tren horretaz zerbait izkiriatzeko ideia eta Argiakoek, uda honetan, horren egiteko parada eskaini didate. Trenak asko erabili eta maite ditut nahiz ez den gustu arras femininoa.
‎Izan ere, intelektualaren figurak Azkueren pentsaera eta jarduerek ulertzeko gako egokiak eskaintzen ditu. Eta aldi berean Azkueren kasuak intelektualitate ideia birpentsatzeko eta Euskal Herrian izan zezakeen agerpenaz gogoeta egiteko parada ematen du. Asmoa, beraz, ez da Azkue intelektuala izan ote zen bai ala ez frogatzea.
‎07: 30etan, aldiz, barrus partidak jolastuko dira plazako pilotalekuan. Tripa pixka bat bete ondoren, kirola egiteko parada ona da. Barrusarekin nekatu ez direnek, gainera, Beti Ondon jarriko den zezen plazara egin dezakete bueltatxoa.
‎Estrainekoz Madrilgo telebista batean lana egiteko parada izan du Soletok. Antena3eko El sacapuntas saioan aritu da.
‎Arratsaldeko bostetan 14 urtetik beheragokoek bizikleta hartu eta euren artean lehia egiteko parada izango dute, Ama Guadalupeko ikastetxetik abiatuta. Ordubete geroago, Arma plazatik erraldoien eta buruhandien konpartsa aterako da.
‎Horren ondorioz, gizarteak hiru urtez izan zuen batzordearen lanaren berri irratietan, telebistetan eta egunkarietan. Beraz, publikoak iragan bortitzari buruz gogoeta egiteko parada izan zuen. Interesak ez zuen gainbeherarik izan, informazioa etengabea zen.
‎Gaur egun, Tonky Blues Band Europako blues talde handienen artean dago, jaialdi garrantzitsuenetan parte hartzen du, baina ez ditu albora uzten lehen urratsak egiteko parada eskaini zioten klubak, horietan garatzen baitu genero honek berezko duen inprobisazioa. Bestalde, slide gitarraren espezialista handitzat hartua da.
2009
‎Bi urte geroago, 2007an, estreinatu zuen Lio embarazoso delakoa. Biek ala biek oso harrera ona izan zuten zinema aretoetan eta ikusleak bizitzako une gogorrez barre egiteko parada izan zuen.
‎Printzeak, bere haur denboretan, bolada luzeak egiten zituen Coarazen, haren gazteluan. Miossens 17 urte zaharragoa zen, eta horrek anaia helduarena egiteko parada eman zion Henrike umearekin. Ez zuen egokierarik galtzen horretaz noraino zegoen harro inguruko guztiei adierazteko.
‎Sentipena genuen, sugearengana hurbildurik, guri ausiki egiteko parada ematen ari gintzaizkiola. Beldur ginen geure printzeaz, beldur geure erreginaz, jadanik han zen?, beldur geure buruaz.
‎–Henrike, orain dugu hegan egiteko parada, Margarita gu laguntzeko prest dago.
‎Topaguneko Mintzapraktika sailak lehenengoz mendi irteera bateratu bat antolatu du Euskal Herriko mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztientzat. Bertan, elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada ezin hobea izango dugu.
‎Elkarlanak jakinarazi zuenaren arabera. Hala, elkarren artean hitz egiteko parada izan zuten. Bizi izandakoaren berri emango dute atxilotuek, bihar, prentsaurreko batean.
‎Bakarrik edo lagunartean. Hitz egiteko parada izango dute. Hori guztia oharkabean aurkitutako lorategi batekin.
‎Egia esan, aurreko urteetan egin izan dugu langile guztiek afaria hilaren 14an; taberna itxi eta guk geuk prestatutako afariarekin hasten genuen festa, eta ondoren Iru, eko kaleetan jarraitzen genuen ordu luzez. Aurten taberna zabaldu dugu, eta aurrerago izango dugu sanferminen bukaera afaria egiteko parada.
‎Aurtengoan, eskoletan ezkutatzen diguten gure historia lantzeko hautua egin dugu. 1512 an eman zen Nafarroako konkistaren inguruan hitz egiteko parada izango dugu herri eskola hauetan. Gure nortasuna eraikitzeko historia ezagutzeak duen garrantziaz kontziente izanik, ikasleok gure buruak formatzearen ezinbestekotasuna ikusi eta urriaren 12a horretarako erabiliko dugu.
‎Hondartzarik ez izan arren, bada aisialdian hainbat jarduera egiteko parada Nafarroan. Irantzuko lurrak bisitatzea da horietako bat.
‎Tartean, txipiroiak, Donibane eta Ziburuko arrantzaleek ekarriko dituztenak. Arrantzaleek daramaten borrokari begi keinu bat egiteko parada zaie, laguntza bat ekartzeaz gain. Ondotik, atzarkia lekuko laborariek eskainia.
‎Sigmarekin zihoanak ez zuen trenaren huts egiteko paradarik. Garaiz baino garaizago iristen zen, nahiago baitzuen denbora aiduru higatu, karriketan presaka ibili ondoan izerdi patsetan iritsi ordez.
2010
‎Kristiane Etxaluz xuberotarrak, kontatu zuen bi zuzendariak izan ez dituzten haurrek ematen duten goxotasuna eman diela eta asko saiatu direla biak beraien istorioa kontatzen. " Goxo handi bat izan da, Alfontsorendako irri egiteko parada izugarrizkoa, ikusten nuelarik Josu eta Txaberrekin zozokeriak erraten, pentsatzen nuen bazirela 25 urte ez zuela horrela irri egin, eta jakin ezazue hori izugarrizkoa dela". Bestalde, Etxaluzek aipatu zuen beraiei gertatua zabaltzeko egin dutela filma," baita ere jendearekin konektatzeko, baina ahal bazen arimetatik arimetarat heltzeko". TransmisioaJosu Martinez zuzendariak ere oso hurbileko sentitu dituela adierazi eta gero, filma egiteko arrazoi nagusiak aipatu zituen:
‎orain LTDarekin pairatzen dugun telebista eredua kable bidezko sistemarekin hedatu zen AEBetan aspaldi. Bigarren planoan, honako irakurketa egiteko parada ere ematen du filmak: eskala txikiko biolentzia politikoak ez daukala zereginik masa hedabideen aurrean.
‎Bertakoekin harremanetan jartzeko aukera gehiago duzu. Auzokoekin etxearen eta herriaren dinamikaz hitz egiteko parada bada. Beraientzat zu ez zara hain arrotz, beraien auzokideen etxean baitzaude, eta kuriositatea sortzen duzu.
‎Berandu oso, baina iritsi da irakurleengana. Galdera egiteko parada eman du, ordea: izango ote dira antzeko gehiago letra katalanetan?
‎Gainerakoan, biharamunean berean aurkitu nuen Amandarekin hitz egiteko parada: –Zurekin zintzo jokatu nahi dut, Amanda, eta zera esan behar dizut lehendabizi:
‎Gainerakoan, biharamunean berean aurkitu nuen Amandarekin hitz egiteko parada: " Zurekin zintzo jokatu nahi dut, Amanda, eta zera esan behar dizut lehendabizi:
‎Urte haietan Euskal Idazleen Elkarteko zuzendaritzan egon nintzen Patri Urkizu presidentea zelarik, eta 1990eko azaroan Mallorkako Galeuzcara joan ginen. Han Henriette Airerekin berriro hitz egiteko parada ukan eta haren Baionako etxean egon nintzen garaiaz mintzatu ginen. Galeuzca hartan Montserrat Roig ere ikusi nuen, Deiátik gertu Frédéric Chopin eta George Sand 1838 neguan bizi izan ziren kartusian.
‎harrotasuna adierazten dute Eusko Jaurlaritzaren hiru pezeta haiek. Herri honen gerorako une eta garai esanguratsu eta erabakigarrietan, Jaurlaritzaren muin muinean izateko eta lan egiteko parada. Hain zuzen, denbora tarte hori? 1994tik 2009ra bitartekoa?
2012
‎" Filmak amaitu ostean egiten ditugun solasaldiak dira astelehenetako gauza xarmagarriena. Garai batean solasaldi horietan izaten genuen egunerokotasunean bizitzen genuenaren inguruan hitz egiteko parada. Askotan denbora gehiago pasatzen genuen hizketaldi horietan pelikula edo dokumentala ikusten baino", dio Kresala zine-klubaren sortzaile eta gaur egun arte ekintzen antolatzaile izan den Luis Berguak.
‎EEPk Aholku Batzordea sortu zuen euskalgintzako eragileekin. Ibilmoldea kritikatzen genuen, urtean bi aldiz baino ez ginen biltzen eta anitzetan ez genuen ekarpenik egiteko paradarik. 2010ean onartutako Jokabide esparrua txostenean EEPk euskalgintzaren eta EEPren arteko etengabeko kontzertazioa aipatzen zuen; Aholku Batzordea bederen urtean bi aldiz biltzea eta lantalde tematikoak sortzea.
‎Duela urte batzuk, lanaldia 40 ordutik 32 ordu eta erdira pasatzea erabaki zuten trapuketariek, astean sei ordu eta erdiko lanaldiak izatea, alegia, modu horretan jende gehiagok lan egin dezakeelako. Gainera, lanaldia murriztuta beste zenbait jarduera egiteko parada dutela diote. Azpimarratzen dute beti lehenetsiko dutela jende gehiagok lan egitea, gutxiengo bat aberastea baino.
‎Ordurako egina zuen bertan bazkalduko ziren haurren zerrenda. Txikiek egun erdia egiteko parada dute; alegia, bertan bazkaldu edo etxean pausa daitezke. Aukera hori preziatu dute Uhaitzen gurasoek.
‎abertzaleek hauteskundeetan lortzen dituzten emaitzak baino anitzez handiagoa da Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako mugimendu kultural, ekonomiko, sozial eta politikoan duten eragina. Bigarrenik, gobernu aldaketek Parisen eta Pauen erabateko askatasuna eman die eskuineko hautetsiei, jaberik gabe eta derrigorrez defendatu beharreko diskurtso demagogikotik ihes egiteko parada baitute egun. Bestetik, ETAren etena eta hautatu berriak izan diren parlamentari sozialistek abertzaleen sostenguz lortu dutela aulkia oroitu behar. Baina politikakeria guzi horretaz haratago, Ipar Euskal Herrian 200 urtez dirauen ezagupenik gabeko lurraldearen arazo demokratiko potoloa.
‎Orduan, Kazbitx itzalgaizka inguratu zitzaion, erantsi eskua, estali ahoa, eta arrastaka eraman zuen sastrakadira, eta han jauzi batez zaldi gainera igo eta ospa egin zuen! Anartean, Belak oihu egiteko parada izan zuen; jagoleak, asaldaturik, tiroka hasi ziren, baina huts egin zuten, eta orduantxe iritsi ginen gu.
‎Horretaz gain, euren eskubide eta agenda politikoa diseinatzeko, sustatzeko eta lantzeko parada eskaini die eta besteekin komuntasun eta erantzukizun partitua lantzeko. Halaber, euren igurikimen eta itxaropenei loturiko nazioarteko legedi berri baten eraikuntzan parte hartuz, beste herri eta aktoreekin batera lan egiteko parada ematen die. Aurrean duten bidea luzea bada ere, lortu lortu dute dagoeneko, euren sufrimenduak eurenak ez ezik munduko askorenak bihurtzea; eta hauek konpontzeko nazioarteko erkidegoaren defentsaz arduratzen diren erakundeak so izatea eta euren patuaz kezkatzea.
‎Baina, halere, aeztarrekin hitz egiteko parada izan dugunetan behin bakarrik egin ahal izan dugu tokiko jatorrizko hizkuntzan, euskaraz. Eta, honenbestez, saihestezinak izan dira katalanei egin dizkiegun galderak:
‎Mokadu ezberdinak probatzeko aukera bikaina da asteburu honetakoa. Jakina, nahi izanez gero, pintxoaren ezaugarriak eta elaborazioaren inguruan galderak egiteko parada izanen da. On egin! Sakanan munduko toki ezberdinetako pertsonak bizi gara eta gure arteko hartu emana, ezagutza eta elkarlana sustatu nahi ditu Sakanako Mankomunitatearen Immigrazio Zerbitzuak. Horrela, sakandarrei munduko pintxoak dastatzeko deia egin die zerbitzuko teknikari Bego Zestauk.
‎Eta zinemaren mundua dagoen bezala dagoelako Euskaditik kanpo egin behar izaten du lan, etxetik urrun sei, zazpi eta baita hamar hilabete luzetan hona etorri gabe. Oraingoan, egiten ari diren filma dela eta, Bartzelonan dabil eta amaitu berria denez gero hemen berarekin hitz egiteko parada izan dut. Oso etsita dago zine munduarekin, ez omen zaio irtenbiderik ikusten.
‎Biak jada adin batera helduak (Fusterrek 65 urte ditu eta Sampedrok 90!) eskarmentu handikoak dira zein bere arlotan. Liburu hau prestatzeko hiru egunez egon dira elkartuta, Pirinioetako paradore batean, eta hainbat gauzaz hitz egiteko parada izan dute, mota askotako gaiak ukitu dituztelarik: egungo zibilizazioa, gaurko bizimodu erotu eta zalapartatsua, erlijioak eta Jaungoikoa, heriotza eta bizitza, gaixotasuna eta depresioa, kontsumismoa eta pobrezia, ahulen gerra den terrorismoa eta indartsuen terrorismoa den gerra, zoriontasuna eta desgrazia, estresa eta bizimodu osasungarria...
‎Aste guziez badut orain ele egiteko parada, Jacques Bamde, tren geltokira ene bila etorri zen frantses horrekin, bai eta ere Rene Etcheverry eta Mathieu Indaburu euskaldunekin. Hauek badute berekin hirugarren lagun bat frantsesa, Bernard Andre, Vendee herrialdekoa.
2013
‎Elizabethekin bakarrean hitz egiteko parada izan orduko, Gardiner andereak txintxo eta adeitsu eman zion aholkua ilobari; benetan uste zuena esan ondoren, halaxe jarraitu zuen:
‎Herri haren deskribapena eskaini zuen, bereziki hango laborantzarena. Gero berriz Verdunera itzuliko zirela zehaztu zuen, baina laborantzaren deskribapen hark gerlarekin deusik ez zuela ikustekorik kontuan hartuz, halako giro bat kontatuz, lasaitasunean zegoela transmititu zuen, gudu leku gordinenetan izan balitz, ez zuelako halakorik egiteko paradarik izanen, lekuak suntsituak zirelako edo besterik izanen zuelako kontatzeko.
‎21:00 Afaria nahiko lan eginda datozenentzat, jan eta edan egiteko parada ederra izango da. Afaria eta afalostea alaitzeko:
‎Man Rayren zinema abangoardistari arnas eman zion etxearen bilaketak. Oso film atsegina da, munduan gaindi irudimenezko bidaia baten egiteko parada ezinago hobea...
2014
‎Ikasturtearen bilanaren egiteko parada da
‎Bada, hasi eta buka, literatur jendea bene benetan ezagutzeko aukera izango duelako. Eta ez beti aipatzen den topiko hori dela-eta, hots, standean liburuak sinatzen/ saltzen egongo direnez eurekin aurrez aurre hizketalditxoa egiteko paradarengatik, ezpada Durango delako euskarazko literaturlari gehienak zinez garrantzitsuak izango balira bezala tratatuak izaten diren okasio bakarrenetakoa, gainontzean okindegira edo sendagilearengana joaten direnean, edo nortasun agiria erakutsi behar izaten diotenean bulego ofizialetako langileei, ez baitute sekula errekonozimenduzko bekain altxaldi edo hitzik aditzen, eta hiruzpalau egunet...
‎Ados, baina infanteria sail on horrek altxatutako herrialderaino iritsi behar horretarako, eta su aho horiek probintzia errusiarretako kasernak utzi eta bi edo hiru mila verstako bidea egin. Eta, gainera, Jekaterinburg eta Irkutsk zuzenean batzen dituen bidetik kanpo, estepak, zingira huts leku askotan, ez dira ibiltzeko modukoak, eta aste batzuk igaro behar tropa errusiarrek tatariarrei aurka egiteko parada izan baino lehen.
‎Hola zuen deitzen Guilcher ek ere. Liburuetara jo egiteko parada uzten baitzidaten telebistarik gabeko errient gazte baten neguek. Taldea utzia nuen.
‎Gerlatik landa gai hunki ezina dirua zen. Diru zikina guti aski denek hunkia genuen, ez dituzte euskaldunek sekulan huts egiten parada horiek etxeari bere probetxua emateko. Zimaur hori zen hunkitzen nesken berokeriari lotuz ere.
‎Kitorik haatik herriko haurrentzat. Eguerditan, bazkari ederra egiteko parada izanen da Txistularin: 30 euro bazkaria, aingira eta guzi.
‎Ainitz gisetarat gainerat, ikastolak lagunduz konparazione eta AEK ren kurtsoak ere ba. Bertsularitza sustatuz eta berriz ere Xilaba lehiaketak emaiten dauku udazken huntan sustapen horren kondu zonbait urratsen aitzina egiteko parada bat ederra. Lagunduz ere hoinbeste elkarte hoinbeste alor desberdinetan ari direnak lan eta lan, hala nola kantuaren eta dantzaren alde.
‎Ospakizun hau hautatu dute ere argazki lehiaketa baten abiatzeko. Igandearekin, familian jostatzeko eta askari baten egiteko parada izanen duzue. Elgarrekin zurezko jokoak entsegatuz Ezkien plazan.
‎Ederki txalotuak izan dire. Hor aurkitu den jendalde ederrak izan du ere Larreko gela berri eta ederrari agur bat egiteko parada.
2015
‎Herri Urrats Kaskaroteneak dituen beharrei oihartzun egiteko parada gisa hartu du Seaskak. Ikastolako lehendakari Laida Mujikak Hitza ri esplikatu dio ikastola berriaren xedeari begira gauzak aitzina doazela.
‎Bai, badirudi distantzia motzek bestelako ariketak egiteko parada zabalagoa edo errazagoa eskaintzen dutela. Hala nola, OUT espainiarrak tenis partida bat kontatzen digu, baina tenislariak erakutsi gabe; Super Unit lanean Poloniako etxebizitza berezi bat erakusten zaigu, gelatik gelara jauzi eginez, eta hiru segundo nahikoa dira familia bat erretratatzeko; edota koloreak gure egunerokoan duen eragina aztertzen du Rainbow´s Gravity saiakerak.
‎Euskara elkarteetan, ordea, bai. Eta horrelakoetan ez dut nik antzeman euskaldun gisa ditugun arazoei buruz berba egiteko paradarik, ez dut antzeman gure arazoei kasu egiten zaienik, ez dut antzeman gure egoera digeritu eta aldatzeko barne gogoetarik. Modu sistematikoan eta antolatuan, behinik behin.
‎Erantzunik aurkitzen ez nien galdera haietako batzuk egiteko parada ondo berezia izan nuen behin. Berria egunkariaren erredakzio nagusian lanean ari nintzen ohi bezala, zuzendariak bere bulegora deitu ninduenean.
‎2006an Batasuneko kideekin bilerak egiteagatik akusatuen aulkian eseri zituzten Juan Jose Ibarretxe, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares, Bilboko Auzitegi Nagusiko epaiketa aretoan, Otegi eta Batasuneko lau kide presorekin batera. Rufi Etxeberria, Pernando Barrena, Juan Joxe Petrikorena eta Arantza Santesteban norbere kartzelatik eraman zituzten Bilboko auzi gelara, eta, aspaldiko partez, Otegirekin zuzenean hitz egiteko parada izan zuten. Orduan jakin zuten kanpoan zertan hasiak ziren, Etxeberriaren arabera:
‎Izatez, Stazek bere mozkorkerian egindakoa zenbaterainoko astakeria izan zen hurrengo egunean bertan ziurtatu ahal izan nuen. Aspaldiko partez Euskal Etxera koruko entsaiora azaldu eta Jexuxekin hitz egiteko parada izan nuenean.
‎Albisteen trukerako merkatua zen tragedia greziarra. Teatrora joatea ez zen soilik emanaldi batera joatea, baizik eta egun osoa senitartekoekin pasatu, eta akto batetik besterako atsedenetan oturuntza ederra egiteko parada. Tragediarik gabe, teatrorik gabe, ez zegoen ez iritzi ez eta irrintzi trukaketarik.
‎SENEGALERA BUELTATUKO BALITZ, Dakarren osabaren autobus konpainian lan egiteko parada izango luke Omarrek. Sei autobus ditu osabak, hiriburua inguruko herrixkekin lotzen dutenak batzuk, eta bidaia luzeagoak egiten dituztenak besteak.
‎Ondorioak ikusita, haren aldetik argi dago kontua: atzera egiteko parada izango balu, ez genuke berriro umerik izango. Ba, badakizue zer uste dudan?
‎Klasikotasun berberetik abiatu eta Santa Teresaren testuak, euren gaitz eta korapiloak barne hartuta, irakurketa tolesgabea egiteko parada ematen du itzultzaileak, batera eta bestera barreiatuz euskarazko hitzen eta testuen jario jatorra eta sustraiduna.
‎Euskal historiaren altxor eskuragarria izan beharrean hondeamakinek birrindu egin dituzte interes ilun batzuk direla medio. Geure historia ezabatzen ari dira”Hitz hauen aurrean hausnarketa egiteko parada eman zien bertaratutakoei eta kultur mailan zertxobait jantziagoak itzuli ziren ustearekin iritsi ziren herrira. Irailak 20, igandea: mendi irteera gidatua Orreagako guduak izan ziren inguruetara.Irteera: 08: 30etan autobusez edo kotxez, udaletxe aurretik.Izen ematea: 650 195 941 (Jexux). Zehaztasunak: " VIII. mendetik IX. mendera bitartean, baskoiek etsai handiak izan zituzten inguruan:
‎CNTko kide zen kolpearen osteko egunetan etxean atxilotu zutelarik. Senide gehienak, aita eta anaiak barne, meatzariak izan arren, soroan jornalero lana egiteko aukera suertatuta, berak profitatu zuen familiako patuari ihes egiteko parada. Lanbide berria, alabaina, ez zen hagitzez hobea.
‎Urmenetak bere aldetik, defenditu zuen eraldaketa horiek hamarraldian zehar ematen ari zirela, internazionalizazioa eta motorizazioa zirela eragile, eta ez zuen gibelka egiteko paradarik ikusten:
‎Ameskeria horiek zenbaiti dirutza egiteko parada eman diete. Antonio Catalan enpresaburuak ondo baliatu du burbuilaren erokeria bere alde.
‎Geroztik, urakanen indarrak eraman bide zuen hondartza xoko hartaraino. Nolatan eta zeren ariora gertatu zen hondamendia, denbora anitz iraganagatik ere, Jururun oraindik da irri egiteko parada.
‎Irri egiteko parada, minutu pare batez.
‎Pestak Beste herri ainitzetan ikusten iragaiten, Armendaritzen aste undar huntan, jinen zela gure herriko aldi ere, horra nun lur barnetik satorra bezala gure gazteek jalgi daukuten egun eta egonaldi batzuen egiteko parada, ikusiko duzue badela nunbait bakotxari doakiona. Ortzegun 13an, aratseko 9etan antzerki eta kontzertu ikus ditazke Santa Marian.
‎Hiru aintzirek gero eta turista/ herritar gehiago erakartzen dituzte, Senperekoak, Samatzekoak eta Gixunekoak. Itsasoaren ur bizia agradatzen ez dutenendako, itsas aktibitate batzuren egiteko parada izaiten ahal da halako aintzira kalmeetan.
‎Nahiz pilota partidetan eta pastoraletan so egileak beti estimatuak diren; ez gutiago Baigorriko eta Armendaritzeko besten karietara herriko gazteek eskaini antzerkietan! Moltsa sobera tturrindu gabe, badira besta egiteko parada sanoak, gauaz bezenbat egunaz. Duela hiru aste, Aezkoarrek eta Garaziko mendi sindikatak Irupilen antolatu egunak merezi du aipamena, kultur balio haundikoa baitzen.
‎Frango badira zainduak, beren burua agerturik ixlamixta amorratu bezala bainan beste frango ez... Ixil ixilk baitaude xoko batean atentatu latz baten egiteko parada ukan arte... Norbaitek karrikan kurutzatzen baditu, bera polizakoa izanik ere, norbait horrek zertarik ezagutzen ahal du xede txarrenak gogoan ibilki ditazkeela?
‎Bien artean Irubelakaskoa ere eginik? Dena den, segur izan eguerditan bazkari gozo bat ukanen duzuela Beherekobordan, Arrokagarai ikastolako eta Goxoki gaztetxeko bolondresek prestaturik, eta aratsean ere izanen da besta egiteko parada, arribatzea ongi ospatuz: Itsasuko Atharri ezkerparetan aratsalde osoan izanen baitira haurrentzat joko hanpagarriak, rafting iniziazioa...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egiteko 224 (1,47)
eginez 1 (0,01)
egiten 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia